Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Kultura eta Turismo-Sailaren 1985.eko Maiatzaren 20ko AGINDUA, Kirol-Baterakundeak antolatzeko oinarrizko arauak emanez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Turismoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 1137
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 1985/05/20
  • Argitaratze-data: 1985/06/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Baterakundeak araupetzen dituen Uztailaren 31ko 276/1984 Dekretoak, bere 4. Ataleko D) eta F) eta 7. Ataleko D) eta E) zatietan, Lurraldeetako Kirol-Baterakundeek, hurrenez hurren, jaso behar dituzten gutxienezko betekizunak finkatzen ditu, kirol-alorrean norbanakoen eta erakundeen elkartzeko eskubideen egiterapen zabalari ahalbideratzeko lege-esparru bat osatuz. Dena dela, Baterakunde-izaerazko Erakundeen antolaketak eta ihardunak beti izan behar dituzten irizpide demokratikoak eta ordezkatzezkoak gordetzeko xedez norbanakoek eta Klubek, harremanak araupetzeko duten elkartze-nahiaren ondorioz, Erakunde horiek osatzen dituzten aginte-sail berezien eta kirol-moeta berberaren berarizkotasunen eta eraginen arabera, aipatutako Atalen edukia zabaltzea eta zehaztea beharrezkoa egiten da. Ondorioz, Sail honek, zera ERABAKITZEN DU: Lehenengo atala.-Agindu honek, Uztailaren 31ko 276/ 1984 Dekretoaren arabera, kiroletarako Lurralde-Baterakundeen eta Euskal Baterakundeen antolaketarako eta egiturarako oinarrizko arauak araupetzen ditu. Bigarren atala: Horien Estatutoak eta Araudiak oharteman ditzaketenen kaltetan gabe, honako hauek dira Lurralde eta Euskal Baterakundeen eraentza eta ordezkatze-Sailak: Batzar Nagusia, Lehendakaria eta Artezte-Batzordea. Hirugarren atala.- 1) Batzar Nagusia, Lurralde eta Euskal Baterakundeen Sailik gorenena da; horretan Klubak Kirol-Elkarteak, kirolariak, teknikoak, epaiak eta ebazleak ordezkaturik egongo direlarik. 2) Kirol-moeta bakoitzaren berarizkotasunen arabera, horien ardura duten Baterakundeen Estatutoak, kirol-moetaren garapenari aspaldidanik laguntza eman dioten beste norbanako eta lege-nortasundun batzuek Batzar Nagusian eskuhartu ahal izatea jaso dezakete. 3) Batzar Nagusia, egiteratu behar dituen egitekoen eta aginteen arabera, Ohizkoa eta Ezohizkoa izango da. 4) Batzar Nagusikide guztiak dute hitz-egiteko eta botoa emateko eskubidea. · Laugarren atala: Batzar Nagusiaren osaketa, honako heintasun hauen arabera egingo da: A: Ehuneko 50tik 60ra, Erakunde bakoitzeko ordezkari bat aukeratuz, Kluben ordezkariei eta Baterakundeari atxikitako Elkarteei dagaokie, Batzar Nagusiaren osakera osoa finkatuko dutelarik. Ordezkaritza hori ez da inola ere utzi ahal izango. B: Ehuneko 25etik 35era, hauteskundeetara dei egitekoan 16 urtetik gorako baterakunde-txartela duten kirolarien ordezkariei dagokie. C: Ehuneko 12tik 18ra bitartean, Tekniko-Gertalariei eta Epai-Ebazleei dagokie, ordezkotza, hauteskundeetarako dei egitekoan egon dauden aginte-sail bakoitzeko baimen-txartelen heinekoa delarik. Agine-Sail hauetarikoren bat ezpalego, ordezkotza guztia, dogoenari dagokio. Aginte-sailik egon ezean, Kluben eta Kirolarien ordezkotza ehuneko 60koa eta 40koa izango da, hurrenez hurren. Egon dauden Kluben kopuruak aginte-sailik apalenak ordezko bat izatea ahalezkoa egin ez dezanean, Kluben ordezkotza hori ahalbidera dezanerarte gehituko da; gainontzeko aginte-sailak, aipatutako heintasun-mailak gordez. Dena dela, egon dauden Klubak, ordezkatasun berbera izango dute. E: Batzar Nagusiaren burua Baterakundearen Lehendakaria izango da, horren botoa, boto-emanketetan berdintasuna gertatzekoetan ebazte-indarrekoa izango delarik. Bosgarren atala: Kirol-moetaren berarizkotasunak eta Baterakundeen Estatutoek, aipatutako aginte-sailekoez besteko norbanakoei edo lege-nortasundunei eskuratzen dien ordezkotasuna, gehienez ehuneko 6koa izango da eta hori Klubei, kirolariei eta Tekniko-Gertalariei eta Epai-Ebazleei dagokienetik ehuneko 2a kenduz eta beti ere aurreko Atalean agindutakoa betez lortuko delarik. Seigarren atala: Euren berarizkotasunen ondorioz, Klubik eztagoen Baterakundeetan, kirolarien ordezkotza, gehiengoa lortu artean gehituko da, gaindikakoa, gainontzeko aginte-sailen artean bananduz; hemen, euren kirol-moetaren berarizkotasunak direla eta ordezkotasuna eman dakiekeen norbanako edo lege-nortasundunak ere sartuz, ordezkotasun hori ez da inoiz aurreko Atalean aipatutako ehuneko 6a baino gehiagokoa izango. Zazpigarren atala: Batzar Nagusiari, Baterakundearen Estatutoek eman diezazkion aginteen kaltetan gabe, honako hau dagokio gutxienez: 1: Aukerako boto-emanketa berdinez, artezez eta ixilpekoz, Baterakundeko Lehendakaria hautatzea. 2: Baterakundeko Estatutoak eta horiek gaia ditzaten arauak onartzea eta aldatzea. 3: Lehendakariari egin dakiokeen gaitzespen-eskea onartzea, 10garren Atalean agindutakoaren kaltetan gabe. 4: Baterakundearen kirol-ihardunari eragin diezaien beste kirol-erakunde batzuekin egin daitezen erabakiak eta itunak onartzea. 5: Norbere ondasun mugiezinak inorentzakotzea eta horien laka, maileguak erabakitzea eta zorraren edo ondarearekiko heineko zatiaren ordezkagarriak diren titulo eskurakoien jaulkipena, honako baldintza hauek bete ditzatenean: a) Ekintzapide horietarako, Batzarraren herenak baimena eman dezala. b) Ekintza horiek ez dezatela, atzeraezinez, Baterakundearen ondarea edo Baterakundearen xedea izan dadin fisiko-kirolezko ekintza arriskuan jarri. Batzarkideen ehuneko bostak eskatuko balu, beharrezkoa izan dadin epaibidezko ekonomi-ebazpena eskatu ahal izango da. 6: Baldintzaren bat bete behar izatekotan, Baterakundearen alde egin daitezen emaitza, dirulaguntza eta edozein esku-zabaltasun onartzea. 7: Baterakundearen ezabapena onartzea. Zortzigarren atala: 1: Ezohizko Batzar Nagusia, Lehendakaria aukeratzeko eta Bilkura-zerrendan sar daitezen eta bere agintepeko izan daitezen gainontzeko gaiei buruz ebazteko, lau urtetik behin bilduko da gutxienez Olinpiadak izan baino urte bete lehenago. 2: Halaber, Lehendakariaren arioz eta batzarkideen herenak eskatuta bilduko da. Bilkura horiek, eskabidea egin dadinetik gehienez 30 eguneko epearen barruan egingo dira. Horretarako deia, gai-zerrendarekin batera egingo delarik 3: Lehendakariaren hutsunea gertatzekotan, Ezohizko Batzar Nagusia, aipatutako hutsunea argitara dadinean eta gehienez 45 eguneko epearen barruan bilduko da. Beti ere, Baterakundearen Estatuoetan jarritako hauteskunde-epeak bete beharko dira. 4: Lehendakariari dagokio deialdia egitea, hutsunea gerta dadinean, beste gabe, deialdia eginda litzakeenaren kaltetan gabe, aurreko puntuan ezarritako epeen arauera. Bederatzigarren atala: Baterakundearen Estatutoak eman diezazkion aginteen kaltetan gabe, honako hauek dagozkio gutxienez Ohizko Batzar Nagusiari: 1: Lehiaketarako guztizko arauak onartzea. 2: Egindako ekintzen urteko Txostena eta Baterakundearen ihardunerako egitamuak onartzea. 3: Kontu-ematea, urteko egoeraren kontu-garbiketa eta hurrengo urteko diruegitamua onartzea. 4: Lehiaketen egutegi ofiziala onartzea. Hamargarren atala: Ohizko Batzar Nagusiak, bere bilkuran, aurreko 3 puntuko edulkiak ez onartzeak eta ondoren bat ez etortzeak, gaitzespen-eskea dakarkio Lehendakariari, besterik gabe eta gehinez 45 eguneko epearen barruan Ezohizko Batzar Nagusirako deia egiten delarik. Hamaikagarren atala: Artezte-Batzordekideak, Ohizko Batzar Nagusiaren bilkuretan eskuhar dezakete, bertoko kide izatearren egin ahal izatearen kaltetan gabe. Hamabigarren atala: 1: Ohizko Batzar Nagusia, urtean behin bilduko da gutxienez. 2: Halaber, lehendakariaren arioz edo kideen herenak arrazoiz eskatuz ere bildu beharko da. 3.- Horretarako deia egitea Lehendakariari dagokio, gai-zerrendarekin batera gutxienezko 48 orduko aurrerapenez jakinarazi beharko duelarik. Hamairugarren atala: Bere kideen gehiengoa egon dadinean, Batzar Nagusia balio osoz eraturik geldituko da lehenengo deialdian. Bigarren deialdian, nahiko izango dira bere kideetatik laurdena eta hirugarrrenean eta azkenean, egon dauden kideen kopurua dena dela. HamaIaugarren atala: 1: Lurralde eta Euskal Baterakundeen Artezte-Batzordea, beroien eraentzarako bateango ihardutze-erakundea da. 2: Batzordekideen kopurua ez da bost baino gutxiagokoa izango ezta hogei baino gehiagokao ere. 3: Batzordekideen erdia, gutxienez, Lehendakariak izendatu eta kenduko du, gainontzeko Batzordekideak betetzea, Baterakundearen Estatutoak aurrikusiko dutelarik. 4: Baterakundearen Artezte-Batzordea, hilean behin bilduko da gutxienez. Hamabosgarren atala: Norbere arioz edo Batzordekideen herenak eskatuz, Artezte-Batzorderako dei egitea Lehendakariari dagokio eta presakoetan ezik berrogeita zortzi orduko aurrerapenez jakinarazi beharko da gai-zerrendarekin batera. Hamaseigarren atala: Ohizko eta Ezohizko Batzar Nagusia baita Artezte-Batzordea, aurrez deirik egon ez eta ere, kide guztiak eskuhartzen badute eta aho batez hala erabakitzen badute balio osoz eraturik geldituko dira. Hamazazpigarren atala: l: Bilkura guztien Agiria jaso beharko du, honako hauek adieraziz: eguna, bilkurakideen izenak, egondako hitzegiteak, aztertutako gaiak, onartutako erabakiak eta bidezkotzat hartzen diren gainontzekoak, boto-emanketen ondorioak ere bai eta hala behar izanez gero, onartutako erabakien aurkako norbanakoen botoak. 2: Onartutako erabakien aurkako botoak edo arrazoizko botorik ez emateak, horrek sor ditzakeen erantzukizunetatik iare utziko dute. Agiriak, beti ere, Lehendakariak eta Baterakundearen ihardutze-saileko Idazkariak izenpetuko dituzte. Hamazortzigarren atala: 1: Baterakundearen Lehendakaria, bertoko Egiterapen-Saila da. Bere Legezko ordezkotza du eta eraentzarako eta ordezkotzarako ihardutze-sailen buru izango da. 2: Lehendakariak, eta horren ezean, Estatutoetan zehaztutakoaren arabera hori behin-behingo utzialdietan ordezka dezatenak, eraentzarako ihardutze-sailak balio osoz onar ditzaten erabakiak betetzera beharturik daude. Lehendakaria, Ezohizko Batzar Nagusiko kideak hautatuko dute lau urterik behin aukerako boto-emanketa berdinez eta ixilpekoz. 4: Eraentzarako ihardutze-sailen bilkuretan egon daitezen boto-emanketetan gerta daitezen berdinketa guztietan, Lehendakariaren ebazpen-botoak ebatziko ditu gaiak. Hemeretzigarren atala: Estatuoetan zehaztutakoaren kaltetan gabe,honako hauek dira Baterakundearen edozein ihardutze-saileko kide izateko eskakizun nagusiak: 1: Arduralaritza-egoitza, Baterakundearen ekintzaesparruan izatea. 2: Adinez nagusia izatea. 3: Kirol-mailako zigorbidezko zuzenketarik ez izatea. Hogeigarren atala.- Lehendakaria eta orohar, baterakundearen ihardutze-sailetako edozein kargu bere gain hartzeko, Estatutoetan ezarritakoaren kaltetan gabe, honako hauek dira horretarako hautatua ez izateko edo ez elkartuezineko zioak: 1: Arduralaritza-egoitza, Baterakundearen ekintzaeremuan ez izatea. 2: Zigor nagusia edo osagarrizkoa erantsita daraman behin-betiko zigorlegezko epai bidez herri-karguren bat izateko erabat edo berariz ezgaitutako gaitzespena izatea. 3: Epaibidezko behin-betirako erabakiz ezgaitzat jota egotea. 4: Beste Baterakunderen batetako ihardutze-sailetan karguren bat izatea. 5: Aurreko Atalean zehaztutako baldintzak ez betetzea. ALDIBATERAKO ERABAKIAK Lehenengoa.- Dagoenekoz eratutako Baterakundeak, Agindu honetan erabakitakoari egokituko dizkie euren Estatutoak hiru hilabeteko epearen barruan, kirol-Artezkaritzari bidaliz onartuak eta Baterakundearen Erroldean zerrendaratuak izan daitezen. Bigarrena.- 1: Hauteskunde-bideetan egon daitezen Baterakundeak atzeratu egin beharko dute, Estatutoetan euren ihardutze-egitura Agindu honi egokitu ez diezaien bitartean. 2: Hauteskunde-bideak dituzten Baterakundeak, Agindu honen arabera, 12 hilabeteko epea izango dute hauteskundeetarako deia egiteko. AZKEN ERABAKIA Agindu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonean hartuko du indarra. Gazteiz, 1985.eko Maiatzak 20. Kultura eta Turismo-Sailburua, LUIS Mª BANDRES UNANUE.