Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2022ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2021-2022ko ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 1857
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2022/04/11
- Argitaratze-data: 2022/05/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
Batxilergoko Sari Nazionalak arautzen dituen uztailaren 13ko EDU/2058/2010 Aginduaren xedea da Batxilergoko Sari Nazionalak sortzea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoaren bidez aldatua zehazten diren Batxilergoko modalitateetako edozein aprobetxamendu bereziz burutu duten ikasleak saritzeko. Gainera, haren laugarren artikuluak xedatzen duenez, Batxilergoko Sari Bereziak iragarri eta eman ahal izango dituzte hezkuntza-administrazio eskudunek, dagokien eskumenen eremuetan.
Otsailaren 19ko 166/2013 Dekretuak martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua aldatzen duena Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko Sari Bereziak arautzen ditu, eta horiek emateko eskakizunak ezartzen. Proba urtero deituko dela xedatzen du dekretu horrek, eta urteroko deialdiak nola gauzatu behar diren ere azaltzen du.
Hezkuntza Sailaren xedea da 2021-2022ko ikasturtean Batxilergoko ikasketak ibilbide akademiko bikainarekin burutzen dituzten ikasleen esfortzua eta lana aitortu eta sustatzea.
Horretarako, eta Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariaren proposamenari jarraikiz, honako hau
Prozedurari dagokionez agindu honetan arautu gabeko kasuetan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezarritakoa aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorrita, eta Datu Pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorrita, deialdi honen izapideetan jasotako datu pertsonalak parte-hartzaileek datuak tratatzea eta argitara ematea baimendu dute «Batxilergoko Sari Bereziak» izeneko fitxategi batean jasoko dira. Fitxategi horren helburua deialdi hau eta, hala badagokio, Batxilergoko Sari Nazionalak kudeatzea izango da, baita deialdira biltzen direnei deialdiaren bilakaeraren berri ematea ere. Fitxategi horren ardura Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak du. Datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak baliatzeko, Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzara jo beharko da, honako helbide honetara: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.
AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko apirilaren 11.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
Lehenengoa. Xedea eta aplikazio-eremua.
2021-2022ko ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak iragartzen dira, deialdi honetan ezarritako baldintzetan.
Bigarrena. Eskakizunak.
Batxilergoko Sari Berezia eskuratu ahal izateko, eskakizun hauek bete beharko dituzte ikasleek:
2021-2022ko ikasturtean, Batxilergoko edozein modalitatetako bigarren maila EAEko zentroren batean eginda eta gaindituta izatea, aurrez aurre edo urrutitik.
Ikasleek Batxilergoko bi mailetan gutxienez 8,75 puntuko kalifikazioa izatea, batez beste. Batez besteko nota izango da kontatzen duten 1. eta 2. mailetako ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa, ehunen gertuenera biribilduta, eta distantzia berean egonez gero, handienera jota.
Hirugarrena. Sarien kopurua.
2021-2022ko ikasturtean, 16 Batxilergoko Sari Berezi deituko dira EAEn.
Batxilergoko Sari Berezia eskuratzen dutenek horren egiaztagiria jasoko dute. Gainera, Hezkuntza Sailak antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahal izango dute, ingelesezko ikastaroak atzerrian egiteko, dagokion deialdian zehaztutakoaren arabera.
Sari Berezia lortzen duten ikasleak Batxilergoko Sari Nazionala jasotzeko hautagai izan daitezke, baldin eta aurrez horretarako izena ematen badute eta, gainera, Lanbide Heziketako eta Unibertsitateetako Estatu Idazkaritzaren ebazpenean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
Laugarrena. Izena emateko prozedura eta epea.
Batxilergoko bigarren mailari dagokion azken ebaluazioko saioa egin ondoren, eta ikasleei azken kalifikazioak jakinarazi eta gero, ikastetxeek agindu honetan ezarritako eskakizunak eta baldintzak betetzen dituzten ikasleei informazioa emango diete Batxilergoko Sari Berezietara aurkezteko aukerari buruz.
Deialdi honetan aurreikusitako data eta jardueren egutegia II. eranskinean jasota dago.
Agindu honen bigarren oinarrian xedatutako eskakizunak betetzen dituzten eta Batxilergoko Sari Berezia eskuratzeko hautagai izan nahi duten ikasleek, izena eman nahi badute, «on line» eskabidea aurkeztu beharko dute beren ikastetxeko idazkaritzan, III. eranskineko ereduari jarraituz, Hezkuntza Administrazioak horretarako prestatuko duen aplikazioaren bidez.
Ikasle bakoitzak dagokion ikastetxearen idazkaritzan aurkeztuko du eskabidea, behar bezala sinatuta, eta hark sarrera-erregistroa emango dio.
Hautagai bakoitzak sinatutako eskabidea eta ikastetxeko zuzendariak behar bezala bete eta sinatutako agiri akademikoa dagokion ikastetxeko idazkaritzan gordeko dira, probako epaimahaiaren eskura. Epaimahai horrek dokumentazio hori eskatu ahal izango du, bai probak egiten diren bitartean, bai probak amaitu ostean.
Desgaitasunen bat duten ikasleek proba egiteko egokitzapenen bat behar badute, III. eranskinean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Izena emateko epea amaitu eta hurrengo egunean, ikastetxe bakoitzak iragarki-taulan argitaratuko du izena eman duten ikasleen zerrenda.
II. eranskinean adierazitako egunean, Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da onartutako eta baztertutako ikasleen behin-behineko zerrenda, eta baztertutakoen kasuan adieraziko da horren zergatia eta zer epe dagoen balizko akatsak edo adierazi gabeko datuak zuzentzeko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluaren arabera.
Egon litezkeen akatsak edo adierazi gabeko datuak zuzentzeko epea bukatu ostean, zeinak epaimahaiko buruari bidaliko baitzaizkio, Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko da onartutako ikasleen behin betiko zerrenda, bai eta, hala badagokio, baztertutako ikasleena ere, erabaki hori zergatik hartu den adierazita.
Sarituren batek agindu honetan jasotako eskakizunen bat betetzen ez badu, saria galduko du, eta sari hori puntuaziorik altuena lortu duen hurrengo hautagaiari emango zaio.
Bosgarrena. Proben edukia eta balioestea.
Batxilergoko Sari Berezirako hautagaiek proba euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango dute, eskabidean eskatutakoari jarraituz.
Hau izango da probaren egitura:
Lehenengo zatia:
Modalitateko berezko nahitaezko irakasgaia: idatziz ebaztea Batxilergoko 2. mailako modalitateko berezko nahitaezko irakasgaiaren edukiei buruzko galderak edo ariketa praktikoak; izena emateko III. eranskinean jasota egongo da irakasgai hori.
Bigarren zatia:
Gaztelania ala euskara: gai orokor bati buruzko testu bati buruzko idazlana edota iruzkina; testua zientifikoa edo literarioa izango da, gaztelaniaz edo euskaraz idatzia (parte-hartzaileak izena emateko eskabidean adierazitako aukeraren arabera).
Atzerriko hizkuntza: gai orokor bati buruzko testu baten gaineko idazlana edota iruzkina; testua zientifikoa edo literarioa izango da, eta Batxilergoko 2. mailan nahitaezko irakasgai gisa ikasitako atzerriko hizkuntzan idatzita egongo da. Hiztegirik gabe egingo da ariketa, dagokion hizkuntzan.
Honako hau balioetsiko da ariketetan: erantzunen zuzentasuna, azalpenaren argitasuna eta kalitatea, egituraketa, hiztegia egokitasuna, eta hizkuntzaren zuzentasuna.
Epaimahaiak ez dio aukerarik emango hautagaiari aurrez izena emateko inprimakian aukeratutako irakasgaiak edo proba-aukerak aldatzeko.
Probako ariketa bakoitza 0tik 10era bitarteko puntuekin balioetsiko da, bi hamartarrekin gehienez ere. Probaren azken kalifikazioa honela kalkulatuko da: lehenengo zatiko ariketan (modalitateko nahitaezko irakasgaia) lortutako kalifikazioa bider bi, gehi bigarren zatiko ariketetan lortutako kalifikazioen batura.
Saria eskuratzeko aukera izateko, ariketa bakoitzean gutxienez 5 puntu lortu beharko dute hautagaiek, eta 32 puntutik gorako kalifikazio orokorra.
Proban kalifikaziorik altuena lortzen duten hautagaiei emango zaizkie sariak.
Berdinketarik egonez gero, lehenengo, bigarren eta hirugarren ariketetan eskuratutako puntuazioa hartuko da kontuan, ordena horretan. Berdinketak jarraitzen badu, zozketa bidez ebatziko da; epaimahaiko buruak emango du horren berri.
Ariketak anonimoak izango dira, eta dagozkion neurriak hartu beharko ditu epaimahaiko buruak hori bermatzeko.
Deialdi honetan, honela banatuko da ariketak egiteko denbora:
Lehenengo zatia: 90 minutu.
Atsedena: 30 minutu.
Bigarren zatia: 120 minutu.
Seigarrena. Probak egitea.
Proba, EAErako bakarra, II. eranskinean adierazitako egoitzan, egunean eta orduan egingo da.
Proba egiteko, hautagaiek beren NAN, AIZ edo beste egiaztagiri bat ekarri beharko dute, baita probak egiteko behar diren tresnak ere, IV. eranskinean ezarritakoaren arabera.
Ariketetan jarraitu beharreko etika-, errespetu- eta ordena-arauak betetzen ez dituena probatik baztertzeko legezko gaitasuna du epaimahaiak. Baztertzeak irakasgai guztietan 0 kalifikazioa ateratzea dakar berarekin.
Hala eta guztiz ere, epaimahaiak komenigarria dela iritziz gero, aurreko puntuak zabaltzen dituen informazio gehigarriaren berri emango du Hezkuntza Sailaren web-orrian.
Proba egin aurretik, Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko dira ariketa bakoitzaren ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak.
Deialdi honi buruzko informazioa web-orri honetan jakinaraziko da:
http://www.euskadi.eus/batxilergoko-sari-bereziak/web01-a3hakade/eu/
Zazpigarrena. Kalifikazioak argitaratzea.
Parte-hartzaileek beren notak ikusi ahal izango dituzte horretarako prestatutako aplikazioaren bidez, NANaren zenbakia erabilita gako gisa, eta haren iraungitze-data pasahitz gisa.
Epaimahaiak Hezkuntza Sailaren web-orrian argitaratuko ditu behin-behineko kalifikazioak, II. eranskinean adierazitako egunean.
Egon litezkeen alegazio edota akatsak zuzendu ostean, Hezkuntza Sailaren web-orri berean argitaratuko dira behin betiko kalifikazioak eta saritzeko proposatutako hautagaiak.
Epaimahaiak sari-kopuru jakin bat proposatuko du guztira (deialdi honetan adierazitakoa, gehienez ere).
Zortzigarrena. Erreklamazioak.
Ikasleek edo haien legezko ordezkariek, ikasleak adingabeak izanez gero, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dizkiote epaimahaiko buruari, II. eranskinean ezarritako epean.
Erreklamazioek arrazoituak izan beharko dute, eta Hezkuntza Administrazioak deialdi hau kudeatzeko sortutako aplikazioaren bidez egin beharko dira.
Erreklamazio-eskaera eragin duten ariketekin hurrengo prozedura jarraituko da:
Lehenengo zuzenketa egin duen zuzentzailea ez den beste zuzentzaile batek berrikusiko ditu ariketa horiek.
Lehenengo eta behin, nota kalkulatzean akatsik egin ez dela berrikusiko da, eta ariketa osoa zuzendu eta baloratu dela kudeatuko da.
Horrelako akatsik egongo ez balitz, ariketa osoa zuzenduko litzateke. Azken kalifikazioa, lehen eta bigarren zuzenketen arteko batazbesteko aritmetikoa izango da. Lehenengo eta bigarren zuzenketen arteko kalifikazioen artean 2 puntuko aldea baino handiagoa egongo balitz, beste hirugarren zuzentzaile batek zuzenduko luke ariketa. Azken kalifikazioa, hiru zuzenketa horien batazbestekoa izango litzateke.
Akatsak egongo balira, horiek zuzenduko lituzke eta ondoren akatsik gabeko atalak zuzenduko lituzke. Behin betiko nota akatsik gabeko ataletan lortutako bi noten batazbestekoa izango zen gehiturik akatsak zuzendutakoan lortutako emaitza.
Berrikuspen bat izanik, behin betiko nota hasierakoa baino altuagoa edo baxuagoa izan daiteke, edo mantendu egin daiteke.
Epaimahaiak behin betiko nota ezartzen duen ebazpena onartu, eta erreklamazio-eskaera egin duenari helaraziko dio.
Bederatzigarrena. Ebazpena.
Deialdia Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariak ebatziko du, epaimahaiak proposatuta. Baldin eta eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik jakinarazten, eskaerak ezetsitzat jo daitezke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)