Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko abenduaren 15ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketako balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek «Lurralde-antolamendua, obrak eta garraioak, eta trafikoa eta babes zibila» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 243
  • Hurrenkera-zk.: 5365
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/15
  • Argitaratze-data: 2015/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez, I-A, I-B, II-A, II-B, II-C eta III-A berariazko osagarria duten mailako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deialdia eta berariazko oinarriak onartzen dira. Lanpostu horiek «Lurralde-antolamendua, obrak eta garraioak, eta trafikoa eta babes zibila» ezagutza-arlokoak dira, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Lehiaketa horren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, izendapen berriak egiten dira. Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2015eko azaroaren 20ko Aginduaren bidez ezarri zen batzorde hori.

Euskal Funtzio Publikoaren Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatu legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuz, hau

Lucio Fernández de Retana Garmendia jauna kide titular izendatzea, Luis Ignacio López de Aguileta Salazar jaunaren ordez.

Carlos Alzaga Sagastasoloa jauna ordezko kide izendatzea, Lucio Fernández de Retana Garmendia jaunaren ordez.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 15a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.