Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko apirilaren 27koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariarena, Kontseiluko kideak kargutik kentzea eta izendatzea xedatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2078
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/27
  • Argitaratze-data: 2022/05/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legean ezarritakoarekin bat etorriz, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseilua arautu zen irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren bidez (urriaren 21eko 197/2014 Dekretuak aldatu zuen).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariaren 2021eko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideen izendapena xedatu zen, hiru urteko indarraldiarekin, karguagatiko kideen kasuan izan ezik, 158/2008 Dekretuaren 4.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bestalde, aipatutako 158/2008 Dekretuaren 4.2 artikuluak ezartzen duenez, Kontseiluko lehendakariak kargutik ken ditzake Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kideak, karguagatiko kideen kasuan izan ezik. Horretarako, aldez aurretik, kide horiek proposatu zituzten sektoreek hala eskatu behar dute. Halaber, kendutakoen ordez arituko diren kide berrien agintaldiak kargugabetutakoen agintaldia amaituko du.

Aurreko paragrafoan aipatutako izendapenen ondoren, aldaketak egin dira, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakariaren 2021eko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez.

Lehendakaritzak, UPV/EHUk eta Zehar-Errefuxiatuekin elkarteak izendapen berriak egin dituzte, eta, beraz, bidezkoa da izendapenak egitea.

Aurreko guztia kontuan hartuta, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakari gisa, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluari buruzko irailaren 16ko 158/2008 Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoaren arabera,

Lehenengoa. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek kargutik kentzea:

  1. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

    1. Kanpo harremanen arloan eskumena duen sailetik (Lehendakaritza):

      Ordezkoa: Iker Atxa Zaitegi jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

  2. UPV/EHUren ordezkaritzan:

    Titularra: Víctor Manuel Rodriguez Rivera jauna.

  3. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen ordezkaritzan:

    Titularra: Patricia Bárcena García andrea.

    Ordezkoa: Alberto Cereijo Fernández jauna.

    Bigarrena. Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko kide hauek izendatzea:

  1. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan:

    1. Kanpo harremanen arloan eskumena duen sailetik (Lehendakaritza):

      Ordezkoa: Asier Aranbarri Urzelai jauna, Berrikuntza Sozialaren zuzendaria.

  2. UPV/EHUren ordezkaritzan:

    Titularra: Marta Macho Stadler andrea.

  3. Zehar-Errefuxiatuekin elkartearen ordezkaritzan:

    Titularra: Alberto Cereijo Fernández jauna.

    Ordezkoa: Beatriz de Lucas Larrea andrea.

    Hirugarrena. Eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek, nahiz eta gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, guztiek izan dezaten horren berri.

    Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 27a.

    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Kontseiluko lehendakaria,

    BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.