Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

13. artikulua.– Egitekoak.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari, zuzenean eta hierarkikoki lehendakariaren mende, 6. artikuluan esleitutako egiteko orokorrez gain, honako hauek dagozkio:

  1. Lehendakariari laguntzea Euskal Autonomia Erkidegoaren kanpo-harremanetarako estrategia politiko-instituzionala zehazten eta zuzentzen.
  2. Jaurlaritzaren eta bere sailen kanpo-harremanak planifikatu, bultzatu eta koordinatzea –diplomazia publikoa, ekonomikoa, kulturala, akademikoa, zientifikoa eta gastronomikoa barne–, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen Idazkaritza Nagusiarekin lankidetzan.
  3. Jaurlaritzari eta bere sailei laguntza eta aholkuak ematea, kanpo-harremanen arloari eta lehendakariak arlo horretan emandako jarraibideak betetzeari dagokienez. Ildo horretan, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari laguntzeko egitekoak beteko ditu, Euskal Autonomia Erkidegoak Eskualdeetako Lantaldean eta eskualdeko beste organo edo erakunde batzuetan duen ordezkaritza instituzionala den aldetik. Gainera, lehendakaria ordezkatuko du Eskualdeetako Lantaldean eta eskualde mailako beste organo edo antolakunde batzuetan.
  4. Euskadin kanpoko pertsona ospetsuen presentzia planifikatzea, babestea eta koordinatzea.
  5. Europako erakundeei dagokienez jarduteko politika zehaztea, bereziki Europar Batasunari eta Europako Kontseiluari dagokienez.
  6. Mugaz gaindiko eta eskualdeen arteko lankidetza-harremanak zuzendu, bultzatu eta koordinatzea, eta, bereziki, Nafarroako Foru Komunitatearekiko eta Euskal Hirigune Elkargoa erakundearekiko lurralde-artikulazioko harremanetan sakontzea, Euskal Autonomia Erkidegoarekin dituzten harreman berezietan oinarrituta.
  7. Kanpoan diren euskal gizataldeekiko harremanetarako politika planifikatu, gauzatu eta kudeatzea.
  8. Komunikazio eta Berrikuntza Sozialaren Idazkaritza Nagusiarekin koordinatzea nazioarteko jarduerei eta organismo multilateralei dagokienez.
  9. Erakundeen arteko koordinazioa lantzea Estatuko Administrazioarekin, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei eragiten dieten gaietan Europako politikaren, Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanen eta Estatuaren nazioarteko politikaren jarraipena egiteko, kanpo-ekintza hobeto gauzatzen dela bermatze aldera.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoak nazioarteko tratatuak egiten eta negoziatzen izango duen parte-hartzea zuzentzea eta koordinatzea, Estatuko Administrazioarekin adostutako bideak erabiliz.
  11. Euskal Autonomia Erkidegoaren presentzia eta parte-hartzea koordinatzea, Estatuak gai hauetan duen borondatea osatze aldera sortzen diren konferentzia, batzorde edo organoetan.
  12. Euskadiko entitate publiko edo pribatuekiko harremanak garatzea eta entitate horiekin koordinatzea, kanpoko jarduera garrantzitsuak egiten dituztenean.
  13. Kanpo Harremanetarako Erakunde Arteko Batzordearen esparruan, euskal erakundeen arteko lankidetza eta kooperazioa bultzatzea, kanpo-harremanen arloko proiektuetan.
  14. Talentuaren aldeko euskal estrategia bat abian jartzea bultzatzea.
  15. Europako Batzordearen eta Europako Parlamentuaren ordezkaritzarekin harremanak izatea, bai eta Estatuko ordezkaritza diplomatikoekin ere.

Jaurlaritzaren kanpo-ekintza integratua ziurtatzeko, Eusko Jaurlaritzaren sailei, haren organismo autonomoei, sozietate publikoei eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ente publikoei dagokienez egiteko horiek betetzea, eta kanpo-harremanen inguruan ematen diren arauen eta xedapenen proiektuei buruzko txostenak egitea.

Euskadiko Kidego Kontsularrarekiko harremanetan komunikaziorako bitartekoa izatea.

Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren Idazkaritza Nagusiari eta haren organoei esleitutako egitekoek lurralde historikoen eta toki-erakundeen jardueran eragiten dutenean, lankidetzarako eta kooperaziorako bide egokiak ezarriz gauzatuko dira.

Euskadiren kanpoko ordezkaritzek behar bezala funtziona dezaten behar diren jarduerak proposatzea eta bultzatzea.

Euskadiren kanpoko ordezkaritzei laguntza eta sostengu teknikoa ematea, txostenak eta memoriak prestatzeko, solaskideak edo eragileak identifikatu eta aurkitzeko, eta, oro har, haien ohiko funtzionamendua ahalbidetzeko.

6. artikulua.– Idazkaritza nagusiak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusi guztiei dagokie, dekretu honetan zehaztutako arlo espezifiko bakoitzari dagozkion egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, baldin eta indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jotzen ez badira. Hala ere, kontratazio-organo gisa jardungo dute zuzenean haien mende dauden zuzendaritzen jarduera-eremua gainditzen duten kontratu txikietan ere, baldin eta beren jardun-eremuei dagozkien gaiak badira.
  2. Beren jardun-arloei dagozkien gaietan espedienteak izapidetzeko beharrezkoak diren gastuak baimentzea eta onartzea, hargatik eragotzi gabe 9.2.f) artikuluan xedatutakoa.
  3. Bitarteko pertsonifikatuekin mandatuak egitea, beren jardun-arloei dagozkien gaien esparruan, betiere beste organo batzuei esleitu ez bazaizkie, eta kontuan hartuta 116/2016 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren Kontratazioaren araubidea ezartzekoa.

Dirulaguntzen arloan, Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusi guztiei dagokie, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei dagozkien egitekoez gain, honako egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Beren jardun-arloei dagozkien arloetako dirulaguntzen oinarriak onartzea eta deialdiak egitea, salbu eta indarrean dagoen xedapen orokor batek kontrakoa ezartzen badu.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan, beren jardun-arloei dagozkien gaietan, esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzari dagokio Lehendakaritzaren hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea, bere eskumeneko arloetan, eta euskararen erabilera sustatzea, bai zerbitzuak ematean, bai lan-hizkuntza gisa erabiltzean, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, Jaurlaritzak euskarari buruz onartutako agenda estrategikoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzari dagokio martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duenak, berdintasun-printzipioa integratzeko ezartzen dituen aginduak betearazteaz arduratzea, bai eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasun-planetan ezarritako neurriak betearazteaz arduratzea ere.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten idazkaritza nagusietako bakoitzaren titularrek beren jardun-arloetako organoek emandako egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak hasi eta ebatziko dituzte.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Navarra , 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Araba
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Ander Caballero Barturen
(2024/12/03 - ) Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globaleko idazkari nagusia