Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2022ko apirilaren 20koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, bostehun milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1805
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/04/20
  • Argitaratze-data: 2022/04/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

Otsailaren 8ko 21/2022 Dekretuak 2022ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legeak 10. artikuluko 1. paragrafoan Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren kontura.

Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Ekonomiako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balore gisa jaulkitzen bada.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

  1. Zenbateko nominala: 500.000.000 euro.

  2. Modalitatea: bonu jasangarriak.

  3. Jaulkitze-prozedura: jaulkipen publikoa.

  4. Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2022ko apirilaren 29a.

  5. Interesa: urteko nominalaren % 1,875, urtero uztailaren 30ean ordainduko dena; kupoi luze bat ordainduko da 2023ko uztailaren 30ean.

  6. Jaulkitze-prezioa: % 99,323.

  7. Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.

  8. Amortizazio-data: 2033ko uztailaren 30a.

  9. Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.

  10. Balio unitarioa: mila (1.000,00) euro.

  11. Jaulkipenaren kotizazioa: Bilboko Burtsa.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.