Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko irailaren 7koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordea sortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 4739
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/09/07
  • Argitaratze-data: 2011/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Txertaketa-programak dira dauden prebentzio-gailurik eraginkorrenak gaixotasun infekziosoek eragindako gaixotasunak eta heriotzak saihesteko, eta Osasun Publikoko politikaren oinarrizko euskarrietako bat ere badira.

Maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren bidez, Osasun Saileko Aholku Batzordeak arautzeko modua ezarri zen, adituen aholkua jasotzea xede zela, haztatzeko, alde batetik, konponbiderako aukerak, eta, bestetik, osasun arazoei aurre egiteko konponbiderik egokienak hartuko dituzten hainbat sektoreren interesak. Osasun arloko lehentasunezko jardun-eremuetako bat, 121/2005 Dekretuak onartua, txerto bidez prebenitu daitezkeen gaixotasunak dira, eta hori bat dator 2002-2010 Euskadiko Osasun Planean jasotakoarekin. Gauzak horrela, Osasun eta Kontsumo Sailak bere lehentasunen artean dauka txertaketa-programak landu eta abiaraztea, estaldura unibertsalekoak izango diren programak, une bakoitzean zehaztuko diren eta immunologikoki prebenitu daitezkeen gaixotasunetarako.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Informazioa eta aholkua ematea, euskal herritarrei, bai haurrei eta gazteei, bai helduei nahiz arrisku-taldeetakoei txertoa egoki nola jarri jakiteko.

Txertoa jartzeko egutegiak proposatzea Euskal Autonomia Erkidegorako, bertako ezaugarri epidemiologiko, sanitario eta sozialetara egokituta.

Berariazko azterlan, ikerketa-proiektu edo lan-taldeak proposatzea, immunologikoki prebenitu daitezkeen gaixotasunen esparrurako.

Elkarlanean aritzea gai hori lantzen duten Osasun Sistema Nazionalaren antzeko beste erakunde batzuekin, txertaketen alorreko koordinazio egokia lortzeko.

Osasun eta Kontsumo Sailari informazioa eta aholkuak ematea, immunologikoki prebenitu daitezkeen gaixotasunez, edo txertoekin zerikusia duten arazo edo beharrei buruz, administrazioko gainerako erakunde eskudunak azterlan edo ekintzaren bat egitea komeni denetan.

  1. Kide bat, Euskal Herriko Pediatri Elkartekoa.

  2. Kide bat, Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartekoa.

  3. Kide bat, Osatzen elkartekoa (Familiako eta komunitateko medikuntzaren euskal elkartea) izenean.

  4. Bost kide, Osakidetzako osasun-zerbitzuetakoak.

  5. Hiru kide, Osasun eta Kontsumo Saileko Osasun Publikoko Zuzendaritzak izendatuak.

Txertaketen Euskadiko Aholku Batzordeko kideek dagozkien dietak edo zerbitzuari dagokion kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudiaren arabera.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 7a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.