Osasun Saila / Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko azaroaren 3koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 5448
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/11/03
  • Argitaratze-data: 2010/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 6. artikuluak xedatzen duenez, babes ofizialeko etxebizitzen lehen eta bigarren eskualdatzeetako eta ondorengo eskualdatzeetako gehieneko prezioak dagokion etxebizitzaren edo eranskinaren azalera erabilgarria Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren aginduaren bidez zehaztuko den diru-kopuru batekin biderkatuta kalkulatuko dira, etxebizitza motaren eta etxebizitza dagoen udalerriaren arabera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2008ko martxoaren 28an, 59. zenbakian. Era berean, prezioen aginduek alokairu-kontratuei aplikatzekoak diren gehieneko errentak erregulatuko dituztela aipatzen da artikulu horretan.

Aurreikuspen horiek kontuan hartuta eman zen babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren Agindua, 2008ko maiatzaren 15ekoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zena 2008ko maiatzaren 28an, 100. zenbakian. Gerora, aldatu egin zen babes ofizialeko etxebizitzen inguruko zenbait agindu aldatzeko den Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2009ko abenduaren 10eko Aginduaren bitartez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2009ko abenduaren 29koa, 249. zenbakia).

Igarotako denbora ikusita, beharrezkoa da prezio horiek eguneratzea babes ofizialeko etxebizitzen gaur egungo inguruabarrei egokitzeko.

Lehenengo egokitzapena azalera-eskubidean eskualdatutako babes ofizialeko etxebizitzen prezioan egingo da, hau da, azken urte hauetan Eusko Jaurlaritzak, oro har, eraikitakoetan. Eraikitako etxebizitza m² bakoitzeko gehieneko prezioa % 2 igoko da, eraikingintzako arau tekniko berriak aplikatzeak ekarri dituen kostuak gehitzearen (% 0,2) eta 2008ko uztailaren 1etik 2010eko ekainaren 30 bitartean izandako eraikingintza-kostuen gehitzearen ondorioz (% 1,8).

Prezio hori zehaztuta, bigarren egokitzapena egin behar da, jabetza osoko babes ofizialeko etxebizitzena, aurreko zenbatekoari % 10 gehitu behar baitzaio lurzoruaren eragin-balioa dela-eta.

Hirugarren egokitzapenari dagokionez, oro har alokairura bideratuta dauden erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzei (etxebizitza sozialak) % 10 gehituko zaie egun daukaten prezioa. Salbuetsita geratuko dira birkokatzeetarako edota alokairurako beste administrazio batzuei saltzeko diren etxebizitzak. Prezio horiek oso urruti daude eraikingintza-kostuekiko eta etorkizunean hurrenez hurren eta progresiboki egokitzen joan beharko dira, behar bezala balioesteko.

Azalera-eskubideko etxebizitzen prezioa doitzeak automatikoki dakar jabetza osoko erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzena ere doitzea, aurreko zenbatekoa % 10 gehitzen baita lurzoruaren eragin-balioa dela-eta.

Erregimen tasatu autonomikoko babes ofizialeko etxebizitzek egungo prezioei eusten diote, babes publikoko etxebizitzen prezio altuen mailan kokatzen baitira. Izan ere, etxebizitza libreen prezioak jaitsi egin dira azkenaldi honetan eta, horren ondorioz, etxebizitza tasatuen eta libreen arteko aldeak.

Nolanahi ere, teknika berbera jarraituz, jabetza osoko erregimen tasatu autonomikoko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa zehazteko gehieneko prezioak % 10 gehituko dira lurzoruaren eragin-balioa dela-eta.

Laugarren neurri zuzentzailea honako hau izango da: errentamenduari aplikatzekoak diren gehieneko errentan egiturak beherantz doitu erabat, salmenta-prezioen aldaketak haiengan izango lukeen eragina leuntzeko. Gehieneko kopuruak etxebizitza merkatuaren egungo beheranzko bilakaera eta alokairura mugatuko lirateke, Eusko Jaurlaritzak alokairurako merkatuan burutu dituen bitartekaritza-programetan jada aplikatu dituen beste doikuntza batzuekin bat etorrita.

Horrek, alokairuko gehieneko prezioak erabat arautzea dakar, hau da, egungo merkatuko baldintzetara egokitu eta prezio eskuragarriagoak bilatzea, alokairuan eskuratzeko egindako finantza-ahaleginek erosketan eskuratzeko egindakoekin alderatuta lehia-abantailak izan ditzaten.

Bide batez, arrazionalizatu egingo dira errentak kudeatzeko eta eguneratzeko eragiketa-mekanismoak, haiek zehazterakoan beharrezkoa den zuzentasuna eta kudeaketa azkarragoa eta eraginkorragoa uztartuz.

Bosgarren berritasun legez, gure araudigintzan lehenbizikoz arautuko dira erregimen autonomikoko zuzkidura-alojamenduen erabiltzaileek ordaindu beharreko kanonak, administrazioaren zain denbora luzean egonda gero, azkenean gauzatu egingo baitira.

Honako hau da seigarren eta azken berritasuna: azalera-eskubidearen gehieneko prezioaren oinarriak arautu egingo dira, lehenbizikoz.

Azalera-eskubideko etxebizitzen prezioa kalkulatzeko metodologiak ezinbestean hartu du kontuan aldi baterako izaera duen eskubide horren balioa hutsa izango dela haren indarraldia agortzen denean (Administrazio honen ohiko praktikaren arabera, 75 urtera, eraikitakoaren jabetza osoa azalera-eskubidea laga zuen administraziora itzuliko delarik.

Balorazioa egiteko erreferentzia bezala hartu dira ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk finantza-xede jakin batzuetarako balioztatzeko arauen gaineko martxoaren 27ko ECO/805/2003 Agindua (BOE, 85. zenbakia, 2003ko apirilaren 9koa). Agindu hori, urriaren 4ko EHA/3011/2007 Aginduaren bidez aldatua izan zen (BOE, 249. zenbakia, 2007ko urriaren 17koa).

Azalera-eskubidean erosita dauden etxebizitzen prezioa kalkulatzeko Agindu horren 53. artikuluan xedatutakoa hartuko da kontuan: hasierako balioa kalkulatzeko Aginduaren 45.2 artikuluari lotzen zaio; eskubidea iraungitzen den datan itzulketa-balioaren egungo balioa, 31.3 artikuluaren arabera kalkulatua; aipatutako balioak kalkulatzeko aplikatu beharreko eguneratze-tasa, 32. artikuluan jasotakoaren arabera. Horrez gainera, kontuan hartuko da Eusko jaurlaritzak ezarritako eskubidearen iraungitze-data (75 urte) eta lehenengo sei urteetan (0 urtetik 5. urtera) ez dagoela eraikinaren balio-galerarik, nahiz eta azalera-eskubidearen iraupen-aldia murrizten joan.

Gogoeta hori egiterakoan kontuan izan da azalera-eskubidea lurzorua sustatzaileari esleitzen zaion unean ematen dela (0 urtea) eta sustatzaileak burutu beharko duela sustapen-promozioa esleipendunei etxebizitzak entregatu arte.

Esleipendunek etxebizitzak eskuratu ondoren, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeak (BOE 266. zenbakia, 1999ko azaroaren 6koa) ezarritakoaren bat etorriz, urte beteko bermea dago akabera-akatsentzat. Antzinatasunagatiko eraikinaren balio-galera ordutik aurrera ulertzen da hasten dela.

Balioespen-prozesu hori modu laburtuan dago jasota III. eranskinean bildutako balio-galeren portzentajeen taulan. Haiek kalkulatzeko formulazioak daude zehaztuta, gorago aipatutako martxoaren 27ko ECO/805/2003 Aginduan xedatutako irizpideen araberakoak, hain zuzen. Ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk finantza-xede jakin batzuetarako balioztatzeko arauen gaineko Agindua da eta urriaren 4ko EHA/3011/2007 Aginduaren bitartez aldatua izan zen.

Horren arabera, honako hau

  1. Agindu honen helburu da babes ofizialeko etxebizitzen salmentako gehieneko prezioak eta urteko gehieneko errentak zehaztea, baita erregimen autonomikoko zuzkidura-alojamenduak okupatzeagatiko ordaindu beharreko hileko kanona zehaztea ere.

  2. Ondorio hauetarako, babes ofizialeko etxebizitzatzat joko dira erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak, hau da, etxebizitza sozialak, eta erregimen tasatu autonomikoko etxebizitzak.

  1. Azalera-eskubidean eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen salmentako gehieneko prezioak eta jabetza osoan eraikitako babes ofizialeko etxebizitzena ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera kalkulatuko dira.

  2. Ordezko bizilekua emateko babes ofizialeko etxebizitzen prezioa zehazteko babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 38. artikulua eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzko ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuak 23. artikulua hartuko dira kontuan.

  1. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen edota azalera-eskubidean eraikitako etxebizitza sozialen gehieneko prezioa kalkulatzeko oinarrizko prezioa eta etxebizitzen metro koadro erabilgarriak biderkatuko dira.

  2. Babes ofizialeko erregimen orokorreko eta erregimen tasatu autonomikoko etxebizitzen gehieneko prezioak honela zehaztuko dira:

    1. Etxebizitzaren lehenengo 45 metro koadro erabilgarriak. Oinarrizko prezioa 1,15ekin biderkatuta.

    2. Etxebizitzaren 45 metro koadro erabilgarritik 60ra bitarte. Oinarrizko prezioa 1,10ekin biderkatuta.

    3. Etxebizitzaren 60 metro koadro erabilgarritik 75era bitarte. Oinarrizko prezioa 1ekin biderkatuta.

    4. Etxebizitzaren 75 metro koadro erabilgarritik 90era bitarte. Oinarrizko prezioa 0,8rekin biderkatuta.

    5. Arauaren arabera aurreikusitako zirkunstantziak tarteko, etxebizitzak 90 metro koadro baino gehiago baditu, 90 metro koadrotik aurrera oinarrizko prezioa 0,8rekin biderkatuta aplikatuko da.

    6. Dentsitate baxuko eraikinen kasuan, horrez gain, horrela lortutako gehieneko prezioak % 10 gehitu daitezke.

  1. Sustapen publikoa. Gehieneko prezioa: 734,13 euro/m² erabilgarri.

  2. Sustapen pribatua. Gehieneko prezioa: 975,90 euro/m² erabilgarri.

  3. Oinarrizko prezioari 0,46 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

a) I. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 1.481,19 euro/m² erabilgarri.

b) II. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 1.433,08 euro/m² erabilgarri.

  1. Gainerako udalerrietan: 1.294,57 euro/m² erabilgarri.

  2. Oinarrizko prezioari 0,4 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

a) I. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 2.468,63 euro/m² erabilgarri.

b) II. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 2.388,47 euro/m² erabilgarri.

  1. Gainerako udalerrietan: 2.156,01 euro/m² erabilgarri.

  2. Oinarrizko prezioari 0,28 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

  1. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen edota jabetza osoan eraikitako etxebizitza sozialen gehieneko prezioa kalkulatzeko oinarrizko prezioa eta etxebizitzen metro koadro erabilgarriak biderkatuko dira.

  2. Babes ofizialeko erregimen orokorreko eta jabetza osoan eraikitako erregimen tasatu autonomikoko etxebizitzen gehieneko prezioak honela zehaztuko dira:

    1. Etxebizitzaren lehenengo 45 metro koadro erabilgarriak. Oinarrizko prezioa 1,15ekin biderkatuta.

    2. Etxebizitzaren 45 metro koadro erabilgarritik 60ra bitarte. Oinarrizko prezioa 1,10ekin biderkatuta.

    3. Etxebizitzaren 60 metro koadro erabilgarritik 75era bitarte. Oinarrizko prezioa 1ekin biderkatuta.

    4. Etxebizitzaren 75 metro koadro erabilgarritik 90era bitarte. Oinarrizko prezioa 0,8rekin biderkatuta.

    5. Arauaren arabera aurreikusitako zirkunstantziak tarteko, etxebizitzak 90 metro koadro baino gehiago baditu, 90 metro koadrotik aurrera oinarrizko prezioa 0,8rekin biderkatuta aplikatuko da.

    6. Dentsitate baxuko eraikinen kasuan, horrez gain, horrela lortutako gehieneko prezioak % 10 gehitu daitezke.

  1. Sustapen publikoa. Gehieneko prezioa: 807,54 euro/m² erabilgarri.

  2. Sustapen pribatua. Gehieneko prezioa: 1073,49 euro/m² erabilgarri.

  3. Oinarrizko prezioari 0,46 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

a) I. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 1.629,31 euro/m² erabilgarri.

b) II. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 1.576,40 euro/m² erabilgarri.

  1. Gainerako udalerrietan: 1.424,03 euro/m² erabilgarri.

  2. Oinarrizko prezioari 0,4 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

a) I. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 2.715,49 euro/m² erabilgarri.

b) II. eranskinean aipatutako udalerrien kasuan: 2.627,32 euro/m² erabilgarri.

  1. Gainerako udalerrietan: 2.371,61 euro/m² erabilgarri.

  2. Oinarrizko prezioari 0,28 biderkatuta lortuko da eranskinen m² erabilgarri bakoitzeko gehieneko prezioa.

  1. Aurreko artikuluetan xedatutakoarekin ados kalkulatutako babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengo eskualdatzeetan gehieneko prezioa aurreko eskualdatzean prezioagatik eta legez eska daitezkeen zergengatik ordaindutako zenbateko osoa baino baxuagoa bada, bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan gehieneko prezioa kopuru horretara arte igo ahal izango da. Salbuespen bakarra izango dira 12. artikuluan aurreikusitako gehieneko prezioaren murrizte kasuak.

  2. Ordezko bizilekua emateko babes ofizialeko etxebizitzen bigarren edo ondorengo eskualdatzetako gehieneko prezioa, lehen eskualdatzearen berbera izango da. Hura eguneratu ahal izango da azalera erabilgarri m² bakoitzeko, dena delako udalerrian eta etxebizitza mota bererako gehieneko prezioa berrikusi den hein berean.

  3. Modu iraunkorrean kalifikaturiko eta erabiltzaile edo erosleek errentamendura bideraturiko babes ofizialeko etxebizitzak bigarren eta ondorengo eskualdatzeetan saltzen badira, honako gehieneko prezio hauetan besterendu ahalko dira:

    1. Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 1. eta 15. urteen artean salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioa.

    2. Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 15. urtetik 50. urtera bitarte salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan, gehi % 20.

    3. Behin betiko kalifikazioa egin zenetik kontatzen hasita, 50. urtetik aurrera salduz gero, une horretan indarrean dagoen gehieneko prezioan, gehi % 25.

Azalera-eskubidean eraikitako babes ofizialeko etxebizitzen eta eranskinen bigarren eta ondorengo eskualdatzeetako prezioa eskubideak irauten duen epe barruan kalkulatzeko, III. eranskinean dago ezarrita baliospen-sistema.

  1. Errentamendu erregimenean esleitutako babes ofizialeko etxebizitzei aplikagarrai zaien urteko gehieneko errenta etxebiztza horien ete euren eranskinen gehieneko salmenta prezioaren portzentaje bat izango da eta bizikidetza-unitate errentariaren urteko diru-sarreren arabera zehaztuko da, errentamendu-kontratua sinatzen den egunean daudenak, hain zuzen, berdin diolarik esleipenerako kontuan hartu diren diru-sarrerak. Hala dago xedatuta babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 19. artikuluan eta ondoregoetan.

  2. Errentamendu-kontratuak iraun bitartean edo luzapenetan (bost urterarte), urteko errenta automatikoki eguneratuko da, Kontsumorako Prezioen Indizeak Euskadin izandako portzentaje aldaketaren arabera, hain zuzen ere. Urteko errenta eguneratzeko urte batetik besterako azken indizea erabiliko da, eguneratzearen urteko sortzapen unean ofizialki eskuragarri dagoena.

  3. Bost urteko epea igarota, errentamenduarekin jarraitzeko eskatutako baldintzak betetzen jarraitzen badu bizikidetza-unitateak, kontratua berritu ahal izango da, Agindu honetako 13.1 artikulua aplikatuta dagokion hasierako gehieneko arte eguneratuko delarik urteko errenta.

  4. Errentamenduak iraun bitartean, edozein unetan egiaztatu ahal izango dira bizikidetza-unitatearen diru-sarrerak. Hasierako errenta finkatzeko aintzat hartutakoak baino sarrera handiagoak egiaztatuz gero, egiaztatutako sarrera horiei dagokien portzentajera egokitu ahal izango da errenta.

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzei azalera-eskubidean edo sustapen publikoko etxebizitza sozialei eta haien eranskinei aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 3.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,5.

    3.000 eurotik gorako eta gehienez 9.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 3,5.

    9.000 eurotik gorako eta gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,5.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 18.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 5,2.

    18.000 eurotik gorako eta gehienez 22.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 6.

    22.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 7,25.

    25.000 eurotik gorako eta gehienez 28.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 8,25.

    28.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 10,6.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 11,8.

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak edota sustapen pribatuko etxebizitza sozialak eta eranskinak azalera-eskubidean saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 3.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 1,88.

    3.000 eurotik gorako eta gehienez 9.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,63.

    9.000 eurotik gorako eta gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,4.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 18.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,91.

    18.000 eurotik gorako eta gehienez 22.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,5.

    22.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 5,45.

    25.000 eurotik gorako eta gehienez 28.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 6,2.

    28.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 8.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 8,88.

Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eta eranskinak azalera-eskubidean saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,5.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,2.

    21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.100 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4.

    25.100 eurotik gorako eta gehienez 30.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,7.

    30.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 5,2.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 5,7.

Erregimen tasatu autonomikoko babes ofizialeko etxebizitzak eta eranskinak azalera-eskubidean saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

a) 12.000 eta 18.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2.

b) 18.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 2,4.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 27.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 3,2.

d) 27.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 3,5.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 3,75.

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak edo sustapen publikoko etxebizitza sozialak eta haien eranskinak jabetza osoan saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 3.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,27.

    3.000 eurotik gorako eta gehienez 9.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 3,18.

    9.000 eurotik gorako eta gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,09.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 18.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,73.

    18.000 eurotik gorako eta gehienez 22.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 5,45.

    22.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 6,6.

    25.000 eurotik gorako eta gehienez 28.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 7,5.

    28.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 9,64.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 10,73.

Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak edo sustapen pribatuko etxebizitza sozialak eta haien eranskinak jabetza osoan saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 3.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 1,71.

    3.000 eurotik gorako eta gehienez 9.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,39.

    9.000 eurotik gorako eta gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,08.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 18.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,56.

    18.000 eurotik gorako eta gehienez 22.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,1.

    22.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,96.

    25.000 eurotik gorako eta gehienez 28.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 5,64.

    28.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 7,25.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 8,07.

Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eta eranskinak jabetza osoan saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

  1. Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 2,27.

    15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 2,91.

    21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.100 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 3,64.

    25.100 eurotik gorako eta gehienez 30.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,27.

    30.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

    % 4,73.

    35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 5,18.

Erregimen tasatu autonomikoko babes ofizialeko etxebizitzak eta eranskinak jabetza osoan saltzeko gehieneko prezioari aplikatzeko portzentajeak, urteko gehieneko errenta zehazteko, honako hauek izango dira:

a) 12.000 eta 18.000 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 1,82.

b) 18.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 2,18.

c) 21.000 eurotik gorako eta gehienez 27.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 2,91.

d) 27.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak:

% 3,18.

e) 35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: % 3,41.

  1. Logela bakarreko erregimen autonomikoko zuzkidura-bizitokiak okupatzeagatiko hilean ordaindu beharreko kanona honako hau izango da:

    1. Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 150 euro.

      15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 200 euro.

      21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 250 euro.

      25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 300 euro.

      35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 350 euro.

  2. Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-bizitokiak garajea badauka atxikita.

  1. Logela biko erregimen autonomikoko zuzkidura-bizitokiak okupatzeagatiko hilean ordaindu beharreko kanona honako hau izango da:

    1. Gehienez 15.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 180 euro.

      15.000 eurotik gorako eta gehienez 21.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 240 euro.

      21.000 eurotik gorako eta gehienez 25.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 300 euro.

      25.000 eurotik gorako eta gehienez 35.000 euroko diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 360 euro.

      35.000 eurotik gorako diru-sarrerak dituzten bizikidetza-unitateak: 420 euro.

  2. Kanon bakoitzari 60 euro gehituko zaizkio hilean zuzkidura-bizitokiak garajea badauka atxikita.

Lehenengoa. Agindu honetako 13. artikulutik 21. artikulura bitartean aurreikusitakoa ez da aplikatuko hitzarmen edo lizitazio publiko bidez baldintzak ezarrita dituzten errentamendu erregimeneko babes ofizialeko etxebizitzei.

Bigarrena. Agindu honetako 13. artikuluko 2., 3. eta 4. paragrafoetan aurreikusitakoa ez da aplikatuko errentamendu erregimenean esleitutako babes ofizialeko etxebizitzei baldin eta baldintzak Toki Administrazioak edota mendeko erakundeek ezarri badituzte.

Lehenengoa. Agindu honetan aurreikusitako babes ofizialeko etxebizitzen salmentako gehieneko prezioak aplikagarri izango dira 2010eko uztailaren 1etik aurrera egindako behin behineko kalifikazio eskabideei, Agindua indarrean sartzean ebatzi gabe daudenei, hain zuzen ere.

Bigarrena. Azalera-eskubidean eraikitako etxebizitzen eta eranskinen bigarren eta ondorengo eskualdatzetako salmentako gehieneko prezioak, Agindu honetan ezarritakoak, aplikagarrai izango dira Agindua indarrean sartzetik aurrera egindako horrelako etxebizitza eta eranskin guztien eskualdatzeei.

Bigarrena. Lehenengo eta bigarren xedapen gehigarrietan aurreikusitakoa alde batera utzi gabe, honako Agindu hau indarrean sartu aurretik egindako errentamendu-kontratuen urteko errenta eguneratzeko, hura izenpetu zen egunean indarrean zegoen araudia hartuko da kontuan.

Babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak zehazteari buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko maiatzaren 15eko Agindua indargabetzen du agindu honek, baita aginduan xedaturikoaren aurkakoak diren xedapen guztiak ere.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko azaroaren 3a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Laudio/Llodio

Vitoria-Gasteiz

BIZKAIA

Amorebieta-Etxano

Barakaldo

Basauri

Berango

Bermeo

Bilbao

Durango

Erandio

Ermua

Galdakao

Gernika-Lumo

Getxo

Leioa

Mungia

Portugalete

Santurtzi

Sestao

Sopelana

GIPUZKOA

Andoain

Arrasate/Mondragón

Astigarraga

Donostia-San Sebastián

Eibar

Errenteria

Hernani

Hondarribia

Irun

Lasarte-Oria

Lezo

Oiartzun

Pasaia

Tolosa

Zarautz

Amurrio

Salvatierra/Agurain

Oyón-Oion

BIZKAIA

Abadiño

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Alonsotegi

Arrankudiaga

Arrigorriaga

Bakio

Balmaseda

Barrika

Berriz

Derio

Elorrio

Etxebarri

Gorliz

Güeñes

Igorre

Iurreta

Larrabetzu

Lekeitio

Lemoa

Lemoiz

Lezama

Loiu

Markina-Xemein

Muskiz

Ondarroa

Urduña/Orduña

Ortuella

Plentzia

Sondika

Ugao-Miraballes

Urduliz

Valle de Trápaga-Trapagaran

Zaldibar

Zalla

Zamudio

Zaratamo

Zeberio

Zierbena

Ziortza-Bolibar

GIPUZKOA

Aretxabaleta

Azkoitia

Azpeitia

Beasain

Bergara

Deba

Elgoibar

Eskoriatza

Getaria

Ibarra

Lazkao

Legazpi

Oñati

Ordizia

Orio

Soraluze-Placencia de las Armas

Urnieta

Urretxu

Usurbil

Villabona

Zestoa

Zizurkil

Zumaia

Zumarraga

Babes publikoko etxebizitzei hasiera batean ezar dakizkien gehieneko prezioa zehazteko, Agindu honetako 2. artikulutik 6. artikulura bitartean jasotako erregelak kasu bakoitzean konputagarri diren metro koadro erabilgarriei aplikatuz zehaztuko da, horiei aplikatuko zaizkie zehaztutako oinarrizko prezioa. Eta beti ere, etxebizitzen babes-tipologia, eremu geografikoa eta izaera(etxebizitza edo eranskina) kontuan hartuta.

Horrela zehaztutako gehieneko prezioa hiru elementuz dago osatuta:

  1. Lurzoruaren eragin-balioa.

  2. Merkatuko osagaiei dagozkien balioa, guztizkoaren % 15ean finkatuta dagoena.

  3. Eraikuntza- eta urbanizatze-kostuei dagokien balioa, honela definituta: dagokion balioa ken lurzoruaren balioa ken merkatuko osagaiei dagokien balioaren arteko aldea.

    Azalera-eskubideko etxebizitzen prezioa kalkulatzeko metodologiak ezinbestean hartu behar du kontuan aldi baterako izaera duen eskubide horren balioa hutsa izango dela haren indarraldia agortzen denean, eraikitakoaren jabetza osoa azalera-eskubidea laga zuen administraziora itzuliko delarik, administrazio lagatzaileak beti izan baitu lagatako lurzoruaren titulartasuna.

    Balorazioa egiteko erreferentzia bezala hartu dira ondasun higiezinak eta eskubide jakin batzuk finantza-xede jakin batzuetarako balioztatzeko arauen gaineko martxoaren 27ko ECO/805/2003 Agindua (BOE, 85. zenbakia, 2003ko apirilaren 9koa). Agindu hori, urriaren 4ko EHA/3011/2007 Aginduaren bidez aldatua izan zen (BOE, 249. zenbakia, 2007ko urriaren 17koa).

    Azalera-eskubideko etxebizitzen gehieneko prezioa kalkulatzeko, eskubide hori daukaten eraikinen balioespenerako Aginduan ezarritako metodoa erabiliko da. Eraikinaren egungo ordezpen-balioa zehaztuko da, baita ezarritako epea bukatutakoan itzultze-balioaren egungo balioa ere. Balio-galera fisikoa aintzat hartuko da, amortizazio linealaren teknikaren bidez, eraikinaren bizitza erabilgarri osoa kontuan hartuta, eta ahaztu gabe lehenengo sei urteetan (0 urtetik 5. urtera) ez dagoela eraikinaren balio-galerarik, nahiz eta azalera-eskubidearen iraunaldia murrizten joan. Azalera-eskubidearen epe estandarra 75 urtetan dago finkatuta eta eraikinen balio-bizitza 100 urtetan.

    Azalera-eskubidea lurzorua sustatzaileari esleitzen zaion unean ematen da (0 urtea), eta sustatzaileak burutu beharko du sustapen-promozioa esleipendunei etxebizitzak entregatu arte.

    Esleipendunek etxebizitzak eskuratu ondoren, Eraikingintzaren Antolamenduari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeak (BOE 266. zenbakia, 1999ko azaroaren 6koa) ezarritakoaren bat etorriz, urte beteko bermea dago akabera-akatsentzat. Antzinatasunagatiko eraikinaren balio-galera ordutik aurrera ulertzen da hasten dela.

    Azkenik, esan beharra dago eranskin honetako 2. ataleko taula osatzeko oinarria den itzultze-balioaren egungo balioa kalkulatzeko, % 3,85 hartu dela kontuan eguneratze-tipo bezala, hamar urterako zor publikoaren etekinari dagokiona, hain zuzen ere. Eskuragarri dauden azken hamabi datuetatik ateratako batez bestekoa da. 2009ko urria eta 2010eko abuztua bitarteko datuak dira, Espainiako bankuak argitaratutakoak.

    Portzentaje hori urtero berrikusi beharko da eta eguneratu ere, babes publikoko etxebizitzen prezio ofizialak kalkulatzeko sistemaren beste osagaiekin batera. Interes-tasa errealtzat jotzen da, ez baitu jasotzen azalera-eskubidearen iraunaldian itxaroten den inflazioari buruzko ustezkorik.

    Azalera-eskubidean lagatako babespeko etxebizitzen bigarren eta ondorengo eskualdatzetako gehieneko prezioa kalkulatzeko, dagokion hasierako balioa eskualdatzea egiteko unean indarrean dagoen balio eguneratua izango da, jabetza osoko etxebizitzei aplikagarri zaien araudian aurreikusitakoarekin ados. Balio horri, jarraian dagoen balio-galeren taulako dagokion portzentajea aplikatuko zaio, azalera-eskubidea osatu zenetik igarotako urteen edo aipatutako azalera-eskubide hori iraungitzeko falta diren urteen arabera.

    Portzentajeen taula, % 3,85-eko eguneratze-tasarekin eta eraikinaren 0 eta 5 urte bitarteko balio-galerarik gabe.

    ERABILERA URTEAK

    AÑOS EN USO GELDITZEN DIREN URTEAK

    AÑOS QUE QUEDAN AZALERA ESKUBIDEAN LAGATAKO ETXEBIZITZAK JABETZA OSOAN SALTZEKO SALMENTA BALIOA KALKULATZEKO APLIKATU BEHARREKO %

    % A APLICAR SOBRE VALOR VENTA EN PLENA PROPIEDAD PARA CALCULAR VALOR EN VENTA VIVIENDAS CEDIDAS EN DERECHO DE SUPERFICIE

    0 75 100,00

    1 74 99,76

    2 73 99,51

    3 72 99,25

    4 71 98,98

    5 70 98,70

    6 69 97,66

    7 68 96,62

    8 67 95,57

    9 66 94,51

    10 65 93,44

    11 64 92,37

    12 63 91,29

    13 62 90,20

    14 61 89,11

    15 60 88,01

    16 59 86,89

    17 58 85,77

    18 57 84,65

    19 56 83,51

    20 55 82,36

    21 54 81,21

    22 53 80,04

    23 52 78,87

    24 51 77,68

    25 50 76,49

    26 49 75,28

    27 48 74,07

    28 47 72,84

    29 46 71,61

    30 45 70,36

    31 44 69,10

    32 43 67,83

    33 42 66,55

    34 41 65,25

    35 40 63,95

    36 39 62,63

    37 38 61,30

    38 37 59,95

    39 36 58,59

    40 35 57,22

    41 34 55,84

    42 33 54,44

    43 32 53,03

    44 31 51,61

    45 30 50,17

    46 29 48,71

    47 28 47,24

    48 27 45,76

    49 26 44,26

    50 25 42,75

    51 24 41,22

    52 23 39,68

    53 22 38,12

    54 21 36,54

    55 20 34,96

    56 19 33,35

    57 18 31,73

    58 17 30,09

    59 16 28,44

    60 15 26,77

    61 14 25,09

    62 13 23,39

    63 12 21,68

    64 11 19,95

    65 10 18,20

    66 9 16,44

    67 8 14,67

    68 7 12,88

    69 6 11,08

    70 5 9,26

    71 4 7,44

    72 3 5,59

    73 2 3,74

    74 1 1,88

    75 0 0,00