Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko ekainaren 14koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako irakaskuntzak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei 2022-2023 ikasturtean lanbide-heziketa eskaintza partzialeko modalitatean eman ditzaten dirulaguntzak emateko Ebaluazio-batzordea osatuko duten kideak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2884
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/06/14
- Argitaratze-data: 2022/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Aztertu da 2022ko apirilaren 13ko Agindua, Hezkuntzako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko lanbide-heziketako irakaskuntzak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuei dei egiten diena dirulaguntza eska dezaten 2022-2023 ikasturtean heziketa-zikloak eskaintza partzialeko modalitatean emateko.
Agindu horren 14. artikuluaren arabera, eskaeren balorazioa horretarako sortutako ebaluazio-batzorde atek egingo du, eta artikulu horretan ez denez esaten zehazki nortzuk osatuko duten, kideak izendatu beharra dago.
Hori dela eta,
Lehenengoa. Ebaluazio-batzordeko kdieak izendatzea eta argitara ematea:
Presidentea: Pablo Gaztelumendi Martinez (Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria).
Idazkaria: Ana Belen Aramburu Mendia (Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzako teknikaria).
Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko pertsona bat, bere lurraldeari atxikitako ikastetxeen eskaintza partzialerako eskaerak dituena:
Araba: Mikel Imaz Gorrotxategi.
Bizkaia: Beatriz Aranaga Elorriaga.
Gipuzkoa: Maite Lizartza Urrestarazu.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 14a.
Lanbide Heziketako sailburuordea,
JORGE AR蒝ALO TURRILLAS.