Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko martxoaren 24koa, Osasuneko sailburuarena, zeinen bidez aldatzen baita 2011ko irailaren 7ko Agindua, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1572
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/03/24
  • Argitaratze-data: 2014/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2011ko irailaren 7ko Aginduaren bidez, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea sortu zen, organo aholku-emaile gisa, Osasun Saileko aholku batzordeen erregimena arautzeko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren esparruan.

Txertaketa-programak prebentzioko mekanismo indartsuenetako bat dira gaixotasuna eta heriotza saihesteko, eta osasun publikoko politikaren oinarrizko zutabeetako bat dira. Euskal Autonomia Erkidegoaren txertaketa-programa oso aktiboa eta berritzailea da, txertaketa-egutegiaren zabala, herritarren estalduraren irismena eta finantzazio publikoa aintzat hartuz gero, eta hori berdintasun, ekitate eta kohesio sozialaren eragile da.

Agindu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea lehendakari batek eta 11 bokalek osatzen dute, Osasun eta Kontsumoko sailburuak izendatutakoak. Bokalak agindu horren 4. artikuluan zehazten den banaketa aintzat hartuz izendatzen dira.

Bada, Osasun Sailak aurreikusten du pertsona helduen txertaketa-esparrua indartzea hurrengo urteetan zeinen garrantzia handitzen joan baita azken urteetan, eta baita, haien ezaugarri epidemiologiko bereziak direla eta, arrisku handieneko herritar-taldeei zuzendutako txertaketa-programak ere (gaixotasun kronikoak dituzten pertsonak, immunodeprimituak, transplantea eginak eta abar).

Horregatik, beharrezko iritzen zaio Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordeko bokal kopurua handitzeari, eta, beraz, Batzordean, bokal bat gehiago egongo da Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari gisa, eta hiru gehiago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari gisa. Zabaltze honen helburua da pertsona helduen eta gaixo kronikoen txertaketari dagozkion alderdiei pisu handiagoa ematea, Batzordeak iritzi tekniko kualifikatuak izan ditzan jarduketa-esparru honetan.

Horregatik, honako hau

Txertaketetarako Euskadiko Aholku Batzordea kide hauek osatuko dute: lehendakari batek eta 15 bokalek gehienez, Osasuneko sailburuak izendatuak. Ahaleginak egingo dira osaera hori parekidea izan dadin.

Honako banaketaren arabera izendatuko dira kideak:

  1. Kide bat, Euskal Herriko Pediatria Elkartearen ordezkari.

  2. Kide bat, Lehen Mailako Arretako EAEko Pediatria Elkartearen ordezkari.

  3. Kide 1, Familia eta Komunitate Medikuntzako EAEko Elkartearen ordezkari (Osatzen).

  4. 8 kide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zerbitzu sanitarioen ordezkari.

  5. 4 kide, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzaren ordezkari.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.