Arautegia
Inprimatu90/2016 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituen Dekretuaren bigarren aldaketari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 114
- Hurrenkera-zk.: 2585
- Xedapen-zk.: 90
- Xedapen-data: 2016/06/07
- Argitaratze-data: 2016/06/16
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekainaren 15eko 5/1990 Legeak, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa, 88.1 artikuluan, eskumena ematen dio Eusko Jaurlaritzari Lege horretan aurreikusitako hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta gainerako dokumentuen eredu ofiziala eta ezaugarriak Dekretu bidez zehazteko. Dekretuan xedatuko dira aipaturiko hauteskundeetarako dokumentazioa inprimatzeko, prestatzeko eta entregatzeko baldintzak.
Aipaturiko legezko aginduan jasotako gaikuntza aplikatuz, Jaurlaritzak abenduaren 23ko 220/2008 Dekretua onartu zuen, arestian deskribatutako hauteskunde-material guztia zehazten zuena eta 2009ko hauteskunde autonomikoetan aplikatu zena.
Gero, 136/2012 Dekretua eman zen, uztailaren 17koa, aurreko 220/2008 Dekretuz aldatzen zuena eta Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-paper, bozkatzeko gutun-azal eta hauteskundeetarako gainerako dokumentazioaren eredu ofizialak eta ezaugarriak eta aipatutako materiala entregatzeko prozedura zehazten zituena. 2012ko hauteskunde autonomikoetan aplikatu zen.
Abenduaren 23ko 11/2015 Lege berriak, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen bosgarren aldaketa xedatzen duenak, eta martxoaren 28ko INT/529/2014 Aginduak, hauteskunde-prozesuen erregulazio osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuko eranskinak aldatzen dituenak, kontu-hartzaileak izendatzeko inprimaki anizkoitzaren (EHIA/5.1 ered.) kopia-kopurua murriztea eta hautestontzien eta bozketa-kabinen ereduak eta ezaugarri teknikoak aldatzea xede duten aldaketak sartu dituzte.
Halaber, INT/358/2015 Aginduak, otsailaren 27koak, hauteskunde-prozesuen erregulazio osagarriari buruzko apirilaren 16ko 605/1999 Errege Dekretuko 6. eranskina aldatzen duenak, nahitaezkoa bihurtzen du inprimaki jakin batzuk berrikustea eta eguneratzea. Aipagarriak dira, besteak beste, posta bidezko botoaren (EHVC/6.1 ered.), aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren posta bidezko botoaren (EHVC/6.5 ered.) eta atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren botoaren (EHRA/7.1 bis ered.) eskabide-ereduetan izandako hobekuntzak. Aldaketa horri esker, posta elektronikoz bidal daiteke botoa Internet erabiliz.
Bestalde, azken hauteskunde-prozesuen ondoren, beharrezkotzat jotzen da gutun-azal eredu berri bat sortzea (EHDM/8.12 ered.), hauteskunde-mahaiaren dokumentazioa osatzen duena. Gutun-azal hori hauteskunde-mahaiak atzerritik jasotzen dituen posta bidezko botoen frankeo-gastuak itzultzeko eskabideak sartzeko erabiliko da.
Aurrekoaren ondorioz, erregelamenduzko arau horrek abenduaren 23ko 220/2008 Dekretuaren eranskinak aldatzen ditu, eta horien ordez Dekretu honen eranskin gisa jasotzen direnak jarri. Eranskin horiek xedatzen dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hauteskunde-dokumentazio guztiaren ereduak. Eranskin horien ia eduki osoa berriro bikoiztearen arrazoiak sistematikakoak dira, eta baita arau honen testua hobeto ulertzea eta erraz maneiatzea ere.
Azkenik, arau hau egitean, egokitzat jo da interesdunari entzunaldi-izapiderik ez ematea, dekretu hau erabat instrumentala delako eta ez dielako eragiten foru- edo toki-administrazioei.
Horregatik, Segurtasuneko sailburuak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren arabera eta Gobernu Kontseiluak 2016ko ekainaren 7an egindako bileran eztabaidatu eta onartuta,
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzien eta kabinen ezaugarriak martxoaren 28ko INT/529/2014 Aginduan zehaztuta daude (BOE 82 zk., apirilaren 4koa).
Ulertu behar da Dekretu honen artikuluek A, B, C eta D eranskinei egiten dizkieten erreferentziak, uztailaren 17ko 136/2012 Dekretuaren I, II, III eta IV eranskinei ere egiten dizkietela. 136/2012 Dekretuak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko hautestontzi, kabina, boto-txartel, gutun-azal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak zein material hori banatzeko prozedura zehazten zituen Dekretua aldatzen zuen.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko ekainaren 7an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Segurtasuneko sailburua,
ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.
(Ikus .PDF)