Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko apirilaren 16koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, eraikuntzen kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretua betez fitxa Kalitate-Kontrolari buruzko Liburua egiteko fitxa arautuak argitaratzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 96
  • Hurrenkera-zk.: 3129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/04/16
  • Argitaratze-data: 2008/05/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Eraikuntzen kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 215. zenbakian argitaratu zen, 1996ko azaroaren 7an. Haren 9. artikuluan ("Kalitatea Zaintzeko Liburua") xedatuta dagoenez, Kalitatea Zaintzeko Liburuak, besteak beste, honako agiri hauek jasoko ditu: "Entsegu, froga eta analisien emaitzak ezartzeko fitxa arautuak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduz zehaztuko direnak". Gaur egun, azken bertsio eguneratua erabiltzen da, hain zuzen ere 2001eko maiatzaren 25eko Aginduaren I. eranskinean argitaratutakoa.

Harrezkero asko aldatu dira arlo horretako arauak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa onartzen duen martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren indarrez, eta 238/1996 Dekretuaren 9. artikulu horrekin bat hau