Arautegia
Inprimatu152/2016 DEKRETUA, azaroaren 2koa, zeinaren bidez aldatu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren Erakunde Autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak ezartzen dituen Dekretua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Ogasun eta Finantza Saila; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4707
- Xedapen-zk.: 152
- Xedapen-data: 2016/11/02
- Argitaratze-data: 2016/11/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ekonomia
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren tasak eta prezio publikoak arautzen dituen araudiak ahalbidetzen du zerbitzuak emateagatik edo zuzenbide publikoko erregimenean egindako jarduerak gauzatzeagatik ordaintzen diren diru-kontraprestazioak ezartzea, baldin eta, zerbitzu edo jarduera horiek sektore pribatuak emanda ere, herritarrek beren borondatez eskatzen badituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 31. artikuluan xedatzen denez, dekretu bidez zehaztuko da zer zerbitzu eta jarduera ordaindu ahal izango diren prezio publikoen bidez, Ogasunaren arloan eskumena duen Sailak eta zerbitzuok eta jarduerok eman edo egiten dituen Sailak edo dagokion organoa edo erakundea atxikita duenak elkarrekin proposatuta.
2013ko abuztuaren 12an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretua argitaratu zen.
Dekretu honen bidez, uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren eranskineko 5. eta 7. zenbakiak aldatzen dira; zenbaki horietan zerrendatzen dira hezkuntza- eta unibertsitate-gaien eskumena duen Sailak eta justiziaren eta herri-administrazioaren eskumena duen Sailak, hurrenez hurren, zer jarduera eta zerbitzutan kobra ditzaketen prezio publikoak.
Hezkuntza eta unibertsitate arloan eskumenak dituen sailari dagokionez, Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutua (lehen Urrutiko Lanbide Heziketakoa) aipatzen da. Justiziaren eta herri-administrazioaren arloan eskumenak dituen sailari dagokionez, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak egindako txostenak eta peritu-irizpenak ere kontuan hartuko dira.
Horrenbestez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak eta Ogasun eta Finantzetako sailburuak proposatuta, dagozkion derrigorrezko txostenak eman ostean, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko azaroaren 2an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau
Bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren «Prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak» eranskineko «Hezkuntza- eta unibertsitate-gaien eskumena duen Saila» 5. zenbakia honela idatzita geratuko da:
Hezkuntza- eta unibertsitate-gaien eskumena duen Saila.
Material didaktikoaren salmenta.
Jantoki-zerbitzua.
Egoitza-zerbitzua.
Testu-liburuen eta material curricularren erabilera.
Eibarko Hezkuntza Esparruak eman behar dituen beste zerbitzu batzuk.
Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musika eta Dantzako Eskolek, Arte Plastiko eta Diseinuko Eskolek, Arte Aplikatu eta Arte Lanbideetako Eskolek, Arte Eszenikoetako Eskolek, Kirol Ikasketa Zentroek eta Urrutiko Hezkuntzako Euskal Institutuak emandako irakaskuntza-zerbitzuak.
Azterketak egiteko eskubideak.
Titulu ofizialak lortzeko Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko goi-mailako hezkuntzako zerbitzu publikoak.
Bi. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituen uztailaren 30eko 397/2013 Dekretuaren «Prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak» eranskineko «Justiziaren eta herri-administrazioaren eskumena duen Saila» 7. zenbakia honela idatzita geratuko da:
Justiziaren eta herri-administrazioaren eskumena duen Saila.
Paperezko eta euskarri elektronikoko argitalpenen salmenta eta bidalketa.
Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak egindako peritu-txostenak eta peritu-irizpenak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko azaroaren 2an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (3)
- Aldatzen du: 397/2013 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen prezio publikoen arabera ordain daitezkeen zerbitzu eta jarduerak zehazten dituena.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko otsailaren 14koa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez ezartzen baitira partikularrek eskatutako Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren peritu-zerbitzuengatiko prezio publikoen zenbatekoak, ibilgailu motordunen zirkulazioar
- Ikus: 1/2007 LEGEGINTZAKO DEKRETUA, irailaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei Buruzko Legearen testu bategina onartzeko dena.