Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

238/1996 DEKRETUA, urriaren 22koa, eraikuntzaren kalitatea zaintzeko arauak ematen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lurralde Antolamendua, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 5245
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 1996/10/22
  • Argitaratze-data: 1996/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak honela dio bere 24.2 a) atalean: Kontestuak argi eta garbi aditzera ematen dituen eta xedapen, ekintza edo iragarpenen esanahia aldatu ez, baina, agiango okerbideak alboratu ahal izateko, horien aldaketa egitea komenigarritzat jo dadineko hutsak edo omisio materialak, Buletinean sartzeko agindua eman zuten organuek zuzendu beharko dituzte, testua edo behar den testu-zatia berriro Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian sar dadila eskatuko dutela, beharrezkoak diren zuzenketa eta guzti.

Izan ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1996ko maiatzaren 23an (98 zenbakia), Herrizaingo Sailaren egitura organikoa finkatzen duen maiatzaren 14ko 108/1996 Dekretua argitaratu zen, eta Dekretuaren textuan horrelako akatsak ikusi direnez, dagozkien zuzenketak egiten dira ondoren:

¿ 2.1 atalaren B idazatian, 8634. orrialdean, honako hau dioenean:

«Bidezaingoko eta Joko Ikuskizunetako lurralde ordezkaritzak izango dira ....»

honakoa esan behar du:

«Bidezaingoko eta Joko Ikuskizunetako lurralde zerbitzuak izango dira ....»

¿ 2.1 atalaren C idazatian, 8635. orrialdean, honako hau dioenean:

«Euskal Herriko Segurtasun-Batzordea.»

honakoa esan behar du:

«Segurtasunerako Euskal Batzordea.»

¿ 2.1 atalaren C idazatian, 8635. orrialdean, honako hau dioenean:

«Euskal Herriko Bide Segurtasunerako Batzordea.»

honakoa esan behar du:

«Euskal Autonomi Elkarteko Bide Segurtasun Batzordea.»

¿ 9.2 atalaren bigarren idazatian, 8640. orrialdean, honako hau dioenean:

«Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzari atxikita gelditzen dira SOS-Deiak Ekintzak Koordinatzeko Zentruak. Zentruok CECOP edo CECOPI legez ihardungo dute beti, zer dagokienaren arabera, ...»

honakoa esan behar du:

«Larrialdiei aurre egiteko Zuzendaritzari atxikita gelditzen dira SOS-Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentruak. Zentruok Ekintzak Koordinatzeko Zentru (EKZ) edo Ekintzen Koordinazio Bateraturako Zentru (EKBZ) legez ihardungo dute beti, zer dagokienaren arabera, ..»

¿ 14.1 atalaren h) idazatian, 8646. orrialdean, honako hau dioenean:

«... Euskal Herriko Segurtasun Batzordearen hitzarmen eta hortik sortutako Batzordeen erabakiak ...»

honakoa esan behar du:

«... Euskal Herriko Segurtasun Biltzarraren hitzarmen eta hortik sortutako Batzordeen erabakiak ...»

Eraikuntzaren Kalitatearen Zaingoari buruz indarrean dauden arauetan agindutakoa, erakunde ofizialen bitartez, betetzen dela berma dezaten bideak ihardunean jartzeko eta eraikuntza-lanetan parte hartzen duten teknikariek arlo horretan bete beharreko egitekoak zehazteko beharrizana dela eta, Eusko Jaurlaritzaren azaroaren 20ko 295/1990 Dekretuaren bidez, eraikuntza eta urbanizazio obrak egiterakoan Euskal Autonomi Elkartearen esparruan ezarri beharreko eraikuntzaren kalitatea zaintzeko prozedura jakin bat arautu zuen.

Ekainaren 4ko 353/1991 Dekretuaren bidez, indarrean jartzea atzeratu egin zen, haren eraginpean zeuden talde profesionalek aurkeztu zituzten aldaketa-iradokizunek haren ordezko testu berria idazteko eskatu baitzuten.

Testu arautzaile berria abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuan gauzatu zen, «Kalitatea Zaintzeko Programa» idazteko tarifa ofiziala ere garatu zuena.

1991eko irailaren 2ko Aginduaren bidez, 1991eko azaroaren 28ko Aginduak aldatzen duena, 467/1991 Dekretua garatu zen, hain zuzen Kalitatea Zaintzeko Liburuak gutxienez jaso behar dituen araututako inprimakiak hala nola Kalitatea Zaintzeko Egiaztagiriaren eredua argitaratzen dituena.

467/1991 Dekretua ezarri zenetik denboratxoa igaro eta gero, eta Dekretu honen 11. atalak eratu zuen Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordeak egindako jarraipenaren ondorioz, egiaztatu egin zen Dekretu horretan ezarritakoa osoan betetzean irregulartasunak zirela. Garai hartan, Kalitatea Zaintzeko Egiaztagiria lortzeko ezintasuna zela eta, eraginpekoei aterabidea emateko beharrizana azaldu zen, ondorioz, abenduaren 9ko 321/1993 Dekretua idatzi zen, hain zuzen 467/1991 Dekretua ezargarri zitzaien baina osoan edo zati batean bete ez zuten obrentzako, eraikinen kalitatea kontrolatzeko ezohizko prozedura arautzen zuena.

Kalitatearen Zaintzari buruzko dekretuak ezargarri izan ziren artean lortutako eskarmentutik, obrei egindako ikuskaketetatik ateratako ondorioetatik, eta abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretua hobetzeko Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordeko bokalek aurkeztutako proposamenetatik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eraikuntzaren kalitatea zaintzeko prozedura hobetzeko beharrizanaz ohartematen da, proiektutik bertatik sartuz Kalitatearen Zaingoa, ezarpen-esparrua hedatuz eta Kalitatearen Zaingoaren prozesua berrantolatuz obrek dirauten bitartean.

Ondorioz, beharrezko egiten da beste testu arautzaile bat idaztea, aipatutako planteamendua jasoko duena, eta horretarako Dekretu hau sei Atalburutan oinarrituta egituratzen da.

Lehenengo Atalburuan Kalitatearen Zaingoaren ihardunbideari buruzko xedapen orokorrak jasotzen dira, eta abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuaren aldean ezarpen-esparrua hedatu egiten da. Era berean, eta Eraikuntzaren Kalitatea Zaintzeko diren Entseiu-Laborategiei dagokienez, azterketa geoteknikoen entseiuak zenbait eremutan kreditatuta dauden laborategiek egin ditzatela ezartzen da.

Bigarren Atalburuak Proiektuaren Kalitatearen Zaingoa garatzen du, Kalitateari buruzko Memoria deritzona, Proiektuaren Autokontrola eta Kalitatea Zaintzeko Programa bertan sartuta. Hauen balorazio ekonomikoa Proiektuaren aurrekontuan jasoko da.

Hirugarren Atalburuan obren Kalitatea Zaintzeko ihardunbidea jasotzen da, obrak hasi aurretik eta burutzen diren bitartean.

Laugarren Atalburua obrei amaiera emateari dagokio eta Kalitatea Zaintzeko Egiaztagiria lortzeko ihardunbidea garatzen du.

Bosgarren Atalburuan Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak ikuskaketak egitea ohartematen du, Dekretu hau betetzen dela egiaztatzeko, alegia.

Seigarren Atalburuan Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea eratzen da eta bere osakera, egitekoak eta ihardunbidea ezarri, abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, lanbide eta erakunde mailako arloei hizpidea eman ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko urriaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

  1. atala.¿ Xedea eta ezarpen-esparrua.

  1. ¿ Hona hemen zein den Dekretu honen xedea: Euskal Autonomi Elkartean egiten diren eraikuntza eta urbanizazio obren kalitatea kontrolatzeko erabili beharreko ohizko prozedura arautzea.

  2. ¿ Egiterapen Materialaren Aurrekontua, BEZ gabe, berrogeita hamar milioi pezetakoa (50.000.000 PTA) baino handiagoa duten eraikuntza, norberaren instalazio eta urbanizazio obra guztiek bete beharko dute Dekretu hau nahitaez.

  1. atala.¿ Eraikuntzaren Kalitatea Zaintzeko Entseiu-Laborategiak.

  1. ¿ Kreditazioa duteneko eremuei dagozkien entseiu, froga eta analisiak, eremu horietan Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak emanda edo onartutako kreditazioa duten Laborategiek gauzatuko dituzte.

  2. ¿ Azterketa Geoteknikoak. Burutzapen Proiektuaren idazleak obrak egingo direneko lurren Azterketa Geoteknikoa egitea beharrezkotzat jotzen duenean, lurraren mekanika eremuetan Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak emanda edo onartutako kreditazioa duten Laborategiek egingo dituzte Azterketa hori gauzatzeko entseiuak, hala nola, «Lagin aldatu gabeak hartzea, lurzoruen entseiu eta frogak ¿in situ¿» eta «Lurraren mekanikaren Laborategiko entseiuak».

  1. atala.¿ Burutzapen Proiektuari buruzko Memoria.

    Burutzapen Proiektuei buruzko Memoriari «Kalitateari buruzko Memoria» izeneko atala erantsiko zaio, obra osatzen duten materialek eta unitateek bete beharreko zehaztapenak, betekizunak, ereduak eta parametroak zehaztuko dituena, eta, hori, bete beharrekoak diren arau berezien eta Proiektua idazti duenak ezar ditzan irizpideen arabera.

  2. atala.¿ Proiektuaren autokontrola.

    Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduz zehazten den fitxa arautuaren arabera justifikatuko da Proiektuaren Autokontrola egiten dela.

  3. atala.¿ Kalitatea Zaintzeko Programa - KZP.

  1. ¿ Burutzapen Proiektuak Kalitatea Zaintzeko Programa - KZP izeneko eraskina jaso beharko du derrigorrez, eta honen balorazioa Proiektuaren aurrekontuan sartu beharko da.

  2. ¿ Idazketa. Kalitatea Zaintzeko Programa - KZP berak edo aginpidedun diren teknikariek idatziko dute.

  3. ¿ Edukina. KZPn honako hauek zehaztuko dira, gutxienez:

    1. Materialak eskuratzeari buruzko irizpideak, kalitate zigiluz edo markaz bermatuta edo bermatu gabe egotearen arabera.

    2. Burutu behar diren entseiuak, analisiak eta frogak, eragiten dioten Oinarrizko Araudia, Artezpideak, Arautegiak eta nahitaez bete beharrekoak diren gainontzeko arauak hala nola Burutzapen Proiektuaren zehaztapenak betez.

    3. Entsaiatzen diren obra materialak eta unitateak onartzeko edo ukatzeko irizpideak.

    4. KZPren garapena osatzen duten loteen eta parametroen zehaztasunak.

    5. KZPren neurketak eta balorazio ekonomikoa, aurrikusita dauden entseiu, analisi eta froga guztien kostuak zehaztu beharko direla.

  1. atala.¿ Obrei ekin aurretik.

  1. ¿ Sustatzaileak Burutzapen Proiektuaren ale bat emango dio Zuzendaritza Teknikoari, obren Kalitatearen Zaingoa eraginkortasunez koordinatzekotan.

  2. ¿ Zuzendaritza Teknikoa jakitun egonda, Kalitatea Zaintzeko Laborategi baten edo batzuen zerbitzuak kontratatuko dira, KZPn aipatutako entseiu, froga eta analisiak burutzeko.

  1. atala.¿ Materialak eskuratzea.

    Obrak burutzen ari diren bitartean, obra horretan jasotzen diren materialen emate-orriak, homologazio-egiaztagiriak eta kalitate marka edo zigiluak izango ditu Zuzendaritza Teknikoak.

  2. atala.¿ Obra osatzen duten materialen eta unitateen emaitzak eta horiek onartu edo ukatzea.

    Materialak edo entseiu, froga eta analisien emaitzak Burutzapen Proiektuan zehaztutakoarekin bat ez datozenean, Zuzendaritza Teknikoak bidezko diren neurri zuzentzaileak ezarri eta justifikatuko ditu, eta horiek bai Agindu eta Asistentzia Liburuan bai Kalitatea Zaintzeko Liburuan jaso beharko dira.

  3. atala.¿ Kalitatea Zaintzeko Liburua -KZL.

  1. ¿ Zuzendaritza Teknikoak Kalitatea Zaintzeko Liburua egingo du obrak dirauen bitartean.

  2. ¿ Edukina. KZL-k honako agiri hauek jasoko ditu:

    1. Egin diren entseiu, froga eta analisien emaitzak.

    2. Entseiu, froga eta analisien emaitzak ezartzeko fitxa arautuak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren Aginduz zehaztuko direnak.

    3. Laborategiaren/en egiaztagiria, zernolako eta zenbat entseiu, froga eta analisi egin den adieraziko duena.

    4. Bermearen egiaztagiri, kalitate zigilu edo marka, homologazio etabarrei dagokien dokumentazioa.

    5. Obran jasotako materialen emate-orriak.

      8. atalean ezarritakoa.

    1. Materialen kalitateari edo Burutzapen Proiektuaren zehaztapenei dagozkien aldaketak, Kalitatea Zaintzeko Programaren aldaketak eta neurri zuzentzaileen justifikazioa.

    2. Hala behar izanez gero, 11. ataleko 3. idazatian aipatzen den txostena.

      Guzti honek adierazi eta justifikatu egingo du obra horri derrigorrez betegarri zaizkion arauak bete egiten direla, bai materialei bai obra unitate eta instalazioei dagokienean.

  3. ¿ Obraren Zuzendaritza Teknikoak eta Eraikitzaile nagusiak, edo bere ordez, zati batean obraren arduraduna denak, KZLn izenpetuko dute, froga, analisi eta entseiuen emaitzen eta hura osatzen duten beste agirien jakinean daudela adierazteko.

  1. atala.¿ Kalitatea Zaintzeko Egiaztagiria - KZE.

  1. ¿ Definizioa. Obrak Burutzapen Proiektuaren kalitatearen zehaztapenak betetzen dituela bermatzen duen agiri ofiziala izango da KZE.

  2. ¿ KZE, Zuzendaritza Teknikoak izenpetuko du eta hari dagozkion Elkargo Ofizialak/ek ikus-onetsita, aurretik KZL aurkeztuta.

  3. ¿ Obra Bukatu deneko Egiaztagiria ikus-onesteko, KZE ikus-onetsia aurkeztu beharko da.

  4. ¿ Kalitatea Zaintzeko Egiaztagiriaren eredua Dekretu honen I. Eraskinean jasotzen da.

  1. atala.¿ Ikuskaketak.

  1. ¿ Dekretu hau bete egiten dela egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak, ikuskatu ahal izango du Euskal Autonomi Elkartearen esparruan burutzen ari den edozein obra, Sustatzaileari eta Zuzendaritza Teknikoari jakinarazpena igorri ondoren.

  2. ¿ Ikuskaketa horren akta egingo da eta Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako ordezkariak, Sustatzaileak eta Zuzendaritza Teknikoak izenpetuko dute akta hori.

  3. ¿ Ikuskatutako obretan, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak dekretu hau zein neurritaraino betetzen den jasoko duen txostena idatziko du, eta Sustatzaileari, Zuzendaritza Teknikoari eta dagozkion Elkargo Ofizialei igorriko zaie. Era berean, KZLri erantsiko zaio agiri gisa.

  4. ¿ Aurreko idazatian aipatutako txostena lotze-indarrekoa izango zaie Sustatzaileari, Zuzendaritza Teknikoari eta dagozkion Elkargo Ofizialei, bakoitzaren egitekoen arabera.

  1. atala.¿ Eraketa eta atxikipena.

  1. ¿ «Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea» Euskal Autonomi Elkartean arlo honetan burutzen diren iharduerei jarraipena egiteko organo gisa eratzen da.

  2. ¿ «Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea» Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari atxikita dago.

  1. atala.¿ Osakideak.

  1. ¿ Honako kide hauek osatuko dute «Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea»:

    Lehendakaria: - Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendari Jn. T. Argia.

    Bokalak:

    • Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako ordezkari bi.

    • Lurraldearen Antolamendurako Zuzendaritzako ordezkari bat.

    • Industri, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzako ordezkari bat.

    • Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Saileko Kontsumo Zuzendaritzako ordezkari bat

    • Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko ordezkari bat.

    • Euskal Herriko Bide, Ubide eta Mendi Ingeniarien Elkargo Ofizialeko ordezkari bat.

    • Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako eta Bizkaiko Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialetako ordezkari bat.

    • Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Aparailari eta Arkitekto Teknikoen Elkargo Ofizialetako ordezkari bat.

    • Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Peritoen eta Industri Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialetako ordezkari bat.

    • Euskal Herriko Herrilaneko Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialetako ordezkari bat.

    • Euskal Autonomi Elkartean kreditatuta dauden Laborategietako ordezkari bat.

    • Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Eraikitzaileen Elkarteetako ordezkari bat.

    • Euskal Herriko Kontsumitzaileen Elkarteetako ordezkari bat.

      Idazkaria: - Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzako teknikari bat.

  2. ¿ Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio zerrendatutako organo eta entitateek Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzorderako hautatzen dituzten kideak izendatzea.

    .¿ Egitekoak.

    Honako hauek dira Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordearen egitekoak:

    1. Dekretu hau ezartzetik sortzen diren arazoak aztertu eta horiek gaurkotzeko neurri zuzentzaileak proposatzea.

    2. Eraikuntzaren Kalitatearen Zaingoarekin zerikusirik duten gaietan Herri Administrazioek egiten dituzten iharduerak koordinatzeko beharrezkoak diren neurriak aztertu eta proposatzea.

    3. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila eraikuntzaren kalitatearekin lotuta dauden gaien jakinean jartzea.

      15 atala.¿ Funtzionamendu erregimena.

      Ondoan aipatzen direnek arautuko dute Eraikintza Kalitatearen Kontrolerako Batzordea: abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuak eratu zuen Batzorde ezabatuak onartutako Barne Erregimenerako Arautegiak, ezartzen dituen aldaketen kalterik gabe eta, ordezko izaeraz, Herri-Administrazioen Lege-Jaurbideari eta Guztientzako Administrazio Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II. Atalburuan xedatutakoak.

      ALDIBATERAKO XEDAPENA

      Ez zaie Dekretu hau ezarriko, indarrean jartzen denean egite-bidean dauden obrei edo Administrazioak onartuta badauzka horiei dagozkien Proiektuak edo Elkargo Ofizialetan arauzko ikus-onetsia burututa duten obrei.

      INDARGABETZE XEDAPENA

      Indargabetuta geratzen dira berariaz, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretua eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren, 1991eko irailaren 2ko Aginduaren II. Eraskina, eta orohar maila bereko edo txikiagoko xedapenak Dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez datozenean.

D./Dña.Jn./Andrea

D.N.I.:N.A.N.

DOMICILIO:HELBIDEA

LOCALIDAD:.HERRIA

N.º COLEGIADO.KOLEGIATU ZK.

COLEGIO OFICIAL:ELKARGO OFIZIALA

  • Jn./Andrea

    D.N.I.:N.A.N.

    DOMICILIO:HELBIDEA

    LOCALIDAD:HERRIA

    N.º COLEGIADO.KOLEGIATU ZK.

    COLEGIO OFICIAL: ELKARGO OFIZIALA

    En mi/nuestra condición de contratados para la Dirección Facultativa de las obras de

    Obrako Zuzendaritza Teknikorako kontratatua izan naizen/garen aldetik

    N.º LICENCIA MUNICIPAL:.UDAL LIZENTZIAREN ZK.

    FECHA:.DATA

    LOCALIDADUDALERRIA

    CERTIFICA:HONAKO HAU EGIAZTATZEN DU:

    1. ¿ Que de conformidad con el Decreto ... /1996, de ..... de .........., por el que se regula el Control de la Calidad en la Construcción, han sido realizados los ensayos, análisis y pruebas por el/los Laboratorio/s,

      de acuerdo con el Programa de Control de Calidad redactado por el/los Técnico/s D./Dna.

      y de acuerdo con la Memoria de Calidad del Proyecto de Ejecución redactado por el tecnico D./Dña.

    2. ¿ Que este documento garantiza que la obra cumple con las especificaciones de calidad del Proyecto de Ejecución y avala la existencia del Libro de Control Calidad - LCC de la obra referenciada, cuyo contenido es conforme con el artículo 9 del presente Decreto.

    1. ¿ Eraikuntzaren Kalitatearen Zainketa arautzen duen ..............ren ........ eko ......... /1996 Dekretuan ezartzen denaren arabera burutu dituela, bai entseiuak, bai analisiak bai eta frogak ere, Laborategiak/ek,

      Teknikariak/ek idatzitako Kalitatea Zaintzeko Programaren arabera eta

      Teknikariak Burutzapen Proiektuaren Kalitateari buruz idatzitako Memoriaren arabera.

    2. ¿ Agiri honek zera bermatzen duela: obrak Burutzapen Proiektuaren kalitate-zehaztapenak betetzen ditu eta aipatutako obrari buruzko Kalitatea Zaintzeko Liburua-KZL ere badagoela egiaztatzen duela, honen edukia Dekretu honen 9. atalarekin bat etorriz.

      ........................................., a ...

      .............................................(e)n, 199........ko ...............................aren .....(e)an

      Firma / Izenpea Firma / Izenpea

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.