Euskadi Expo Zaragozan


Hasiera |  Expo Zaragoza | Euskadi Expo Zaragozan  |  Euskadiko pabiloia  |  Euskadiren eguna | Kudeaketa jasangarria


Euskadi helburu bikoitz batekin dago EXPO ZARAGOZA 2008n:

  • Batetik, uraren inguruan munduan ospatu den topaketa handienean parte hartzeko. Izan ere, ura, Eusko Jaurlaritzarentzat, lehen mailako gaia da eta bere politika mundu mailan erreferentzia da Nazio Batuek Munduko Baliabide Hidrikoen garapenari buruz eginiko 2. txostenean  azterketa-kasu bezala aukeratua izan delarik.
  • Bestetik, EXPOko bisitariei gure erkidegoak urarekin duen harremana jakinarazteko; gure paisaia, ibai eta itsasoaren bidez gauzatutako harremana.

Parte-hartze hau Ogasun Saila, Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Kultura Saila eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak osatutako departamentu arteko batzorde baten bidez kudeatu da eta hain justu, azken hau arduratu da batzorde horren koordinazioaz.

Euskadik nazioarteko foro honetan izango duen parte-hartzea Nazio Batuen Milurtekoaren Garapena izeneko programaren helburuen babeserako eta finantzaziorako alternatiben inguruko mintegi batetan oinarrituta dago. Hain justu, URAk, Ur Agentzia berriak kooperazio arloan paper garrantzitsua izango du. Gainera Euskadik "Ura Energiarentzat, Energia Urarentzat" izeneko astean parte hartuko du marea-energiaren inguruan duen esperientzia erakusteko. Gogoan izan behar da Euskadik bekadun-aholkulari bat duela lanean Zaragozan egoitza duen Nazio Batuen Uraren Hamarkadako Bulegoan.

Sukaldaritzarentzat egokitutako eremuan, autonomi erkidegoei zuzendutako eremuaren beheko solairuan, Euskadik erdigunea hartuko du eta bere kudeaketa Kalitatea Fundazioak hartuko du bere gain, batik bat, euskal labeldun produktuak eskainiz. Jatetxearen parean 1.250 pertsonak eserita jan ahal izango duten espazio handi bat aurkitzen da.

Jatetxearen karta pdf formatoko dokumentua  (1,17 Mb)

Azken eguneratzea: 2008/06/20