Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2012ko abenduaren 13koa, Kulturako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2012an inskribatu diren Museo eta Bildumen zerrenda jendaurrean jakinarazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 139
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/12/13
- Argitaratze-data: 2013/01/09
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.
Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8. artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko direla zioen.
Uztailaren 5ean 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.
Lege-xedapen horien argitan, eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuarekin bat, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta inskripzio-espedientea Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpenarekin bideratu denez,
Ondorioz, hau
Lehenengoa. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.
Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko abenduaren 13a.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.
(Ikus .PDF)