Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Publizitatea eta komunikazioa

Onuradunen betebeharrak

FEADERen kontura finantzatzen diren esku-hartzeen onuradunek (azalerekin eta abereekin lotutakoak ez diren esku-hartzeak, hain zuzen ere) honela jakinarazi beharko dute PEPACaren laguntza jaso dutela:

a) onuradunaren webgune ofizialean, halakorik edukiz gero, eta sare sozialetako kontu ofizialetan jardunaren deskribapen laburra egingo dute, laguntzaren mailaren proportzioan, helburuak eta emaitzak adierazita, eta Batasunaren finantza-laguntza nabarmenduta;

b) herritarrei edo parte-hartzaileei zuzendutako eta jardunaren betearazpenarekin lotutako komunikazio-arloko agiri eta materialetan, adierazpen bat jarriko dute erraz ikusteko moduko toki batean, eta hor zehaztuko dute Batasunaren laguntza jaso dutela;

c) operazioaren xedea azpiegiturak edo eraikuntza-jarduerak finantzatzea bada eta horien guztirako gastu publikoa 500.000 euro baino gehiago bada, herritarrek erraz ikusteko moduko publizitate-plakak edo -hesiak jarriko dituzte, Batasunaren ikurra agerian dutenak (ikurraren ezaugarri teknikoak II. eranskinean zehazten dira), jardunen betearazpen fisikoa hasi edo erositako ekipoak instalatu bezain laster;

d) operazioaren xedea c) letran aipatzen ez diren aktibo fisikoetan inbertitzea denean eta guztirako laguntza publikoa 50.000 euro baino gehiago bada, proiektuari buruzko informazioa ematen duen plaka bat edo pantaila elektronikoa jarriko dute, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren finantza-laguntza;

e) operazioaren xedea LEADER motako jardunei laguntzea bada (zehazki, c) eta d) letretan aipatzen ez diren oinarrizko zerbitzu eta azpiegiturei), eta guztirako laguntza publikoa 10.000 euro baino gehiago bada, jardunari buruzko informazioa ematen duen A3 tamainako kartel bat edo pantaila elektronikoa jarriko da, herritarrek erraz ikusteko moduko leku batean, eta bertan nabarmenduta agertu beharko da Batasunaren laguntza. LEADER programaren bidez finantzatzen diren tokiko ekintzarako taldeen instalazioetan ere argibide-plaka bat jarriko da.

f) 7161 interbentzioaren kasuan, nekazaritzaren produktibitatearen eta jasangarritasunaren arloetako Berrikuntzarako Europako Elkartearen (BEE) talde eragileentzako laguntzak direla-eta, talde operatiboek beren planen eta proiektuen emaitzen laburpena jarri beharko dute kudeaketa-erakundearen eta herritar guztien esku, ahal dela beren webguneetan. Gainera, laguntza-eskaerarekin batera, honako dokumentua (common format) beteta aurkeztu beharko dute, honako gidalerroak jarraituz, Kudeaketa agintaritzak Europako Batzordeari Euskadin sortzen diren talde operatiboen berri behar bezala eta epe barruan eman ahal izateko.

Azken aldaketako data: