Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

15. artikulua.– Enplegu eta Inklusio Sailburuordetza.

Enplegu eta Inklusio Sailburuordetzak, Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren zuzendaritzapean, honako arlo hauetan sailari esleitutako egitekoak beteko ditu: enplegu-politika, enplegurako prestakuntza eta Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistema. Sailburuordeak honako egiteko hauek izango ditu, 4. artikuluan esleitzen zaizkionez gainera:

  1. Erakundeen arteko elkarrizketa sustatzea, Euskadiko enplegu-politika publikoak koordinatzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoen plangintza sektorial eta estrategikoak enpleguan duen eragina aztertzeko.
  2. Enplegu-politikaren eta ekonomia-, hezkuntza- eta inklusio-politiken koordinazioa indartzea.
  3. Enplegu-politika publikoen tokiko dimentsioa babestea.
  4. Euskadiko enplegu-politika publikoen, Enpleguaren Euskal Estrategiaren eta Euskadiko hiru urteko enplegu-planaren gidalerro estrategikoak lantzeko lanak bultzatu eta koordinatzea.
  5. Enplegu-politika publikoen gobernantzaren alorreko elkarrizketa, negoziazioa eta kontzertazioa bultzatzea gizarte-eragileekin, eta eragile ezberdinen parte-hartzea sustatzea politika horietan.
  6. Erakundeen arteko lankidetza sustatu eta garatzea enplegu-zerbitzuak emateko, eta Euskal Enplegu Sarea indartzea.
  7. Halaber, Euskal Enplegu Sarean integratzeko eta, hala badagokio, hura uzteko prozedurak ebaztea dagokio.
  8. Euskal Enplegu Sarearen ikuskapenaren eta enplegu-zerbitzuen kalitate-kontrolaren goi-zuzendaritza, eta sare horren zerbitzu-zorroa proposatzea, onar dadin.
  9. Enpleguaren aldeko Itun Soziala hedatzea, eta itun horren garapenean parte hartzen duten entitate publikoak eta pribatuak sustatzea eta koordinatzea.
  10. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan, langabezia-tasak murrizteko eta enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sustatzeko politikak bultzatzea eta koordinatzea, enplegu inklusiboa sustatuz eta arreta berezia eskainiz luzaroko langabeei.
  11. Enpleguaren arloan aplikatutako ikerketa eta berrikuntza planifikatzea.
  12. Baztertzeko arriskuan dauden talde eta pertsona guztien inklusioa lortzearekin lotura duen ekintza oro bultzatzea.
  13. Lankidetzan aritzea gizarte-zerbitzuen, etxebizitzaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloetan eskumena duten sailekin, pertsonen benetako inklusioa lortzeko, batez ere kalteberatasun bereziko egoeran daudenena.
  14. Baztertuta geratzeko arriskuan dauden kolektibo eta pertsonen inklusioa lortzeko ekintzak sustatzen dituzten eta inklusioaren eremuan jarduten duten organismo publiko eta pribatuen jardunak sustatu eta koordinatzea.
  15. Inklusiorako Euskal Plana egiteko lanak bultzatu eta koordinatzea.
  16. Elkarrizketa eta lankidetza sustatzea Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitateekin, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren esparruan.
  17. Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendaritza estrategikoan laguntzea sailburuari.

4. artikulua.– Sailburuordeak.

Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko sailburuordeei, zuzenean eta hierarkiaz sailburuaren mende jardunez, honako egiteko hauek dagozkie, oro har:

  1. Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea eta horien eragina aztertzea.
  2. Saila ordezkatzea, haren titularrak eskuordetuta.
  3. Sailburuordetzako eta haren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzuen eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko zirkularrak, jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  4. Jardun-politikak eta xedapen-proiektuak prestatzea eta sailburuari proposatzea, eta, aginduta dauzkan egitekoen eremuan, hari laguntza teknikoa ematea.
  5. Gaiaren arabera, eskumenak dituzten estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-entitateetako organoekin harremanak izatea.
  6. Sailburuordetzaren mende dauden zerbitzuetako proiektuak proposatzea, behar diren baliabide materialak eta giza baliabideak definituz, aurrekontuen aurreproiektua prestatu ahal izateko.
  7. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatu eta kontrolatzea.
  8. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  9. Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza-normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan aurreikusitakoarekin.
  10. Zehatzeko ahala baliatzea bere eskumeneko eremuan, indarrean dagoen legeriari jarraituz oso astuntzat jotzen diren falten kasuan, betiere egiteko hori beste organo bati espresuki esleitzen ez bazaio.
  11. Bere gain hartzea bere sailean eta bere eskumeneko eremuetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko ardura, bat etorriz Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin.
  12. Lehiaketa bidezko dirulaguntzen deialdiak ebaztea, bai eta norgehiagokarako beste prozedura batzuen –lehiaketaz bestelakoak– eta segidako lehiaketaren prozeduren deialdiak ere.
  13. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak espresuki esleitzen dizkien eskumenak, eta, eskumen komunak direlako, oro har sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Alfonso Gurpegui Ruiz
(2024/06/27 - ) Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuordea

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak