Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

173/2023 DEKRETUA, azaroaren 21ekoa, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lan eta Enplegu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5426
  • Xedapen-zk.: 173
  • Xedapen-data: 2023/11/21
  • Argitaratze-data: 2023/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legeak gutxieneko errenten prestazioen eta laguntzen sistema bat eratu du EAEn pobrezia eta gizarte-bazterketa desagerrarazteko. Sistema hori modu ordenatuan eta kohesioz lotuta dago gizartean pertsonen erabateko inklusioa lortzeko zuzeneko eragina duten babes sozialeko sistema guztiekin.

Babes sozialeko euskal eredua indartzen duen eta kalteberatasun-egoera guztiak gehiago eta hobeto babestea dakarren ekarpen irmoa da.

Baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden adin nagusiko pertsona guztiek izango dute aukera Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren onurak jasotzeko. Sistema horrek bizimodu duina izatea bermatzen du, nahikotasun ekonomikoaren parametroetatik, eta erabateko inklusioa errazten du, inklusiorako programa integratu eta pertsonalaren bidez.

Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legeak aldaketa nabarmenak egin ditu diru-sarrerak bermatzeko errentaren egituran. Prestazio hori sistemaren ardatz da, eta osorik berrikusi behar da orain arte indarrean egon den erregelamendu-araua.

Dekretu honen bidez onetsitako diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren xedea da legetik sortutako parametro berrietara egokitzea prestazioa. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren definizio legala osatzen du, funtsezko bost ardatz oinarri dituen arauketaren barruan: (1) prestazioa eskuratzeko eta bizikidetza-unitateak eratzeko betekizunak garatzea, legean ezarritako kalteberatasun-egoera berriei lotutako betekizunak batez ere; (2) prestazioaren titularrei eta onuradunei ezarritako betebeharrak finkatzea legeak oinarrizko alderdiak baino ez ditu zehazten; (3) premia ekonomikoko egoera kalkulatzeko osagaiak zehaztea, egoera hori oinarrizko baldintza baita prestazioa aitortzeko; (4) administrazio-prozedurak definitzea, prestazio horri lotutako ahal publikoak baliatzeko behar den bide formala den heinean; eta (5) Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen arteko erlazioa.

Arauketaren helburua da interesdunen eskubideak bermatzea, eta, horretarako, aurretiaz zehaztu behar da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloko jarduera garatzeko, bere erabakiak hartzeko eta ukitutako pertsonek beren eskubideen eta interesen defentsan parte hartzea bermatzeko baliatzen duen bitartekoa, aldi berean interes publikoa, efikazia eta administrazio-jardunaren arrazionaltasuna zainduta.

Arauketa sakona da, segurtasun juridikoaren eta berdintasunaren onerako, eta ez da biderik ematen interpretazioak egiteko eta, ondorioz, funtsean antzekoak diren egoeretan erantzun ezberdinak emateko. Horregatik jarri da arreta berezia diru-sarrerak bermatzeko errenta erabat exekutatzen dela bermatzeko Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legeak eskatzen dituen eremu guztiak garatzeko.

Dekretuak artikulu bakarra du, hiru xedapen gehigarri, bost xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta hiru azken xedapen.

Artikulu bakarrak diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren testua onesten du.

Lehen xedapen gehigarriak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendaritza nagusiari esleitzen dio eredu normalizatuak onesteko eta aldatzeko ardura. Sinplifikatzeko, normalizatzeko eta arrazionalizatzeko tresnak dira, eta, duten izaeragatik, irekiak izan behar dute aldaketak eta hobekuntzak sartzeko. Bigarrenak ezartzen du Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren inguruan egindako aipamenak dekretu honetan onetsitako diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduari dagozkiola. Hirugarrenak pentsiodunen bizikidetza-unitateei buruzko azterlan bat egin behar dela xedatzen du, zenbatekoa eguneratzeko aldiak eguneratu behar diren ala ez zehazteko. Halako bizikidetza-unitateen eraketari aldaketa handi bat egin zaio Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean, eta, beraz, erregelamenduaren eta haren prozeduren eraginaren analisi zehatza egin behar da, unitate horien osaeraren eta diru-sarreren aldakortasunari buruzko azterlanetik abiatuta, arauketaren arrazoizkotasuna, arrazionaltasuna eta sinplifikazioa bermatzeko. Lege horren azken xedapenetako hirugarrenak, gainera, aukera ematen du horretarako.

Xedapen iragankorrek honako hauek jasotzen dituzte: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoa sortu arte aplikatu beharreko araubidea; izapidetzen ari diren prozeduretan aplikatu beharrekoa; diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua indarrean jartzean pentsiodun-izaera aitortuta duten pertsonei dagokiena; enplegu-ibilbide pertsonalizatuei aitortutako ondorioak zehaztea, jarduera-konpromisoak, enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak, erregelamendua indarrean jarri aurretik prestatuak, sinatuak eta inplementatuak, diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko baldintzak betetzen direla eta prestazioaren titularrek eta onuradunek betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko, bai eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izapidetu behar duen etxebizitzarako prestazio osagarria aitortzeko, aldatzeko, eteteko eta azkentzeko araubide iragankorra ezartzea ere, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren arabera.

Xedapen indargabetzaileak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretua indargabetzen du.

Azkenik, azken xedapenetako lehenak maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzen ditu, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendura egokitzeko beharrezkoa den guztian. Azken xedapenetako bigarrenak gaitasuna ematen dio diru-sarrerak bermatzearen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko titularrari duten izaera teknikoagatik malgutasun berezia behar duten manuak edo unean uneko inguruabarretara egokitu behar direnak alda ditzan. Azken xedapenetako hirugarrenean dago zehaztuta noiz jarriko den indarrean dekretua.

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduak bost titulu, 146 artikulu eta bi eranskin ditu.

  1. titulua xedapen orokorrei buruzkoa da, eta arau osoari dagokion erregulazioa jasotzen du.

  2. tituluan prestazioaren titularren eta onuradunen betekizunak ezartzen dira, eta haien betebeharrak zehazten. Lau kapitulu ditu:

  1. kapitulua prestazioaren titularren eta onuradunen betekizunei buruzkoa da, eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16.1.d), 17.1 eta 17.2, 19., 21.2.a), 24.2 eta 25.2 artikuluak osatzen ditu, erregelamendu betearazlearen berezko parametroetatik. Zehatz identifikatzen ditu diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular eta onuradun izateko behar diren betekizunak, legea osatzeko eta zehazteko, baina erregelamenduaren arauketa behar duten alderdietan soilik. II. kapituluak ezohiko bizikidetza-unitateak arautzen ditu, aipatutako legearen 26. eta 27. artikuluak garatuta. Hala, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemak babesten dituen kalteberatasun-egoera guztiak definituta geratu dira. III. kapitulua diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularren eta onuradunen betebeharrei buruzkoa da eta 29.1, 30.4 eta 31.1.a) artikuluak garatzen ditu; bestalde, IV. kapituluaren helburua da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak pertsona horiei bidaltzen dizkien komunikazioek bete behar dituzten parametroak definitzea. Zehazki, legearen 72.2 artikulua garatzen du.

  1. tituluak zenbatekoa zehazteko prozesua, premia ekonomikoko egoeraren definizioa eta prestazioaren araubide ekonomikoa arautzen ditu.

  1. kapituluan araututako zenbatekoaren zehaztapenak zuzeneko lotura du Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 35. eta 36. artikuluekin, eta manu horiek osatzen, garatzen edo zehazten dituen arauketa berri bat sartzen du. Hala da prestazioa aitortzeko, zenbatekoa eguneratzeko edo gerora sortutako beharrizan-egoerak deklaratzeko prozeduretan kontuan hartutako gehieneko errenta bermatuari, bizikidetza-unitateari eta errentei eta diru-sarrerei lotutako datak finkatzeko kasuan. Halaber, izaera hori bera dute osagarri indibidualak eta bizikidetza-unitatearen ezaugarrien araberako osagarriak aplikatzearekin lotutako zehaztapenek. Indize zuzentzailearen aplikazioarekin lotutakoak, berriz, erregelamenduak egiteko ahala baliatuta eman dira, eta legearen azken xedapenetako hirugarrenetik eratorritako parametroetan baino ez daude legearen mende.

  2. kapitulua premia ekonomikoko egoerari eta etekinen zehaztapenari buruzkoa da, eta legearen 38. eta 39. artikuluetan jasotako gaikuntza zehatzei erantzuten die, baita eduki tekniko handia duten alderdietan legea garatzeko beharrari ere.

    Nabarmentzekoak dira etekinak zehazteko arauak, zeinetan aintzat hartu baita Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretua aplikatu den hamarkada luzean lortutako esperientzia. Alderdi berri garrantzitsuak sartu dira, hala nola norberaren konturako eta besteren konturako lanak eragindako etekinen kalkulua. Lehenengoak, bizikidetza-unitatearen une bakoitzeko egoera ekonomikoa zehaztasunez islatzeko. Nolanahi ere, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren ondorioz beharrezkoak diren urteroko erregulazioak egin behar dira. Bigarrenak, administrazioen arteko lankidetzaren onuren adierazpen gisa. Izan ere, besteren konturako lanaren etekinaren kalkulua Gizarte Segurantzaren araubideko kotizazio-oinarrietatik abiatuta finkatzen da, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrei eta onuradunei nominaren ordainagiriak bidaltzeko eskatu beharrik gabe, eta horrek ez die batere kalterik eragiten prestazioaren zenbatekoa zehazteko balio duen informazioaren zehaztasunari eta zuzentasunari.

    Halaber, berritasuna dakarte, besteak beste, ondarearen etekinak, diru-sarrera atipikoak eta ondare higiezina kalkulatzeko aurreikuspenek. Bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa zehaztasun handienaz islatzeko zenbaketa-formulak sartu dira, prestazioaren kudeaketan gainkargarik edo geldotzerik eragin gabe.

    Aipamen berezia merezi du eskubideak ez baliatzeagatik lortzen diren diru-sarreren zenbaketak. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen zioen azalpenak iragartzen duenez, mekanismo horren bidez, diru-kutxa publikoetan ez da galerarik izango eskubideak ez baliatzeagatik, nahiz eta inguruabar horrek diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzea ez eragotzi.

    Titulu hau III. kapituluarekin amaitzen da, zeina prestazioaren araubide ekonomikoari buruzkoa baita. Nabarmentzekoa da bidegabe jasotako kopuruen itzulketari buruzko artikulua. Legearen 64. artikuluan xedatutakoa garatzen du, eta egokitu egiten du konpentsazioaren erregela diru-sarrerak bermatzeko errentaren berezitasunera eta prestazioaren titularren eta onuradunen kalteberatasun-egoera berezira. Aldi berean, interes publikoa babesten da, eta zerga-bilketaren kudeaketa egokia eta efikaza izatea sustatzen da, zorren ordainketa bermatzeko.

  1. tituluak zortzi kapitulu ditu, eta prozedurak arautzea da haren xedea. Erregelamenduaren ekarpen garrantzitsuenetako bat da.

  1. kapituluak, xedapen orokorrei buruzkoa bera, berritu egiten du pertsonen eskubideekiko konpromisoa, zeina legearen 69. artikuluak finkatzen baitu; hain zuzen ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak arreta eta laguntza emateko duen betebeharra zehazten du, bai eta beste betebehar batzuk ere, prozeduren izapidetze bizkorraren zerbitzura; izapidetze horren barruan, pertsonek bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko duten eskubidea bermatuko da, hargatik eragotzi gabe Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanak izateko bidea une oro aukeratzeko duten eskubidea.

    Erregulazio hori osatu egiten da, Euskal Sektore Publikoaren maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 66. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu-kartan zerbitzu-mailako konpromiso hauek txertatzeko betebeharrarekin: desgaitasuna duten pertsonek ulertzeko eta ulertuak izateko duten eskubidea gauzatzea, prozeduretako izapideak behar bezala betetzeko arreta eta laguntza izan dezaten; adineko pertsonei eta izapideak betetzeko zailtasun bereziak dituztenei behar bezalako arreta eskaintzea, eta eskaera-eredu normalizatuak idazteko metodologiak aplikatzea, errazago uler daitezen.

  2. kapituluak diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko prozedura du xedetzat. Izapideak arautzeaz gainera, eskabideen eta erantzukizunpeko adierazpenen eredu normalizatuen antolamendu xehatua du. Izan ere, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoaren ondorioz, garrantzi berezia dute prozedura honetan, prestazioa eskuratzeko prozesua azkartzeko eta, azken finean, kalteberatasun-egoeretan babesa berehala emateko.

  3. eta IV. kapituluek zenbatekoa eguneratzeko eta gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedurak arautzen dituzte. Legezko gaikuntza berezia dute legearen 35.1.b) eta 82. artikuluetan. Bi prozedura berri dira, izapidetze azkarrekoak, eta interesdunen bermeak babesten dituzte.

    Diru-sarrerak bermatzeko errenta eguneratzeko prozedura, III. kapituluan arautua, zenbatekoak bizikidetza-unitatearen inguruabar ekonomikoen eta osaeraren arabera berrikusteko aldizkako prozedura bat da. Prozedurak benetan antolatzen ditu orain arte sistematizaziorik eta aldizkakotasunik ez zuten berrikuspen-mekanismoak. Izan ere, orain arte oinarri bakarra izan da titularrek eta onuradunek informazioa emateko betebeharrak betetzea, interesdunek prestazioa berrikusteko eskatzeko zuten interesa agertzea eta prestazioa eskuratzeko eta jasotzen jarraitzeko betekizunak betetzen zirela kontrolatzeko prozedurak ofizioz sustatzea.

    Interes publikoaren babesa aintzat hartzen duen eta interesdunen egoera, babesa eta parte-hartzea zaintzen dituen ofiziozko prozedura hori aldizkako sustapenekoa berori eta berorren izapide guztiak arautzen ditu erregelamenduak. Ahalegin berezia egiten du prozedura honek IV. tituluan araututako gainerako prozedurekin dituen harremanak eta ondorioak zehatz definitzeko. Arauketa sakona da, zalantzarik gabe, hala baitagokio erregelamendu-arauari, segurtasun juridikoa bermatzeko.

  4. kapituluak gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedura arautzen du. Orain arte ezezaguna izan den prozedura bat da, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 35.1.b) artikuluan xedatutakotik sortutakoa. Hau dio artikulu horrek: «Erregelamendu bidez, zenbatekoa zehazteko beste aldi batzuk ezarri ahal izango dira, gerora sortutako beharrizan-egoerei erantzuteko».

    Zenbatekoak eguneratzeko aldizkako sistema zuzentzeko mekanismorik ezarri ezean babesik gabe gera daitezkeen premia ekonomikoko egoera larriak identifikatzeko prozedura bat da. Prozedura subsidiario bat da, subsidioa edo laguntza emateko ekintza gisa ulertuta termino hori, azken finean haren xedea baita babesgabetasun-egoera bat konpontzea oro har aplikatu beharreko tresnek konponbide hori bermatzen ez dutenean.

    Gerora sortutako beharrizan-egoera, nolanahi ere, irizpide murriztaile batekin definitu da, nahitaez, legearekin bat etorrita, gerora sortutako pobrezia-egoerei hertsiki erantzuteko, halabeharrez arau izan behar duen zenbatekoak eguneratzeko prozedura hutsaldu gabe. Izan ere, erregelamenduak zaindu egin behar du arau izan behar duen prozeduraren baliagarritasuna.

    Prozedura interesdunek eskatuta hasten da, eta, ondorioz, ebazteko epea ebazpenik eman gabe igaroz gero, baietsitzat joko da eskabidea. Halaber, IV. kapituluak aurrekoak bezala prozedura honen eta IV. tituluan araututako gainerako prozeduren arteko harremanen eta ondorioen arauketa zehatza du, pobrezia-egoeretatik garaiz, modu eraginkorrean eta ahal publikoak baliatzeko behar diren bermeak betez babesteko. Horrenbestez, izapidetzearen eta haren ondorioen arloko zalantzak desagerrarazten ditu.

    Nabarmendu behar da gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeak prestazioaren zenbateko berria finkatzea ekarriko duela; hurrengo hiruhilekoan aplikatuko da zenbateko berri hori. Zenbateko hori zehazteko, aintzat hartu beharko dira hainbat interes: eskatzailearen interesa; interes publikoa, pobrezia-atalasean dauden pertsonen babesa bermatzeko, baita interes publikoa ere, ogasunaren edozein galera saihesteko.

    Ezinbestekoa da kontuan hartzea gerora sortutako beharrizana bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa pobrezia-arriskutik urrun egon den aldi baten ostean izaten dela beti; aldi hori unitateko kideen baliabideen eta etekinen ekarpenari eta jada iraganekoak diren eta azkenduta dauden egoeren gainean proiektatzen den diru-sarrerak bermatzeko errentaren babes-ekintzaren ekarpenari zor zaie, biei batera.

    Inguruabar horrek are gehiago justifikatzen du bildutako interes guztiak haztatzeko beharra.

  5. , VI. eta VII. kapituluen xedea da, hurrenez hurren, kontrol-prozedura, zehapen-prozedura eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedura arautzea. Lehenengo bien berritasun nagusia da prozedura berean deklaratu ahal dela bidegabe jasotako kopuruak itzuli behar direla, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 64.6 artikuluan xedatutakoa garatuz, eta aipatutako azken prozedura subsidiarioa da.

    Halaber, zehapen-prozeduraren definizioa bat dator Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legean xedatutakoarekin.

  1. kapituluak prozedura intzidentalak arautzen ditu, hala nola titularra hil delako edo egoitza batean sartu dutelako eta beste inguruabar batzuk daudelako diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra aldatzekoa, eta prestazioa titularra ez den pertsona bati ordaintzekoa.

  1. tituluak Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren bi prestazio ekonomikoen arteko harremanak arautzen ditu diru-sarrerak bermatzeko errenta eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera. Oinarrizko harreman-arauak jasotzen ditu; horietako batzuk 14/2022 Legearen aurreikuspen espezifikoetatik datoz zuzenean, eta beste batzuek, berriz, zehaztu edo osatu egiten dute, erregelamendu exekutiboari dagokion bezala.

    Horrela gertatzen da bi prestazioak aitortzeko prozeduretan (142. artikulua), administrazio-babes eraginkorraren beharrezko errekerimendu bat gehitzean, zeinaren arabera erakunde bereko organo batek ezin baititu alde batera utzi prozedura baten barruan egiaztatutzat jotzen dituen egitateak eta inguruabarrak, baldin eta egitate eta inguruabar horiek garrantzitsuak badira beste bat ebazteko (143. artikulua); kontrol-prozeduretan (144. artikulua), diru-sarreren zenbaketa zehaztean, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera gisa, beharrizan ekonomikoko egoera zehazteko, ezinbesteko baldintza baita diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko (145. artikulua); eta, azkenik, diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko mekanismo berezi bat ezartzean, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aitortzearen ondorioz (146. artikulua).

    Azken manu honek Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrira igortzen du, eta konponbide espezifiko bat artikulatzen du diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa zor diren zenbatekoak biltzeko, xedapen hark eskatzen duen baimena ematen ez denean. Aurreikuspen hori bat dator 14/2022 Legearen 64. artikuluarekin, eta, aldi berean, kontuan hartzen ditu, proportzionaltasun-parametroetatik, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari eragiten zaion funtsezko kaltea eta baimen hori ez izatearen ondoriozko administrazio-karga erantsiak.

    Azkenik, I. eta II. eranskinetan arautzen dira, hurrenez hurren, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular eta onuradun izateko betekizunak eta beste inguruabar batzuk egiaztatzea, bai eta premia ekonomikoko egoera egiaztatzea ere.

    Hori dela eta, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Gobernu Kontseiluak 2023ko azaroaren 21ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua onartzen da, eta dekretu honi eranskin gisa gehitzen zaio.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA. Eredu normalizatuen onespena eta aldaketa.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari dagokio diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua aplikatzeko beharrezkoak diren eredu normalizatuak onestea.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Arauetara igortzea.

Beste xedapen batzuetan Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuari egiten zaizkion aipamenak dekretu honetan onetsitako diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduari eginak direla pentsatu behar da.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA. Pentsiodunak dituzten bizikidetza-unitateen azterketa.

Dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epearen barruan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateei buruzko azterketa bat bidaliko dio Eusko Jaurlaritzari, bizikidetza-unitate horietako guztientzat edo batzuentzat zenbatekoa eguneratzeko aldi espezifikoak ezarri behar diren eta gerora sortutako beharrizan-egoeraren deklarazioa egin behar den zehazteko. Azterketa horretan, hauek aztertuko dira: bizikidetza-unitateko kideak, unitateen osaeraren aldakortasuna, unitateek dituzten errenta eta diru-sarrerak, eta zenbatekoa eguneratzeko prozeduretan aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa.

LEHENENGO XEDAPEN IRAGANKORRA. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoa sortu bitartean aplikatu beharreko araubidea.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egoitza elektronikorik ez duen bitartean, https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ helbide elektronikoan argitaratuko dira eta herritarren eskura jarriko dira hauek:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorrita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoan argitaratu beharreko informazioa.

    2. Onetsitako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistemak.

    3. Eredu normalizatuak.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako aldian, interesdunak https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ helbide elektronikora sartu ahal izango dira, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoarekin lotuko baita, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan aurreikusitako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko.

  3. Xedapen honetan ezarritakoak ez du eragotziko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoan argitaratu beharreko informazioa, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta interesdunek aurreko apartatuan aipatutako izapideak zuzenean bertara sartuz egiteko aukera.

    BIGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Izapidetzen ari diren prozedurak.

    Diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua indarrean jartzen denean izapidetzen ari diren prozedurek arau hauek bete beharko dituzte:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskabideak diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean xedatutakoarekin bat etorrita ebatziko dira.

      Horretarako, izapidetzeko dokumentazio osagarria eskatuko da, beharrezkoa izanez gero.

    2. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren Erregelamenduaren 4., 6. eta 7. artikuluetan aipatzen diren kasuetan, dekretu hau indarrean sartzen den eguna hartuko da kontuan diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaera noiz egin den alde batera utzita, eta ez da atzerakinik aitortuko.

    3. Eteteko, azkentzeko eta zehatzeko prozedurak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako prozedurazko arauen arabera ebatziko dira, baina, prestazioa eta haren ondorioak eten eta azkentzen direnean, baita arau-hausteak eta zehapenen tipifikazioari dagokionez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean xedatutakoa aplikatuko zaie onuragarriagoa denean.

      Betiere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan eta 14/2022 Legean ezarritako arauak aplikatuko dira prestazioa sortzeari, ordaintzeari eta berriro jasotzen hasteari dagokionez eteteen kasuan, eta kontrako administrazio-egintzen betearazpenari dagokionez.

    4. Bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedurak Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan ezarritako arauen arabera ebatziko dira, baina diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduan eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean xedatutakoa aplikatuko zaie deklaratutako zorra ordaintzeko arauei dagokienez.

      Aipatutako Erregelamenduaren 54. artikuluan ezarritakora egokitzeko, aldez aurretik interesdunari entzun beharko zaio hamabost eguneko epean.

      HIRUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Pentsiodunaren izaera aitortuta duten pertsonak.

      Diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua indarrean jartzen denean, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako pentsiodun izaera aitortua dutenek aitorpen horri eutsiko diote prestazioaren zenbatekoa zehazteari dagokionez, eta, bereziki, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriei dagokienez.

      LAUGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Enplegu-ibilbide pertsonalizatuak, jarduera-konpromisoak eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzak.

      Enplegurako ibilbide pertsonalizatuek, jarduera-konpromisoek eta enplegagarritasuna hobetzeko ekintzek, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua indarrean jarri aurretik egin, sinatu eta inplementatu direnek, haiek hartzen edo egiten diren unean aplikatu behar den enplegu-legerian xedatuta dagoenaren arabera, ondorioak izango dituzte prestazioa eskuratzeko baldintzak eta haren titularren eta onuradunen betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko, betiere interesdunek Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean eta aipatutako erregelamenduan ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

      BOSGARREN XEDAPEN IRAGANKORRA. Etxebizitzarako prestazio osagarria aitortzea, aldatzea, etetea eta azkentzea.

      1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak izapidetu behar duen etxebizitzarako prestazio osagarria aitortzeko, aldatzeko, eteteko eta azkentzeko, Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen bigarren xedapen iragankorraren arabera, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen II. tituluaren I. kapituluaren 2. atalean eta hurrengo apartatuetan xedatutakoari jarraituko zaio.

      2. Etxebizitzarako prestazio osagarriaren aitorpena honako arau hauen arabera egingo da:

        1. Prozedura interesdunak eskatuta hasten da, eredu normalizatua aurkeztuta. Eredu hori jendearen eskura egongo da https://www.lanbide.euskadi.eus/lanbide-hasiera/ helbide elektronikoan. Hori guztia lehen xedapen iragankorrean aurreikusitako baldintzetan. Horrekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

          1. a Ohiko etxebizitzaren edo bizitokiaren gastuen egiaztagiriak, honako hauen arabera: errentamendu-kontratua, azpierrentamendu-kontratua, koerrentamendu-kontratua, ostatu-kontratua edo gelen alokairu-kontratua.

          2. a Etxebizitzaren edo bizitokiaren errentatzailearekin edo haren bizikidetza-unitateko edozein kiderekin familia-loturarik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen II. tituluaren I. kapituluaren 2. atalean aurreikusitakoaren arabera, eta, era berean, jabetzan edo gozamenean etxebizitzarik ez izateari eta eskaera egiten den unean babes publikoko etxebizitzarik alokairuan edo jabetzan ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

          3. a Etxebizitzarako prestazio osagarriaren helburu bera duen beste edozein prestazio ekonomikoren eskaeraren edo ematearen edo ukatzearen egiaztagiriak edozein administrazio publiko tartean dagoela ere; horrez gain, adierazi beharko du zer organok ematen duen eta kontzeptu horregatik eskatutako edota emandako zenbatekoa zein izan den.

          4. a Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan etxebizitza alokatzeko eskatzaile gisa inskribatuta dagoela edo inskribatzeko eskatu duela egiaztatzen duten agiriak, inskripzio hori eskatzen den kasuetan.

            Interesdunak eskubidea izango du jada administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluaren arabera eta Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 61. artikuluaren arabera.

        2. Prozedura izapidetu eta amaitzeari dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa beteko da. Ebazpen espresua jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da, eta epe hori igarotakoan eskaera baietsitzat joko da.

          Etxebizitzarako prestazio osagarria emateko ebazpenak titularrari dagokion prestazioaren zenbatekoa ezarriko du, baita titulartasun horren ondoriozko eskubide eta betebeharren zerrenda ere, eta hori betetzeko epea, zeina hamabost egunekoa izango baita. Betiere, ukatzeko ebazpena arrazoitu egin beharko da.

        3. Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboari buruzko urriaren 10eko 147/2023 Dekretua indarrean jartzen denetik aurrera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez du etxebizitzarako prestazio osagarriaren eskaera berririk aitortuko, hargatik eragotzi gabe data horretan izapidetzen ari direnak ebaztea.

      3. Etxebizitzarako prestazio osagarria hilabetea amaitu eta gero ordainduko da, diru-sarrerak bermatzeko errentarekin batera.

        Ordainketa titularra ez den beste pertsona bati egin ahal izango zaio, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren 51.3 artikuluan aurreikusitako kasuetan, eta erregelamendu bereko 138. artikulutik 141.era bitartekoetan aurreikusitako prozedurarekin.

      4. Etxebizitzarako prestazio osagarriaren zenbatekoa honako arau hauen arabera aldatuko da:

        1. Bidezkoa izango da aldaketa hori, baldin eta prestazio horrek estaltzen dituen gastuen zenbatekoa aldatzen bada, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren Legean urtero ezarritako gehieneko zenbatekoa gainditu gabe, eta ohiko etxebizitza edo bizitokia alokatzeko gastu egiaztatua gainditu gabe.

        2. Etxebizitzarako prestazio osagarriari dagozkion zenbatekoak automatikoki aldatuko dira, prestazio horren titularrei oro har aplikatu beharreko aldaketen ondorio direnean.

        3. Aldaketaren gertaera eragilea izan den egunaren hurrengo hilaren batetik aurrera aplikatuko dira aldaketaren ondorioak.

      5. Prestazioa jasotzeko eskubidea eten egingo da diru-sarrerak bermatzeko errenta osoa eteten den unean eta Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 41.2.a) eta c) artikuluan aurreikusitako gainerako kasuetan. Prestazioaren ordainketa etetea ekarriko du etete hori erabakitzen den egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera, etetea eragin duten zirkunstantziek irauten duten bitartean, aipatutako 41. artikuluan aurreikusitako ondorioekin. Prestazioa segidan hemezortzi hilabetetik gora eteten bada, prestazioa azkendu egingo da.

        Titularrak ez badu betetzen prestazioa eman zen helbururako aplikatzeko betebeharra, ordainketa titularra ez den beste pertsona bati egitea erabaki ahal izango da, eta, horretarako, diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren 138.1.e), 140. eta 141. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

      6. Prestazioa jasotzeko eskubidea azkendu egingo da Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 43. artikuluan aurreikusitako kausengatik.

        Prestaziorako eskubidearen azkentzeak horretarako kausak gertatu eta hurrengo hilabetearen lehen egunetik aurrera izango ditu ondorioak; halere, ebazpena administrazio-bidean sinatzen denean izango da exekutiboa.

      7. Zenbatekoa aldatzeko, eteteko eta azkentzeko prozedurak ofizioz edo alderdi batek eskatuta hasi ahal izango dira. Prozedura izapidetu eta amaitzeari dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa beteko da. Ebazpena jakinarazteko gehieneko epea bi hilabetekoa izango da.

      8. Etxebizitzarako prestazio osagarriaren ordainketa kautelaz etetea erabaki ahal izango da, 18/2008 Legearen 42. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      9. Bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko araututako prozedura aplikatuko da diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren IV. tituluko VII. kapituluan arautua, 7. apartatuan aipatutako prozeduren ondorioz, etxebizitzarako prestazio osagarria bidegabe jaso dela egiaztatzen denean.

        Kapitulu horretan diru-sarrerak bermatzeko errentari egiten zaizkion aipamenak etxebizitzarako prestazio osagarriari egiten zaizkiola ulertu beharko da.

      10. Xedapen honek aipatzen duen jarduketa-esparruan egindako datu pertsonalen tratamenduak ez du beharko pertsonen baimena, eta legezko betebehar bat betetzean oinarrituta egingo da, baita interes publikoaren eta ahal publikoen egikaritzearen esparruan ere, bat etorrita artikulu hauekin: (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 6.1.c) eta e) artikuluak [(EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena]. Halaber, tratamendua bat etorriko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin.

Indargabetuta geratzen da Diru Sarrerak Bermatzeko Errentari buruzko maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Aldatzea maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena.

Aldatu egiten da maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituena. Hauek dira aldaketak:

Bat. Idazketa berria ematen zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren eranskinaren 7.b) artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Erakundearen plan orokorrak eta jarduera-programak onartzea. Era berean, hark onartzen du, Eusko Jaurlaritzan lan-arloko eskumena duen sailarekin batera, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 96. artikuluan aipatzen den urteko laguntza-, ikuskapen- eta kontrol-plana.

Bi. Idazketa berria ematen zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren eranskinaren 10.2.o) artikuluari, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia goi-karguduna da, sailburuorde-mailakoa, eta eginkizun hauek ditu:

    1. Zuzendaritza Nagusiaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea, non eta organo horiek lege-xedapenei edo erregelamendu-xedapenei jarraituz emandako ebazpenek eta administrazio-egintzek ez dioten amaiera ematen administrazio-bideari.

Hiru. Aldatu egiten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren eranskinaren 11.2.c) artikulua, eta honela idatzita geratzen da:

  1. Aurrekoa alde batera utzi gabe, organismo autonomoaren organo guztiei babesa edo laguntza ematen dieten zerbitzu komunak zuzenean Zuzendaritza Nagusiaren mende dauden unitatetan egituratuta daude. Zehazki, zerbitzu hauek antolatzen dira era horretan:

    1. Barne Kontroleko Unitate bat; unitate horrek organismo autonomoaren helburuak lortzeko izan daitezkeen arriskuak identifikatu eta kudeatuko ditu. Horretarako, egiteko hauek ditu:

      1. a Auditoretza- eta ikuskapen-plan integral bat diseinatzea eta betetzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako funts publikoak egoki erabiltzen direla bermatuko duena.

      2. a Ez-betetzeak prebenitzeko, ikertzeko eta kontrolatzeko laguntza-, ikuskapen- eta kontrol-plana diseinatzea eta urtero proposatzea Zuzendaritza Nagusiari, Administrazio Kontseiluari helarazteko, bai eta diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko eta jasotzeko betebeharrak borondatez bete daitezen sustatzea ere.

      3. a Aurreko zenbakian aipatzen den plana betearaztea. Plan hori, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 83. artikuluan araututako diru-sarrerak bermatzeko errenta kontrolatzeko prozedurak hasteko eta instruitzeko eginkizunei dagokienez, Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzaren mende gauzatuko da funtzionalki.

      4. a Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 93. artikuluan eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamendua onartzen duen azaroaren 21eko 173/2023 Dekretuaren eranskinaren 119.2 artikuluan aipatzen diren gainerako eginkizunak.

Lau. Aldatu egiten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren eranskinaren 15 bis artikuluaren a) letra, eta honela idatzita geratzen da:

15 bis artikulua. Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza

Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeari, zenbatekoa eguneratzeari, gerora sortutako premia-egoera deklaratzeari, diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko prozedurari eta prestazio horrekin lotutako gorabeherei buruzko espedienteak hasi, hala badagokio, eta instruitu eta ebaztea.

Bost. Aldatu egiten da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onartzen dituen maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren eranskinaren 15 bis artikuluaren c) letra, eta honela idatzita geratzen da:

15 bis artikulua. Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritza

Prestazioen eta Inklusioaren Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio:

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta kontrolatzeko espedienteak hasi, instruitu eta ebaztea, hargatik eragotzi gabe Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 93. artikuluak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ikuskaritzari esleitzen dizkion aipatutako prozedurak hasteko eta instruitzeko eginkizunak; horiek 11.2.c) 3. artikuluan aurreikusitakoaren arabera garatuko dira.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Garapena.

Eusko Jaurlaritzan diru-sarrerak bermatzeko eskumena duen saileko titularrari ahalmena ematen zaio diru-sarrerak bermatzeko errentaren erregelamenduaren artikulu eta eranskin hauek aldatzeko:

a) 2.1.c) artikulua, gizarte-zerbitzuetako ostatu-zerbitzuak eta egoitza-zerbitzuak sartzeko eta kentzeko.

b) 34.1.a) eta b) artikulua, indize zuzentzaile gisa aplikatu beharreko gehieneko mugak ezartzeko.

c) 40.5 artikulua, diruaren legezko interesa titulu eta baloreetatik lortutako errentak kalkulatzeko metodo gisa aplikatzeko, abiapuntutzat hartzen den ondasun horien gaineko jabetza- eta gozamen-eskubideen balioari dagokionez.

d) 42.4.e f) artikulua, diru-sarrera atipikoak kontuan hartzeko salbuespena eragiten duten xedeei dagokienez.

e) 44.1.g) artikulua, laguntza ekonomiko, subsidio edo prestazio ez-konputagarriak zehazteari dagokionez.

f) 45.3 artikulua, ondasun higiezin bat aparteko baliokotzat jotzeko gutxieneko zenbatekoari dagokionez.

g) 50.2 artikulua, familiaren ostilamendua eta beste ondasun batzuk aparteko baliokotzat jotzeko gutxieneko zenbatekoari dagokionez.

h) 77.2 artikulua, zenbatekoa eguneratzeko prozeduran bizikidetza-unitatearen errenta eta diru-sarrera guztien zenbaketan aintzat hartu beharreko aldiari dagokionez.

i) 89.1.d) artikulua, bertan ezarritako zenbatekoari dagokionez.

j) I. eta II. eranskinak. Edozein aldaketa eginez gero, dagokion eranskinaren edukia bateratu beharko da.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.

Dekretu hau 2024ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko azaroaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

AZAROAREN 21EKO 173/2023 DEKRETUAREN ERANSKINA

DIRU-SARRERAK BERMATZEKO ERRENTAREN ERREGELAMENDUA

Erregelamendu honen xedea da Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean ezarritakoa garatzea, diru-sarrerak bermatzeko errentari dagokionez.

  1. Egoitzatzat hartuko dira, etxebizitzari buruzko legediaren arabera definitutako etxebizitza eta zuzkidura-bizitokiez gainera, bizikidetza-unitateetako kideak bizi diren esparru fisiko hauek:

    1. Turismoaren uztailaren 28ko 13/2016 Legearen 38. artikuluan edo ordezten duen arauan xedatutako ostatu-establezimenduak, lege horretan eta legea garatzeko araudian ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen badituzte, eta bizikidetza-unitateen erabilera independente eta esklusiborako badira.

    2. Edozein titulu dela-eta bizikidetza-unitateen erabilera independente eta esklusiborako diren etxebizitza bateko eremuak, baldin eta ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuaren 5.5 artikuluan edo ordezten duen arauan ezarritako okupazio-ratioak betetzen badira eta erabilera esklusiboko garbitasun-eremu bat badute (80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena).

    3. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoko gizarte-zerbitzuetako ostatu-zerbitzu eta egoitza-zerbitzu hauek, titulartasun publikokoak edo pribatukoak (ituna, hitzarmena edo zerbitzuak kudeatzeko kontratua dutenak):

      1. a Harrera-etxeak.

      2. a Bazterketa-arriskuan daudenentzako tutoretzapeko etxebizitzak.

      3. a Adinekoentzako tutoretzapeko apartamentuak eta etxebizitza komunitarioak, baldin eta aldi baterako bizilekuak badira.

      4. a Adinekoentzako egoitza-zentroak, aldi baterako bizileku direnean.

      5. a Desgaitasuna dutenentzako eta buruko gaixotasunak dituztenentzako laguntzadun etxebizitzak.

      6. a Desgaitasuna dutenentzako eta buruko gaixotasuna dutenentzako egoitza-zentroak, aldi baterako bizileku direnean.

      7. a Emantzipazio-etxebizitzak.

      8. a Gizarte-inklusiorako laguntzadun etxebizitzak eta gizarte-inklusiorako egoitza-zentroak.

      9. a Etxeko tratu txarren biktima diren emakumeentzako egoitza-zentroak eta emakumeentzako beste egoitza-zerbitzu batzuk, bai berehalako harrerarako zerbitzuak bai harrera-zentroak.

      10. a Gaueko harrera-zerbitzuak, pertsonak bere kabuz moldatzeko dituen mugetatik eratorritako premiei erantzuteko gaueko zentroak eta inklusio-premiei erantzuteko gaueko harrera-zentroak.

      11. a Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemako Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoan sartutako aldi baterako beste edozein ostatu-zerbitzu.

    4. Aldi baterako beste bizitoki- eta egoitza-zerbitzu batzuk, gizarte-zerbitzuen legeriaren arabera eskuduna den gizarte-zerbitzuen erregistroan inskribatuta daudenak, erakunde publiko edo pribatuek ematen dituztenak, betiere azken horiek behar bezala baimenduta badaude.

    5. Aldi baterako ostatu- eta egonaldi-zerbitzu oro, etxebizitza gisa balio duena, titulartasun publikokoa zein pribatukoa, ofizialki onartua eta aplikatu behar den araudi sektorialean aurreikusitako baldintzak betetzen dituena.

  2. Ez da egoitzatzat hartuko ostatu-establezimendu bat, etxebizitza bat edo zuzkidura-bizitoki bat zuzenbidean baliozkoa den titulurik gabe erabiltzea. Nolanahi ere, kasu egin behar zaio egoitzarik gabeko pertsonei dagokienez udal-errolda kudeatzeari buruzko jarraibide teknikoak udalei aplikatzetik ondorioztatzen denari.

    Zuzenbidean baliozkoa den titulua alde batera utzi gabe, artikulu honen ondorioetarako, nahikoa izango da etxe berean bizi den beste pertsona batek emandako erroldatze-baimena ere, baldin eta azken horrek benetako edukitza egiaztatzen duen titulu bat badu.

Erregelamendu honen jarduketa-esparruan egindako datu pertsonalen tratamenduak ez du beharko pertsonen baimena, salbu eta espresuki ezartzen bada, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 87. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta legezko betebehar bat betetzean oinarrituta egingo da, baita interes publikoaren eta ahal publikoen egikaritzearen esparruan ere, bat etorrita artikulu hauekin: (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 6.1.c) eta e) eta 9.2.b) eta h) artikuluak [(EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena]. Halaber, tratamendua bat etorriko da Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubideak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan ezarritakoarekin.

Tratamenduaren oinarria datu pertsonalen titularraren adostasuna denean, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 4. eta 7. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidearen titular izan ahalko dira honako betekizunak hauek betetzen dituzten 18 eta 23 urte bitarteko pertsonak:

    1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16.1 artikuluko a), b), c), e), f) eta g) letretan ezarritakoak.

    2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-zerbitzuen eskatzaile gisa izena emanda egotea eskaera egin aurreko urtean.

    3. Pertsona langabea bada, enplegu-plan pertsonalizatua sinatua izatea enpleguaren arloko legedian ezarritako epeen barruan, enplegagarritasuna hobetzeko jarduerak eta prestakuntza-ekintzak eginak izatea, irakastorduak beteak izatea, planak ezarritako gaitasun- eta trebetasun-ebaluazioak eginak izatea eta enplegu-eskaintza egokiak onartuak izatea, 2. apartatuan ezarritakoarekin bat.

    4. Aurreko letran xedatutakoa ez da aplikatuko pertsonak Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten araubideetako edozeinetan alta emanda egon badira gutxienez 240 egunez azken bi urteetan.

      Halaber, ez da aplikatuko eskaera egiten den egunean pertsonak araubide horietako edozeinetan alta emanda badaude. Kasu horretan, baldintza izango da b) eta c) letretan ezarritakoa bete izana aurreko urtean eta araubide horietan baja emanda egon den aldietan.

  2. Artikulu honen ondorioetarako, egokitzat jotzen dira enplegu-plan pertsonalizatuan zehaztutako enplegu-eskaintzak. Plan horrek ezin izango du ezarri enplegu-eskatzailearen prestasunerako baldintzarik eta mugarik. Nolanahi ere, bat etorri behar dute pertsona horrek adierazitako lehentasunekin, edo, bestela, hura azken urtean jardun den lanbidearekin, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegurako orientazio-zerbitzuak proposatutako prestakuntzarekin, edo korrelazioa izan behar dute haren gaitasun fisikoekiko eta prestakuntza-gaitasunekin.

  3. Hauek ezin dira izan diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular:

    1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16.2 artikuluan aipatutako egoeretakoren batean daudenak.

    2. Prestazioa eskatzen den unean edo aurreko urtean Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 31.1.a) artikuluan eta erregelamendu honen 28. artikuluan jasotako ikasketak egiten dabiltzanak edo egiten izan direnak, non eta enplegu-plan pertsonalizatuak ez duen jasotzen edo ez zuen jaso prestakuntza hori enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa.

    3. Prestazioa eskatu baino lehenagoko urtearen barruan 1.c) apartatuan aipatutako betebeharrak bete ez dituztenak, arrazoi justifikaturen bat izan denean izan ezik.

      Betebeharrak ez betetzea justifikatuta egongo da Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 45.3 artikuluan eta 48. artikuluaren 2., 3. eta 4. apartatuetan ezarritako kasuetan eta egoitzaren eta lantokiaren edo ikasteko lekuaren arteko distantzia 70 km-koa edo hortik gorakoa denean.

    4. Enplegu-plan pertsonalizatuan lanaldi partzialeko enplegu-eskaintzak adostu dituztenak, eta, betiere, prest egoteko baldintzak eta mugak ezarri dituztenak.

  4. Baldin eta, interesdunari egotzi ahal zaion arrazoi baten ondorioz, enplegu-plan pertsonalizatua sinatzeko epeak gainditzen badira, hots, enpleguaren arloko legedian ezarritakoak, orduan, ezin izango da prestazioa eskuratu plana sinatu eta bederatzi hilabete igaro arte.

  5. Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 17., 18. eta 19. artikuluetan ezarritako egoeretakoren batean dauden 18 eta 23 urte bitarteko pertsonei.

  1. Aberrigabeek eta aitorpenerako eskabidea izapidetzeko onartu zaien pertsonek, eskabidea ebazten ez den bitartean, diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratu ahal izango dute, baldin eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 17.1 artikuluan ezarritako betekizunak betetzen badituzte.

  2. Pertsona hauek izan daitezke diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular: adin-nagusitasunera iritsi aurreko aldiren batean adingabeak babesteko edo adingabe arau-hausleei gizarte- eta hezkuntza-arreta emateko sistemaren mende egon direnak edo adingabeak babesteko legedian bizitza independenterako aurreikusitako prestakuntza-programetan parte hartu dutenak. Horretarako, honako betekizun hauek bete behar dituzte:

    1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 17.2 artikuluaren a), b) eta d) letretan ezarritakoak.

    2. Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuarekin edo ordezten duen arauarekin bat etorrita, gizarte-diagnostikoan eta, halakorik badago, arreta pertsonalizatuko planean xedatutako Gizarte Zerbitzuen Zorroko gizarte-inklusiorako zerbitzuen erabiltzaile izatea.

  3. Ez da eskatuko aurreko apartatuko b) letran ezarritako betekizuna gizarte-zerbitzuek egindako hasierako ebaluazioak zehazten duenean ez dela beharrezkoa Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren esku-hartzea, premia unean uneko esku-hartze baten bidez bete ahal dela eta ez duela jarraipenik behar, baldin eta bete izana jasota uzten bada, eta hala zehazten badu arreta pertsonalizatuko planaren jarraipenak.

    Era berean, ez da eskatuko gizarte-diagnostikoak behar bezala identifikatutako beste arreta-sistema batera bideratzea erabakitzen badu, egokiagoa delako. Kasu horretan, pertsonek egiaztatu beharko dute azken sistema horren erabiltzaile direla, araudi erregulatzaileak ezartzen dituen baldintzetan.

  4. Prestaziorako eskubidea aitortuz gero, artikulu honetan aipatutako pertsonek gizarte-diagnostikoan eta, halakorik badago, arreta pertsonalizatuko planean eta inklusiorako programa integratu eta pertsonalean ezartzen den epean izan beharko dute 2.b) apartatuan adierazitako zerbitzuen erabiltzaile.

  1. Premia larriko egoeratzat joko da pertsonaren egoera inguruabar hauetakoren bat dagoenean:

    1. Kaltetua izatea larrialdiak kudeatzeko eta babes zibilerako legediaren arabera hondamenezkotzat jotako egoera batean.

    2. Gizarte-larrialdiko eta lehentasunezko arretako egoeran egotea, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 28. artikuluan edo hura ordezten duen arauan xedatutakoarekin bat.

    3. Gizarte-bazterketa larriaren diagnostikoa izatea, Gizarte Bazterkeria Balioesteko Tresna onartzen duen uztailaren 16ko 385/2013 Dekretuan edo hura ordezten duen arauan ezarritakoarekin bat.

    4. Edozein gertaerak eragindako kalte pertsonal edo materialak kontuan hartuta Eusko Jaurlaritzak une bakoitzean ezarritakoak, nahiz eta ez izan arrisku larriko egoera, hondamendia edo zoritxar publikoa. Halaber, kalteberatasun-egoera berezi bat jasatea eragiten duten baldintza pertsonal edo sozialak kontuan hartuta ezarritakoak.

  2. Premia larriko egoeretan dauden adin nagusikoak edo adingabe emantzipatuak diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izan ahalko dira, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:

    1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 19.2 artikuluaren a), b) eta c) letretan ezarritakoak.

      1.b apartatuan ezarritako kasuetan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren 28. artikuluan edo hura ordezten duen arauan xedatutakoarekin bat etorrita, aplikatzekoak diren Gizarte Zerbitzuen Zorroko baliabideen eta zerbitzuen erabiltzaile izatea.

      1.c) apartatuan ezarritako kasuetan, arreta pertsonalizatuko plan bat izatea eta, hala badagokio, plan hori garatzen duen programazio indibidual bat, eta tresna horietan ezarritako eta aldizkako jarraipenean eta ebaluazioetan zehaztutako zerbitzu eta prestazioen erabiltzaile izatea.

      1.d) apartatuan ezarritako kasuetan, Eusko Jaurlaritzak zehaztutakoak.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 19.1.a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, erabateko zurztasunaren antzeko egoeratzat jotzen dira egoera hauek:

    1. Bizirik dagoen gurasoa epai irmo bidez giza hilketaren dolozko edozein delitugatik, lesio-delituagatik edo askatasunaren, osotasun moralaren edo sexu-askatasunaren aurkako delituagatik kondenatua izan denean, eta delituaren biktima hildako gurasoa izan denean.

    2. Bizirik dagoen gurasoari epai irmo baten bidez guztiz kendu zaionean guraso-ahala eta berreskuratzea adostu ez denean.

    3. Semeak edo alabak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzen duenean bizirik dagoen gurasoa Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16.2 artikuluan ezarritako egoeretakoren batean dagoenean edo mendekotasunaren III. gradua, ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia aitortua duenean.

  2. Aurreko apartatuan xedatutakoa ez da aplikatuko kasu hauetan: bizirik dagoen gurasoak semeari edo alabari jatekoak ematen dizkionean eta egoitza berean bizi denean, eta semea edo alaba odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailara arteko lotura duten pertsonekin bizi denean.

Pertsona berak Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 17., 18. eta 19. artikuluetan eta erregelamendu honen 5., 6. eta 7. artikuluetan ezarritako inguruabarretatik bi edo gehiago dituenean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izateko betekizunak manu horien hurrenkeraren arabera aztertuko dira. Horrenbestez, lehenengoan ezarritako betekizunak betez gero, ez dira aztertuko ondoz ondoko artikuluetan ezarritakoak.

Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, ezkontidearena edo ezkontzaren antzeko lotura duen bikotekidearena ez den egoitza batean bizitzea justifikatutzat joko da inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

  1. Ezkontidearen edo bikotekidearen egoitzaren eta lantokiaren edo ikasteko lekuaren arteko distantzia 70 km-koa edo hortik gorakoa denean.

  2. Egoitzatik lantokira edo ikasteko lekura garraio publikoan joateko egunero behar den denbora lanaldi arruntaren eguneko batezbestekoaren % 25etik gorakoa denean.

  3. Egoitzatik lantokira edo ikasteko lekura garraio publikoan joateak hilean eragindako kostua etxebizitza edo ostatu-establezimendu oso baten edo zati baten erabilera eta luperketari lotutakoa baino handiagoa denean.

  4. Ezkontidea edo bikotekidea Espainian bizi ez denean familia berrelkartzeko ezintasunagatik edo antzeko inguruabar batengatik.

  5. Ezkontidea edo bikotekidea tratamendu medikoa edo errehabilitaziokoa hartzen ari denean eta Gizarte Zerbitzuen Zorroko aldi baterako egoitzazko gizarte-zerbitzu baten edo behar bezala inskribatutako eta baimendutako entitate batek emandako ostatu- eta egoitza-zerbitzu baten erabiltzaile denean, hamabi hilabetetik beherako epe batean betiere.

  6. Ezkontidea edo bikotekidea Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16.2 artikuluan aipatutako egoeretako batean dagoenean.

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradunek titularraren egoitza berean bizi behar dutela ezartzen duen betebeharra ez da bete beharko ikasketak, lana, tratamendu medikoa, errehabilitazioa edo antzeko beste arrazoi batzuk direla-eta aurreko artikuluaren a), b), c) eta e) letretako kasuetan eta bertan ezarritako baldintzetan.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular eta onuradun izateko betekizunak, bizikidetza-unitatearen egoitza eta kapitulu honetan aipatutako gainerako inguruabarrak I. eranskinean ezarritako eran egiaztatuko dira. Hala ere, erregelamendu honetan ezarritako prozedurak izapidetzen ari direnean, alegatutako egitateen egiazkotasuna egiaztatzeko beharrezkoa eta ezinbestekoa den beste edozein dokumentu eskatu ahal izango da.

  2. Paperezko dokumentuak eta elektronikoak aurkeztu ahal izango dira; Elkarreragingarritasunaren Eskema Nazionalarekin, Segurtasunaren Eskema Nazionalarekin eta Eusko Jaurlaritzak dokumentuak kudeatzeko dituen politika eta ereduarekin bat etorrita une bakoitzean onetsitako formatuak eta estandarrak bete beharko dituzte.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoetan argitaratuko da apartatu honetan ezarritako eskakizunei buruzko informazioa.

  3. Aurkeztutako dokumentuak kopia autentikoak, autentifikatuak edo behar bezala konpultsatutakoak izan ahalko dira, eta, atzerriko erakundeek emandakoak direnean, Espainian baliozkoak izateko legeztatze-baldintzak bete beharko dituzte. Dokumentu elektronikoak aurkezteari, paperean aurkeztutako dokumentuak digitalizatzeari eta kopia elektroniko autentikoak emateari dagokienez, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuan eta Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuan edo horien ordezko arauetan xedatutakoa beteko da.

    Ez da eskatuko jatorrizko dokumentuak aurkeztea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.5 artikuluan edo hura ordezten duen xedapenean ezarritako kasuan ez bada.

  4. Halaber, egiaztapena datuak transmititzeko sistemen, bitartekaritzarako plataformen, elkarreragingarritasun-zerbitzuen eta administrazio publikoen artean informazioa trukatzeko gaitutako edozein sistemaren bidez egin ahal izango da, EAEko sektore publikoaren legedian eta Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko aipatutako Erregelamenduan ezarritakoa kontuan hartuta.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak sistema horien bidez bilduko ditu datuak eta dokumentuak, salbu eta interesdunak berariaz aurka egiten duenean edo aplikatu beharreko lege bereziak interesdunaren adostasun espresua eskatzen duenean. Ezin izango da aurka egin aurkezpen hori kontrol- eta zehapen-prozeduren esparruan eskatzen denean.

  5. Halaber, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 89. artikuluan aipatutako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eta nortasunik gabeko erakundeek eman beharreko informazioaren bidez egiaztatu ahal izango dira betekizunak.

  6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoek informazio eguneratua emango dute sistema horien bidez egiazta daitezkeen betekizunei buruz.

  7. Artikulu honetan xedatutakoak ez du eragozten erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko aukera. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 79. eta 80. artikuluetan eta erregelamendu honetan aukera hori berariaz ezartzen duten artikuluetan eta eranskinetan ezarritako baldintzak beteta aurkeztu beharko da.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.2 artikuluarekin bat etorrita, 25.1 artikuluan aipatutako loturarik ez duten pertsonek, egoitza berean bizi badira, pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea edo egoiliar guztiak edo batzuk biltzen dituen bizikidetza-unitate bat eratu ahal izango dute. Halakoetan, bizikidetza-unitate hori osatzen duten pertsona guztien adostasuna eskatuko da, eta adostasun hori beren-beregi jasoko da eskaeran.

  2. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, bizikidetza-unitate bat eratzen bada, kasu bakoitzaren arabera, diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko 14/2022 Legearen 16. artikulutik 19. artikulura eta erregelamendu honen 4. artikulutik 7.era ezarritako betekizunak bete beharko dituzte unitatea osatzen duten kideek.

  1. Bizikidetza-unitateak osatzen dituzte Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 26.1 artikuluan ezarritako inguruabarretakoren bat dutenek eta erregelamendu honen 14. artikulutik 16.era ezarritakoak dituztenek, egoitza berean bizi diren pertsonekin dituzten loturak aintzat hartu gabe.

  2. Aipatutako lege horren 26.3 artikuluarekin bat etorrita, bizikidetza-unitateak hauek osatuko dituzte: aurreko apartatuan adierazitako pertsonek eta, haiekin batera badaude, haien seme-alabek edo adopziorako edo familia-harrera iraunkorrerako zaintza-erregimenean dauden adingabeek, baita ekonomikoki haien kargura dauden pertsonek ere, baldin eta % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna edo mendekotasun-kalifikazioa badute, betiere pentsiodunak ez badira.

    Seme-alabei buruzko aipamenetan, adingabeez gainera, gurasoen mendekotasun ekonomikoa duten adin nagusikoak sartzen dira.

  3. Pertsona bat ekonomikoki mendekoa dela ulertuko da inolako baliabiderik ez duen eta bakarrik dagoen pertsonari dagokion gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa gainditzen duen etekin konputagarririk ez duenean.

  4. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 26.3 artikuluarekin bat etorrita, ezkontideek eta ezkontzaren antzeko lotura duten pertsonek osatuko dituzte, 2. apartatuan ezarritako pertsonez gainera, pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateak eta lehen semea edo alaba izateagatik edo adoptatzeagatik, adingabe bat harrera iraunkorrean hartzeagatik edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna duen adin nagusiko pertsona bat edo mendekotasun-kalifikazioa duen pertsona bat hartzeagatik eratutakoak edo errentak ez ordaintzeagatiko utzarazpenaren, hipoteka betearazteko prozedura baten, bertan bizitzeko egoki ez izatearen edo etxebizitzako irisgarritasun-arazoen ondorioz ohiko egoitza uzteagatik eratutakoak.

  1. Bizikidetza-unitateak eratu ditzakete egoera hauetakoren batean daudenek, etxebizitza berean bizi diren pertsonekin zer lotura dituzten alde batera utzita:

    1. Premia larria eragiten duten egoerak, 6. artikuluan aurreikusitako moduan.

    2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortu ondoren autonomia pertsonala galtzea eragin duen istripu edo gaixotasun larri bat izana.

  2. Artikulu honen ondorioetarako, bizitza arruntaren oinarrizko jarduerak egitea eragozten edo mugatzen duen kalte fisiko, intelektual, sentsorial edo organikoa jotzen da autonomia pertsonalaren galeratzat.

    Bizitza arruntaren oinarrizko jardueratzat jotzen dira hauek: jatea, edatea, garbitzea, janztea, esertzea, altxatzea eta etzatea, esfinterrak kontrolatzea, lekualdatzea, etxeko lanak egitea, gailuak erabiltzea, erabakiak hartzea eta autosufizientzia fisiko, intelektual, sentsorial edo organikoari buruzko antzeko bestelako jarduerak egitea.

  3. Artikulu honetan aipatutako ezohiko bizikidetza-unitateen iraupenari dagokionez, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoa beteko da.

    Hala ere, iraupen hori gertaera eragileari lotuta egongo da, eta ez da inoiz izango hiru urtetik gorakoa, salbu eta pentsiodunaren izaera aitortzen bada.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat, bizikidetza-unitateak osatu ahal izango dituzte, egoitza berean bizi diren pertsonen artean dauden loturak edozein direla ere, ohiko egoitza etxebizitzako irisgarritasun-arazoengatik utzi behar izan dutenek, baldin eta arazo horiek sortu badira irisgarritasun unibertsalari eta desgaitasuna duten pertsonak eraikinetara sartzeko eta eraikinak erabiltzeko ez diskriminatzeari lotutako baldintzei buruzko araudia ez betetzeagatik eta ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan (80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena) eta udal-ordenantzetan ezarritako sarbide- eta irisgarritasun-baldintzak ez betetzeagatik. Halaber, baldintza hauetakoren bat izan behar dute:

    1. 65 urtetik gorakoa izatea.

    2. Desgaitasuna duten pertsonak izatea, mugikortasun urria edo zentzumen-desgaitasuna dutenak.

  2. Halaber, ezohiko bizikidetza-unitateak osatu ahal izango dituzte ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen ditu) edo dekretu hori ordezten duen arauan eta udal-ordenantzetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak ez betetzeagatik sortutako bizigarritasun-arazoen ondorioz ohiko etxebizitza utzi dutenek.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 27. artikuluarekin bat etorrita, pentsioduntzat hartuko da honako egoera hauetako bati dagokion pentsioaren onuraduna: kotizaziopeko erretiroa; ezintasun iraunkorra; alarguntasuna; zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko asegurua; kotizazio gabeko baliaezintasuna edo erretiroa, eta zurztasuna, baldin eta onuraduna adin nagusikoa eta ezindua bada, ezintasun iraunkor absolutuko edo baliaezintasun handiko graduan. Pentsioduntzat hartuko dira adin nagusiko pertsonak ere, baldin eta ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko familia-prestazio baten kausatzaile badira. Halaber, pentsioduntzat hartuko da Gizarte Ongizateko Funtsaren prestazio ekonomikoren bat, gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko subsidioa edo hirugarren pertsona baten laguntzaren subsidioa aitortua duen pertsona, baldin eta kotizazio gabeko pentsio bat jasotzera igaro ez bada.

  2. Nolanahi ere, izaera hori izango dute Estatuaren 1989rako Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 37/1988 Legearen 42. artikuluan ezarritakoaren arabera pentsio publikoen onuradun direnek, pentsio horiek aurreko apartatuan ezarritako kontingentziak edo antzekoak estaltzen dituztenean. Halaber, izaera bera izango dute norbere konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gizarte-aurreikuspeneko mutualitateek aitortutako erretiro-prestazioen edo ezintasun iraunkorragatiko prestazioen onuradunek.

  1. Ezohiko bizikidetza-unitateak eratzeko aukera ematen duten gertaera eragileak 11. artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoaren arabera egiaztatuko dira.

  2. Gertaera eragilearen datatzat joko da gertaera badela egiaztatzen duen agiriaren data. Bat baino gehiago bada, zaharrena hartuko da kontuan.

    Hala ere, seme edo alaba bat izan edo adoptatu bada, gertaera eragilearen data jaiotzarena edo adopzioa eratu zen unearena izango da, hurrenez hurren.

  3. Ezohiko bizikidetza-unitateen eraketa ezin da oinarritu hiru urte lehenagoko edo hori baino lehenagoko gertaeretan.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek, prestazioa jasotzen duten bitartean, bete egin beharko dituzte Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 29. artikuluan eta erregelamendu honen hurrengo artikuluetan ezarritako betebeharrak.

  2. Desgaitasuna dutenek hurrengo artikuluetan aipatzen diren betebeharrak lagunduta bete ahal izango dituzte, beren gaitasun juridikoa erabiltzeko laguntza ematen dieten pertsonek, egitezko zaintzaileek, kuradoretzan dihardutenek edo defendatzaile judiziala izendatuta daudenek lagunduta, edo haien bitartez, baldin eta betebeharraren izaerarekin bateragarria bada.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek laguntza eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, diru-sarrerak bermatzeko errentarekin lotutako eskumenak baliatzen dituenean, eta betebehar hauek izango dituzte:

    1. Erantzukizunpeko adierazpenetan informazio zehatza eta egiazkoa ematea. Halakotzat joko da adierazten duen errealitatea zehatz islatzen duena, eta egiaztagarria dena.

    2. Prestazioa eskuratzeko eta eskuratzen jarraitzeko, gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko, zenbatekoa eguneratzeko eta erregelamendu honetan araututako gainerako prozeduretarako betekizunak betetzen direla egiaztatzea.

    3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta kudeatzeko eta kontrolatzeko agiri garrantzitsuak aurkeztea, hala eskatzen zaienean.

      Erregelamendu honetan ezarritako kasuetan erantzukizunpeko adierazpenak aurkeztu ahal badira ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek betekizunak betetzen dituztela egiaztatzen duten agiriak izan beharko dituzte, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari eman beharko dizkiote horretarako errekerimendua egiten zaienean.

    4. Jakinarazpenak eta komunikazioak jaso direla bermatzea, hurrengo apartatuan ezarritakoaren arabera.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek posta-helbide bat eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, paperezko jakinarazpenak egin ditzan, baldin eta jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez jasotzea aukeratu ez badute. Halaber, hauek eman beharko dizkiote: telefono finkoaren eta sakelakoaren zenbakia, helbide elektronikoa, eta, hala badagokio, baimendutako beste gailu elektroniko baten identifikazioa.

  3. Aurreko apartatuan adierazitako gailu telefonikoak edo elektronikoak operatibo egoteari uzten badiote edo erabiltzeko aukera desagertzen bada, prestazioaren titularrek edo onuradunek horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, inguruabar hori gertatzen denean.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek triaje-tresna aplikatzeko behar den informazio guztia eman beharko dute.

  2. Halaber, informazioa eman beharko dute eta lan- edo gizarte-diagnostikoa egiteko ezartzen diren elkarrizketetan, inkestetan eta behar bezala egituratutako gainerako tresnetan parte hartu beharko dute.

  3. Artikulu honetan xedatutakoa betetzea eragozten duen edozein inguruabar gertatuz gero, prestazioaren titularrek eta onuradunek horren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, inguruabarra azter dadin eta triaje-tresna aplikatzea eta gizarte- eta lan-balorazioa eta -diagnostikoa egitea ahalbidetzen duten neurriak har daitezen.

    Eragozpena pertsona horiei egotzi ahal bazaie, erreferentziako profesionalak inguruabar hori agerraraziko du espedientean, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 45. eta 46. artikuluetan ezarritako ondorioetarako.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek inklusiorako programa integratu eta pertsonala egiteko laguntza eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, eta esku hartzeko proposamenak eta enplegu-zerbitzuen jarduketak definitzeko eta, hala dagokionean, gizarte-, etxebizitza-, hezkuntza- edo osasun-zerbitzuen jarduketak definitzeko eskatzen zaien behar-beharrezko informazioa eman beharko dute.

    Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta aipatutako gainerako zerbitzuek bideratutako elkarrizketetan, inkestetan eta behar bezala egituratutako tresna guztietan parte hartu beharko dute.

  2. Prestazioaren titularrek eta onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin edo, bestela, gizarte-zerbitzuekin edo osasunaren, hezkuntzaren edo etxebizitzaren arloko zerbitzuekin negoziatu beharko dituzte esku-hartzeei, jarduketei eta zereginei buruzko proposamenak inklusiorako programa integratu eta pertsonalean sartzeko.

  3. Negoziatzeko betebeharra betetzat joko da aipatutako zerbitzuen eskaintzako esku-hartze, jarduketa edo zereginen bat onartzen dutenean, baita pertsona horiek ageriki bidegabeak ez diren proposamenak egiten dituztenean ere.

    Negoziazioa fede onaren printzipioan oinarrituko da, eta alderdiek benetako ahalegina egin beharko dute hurbiltzeko eta akordioa egiteko.

  4. Horrez gainera, inklusiorako programa integratu eta pertsonala sinatu beharko dute behin eginda dagoenean eta ematen zaienean, eta, edonola ere, sinatzeko eskatzen zaienetik hamabost egun naturaleko epearen barruan, hala egitea eragozten duen behar bezala egiaztatutako inguruabar bat dagoenean izan ezik. Kasu horretan, inguruabar horren berri eman beharko zaio Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

    Apartatu honetan ezarritakoak ez du baztertzen Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 120.2 artikuluan ezarritakoa.

  5. Hala badagokio, artikulu honetan ezarritakoa betetzen ez bada, erreferentziako profesionalak espedientean agerraraziko du ez-betetzea, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 45. artikulutik 49.era ezarritako ondorioetarako.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek inklusiorako programa integratu eta pertsonalean ezarri diren konpromisoak eta betebeharrak bete beharko dituzte, eta gerora izan diren eta betetze horretan eragina izan dezaketen aldaketen berri eman beharko dute.

  2. Halaber, laguntza eman beharko dute haien jarraipena eta ebaluazioa egiteko. Horretarako, behar den informazioa eman beharko dute eta eskatzen zaien elkarrizketetan, inkestetan eta behar bezala egituratutako gainerako tresnetan parte hartu beharko dute.

  3. Inklusiorako programa integratu eta pertsonalaren jarraipen eta ebaluaziotik ondorioztatzen bada berrikusi edo aldatu egin behar dela, edo alderdiek hala adosten badute, aurreko artikuluaren 2. apartatuan xedatutakoa bete beharko da.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek prest egon behar dute enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile, enplegu-zerbitzuen eskatzaile edo enpleguaren aurreko zerbitzuen eskatzaile gisa inskribatuta egon beharko dute, erakunde horrek enplegagarritasuna hobetzeko abian jartzen dituen estrategietan parte hartu beharko dute eta enpleguaren arloko legedian ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

  2. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 29.2 artikuluan ezarritako debekuak izango dituzte aurreko apartatuan aipatutako pertsonek.

    Hori dela eta, justifikatutzat joko da prestakuntza-ikastaro bat egitea edo enplegurako hautaketa-prozesu batean parte hartzea errefusatzea, bertan behera uztea edo hartara ez joatea edo enplegu-eskaintza bat errefusatzea, lege horren 45.3 eta 48.2 artikuluetan ezarritako kasuetan ez ezik, prestakuntza-zentroa, hautaketa-prozesua egiten den zentroa edo eskainitako enpleguari dagokion lantokia prestazioaren onuradunaren edo titularraren egoitzatik 70 km-ko edo hortik gorako distantziara dagoenean ere.

Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek kontzeptu hori dela-eta bidegabe jasotako kopuruak itzuli beharko dituzte, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 64. artikuluan eta erregelamendu honen 54. eta 146. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean eta erregelamendu honetan ezartzen diren betekizunak eta betebeharrak betetzeari eragiten dioten inguruabarren berri eman beharko diote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari, baita prestaziorako eskubidea aldatzea, etetea edo azkentzea eragin ahal dutenena eta zenbatekoa eguneratzeko edo gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko garrantzitsuak diren inguruabarrena ere.

  2. Horretarako, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek gertaera hauen berri eman beharko dute, gertatu eta hamabost egun naturaleko epearen barruan:

    1. Bizileku den egoitzari dagokionez, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularraren, ezkontidearen, izatezko bikotekidearen edo ezkontzaren antzeko lotura duen pertsonaren egoitzan eta onuradunen egoitzan izandako edozein aldaketa, egoitza berria identifikatuta, eta titularrarena ez den egoitzan bizitzeko arrazoiak ere bai, egoera hori denean.

    2. Bizikidetza-unitatearen osaerari dagokionez, osaera horretan izandako edozein aldaketa, eta, bereziki, hauek:

      1. a Bizikidetza-unitatean odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailarainoko lotura duen pertsona bat sartzea, eta titularrarekin ezkontzaren bidez edo antzeko loturaren bidez lotuta dagoena sartzea.

      2. a Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.2 artikuluan aipatutako bizikidetza-unitateak direnean, egoitza berean ahaidetasun-loturarik edo ezkontza bidezko loturarik edo ezkontzaren antzeko loturarik ez duten pertsonak bizi badira, unitate horietan pertsona bat gehitzea.

      3. a Adopzioa, familia-harrera iraunkorra edo adopzio aurrekoa.

      4. a Titularra edo onuradunetako bat espetxeratzea edo osorik funts publikoekin finantzatuta dagoen izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu batean sartzea.

      5. a Bizikidetza-unitateko kideren bat hiltzea.

      6. a Bizikidetza-unitatea uztea eta titularra edo onuradunetako bat ohiko egoitzatik ateratzea.

      7. a Ezohiko bizikidetza-unitateak eratzea eragin dezaketen gertaerak.

      8. a Bizikidetza-unitatearen osaeran eragina duen beste edozein aldaketa, aurrekoen artean ez dagoena.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzeari dagokionez, titularrak edo onuradunak autonomia-erkidegoko lurraldetik kanpora egiten dituen ateraldiak, ateraldi horiek hogeita hamar egun naturaletik gorakoak badira, jarraian izan zein ez. 2. apartatuan ezarritakoa gorabehera, honako arau hauen arabera jakinaraziko dira:

      1. a Ateraldiak planifikatuta badaude, jakinarazteko betebeharra ateraldiak egin aurretik egiaztatu ahal izango da, dagozkion datak adierazita, eta, betiere, aurreko paragrafoan aipatutako hogeita hamar egun naturaleko aldia gainditzen den unean egin beharko da.

      2. a Ateraldiak planifikatuta ez badaude, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo hogeita hamar egun natural baino gehiago igarotzen diren unean beteko da betebehar hori.

    4. Etekinei dagokienez, diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko, zenbatekoa eguneratzeko edo gerora sortutako beharrizan-egoera adierazteko kontuan hartutako etekinetan izandako edozein aldaketa. Bereziki, hileko diru-sarreren tipoan edo zenbatekoan izandako edozein aldaketaren berri eman beharko da diru-sarrera horiek aldizkakoak izan zein ez, baita ondarean izandako gehikuntza edo murrizketena ere.

    5. Bizikidetza-unitatea batean egoitza berean bizi den pertsona bat sartzea.

    6. Aurrekoen artean sartuta ez dagoen eta prestazioa aitortzeko eskatutako betekizunetako bat aldi baterako edo behin betiko galtzea ekar dezakeen beste edozein gertakari edo egoera.

  3. Aurreko apartatuan adierazitako epeak ez dio eragingo 37.1 eta 38.3 artikuluetatik eratorritako epeari, eta lehentasunez aplikatuko dira.

  4. Artikulu honetan aipatutako gertaerak 11. artikuluan eta I. eta II. eranskinetan ezarritako eran egiaztatu behar dira.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 30. artikuluarekin bat etorrita, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrei eta onuradunei dei egin ahalko zaie Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan ager daitezen, berariaz egiaztatzeko benetako bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dutela edo lege horretan ezarritako betekizunak edo betebeharrak betetzen dituztela, bai eta lege horren 29. artikuluan eta kapitulu honetan aipatzen den lankidetzarako betebeharra betearazteko ere.

  2. Agerraldirako deian berariaz adieraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zer bulegotara joan behar den, zer egunetan, zer ordutan eta zergatik, eta, horrez gain, ez agertzearen ondorioak zeintzuk diren.

    Behartutako pertsona ez bada agertzen hitzorduan adierazitako egunean eta orduan, espedientean agerraraziko da inguruabar hori.

  3. Agerraldiaren xedea bada egiaztatzea benetan bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan duela, pertsona ez bada agertzen adierazitako lekuan, egunean eta orduan, beste hitzordu bat eman ahal izango da, 14/2022 Legearen 30.3 artikuluan eta hurrengo paragrafoan ezarritako ondorioekin.

    Betebeharpeko pertsona ez bada agertzen zitazioaren leku, egun eta orduan, eta betebehar hori ez betetzeko behar bezala egiaztatutako kausa justifikaturik ez badago, ulertuko da aipatutako datan edo aldian ez dela bizi Euskal Autonomia Erkidegoan, bata bestearen ondorengo agertze-zitazio erantzun gabeak gertatzen direnean.

  4. Agerraldietan, beharrezkoak diren jakinarazpenak egin ahal izango dira administrazio-jarduketen efikazia bermatzeko.

  5. Halaber, agerraldiaren egiaztagiria emango da agertu den pertsonak hala eskatzen duenean.

  1. Bere xedearekin bateraezina ez denean, agerraldia bitarteko elektronikoen bidez egin ahalko da, interesdunak eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskatuta. Kasu horretan, interesdunak ados egon beharko du, eta edozein unetan egin ahalko du atzera.

    Adostasuna atzera botatzeak ez du eragotziko agerraldia egitea, eta aurreko artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita egingo da. Ez da beharko beste dei bat, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak besterik ezartzen ez badu. Horretarako, agerraldia bitarteko elektronikoen bidez egiteko zitazioan, agerraldia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zer bulegotan egin beharko litzatekeen zehaztuko da.

  2. Agerraldia sistema elektronikoen bitartez egiteko bideokonferentzia bitartez edo ikus-entzunezko transmisiorako beste bitarteko batzuen bitartez, sistema horiek hauek ahalbidetu behar dituzte: irudiaren eta soinuaren noranzko biko eta aldibereko komunikazioa eta agertu behar duenaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko langileen arteko ikusizko, entzunezko eta ahozko interakzioa. Gainera, bermatu behar dute egindako jarduketen emaitza jasotzen duten dokumentuak modu seguruan transmititzen eta jasotzen direla, benetakoak direla eta osorik daudela eta dokumentuen egilea dagokiena dela.

  3. Agerraldi elektronikoa erregelamendu honetan ezarritako prozedura baten barruan egiten denean, agerraldiaren dokumentu-euskarria dagokion espedienteari batuko zaio.

    Agertutako pertsonak hala eskatzen badu, haren kopia emango zaio, honako hauetan xedatutakoaren arabera: Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretua, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretua edo horiek ordezten dituzten arauak.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak agerraldiak bitarteko elektronikoen bidez egiteko behar diren bitarteko teknikoak argitaratuko dituzte.

  5. Baldin eta agerraldia ezin bada bitarteko elektronikoen bidez egiaztatu, kasuan kasuko aplikazioaren edo aplikazioen mantentze-lan teknikoak edo operatiboak direla-eta planifikatu eta justifikatutako inguruabarrengatik edo haien funtzionamenduari eragiten dioten ustekabeko inguruabarrengatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egoera horren berri emango du, eta, hala badagokio, agertzeko beste zitazio bat egingo du, zerbitzua etetearen ondorioak adierazita, zeinek ezingo baitute eragin negatiborik izan prestazioaren titularren eta onuradunen eskubideetan.

  6. Artikulu honetan xedatutakoa ez zaie aplikatuko Euskal Autonomia Erkidegoan benetan bizi direla egiaztatzeko agerraldiei.

  1. Enpleguarekin bateragarriak ez diren ikasketa arautuak egiten ari diren prestazioaren titularrak eta onuradunak salbuetsita egongo dira Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 29.1 artikuluaren b), c) eta d) letretan eta erregelamendu honen 20. artikulutik 23.era ezarritako betebeharrak betetzetik.

  2. Aurreko apartatuan adierazitako salbuespena aplikatzeko, betekizun hauek bete beharko dira:

    1. Ikasketa hauetakoren bat egiten aritzea, aurrez aurreko edo urruneko modalitatean:

      1. a Derrigorrezko Lehen edo Bigarren Hezkuntza, helduentzako oinarrizko hezkuntza izan ezik.

      2. a Batxilergoa.

      3. a Lanbide-heziketa.

      4. a Arte plastikoetako eta diseinuko ikasketa profesionalak, erdi-mailakoak nahiz goi-mailakoak.

      5. a Goi-mailako arte-ikasketak.

      6. a Kirol-ikasketak.

      7. a Unibertsitateko graduaren eta masterraren titulu ofiziala lortzeko unibertsitateko ikasketak, doktorego-ikasketak izan ezik.

    2. Aurreko apartatuan adierazitako ikasketetako batean ikasturte oso bateko ikastorduei edo ikasgai guztiei dagozkien gutxienez 60 kredituren edo moduluetarako matrikula egina izatea, jardun osokoa.

      Ikasgaiak edo moduluak baliozkotuz edo haiek egitetik osorik edo partez salbuetsiz gero edo kredituak aitortu eta baliozkotuz gero, egiaztatu egin beharko da matrikula osoa egiteko ezintasuna, eta ez dira izango ikasturte bakoitzerako curriculum edo ikasketa-planetan ezarritako ikasgaien, moduluen edo kredituen % 15 baino gehiago.

    3. Ikasketa bakoitzean egin daitekeen gehieneko denbora gainditua ez izatea.

  3. Ezin izango zaie salbuespena aplikatu diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrei eta onuradunei ikasketak direla-eta betebeharretatik salbuesteko aukeraz baliatuta, ikasketa bakoitzean onartuta dagoen gehieneko denbora bete badute ikasketa horiek egiten eta dagokien titulua lortu ez badute.

    Unibertsitateko ikasketak badira, unibertsitate bakoitzean ezarritako iraupen-araudian xedatutakoa hartuko da kontuan.

  4. Ikasketaz aldatzen denean aurrekoa amaitu eta titulua lortu baino lehen, nahiz eta bertan egin daitekeen gehieneko denbora ez bete, artikulu honetan araututako salbuespena aplikatzeko, ikasmailan gora egiteko aukera ematen duten ikasgaiak edo moduluak gaindituta eduki beharko dira edo aldaketa egin den urtearen aurre-aurreko ikasturtean pertsona matrikulatuta egon den ikasgaien, moduluen edo kredituen % 80 gutxienez gaindituta eduki.

    Apartatu honen ondorioetarako, gehienez ere bi aldaketa onartuko dira ikasketetan.

  5. Artikulu honetan aipatutako betekizunak 11. artikuluan eta I. eranskinean ezarritako eran egiaztatuko dira.

  6. Erreferentziako profesionalak espedientean agerraraziko ditu artikulu honetan araututako inguruabarrak.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eredu normalizatu bat jarriko du diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek 19. eta 25. artikuluetan adierazitako datuak eta informazioa jakinarazteko erabil dezaten. Eredu horiek enplegu-bulegoetan, Lanbideren egoitza elektronikoan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoan eskuratu ahal izango dira.

    Eredu normalizatuek 57.2 artikuluan xedatutakoa beteko dute.

  2. Kapitulu honetan ezarritako betebeharrak bitarteko elektronikoen bidez bete ahal izango dira, baldin eta bateragarriak badira betebeharraren izaerarekin eta interesdunak hala eskatzen badu. Edozein unetan errebokatu ahal izango da 1. apartatuan aipatzen diren betebeharrak bitarteko elektronikoen bidez egiaztatzeko adostasuna.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarenak betebeharrak bitarteko elektronikoen bidez egiteko behar diren bitarteko guztiak argitaratuko dituzte.

  1. Helbide elektronikoaren bidez, telefono finkoaren edo sakelakoaren bidez edo Internet bidez eta une bakoitzean baimendutako kanalen bidez egingo ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak informazio-eskaerak eta gainerako komunikazioak bai triajea, balorazioa eta lan-diagnostikoa egiteko tresna aplikatzeko eta bai inklusiorako programa integratu eta pertsonala egin, negoziatu eta sinatzeko, baita enplegurako edo enpleguaren aurreko zerbitzuetarako prestasunarekin lotutako komunikazioak eta agertzeko zitak ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek ematen dituzten datuak baliatuta.

    Desgaitasuna duten pertsonen kasuan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak jakinarazpenak egin ahal izango dizkie interesdunei, gaitasun juridikoa gauzatzeko laguntza ematen dietenei, izatezko zaintzaileei, kuradoretzan daudenei edo defendatzaile judizialaren izendapena dutenei, hala eskatzen dutenean.

  2. Komunikazioek bermatu beharko dute jasota geratzen dela komunikazioa bidali eta jaso dela, baita haren data eta eduki osoa ere.

    Horretarako, komunikazio elektroniko ziurtatuko sistemak, SMS mezuak eta mezu elektronikoak onartuko dira bi horietan, mezu ziurtatuak betiere, baita beste edozein komunikazio-sistema ere, aipatutako betekizunak betetzen dituela egiaztatu ondoren, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuek ezarritako organoak onetsi badu.

  3. Komunikazioak telefonoz egiten direnean, grabatu egingo da elkarrizketa, datu pertsonalak babesteko araudiarekin bat etorrita, eta inguruabar horren berri emango zaio pertsonari grabazioa hasten denean. Grabazioa egiten den data eta ordua agerrarazi beharko dira.

    Gainerako komunikazio-kanalak erabiltzeko, datu pertsonalen tratamendua eskatzen duen bitartean, 3. artikuluan xedatutakoa bete beharko da, baina ez da interesdunaren adostasunik beharko.

  4. Gailu telefonikoak edo elektronikoak erabilgarri ez badaude edo erabiltzeko eskura ez badaude, komunikazioak onetsitako beste komunikazio-bitarteko edo -sistema baten bidez egingo dira, betiere prestazioaren titularrek eta onuradunek horren berri eman badiote Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 35.1 artikuluarekin bat etorrita, bizikidetza-unitate bati hilero dagokion diru-sarrerak bermatzeko errenta zehazteko, kontuan hartuko da, batetik, gehieneko errenta bermatuaren eta, bestetik, bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztien errenta eta diru-sarrera eskuragarrien osotasunaren arteko aldea hurrengo kapituluan ezarritakoaren arabera zenbatuta, enplegurako pizgarriak aplikatu ondoren.

  2. Prestazioaren aitorpenean, honako hauek hartuko dira kontuan: eskabidea egiten den hilabetean eskuragarri dauden errenta eta diru-sarrera guztiak, baita data horretako gehieneko errenta bermatua eta bizikidetza-unitatea ere.

  3. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura, bizikidetza-unitatea, errenta eta diru-sarrera erabilgarri guztiak eta gehieneko errenta bermatua 77. artikuluan ezarritakoak izango dira.

    Dauden errenta eta diru-sarrera guztien eta gehieneko errenta bermatuaren arteko aldea zati hiru egingo da, eta zatidura diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa izango da dagokion hiruhilekoan.

  4. Gerora sortutako beharrizan-egoera adierazteko prozeduran, 92. artikuluan ezarritako bizikidetza-unitatea, errenta eta diru-sarrera erabilgarri guztiak eta gehieneko errenta bermatua hartuko dira kontuan. Zenbatekoa kalkulatzeko, 99. eta 102. artikuluetan xedatutakoa beteko da.

  5. Artikulu honetako 2., 3. eta 4. apartatuetan adierazitako diru-sarrera konputagarriak aldatzen badira, diru-sarrerak bermatzeko errentaren hurrengo eguneratzea egin behar den datatik aurrera izango ditu ondorioak aldaketak, eta gerora sortutako beharrizan-egoera adierazteko prozedura sustatzen denean, halakorik eskatzen bada.

  6. Halaber, bizikidetza-unitatea osatzen dutenen inguruabar pertsonalak edo unitatearen osaera aldatzen badira, eta aldaketak diru-sarrerak bermatzeko errenta igotzea edo jaistea badakar, aldaketak aurreko apartatuan ezarritako datetatik aurrera izango ditu ondorioak.

  7. Artikulu honetan xedatutakoak ez du kentzen diru-sarrerak bermatzeko errenta etetea edo azkentzea.

Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 33.2 artikuluan edo beste arau batzuetan xedatutakoaren arabera, prestazio horren titularrentzako aplikazio orokorreko aldaketen ondorio diren diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoen aldaketak automatikoki aplikatuko dira aldaketa eragin duen xedapena indarrean jartzen denean.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 32. artikuluan xedatutakoaren arabera, bizikidetza-unitate bati dagokion gehieneko errenta bermatua zehazteko, honako hauei dagozkien zenbatekoen batura egin behar da: oinarrizko zenbatekoa, bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko osagarri indibidualak eta bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak.

  2. Oinarrizko zenbatekoaren hileko kopurua 14/2022 Legearen 33.2 artikulua aplikatuta ateratzen dena izango da. Osagarri indibidualak eta bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutakoak lege beraren 34. artikuluko 1. eta 2. apartatuetan ezarritakoaren arabera zenbatetsiko dira.

  3. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 34.2 artikuluaren hirugarren paragrafoarekin bat etorrita, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak batera aplikatu ahal izango dira, pentsiodunaren osagarria izan ezik. Osagarri hori bateraezina izango da desgaitasunaren ondoriozko osagarriarekin, baldin eta pentsiodunari baino ez bazaio aitortu desgaitasuna. Hurrengo apartatuetan xedatutakoarekin bat etorrita aplikatuko da.

  4. Bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako balio desberdineko bi osagarri baino ezin izango dira aplikatu, haietako bat pentsiodunek osatutako bizikidetza-unitateei dagokielako, eta bestea, berriz, guraso bakarreko bizikidetza-unitateei eta gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktimek osatutakoei, edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-kalifikazioa duten pertsona batek edo gehiagok osatutakoei, arrazoi horrengatik pentsiorik jasotzen ez badute.

  5. Ezin izango dira inola ere batera aplikatu balio bereko osagarriak, nahiz eta bizikidetza-unitate batean aurreko apartatuan aipatutako inguruabarretako batzuk batzearen ondorio izan, alde batera utzita inguruabarrok kide bakar bati edo gehiagori lotuak diren.

  6. Zaintza eta jagoletza partekatua ezarria duten kasuetan, seme-alaba komunei dagozkien osagarri indibidualen eta bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarrien balioaren % 50 zenbatuko da integratuta dauden bizikidetza-unitate bakoitzean, kontuan hartu gabe bi gurasoak diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edo onuradunak diren.

  7. Aipatutako 14/2022 Legearen 34.3 artikuluan aipatzen diren inguruabarrak gertatzen direnean seme-alaba edo ondorengo adingabeetakoren bati dagokionez, baina beste seme-alaba batzuei dagokienez beste gurasoarekin partekatutako zaintza eta jagoletza dagoenean, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarria aplikatuko da, aurreko apartatuan zaintza eta jagoletza partekatzen zaien seme-alabei lotutako osagarriei buruz xedatutakoaz gain.

  1. Egoitza berean bizikidetza-unitate bat baino gehiago bizi bada, diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun izan zein ez, bizikidetza-unitate bakoitzari hilero dagokion prestazioaren zenbatekoa kalkulatzeko, % 15eko beheranzko indize zuzentzailea aplikatuko zaio Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 35. artikuluan eta kapitulu honetan xedatutakotik ateratzen den zenbatekoari; kendu beharreko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu jarraian aipatzen diren mugak:

    1. Pertsona bakarreko bizikidetza-unitatea: 98,25 euro.

    2. Gainerako bizikidetza-unitateak: 30 euro gehituko zaizkio aurreko letran ezarritako mugari bizikidetza-unitateko kide bakoitzeko, titularra kanpoan utzita.

      Urtero berrikusiko dira apartatu honetako a) eta b) letretan aipatzen diren kopuruak.

  2. Indize zuzentzailea aplikatuko da, betiere, gastuak etxebizitza berean bizi diren bizikidetza-unitateen artean banatzen direnean.

  3. Hala ere, 2.1.b) artikuluan aipatzen diren kasuetan, ez da aplikatuko indize zuzentzailea, baldin eta titulu juridikoan prezio finko bat itundu bada etxebizitzako eremu jakin batzuk bizikidetza-unitate batek modu independentean eta esklusiboan erabiltzeagatik, eta berariaz baztertu bada legokiokeen horniduren kostua jasanaraztea.

  4. Ez da aplikatuko indize zuzentzailea egoitza ostatu-establezimendu batean edo gizarte-zerbitzuetako ostatu- eta egoitza-zerbitzu batean ezartzen denean, 2.1 artikuluko a), c) eta d) letretan ezarritakoaren arabera.

  1. atala

    Premia ekonomikoko egoera

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 37. artikuluarekin bat etorrita, premia ekonomikoko egoeratzat joko da bizikidetza-unitate batek oinarrizko premiei eta inklusio-prozesuari lotutako gastuei aurre egiteko dituen baliabide guztiek ez gainditzea muga hauetakoren bat:

    1. Bizikidetza-unitatearen hileko etekinak handiagoak izatea haren osaeraren arabera legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa baino, alde batera utzita erregelamendu honen 34. artikuluan ezarritako indize zuzentzailearen aplikazioa.

    2. Ondasun higiezinak, higigarriak eta, oro har, beste edozein ondasun eskura izatea, balio hau edo handiagokoa dutenak: bizikidetza-unitateari urtebetean egokituko litzaiokeen gehieneko errenta bermatuaren zenbatekoa halako bost.

  2. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, kasu hauetan ez zaio irizten premia ekonomikoko egoera dagoenik:

    1. Bizikidetza-unitateko kideetako batek ondasunak eta zerbitzuak eskuratzen dituenean eta mantentzen dituenean eta inguruabar horrek diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko aitortutako baliabideak eta zenbatekoa eguneratzeko eta gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozeduretan aitortutakoak ez bezalakoak diren baliabideak izatea eragiten duenean.

      Halaber, aitortutako baliabideak gastuen eta kanpoko beste zeinu batzuen mailaren azpitik daudenean.

    2. Bizikidetza-unitatearen diruzko ondarea aitortutako baliabideak eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren bidez lortutako baliabideak baino gehiago dela salatzen duen proportzioan handitu dela egiaztatzen denean.

  3. Aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatzeko arrazoia izan beharko da ezinezkoa dela ondasun eta zerbitzu jakin batzuk eskuratzea edo ondarearen gehikuntza justifikatzea, kontuan hartuta unitateko kideek beren egoera ekonomikoari buruz egiten duten aitorpena edo informazioa trukatzeko edo datuak transmititzeko sistemetatik lortutako informazioa.

    Horien kuantifikazio zehatza posible den guztietan, ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko erabilgarri dauden baliabideen zenbaketak edo ondarearen gehikuntza zehazten dutenek 1. apartatuan ezarritako mugak gainditu beharko dituzte.

    Hala ere, aurreko paragrafoan aipatutako baliabideak kuantifikatzeko ezintasunak ez du eragotziko 2. apartatuan ezarritakoa aplikatzea.

  1. Premia ekonomikoko egoera zehazteko, bizikidetza-unitatea osatzen dutenen baliabide guztiak konputatuko dira, hau da, etekinak nahiz ondarea.

  2. Kideetako bat gainerako kideak bizi diren egoitza ez den batean bizi denean, arau hauek aplikatuko dira:

    1. Titularra ezkontidearen edo ezkontzaren antzeko harremana duen bikotekidearen egoitzaz bestelako batean bizi bada Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 21.2 artikuluko a) eta c) letretan eta erregelamendu honen 9. artikuluko a), b), c) eta e) letretan ezarritako arrazoiengatik, baliabide guztiak zenbatuko dira.

      Halaber, bizikidetza-unitatearen gehieneko errenta bermatua kalkulatzeko, pertsona horri dagokion osagarri indibiduala zenbatuko da, baita bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak ere, hala dagokionean.

    2. Titularra ezkontidearen edo ezkontzaren antzeko harremana duen bikotekidearen egoitzaz bestelako batean bizi bada 14/2022 Legearen 21.2.b) artikuluan eta erregelamendu honen 9.d) artikuluan ezarritako arrazoiengatik, ez dira zenbatuko haren baliabideak, eta ez da kontuan hartuko dagokion osagarri indibiduala, ezta, halakorik dagoenean, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak ere.

    3. Titularra edo haren ezkontidea edo ezkontzaren antzeko harremana duen bikotekidea izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu bateko plaza iraunkor baten erabiltzaile bada, bien baliabide guztien % 50 zenbatuko da, eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen baliabideak gehituko, eta ez dira sartuko egoitza-zerbitzuaren erabiltzaileari dagokion osagarri indibiduala eta bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak, horiek zerbitzu horren erabiltzailearen egoerari zor bazaizkio.

    4. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren onuradun bat bizikidetza-unitatearen egoitzaz bestelakoan bizi bada 14/2022 Legearen 24.2 artikuluan eta erregelamendu honen 10. artikuluan ezarritako arrazoiengatik, a) letran ezarritako arauak aplikatuko dira.

      2.d) apartatuan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez badira, ulertuko da bizikidetza-unitatearena ez den beste bizileku batean hilabete baino gehiagoz bizi den onuradunak unitate horretako kide izateari uzten diola.

      Kasu horretan, ez dira zenbatuko ez haren baliabideak, ez dagokion osagarri indibiduala, ez eta, hala badagokio, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak ere.

      1. atala

        Etekinak zein diren zehaztea

  1. Pertsona fisiko batek arrunki, modu pertsonalean eta zuzenean irabaziak lortzeko jarduera ekonomikoak eta profesionalak egiten dituenean beste pertsona baten antolaketa- eta zuzendaritza-eremutik kanpo, titularrek eta onuradunek aitortutakoarekin bat etorrita zenbatuko dira jarduera horietatik ateratzen diren norberaren konturako lanaren etekinak.

    Aitorpenak hiru hilean behin aurkeztu beharko dira, eta aurkezpenak bat egingo du zenbatekoak eguneratzeko prozeduraren hasierarekin.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako betebeharra betetzen ez denean, ulertuko da norberaren konturako lan-etekinengatiko hileko diru-sarrerak direla, eta horien zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 izango da lehenengo hiru urteetan, eta hurrengo urteetan, berriz, aurreko hiru ekitaldietako batezbestekoa, edo horietako bitakoa, aurre-aurreko urteko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko informazioa kontsolidatuta ez badago. Informazio hori ez badago, hileko diru-sarreratzat hartuko dira, lanbide arteko gutxieneko soldataren baliokidea den zenbatekoagatik.

    Kontrol- eta zehapen-prozeduren emaitza eragotzi gabe ulertuko da apartatu honetan xedatutakoa.

  3. Urtero erregularizatuko dira kontzeptu honen ondoriozko etekin konputagarriak, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena erreferentziatzat hartuta, aplikatu beharreko zerga-araudiak ezarritako prozedurarekin bat etorrita.

  4. Norberaren konturako jarduerek galerak eraginez gero, ez dira kontuan hartuko prestazioaren zenbatekoa zehazteko, ezta diru-sarrerak bermatzeko errenta eskuratzeko betekizunak betetzen diren zehazteko ere.

  1. Erregelamendu honen ondorioetarako, besteren konturako lanaren etekintzat joko dira lan-harreman batetik eratorritako diru-sarrerak eta aldi baterako ezintasuna dela-eta lortutakoak, langileak prestazioaren titularra edo onuraduna alta emanda jarraitzen badu Gizarte Segurantzako edozein araubidetan.

  2. Lansarietatik eta soldatetatik datozen besteren konturako lanaren etekinak zehazteko, langilearen kargura gizarte-kotizazioak direla-eta hilero ordaindutako kopuruen zenbatekoa kenduko da kotizazio-oinarritik. Halako kotizaziotzat joko dira Gizarte Segurantzari ordaindutako gizarte-kotizazioak, eskubide pasiboengatik eta nahitaezko mutualitateengatik hilero ordaindutako kopuruak eta umezurtzen ikastetxeei edo antzeko erakundeei hilero ordaindutako nahitaezko kotizazioak.

  3. Aurreko apartatuan adierazitako datuak elkarreragingarritasun-sistemen bidez lortzeari uko egiten badiote, titularrek eta onuradunek hiru hilean behin aurkeztu beharko dituzte beren nominei dagozkien agiriak. Zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren hasieran aurkeztu beharko dituzte.

  4. Halaber, nominak eskatu ahal izango zaizkie, 2. apartatuan xedatutakoa aplikatuta, lortutako lan-etekinak ondo islatzen ez dituzten Gizarte Segurantzako araubide bereziak dituztenei.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 27. artikuluan edo erregelamendu honen 16. artikuluan adierazitako pentsioetatik datozen hileko etekinak eta prestazio publikoetatik edo langabeziako subsidioetatik edo antzeko beste edozein gizarte-prestaziotatik datozenak zenbatzeko, urteko zenbatekoa hartuko da, hamabi hilabetetan hainbanatuta.

  2. Pentsioa edo prestazioa onuraduna integratuta dagoen bizikidetza-unitatean zenbatuko da. Hala ere, ardurapeko seme edo alaba bakoitzeko familiako prestazioetan, pertsona eragilearen bizikidetza-unitatean zenbatuko da, pertsona hori adin nagusikoa bada.

  3. Hileko zenbatekoa zenbatuko da pentsio-planetatik, pentsio-funtsetatik, biziarteko errentetatik eta antzeko beste diru-sarrera batzuetatik lortutako aldizkako diru-sarreretan.

  1. Ondarearen etekinen artean, bizikidetza-unitateko kideek duten ondarea ustiatzetik sortutako etekin guztiak sartuko dira, ustiatzeko modua edozein dela ere; eta, edozein kasutan, landa-ondasunen edo hiri-ondasunen errentamenduetatik, azpierrentamenduetatik, eskualdatzeetatik edo lagapenetatik eskuratutako etekinak, baita diru-sarrera finantzario guztiak ere.

  2. Erregelamendu honen ondorioetarako, ondare higiezinaren etekintzat hartuko da ondasun higiezinen gaineko jabetza- eta gozamen-eskubideen balioari % 4 aplikatuta ateratako zenbatekoa, gutxienez. Balio hori 46. artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatuko da, 45.2 artikuluan aipatutako ondasun higiezinak zenbaketatik kendu ondoren, salbu eta horietatik etekina lortzen bada, zeina hurrengo apartatuko lehenengo paragrafoaren arabera zenbatuko baita. Emaitza hamabi hilabetetan hainbanatuko da.

  3. Aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatuta lortutako zenbatekoaren azpitik dauden etekinak soilik hartuko dira kontuan hala egin behar denean haien titulu juridikoen edo foru-ogasunetan edo Zerga Administrazioko Estatu Agentzian dauden datuen ondorioz. Hortik etekin handiagoa ateratzen bada, balio hori zenbatuko da.

    Inolako etekinik ez badago, 2. apartatuan ezarritako araua aplikatuko da.

  4. Ondasun higigarrien etekinen ondoriozko hileko diru-sarrerak kalkulatzeko, kontuan hartuko dira prestazioaren eskabideari, zenbatekoaren eguneratzeari edo gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko eskabideari dagokion ekitaldiaren aurreko ekitaldi ekonomikoan lortutakoak, baldin eta etekinak eragin dituzten ondasunak bizikidetza-unitatearen ondarean badaude oraindik. Emaitza hamabi hilabetetan hainbanatuko da.

  5. Erregelamendu honen ondorioetarako, eta aurreko apartatuan ezarritakoa alde batera utzi gabe, etekintzat jotzen da hemen aipatzen diren titulu eta baloreen gaineko jabetza- eta gozamen-eskubideei diruaren legezko interesa aplikatzetik ateratako zenbatekoa, balioa guztira 3.000 eurotik gorakoa bada aurreko ekitaldi ekonomikoko abenduaren 31n. Hauek dira tituluak eta baloreak:

    1. Kontu korronteetako eta aurrezki-kontuetako gordailuen batez besteko saldoa.

    2. Eperako ezarpenak.

    3. Inbertsio-funtsak.

    4. Balore-tituluak.

    5. Diru bihurtu ez diren gizarte-aurreikuspeneko planak, pentsio-planak eta pentsio-funtsak, baldin eta aurreko ekitaldian edo haren aurrekoetan kontingentzia hauek gertatu badira: erretiroa, ohiko lanbidean aritzeko ezintasun iraunkor osoa, edozein lan egiteko ezintasun iraunkor absolutua, eta partaidearen baliaezintasun handia, mendekotasun larria edo mendekotasun handia, eta langabezia, gizarte-aurreikuspeneko planen, pentsio-planen eta pentsio-funtsen arloko legediak eskubide ekonomiko bateratuen likideziarako eskatutako baldintzetan.

  6. Hala ere, aurreko apartatuko c), d) eta e) letretan aipatutako tituluak eta baloreak doan edo irabaziak lortzeko eskualdatu badira, 4. apartatuan xedatutakotik ateratzen den etekina aplikatuko da, eta, hala badagokio, 42. artikuluan xedatutakoa betetzen bada, diru-sarrera atipiko gisa zenbatuko da.

  7. Gizarte-aurreikuspeneko planak, pentsio-planak eta pentsio-funtsak aldizka diru bihurtzen direnean, berriz, balorazioa 39.3 artikuluan xedatutakoaren arabera egingo da. Kobrantza, bakarra edo mistoa bada, diru-sarrera atipikotzat joko da eta 42. artikuluan ezarritakoaren arabera zenbatuko da.

  8. Ondare-elementuek galerak eragiten dituztenean, ez dira kontuan hartuko prestazioaren zenbatekoa zehazteko, ezta prestazioa eskuratzeko betekizunak betetzen diren zehazteko ere.

  1. Bizikidetza-unitateko kideek aurreko artikuluetan ezarritako tituluak ez direnetatik lortu dituzten etekinak zenbatu egingo dira, eta, betiere, hauek zenbatuko dira:

    1. Aldizka jasotzen direnak, kontraprestrazioa egon zein ez.

    2. Bizikidetza-unitatekoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoen aldizkako laguntzak, 44.1.a) artikuluan ezarritako xedeetarako erabiltzen direnean izan ezik.

  2. Aldizkakotasuna hilabetetik gorakoa bada, dagozkion hilabeteetan hainbanatuko da.

  1. Diru-sarrera atipikotzat joko dira aldizkakoak ez diren diruzko sarrerak edo erraz diru bihur daitezkeen ondasunak, kontraprestazioa egon zein ez, baldin eta prestazioaren indarraldiaren barruan lortu badituzte bizikidetza-unitateko kideek, eta, betiere, hauek:

    1. Sariak.

    2. Kalte-ordainak edo edozein izaeratako atzerakinak; 43.1 artikulua aplikatuta zenbatutako zenbatekoak kenduko zaizkie.

    3. Mantenu-eskubide gisa, konpentsazio-pentsio gisa eta Elikagaien Ordainketa Bermatzeko Funtsaren aurrerakin gisa eta antzeko beste kontzeptu batzuengatik jasotako atzerapenak; horietatik 43. artikuluaren 3. eta 4. apartatuak aplikatuta zenbatutako zenbatekoak kenduko dira.

    4. Diruzko ondasunak edo erraz diru bihurtu daitezkeen ondasunak, jaraunspen, legatu edo dohaintza bidez jasotakoak. Titulu horien bidez jasotako ondasun higiezinak ez dira zenbatuko diru-sarrera atipiko gisa, haien ondare-balorazioa edozein dela ere.

    5. Ondarearen salmentatik lortutako etekinak.

    6. Izaera erregularrik ez duten laguntzak, dohaintzak eta maileguak, bizikidetza-unitatekoak ez diren pertsona fisiko edo juridikoek emandakoak.

    7. Aurreko letretan jaso ez den bestelako edozein diru-sarrera, erregularra ez bada.

  2. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, erraz diru bihur daitezkeen ondasuntzat joko dira, besteak beste, tituluak, baloreak, epe finkoko ezarpenak, eperako gordailuak, inbertsio-funtsak, akzioak eta partizipazioak, gizarte-aurreikuspeneko planak eta pentsio-planak, nahiz eta ez erreskatatu.

  3. Diru-sarrera atipikoak haiek baliatu ahal izan diren hilabetearen hurrengoetan zenbatuko dira, arau hauen arabera:

    1. 750,00 eurotik beherako zenbatekoak: jasotako zenbatekoa hurrengo hiru hilabeteetan hainbanatuko da.

    2. 750,01 eta 3.000,00 euro artean: jasotako zenbatekoa hurrengo hamabi hilabeteetan hainbanatuko da.

      3.000,01 eta 6.000,00 euro artean: jasotako zenbatekoa hurrengo hogeita lau hilabeteetan hainbanatuko da.

      6.000,01 eta 12.000,00 euro artean: jasotako zenbatekoa hurrengo berrogeita zortzi hilabeteetan hainbanatuko da.

      12.000,00 eurotik gorako zenbatekoak: jasotako zenbatekoa hurrengo hirurogei hilabeteetan hainbanatuko da.

  4. Ez dira zenbatuko baliatu ahal izan zirenetik urte bateko epean xede hauetarako erabiltzen diren diru-sarrerak:

    1. Ohiko etxebizitza eskuratzea edo berritzea, eraikina kontserbatzea eta birgaitzea, bai eta jabekideen batzarrak onartutako derramak ere.

    2. Ohiko etxebizitzari lotutako hipoteka-zorra edo etxebizitzari dagozkion enbargoak edo kargak ordaintzeko.

    3. Lehen ibilgailua eta mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutakoak erosteko.

    4. Bizikidetza-unitateko kide batek lan-jarduera bati ekiteko, edo lan-jarduerarako diren edo jarduera horrek sortu dituen kredituak edo maileguak amortizatzeko.

    5. Desgaitasuna duten pertsonen autonomia pertsonalerako laguntza-produktuak eta irisgarritasun-gailuak eskuratzeko.

    6. Erregelamendu honen garapenean ezartzen diren beste xedeetarako.

  1. Dagokien zenbatekoarekin zenbatuko dira pentsio eta prestazio publikoak eskatuz gero lortuko ziratekeen kopuruak, baldin eta haien zenbatekoa kopuru finko eta zehatza bada, haien gehieneko zenbatekoa zehaztuta badago edo kontzeptu hori dela-eta aitortu beharko litzatekeen edo zatekeen kopuruaren datu frogagarririk badago. Zenbatekoak dagokien hilabeteen kopuruaren arabera hainbanatuko dira.

    Artikulu honen ondoreetarako, ez dira pentsio eta prestazio publikotzat hartuko Elikagaien Ordainketa Bermatzeko Funtsaren aurrerakinak eta antzeko helburua duten beste batzuk; baina, aitortutakoan, zenbatu egin behar dira.

  2. Bestela, ezin bada zehaztu zenbatekoa, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 42.1.b) artikuluan xedatutakoa beteko da.

    Diru-sarrerak bermatzeko errenta hiru hilabeterako etengo da eta zenbatekoa eguneratzeko prozeduran edo kontrol-prozeduran hartuko da eteteko erabakia.

  3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatzen denetik sei hilabete igarotakoan, hilero zenbatuko dira aurreko apartatuetan ezarritakoez bestelako eskubide ekonomikoak baliatuz lortutako zenbatekoak, sorburu duten titulu juridikoan agertzen den zenbatekoan. Beste aldizkakotasun bat badago ezarrita, dagozkion hilabeteetan hainbanatuko da.

  4. Aurreko apartatuan aipatutako epea igaro ondoren ez bada eskatu mantenurako edo konpentsazio-pentsiorako eskubidea aitortzeko, hilero diru-sarrera gisa zenbatuko da eskubide edo pentsio horren onuradunari dagokion osagarri indibidualaren zenbatekoa.

  5. Bizikidetza-unitateko kide batek bere ondarea osorik edo haren zati bat dohaintzan ematen badu, hari uko egiten badio, desbideratzen badu edo ezkutatzen badu eta horren ondorioz premia ekonomikoko egoera sortzen bada, diru-sarrera atipiko eta ondare-etekin gisa zenbatuko da dohaintzan eman den, desbideratu den, uko egin zaion edo ezkutatu den kopurua, eta ez da aplikatu beharko aurreko artikuluaren 4. apartatuan xedatutakoa.

  6. Halaber, aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatuko da bertan aipatutako egintzak diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu aurreko hiru hilabeteetan izan direnean.

  7. Kontrol- eta zehapen-prozeduren emaitza eragotzi gabe ulertuko da 5. eta 6. apartatuetan ezarritakoa.

  1. Ez dira konputatuko diru-sarrera hauek:

    1. Laguntza finalistak. Halakotzat joko dira, haiek arautzen dituen araudiarekin eta aplikatu beharreko deialdiarekin bat etorrita, bertan ezarritako helburua betetzeko, portaera jakin bat izateko edo jarduera jakin bat egiteko erabili behar direnak. Halakotzat joko dira, betiere, osorik edo partez gastu hauetako bat ordaintzeko direnak:

      1. a Ikasketak (maila edo gradua edozein dela ere), gastu osagarriak barne direla, hala nola materiala, garraioa, ostatua eta beste batzuk. Ez da sartuko mantenu-gastuak betetzeko dena, 2. apartatuan ezarritakoaren arabera zenbatuko baita.

      2. a Agindutako tratamendu medikoak, gastu farmazeutikoak, eta osasun-laguntzak eragindako garraio eta ostatua.

      3. a Garraioa.

      4. a Etxebizitza eskuratzeko direnak, 45.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita aparteko balioa duenean izan ezik, eta etxebizitza birgaitzeko, eraikinak birgaitzeko eta irisgarritasuna, konektagarritasuna eta energia-efizientzia hobetzeko direnak.

      5. a Gizarte-larrialdietarako laguntzak.

    2. Pertsonaren lanbide-, enpresa- eta prestakuntza-jardunari lotutako gastuak osorik edo partez ordaintzeko diren laguntzak, baita enplegua sustatzeko eta ekintzailetza babesteko programak ere.

    3. Gizarte Segurantzaren kotizazioko etekin fiskalak eta hobariak.

    4. Desgaitasuna eta mendekotasuna aitortua duten pertsonentzako laguntza ekonomikoak, subsidioak, gizarte-prestazioak edo laguntza-prestazioak, haien autonomia pertsonala, garapena, errekuperazioa, errehabilitazioa, gaitasunak eta arreta espezializatua sustatzeko direnean; zainketetarako laguntzak; pertsonari ohiko bizimoduan normal jarduteko beharrezkoak diren laguntza teknikoen edo tresnen bidez laguntza emateko direnak; mugikortasuna eta komunikazioa hobetzekoak, garraiorako laguntzak eta etxearen irisgarritasuna eta egokitzapenak hobetzeko direnak, baita errehabilitaziorako garraiorako eta egoitzarako laguntza osagarriak ere.

      Ez dira letra honetan sartzen desgaitasuna duen semea edo alaba ardurapean izatearen ondoriozko prestazioak.

    5. Langabezia kapitalizatzeagatiko diru-sarrerak.

    6. Etxebizitzarako prestazio ekonomikoa eta etxebizitzarako prestazio osagarria.

    7. Erregelamendu honen garapenean ezartzen diren bestelakoak.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako laguntza ekonomikoek, subsidioek eta prestazioek mantenuaren osagaia dutenean, osorik zenbatuko dira kontzeptu hori dela-eta aitortutako kopuruak.

    Laguntzak, subsidioak edo prestazioak aitortzeko egintzek, arauek edo dagokien deialdiak ez badute zehazten haiek ordaintzeko zenbateko zehatz eta jakina, aplikatzekoa den osagarri indibidualaren zenbateko baliokidea zenbatuko da.

  3. Guraso-ahalak berekin dakartzan betebeharrak, senideen arteko mantenu-betebeharra edo Kode Zibilaren 97. artikulutik eratorritako betebeharrak betetzeko zenbatekoek murriztu egingo dute bizikidetza-unitatearen errenta eta diru-sarrera erabilgarri guztiak, behin horiek epaian edo dagokion hitzarmen arautzailean agindutako moduan betetzen direla egiaztatuz gero.

  4. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko titularrak erabaki dezake artikulu honetan jasota ez dauden diru-sarrera eta errenta jakin batzuk zenbatzetik salbuestea inguruabar ekonomiko eta sozial bereziak daudenean, inguruabar horiek oinarrizko beharrizanak betetzeko gastua nabarmen handitzea eragiten badute.

    Erregelamendu honen ondorioetarako, oinarrizko beharrizantzat joko dira elikagaiekin, jantziekin, oinetakoekin, etxebizitzarekin, uraren eta energia elektrikoaren hornidurarekin eta informazio- eta telekomunikazio-zerbitzuen hornidurarekin lotutakoak.

  1. Erregelamendu honen ondorioetarako, ondare higiezintzat jotzen dira jabetza-, edukitza- edo gozamen-titulu juridiko batekin lotutako ondasun higiezin guztiak.

  2. Ez da zenbatuko zerrendatutako higiezin hauen balioa:

    1. Ohiko etxebizitza, aparteko balioa duenean izan ezik, eta garaje bat eta trasteleku bat, halakorik izanez gero etxebizitzaren higiezin berean egon daitezke edo hurbil dagoen beste batean. Landa-izaerako etxebizitza denean, bereizita ez dagoen izaera bereko lurzati erantsia ere ez da zenbatuko.

      Era berean, eta hiru urtez, letra honetan sartuko da 15.1 artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten irisgarritasun-arazoengatik utzitako etxebizitza, salbu eta etekinak lortzen badira hura errentan emanda, azpierrentan emanda, eskualdatuta edo lagata; etekin horiek 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera zenbatuko dira. Nolanahi ere, etxebizitzaren erabilera kontraprestazio ekonomikorik gabe lagatze hutsak ez du eragotziko ondare-errendimendua 40.2 artikuluan aurreikusitako moduan baloratzea.

    2. Norberaren konturako jarduerak egiteko baliatzen diren higiezinak edo haien zatiak jarduerak bertan edo bertatik egiten dira, baldin eta aparteko baliorik ez badute, eta, betiere, lonjak, dendak, bulegoak edo nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak.

    3. Negozioa edo jarduera amaitu eta hurrengo urtean zehar norberaren konturako jarduerak egiteko erabilitako higiezinak edo higiezinen zatiak.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuan edo hura ordezten duen arauan eta udal-ordenantzetan ezarritako gutxieneko bizigarritasun-baldintzak betetzen ez dituzten higiezinak, betetzen ez dituzten bitartean.

    5. Diru bihurtzea zaila duten higiezinak. Halakotzat joko dira baldintza hauetakoren bat betetzen dutenak:

      1. a Jabeak jabetza soila baino ez duen higiezinak, zeinaren gozamen-eskubidea bizikidetza-unitatekoa ez den hirugarren pertsona bati baitagokio.

        Gozamena baldintza suntsiarazle bati lotuta dagoenean, baldintza bete ondoren, higiezinaren balioa hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera zehaztuko da.

      2. a Jabekide den pertsona batek uko egiten diolako edo beste edozein inguruabar dela-eta saldu ezin diren higiezinak.

      3. a Enbargo, hipoteka betearazteko prozedura edo hartzekodunen konkurtso bati lotuta daudelako benetan erabilgarri ez dauden higiezinak.

        Enkantearen deialdia eta iragarkia Estatuaren Aldizkari Ofizialean argitaratuz gero iritziko zaio higiezinak benetan ezin direla erabili.

  3. Higiezin batek aparteko balioa duela ulertuko da haren katastroko balioa 400.000 eurotik gorakoa denean. Kasu horretan, zenbateko hori gainditzen duen kopurua zenbatuko da.

  1. Ondasun higiezinak katastroko balioaren arabera baloratuko dira, hipoteka-kargarik duten ala ez aintzat hartu gabe.

  2. Inongo gozamen-eskubideri edo erabiltze- edo biztantze-eskubide erreali lotuta ez dagoen ondasun higiezin baten jabetza izanez gero, haren katastroko balioaren zenbateko osoa zenbatuko da, edo, jabe bat baino gehiago badago, partaidetza-kuotaren zati proportzionala.

  3. Ondasun higiezin baten jabetza izanez gero eta haren gainean gozamen-eskubidea eratu bada edo halakorik izan bada diru-sarrerak bermatzeko errenta eskatu eta gero, haren katastroko balioaren zenbateko osoa zenbatuko da, edo, jabe bat baino gehiago badago, partaidetza-kuotaren zati proportzionala.

    Apartatu honetan xedatutakoa ez da aplikatuko gozamena jaraunspen, legatu edo dohaintza batetik datorrenean.

  4. Jabetzakoa ez den ondasun higiezin baten gaineko gozamen-eskubidea izanez gero, ohiko etxebizitza denean izan ezik, zenbaketarako, higiezinaren katastroko balioaren % 5 aplikatuko da urte bateko epe bakoitzeko, balio haren % 70 gainditu gabe. Gozamena biziartekoa bada, ondasunaren katastroko balioaren % 70 zenbatuko da gozamenduna 20 urtetik beherakoa denean, eta, adinak gora egin ahala, murriztuz joango da ehuneko hori, adin horretatik gorako urte bakoitzeko % 1eko proportzioan. Azken zenbaketa ezin da izan katastroko balioaren % 10etik beherakoa.

  1. Ondare higigarritzat jotzen dira ondasun higigarri guztiak, haien gainean jabetza-, edukitza- edo gozamen-titulu juridiko bat edukiz gero.

  2. Hauek sartuko dira, gutxienez: tituluak, baloreak, kreditu-eskubideak edo eskudirua, errenta aldakorreko edo finkoko tituluak, ibilgailu motordunak eta familiaren ostilamendua (aparteko balioa duenean). Haien balorazioa hurrengo artikuluetan xedatutakoaren arabera egingo da.

  1. Bizikidetza-unitateko edozein kideren titulu, balore eta kreditu-eskubideak nahiz haien titulartasuneko banku-gordailuetan eskudirutan dagoen dirua exekuzio-balioaren arabera zenbatuko dira.

  2. Errenta aldakorreko tituluak burtsan duten kotizazioaren arabera baloratuko dira, eta, burtsan kotizatzen ez baldin badute, kontabilitate-balioaren arabera.

  3. Errenta finkoko tituluak balio nominalaren arabera baloratuko dira.

  4. Gozamen-eskubideak arau hauen arabera baloratuko dira:

    1. Aldi baterako gozamenaren balioa gozamena dagokion ondasunaren balio osoaren proportzioan zenbatuko da, % 5 urte bateko epe bakoitzeko, % 70 gainditu gabe. Biziarteko gozamenetan, balioa ondasunaren balioaren % 70 dela balioetsiko da gozamenduna 20 urtetik beherakoa bada, eta, adinak gora egin ahala, murriztuz joango da ehuneko hori, adin horretatik gorako urte bakoitzeko % 1eko proportzioan, baina ezin da izan guztizko balioaren % 10etik beherakoa.

    2. Erabilera- eta biztantze-eskubide errealen balioa izango da ondasunaren balioaren % 75ari aldi baterako edo biziarteko gozamenen balorazioari dagozkion erregelak aplikatzetik ateratzen dena.

  1. Ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren, oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren eta zenbait garraiobideren gaineko zerga bereziaren kudeaketan aplikatu beharreko batez besteko salmenta-prezioak onartzen dituen araudian ezarritakoaren arabera baloratuko dira ibilgailuak.

  2. Aurrekoa gorabehera, bizikidetza-unitate bakoitzeko ibilgailu bat baloraziotik salbuetsita egongo da, bai eta mugikortasun urriko pertsonentzako ibilgailu egokituak ere, baldin eta, azken kasu horretan, gehieneko errenta bermatua kalkulatzeko, desgaitasunagatik edo mendekotasun-kalifikazioagatik bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarria aplikatzen bada.

  1. Familiaren ostilamenduaren eta aurreko artikuluetan jasota ez dauden gainerako ondasunen balioa salbuetsita egongo da ondarearen zehaztapenetik, aparteko balioa dutenean izan ezik.

  2. Ostilamenduak eta ondasunak 150.000 eurotik gorako merkatu-balioa dutenean jotzen dira aparteko baliokotzat.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 60. artikuluarekin bat etorrita, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera sortuko da.

  2. Prestazioa hilean behin ordainduko da, prestazioaren titularraren kontu baterako banku-transferentziaren bidez edota behar bezala baimendutako beste ordainketa-modalitate batzuen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko finantzen legedian xedatutakoari jarraikiz.

    Kasu bakoitzean egin beharreko ordainketa hilabete naturalak amaitu ondoren egingo da.

  3. Prestazioaren titularraren kontu batean ordaindu ezin denean, kreditu-erakundeak ukatu egin duelako oinarrizko ordainketa-kontu batera sartzeko aukera, eta egoera horrek irauten duen bitartean, honako arau hauei jarraituko zaie:

    1. Ordainketa bizikidetza-unitateko kideren baten titulartasuneko kontu batean egingo da, baldin eta adinez nagusi badira, 140.4 artikuluan aurreikusitako lehentasun-ordenaren arabera.

    2. Aurreko letran xedatutakoa betetzea ezinezkoa bada, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeari egin ahal izango zaio ordainketa, zeina titularrak aukeratuko baitu laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuetan laguntzaile gisa aitortutako erakundeen artetik erakunde horiek gizarteratzeko zerbitzuak emango dituzte eta gizarte-laguntzako, diagnostikoko, programazioko, jarraipeneko eta ebaluazioko eginkizunak beteko dituzte.

      Erakundeak egiaztatu beharko du prestazioaren zenbatekoa titularraren esku jarri duela, hala eskatzen zaionean.

    3. Espedientean jasoko da bizikidetza-unitateko kideak edo Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak prestazioaren ordainketa onartu duela, bai eta ordainketa egiaztatuko den banku-kontuaren titulartasuna akreditatu dela ere.

  4. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak edozein unetan eskatu ahalko du prestazioa ordaintzeko adierazitako banku-kontua aldatzeko. Horretarako, eredu normalizatua erabili beharko du eta izendatutako kontuaren titulartasuna egiaztatu beharko du, ereduan bertan adierazitako eran.

  5. Artikulu honetan ezarritakoak 3. apartatuan xedatutakoa salbu ez dio eragingo diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den pertsona bati ordaintzeko aukerari, 138. artikulutik 141.era xedatutakoarekin bat.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 62. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta kopuru bat oroharreko prezioan eta behin bakarrik jasotzeko eskubidea urtebetera iraungiko da, prestazioaren aitorpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    Oroharreko zenbatekotzat hartuko dira atzerapenak edo diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa aitortutako beste edozein zenbateko, baldin eta aldizka sortzen ez bada.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko bakoitza jasotzeko eskubidea dagokion muga-egunetik urtebetera iraungiko da.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 63. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, urteko zenbatekoak kontuan hartuta, bizikidetza-unitatearen diru-sarrerei gehituz gero bizikidetza-unitate berari eman zaizkion Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio eta laguntzak, batura horrek ezin izango du gainditu gehieneko errenta bermatu honen % 200: titularraren bizikidetza-unitatearen ezaugarri berdinak dituen bizikidetza-unitate bati urtean egokituko litzaiokeen diru-sarrerak bermatzeko errentari aplikatu beharrekoa.

    Artikulu honetan ezarritakoak ez die eragingo bizitzeko gutxieneko diru-sarrerari dagozkion babes-ekintzari eta zenbatekoaren zehaztapenari, Bizitzeko Gutxieneko Diru Sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legea izango baitute arau.

  2. Dagokion prozeduran aurreko apartatuan aipatzen den inguruabarra badela egiaztatu ondoren, pentsatuko da premia ekonomikoko egoeran egotea eskatzen duen betekizuna aldi baterako ez dela betetzen, urte naturala amaitu arte, eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 42. eta 46. artikuluetan ezarritako ondorioak izango ditu. Ez dio eragingo bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharrari, betebehar hori izanez gero.

  1. Bidegabe jasotako diru-sarrerak bermatzeko errenta itzultzeko betebeharra bat etorriko da Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin. Zor osoa behingoan eta borondatez ordaintzen denean izan ezik, prestazioa itzultzeko betebeharra konpentsazio bidez beteko da, zor den zenbatekoa aitortutako prestazioen zenbatekotik deskontatuz, hurrengo apartatuetan ezarritakoarekin bat, eta 146. artikuluan ezarritakoa eragotzi gabe.

    Artikulu honetan xedatutakoa ez zaio aplikatuko bizitzeko gutxieneko diru-sarrera gisa bidegabe jasotako zenbatekoen itzulketari, diru-sarrera hura bere araudiak erregulatuko baitu.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra konpentsazio bidez gauzatu behar denean, arau hauek beteko dira prestazioaren ordainketaren zenbatekoan egin beharreko deskontuak zehazteko:

    1. Zorra bizikidetza-unitateari dagokion gehieneko errenta bermatuaren % 150etik beherakoa bada, hilero gehieneko errenta bermatuaren % 20 deskontatuko da, gehienez.

    2. Zorra gehieneko errenta bermatuaren % 150ekoa edo hortik gorakoa eta % 200etik beherako bada, gehieneko errenta bermatuaren % 25 deskontatuko da, gehienez, hilero.

    3. Zorra gehieneko errenta bermatuaren % 200ekoa edo hortik gorakoa eta % 300etik beherako bada, gehieneko errenta bermatuaren % 30 deskontatuko da, gehienez, hilero.

    4. Zorra gehieneko errenta bermatuaren % 300ekoa edo hortik gorakoa bada, hilero gehieneko errenta bermatuaren % 35 deskontatuko da, gehienez.

  3. Aitortutako prestazioaren zenbatekoa kontuan hartuta ezin badira egin deskontuak aurreko apartatuan ezarritako mugen barruan, aitortutako hileko zenbatekoaren arabera doituko dira.

  4. Bigarren apartatuan ezarritako deskontuen zenbatekoa handitu egingo da, haien bidez zorra ezin bada kitatu gehienez ere bost urteko epean, egin beharreko deskontuak ondorioak izan behar dituen datatik aurrera zenbatuta. Epe horren barruan itzultzea ahalbidetuko duen kopuruan handituko dira deskontuak.

    Epea luzatu ahal izango da oinarrizko zenbatekoa jasoko dela bermatzeko behar den denboraz, baldin eta, 2. eta 3. apartatuak aplikatuta, diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa jaso beharreko zenbatekoa hura baino txikiagoa bada. Luzapena ez da bidezkoa izango, baldin eta interesdunak, oro har eta aurreko kapituluan xedatutakoaren arabera zenbatuta, oinarrizko zenbatekotik gorako etekinak baditu.

  5. Ordaindu gabeko zor irmo bat baino gehiago egonez gero administrazio-bidean, metatu egingo dira, eta, deskontuak egiteko, 2. apartatuan xedatutakoa zor den kopuru osoaren gainean aplikatuko da. Horrez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan urtarrilaren 12ko 1/2021 Dekretuaren bidez onartua bera edo hura ordezten duen arauan ordainketak egozteko ezarritako arauak aplikatuko dira.

    Deskontatu beharreko ehunekoa zehazten duen egintzak zor bakoitza identifikatuko du, baita aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa ere, interesdunari entzun ondoren. Hamabost eguneko epea izango da entzunaldi horretarako.

  6. Prestaziorako eskubiderik ez badago edo jaso beharreko zenbatekoa itzuli beharreko zenbatekoa baino txikiagoa bada, bidegabe jasotako zenbateko bat itzultzeko betebeharra administrazio-bidetik deklaratzen duen ebazpenaren irmotasunak edo ordaindu gabeko zorra administrazio-bidetik erreklamatzeko egintzaren irmotasunak hasiera emango dio dirua biltzeko prozedurari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz; erregelamenduaren arabera, zorraren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango da, borondatezko epean zein exekutiboan, betebeharra duen pertsonak aldez aurretik hala eskatuta.

  7. Artikulu honetan xedatuta ez dagoen guztian, eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen aurka ez doan guztian, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua aplikatuko da betebeharrak azkentzeari eta horiek biltzeari dagokienez.

Titulu honetan jasotako prozedurak izapidetzean, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 69. artikuluan aitortutako eskubideak bermatuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-bulego guztiek aurrez aurreko arreta eta laguntza emango diete pertsonei titulu honetan ezarritako prozedurekin lotutako izapideak egin ditzaten, erakundearekin harremanetan jartzeko aukeratu duten bitartekoa edozein dela ere.

  2. Halaber, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak lineako laguntza emango du, eta aplikazioak erabiltzeko eta izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko irisgarritasun osoa bermatuko die desgaitasuna duten pertsonei, adinekoei eta bitarteko elektronikoak erabiltzeko zailtasunak dituztenei.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eta artikulu honetan adierazitako arreta eta laguntza ematen duten langileek ez dute inolako erantzukizunik izango eskabide bat ukatzeagatik edo prozedura bat interesdunak nahi ez duen edo haren asmoen kontrakoa den emaitzarekin ebazteagatik edo amaitzeagatik, salbu eta administrazio publikoen, agintarien edo haien zerbitzura dauden langileen ondare-erantzukizuna aitortzeko betekizunak betetzen badira, diziplina-erantzukizuna edo erantzukizun penala.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu-kartak zerbitzu-mailako konpromisoak identifikatuko ditu desgaitasuna duten pertsonei titulu honetako prozedurekin lotutako izapideak betetzeko arreta eta laguntza jasotzean dagokien ulertzeko eta ulertuak izateko eskubidea benetakoa izan dadin.

    Halaber, zerbitzu-mailako konpromisoak zehaztuko ditu adineko pertsonei dagokienez, bai eta alde horretatik zailtasun bereziak dituzten pertsonei dagokienez ere.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eguneratuta edukiko ditu interesdunei titulu honetan aipatzen diren prozedurekin lotutako izapideak egiteko aukera emango dieten eredu normalizatuak.

  2. Eredu normalizatuak hizkera argian idatzita egongo dira, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan, eta sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen irisgarritasunari buruzko araudian aurreikusitako irisgarritasun-betekizunak beteko dituzte. Halaber, interesdunentzako beharrezko informazioa jasoko dute, honako hauetan xedatutakoa betez: 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 13. eta 14. artikuluak (Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena), edo hura ordezten duen araua.

  3. Eskuragarri egongo dira enplegu-bulegoetan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoetan.

  4. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu-kartak zehaztuko ditu ulertzeko moduko eskaera-eredu normalizatuak idazteko metodologiak aplikatzearekin lotutako zerbitzu-konpromisoak.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 70. eta 71. artikuluetan xedatutakoaren arabera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bermatuko du pertsonek eskubidea dutela titulu honetan aipatzen diren prozedurak izapidetzean bitarteko elektronikoen bidez harremana izateko, hargatik eragotzi gabe erakunde horrekin harremanetan jartzeko bidea une oro aukeratzeko eskubidea.

  2. Horretarako, erregelamendu honen 56. artikuluan aipatzen den laguntzaz eta ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 66. artikuluan xedatutakotik ondorioztatzen denaz gain (91/2023 Dekretua, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzekoa), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eguneratuta edukiko du titulu honetan aipatzen diren prozedurekin lotutako izapideak egitea ahalbidetzen duten konektagarritasun-puntuei buruzko informazioa puntu horiek doakoak, seguruak eta kalitate handikoak izango dira.

    Informazioa eskuragarri egongo da enplegu-bulegoetan eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoetan.

  3. Nolanahi ere, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez bideratuko ditu titulu honetan araututako prozedurak.

  1. Datuak eta informazioa datuen transmisio-sistemen, bitartekaritza-plataformen, elkarreragingarritasun-zerbitzuen eta informazioa trukatzeko beste edozein sistemaren bidez lortzen direnean, espedientean jasota utziko da zein egunetan eta ordutan egin den transmisioa, bai eta zer prozedura, izapide edo jarduketari dagokion ere, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorrita: martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 62.1 artikuluan (Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzen duena) eta ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 63.2 artikuluan (Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzekoa) edo horiek ordezten dituzten arauetan.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako sistemen bidez lortutako datuen eta informazioaren zehaztasuna egiaztatu ahal izango dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ikuskatzaileek eta fiskalizazio- eta kontrol-organoek, baita kontrol- eta zehapen-prozedurak izapidetzeko eta ebazteko eskumena duten organoek ere.

  3. Artikulu honetan xedatutakoa 11.5 artikuluan adierazitako pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eta nortasunik gabeko erakundeek emandako informazioari aplikatuko zaio.

  1. Titulu honetako prozedurekin lotutako izapideak bitarteko elektronikoen bidez egiteko, beharrezkoa denean, une bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren egoitza elektronikoak onartzen dituen identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistemen bidez identifikatu beharko dira interesdunak, eta haiekin sinatu beharko dute.

  2. Era berean, identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema gehigarriak onartu ahal izango dira, baldin eta honako hauetan ezarritakoa betetzen badute: Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 71.2 eta 3. artikuluak eta Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuaren 26.etik 29.era bitarteko artikuluak, edo horiek ordezten dituzten arauak.

    Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren egoitza elektronikoan kontsultatu ahalko dira onartuta dauden identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistemak.

  3. Aurreko apartatuetan xedatutakoak ez ditu hauek eragotziko: funtzionarioek identifikatzea eta autentifikatzea interesdunek egindako jarduerak, aipatutako 91/2023 Dekretuaren 66. artikuluan aurreikusitako baldintzetan; Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak gaitzea, interesdunen ordezkari gisa zenbait jarduera elektroniko egin ditzaten, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 70.3 artikuluarekin bat etorriz, eta, hala badagokio, herritarrei arreta emateko eskumena duen administrazio-organoaren titularrak erabakitako gaikuntza orokorrak.

    Apartatu honetan aipatzen diren gaikuntzak ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren 79. artikuluan edo hura ordezten duen arauan ezarritakoaren mende egongo dira.

  4. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek titulu honetako prozedurak bitarteko elektronikoen bidez izapidetzeko behar dituzten identifikaziorako eta sinadura elektronikorako sistemak doan erabili ahal dituztela bermatuko du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak.

  1. Administrazio-egintzak jakinarazteko, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legedian xedatutakoa beteko da.

  2. Jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egiteko, Herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa emateko eta zerbitzuak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzeko ekainaren 20ko 91/2023 Dekretuaren VIII. Tituluaren V. kapituluan eta Sektore publikoak bitarteko elektronikoen bidez jarduteko eta funtzionatzeko Erregelamendua onartzen duen martxoaren 30eko 203/2021 Errege Dekretuan edo horiek ordezten dituzten arauetan xedatutakoa beteko da.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak bitarteko telefonikoak, helbide elektronikoa edo baimendutako beste kanal batzuk erabiliko ditu jakinarazpena eskura jarri zaiela adierazteko interesdunei, eta jakinarazpen horretara sartzeko bidea emateko.

    Apartatu honetan aipatutako komunikazioa informazioa emateko baino ez da, eta komunikazio hori ez egiteak ez dio eragingo jakinarazpenaren balioari.

  1. atala

    Hasiera

  1. Prozedura interesdunak eskatuta hasiko da. Horretarako, eredu normalizatua aurkeztu beharko du, hemen aipatzen diren alderdiak egiaztatzen dituzten agiriekin batera:

    1. Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko gainerako kideen izenak, baita, hala dagokionean, haien artean dauden ahaidetasun-loturak, ezkontza-harremana edo antzekoak.

    2. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izateko Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16. artikulutik 19. artikulura eta erregelamendu honen 4. artikulutik 7. artikulura ezarritako betekizunak.

    3. Bizikidetza-unitatearen egoitza, eta, hala denean, titularra eta onuradunak egoitza banatan bizitzea justifikatzen duten inguruabarrak.

    4. Bizikidetza-unitatearen ezaugarriak, guraso bakarreko bizikidetza-unitateak direnean, bai eta gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktimek osatutakoak badira ere, edo pentsiodunek osatutakoak edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-kalifikazioa duten pertsonek osatutakoak badira.

    5. Premia ekonomikoko egoera.

    6. Halakorik badago, ezohiko bizikidetza-unitateak eratzea eragin duten inguruabarrak.

    7. Eskatzaileak ordezkari baten bidez diharduenean, izena eta dagokion ordezkaritza.

    8. Eskaera desgaitasuna duten pertsonei laguntza ematen dien pertsona batek aurkezten badu, izena eta egoera egiaztatzen duen dokumentazioa.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako betekizunak eta inguruabarrak egiaztatzeko, I. eta II. eranskinetan adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar da, erregelamendu honen 11. artikuluan ezarritako eran. Horrez gainera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan ezarritakoa hartuko da kontuan.

  3. Eskabidearekin batera, erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango da, 64. artikuluan ezarritakoaren arabera eta bertan ezarritako ondorioekin.

  4. Eskabidea, ahal dela, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistro elektronikoan aurkeztuko da, hargatik eragotzi gabe interesdunek administrazio publikoetako organoei zuzendutako dokumentuak aurkezteari buruz administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legediak xedatu duena.

  5. Eskabidea aurkezteak eskabide-eredu normalizatuan ezarritako konpromisoak hartzea ekarriko du.

Eskabide-eredu normalizatuak erreferentzia hauek izango ditu:

  1. Eskatzaileak aurkeztu behar duen dokumentazioa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku ez dagoelako edo beste administrazio publiko batzuekin informazioa trukatzeko sistemen bidez lortu ezin delako, bai eta erantzukizunpeko adierazpenekin ordezteko aukera ere.

  2. Bankuko datuak, prestazioa ordaintzeko. Nahitaezkoa da eskatzailea kontuaren titularra izatea, hargatik eragotzi gabe 51.3 artikuluan xedatutakoa.

  3. Eskaera ebazteko epeari eta Administrazioaren isiltasunaren ondorioei buruzko informazioa.

  4. Eskatzailearentzako informazioa, jakinarazten duena eskatzailea behartuta dagoela eskaeraren datuetan izandako edozein aldaketaren berri ematera eta, errekerimendua egiten zaionean, aldaketa horiek egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztera.

  5. Eskatzailearen adierazpen bat, eskaeran eta hari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla dioena eta datuak faltsuak edo okerrak izatearen edo datuak ezkutatzearen ondorioen berri ematen duena.

  6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 14/2022 Legearen 72.2 artikuluan eta erregelamendu honen 30. eta 61.3 artikuluetan aipatzen diren komunikazioak egiteko telefono finkoaren, gailu mugikorren, helbide elektronikoaren identifikazioa.

  7. Eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukeratutako bitartekoa eta hizkuntza ofiziala, eta, jakinarazpenetarako kanal hau hautatuz gero, posta-helbidea.

  8. Beharrezkoa denean, beste administrazio publiko batzuetatik dokumentuak edo informazioa biltzeko baimena, eta interesdunak aurka egiteko eskubidea baliatzeko aukera.

  9. Eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura.

  10. Datuak babesteko legedia betetzeko interesdunei eman beharreko informazioa.

  11. Eskabidea betetzeko jarraibideak, eta harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  12. Aurkeztutako dokumentazioa gordetzeko epeei buruzko informazioa.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 79. artikuluaren arabera, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eskatzaileek erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu ahal izango dute eskabidearekin batera, zeina eredu normalizatura egokituko baita.

  2. Erantzukizunpeko adierazpenean, betekizun hauek baino ez dira zehaztu behar: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak datuak transmititzeko sistemen bidez, datu-bitartekaritzarako plataformen bidez, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez eta administrazio publikoen artean informazioa trukatzeko beste edozein sistemaren bidez egiaztatu ezin dituen betekizunak edo erakunde horrek ez dituen dokumentuen bidez egiaztatuko direnak.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak prestazioa aitortuko du, eta horrek ondorioak izango ditu erantzukizunpeko adierazpena erantsi zaion eskabidea aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera. Lanbidek, nolanahi ere, esleituak dituen kontrol- eta ikuskapen-ahalmenak balia ditzake.

  4. Hala ere, diru-sarrerak bermatzeko errenta ez da aitortuko eta hurrengo atalean aipatzen den izapidetzeari jarraitu beharko zaio, baldin eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren esku dagoen dokumentazioa edo eskatzaileak aurkeztutakoa egiaztatu ondoren edo 2. apartatuan aipatutako sistemen bidez egiaztatu ondoren, agerian geratzen bada ez dela bete prestazioa eskuratzeko betekizunen bat.

    Halakoetan, zirkunstantzia hori jakinaraziko zaio interesdunari, prestazioa aitortzea eragozten duten egitate edo datuen berri emango zaio, eta bultzada emango zaio prozeduraren izapidetzeari. Egintza horren aurka ezin izango da errekurtsorik jarri.

  5. Erantzukizunpeko adierazpenetan oinarritutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren aitorpenaren kontrola dagokion urteko laguntza-, ikuskapen- eta kontrol-planaren esparruan egingo da, titulu honen V. kapituluan ezarritakoarekin bat etorrita.

  1. Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan hutsune, errore edo kontraesanik detektatuz gero, edo aurkeztutakoari irizten bazaio osatu beharra duela eskatutako betekizunak egiaztatzeko, eskatzaileari errekerimendua egingo zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzendu dezan edo eskatutako dokumentuak aurkeztu ditzan, eta adieraziko zaio hori egiten ez badu eskaeran atzera egin duela pentsatuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

  2. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea etenda geratuko da interesdunari zuzenketa egiteko errekerimendua egiten zaionean, errekerimendua jakinarazten denetik benetan betetzen den arteko aldian.

  1. Eskabideak aurkeztu diren hurrenkeran bideratuko dira.

  2. Hala ere, diru-sarreren bermearen arloan eskumena duen organoak hurrenkera hori aldatu ahal izango du, arrazoituta, aurkeztutako eskabideen kopuruak nabarmen gora egiten badu edo prozedurak normal izapidetzea eta ebaztea eragozten duen beste edozein inguruabar gertatzen bada.

    Halakoetan, eskabideak izapidetzeko ezartzen den hurrenkerak kalteberatasun bereziko egoerak hobeto babestea izango du oinarri.

  3. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, bete egin beharko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21.5 eta 23. artikuluetan edo lege hura ordezten duen arauan ezarritakoa, eta kudeaketa-gomendioak egitea erabaki ahal izango da, euskal sektore publikoaren legediarekin bat etorrita.

  1. atala

    Instrukzioa

  1. Prozeduraren instrukzioan, diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko betekizun erabakigarriak betetzen direla egiaztatuko da, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian aurreikusitako moduan.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko organo eskudunak egiaztatuko du eskatzaileak diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko betekizunak betetzen dituela eskabidea aurkeztu duen datan, hargatik eragotzi gabe hurrengo artikuluan xedatutakoa.

    Horretarako, une bakoitzean gaituta dauden datuak transmititzeko sistemak, datu-bitartekaritzarako plataformak, elkarreragingarritasun-zerbitzuak eta administrazio publikoen artean informazioa trukatzeko beste edozein sistema erabiliko ditu, eta legez eta erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko behar diren datuak eta txostenak eskatuko dizkie beste erakunde batzuei.

  3. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, uste badu interesdunek alegatutako egitateak ez direla egiazkoak, nahiz eta I. eta II. eranskinetan aipatutako dokumentuak aurkeztu, frogaldi bat zabalduko du, hamar egunekoa, datuak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen frogak egiteko. Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legedian xedatutakoaren arabera egingo da frogaldia.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, zehazki, egiaztatuko du interesdunak eta bizikidetza-unitatea osatzen dutenek eskubidez legozkiekeen pentsioak eta prestazio publikoak eskatu dituztela.

    Halaber, egiaztatuko du eskaeran atzera ez dutela egin eta ez dietela uko egin aitortuak zituzten pentsioei edo prestazioei.

  2. Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonek ez badituzte eskatu eskubidez dagozkien pentsio eta prestazio publikoak, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak interesdunari jakinaraziko dio, dagokionak eskaera egin dezan, gehienez ere hamar eguneko epean.

    Interesdunak, eskaeran atzera eginez gero edo aitortutako eskubideari uko eginez gero, epe berean beste eskaera bat egin beharko du, baita egiaztagiriak aurkeztu ere, baldin eta eskubideak edo eskubideek preskribatu ez badute, edo iraungi ez badira; kasu horretan, 44.1 artikuluan xedatutakoa beteko da, prestazioaren zenbatekoa zehaztu ahal bada.

  3. Aurreko apartatuan aurreikusitako epea igaro eta eskabidea egiaztatu ez bada, prestazioa ukatzeko ebazpena emango da.

  4. Bigarren apartatuan xedatutakoa ez da aplikatuko baldin eta pentsioa edo prestazio publikoa eta diru-sarrerak bermatzeko errenta bateraezinak badira eta pentsioaren edo prestazio publikoaren zenbatekoa bizikidetza-unitateari kontzeptu hori dela-eta hilero legokiokeena baino txikiagoa bada. Kasu horretan, interesdunak uko egin beharko dio, aurretiaz, pentsio edo prestazio publiko hori jasotzeko aitortutako eskubideari.

  1. Interesdunei entzunaldiaren izapidea bermatuko zaie, hamar egunean, baina izapide hori egin gabe utz daiteke, baldin eta prozeduran ez badira azaltzen eta ebazpenean ez badira kontuan hartzen interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak besterik.

  2. Interesdunek edozein unetan egin ahal izango dituzte alegazioak, eta egokitzat jotzen duten dokumentazioa aurkeztu ahal izango dute, betiere ebazpena eman baino lehen.

  3. atala

    Amaiera

Diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko prozedurari amaiera emango diote ebazpenak, atzera egiteak eta iraungipenaren deklarazioak.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 76.1 artikuluarekin bat etorrita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion ebazpena emango du, eta gehienez ere hiru hilabeteko epean jakinaraziko du, eskabidea organo eskudunaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    Epe hori igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera onartutzat jo beharko da. Hala ere, ebazpen espresua eman beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 24.3 artikuluan edo lege hori ordezten duen arauan ezarritakoarekin bat.

  2. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eskabidea organo eskudunaren erregistroan sartu den data Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartu den data izango da.

  1. Prozeduraren instrukzioa egin ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea aitortzen duen ebazpena emango du Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, edo, bestela, eskaera ezesten duena.

  2. Prestazioa aitortzen duen ebazpenak hilean jasoko den zenbatekoa finkatuko du, baita aitorpenak zer egunetatik aurrera izango dituen ondorio ekonomikoak ere.

    Halaber, hauek identifikatuko ditu: gehieneko errenta bermatua; bizikidetza-unitatearen ezaugarriak eta osaera; kontuan hartu diren errenta eta diru-sarrera erabilgarriak, eta prestazioaren zenbatekoa eguneratu behar den eguna.

  3. Eskaera ezesten duen ebazpena arrazoitua izango da beti.

  1. Ebazpena eman baino lehen, eskatzaileak edozein unetan egin dezake atzera diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko eskaeran.

  2. Eskatzaile bat baino gehiago egonez gero, atzera egiteak aukera hori eskatu duenari baino ez dio eragingo, eta prozedura izapidetzen jarraituko da beste eskatzaileekin, hurrengo apartatuetan ezarritako ondorioekin.

  3. Eskatzaileak Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.1 eta 26. artikuluetan eta erregelamendu honen 13. artikulutik 15. artikulura adierazitako bizikidetza-unitateetako batean sartuta daudenean, haietako batek atzera egiteak ez du eragotziko haren errenta eta diru-sarrera erabilgarriak zenbatzea sartuta dagoen bizikidetza-unitatearen premia ekonomikoko egoera egiaztatzeari dagokionez.

    Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskabidea aitortzen duen ebazpena emanez gero, atzera egin duen pertsonak bizikidetza-unitateko gainerako onuradunek dituzten betebehar eta eskubide berberak izango ditu.

  4. Atzera egin duen pertsona aipatu den legearen 25.2 artikuluan adierazitako bizikidetza-unitateetako batean sartuta egonez gero, ez dira kontuan hartuko haren errenta eta diru-sarrera erabilgarriak bizikidetza-unitatea osatzen dutenen premia ekonomikoko egoera zehazteko, iritziko baitzaio ez dela unitateko kide; gainera, ez dio eragingo ematen den ebazpenak.

  5. Atzera egitea espresua izan beharko da, eta eredu normalizatuan aurkeztuko da. Atzera egin duten pertsonen sinadura beharko da.

  6. Artikulu honetan xedatutakoak ez du ezertan eragozten 65.1 artikuluan ezarritakoa.

Prozedura iraungitzat joko da Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 95. artikuluan edo lege hori ordezten duen arauan ezarritako inguruabarrak gertatzen direnean.

  1. atala

    Xedapen orokorrak

  1. Zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren xedea da hurrengo hiruhilekoan jaso beharreko diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaztea.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta hiru hilean behin eguneratuko da.

  3. Ez da prozedura honen xede izango 32. artikuluan aipatzen diren aplikazio orokorreko aldaketen ondoriozko zenbatekoak aldatzea.

Zenbatekoa izapidetze sinplifikatuaren bidez eguneratuko da, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 82.3 artikuluan eta administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legedian xedatutakoarekin bat etorrita.

  1. Zenbatekoa eguneratzeko prozedurak kontuan hartuko ditu prozedura hasten denean bizikidetza-unitateak dituen osaera eta ezaugarriak.

    Bizikidetza-unitateko kide guztiak beste bizikidetza-unitate bereizi batean integratzen direnean, kontuan hartuko da zenbatekoa eguneratzeko unean azken horrek duen osaera.

  2. Kontuan hartuko dira indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko ebazpenean aintzat hartutako hiruhilekoaren hurrengoan kideek erabilgarri dituzten errenta eta diru-sarrera guztiak.

    Zenbatekoa eguneratzeko prozedura lehen aldiz sustatzen bada, eskaera egin den hilabeteko eta hurrengo bietako errenta eta diru-sarrera erabilgarriak hartuko dira kontuan.

  3. Artikulu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, kontuan hartuko dira diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 29.1.g) artikuluan eta erregelamendu honen 25. artikuluan xedatzen dena betetzeko aurkeztutako datuak eta 11. artikuluaren 4. eta 5. apartatuetan adierazten diren bitartekoen bidez lortzen direnak, titularrak eta onuradunak espresuki kontra agertzen direnean izan ezik edo aplikatzekoa den legedi bereziak haien baimen espresua behar dela ezartzen duenean eta baimen hori eman ez denean izan ezik.

  1. atala

    Hasiera

  1. Prozedura ofizioz hasiko da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuetan ezarritako organoaren erabaki baten bidez, zenbatekoa eguneratu behar den hilabetearen barruan.

  2. Prozedura hasteko erabakiak hauetakoren bat jaso behar du:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoaren behin-behineko likidazioa.

    2. Prestaziorako eskubide subjektiboa eteteko proposamena.

    3. Datuen eta dokumentazioaren errekerimendua.

  3. Kasu hauetan ez da hasiko zenbatekoa eguneratzeko prozedura:

    1. Prestazioaren ordainketa osorik kautelaz eteteko erabakia hartu denean, behin-behineko neurria indarrean dagoen bitartean.

      Kautelazko etetea kendu ondoren, prozedurari hasiera emateko erabakia hartuko da, hala badagokio.

    2. Kontrol-prozedura prestazioaren ordainketa osorako eskubidearen etetearekin amaitu denean, etetearen arrazoia premia ekonomikoko egoeran ez egotea denean izan ezik.

    3. Zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpena diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidearen etetea izan denean, ebazpena indarrean dagoen bitartean.

    4. Hurrengo kapituluan jasotako gerora sortutako beharrizan-egoera adierazteko prozedura hasita dagoenean, ebazpena eman arte edo administrazio-isiltasunez baietsitzat jotzen den arte.

  4. Aurreko apartatuko d) letran aipatzen den eskaera ez bada onartzen edo ezetsi egiten bada, prozedura hasteko erabakia hartuko da zenbatekoa eguneratzea dagokion hilabetean.

    Gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko eskaera baietsiz gero, 101.3 artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

  1. Behin-behineko likidazioak dagokion hiruhilekorako kuantifikatuko du diru-sarrerak bermatzeko errenta, bizikidetza-unitatearen osaera eta errenta eta diru-sarrera erabilgarri guztiak kontuan hartuta, 77. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita.

  2. Behin-behineko likidazioan datu hauek jasoko dira:

    1. Aztertutako bizikidetza-unitatearen ezaugarriak eta osaera, eta dagokion gehieneko errenta bermatua.

    2. Errenta eta diru-sarrera erabilgarriak, III. tituluan ezarritakoaren arabera zenbatuta, hilabeteka banakatuta.

    3. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko behin-behineko zenbatekoa, baldin eta premia ekonomikoaren betekizuna betetzen bada.

      Behin-behineko likidazioak hauek zehaztuko ditu: oinarrizko zenbatekoa, osagarri indibidualak eta aplikatzekoak diren bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotutako osagarriak, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 43., 44. eta 45. artikuluetan adierazitako inguruabarretako bat gertatzeagatik zenbaketatik salbuetsitako osagarriak, baita, hala badagokio, lege horren 36. artikuluan eta erregelamendu honen 34. artikuluan adierazitako indize zuzentzailea ere.

  1. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasteko erabakian, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubide subjektiboa eteteko proposamena egingo da kasu hauetan:

    1. Premia ekonomikoko egoerarik ez dagoenean.

    2. Prestazioaren titularrak edo onuradunek ez dituztenean eskatu eskubidez legozkiekeen pentsio edo prestazio publikoak; 68.4 artikuluan xedatutakoa da salbuespena. Pentsio eta prestazio publiko horiek identifikatu beharko dira.

    3. Bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsona guztiak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi izan direnean hogeita hamar egunetik gora eta laurogeita hamar egun naturaletik behera jarraituak edo ez urte naturalaren barruan.

  2. Aurreko apartatuko b) letran xedatutakoa gorabehera, behin-behineko likidazioa emango da, 79. artikuluarekin bat etorrita, premia ekonomikoko egoera dagoela zehazten bada, eta eskatu ez diren pentsio edo prestazio publiko horien zenbatekoak zenbatuko dira inguruabar hauetakoren bat gertatzen bada:

    1. Pentsio eta prestazio publikoen zenbatekoa kopuru finko eta zehatz bat bada.

    2. Pentsio eta prestazio publikoen zenbatekoa finkoa ez bada, baina gehieneko zenbatekoa zehaztuta badago edo modu frogagarrian jasota badago kontzeptu horrengatik legokiokeen zenbatekoa. Zenbateko horiek 43.1 artikuluan xedatutakoaren arabera zenbatuko dira.

  1. Zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren hasieran, datuak eta dokumentazioak aurkezteko errekerimendua egingo da bost egun emango dira horretarako, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

    1. Ez izatea bizikidetza-unitateko kideek balia ditzaketen errenta eta diru-sarreren daturik.

    2. Ez jakitea bizikidetza-unitatearen osaera edo ezaugarriak zein diren.

    3. Behin-behineko likidazioa edo, hala badagokio, prestaziorako eskubidea eteteko proposamena egitea eragozten duen beste edozein.

  2. Errekerimenduan adieraziko da ezen, eskatutakoa betetzen ez bada, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubide subjektiboa eteteko proposamena egingo dela ezin delako prestazioaren zenbatekoa zehaztu.

  3. Eskatutakoa bete dela egiaztatu ondoren, aurkeztutako datuak eta agiriak kontuan hartuta, instrukzio-organoak behin-behineko likidazioa egingo du, 79. artikuluarekin bat etorrita, edo, bestela, prestaziorako eskubide subjektiboa eteteko proposamena egingo du, 80. artikuluarekin bat etorrita.

  4. Errekerimenduak eten egingo du 87. artikuluan ebazteko ezarritako epea, errekerimendua jakinarazten denetik benetan betetzen den arte, edo, bestela, errekerimenduan eskatutakoa betetzeko emandako epea bete arte.

  1. atala

    Instrukzioa

Prozeduraren instrukzioaren xedea izango da bizikidetza-unitatearen osaera eta ezaugarriak zehaztea eta egiaztatzea, baita aztertutako aldian lortutako diru-sarrerak eta errentak zehaztea ere, haietan oinarrituta emango baita zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpena.

  1. Prestazioaren titularrak alegazioak egin ahal izango ditu eta egokitzat jotzen dituen datu eta dokumentu guztiak aurkeztu, bost eguneko epearen barruan, zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasteko erabakiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.

    Prozedura datuen eta dokumentazioaren errekerimenduaren bidez hasi bada, likidazioaren edo eteteko proposamenaren jakinarazpena egin denetik zenbatuko da epea.

  2. Beste bost egun emango dira entzunaldiaren izapidea egiteko, ordura arte aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa murriztea proposatzen bada edo prestaziorako eskubide subjektiboa etetea proposatzen bada. Horretarako, izapidea, betiere, datu eta dokumentu hauetan oinarritu behar da: prestazioaren titularrak alegatutakoak ez diren eta prozedura hasteko erabakian prozedura dokumentazioaren errekerimenduaren bidez hasi bada, behin-behineko likidazioan edo haren osteko eteteko proposamenean kontuan hartu ezin izan ziren datuetan eta dokumentuetan.

    Entzunaldiaren izapidea ezartzeko egintzan, dagozkion datuak eta dokumentuak identifikatuko dira, baita zenbatekoaren eguneratzean duten eragina ere.

  3. Aurreko apartatuetan adierazitako epeak igaro aurretik prestazioaren titularrak adierazten badu ez duela alegaziorik egingo ez beste dokumentu edo justifikaziorik aurkeztuko, izapidea egintzat joko da.

  4. Espedienteari erantsiko zaizkio ebazpena eman baino lehen aurkezten diren alegazio eta dokumentu guztiak.

Prozeduraren izapidetzeak agerian uzten badu ezinezkoa dela diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaztea interesdunari egotz dakiokeen arrazoiren batengatik, prestazioa kautelaz etengo da, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 47.2.c) eta 82.4 artikuluetan xedatutakoaren arabera. Horrez gainera, hasiera eman ahalko zaio kontrol-prozedurari, hala badagokio.

  1. atala

    Amaiera

Zenbatekoa eguneratzeko prozedurari amaiera emango diote ebazpenak, titularrak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubideari uko egiteak eta gerora sortutako arrazoiengatik prozedura izapidetzen jarraitzea ezinezkoa izateagatik artxibatzeak.

  1. Prestazioaren titularrak egindako alegazioak eta aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoren, eta, halakorik izan bada, entzunaldiaren izapidea egin ondoren edo horretarako epea igaro ondoren, ebazpen arrazoitua emango da, zeinaren bidez diru-sarrerak bermatzeko errenta eguneratzea edo prestaziorako eskubidea etetea xedatuko baita. Ebazpenarekin, administrazio-bidea amaituko da.

  2. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eguneratzea xedatzen duen ebazpenak hau zehaztuko du:

    1. Aztertutako bizikidetza-unitatearen ezaugarriak eta osaera.

      1 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoarekin bat bizikidetza-unitate bateko kide guztiak beste unitate batean integratzen direnean, azken unitate horri dagokion zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenak baliorik gabe utziko ditu lehenengoak aitortuak dituen eskubideak.

    2. Errenta eta diru-sarrera erabilgarriak, hilabeteka banakatuta eta aintzat hartutako azken eguna zehaztuta.

    3. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa eta eguneratzearen indarraldia.

      Hauek banakatuko dira: oinarrizko zenbatekoa osagarri indibidualak, bizikidetza-unitatearen ezaugarriei lotuta aplikatu diren osagarriak eta, hala badagokio, indize zuzentzailea. Hala badagokio, zenbaketan sartu ez diren osagarriak identifikatuko dira eta ez sartzeko arrazoiak adieraziko dira.

  3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea etetea xedatzen duen ebazpenak egitate eragilea identifikatu behar du eta etenaldiaren iraupena zehaztu behar du.

    Halaber, prozeduraren instrukzioak agerian uzten badu ezinezkoa dela diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaztea, eten egingo da prestaziorako eskubidea. Horrez gainera, kontrol-prozedura hasi ahalko da.

  4. Ebazpena aplikatu behar den aldian ezin izango da eskatu diru-sarrerak bermatzeko errenta berriro ordaintzen hasteko. Eskaera hori eginez gero, ez da onartuko eskabidea, hurrengo kapituluan gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedurari dagokionez xedatutakoa gorabehera.

  5. Ebazpenak behin-behineko likidazioaren edo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubide subjektiboa eteteko proposamenaren eduki bera izango du alegaziorik egin ez denean edo alegaziorik ez egiteko erabakia adierazi denean.

  6. Zenbatekoa eguneratzeko ebazpenaren ondorio ekonomikoak bertan ezarritako aldian aplikatuko dira, baina bete beharko da dagokion administrazio-egintza jakinarazteko betebeharra.

  1. Zenbatekoa eguneratzeko ebazpena hogeita hamar eguneko epearen barruan eman eta jakinaraziko da, prozedura hasteko erabakia jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatuta.

  2. Epe hori igaro eta ebazpena eman eta jakinarazten ez bada, pentsatuko da prestazioaren zenbatekoa aurreko aldian aitortutakoaren berdina dela, hargatik eragotzi gabe ebazteko betebeharra betetzetik eta, hala badagokio, kontrolatzeko ahala baliatzetik eta 4. apartatuan xedatutakotik ondorioztatzen dena.

  3. Epe barruan ebazteko betebeharra urratzen bada Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egotz dakiokeen arrazoiren baten ondorioz, ez da deklaratuko bidegabe jasotako zenbatekoak itzuli behar direla. Hala ere, hala badagokio, atzerakinak aitortuko dira.

  4. Atzerapena prestazioaren titularrari egotzi behar bazaio, honako arau hauek aplikatuko dira:

    1. Prestazioaren zenbatekoak 2. apartatuan aurreikusitako moduan irauten badu, ez da atzerakinik sortuko interesdunaren alde.

    2. Aurreko letran xedatutakoa gorabehera, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak konturako ordainketak egin ahal izango ditu, behin-behineko likidazioan aurreikusitako zenbatekoan, zenbateko hori txikiagoa bada aurre-aurreko aldian aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa baino, hargatik eragotzi gabe ordainketak erregularizatu behar izatea zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpena eman ondoren.

      Apartatu hori ez da aplikatuko, baldin eta 80.1 artikuluan aipatzen den prestaziorako eskubide subjektiboa eteteko proposamenarekin hasi bada prozedura.

    3. Bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezertan galarazi gabe ulertuko da aurreko letretan ezarritakoa.

  1. Titularrak diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubideari uko egiteak ez dio eragingo prozedura izapidetzen jarraitzeari, dagokion itzulketak Administrazioaren aldeko eskubideak aitortzea ekar badezake.

  2. Kasu hauetan, jarduketak artxibatu egingo dira, ezinezkoa bada, gerora sortutako arrazoien ondorioz, zenbatekoa eguneratzeko prozedura izapidetzen jarraitzea:

    1. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasi ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren ordainketa osorik eteteko kautelazko erabakia hartzen denean beste prozedura baten barruan.

      Kautelazko etetea kendu ondoren, zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasteko erabakia hartuko da, 78. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    2. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasi ondoren, kontrol-prozeduran prestazioaren ordainketa osoa jasotzeko eskubidea eteteko ebazpena ematen denean.

      Hala ere, etenaldia epe jakin baterako ezartzen bada eta epe hori zenbatekoa eguneratzeko prozedura izapidetzen ari den bitartean amaitzen bada, ez da artxibatuko, eta prozedura izapidetzen jarraitu beharko da.

      Prestaziorako eskubideari berrekinez gero, zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasiko da, 78. artikuluan xedatutakoaren arabera, hala badagokio.

    3. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura hasi ondoren, prestazioa azkentzea erabakitzen denean, adierazten duen ebazpena betearazlea denetik aurrera.

  3. Jarduketak artxibatzeko erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari.

  1. atala

    Xedapen orokorrak

  1. Gerora sortutako beharrizan-egoeratzat joko da baldintza hauek betetzen dituena:

    1. Bizikidetza-unitateak gehieneko errenta bermatuaren % 40tik beherako diru-sarrerak eta errentak izatea kontzeptu guztiak batuta, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbateko aitortua barne.

    2. Eskaera egiten den unean indarrean dagoen zenbatekoaren aurre-aurreko zenbatekoa eguneratzeko ebazpena aplikatzeko aldian, bizikidetza-unitateak legokiokeen gehieneko errenta bermatuaren % 150etik beherako etekinak izatea kontzeptu guztiak batuta, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbateko aitortua barne.

    3. Indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko ebazpena aplikatu behar den aldian, bizikidetza-unitateko kideek gutxienez gehieneko errenta bermatuaren % 15eko zenbatekoko ordainketak egin behar izatea hauek direla bide: hipoteka-maileguak edo kredituak, kontsumorako kredituaren kontratuak, errentamendu-kontratua edo finantza-errentamenduarena eta mailegu-hartzaile gisa sinatu dituzten bestelako kreditu-kontratuak.

    4. Bizikidetza-unitateko kideak ez izatea honako hauen gaineko jabetza- edo gozamen-eskubideen titularrak, eta berauen balioa ez izatea 3.000 eurotik gorakoa: tituluak, entitateen akzio eta partizipazioak, eperako ezarpenak eta gordailuak, inbertsio-funtsak, kontu korronteak, eskudirua eta 40.5.e) artikuluan xedatutakoa betetzen duten gizarte-aurreikuspeneko planak eta pentsio-planak.

  2. Hala ere, ez da hartuko gerora sortutako beharrizan-egoeratzat aurreko apartatuko a) letran xedatutakoa betetzearen kausa bada prestazioa osorik edo partez etetea salbuetsirik Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 42.1.a) artikuluan ezarritakoa eta diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra.

  1. Prozeduraren xedea da gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzea eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa eguneratzea Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 35.1.b) eta 82.1 artikuluetan ezarritako epeak amaitu baino lehen.

  2. Prozeduraren izapidetzeak ez dio eragingo zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenari, halako ebazpenik indarrean badago. Hala ere, 101. artikuluan xedatutakoa bete beharko da eskabidea baiesten duen ebazpenari dagokionez.

Zenbatekoa eguneratzeko prozeduran, administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen legedian ezarritako izapidetze sinplifikatua bete behar da.

  1. Eskabidea egiten den datan dauden bizikidetza-unitatearen osaera eta ezaugarriak eta egoitza hartuko dira kontuan.

  2. Bizikidetza-unitatearen errenta eta diru-sarrera erabilgarriei dagokienez aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errenta barne, indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenean kontuan hartutako azken dataren hurrengotik eskabidea egin aurreko hilabeteko azken egunera arte izandakoak hartuko dira kontuan.

    Emaitzaren eta iragandako hilabeteen kopuruaren arteko zatiketa egingo da, eta zatiketa horren zatidura izango da 89.1.a) artikuluan ezarritako ondorioetarako kontuan hartu beharko den kopurua.

  3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidearen etete partzialak eta 54. eta 146. artikuluetan xedatutakoa dela-eta deskontatzen diren kopuruek ez dute gutxituko aurreko apartatuan adierazitako errenta eta diru-sarrera erabilgarrien kuantifikazioa.

  1. atala

    Hasiera

  1. Prozedura diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eskatuta hasiko da. Horretarako, hurrengo artikuluan adierazitako eskabide-eredu normalizatua aurkeztu beharko du.

    1. eta II. eranskinekin bat etorrita, inguruabar hauek egiaztatzen dituzten agiriak erantsiko dira:

      1. Bizikidetza-unitatearen osaera eta ezaugarriak, unitateak aldaketak izan baditu indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenean kontuan hartutakoari dagokionez.

      2. Premia ekonomikoko egoera.

  2. Indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpena jakinarazten den egunetik ebazpena indarrean dagoen azken hilabeteko lehen egunera arte egin ahal izango da eskaera.

  3. Zenbatekoa eguneratzeko prozedura ebazteko epea amaituta ez bada ebazpenik jakinarazi, artikulu honetan adierazitako eskabidea aurreko apartatuan finkatutako amaiera-egunera arte aurkeztu ahal izango da, eta ulertuko da ematen den ebazpenari dagokiola.

Gerora sortutako beharrizana deklaratzeko eskabide-eredu normalizatuak datu hauek izango ditu:

  1. Eskatzailearen eta, hala badagokio, bizikidetza-unitateko kideen izenak, baita haien artean dauden ahaidetasun-loturak, ezkontza-harremana edo antzekoak ere.

  2. Eskatzaileak ordezkari baten bidez diharduenean, ordezkaritza duenaren identitatea.

  3. Eskaera desgaitasuna duten pertsonei laguntza ematen dien pertsona batek aurkezten badu, inguruabarraren izaera eta egiaztagiria, eta pertsona jardulearen identitatea.

  4. Bizikidetza-unitatearen egoitza eta, hala denean, titularra eta onuradunak egoitza banatan bizitzea justifikatzen duten inguruabarrak.

  5. Premia ekonomikoko egoera.

  6. Hipoteka- edo kreditu-maileguak, kontsumorako kredituaren kontratuak, errentamendu-kontratuak edo finantza-errentamendukoak eta beste kontratu batzuk direla-eta ordaintzeko betebeharren zenbateko banakatua.

  7. Eskaera ebazteko epeari eta Administrazioaren isiltasunaren ondorioei buruzko informazioa.

  8. Eskatzailearentzako informazioa, jakinarazten duena eskatzailea behartuta dagoela eskaeraren datuetan izandako edozein aldaketaren berri ematera eta, errekerimendua egiten zaionean, aldaketa horiek egiaztatzeko dokumentazioa aurkeztera.

  9. Eskatzailearen adierazpen bat, eskaeran eta hari erantsitako dokumentazioan bildutako datuak egiazkoak direla dioena, eta datuak faltsuak edo okerrak izatearen edo datuak ezkutatzearen ondorioei buruzko informazioa.

  10. Eskatzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin harremanak izateko aukeratu dituen bitartekoa eta hizkuntza ofiziala.

  11. Beharrezkoa denean, beste administrazio publiko batzuetatik dokumentuak edo informazioa biltzeko baimena, eta interesdunak aurka egiteko eskubidea baliatzeko aukera.

  12. Eskatzailearen edo haren ordezkariaren sinadura.

  1. Datuak babesteko legedia betetzeko interesdunei eman beharreko informazioa.

  2. Eskabidea betetzeko jarraibideak, eta harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  3. Aurkeztutako dokumentazioa gordetzeko epeei buruzko informazioa.

Eskabidea ez da onartuko kasu hauetan, behar bezala arrazoitutako ebazpen baten bidez:

  1. Argi eta garbi funtsik gabea denean.

  2. Funtsa ebatzi denean edo garai berari buruzko beste eskabide bat izapidetzen ari denean.

  3. Eskabidea abusuzkoa denean Kode Zibilaren 7.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, edo lege-iruzurra agerikoa denean.

    93.2 artikuluan ezarritako epetik kanpo aurkezten denean.

  1. Xedea diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko ebazpenean finkatutako zenbatekoa eguneratzea denean.

  1. Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan hutsune, errore edo kontraesanik detektatuz gero, edo aurkeztutakoari irizten bazaio osatu beharra duela eskatutako betekizunak egiaztatzeko, eskatzaileari errekerimendua egingo zaio, bost eguneko epean akatsa zuzendu dezan edo eskatutako dokumentuak aurkeztu ditzan, eta adieraziko zaio hori egiten ez badu eskaeran atzera egin duela pentsatuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

  2. Ebazpena emateko eta jakinarazteko epea etenda geratuko da interesdunari zuzenketa egiteko errekerimendua egiten zaionean, errekerimendua jakinarazten denetik benetan betetzen den arteko aldian.

  3. atala

    Instrukzioa

Prozeduraren instrukzioaren xedea izango da gerora sortutako beharrizan-egoeraren betekizun eragileak betetzen direla egiaztatzea eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaztea, halakorik eman behar bada.

  1. Prestazioaren titularrak alegazioak egin ahal izango ditu eta egokitzat jotzen dituen datu eta dokumentu guztiak aurkeztu, prozeduraren hasieran, bost eguneko epearen barruan, jakinarazpenaren egunetik aurrera.

    Zuzentzeko errekerimendurik egin bada, errekerimendua jakinarazten denetik aurrera hasiko da epea.

  2. Beste bost egun emango dira entzunaldiaren izapidea egiteko ebazpenak indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenean aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa murriztea dakarrenean, baldin eta prestazioaren titularrak alegatutakoak ez diren datuetan eta dokumentuetan oinarritzen bada izapidea.

  3. Aurreko apartatuan adierazitako epeak igaro aurretik prestazioaren titularrak adierazten badu ez duela alegaziorik egingo ez beste dokumentu edo justifikaziorik aurkeztuko, izapidea egintzat joko da.

  4. Nolanahi ere, espedienteari erantsiko zaizkio ebazpena eman baino lehen aurkezten diren alegazio eta dokumentu guztiak.

Kontuan hartuko dira 92.2 artikuluan ezarritakoaren arabera dauden errenta eta diru-sarrera erabilgarri guztiak, baita aldiari dagokion gehieneko errenta bermatua ere. Aldearen eta kontuan hartutako hilabeteen kopuruaren arteko zatiketa egingo da, eta zatidura diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa izango da dagokion hiruhilekoan, ezertan eragotzi gabe 102. artikuluan xedatutakoa.

  1. atala

    Amaiera

    100. artikulua. Amaiera.

    Gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedurari amaiera emango diote ebazpenak, uko egiteak eta prozedura izapidetzen jarraitzeko ezintasunaren ondorioz jarduketak artxibatzeak.

    101. artikulua. Ebazpena.

  1. Prestazioaren titularrak egindako alegazioak eta aurkeztutako dokumentazioa jaso ondoren, eta, halakorik izan bada, entzunaldiaren izapidea egin ondoren edo horretarako epea igaro ondoren, ebazpen arrazoitua emango da, non hau adieraziko baita:

    1. Eskabidea baietsi dela eta gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratu dela, edo ezetsi egin dela.

      86.2 artikuluaren a), b) eta c) letretan adierazitako edukiak.

      Kasu bakoitzean eman beharreko hileko zenbatekoa hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera doitu beharko da.

  2. Eskabidea ezetsi egingo da kasu hauetan:

    89.1 artikuluan ezarritako betekizunak betetzen ez direnean.

    1. Kapitulu honetan araututako prozeduraren instrukziotik ateratzen den diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa indarrean dagoen zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenean aitortutakoa baino txikiagoa denean.

    2. Prozeduraren instrukzioak agerian uzten duenean ezinezkoa dela diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa zehaztea.

  3. Eskabidea baiesten duen ebazpenak hiruhileko bateko indarraldia izango du, eta baliorik gabe utziko du zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpena. Haren ondorio ekonomikoak eskabidea egin den datatik ebazpenean zehaztutako hiru hilabeteko epea amaitu arte aplikatuko dira.

  4. Indarrean dagoen bitartean, ezin izango da eskatu gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko; eskatuz gero, ez da onartuko.

  5. Ezespenak ez dio eragingo zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenaren efikaziari, eta indarrean jarraituko du.

  6. Gerora sortutako premia-egoera deklaratzeko prozeduraren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

    102. artikulua. Zenbatekoaren haztapena.

    Gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzen duen ebazpenak arau hauen arabera finkatuko du diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa:

    89.1.b) artikuluan adierazitako aldian errentak % 130 eta % 150 artean handiagoak badira bizikidetza-unitateari zegokion gehieneko errenta bermatua baino, % 5eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaio aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoari.

    1. % 115 eta % 129 artean handiagoak badira, % 3ko koefiziente murriztailea aplikatuko da.

    2. % 101 eta % 114 artean handiagoak badira, % 2ko koefiziente murriztailea aplikatuko zaio zenbatekoari.

      103. artikulua. Ebazteko epea.

      Ebazpena hogeita hamar eguneko epearen barruan eman eta jakinaraziko da, eskabidea egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta. Epe hori igarota ebazpenik eman ez bada, eskabidea baietsitzat joko da.

      104. artikulua. Amaitzeko beste modu batzuk.

      1. Prozedurari amaiera emango dio titularrak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubideari uko egiteak eta hurrengo apartatuan aipatzen diren jarduketak artxibatzeak.

      2. Prozedura izapidetzen jarraitzeko ezintasuna dela-eta jarduketak artxibatzeko erabakia hartuko da egoera hauetakoren bat izaten bada prozedura hasi ondoren:

        1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioaren ordainketa osorik eteteko kautelazko erabakia hartu denean beste prozedura baten barruan.

        2. Kontrol-prozeduran prestazioaren ordainketa osoa jasotzeko eskubidea eteteko ebazpena ematen denean.

        3. Prestazioa azkentzea erabakitzen denean, deklaratzen duen ebazpena betearazlea denetik aurrera.

      3. Aurreko apartatuko a) eta b) letretan adierazitako etetea kendu ondoren, beste eskabide bat egin ahal izango da, hala nahi izanez gero.

      4. Jarduketak artxibatzeko erabakiak amaiera emango dio administrazio-bideari.

  1. atala

    Xedapen orokorrak

    105. artikulua. Xedea.

  1. Kontrol-prozeduraren xedea da titularraren eta bizikidetza-unitatea osatzen dutenen betekizunak eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzea, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean eta erregelamendu honetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko.

  2. Prozedura hau baliatuko da erantzukizunpeko adierazpenetan oinarritutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren aitorpenak kontrolatzeko ere. Erantzukizunpeko adierazpenaren xede diren adierazpen eta dokumentu guztiak kontrolatuko dira, adierazpeneko datuen eta informazioaren fidagarritasuna eta zehaztasuna egiaztatzeko, baita prestazioa eskuratzeko betekizunetara egokitzen direla egiaztatzeko ere.

    106. artikulua. Adimen artifizialeko sistemen erabilera.

  1. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak adimen artifizialeko sistemak erabili ahal izango ditu diru-sarrerak bermatzeko errenta kontrolatzeko, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 86. artikuluan aurreikusitako baldintzetan, hor ezarritako eskakizunekin eta mugekin, bai eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 22.2.b) artikuluan xedatutakoaren arabera ere. Erregelamendu hori pertsona fisikoen babesari buruzkoa da, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen du.

  2. Bereziki, espedienteak hautatzeko eta erabaki automatizatuak hartzeko erabili ahal izango dira adimen artifizialeko sistemak.

  1. atala

    Hasiera

    107. artikulua. Hasiera.

  1. Hemen aipatzen diren kasuetan, kontrol-prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunaren erabaki baten bidez. Erabaki horretan, dokumentazioa aurkezteko edo agertzeko errekerimendua egingo da edo titularrak eta bizikidetza-unitateko kideek betekizunak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatzeko prozedura sustatzeko borondate-deklarazio hutsa egingo da. Hauek dira kasuak:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren aitorpena erantzukizunpeko adierazpenen edukian oinarritu denean, eta deklaratutako datuen eta informazioaren fidagarritasuna eta zehaztasuna egiaztatu behar denean, baita prestazioa eskuratzeko betekizunetara egokitzen direla egiaztatu behar denean ere.

    2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokion aitortutako prestazio guztiak gutxienez bi urtean behin kontrolatzeko betebeharra kontuan hartuta, prozedura hori hasi behar denean.

    3. Aitortutako prestazioari ausazko kontrola egiten zaionean.

  2. Aurreko apartatuan aipatutako erabakia organo eskudunaren ekimenez, goragoko batek aginduta edo salaketa baten ondorioz hartu ahal izango da.

    108. artikulua. Prestazioa kautelaz etetea.

  1. Kontrol-prozedura izapidetzen ari den bitartean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa osorik edo zati batean kautelaz eteteko erabakia hartu ahal izango da modu arrazoituan, baldin eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 47. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jasotako inguruabarretako bat gertatzen bada edo betekizunak betetzen badira.

  2. Aurreko apartatuan ezarritakoa gorabehera, kontrol-prozedura hasi baino lehen eten ahal izango da diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa, premia atzeraezina egonez gero, interes publikoa babesteko beharrezkoa bada. Kontrol-prozedurari hasiera emateko egintzan, berretsi, aldatu edo kendu egin beharko da neurri hori.

  3. Kautelazko neurriaren izapidetzean, aipatutako legearen 47.4 artikuluan xedatutakoa bete beharko da.

  1. atala

    Instrukzioa

    109. artikulua. Instrukzioa.

  1. Administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian ezarritakoarekin bat etorrita, prozeduraren instrukzioan, titularrak eta bizikidetza-unitatea osatzen dutenek betekizunak eta betebeharrak betetzen dituztela egiaztatuko da, baita Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legean eta erregelamendu honetan xedatutakoa betetzen dela ere.

  2. Horretarako, instrukzio-organoak beharrezkoak diren datuak eta informazioa eskatu ahal izango dizkie interesdunei; une bakoitzean gaituta dauden datuak transmititzeko sistemak, datu-bitartekaritzarako plataformak, elkarreragingarritasun-zerbitzuak eta administrazio publikoen artean informazioa trukatzeko beste edozein sistema erabili ahal izango ditu, eta legez eta erregelamenduz ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzeko behar diren datuak eta txostenak eskatu ahal izango dizkie beste erakunde batzuei.

    Halaber, pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eta nortasunik gabeko erakundeek informazioa emateko eskatu ahal izango du, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Kontrolean aztertu beharrekoak diren betekizunak eta betebeharrak betetzeari dagokionez egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izango dituzte interesdunek, hamar eguneko epearen barruan, prozedura hasteko erabakia jakinarazten denetik aurrera.

  4. Prozeduraren instrukzioan, instrukzio-organoak kontrolatu nahi diren betekizunak eta betebeharrak egiaztatzeko beharrezkotzat jotzen dituen txostenak eta irizpenak eskatu ahal izango ditu.

  5. Halaber, prozedurak hala eskatzen duenean, instrukzio-organoak hamabost eguneko frogaldia hasteko erabakia hartuko du, beharrezkotzat jotzen dituen frogak egiteko.

    110. artikulua. Entzunaldiaren izapidea.

  1. Hamar eguneko entzunaldia emango zaie interesdunei, eta egindako jarduketen, ezagunak diren egitateen edo datuen eta haien ondorioen berri emango zaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo dokumentuak aurkez ditzaten.

  2. Prozeduraren instrukziotik ondorioztatzen bada bidegabe jasotako kopuruak daudela, kuantifikatu egingo dira eta dagozkien aldiak eta gertaera eragileak zehaztuko dira. Hori dela eta, zorra itzultzeko proposamena egin ahal izango da, 54. artikuluaren 1., 2. eta 3. apartatuetan ezarritako arauekin bat, interesdunek inguruabar horri buruzko iritzia emateko aukera izan dezaten.

  3. Entzunaldiaren izapidea egin gabe utzi ahal izango da, prozeduran interesdunek azaldutako egitateak, alegazioak eta frogak besterik ez badira azaltzen eta ebazpenean haiek besterik ez badira kontuan hartzen.

  4. Halaber, ebazpena eman baino lehen, edozein unetan, egokitzat jotzen dituzten agiriak aurkeztu ahal izango dituzte kontrol-prozeduran aztergai diren betekizunak eta betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko.

  1. atala

    Amaiera

    111. artikulua. Prozeduraren amaiera.

  1. Kontrol-prozedura ebazpen arrazoitu baten bidez amaituko da. Ebazpen horrek erabaki hauetakoren bat izango du:

    1. Prestazioaren titularrak eta onuradunek betekizunak eta betebeharrak betetzen dituztela eta, hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena eta aurkeztutako dokumentazioa bat datozela eta prestazioa eskuratzeko eta hari eusteko betekizunak betetzen direla egiaztatu dela.

    2. Prestazioaren zenbatekoa aldatzeko erabakia, baldin eta kontrol-prozeduran agerian geratu badira akats materialak edo egitezkoak edo egiaztatu bada prestazioa aitortzean omisioak eta okerrak izan direla.

    3. Prestazioa eteteko edo azkentzeko erabakia, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 42. artikulutik 45.era eta 48. artikuluan aipatutako kasuetan.

  2. Aurreko apartatuko b) eta c) letretan aurreikusitako kasuetan, hala badagokio, bidegabe jasotako zenbatekoak itzuli behar direla adierazi ahal izango du ebazpenak. Eduki hau izango du:

    1. Zorra eragin duten arrazoiak; dagokion aldia eta haren zenbatekoa zehaztuta.

    2. Bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharraren adierazpena. Itzultzeko baliatu behar den prozedura zehaztu beharko da; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduarekin bat, zorraren zenbateko osoa ordainketa bakarrean borondatez egiteko aukeraren berri emango da, eta ezarritako epean ordaintzen ez bada, deskontua aplikatuko dela jakinaraziko da, zeina ebazpenak kuantifikatu beharko baitu, 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu ostean.

      112. artikulua. Ebazteko epea eta iraungitzea.

      1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 83.2 artikuluarekin bat etorrita, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dagokion ebazpena emango du, eta gehienez ere sei hilabeteko epean jakinaraziko du, organo eskudunaren hasteko erabakia hartzen denetik aurrera.

      2. Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik jakinarazi gabe, prozedura iraungi egingo da. Iraungitzea deklaratzen duen ebazpenak jarduketak artxibatzeko aginduko du.

        113. artikulua. Eskubidea etetearen eta berriz ematearen ondorioak.

      1. Kontrol-prozeduran ematen den ebazpenak diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea osorik edo zati batean etetea xedatzen duenean, prestazioa osorik edo zati batean ordaintzeari utziko zaio kasu bakoitzaren arabera ebazpena eman eta hurrengo hilabeteko lehen egunean, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 46.1 artikuluarekin bat etorrita.

      2. Hala ere, prestaziorako eskubidea 86.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita eteteko ebazpen batekin amaitu bada zenbatekoa eguneratzeko prozedura, kontrol-prozeduran emandako ebazpenaren efikazia atzeratu egingo da diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpen berria aplikatzekoa den hileko lehen egunera arte.

      3. Etetearen iraupenak aipatutako legearen 46.2 artikuluan ezarritako arauak beteko ditu.

      4. Prestazioa etetea eragin zuten arrazoiak desagertuta edo erabakitako etetearen epea amaituta, berriz ekingo zaio diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubideari, alderdi batek eskaturik. Interesdunak alderdi hauek egiaztatu beharko ditu:

        1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 16. artikulutik 19. artikulura eta erregelamendu honen 4. artikulutik 7. artikulura ezarritako eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular izateko betekizunei eusten zaiela.

        2. Premia ekonomikoko egoera dagoela, erregelamendu honen 35. artikuluan ezarritakoaren arabera. Kontuan hartuko dira bizikidetza-unitateko kideek eskaera egin den hilean eta aurreko bietan zituzten errenta eta diru-sarrera erabilgarriak.

        3. Aldaketarik izan bada, bizikidetza-unitatearen egoitza eta, hala denean, titularra eta onuradunak egoitza banatan bizitzea justifikatzen duten inguruabarrak.

        4. Aldaketarik gertatu bada, bizikidetza-unitatearen ezaugarriak, guraso bakarreko bizikidetza-unitateak direnean, gizakien salerosketaren, genero-indarkeriaren, sexu-esplotazioaren edo etxeko indarkeriaren biktimek osatutakoak badira, edo pentsiodunek osatutakoak edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-kalifikazioa duten pertsonek osatutakoak badira.

        5. Halakorik badago, eta aldaketarik izan bada, ezohiko bizikidetza-unitateak eratzea eragin duten inguruabarrak.

      5. Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, nahikotzat joko da betebeharra bete dela edo etetea eragin zuen egoera zuzendu dela komunikatzea, ezertan galarazi gabe apartatu horretan adierazitako betekizunak eta inguruabarrak egiaztatu behar izatea.

      6. Artikulu honetan xedatuta ez dagoen guztian, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea berriz izateko eskaera egiteko, titulu honen II. kapituluan araututako diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko prozeduran xedatutakoa bete behar da, 64. artikuluan xedatutakoa izan ezik, ez baita aplikatzekoa.

        2. apartatuan ezarritakoa gorabehera, prestaziorako eskubideari ofizioz berrekingo zaio kasu hauetan:

        1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea osorik edo zati batean etetea xedatzen duen ebazpenak iraupen jakin bat ezartzen duenean.

        2. Etetea Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 29.1.d) artikuluan eta erregelamendu honen 23.1 artikuluan ezarritako betebeharra ez betetzeagatik erabaki denean. Betebehar hori betetzen dela egiaztatu ondoren berrekingo zaio.

        3. Urte natural bakoitzaren barruan hogeita hamar egunetik gora eta laurogeita hamar egun naturaletik behera jarraian zein ez titularrak edo onuradunetako batek benetako bizilekua Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo izateak eragin duenean etetea. Autonomia-erkidegoko udalerriren batera itzuli dela eta bertan bizi dela jakinarazi eta egiaztatu ondoren berrekingo zaio.

          1. Aurreko apartatuan adierazitako kasuetan, prestazioaren zenbatekoa prestazioa aitortzeko ebazpenean edo diru-sarrerak bermatzeko errentaren hileko zenbatekoa eguneratzeko ebazpenean ezarritakoa izango da, baldin eta ebazpenok indarrean badaude. Zenbatekoa eguneratzeko prozeduraren ebazpenak prestaziorako eskubidea etetea xedatu badu, ez da berreskuratuko eskubidea ebazpen hori indarrean dagoen bitartean.

            Gorago adierazitako ebazpenen indarraldia amaitu ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa eguneratzeko prozeduran xedatutakoa beteko da, hau da, titulu honen III. kapituluan araututakoa.

            114. artikulua. Azkentzearen ondorioak.

            Kontrol-prozeduran emandako ebazpenak prestazioa azkendu behar dela xedatzen duenean, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa beteko da.

  1. atala

    Xedapen orokorrak

    115. artikulua. Zehapen-prozedura.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen IV. tituluko II. kapituluan tipifikatutako arau-hausteak egiteagatik zehapena ezartzeko, hurrengo artikuluetan xedatutakoa aplikatu beharko da, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin edo lege horiek ordezten dituzten arauetan ezarritakoarekin bat etorrita.

  2. Ez da baliatuko prozeduraren izapidetze sinplifikatua.

    116. artikulua. Informazioaren aldia eta aurretiazko jarduketak.

  1. Prozedura hasi aurretik, hasteko eskumena duen organoak informaziorako edo aurretiazko jarduketetarako aldi bat ireki ahal izango du, ahalik eta zehaztasunik handienarekin determinatzeko zer egitate izan daitezkeen prozedura hasteko arrazoi, nor edo nortzuk izan daitezkeen erantzule eta zer inguruabar adierazgarri dituzten batzuek eta besteek. Xedea da kasuaren inguruabarrak zein diren eta prozedura hastea komeni den jakitea.

  2. Aurretiazko jarduketak isilpekoak izan ahalko dira, eta haien iraupena ezin da izan hilabetetik gorakoa, epe jakin baterako luzatzeko berariazko erabakia hartzen ez bada.

  1. atala

    Hasiera

    117. artikulua. Prozedura hastea.

    Zehapen-prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunaren erabaki baten bidez betiere, bere ekimenez, goragoko batek aginduta, beste organo batzuen edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ikuskatzailetzaren eskaera arrazoituaren ondorioz edo salaketa baten ondorioz, eta instrukzio-fasea eta zehapen-fasea bereiziko ditu. Fase horietako bakoitza organo bati esleitu behar zaio.

    118. artikulua. Hasteko erabakia.

  1. Hasteko erabakiak Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 37.1 artikuluan ezarritako gutxieneko edukia izango du. Era berean, erabakiari gehitu ahal izango zaizkio, baldin eta kuantifikatu ahal badira, prozedura hastea eragin duten egitateen ondorioz bidegabe jasotako zenbatekoak, bai eta zer eperi buruzkoak diren eta zer egitateren ondorio diren ere.

  2. Hasteko erabakia instrukzio-organoari komunikatuko zaio, eta inputatuari eta gainerako interesdunei jakinaraziko zaie, eta adierazi hamabost eguneko epea dutela egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri edo informazio guztiak aurkezteko, baita frogaldi bat irekitzea eskatzeko eta frogatzeko egokitzat jotzen dituzten bitartekoak proposatzeko ere.

  3. Hasteko erabakiari, prozedura irekitzeko eskaera, salaketa edo eskaera arrazoitua erantsiko zaio, baita haiei erantsi zaizkien edo zehapen-eskumenaren organo titularrak prozedura irekitzeko kontuan hartu dituen dokumentuak eta frogak ere, 1/2023 Legearen 37.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  4. Jakinarazpenean, interesdunei ohartaraziko zaie ezen, prozedura hasteko erabakiaren edukiaz aurreikusitako epean alegaziorik egin ezean, erabaki hori ebazpen-proposamentzat hartu ahal izango dela, baldin eta egotzitako erantzukizunari buruzko irizpen zehatz bat badu.

    119. artikulua. Kautelazko neurriak.

  1. Zehapen-prozedura hasi ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa osorik edo zati batean kautelaz eteteko erabakia hartu ahal izango da, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 egoeraren 47. artikuluan eta Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 32. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

  2. Horrez gainera, diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa eteteko erabakia zehapen-prozedura hasi baino lehen hartu ahal izango da premia atzeraezina egonez gero, interes publikoa babesteko beharrezkoa bada. Halaber, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 33. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita, Lanbide-Euskal Enplegu Publikoaren ikuskatzailetzak prestazioren ordainketa eteteko neurriak hartu ahal izango ditu, salbuespenez.

    Halakoetan, prozedura hasteko egintzak apartatu honetan aipatzen diren neurriak berretsi, aldatu edo kendu beharko ditu, 1/2023 Legearen 37.1.f) artikuluan eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 legearen 47.3 artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Aurreko apartatuan xedatutakoak ez du baztertzen Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 93.1.c) artikuluan Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren ikuskatzailetzaren eginkizunei dagokienez ezarritakoa.

  1. atala

    Instrukzioa

    120. artikulua. Froga.

  1. Frogaldia irekiko da Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 38. artikuluan ezarritako kasuetan. Hogeita hamar egun balioduneko iraupena izango du, baina prozeduraren instrukzio-organoak erabaki ahal izango du, lege beraren 41. artikuluarekin bat etorrita, epe hori luzatzea edo laburtzea.

  2. Frogak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 78. artikuluan edo lege haren ordezkoan ezarritakoaren arabera egingo dira.

    121. artikulua. Instrukzio-proposamena.

  1. Frogaldia amaitutakoan, halakorik egon bada, instrukzio-organoak proposamen bat egingo du. Proposamen horrek, arau-haustea eta erantzukizuna daudela irizten bazaio, eduki hau izan beharko du, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 39.1 artikuluarekin bat etorrita:

    1. Frogatutzat jotzen dituen egitateak eta kontsiderazio horren oinarri den frogaren balorazioa.

    2. Erantzuletzat jotzen dituen pertsonak, eta kontsiderazio horren oinarri diren manuak eta frogaren balorazioa.

    3. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 100. artikulutik 102. artikulura tipifikatutako zein arau-haustetan oinarritzen diren frogatutako egitateak, eta arau-haustetzat jotzeko arrazoiak.

    4. Egoki iritzi dien zehapenak eta ondorio gehigarriak, haiek ezartzea zehazten duten Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen manuak, horretarako kontuan hartu dituen inguruabarrak, kontsiderazio horren oinarri diren manuak eta frogen balorazioa, baita, hala badagokio, zehapenaren betearazpena eteteko proposamena.

    5. Instrukziotik ondorioztatzen bada diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta bidegabe jasotako kopuruak daudela, kuantifikatu egin beharko dira eta dagozkien aldiak eta oinarri dituzten egitateak zehaztu beharko dira. Hala, zorra itzultzeko proposamena egingo da, 54. artikuluan ezarritako arauekin bat etorrita.

  2. Instrukziotik ondorioztatzen bada ez dela izan arau-hausterik eta erantzukizunik, instrukzio-proposamenak inguruabar horiek jasoko ditu, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 39.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, baina, hala badagokio, aurreko apartatuko e) letran adierazitako edukia sartu beharko da.

  3. Instrukzio-organoak prozedurari amaiera emango dio ebazpen arrazoitu baten bidez eta jarduketak artxibatuko ditu, ebazpen-proposamena formulatu beharrik gabe, prozeduraren instrukzioan agerian jartzen denean honako inguruabar hauetakoren bat gertatzen dela:

    1. Arau-hauste izan litekeen egitaterik ez egotea edo egitateak egiaztatu gabe gelditzea.

    2. Frogatutako egitateak ez izatea arau-hauste administratibo nabarmenak.

    3. Erantzulerik ez egotea edo ezin identifikatu izatea, edo erantzukizunik ez dutela agertzea.

    4. Arau-haustea preskribatuta egotea.

  4. Prozedura ebazteko eskumena duen organoari eta prozeduran esku hartzen duten aldeei jakinaraziko zaie aurreko apartatuan araututako prozedura amaitzeko eta jarduketak artxibatzeko ebazpena, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 39.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

    122. artikulua. Interesdunen entzunaldia.

  1. Instrukzio-proposamena interesdunei jakinaraziko zaie, eta adieraziko zaie hamabost eguneko epea dutela alegazioak aurkezteko. Jakinarazpen horretan adieraziko da epe horren barruan agerian jarriko zaiela espedientea, kontsultatzeko eta bertan dauden agirien kopiak eskuratzeko aukera izan dezaten.

  2. Epea igaro aurretik interesdunek adierazten badute ez dutela alegaziorik egingo ez beste dokumentu edo justifikaziorik aurkeztuko, izapidea egintzat joko da.

  3. Entzunaldiaren izapidea egin gabe utzi ahal izango da prozeduran ez badira azaltzen eta ebazpenean ez badira kontuan hartzen interesdunek azaldutako egitateak, alegazioak eta frogak besterik.

  4. Entzunaldiaren izapidea amaitzen denean, instrukzio-organoak, bere proposamenean aldaketak egitea proposatzen ez badu, ebazpen-proposamen bihurtuko du hura, interesdunei jakinaraziko die, eta berehala bidaliko dio prozedura ebazteko eskumena duen organoari, espedientean dauden dokumentu, alegazio eta informazioekin batera.

  5. Bestela, hau da, ebazpen-proposamenak aldaketak baditu instrukzio-proposamenean zehazki jasotakoarekin alderatuta, interesdunei hamar eguneko beste epe bat emango zaie alegazioak egin eta egoki iritzitako dokumentu eta informazioak aurkezteko prozedura ebazteko organo eskudunari zuzenean.

    123. artikulua. Epeak murriztea eta luzatzea.

    Instrukzio-organoak frogaldiaren iraupena eta alegazioen izapideak egiteko epeak murriztu ahal izango ditu, baita frogaldiaren iraupena luzatu ere, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 41. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. atala

    Amaiera

    124. artikulua. Amaiera.

    Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 46. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean zehapen-prozeduretarako xedatutakoarekin bat etorrita, ebazpena ematen denean, iraungitzea deklaratzen denean, erantzukizuna aitortzen denean eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak atzera egiten duenean amaituko da zehapen-prozedura.

    125. artikulua. Ebazpena.

  1. Organo eskudunak ebazpen arrazoitua emango du, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera. Ebazpena hamar eguneko epearen barruan jakinarazi beharko da.

  2. Ebazpenak bidegabe jasotako kopuruak itzuli behar direla deklaratu ahalko du, eta eduki hau izan beharko du:

    1. Zorra eragin duten arrazoiak; dagokion aldia eta haren zenbatekoa zehaztuta.

    2. Bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra. Horretarako prozedura zehaztu beharko da; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduarekin bat, zorraren zenbateko osoa ordainketa bakarrean borondatez ordaintzeko aukeraren berri emango da, eta ordainketa ezarritako epean ordaintzen ez bada deskontua aplikatuko dela jakinaraziko da. Ebazpenak deskontu hori kuantifikatu beharko du, 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpena administrazio-bidean irmo denean.

      126. artikulua. Ebazteko epea eta iraungitzea.

      1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 98.2 artikuluarekin bat etorrita, prozedurak hamabi hilabeteko iraupena izango du gehienez.

      2. Epe hori igarota ez bada ebazpenik jakinarazi, prozedura iraungi egingo da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 49. artikuluan edo lege horien ordezko arauetan ezarritako baldintzetan, eta horrek lege edo arau horietan ezarritako ondorioak izango ditu.

      3. Lehenengo apartatuan ezarritako epea eten egingo da Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legean ezarritako kasuetan, baita prozedura interesdunei egotzitako arrazoiengatik geldiarazita dagoenean ere.

        127. artikulua. Erantzukizuna aitortzea.

      1. Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 47.1 artikuluarekin bat etorrita, zehapen-prozedura bat hasitakoan, arau-hausleak bere erantzukizuna aitortzen badu, dagokion zehapena ezarriz ebatzi ahal izango da prozedura. Zehapen hori Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 103. eta 105. artikuluan ezarritakoaren arabera ezarriko da.

      2. Halaber, zehapen-prozeduraren amaiera ekarriko du zehapena ebazpena atera baino lehen borondatez ordaintzeak, baldin eta, 14/2022 Legearen 103. artikuluaren 1. eta 5. apartatuetan ezarritakoarekin bat etorrita, zehapentzat isuna jarri ahal bada eta justifikatzen bada arau-haustea zein den kontuan hartuta zehapen horiekin batera ez dela ohartarazpenik egin behar edo ez dela ezarri behar diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko ezintasuna.

      3. Lehenengo apartatuan adierazitako kasuan, prozedura ebazteko organo eskudunak murriztapenak aplikatuko ditu, gutxienez % 20koak, proposatutako zehapenaren zenbatekoaren gainean, eta, bigarren apartatuan adierazitako kasuan, % 30ekoa, borondatez ordainduz gero proposatutako zehapenaren zehapen osoa, ordainketa bakarrean, ebazpena eman baino lehen. Bi murriztapenak bateratu egin daitezke.

        Apartatu honetan adierazitako murriztapenek zehaztuta egon behar dute prozeduraren hasierako jakinarazpenean. Haietaz baliatzeko, zehapenaren aurka administrazio-bidean jarritako akzio edo errekurtsoetan atzera egin beharko da edo halakoak egiteari uko egin beharko zaio.

      4. Hala ere, jokabide arau-hausleetatik ondorioztatu ahal bada bidegabe jasotako kopuruak daudela eta zorra itzuli behar dela, hurrengo kapituluan zehaztutako prozeduraren barruan zehaztuko dira, baina arau-haustea eragin duten egitateak ez dira izango prozedura horren xede, eta ezin izango dira haren barruan aztertu.

      5. Nolanahi ere, behar bezala jakinarazitako hasteko erabakian, instrukzio-proposamenean edo ebazpen-proposamenean bidegabe jasotako kopuruak, kopuru horiei dagozkien aldiak eta haien oinarri diren egitateak zehaztu badira, eten egingo da preskripzio-epea, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 66. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.

        128. artikulua. Atzera egitea.

        Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak atzera egin ahal izango du hasitako zehapen-prozeduretan, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 48. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita.

129. artikulua. Xedea.

  1. Bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozeduraren xedea da diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta bidegabe jasotakoaren zenbatekoa zehaztea eta kopuru horiek itzuli behar direla deklaratzea.

  2. Erregelamendu honetan araututako prozeduretatik, diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubidea deklaratzen duten egintzen berrikuspenetik edo aipatutako prestazio horri lotutako beste edozein prozeduratatik bidegabe jasotako kopuruak daudela ondorioztatzen denean aplikatuko da, prozedura horietan ez badira zehaztu ez kopuruon zenbatekoa eta ez haiek itzultzeko betebeharra.

  3. Era berean, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrek eta onuradunek diru-sarrerak bermatzeko errenta bidegabe edo zenbateko bidegabean jaso duten kasuetan ere aplikatuko da.

    130. artikulua. Hasiera.

  1. Prozedura ofizioz hasiko da, organo eskudunaren erabaki baten bidez, diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta bidegabe jasotako kopuruak izatea dakarten edo halakoak izatea eragin dezaketen egitateen berri izan bezain laster.

  2. Hasteko erabakian, kopuruak bidegabe jasotzea eragin duten egitate, inguruabar eta datu ezagunak, dagozkien aldiak eta, ahal izanez gero, kopuruen kuantifikazioa zehaztuko dira.

    131. artikulua. Instrukzioa.

  1. Prozeduraren instrukzioan hauek egiaztatuko dira administrazio publikoen administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian ezarritakoarekin bat etorrita, ez badira zehaztu beste prozedura batzuetan: kopuru bidegabeak jaso izana eta jasotakoaren kuantifikazioa, jasotze horiek eragin dituzten egitateak eta inguruabarrak eta dagozkien aldiak.

  2. Instrukzio-organoak beharrezkoak diren datuak eta informazioa eskatu ahal izango dizkie interesdunei; une bakoitzean gaituta dauden datuak transmititzeko sistemak, datu-bitartekaritzarako plataformak, elkarreragingarritasun-zerbitzuak eta administrazio publikoen artean informazioa trukatzeko beste edozein sistema erabili ahal izango ditu, eta aurreko apartatuan ezarritako alderdiak egiaztatzeko behar diren datuak eta txostenak eskatu ahal izango dizkie beste erakunde batzuei.

    Halaber, pertsona fisiko edo juridiko pribatuek eta nortasunik gabeko erakundeek informazioa emateko eskatu ahal izango du, Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 89. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Hasteko erabakia jakinarazi eta hamar eguneko epearen barruan, interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak egin ahal izango dituzte jasotze bidegabeei eta haien kuantifikazioari dagokienez, baita jasotze horiek eragin dituzten egitate eta inguruabarrei eta dagozkien aldiei buruz ere, baldin eta datu horiek ez badira aztertu beste prozedura batean, ez badira prozedura horretan zehaztu edo prozeduran emandako ebazpenak ez badira irmo bihurtu administrazio-bidean.

  4. Prozeduraren instrukzioan, instrukzio-organoak beharrezkotzat jotzen dituen txostenak eta irizpenak eskatu ahal izango ditu, eta, prozedurak eskatzen duenean, frogaldia ireki ahal izango du, hamabost egunekoa, egokitzat jotzen dituen frogak egin daitezen.

    132. artikulua. Entzunaldiaren izapidea.

  1. Hamar eguneko entzunaldia emango zaie interesdunei, eta egindako jarduketen, ezagunak diren egitateen edo datuen eta haien ondorioen berri emango zaie, egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo dokumentuak aurkez ditzaten.

  2. Prozeduraren instrukziotik ondorioztatzen bada bidegabe jasotako kopuruak daudela, kuantifikatu egingo dira eta dagozkien aldiak eta gertaera eragileak zehaztuko dira. Hori dela eta, zorra itzultzeko proposamena egingo da, 54. artikuluan ezarritako arauekin bat, interesdunek inguruabar horri buruzko iritzia emateko aukera izan dezaten.

  3. Entzunaldiaren izapidea egin gabe utzi ahal izango da, prozeduran interesdunek azaldutako egitateak, alegazioak eta frogak besterik ez badira azaltzen eta ebazpenean haiek besterik ez badira kontuan hartzen.

  4. Halaber, edozein unetan aurkeztu ahal izango dute egokitzat jotzen duten dokumentazioa, betiere ebazpena eman baino lehen.

    133. artikulua. Ebazpena.

    Bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedura ebazpen arrazoituaren bidez amaituko da, eta eduki hau izan beharko du ebazpen horrek:

    1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta dela-eta kopururik bidegabe jaso den ala ez adierazten duen deklarazioa.

    2. Hala badagokio, zorra eragin duten arrazoiak, hari dagokion aldia eta haren zenbatekoa zehaztuta. Kopuruak bidegabe jasotzea eragin duten egitateak beste prozedura batean zehaztu badira, prozedura horren identifikazioa.

    3. Hala badagokio, bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra zehaztea. Horretarako prozedura zehaztu beharko da; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduarekin bat, zorraren zenbateko osoa ordainketa bakarrean borondatez ordaintzeko aukeraren berri emango da, eta ordainketa ezarritako epean ordaintzen ez bada deskontua aplikatuko dela jakinaraziko da, 54. artikuluan ezarritakoaren arabera kuantifikatua, ebazpena administrazio-bidean irmo denean, manu horretatik aplikatu behar diren gainerako aurreikuspenez gain.

      134. artikulua. Epea eta iraungitzea.

      1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 64.6 artikuluarekin bat etorrita, itzultzeko prozedura ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, hasteko erabakia hartzen den egunetik aurrera. Epe hori ebazpenik eman eta jakinarazi gabe igarotzen bada, prozedura iraungi egingo da, eta hori adierazten duen ebazpenak jardunak artxibatzea aginduko du.

      2. Prozedura pertsona interesdunaren erruz gelditzen den kasuetan, ebazpena emateko eta jakinarazteko epea ere gelditu egingo da.

        135. artikulua. Preskripzioa.

        Bidegabe jasotako diru-sarrerak itzultzeko betebeharrak Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 66. artikuluan xedatutakoarekin bat etorrita preskribatuko du.

136. artikulua. Titularra aldatzeko intzidentea, hil delako edo zentro batean sartu dutelako.

  1. Titularra hiltzen bada, espetxe batean erregimen arrunt nahiz itxian sartzen bada edo izaera sozial, sanitario edo soziosanitarioko egoitza-zerbitzu batean modu iraunkorrean sartzen bada, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra aldatzeko eskatu ahal izango da.

  2. Hil denaren edo zentro batean sartu dutenaren ezkontideak edo harekin ezkontzaren antzeko lotura duen pertsonak eskatuta hasiko da intzidentea, eta, halakorik ezean, bizikidetza-unitate bereko kide diren onuradun adin nagusikoetako batek edo emantzipatutako adingabe batek eskatuta.

    Ez dira onartuko azken horien eskabideak, ez bada aurkezten ezkontideak eta ezkontzaren antzeko harremana duen pertsonak izapideari uko egiten diola jasotzen duen dokumentua. Uko egite horrek ez dio eragingo diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko aitortutako eskubideari hura ematea eragin zuten arrazoiek irauten duten bitartean eta errentari eusteko betekizunak eta betebeharrak betetzen diren bitartean.

  3. Titularra aldatzeko eskabidea eredu normalizatuan egingo da, hiru hilabeteko epearen barruan, 1. apartatuan adierazitakoa gertatu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidearekin batera, inguruabarraren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira.

  4. Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan hutsune, errore edo kontraesanik detektatuz gero, edo irizten bazaio aurkeztutakoa osatu beharra dagoela, eskatzaileari eskatu egingo zaio akatsa zuzendu dezan edo eskatutako dokumentuak aurkeztu ditzan hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hori egiten ez badu eskaeran atzera egin duela pentsatuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

  5. Artikulu honetan adierazitako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularra aldatzea erabakiko da, beste izapiderik egin gabe. Bestelako kasuetan, ukatu egingo da eskabidea.

    Gertaera eragilearen egunaren hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera sortuko dira titulartasun-aldaketaren ondorio ekonomikoak.

  6. Titularra aldatzeak ez die eragingo zenbatekoa eguneratzeko prozedurari, gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedurari, kontrol-prozedurari eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedurari. Beraz, horiek izapidetzen jarraituko da, eta une horretatik aurrerako jarduketak diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular berriarekin egingo dira.

  7. Hirugarren apartatuan ezarritako epetik kanpo formulatzen diren titularra aldatzeko eskabideetan, titulu honen II. kapituluan prestazioa ekonomikoa aitortzeko ezarritako izapideak egingo dira, eta haren ondorio ekonomikoak, halakorik egonez gero, eskabidea aurkezten den dataren hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera hasiko dira.

    137. artikulua. Beste titular-aldaketa batzuk.

  1. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.2 artikuluan aipatzen diren bizikidetza-unitateetan, egoitza berean bizi diren egoiliar guztiak edo haietako batzuk hartzen dituztenetan, titularra aldatzeko eskabidea kide guztiek sinatu beharko dute, eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren titulartasuna bere gain hartuko duen pertsona identifikatu beharko dute.

  2. Titularraren aldaketa edozein unetan eskatu ahal izango da, eta eredu normalizatuan eskatu beharko da. Eskabideak hutsunerik, errorerik edo kontraesanik izanez gero, aurreko artikuluan xedatutakoa beteko da.

  3. Lehenengo apartatuan ezarritako betekizuna betetzen dela egiaztatu ondoren, titularra aldatzea erabakiko da, beste izapiderik egin gabe. Bestelako kasuetan, ukatu egingo da eskabidea.

  4. Titularraren aldaketaren ondorio ekonomikoak aldatzeko erabakia hartu den dataren hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera hasiko dira.

  5. Titularra aldatzeak ez die eragingo zenbatekoa eguneratzeko prozedurari, gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozedurari, kontrol-prozedurari eta bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko prozedurari. Beraz, horiek izapidetzen jarraituko da, eta une horretatik aurrerako jarduketak diru-sarrerak bermatzeko errentaren titular berriarekin egingo dira.

    138. artikulua. Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea erabaki ahal izango da kasu hauetan:

    1. Bizikidetza-unitateko adin nagusiko edozein kidek eskatzen duenean.

    2. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.2 artikuluan aipatutako bizikidetza-unitateko edozein kidek eskatzen duenean.

    3. Titularra egoitza-zentro publiko edo pribatu batean edo espetxe batean sartzen dutenean.

    4. Desgaitasuna duten pertsonei dagokienez, inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

      1. a Gaitasun juridikoa egikaritzeko, eskritura publikoaren bidez ezarritako borondatezko laguntza-neurrien artean, prestazioa beste pertsona baten banku-kontuan ordaintzea sartzen denean.

      2. a Egitatezko zaintzaileak baimen judiziala duenean desgaitasuna duen pertsonari aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errenta bere titulartasuneko banku-kontu batean ordain dadin.

      3. a Kuradoretza eratu ondoren edo defendatzaile judiziala izendatu ondoren, ebazpen judizialak baimena ematen duenean desgaitasuna duen pertsonari aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errenta kuradorearen edo defendatzaile judizialaren titulartasuneko banku-kontu batean ordaintzeko.

    5. Egiaztatzen denean bizikidetza-unitateko kideak babesik gabe edo baztertuta egoteko arriskua dagoela, titularrak prestazioa bizikidetza-unitateko kideen oinarrizko beharrizanak betetzeko erabiltzeko zailtasunak dituelako edo ezin duelako horretarako erabili.

  2. Aurreko apartatuaren b), c), d) eta e) letretan jasotako kasuetan, ez da beharrezkoa izango prestazioaren titularraren baimena.

    139. artikulua. Hasiera, izapideak eta ebazpena.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzeko intzidentea alderdiak eskatuta hasiko da, hau da, aurreko artikuluaren 1. apartatuaren a), b), c) eta d) letretan adierazitako pertsonek eskatuta.

    Prestazioaren titularraren baimena erantsi beharko da a) letrako kasuan.

  2. Eskabidea edozein unetan aurkeztu ahal izango da, eredu normalizatuan, izendatutako kontuaren titulartasunaren egiaztagiriarekin batera ereduan bertan ezarritako eran erantsiko da egiaztagiria eta aurreko artikuluan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agiriekin batera.

  3. Aurkeztutako eskabidean edo dokumentazioan hutsune, errore edo kontraesanik detektatuz gero, edo irizten bazaio aurkeztutakoa osatu beharra dagoela, eskatzaileari eskatu egingo zaio akatsa zuzendu dezan edo eskatutako dokumentuak aurkeztu ditzan hamar eguneko epean, eta adieraziko zaio hori egiten ez badu eskaeran atzera egin duela pentsatuko dela, horretarako ebazpena eman ondoren.

  4. Artikulu honetan ezarritako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, prestazioa aitortzeko eskumena duen organoak diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea erabakiko du, beste izapiderik egin gabe, ezertan galarazi gabe hurrengo apartatuan ezarritakoa. Bestelako kasuetan, ezetsi egingo da eskabidea.

    Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzeko erabakiak ez dio eragingo prestazioaren titulartasunari.

  5. Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 25.2 artikuluan ezarritako bizikidetza-unitateetako bat denean, titularra ez den beste pertsona bati ordaintzeko erabakian, agindua emango da kasu bakoitzean dagokion diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa aplikatzekoak diren osagarriak barnean direla bizikidetza-unitateko kideen kopuruaren arabera hainbanatzeko.

    Titularra ez den pertsona horri aurreko eragiketatik ateratako kopurua ordainduko zaio, zeina deskontatu egingo baita titularrari ordaindu behar zaion diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbateko osotik.

  6. Eskabidea baietsi eta hurrengo hiletik aurrera ordainduko zaio titularra ez den pertsona horri diru-sarrerak bermatzeko errenta.

    140. artikulua. Diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzea bizikidetza-unitateko kideak babesik gabe edo baztertuta geratzeko arriskua dagoela eta.

  1. 138.1.e) artikuluan aipatutako kasuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den beste pertsona bati ordaintzeko intzidentea ofizioz hasiko da, prestazioa aitortzeko eskumena duen organoak erabakita, bere ekimenez edo gizarte-zerbitzuek, inklusiorako programa integratu eta pertsonaleko erreferentziazko profesionalak, bizikidetza-unitateko edozein kidek edo Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitate laguntzaile batek eskatuta. Eskaera hori arrazoitu behar da.

  2. Hasteko erabakian, bizikidetza-unitateko kideak babesik gabe edo baztertuta geratzeko arriskua dagoela adieraziko da, eta, horretarako, gizarte-zerbitzuen eta aurreko apartatuan aipatutako gainerako eragileen txostena erantsiko da, zeinek bizikidetza-unitateko edozein kideri gizarte-laguntza emateko edo haren diagnostikoa, programazioa, jarraipena eta ebaluazioa egiteko eginkizunetan laguntzen baitute.

    Erabakian, prestazioa berari ordaintzeko egokitzat jotzen den pertsona adinduna edo adindunak identifikatuko dira. 5. apartatuan aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direnean, ordainketa Euskadiko hirugarren sektore sozialeko zer entitate laguntzaileri egitea proposatzen den adierazi behar da erabakian.

  3. Hasteko erabakia diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrari jakinaraziko zaio, baita, kasuaren arabera, hasteko erabakian identifikatutako bizikidetza-unitateko kideei edo Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitate laguntzaileari ere, eta adieraziko zaie hamar eguneko epea dutela alegazioak egiteko eta egokitzat jotzen dituzten dokumentuak edo bestelako irizpen-elementuak aurkezteko, baita prestazioa haien titulartasuneko banku-kontu batean egitea onartzeko eta titulartasun horren egiaztagiria aurkezteko ere.

  4. Babesik gabe geratzeko arriskua dagoela egiaztatu ondoren, erabakia hartuko da diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den pertsona aukeratuari ordaintzeko, beste izapiderik egin gabe. Proposatutako pertsonetatik batek baino gehiagok onartzen badu ordainketa, hemen adierazitako hurrenkerari jarraituko zaio, eta, bat baino gehiago egonez gero, nagusiena lehenetsiko da:

    1. Ezkontidea edo titularrarekin ezkontzaren antzeko lotura duen pertsona.

    2. Ondorengoak.

    3. Aurrekoak.

    4. Alboko ahaideak.

    5. Ezkontza bidezko ahaideak.

  5. Salbuespenez, lan- eta gizarte-inklusiorako prozesuetan laguntzaile gisa onartuta dauden eta inklusio-zerbitzuak eman eta gizarte-laguntza emateko eta diagnostikoa, programazioa, jarraipena eta ebaluazioa egiteko eginkizunak betetzen dituzten Euskadiko hirugarren sektore sozialeko entitateei ordaintzea erabaki daiteke kasu hauetan:

    1. Prestazioaren titularra bizikidetza-unitateko adin nagusiko kide bakarra denean.

    2. Bizikidetza-unitatearen egoerak ez duenean bermatzen diru-sarrerak bermatzeko errenta unitateko kideen oinarrizko beharrizanak eta laneratzeko edo gizarteratzeko prozesuaren ondoriozko beharrizanak betetzeko erabiliko denik.

  6. Hautatutako Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeak, erakunde laguntzaile gisa dagozkion betebeharrak betetzeaz gain, beharrezko neurriak hartuko ditu diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketa bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonen oinarrizko premiei lotutako gastuei aurre egiteko erabiltzen dela bermatzeko.

    Horretarako, hartutako neurrien eta horien emaitzen berri emango dio prestazioen arloko organo eskudunari, eta kontrolak egingo zaizkio, apartatu honetan xedatutakoa betetzen dela egiaztatzeko.

  7. Diru-sarrerak bermatzeko errenta erabakia hartu eta hurrengo hiletik aurrera ordainduko zaio titularra ez den pertsona horri, ebazpenean modu arrazoituan ezarritako denboran, baina ezin izango du urtebete baino gehiago iraun.

    Amaitutakoan, epe berdinetan luzatu ahal izango da, baldin eta Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeari diru-sarrerak bermatzeko errenta ordaintzea aitortzea eragin zuten inguruabarrek bere horretan badiraute.

  8. Ez bada egiaztatu babesik gabe edo baztertuta geratzeko arriskurik dagoen, erabakiko da ezin zaiola ordaindu diru-sarrerak bermatzeko errenta titularra ez den pertsona bati.

    141. artikulua. Ebazteko epea eta isiltasuna.

  1. Kapitulu honetan aipatzen diren arazo intzidentalak bi hilabete igaro baino lehen ebatzi eta jakinaraziko dira, eskabidea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera.

  2. Aurreko artikuluko kasuan, intzidenteari hasiera emateko erabakia hartzen denean hasiko da epea.

  3. Bi hilabeteko epea igarota ebazpen espresurik eman eta jakinarazi ez bada, eskabidea baietsitzat joko da, aurreko artikuluko kasuan izan ezik, intzidentearen iraungitzea ekarriko baitu kasu horretan.

142. artikulua. Diru-sarrerak bermatzeko errenta eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzea eta aitortzea.

  1. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskaerak, ahal dela, egintza-batasunean egingo dira.

  2. Horretarako, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera eskatzeko bidea ematen duten erreferentziak jasoko dira eskabide-eredu normalizatuan, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  3. Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 78.4 artikuluarekin edo haren ordezko xedapenarekin bat etorriz, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren eskaerarekin batera aurkezten den dokumentazioak, hala badagokio, bi prestazioetarako komunak diren betekizunak egiaztatzeko balioko du, hargatik eragotzi gabe horietako bakoitzari dagozkionak.

  4. Era berean, aipatutako 14/2022 Legearen 11.2 artikuluaren arabera, prestazio ekonomikoak honako irizpide hauen arabera aitortuko dira:

    1. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa aitortzeko eta jasotzeko izapideen lehentasuna.

    2. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren subsidiariotasuna eta osagarritasuna. Horretarako, bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren zenbateko aitortua zenbatuko da, zeina eskabidea egin aurretik baliaraziko baita, edo, betiere, prestazio hura izapidetu bitartean, 14/2022 Legearen 15.a) artikuluan eta erregelamendu honen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera.

      143. artikulua. Egitateen apreziazioa eta balorazioa.

      Erregelamendu honetan aipatzen diren eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legean arautzen diren prozeduretako edozeinetan frogatutzat jotzen diren egitateak lotesleak izango dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko organo eskudunentzat gainerakoak ebazteko, baldin eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren betekizun komunei buruzkoak badira, salbu eta bestelako apreziazio edo balorazio bat justifikatzen duten arrazoiak badaude, zeinak dagokion ebazpenean adierazi beharko baitira.

      144. artikulua. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren aldaketek, eteteek edo azkentzeek zer-nolako eragina duten diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoan.

      1. Inklusiorako eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 11.2.b) artikuluaren arabera, diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa ezin izango da aldatu bizitzeko gutxieneko diru-sarreran izan litezkeen aldaketa, etete edo azkentzeen ondorioz, haien sorburu baldin badira azken prestazio horren titularrei eta onuradunei ezarritako betebeharren ez-betetzeak, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

      2. Horretarako, diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeko, zenbatekoa eguneratzeko eta gerora sortutako beharrizan-egoera deklaratzeko prozeduren ebazpenek aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatuko dute, alde batera utzita bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aldatzeko, eteteko edo azkentzeko ebazpena administrazio-bidean irmoa den ala ez, eta hargatik eragotzi gabe jartzen diren errekurtsoen ebazpenetik ondorioztatzen dena.

        145. artikulua. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera gisa izandako diru-sarreren zenbaketa.

      1. Premia ekonomikoko egoera zehazteko, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera gisa izandako diru-sarrerak aitortutako hileko zenbatekoaren arabera zenbatuko dira, alde batera utzita Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen 17.1.b) artikulutik d) artikulura bitartean edo hura ordezten duen arauan aipatzen den eskubidea eteteko kausak gertatzen diren.

        Diru-sarrera horiek sortzapen-hilabeteari dagozkion etekin gisa egotziko dira.

      2. Bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioari buruzko egintzen ofiziozko berrikuspenei, akats material edo egitezkoen eta aritmetikoen zuzenketei eta gainerako berrikuspenei aurreko apartatuan xedatutakoa aplikatuko zaie, salbu eta titularrei eta onuradunei ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondorio badira; kasu horretan, aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa ez da aldatuko.

        Era berean, onuradunen aitorpenetan omisioak edo zehaztasun-ezak daudela egiaztatzea bada eta berrikuspena horretan oinarritzen bada, ez da aldatuko aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa.

      3. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarako eskubidea azkendu egin dela deklaratu ondoren, kontzeptu horren ondoriozko diru-sarrerak ez dira zenbatuko azkentzeko arrazoiak gertatu eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera, aipatutako 19/2021 Legearen 18.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

        Hala ere, azkentzea 19/2021 Legearen 18.1.c), d), e) eta g) artikuluan aurreikusitako egoeren ondoriozkoa bada, ez da aldatuko aitortutako diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa. Ez eta 18.1.f) artikuluaren kasuan ere, baldin eta etetea lege beraren 17.1.b) eta d) bitarteko artikuluetan aurreikusitako inguruabarren ondorio bada.

        146. artikulua. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aitortzearen ondorioz diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabe jasotako kopuruak itzultzea.

      1. Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aitortzearen ondorioz bidegabe jasotako diru-sarrerak bermatzeko errenta itzultzeko, Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera ezartzen duen abenduaren 20ko 19/2021 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriaren 1., 2., 3. lehenengo zatia eta 4. apartatuetan aurreikusitako prozedurari jarraituko zaio.

        Xedapen gehigarri horretan Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari edo erakunde kudeatzaileari egiten zaizkion erreferentziak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egiten zaizkiola ulertu beharko da, Euskal Autonomia Erkidegoak bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazio ez-kontributiboaren kudeaketa bere gain hartzeko hitzarmenean xedatutakoa aplikatuz.

      2. Interesdunek ez badute baimentzen aurreko apartatuan aipatutako prozedura aplikatzea, eta, zor osoa behingoan eta borondatez ordaintzen denean izan ezik, diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabe jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra konpentsazio bidez beteko da, zor den zenbatekoa aipatutako prestazioaren ordainketaren zenbatekotik deskontatuz, honako arau hauen arabera:

        1. Zorra gehienez ere urtebeteko epean kitatzeko adinako zenbatekoan egingo dira hileko deskontuak, kopuruak bidegabe jaso direla eta kopuru horiek itzuli egin behar direla deklaratzen duen administrazio-ebazpena administrazio-bidean irmo bihurtu denetik aurrera zenbatuta.

        2. Aitortutako prestazioaren zenbatekoa dela-eta deskontuak ezin badira egin zorra aurreko apartatuan ezarritako epean kitatuko dela bermatzeko moduan, aitortutako hileko zenbatekora egokituko da.

        3. Interesdunak bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren titular edo onuradun diren bitartean, ezin izango da luzatu a) apartatuan aipatzen den epea.

        4. Diru-sarrerak bermatzeko errentarako eskubiderik ez badago edo jaso beharreko zenbatekoa itzuli beharreko zenbatekoa baino txikiagoa bada, bidegabe jasotako zenbateko bat itzultzeko betebeharra administrazio-bidetik deklaratzen duen ebazpenaren irmotasunak edo ordaindu gabeko zorra administrazio-bidetik erreklamatzeko egintzaren irmotasunak hasiera emango dio dirua biltzeko prozedurari, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduan xedatutakoari jarraikiz; erregelamenduaren arabera, zorraren ordainketa geroratu edo zatikatu ahal izango da, borondatezko epean zein exekutiboan, betebeharpeko pertsonak aldez aurretik hala eskatuta.

          Nolanahi ere, betebeharpeko pertsonaren egoera ekonomiko-finantzarioan Administrazioaren iritziaren arabera, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduaren 28.1 artikuluan aipatzen baita, kontuan hartuko da bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren prestazioa aitortzea dela bidegabe jasotako diru-sarrerak bermatzeko errenta itzultzeko betebeharraren zuzeneko kausa.

      3. Administrazio-bidean zenbait zor irmo badaude eta horietako bat, gutxienez, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aitortzearen edo urteko eguneratzea egitearen ondorio bada, diru-sarrerak bermatzeko errenta gisa bidegabe jasotako zenbatekoak itzultzeko deskontuak egingo dira 2. apartatuan xedatutakoaren arabera.

        Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera aitortzearen edo urteko eguneratzea egitearen ondorioz bidegabe jaso diren diru-sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoak itzuli ondoren, 54.5 artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.

        (Ikus .PDF)

        (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.