Arautegia
Inprimatu247/2017 DEKRETUA, azaroaren 14koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskadiko osasun sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 220
- Hurrenkera-zk.: 5522
- Xedapen-zk.: 247
- Xedapen-data: 2017/11/14
- Argitaratze-data: 2017/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen duen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua 2013ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 227. zenbakian, eta argitaratu eta hurrengo egunean jarri zen indarrean. Dekretu horretan arautzen dira gaixotasun- eta behar-egoera objektiboan dauden pertsonentzako laguntzak, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak bete ditzaten, tratamenduok finantzaketa publikoaren xede direnean betiere.
Aipatu dekretuak arautzen duen laguntza-araubidearen xedea da, hain zuzen, tratamendua betetzea errazteko tresnak ezartzea eta era horretan murriztea tratamendu medikoa betetze aldera pertsona jakin batzuen artean sor daitezkeen ezberdintasunak; izan ere, baliteke batzuk, dauzkaten muga ekonomikoengatik edo gizarte-bazterkeriako egoeran egoteagatik, mediku-aginduak behar bezala ez betetzeko edo uzteko arriskuan egotea.
Hala, urteroko laguntza deialdiak egin dira haren aplikazio-eremuaren barruan, 2013-2014, 2014-2015, 2015-2016 denboraldietarako, eta, azkenean, oraingoan, 2016-2017 tarteari dagokiona.
2017ko martxoaren 23an, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, erdibideko zuzenketa baten bidez, legez besteko proposamen bat onartu zuen, pentsiodunek eta langabetuek botiken berrordainketa egin behar ez izateko bermeei buruz. Proposamen horretan, zenbait eskaera egin zion Osasun Sailari; besteak beste, hauek:
Tratamendu medikoak bete daitezen bermatzea xede duten neurriak berrikusteko, inork ez dezan arrazoi ekonomikoengatik baztertu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko profesionalek ezarritako botika-tratamendua.
Azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua aldatzeko, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bizi diren langabetuek eta diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen duten pertsona guztiek eskura ditzaten tratamendua betetzeko laguntzak (aipatu dekretuak Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen du, eta 2013ko azaroaren 28ko EHAAn argitaratu zen 227 zk.).
Arau honen helburua da, hain zuzen, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua aldatzea, aipatutako legez besteko proposamenean azaldutako kolektiboak sartzeko hark arautzen dituen laguntzen onuradunen artean.
Orobat, honen bidez, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren zenbait atal aldatzen dira, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen arazoaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 2.1. artikuluan ezarritakoari egokitu dadin eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak jarrai dezan aipatu laguntzak kudeatzeko eskumenak izaten.
Horren indarrez, Osasuneko sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2017ko azaroaren 14an izandako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretuaren 3.1. artikuluaren b), c) eta d) apartatuen testua aldatzen da.
Hauek izango dira laguntzen onuradunak:
Gizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta egonik, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Langabeziaren legezko egoeran egonik, urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituztenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Aurreko ataletan aipatutako aseguratuen onuradunak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Beren laneko errentak osatzeko diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, baldin eta Euskadiko Osasun Sistemak bermatzen duen banako osasun txartelaren titularrak badira.
Estatuko Osasun Sistemako aseguratu edo onuradun ez izan arren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Estatuko Osasun Sistemaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzko ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren aplikazio-eremu subjektiboan sartzen badira.
AZKEN XEDAPENETATIK AZKEN LEHENENGOA. Agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzen dituen azaroaren 19ko 447/2013 Dekretua aldatzea.
Beste era batez idazten da Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urriaren 3ko 80/2017 Dekretuaren 9. artikuluko 1. apartatua; honela geratzen da:
Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko jarduketak ebaztea.
Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 80/2017 Dekretuaren 14. artikuluaren 1. apartatuari y) atala gehitzen zaio; honela geratzen da:
Euskadiko osasun-sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko jarduketak kudeatzea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Erregelamenduz garatzea.
Osasuneko sailburuak izango du honako dekretu hau garatzeko eta gauzatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko ahalmena.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Indarrean jartzea.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2007ko azaroaren 14an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Osasuneko sailburua,
JON DARPÓN SIERRA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (8)
- Ikus: AGINDUA, 2024ko martxoaren 13koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2023ko eta 2024ko laguntzak emateko errazteko bete daitezen agindutako tratamendu medikoak.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko apirilaren 19koa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2022ko eta 2023ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2020ko ekainaren 1ekoa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2019ko eta 2020ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- Aldatzen du: 80/2017 DEKRETUA, apirilaren 11koa, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko otsailaren 20koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2017ko eta 2018ko laguntzak emateko.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko apirilaren 12koa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2021eko eta 2022ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko martxoaren 6koa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2018ko eta 2019ko laguntzak emateko deialdia egiten duena.
- Aldatzen du: 447/2013 DEKRETUA, azaroaren 19koa, Euskadiko Osasun Sistemako langileek agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko laguntzak arautzekoa.