Euskadiko behatoki turistikoaren buletinak

Newsletter

Atal honetan, Euskadiko Turismo Behatokiaren newsletter-ak ikus ditzakegu, baita horiek guztiak biltzen dituen historikoa ere.

14. Newsletterra Abendua 2024

Euskadiko Behatoki Turistikoak 2024ko urriko Euskadiko eskaintza eta eskari turistikoari buruzko koiuntura-adierazle nagusien azterketa laburra egin du, 2024ko urtarriletik urrira metatua eta araututako turismo-ostatu guztiei buruzkoak. Gainera, Gabonetan Euskadira etortzen diren aisialdiko turistaren profila eta bidaia horren ezaugarriak aurkezten ditugu.

GABONETAN EUSKADIRA ETORTZEN DIREN AISIALDIKO TURISTAK

Euskadin Gabonetan egiten diren turismo-gaualdiek urteko guztizkoaren %6,5a osatzen dute. Aurreko urteetan, garai honetako turismo-fluxua handiagoa izan da, urteko guztizko turisten ia %10era iristsi baita.

Gabonetan bisitatzen gaituztenen %83a merkatu nazionaletik dator. Merkatu igorleak xehetasunez aztertuz gero, lehenik eta behin barne merkatua nabarmentzen da (%20), ondoren Madrilgo Erkidegoa (%15), Katalunia (%13), eta inguruko autonomia erkidegoak (%10).

%71a auto pribatuan edo alokatutakoan iristen da Euskadira, eta batez beste 3 gau igarotzen dituzte.

Gabonetan bisitatzen gaituztenen batez besteko adina 47 urtekoa da, eta nagusiki bikotearekin etortzen dira (%56).

Ia guztiek hoteletan hartzen dute ostatu (%90), eta Donostia da gaua igarotzeko aukeratutako helmuga nagusia (%34).

Informazio gehiago IBILTUR AISIALDIA GABONETAN EUSKADIRA BISITA fitxan, IBILTUR AISIALDIA txosten orokorrean, eta SIT Euskadi datu-panelean.


2024ko urria

Sarrerak
Gaualdiak

Euskadik urrian eguneko plazen eskaintza handiagoa erregistratu du, +%2,5 (60.103), eta eskari-adierazleen hazkundea 2023ko urriarekin alderatuta: gaualdiak +%0,6 (871.010), eta sarrerak +%1,5 (425.433). Aldiz, plazen okupazio-mailak behera egin du, -%1,3 (39,10%).

Plazakako okupazio-maila

Hotelek, Euskadiko eguneko plazen guztizkoaren %60 ordezkatzen dute urri honetan, plazen eskaintza, bisitari-sarrerak eta gaualdiak handituz, baina plazen okupazio-mailak behera egin du (-%2,6). Turismo-aterpetxeek, berriz, urrian eskaintza eta eskari-adierazle guztietan igoera handiak izan dituzte, plazen okupazio-mailan izan ezik (-%4,1). Apartamentu turistikoek ere urri gorakorra izan dute. Landetxeei dagokienez, bisitari-sarreretan soilik hazi dira (+%4). Azkenik, kanpinek eskari- eta eskaintza-adierazle guztietan jaitsierak izan dituzte.

Eskeinituako plazak eguneko

Helmuga guztiek eguneko plazen eskaintza handitu dute urri honetan. Hala ere, eskari-adierazleei dagokienez, Vitoria-Gasteizek eta Donostiak bakarrik izan dituzte igoerak bisitari-sarreretan eta gaualdietan.


Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko urria

Merkatu igorle nagusiak

Merkatu nazionalak kuota handiagoa du nazioarteko merkatuarekin alderatuta, %50,3 vs %49,7. Hala ere, nazioarteko merkatua hazi egin da (+%5,3), eta, aldiz, merkatu nazionalak beherakada izan du (-%2,8) 2023ko urriarekin alderatuta.

10 merkatu igorle nagusien artean, hazkundea izan dutenak honako hauek dira: Madrilgo Erkidegoa, Frantzia, Estatu Batuak, Andaluzia, Erresuma Batua eta Gaztela eta Leon. Barne-merkatuari dagokionez, gaualdietan igoera erregistratu da, baina bisitari-sarreretan beherakada izan da.

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12,1), Frantzia (%9,7), barne-merkatua (Euskadi) (%9,4), Katalunia (%6,8) eta Estatu Batuak (%5,3).


2024ko Urtarrila-Urria metatua

Sarrerak
Gaualdiak

2024ko urte metatuaren balantze positiboa Euskadirentzat: sarrerak igo dira, +%3,7 (4.137.302), gaualdiak +%3,7 (8.810.965), plazen okupazio-maila +%3,2 (42,40%), eta eguneko eskainitako plazak ere igo dira, +%2,4 (58.465).

Plazakako okupazio-maila

Ostatu-mota guztiek eskaintza eta eskari-adierazleetan hazkundea izan dute, landa-ostatuen kasuan izan ezik. Azken hauek plazen eskaintza %1,9 murriztu dute, gaualdiak zertxobait jaitsi dira (-%0,7), eta bisitari-sarrerak ere beherakada txikia izan dute (-%0,4).

Eskeinitako plazak eguneko

Vitoria-Gasteiz, Donostia, Euskal Kostaldea eta Arabako Errioxarako adierazle guztien igoerak. Bilbon eta Euskadiko Barnealdean plaza gutxiago eskaintzen dira eguneko, eta eskari-adierazle guztiek behera egin dute.


Merkatu igorleen sailkapena. 2024ko Urtarrila-Urria metatua.

Merkatu igorle nagusiak

Turisten %51 merkatu nazionaletik dator. Hala ere, nazioarteko merkatuak urte arteko hazkunde handiagoa izan du (%6,7), eta 2024an orain arte serie historiko osoaren kuota handiena lortu du, %49.

10 merkatu igorle nagusien artean lau nazioarteko merkatu daude: Frantzia, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Alemania. Turisten kopuruan eta gaualdietan beherakada izan duten merkatuak barne-merkatu (Euskadi) eta Andaluzia dira.

Rankingaren buruan daude, ordena honetan: Madrilgo Erkidegoa (%12), Frantzia (%10), barne-merkatu (Euskadi) (%9,4), Katalunia (%7,7) eta Estatu Batuak (%4,5).

Logotipo Observatorio de Turismo

Kontaktua

Basquetour - Turismoaren Euskal Agentzia
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

LocalizaciónUrkixo zumarkalea 36 - 5. solairua. Bizkaia Plaza Eraikina - 48010 Bilbo

Contactoobservatorio@basquetour.eus

Facebook Twitter