Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2022ko otsailaren 25ekoa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez xedatzen baita argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearen akordio bat, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 62
- Hurrenkera-zk.: 1397
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/02/25
- Argitaratze-data: 2022/03/28
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako akordioa lortu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2022ko otsailaren 25a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordearena, Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen arlokoa.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako aldebiko lankidetza-batzordeak akordio hau egin du:
Negoziazioei ekitea, hain zuzen ere Euskadiko natura-ondarea kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearen 1., 10., 24. eta 73. artikuluen eta laugarren xedapen gehigarriaren inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko.
Lantalde bat izendatzea, aldebiko lankidetza-batzordeari behar den konponbidea proposa diezaion.
Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan xedatutako ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Lurralde Politikako ministroa,
ISABEL RODRÍGUEZ GARCÍA.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.