Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

146/2015 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila; Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3422
  • Xedapen-zk.: 146
  • Xedapen-data: 2015/07/21
  • Argitaratze-data: 2015/08/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jardun babesgarriei dagokienez kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interes-tasak aldian-aldian erregulatzen dira Eusko Jaurlaritzaren dekretu bidez.

Alor horretan emandako azkena 268/2011 Dekretua izan zen, abenduaren 20koa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko abenduaren 30ean argitaratutakoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, eranskin gisa bi alderdien arteko finantza-lankidetzako hitzarmenaren eredua biltzen zuena. Urriaren 30eko 228/2012 Dekretuak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko azaroaren 15ean argitaratutakoak 268/2011 Dekretuaren 2. artikulua eta finantza-lankidetzako hitzarmenaren hamabosgarren klausula aldatu zituen. Biak aplikatu izan dira 2012ko, 2013ko eta 2014ko ekitaldietan.

Hitzarmenaren indarraldia amaitutakoan, arau berri bat eman behar da, alorra arautu eta, hasteko, 2015. eta 2016. urteetan hitzarmen aplikagarria onartuko duena.

Dekretu honen I. kapituluak hipoteka-merkatuan dominatzaile argia den hipoteka-erreferentziako indizean oinarritutako interes-tasen hasierako onarpen-sistemarekin jarraitzen du (Euriborra), gehi babestutako jardun motaren mende dagoen diferentzial bat. Gehieneko batek eta gutxieneko batek mugatutako urkila baten barruan jarraituko du diferentzial horrek enpresei eta erakundeei dagozkien jardun babestuak direnean. Dena den, gehienbat partikularrek esku hartzen dutenetan, hau da, babes publikoko etxebizitza eskuratzea, azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea eta eraikin eta etxebizitzak birgaitzea, gehieneko diferentzial batek ordezten du urkila, eta orain arte indarrean zegoena baino txikiagoa da gainera. Neurri horiekin, jendeak finantzaketa abantailazko baldintzetan lortzea nahi da.

Amortizazio-epeak eta finantzaketa-mugak hipoteka-merkatuaren egungo baldintzetara egokitzeko aldatzen dira, alor horretan izandako lege-erreformen fruitu.

  1. kapituluan mantendu egingo da ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak berrerosteko prozedura. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak zordun jabeari edo finantza-erakundeari etxebizitza erosiko dio, berme handiagoa emateko eta horrenbestez, finantza-arrisku txikiagoa babes publikoko sistemaren babesean emandako jardun babesgarrien gaineko hipoteka-maileguei.

  2. kapitulua etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa da.

    Hitzarmenaren testua egokitu egingo da abenduaren 20ko 268/2011 Dekretua indarrean hasi ondoren argitaratutako araurekin bat etortzeko. Azkenik, adierazi behar da Dekretu honen formulazioa eta izapidetzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluak ezarritakoaren arabera egin dela.

    Horren ondorioz, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2015eko uztailaren.21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

  1. 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 2016an eta hitzarmena luzatzen bada ondorengo ekitaldietan onartutako mailegua: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa aurreko urteko azaroari dagokion «Estatuko Aldizkari Ofizialean» Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jardun babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  2. 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 2016an eta hitzarmena luzatzen bada ondorengo ekitaldietan onartutako mailegua: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa aurreko urteko azaroari dagokion «Estatuko Aldizkari Ofizialean» Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jardun babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  3. 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 2016an eta hitzarmena luzatzen bada ondorengo ekitaldietan onartutako mailegua: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa aurreko urteko azaroari dagokion «Estatuko Aldizkari Ofizialean» Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jardun babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

  4. 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean, 2016an eta hitzarmena luzatzen bada ondorengo ekitaldietan onartutako mailegua: itunduriko mailegu bakoitzaren interes-tasa efektiboa aurreko urteko azaroari dagokion «Estatuko Aldizkari Ofizialean» Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborraren berdina izango da, gehi 2. artikuluko jardun babesgarri bakoitzerako ezartzen den urkilan bilduriko bi hamarreneko diferentziala.

    1. Hileko mugaegunak dituen hasierako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko hasierako interes-tasaren baliokidea izango da. Kalkulatutako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

    2. Ondoz ondoko hamabi mugaegun gainditutakoan, interes-tasa sei hilean behin eguneratzeari ekingo zaio. Aplikagarri den tasaren berrikuspen hori maileguaren iraupenaren seihileko bakoitzean egingo da, ondorioak izaten hasita hurrengo hileko lehenengo likidazioan, mailegua formalizatzen denetik.

      Berrikuspenaren aurreko hilean Estatuaren Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborra hartuko da erreferentzia gisa, mailegua onartu zen unean aplikaturiko diferentzialarekin.

      Hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko berrikusitako interes-tasaren baliokidea izango da. Ondoriozko interesaren lehenengo lau hamarrenak hartuko dira kontuan, berrikusitako interes-tasa aplikagarria lortzeko.

    3. Artikulu honetan, horrekin bat datozen artikuluetan eta lankidetza-hitzarmeneko VII. eranskinean aipatutako «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala» direla-eta, kreditu-erakundeek estipulazioak ezarri ahal izango dituzte, gehigarri gisa, merkataritza-polizetan edo salerosketako eskritura publikoetan, arau honetan ezarritako diferentzialean hobekuntzak arautzeko, hain zuzen.

      Hobariak eta/edo haien ezereztatzeak aplikatuz gero, «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala», eragiketa horien ondoriozko interes-tasa efektiboaren baliokidea izango da, hau da, hobariak eta/edo haien ezereztatzeak praktikatu eta gerokoa. Hitzarmenerako kalkulatutako interes-tasa (tipologia bakoitzeko eskuragarri dagoen urkilari tarte bat erantsita) tasa efektiboa denez, kendu beharreko hobaria eta/edo ezereztatzea, kostu efektibo gisa kalkulatuko da. Benetan aplikagarria den tasa efektiboa horrela zehaztuta, tasa nominal baliokide bihurtuko da finantza-baliokidetasunaren arabera. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren lau hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

      Hobariak eta/edo haien ezereztatzeak aplikatzen badira, baliozkotzat joko dira maileguak onartzeko eta formalizatzeko informatikako euskarria duten formatuak, maileguen eta deskontu-eragiketen jakinarazpenak, interes-tasak berrikusteko informatikako euskarria duten formatuak eta maileguak berrikusteko oinarri-dokumentuak, betiere Hitzarmenaren eranskin gisa datozen ereduekin bat baldin badatoz.

    4. Finantza-lankidetzako hitzarmenaren esparruan, izenpetzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute hitzarmenaren babesean emandako maileguetan ez dutela itunduko % 0,20tik gorako inolako komisiorik edo zehapenik, indarreko legeriak horrela eskatzen ez badu. Salbuespena izango dira banku-deskontuko lerroak edota erabilpen partzialeko maileguak. Haietan erabili ez den saldoaren gaineko gehieneko komisio gehigarria aplikatu ahal izango da, % 0,10erainokoa.

    5. «Euriborrari» eginiko aipamen guztiak jotzen dira Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizeari eginak.

  1. Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eskuratzea, beren eranskinekin batera, dagokion finantzaketak ez badu etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean eskuratzen diren lotu gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 gainditzen; gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 215 puntu izango da.

  2. Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 215 puntu izango da.

  3. Edozein administraziok itzuli beharrik gabe emandako diru-laguntza guztiak kendu ondoren, aurrekontu babesgarria gainditzen ez duen finantzaketa duen eraikin eta etxebizitzen birgaitzeak, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 240 puntu izango da.

  4. Sustapena, etxebizitza berriaren sustapena zein birgaitzearen bidezko sustapena barnean hartuta, babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko, baita etxebizitza librearen sustapena errentamendu babestuan jartzeko, betiere dagokien finantzaketak edozein administraziok itzuli beharrik gabe emandako diru-laguntzak guztiak kenduta etxebizitzen balio babesgarriaren % 80 eta lotutako eranskinen % 60 gainditzen ez badu, tasazioaren balioaren ¨% 80ko gehieneko mugarekin: diferentzial aplikagarria gutxienez 225 eta gehienez 400 oinarrizko puntu hartzen dituen urkilan bildutakoa izango da. Gehienez ere 4 urterako diren deskontu-lineetan, diferentzial aplikagarria izango da gutxienez 225 eta gehienez 375 oinarrizko puntuko tarte batean bildurikoa.

  5. Sustapena, etxebizitza berriaren sustapen zein birgaitzearen bidezko sustapena barnean hartuta, erregimen orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzen salmentarako eta erabilera propiorako, betiere dagokien finantzaketak ez badu etxebizitzen tasazio-balioaren % 80, lotutako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta lotu gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 gainditzen: diferentzial aplikagarria gutxienez 225 eta gehienez 400 oinarrizko puntu hartzen dituen urkila batean bildutakoa izango da. Gehienez ere 4 urterako diren deskontu-lineetan, diferentzial aplikagarria izango da gutxienez 225 eta gehienez 375 oinarrizko puntuko tarte batean bildurikoa.

  6. Errentamendu babesturako diren etxebizitzak eskuratzea, betiere dagokion finantzaketak, edozein administrazioak emandako itzuli beharrik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, ez da tasazio-balioaren % 80 gainditzen, diferentzial aplikagarria gutxienez 225 eta gehienez 400 oinarrizko puntu hartzen dituen urkilan bildutakoa.

  7. Etxebizitza-zuzkidurak sustatzea eta eraikitzea, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 240 puntu izango da, diferentzial aplikagarria izango da gutxienez 225 eta gehienez 400 oinarrizko puntuko tarte batean bildurikoa.

  8. Lurzorua urbanizatzea berehala eraikitzeko, lurzorua bera aldez aurretik kostu bidez eskuratuta, kasuan kasu, baita lurzoruarena kostu bidezko eskuratzea ere edozein administrazio publikoren mendeko ondare publikoak eratzeko, lehentasunez babes publikoko etxebizitzen sustapenera bideratuta: diferentzial aplikagarria gutxienez 225 eta gehienez 400 oinarrizko puntu hartzen dituen urkilan bildutakoa izango da

  1. Artikulu honen 1. idatzi-zatiak aipatzen duen babes publikoko etxebizitzen eskuratzea, haiekin loturiko eranskinekin batera, babes publikoko etxebizitzen tipologia guztiei, erregimen orokorrekoei, erregimen berezikoei edo sozialei eta prezio tasatukoei zabaltzen zaie, betiere etxebizitza horiek erabili eta edukitzeko erregimena jabetza osokoa edo azalera-eskubideko jabetzakoa bada.

  2. Finantza-erakundeek emandako maileguekin osorik edo partzialki finantzaturiko babes publikoko etxebizitzak soilik eskuratzea adostuko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Dekretu honen babesean eta 2015-2016ko finantza-hitzarmenaren eta, kasuan kasu, ondoz ondoko luzapenen kontura emandako maileguekin, hain zuzen ere.

  1. Etxebizitza eta hari loturiko eranskinak jabeari eginiko erosketa bidez eskuratzen direnean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabakitakoaren bidez, babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona izango da eskurapen-prezioa, eskuratzen denean behar bezala egokituta betiere.

    Etxebizitza eta eranskinak kargarik gabe erosiko dira, eta hori horrela, eskurapen-prezioa mailegua kitatzera bideratuko da partzialki edo osorik, eta jabeak ondoriozko zenbatekoa jasoko du, hala badagokio.

  2. Etxebizitza eta harekin lotutako eranskinak hipoteka-betearazpeneko prozesuan erosten direnean, erremate-eskubidearen lagapenaren zenbatekoak adierazitakoa izango da eskurapen-prezioa, hots, hipoteka-betearazpeneko prozesuan erreklamatutako kontzeptu guztien ondoriozko zorrari dagokion zenbatekoa, gutxienez. Dena den, eskurapen-prezioak ezin izango du gainditu babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona, betiere eskurapenaren unean behar bezala eguneratuta.

  3. Kreditu-erakundeak uko egingo die mailegua aurretik kitatzeko komisioei eta hipoteka-mailegu horri lotutako berandutza-interesei.

  1. Dekretu honen babesean eta 2015eko Finantza Lankidetzako Hitzarmenaren eta, kasuan kasu, ondoz ondoko luzapenen kontura finantza-erakundeek finantzatutako maileguekin eta ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak soilik eskuratzea adostuko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, betiere eskuratzaileak hauetako egoeraren batean baldin badaude:

    1. langabezia.

    2. langabeziagatiko ordaindutakoaren araberako prestazioa agortua.

    3. ezintasun iraunkor osoa.

    4. hobera egin eta ezintasun iraunkor osoaren edo lanpostua gorde gabe erabateko ezintasunaren berrikuspena.

    5. lan autonomoa edo norberaren konturakoa amaitua arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik edota antolaketa edo ekoizpen arrazoiengatik.

  1. Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari eta Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokie Dekretu honen eranskinean argitaratutako Finantza Lankidetzako Hitzarmena agindu bidez eguneratzea, hitzarmenaren eta izan ditzakeen luzapenen epea amaitutakoan eta, kasuan kasu, gertatutako arauen aldaketetara egokitzeko.

  2. Finantza Lankidetzako Hitzarmena sinatu duten kreditu-erakundeek etxebizitza alorrean babesgarriak diren jarduketetarako finantzazioa emango dute, betiere babes publikoko etxebizitza modalitate bakoitzaren araudi erregulatzailean aurreikusitako baldintzak eta betekizunak betetzen badira, baita kreditu-erakundeei dagozkien araugintza-xedapenak edota Espainiako Bankuak emandakoak, eta kreditu-erakundeek maileguak emateko ezarritako irizpideak eta baldintzak ere betetzen baldin badira.

  3. Finantza Lankidetzako Hitzarmena sinatu duten kreditu-erakundeek, euskara eta gaztelaniaren erabilera bermatuko dute jendeari orokorrean egindako ohar eta jakinarazpenetan, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatuz.

  1. Finantza-erakundeei 2015eko urtarrilaren 1etik Dekretu hau indarrean hasiko den eguna bitartean eskaturiko maileguak abenduaren 20ko 268/2011 Dekretuaren ondoriozko lankidetza-hitzarmenean finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira, hala badagokio, urriaren 30eko 228/2012 Dekretuak emandako idazkuntzan.

  2. Dekretu hau indarrean hasiko den egunaren ondoren finantza-erakundeei eskaturiko maileguak dekretu honetan finkatzen diren interes-tasen arabera emango dira.

Indargabetuta geratzen da abenduaren 20ko 268/2011 Dekretua, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzakoa etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, urriaren 30eko 228/2012 Dekretuak emandako idazkuntzan, eta dekretu honetan xedatzen denaren aurka dauden maila bereko edo beheragoko arau guztiak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Aldatzea Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Agindua, Etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa.

Lehenengoa. Aldatu egingo dira 5. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta aurrerantzean honela egongo dira idatzita:

  1. Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa.

  2. Eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean dagoen babes publikoko etxebizitza batekin batera eskuratzen diren loturarik gabeko eranskinen kasuan, uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da gehieneko zenbatekoa.

Bigarrena. Aldatu egingo da 7. artikuluko 1. paragrafoa, eta aurrerantzean honela egongo da idatzita:

  1. Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da amortizazio-epea.

Hirugarrena. Aldatu egingo da 11. artikuluko 2. paragrafoaren d) idatz-zatia, eta aurrerantzean honela egongo da idatzita:

  1. Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da amortizazio-epea.

Laugarrena. Etorkizuneko aldaketak.

Dekretu hau indarrean hasten denetik, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Aginduaren 5., 7. eta 11. artikuluetan egin litezkeen aldaketak etxebizitza-alorrean eskuduna den saileko sailburuaren agindu bidez egingo dira.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Aldatzea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Agindua, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa.

Lehenengoa. Aldatu egingo da 8. artikuluko 2. paragrafoaren a) letra, eta aurrerantzean honela egongo da idatzita:

  1. Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da maileguaren gehieneko zenbatekoa.

Bigarrena. Etorkizuneko aldaketak.

Dekretu hau indarrean hasten denetik, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako 2006ko abenduaren 29ko Aginduaren 8. artikuluan egin litezkeen aldaketak etxebizitza-alorrean eskuduna den saileko sailburuaren agindu bidez egingo dira.

AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA. Aldatzea Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Agindua, Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa.

Lehenengoa. Aldatu egingo da 6. artikuluko 1. paragrafoa, eta aurrerantzean honela egongo da idatzita:

  1. Salmentan edo erabilera propioan lagatzeko erregimen orokorreko etxebizitzen sustapenaren kasuan, uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da mailegu kualifikatuaren gehieneko zenbatekoa.

    Eranskinei dagokienez, uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da finantzaketa kualifikatua. Loturarik gabeko eranskinak direnean, eraikuntza-unitatean edo kokatuta dauden sustapenean dauden etxebizitza kopuruaren bezainbesteko eranskin kopurura zabalduko da, gehienez.

Bigarrena. Aldatu egingo dira 10. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak, aldez aurretik kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuak aldatutakoa, eta honela idatzita geratuko dira:

  1. Gehieneko zenbatekoa.

    Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da.

  2. Amortizazio-epea.

    Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da.

Hirugarrena. Aldatu egingo dira 15. artikuluko 1. eta 2. paragrafoak, aldez aurretik kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuak aldatutakoa, eta honela idatzita geratuko dira:

  1. Gehieneko zenbatekoa.

    Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da.

  2. Amortizazio-epea.

    Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da.

    Erabiltze-muga emandako maileguaren % 100erainokoa izan ahalko da.

Laugarrena. Aldatu egingo dira 19. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak, eta aurrerantzean honela egongo dira idatzita:

  1. Gehieneko zenbatekoa. Finantzaketa kualifikatua alojamenduen eraikuntzaren eta proiektuaren idazkuntzari zein obren zuzendaritzari eta ikuskapenari buruzko ordainsari teknikoei dagozkien gastuen % 100 izango da, hori guztia uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritako gehieneko mugarekin, eta alojamendu bakoitzeko 75.000 euroak gainditu gabe.

    Ez dira finantzatuko ez eranskinen eraikuntza-kostuak, ez BEZari edo beste ezein zergari dagozkion gastuak.

  2. Uneoro etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko finantza-lankidetzako dekretuak eta erantsitako haren Finantza Lankidetzako Hitzarmenak ezarritakoa izango da gehieneko amortizazio-epea.

Bosgarrena. Etorkizuneko aldaketak.

Dekretu hau indarrean hasten denetik, babes ofizialeko etxebizitza sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Aginduaren 6., 10. 15. eta 19. artikuluetan egin litezkeen aldaketak etxebizitza-alorrean eskuduna den sailburuaren agindu bidez egingo dira.

AZKEN XEDAPENETATIK LAUGARRENA. Indarrean hastea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2015eko uztailaren 21ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

áNGEL TOÑA GUENAGA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Hitzarmena, etxebizitza eta lurzoruaren arloan jarduketa babesgarriei buruz 2015. eta 2016. urteetarako kreditu erakundeekin izenpetutako finantza-lankidetzakoa.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko aren a.

HAUEK BILDU DIRA:

Alde batetik, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Ricardo Gatzagaetxebarria Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren izenean, eta

Bestetik, ondoko kreditu-erakunde hauetako ordezkariak:.............................................................

Horretarako eskuetsita daudela, eta hitzarmenkideen arteko adostasunez, hauxe,

HITZARTZEN DUTE:

Lehenengo klausula. Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen xedea erakunde sinatzaileen arteko lankidetzaren baldintzak finkatzea da, Euskal Autonomia Erkidegoan 2015. eta 2016. urteetarako etxebizitza eta lurzoru arloko jarduketa babesgarrien finantzaketa-ildoak ebazteko.

Euskal Autonomia Erkidegoan arlo honetan ezar daitekeen legezko eta arauzko arautegia honako hauek definitzen dute:

317/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzkoa.

2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailbururen 2006ko abenduaren 29ko Agindua, Etxebizitza Birgaitzeko Finantza-neurriei buruzkoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko abenduaren 29ko Agindua, Lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko martxoaren 8ko Agindua, Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko 2006ko abenduaren 29ko Aginduko akatsak zuzentzen dituena.

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-neurriei buruzkoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Agindua, Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko abenduaren 9ko Agindua, Babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko azaroaren 7ko Aginduaren akatsak zuzentzen dituena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko otsailaren 3ko Agindua, Berehala eraikitzeko den lurzoruaren urbanizazioari aplikatzeko finantza-neurriei buruzkoa, babes publikoko etxebizitzak lehentasunez sustatzeko.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko urriaren 6ko Agindua, Etxebizitza Erosteko Finantza-neurriei buruzkoa.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko azaroaren 3ko Agindua, Babes Ofizialeko Etxebizitzen Gehieneko Prezioak Zehazteari buruzkoa.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko irailaren 14ko Agindua, Babes ofizialeko etxebizitza eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2011ko azaroaren 23ko Agindua, Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua aldatzeko dena.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa.

Etxebizitza Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko abenduaren 12ko Agindua, honen akatsak zuzentzekoa: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2012ko urriaren 15eko Agindua, Etxebizitza-eskatzaileen erregistroari eta babes ofizialeko etxebizitzak nahiz araubide autonomikoko zuzkidura-bizitokiak esleitzeko prozedurei buruzkoa.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko azaroaren 26ko Agindua, Etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko agindua bigarren aldiz aldatzen duena.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko urtarrilaren 28ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko baldintzak ezartzeko dena, lurzoru horretan azalera-eskubideko zenbait higiezin eraikita baitaude.

146/2015 Dekretua, uztailaren 21koa, Etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetza arautzekoa.

Adierazitako araudiari jarraiki, Hitzarmen honetan bildutako itun bakoitzaren erregulazio juridiko berezia zerrendatutako xedapen bakoitza indarrean noiz sartzen denaren arabera egingo da, betiere indarrean badago. Hitzarmena indarrean dagoen bitartean araudi-aldaketak gertatu eta aldaketa horiek dokumentu honetan ezarritakoa eraginpean hartzen badute, dagozkion neurriak hartuko dira eraginpeko klausulak aldaketa horietara egokitzeko, 5.3. klausulan ezarritakoa izan ezik, aldez aurretik alderdien arteko negoziazioa beharko baita kasu horretan.

Bigarren klausula. Kreditu erakundeen konpromisoa.

  1. Kreditu-erakundeek gehienez ere eman dezaketen kreditua, dauden aurrekontu baliabideen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Etxebizitzaren eta Hiri-berronetzearen 2013-2016 Plan Zuzentzaileak xedatutakoari jarraituz zehaztuko da. Hasierako aurreikuspen batean, 90 eta 100 milioi euro kalkulatzen dira 2015. eta 2016. urteetarako, hurrenez hurren.

    Erakunde horien zerrenda I. eranskinean zehazten da.

  2. Hitzarmen honen helburu diren jarduketa babesgarrietarako maileguen baldintzak hauek izango dira: lehenengo klausulan zehaztuta dauden eta kasu bakoitzean aplikagarriak diren araudiek xedatutakoak eta kreditu-erakundeei eta hipoteka-merkatuari buruz arauetan, eta Espainiako Bankuak emandako arauetan jasotakoak.

    Maileguen gehieneko zenbatekoa eta gainerako ezaugarriak, aurreko idatz-zatian adierazitakoaren arabera xedatutakoak, berariazko administrazio-ebazpenaren bidez onartuko dira.

    Hirugarren klausula. Aplikazio esparrua.

  3. Kreditu-erakunde sinatzaileek jarduketa babesgarriekin lotuta emango dituzten maileguek honetarako izango dira:

  1. Babes publikoko etxebizitzak eta haien eranskinak erostea, bai jabetza osoan bai azalera-eskubidean.

  2. Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea.

  3. Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzea.

  4. Araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza eraiki berriak salmentarako eta norberaren erabilerarako sustatzea (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne).

  5. Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko sustatzea, baita babestutako errentamenduan jartzeko etxebizitza libreak sustatzea ere (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne).

  6. Errentamendu babestuan jartzeko etxebizitzak erostea.

  7. Zuzkidura-bizitokiak sustatzea eta eraikitzea.

  8. Lurzorua urbanizatzea, berehala eraikitzeko, kasuak kasu, hura aurretiaz kostu-bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu-bidez eskuratzea ere edozein herri-administrazioren menpeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta.

    Laugarren klausula. Enplegu eta gizarte politiketako sailak aurretik baimena ematea.

  1. Hitzarmen honi lotutako mailegu bat eskuratu ahal izateko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak aurretik bana-banako baimena eman behar du.

    Horretarako, Kreditu Erakundeek Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari igorri beharko dizkiote eskaerak, aipatu mailegua eskritura publikoan edo kontu-hartutako polizan gauzatu baino lehen igorri ere. Aurretik baimenik ez izateak, kasuan kasuko mailegua Hitzarmen honen aplikazio-esparruan ez sartzea ekarriko du.

    Baimen-eskabideak bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo dira, II. eranskinean (Maileguak eta sorospenak aurretiaz baimentzeko informatika-formatua) azaldutako xehetasunen arabera. Dena dela, paperean ere (D-23; maileguak eta sorospenak aurretiaz baimentzeko oinarri-dokumentua) egin ahal izango dira, Hitzarmen honetako II. eranskinean ezarritakoaren arabera, baldin eta baimen-eskarien kopurua hilabetean 25 baino gutxiago izanez gero.

    Lurzoru-arloko jarduketa babesgarrietako maileguetan, mailegua onartzeko eskabideei Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin berariaz izenpetutako Lankidetza Hitzarmenaren edo laguntzak ematen dituen administrazio-ebazpenaren fotokopia erantsiko zaie.

    Bestelakoetarako ez da agiri gehigarririk igorri behar izango.

  2. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak honako konpromiso hau hartu du bere gain: Kreditu Erakundeari maileguaren baimen edo ukapen arrazoitua jakinaraztea, eskaera osoa jasotzen duenetik hamabost laneguneko epearen barruan.

    Aurreko idatz-zatian ezarritakoa aparte utzi gabe, epe hori igarota Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak berariaz ezer adierazi ezean, jakinarazitako mailegua Sail honek ukatu egin duela joko da.

  3. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak baimendu duen mailegu bakoitzaren jakinarazpenean, espediente-zenbakia adierazi beharko da, gerora egingo diren jakinarazpenetan nahitaez azaldu behar baitu (maileguaren formalizazioa, erabilerak, amortizazioak, likidazioak).

  4. Maileguen esanbidezko baimena ezinbesteko baldintza izango da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak subsidioa ordain dezan.

    Bosgarren klausula. Maileguen ezaugarriak.

  1. Amortizazio-epea.

    Atal honetan adierazitako jarduketa babesgarri bakoitzaren amortizazio epeak gehienekotzat hartuko dira.

    1. Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eta haien eranskinak erosteko maileguak, eta azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erosteko maileguak:

      30 urtera arte. Mailegu-kontratuak hiru urteko gabealdia jaso ahal izango du, seihileko osoen arabera. Gabealdi hori amaituta, hileko kuota ordainduko da, 5.2 xedapenaren arabera.

    2. Eraikinak eta etxebizitzak birgaitzeko maileguak:

      15 urte. Mailegu-kontratuak hiru urteko gehieneko galealdia jaso ahal izango du, seihileko osoen arabera. Gabealdi hori amaituta, hileko kuota ordainduko da, 5.2 xedapenaren arabera.

      5 urte, gehi 3 urteko gehieneko gabealdia, seihileko osoen araberakoa, mailegu pertsonalerako.

    3. Araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza eraiki berriak salmentarako eta norberaren erabilerarako sustatzeko maileguak (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne):

      20 urte, gehi hautazko 4 urteko gehieneko gabealdia, seihileko osoen araberakoa.

    4. Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko sustatzeko eta babestutako errentamenduan jartzeko etxebizitza libreak sustatzeko maileguak (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne). Kasu guztietan, sustatzaileak etxebizitzak errentamendu babesturako erabili ahal izango ditu, hala zuzenean, nola beste bati besterenduta, hark errentamenduan jar ditzan:

      20 urte, 4 urteko aukerako gabealdiarekin, seihileko osoen arabera, gutxienez 15 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan.

      30 urte, 4 urteko aukerako gabealdia barne, seihileko osoen arabera, gutxienez 50 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan. Dena den, epe horrek ezin izango du gainditu hura kudeatzeko aurreikusitako urte kopurua, baldin eta aukeratutako kontratu mota obra publikoaren emakida edo hartara bideratutako beste edozein lankidetza-mekanismo publiko-pribatu baldin bada.

    5. Babestutako errentamendurako etxebizitzak erosteko maileguak:

      15 urte, 8 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 15 urteko errentamendurako erosketa-eragiketetan, seihileko osoen arabera.

      25 urte, 5 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 50 urteko errentamendurako erosketa-eragiketetan, seihileko osoen arabera.

    6. Zuzkidura-bizitokiak sustatzeko eta eraikitzeko maileguak:

      30 urte, hautazko 3 urteko gabealdia barne, seihileko osoen arabera. Hala ere, epe horrek ezin izango du gainditu hura kudeatzeko aurreikusitako urte kopurua, baldin eta aukeratutako kontratu mota obra publikoaren emakida edo hartara bideratutako beste edozein lankidetza-mekanismo publiko-pribatu baldin bada.

    7. Lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzeko, berehala eraikitzeko lurzorua hiritartzeko maileguak, aldez aurreko kostu bidezko erosketa barne, horrela badagokio.

      12 urte, 6 urteko aukerako gehieneko gabealdia barne, seihileko osoen arabera.

    8. Lurzorua kostu bidez eskuratzeko maileguak, edozein Administrazio Publikoren mende dauden lurzoru-ondare publikoak eratzeko, eta lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzeko:

      12 urte, aukerako gabealdi bat barne, seihileko osoen araberakoa.

  2. Amortizazio sistema.

    Amortizazio-termino konstanteak (sistema frantsesa), kasu bakoitzean interes-tasa subsidiatuaren arabera kalkulatuak, hilabeteko epemugekin.

  3. Interes-tasak, komisioak eta bermeak.

    Hitzarmen honen aplikazio-eremuan sartuta dauden jarduketa babesgarrietarako mailegu kualifikatuen interes-tasa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta kreditu-erakundeen arteko finantza-lankidetzari buruzko uztailaren 21eko 146/2015 Dekretuaren arabera, honako hau izango da:

    1. Hitzarmen honen B idatz-zatian adierazitako jarduketa babesgarriak finantzatzeko kreditu-erakundeek eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioak sinatutako Finantza Lankidetzarako Hitzarmenaren esparruan kreditu-erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa jarraian aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da:

    1. 2015eko eta 2016ko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean onarturiko maileguak, eta ondoz ondoko ekitaldietakoak hitzarmena luzatuz gero: hitzartutako mailegu bakoitzarentzako interes-tasa efektiboa 12 hilabeteko Euriborra izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, aurreko urteko azarokoa, gehi bi dezimaleko diferentzial bat, klausula honen B idatz-zatian jarduketa babesgarri bakoitzarentzat ezarritako tartean bildua.

    2. 2015eko eta 2016ko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean onarturiko maileguak, baita ondoz ondoko ekitaldietakoak ere, hitzarmena luzatuz gero: hitzartutako mailegu bakoitzarentzako interes-tasa efektiboa 12 hilabeteko Euriborra izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, urte bereko otsailekoa, gehi bi dezimaleko diferentzial bat, klausula honen B idatz-zatian jarduketa babesgarri bakoitzarentzat ezarritako tartean bildua.

    3. 2015eko eta 2016ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean onarturiko maileguak, baita ondoz ondoko ekitaldietakoak ere, hitzarmena luzatuz gero: hitzartutako mailegu bakoitzarentzako interes-tasa efektiboa 12 hilabeteko Euriborra izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, urte bereko maiatzekoa, gehi bi dezimaleko diferentzial bat, klausula honen B idatz-zatian jarduketa babesgarri bakoitzarentzat ezarritako tartean bildua.

    4. 2015eko eta 2016ko urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean onarturiko maileguak, baita ondoz ondoko ekitaldietakoak ere, hitzarmena luzatuz gero: hitzartutako mailegu bakoitzarentzako interes-tasa efektiboa 12 hilabeteko Euriborra izango da, Espainiako Bankuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, urte bereko abuztukoa, gehi bi dezimaleko diferentzial bat, klausula honen B idatz-zatian jarduketa babesgarri bakoitzarentzat ezarritako tartean bildua.

      1. Hileko mugaegunak dituen hasierako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko hasierako interes-tasaren baliokidea izango da. Kalkulatutako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

      2. Ondoz ondoko hamabi mugaegun gainditutakoan, interes-tasa sei hilean behin eguneratzeari ekingo zaio. Aplikagarri den tasaren berrikuspen hori maileguaren iraupenaren seihileko bakoitzean egingo da, ondorioak izaten hasita hurrengo hileko lehenengo likidazioan, mailegua formalizatzen denetik.

        Berrikuspenaren aurreko hilean Estatuko Aldizkari Ofizialean Espainiako Bankuak argitaraturiko 12 hilabeterako Euriborra hartuko da erreferentzia gisa, mailegua onartu zen unean aplikaturiko diferentzialarekin.

        Hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala eragiketa horien emaitzazko berrikusitako interes-tasaren baliokidea izango da. Ondoriozko interesaren lehenengo lau hamarrenak hartuko dira kontuan, berrikusitako interes-tasa aplikagarria lortzeko.

      3. Artikulu honetan, horrekin bat datozen artikuluetan eta lankidetza-hitzarmeneko VII. eranskinean aipatutako «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala» direla-eta, kreditu-erakundeek estipulazioak ezarri ahal izango dituzte, gehigarri gisa, merkataritza-polizetan edo salerosketako eskritura publikoetan, arau honetan ezarritako diferentzialean hobekuntzak arautzeko, hain zuzen.

        Hobariak eta/edo horien ezereztatzeak aplikatuz gero, «mailegu kualifikatuen hasierako urteko interes-tasa nominala» eta «hileko mugaegunak dituen berrikusitako interes-tasa nominala», eragiketa horien ondoriozko interes-tasa efektiboaren baliokidea izango da, hau da, hobariak eta/edo horien ezereztatzeak praktikatu eta gerokoa. Hitzarmenarako kalkulatutako interes-tasa tasa efektiboa denez, kendu beharreko hobaria eta/edo ezereztatzea, kostu efektibo gisa kalkulatuko da. Benetan aplikagarria den tasa efektiboa horrela zehaztuta, tasa nominal baliokide bihurtuko da finantza-baliokidetasunaren arabera. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren bi hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko. Horrela kalkulatutako hasierako interes-tasa nominalaren lau hamarren hartuko dira kontuan, hasierako interes-tasa nominal aplikagarria lortzeko.

        Hobariak eta/edo ezereztatzeak aplikatzen badira, baliozkotzat joko dira maileguak onartzeko eta formalizatzeko informatikako euskarria duten formatuak, maileguen eta deskontu-eragiketen jakinarazpenak, interes-tasak berrikusteko informatikako euskarria duten formatuak eta maileguak berrikusteko oinarri-dokumentuak, beti ere Hitzarmenaren eranskin gisa datozen ereduekin bat baldin badatoz.

      4. Finantza-lankidetzako hitzarmenaren esparruan, izenpetzen duten erakundeek konpromisoa hartzen dute hitzarmenaren babesean emandako maileguetan ez dutela itunduko % 0,20tik gorako inolako komisiorik edo zehapenik mailegu bizian, indarreko legeriak horrela onartzen ez badu. Salbuespena izango dira banku-deskontuko lerroak edota erabilpen partzialeko maileguak. Horietan erabili ez den saldoaren gaineko gehieneko komisio gehigarria aplikatu ahal izango da, % 0,10 artekoa.

      5. Euriborrari eginiko aipamen guztiak Espainiako Bankuaren Estatistika Buletinean argitaratzen den Altxor eta Finantza Politikarako Zuzendaritza Nagusiaren 1991ko otsailaren 4ko Ebazpenean definitutako indizeari eginak jotzen dira.

        Kreditu Erakundeek honako konpromiso hau hartu dute bere gain: Hitzarmen honen esparruan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak baimendutako mailegu kualifikatuak jaso dituzten mailegariei jakinaraztea beren maileguetan interes-tasek izan ditzaketen aldaketak, maileguaren kontratuan jasotako zehaztapenen arabera.

        Bermeak finantza-erakundeak ezarriko ditu.

        1. Aurreko idatz-zatiak eraginpean hartzen dituen etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko jarduketa babesgarriak eta jarduketa bakoitzean aplikagarriak diren diferentzialak honako hauek dira:

          1. Jabetza osoan zein azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzak eta haien eranskinak erostea, betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa eraikin, eraikuntza-unitate edo sustapen berean batera erosten diren etxebizitzaren tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 215 puntukoa izango da.

          2. Azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxebizitzen titularrek lurzoruaren jabetza erostea: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 215 puntukoa izango da.

          3. Eraikinen eta etxebizitzen birgaikuntza, beti ere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 240 puntukoa izango da.

          4. Araubide orokorreko babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitza berriak salmentarako eta norberaren erabilerarako sustatzea (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne), betiere haien finantzazioa ez bada handiagoa etxebizitzen tasazio-balioaren % 80 gehi atxikitako eranskinen tasazio-balioaren % 60 eta atxiki gabeko eranskinen tasazio-balioaren % 30 baino: gehieneko diferentzial aplikagarria oinarrizko 225 eta 400 puntu bitartekoa izango da. Gehienez ere 4 urtetarako diren deskontu-lerroetan, diferentzial aplikagarria izango da gutxienez 225 eta gehienez 375 oinarrizko puntuko tarte batean bildurikoa.

          5. Babes publikoko etxebizitza gisa kalifikatutako etxebizitzak errentamenduan lagatzeko sustatzea, baita babestutako errentamenduan jartzeko etxebizitza libreak sustatzea ere (etxebizitza berrien sustapena eta birgaikuntzaren bidezko sustapena barne), beti ere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, etxebizitzen balio babesgarriaren % 80 gehi atxikitako eranskinen % 60 baino gehiagokoa ez bada, tasazio-balioaren % 80ko gehieneko mugarekin: diferentzial aplikagarria oinarrizko 225 eta 400 punturen artekoa izango da. Gehienez ere 4 urtetarako diren deskontu-lerroetan, diferentzial aplikagarria izango da gutxienez 225 eta gehienez 375 oinarrizko puntuko tarte batean bildurikoa.

          6. Babestutako errentamendurako etxebizitzak erostea, beti ere haien finantzazioa, edozein administraziok emandako itzultzerik gabeko diru-laguntza guztiak kenduta, tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: diferentzial aplikagarria oinarrizko 225 eta 400 punturen artekoa izango da.

          7. Zuzkidura-bizitokiak sustatzeko eta eraikitzeko maileguak, beti ere haien finantzazioa tasazio-balioaren % 80 baino gehiagokoa ez bada: diferentzial aplikagarria oinarrizko 225 eta 400 punturen artekoa izango da.

          8. Lurzorua urbanizatzea, berehala eraikitzeko, kasuak kasu, hura aurretiaz kostu-bidez eskuratzea barnean hartuta, eta baita lurzorua kostu-bidez eskuratzea ere edozein herri-administrazioren menpeko lurzoru-ondare publikoak eratzeko, betiere lehentasunez babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratuta: diferentzial aplikagarria oinarrizko 225 eta 400 punturen artekoa izango da.

            Seigarren klausula. Interes-tasen subsidiazioa.

          1. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, finantzazioa onartzeari buruzko administrazio-ebazpenean ezarritakoa betez eta kasu bakoitzean ezar daitekeen araudiaren arabera, honako hau subsidiatzeko konpromisoa hartu du bere gain: sei hileko likidazioaldi bakoitzean, hitzarmenaren tasan (lehenengo urteko hasierako tasan edo sei hiletik sei hilera berrikus daitekeen tasa aldakorrean) amortizatu gabe dagoen kapitalak sortutako interesen eta Kreditu Erakundeek emandako maileguen onuradunari subsidiatutako benetako tasan kitatutako interesen arteko aldea.

            Subsidioa benetan erabilitako zenbatekoen arabera kalkulatuko da.

          2. Sorospenaa izateko eskubidedunak, eta subsidiatutako baldintzak eta tasak honako hauek izango dira:

            1. Errentamendu babesturako etxebizitzen sustapena.

              1. Ondoren hirugarren bati besterentzeko etxebizitzak sustatzen badira, eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen baditu betiere erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin, mailegariarentzat subsidiatutako interes-tasa % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, 20 urtez gehienez.

              2. Etxebizitzak sustatzen badira gutxienez 15 urterako errentamendurako, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), interes-tasa subsidiatua mailegariarentzat urteko efektiboaren % 1 izango da (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, 20 urteko gehieneko mugarekin.

            2. Etxebizitza erosteko eragiketak, errentamendu babestuan jartzeko.

              Etxebizitzak eskuratzen badira gutxienez 15 urterako errentamendurako, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), interes-tasa subsidiatua mailegariarentzat urteko efektiboaren % 1 izango da (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, 20 urteko gehieneko mugarekin.

            3. Zuzkidura-bizitokien sustapena.

              B motako zuzkidura-bizitokiak sustatzen diren kasuetan, interes-tasa subsidiatua mailegariarentzat % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldiaren lehenengo hamar urteetan eta urteko efektiboaren % 1 (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) 11. urtetik 20. urtera bitartean.

            4. Lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak edozein Administrazio Publikoren mende dauden lurzoru-ondare publikoak eratzeko, eta lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzeko,

              Kasu horretan, subsidiatutako interes-tasa, urteko interes-tasa efektiboaren % 0 izango da eragiketaren onuradunarentzat, maileguaren iraunaldi osoan.

          3. Klausula honetan ezarritako subsidiazioak honako ezaugarri hauek izango ditu, interes-tasa aldakorrei dagozkienez:

            Sei hileko gaurkotzea dela-eta, gaurkotutako tasa maileguaren lehenengo urterako hasieran kontratatua baino txikiagoa bada, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak subsidiatutako tasari zegoen-zegoenean eutsiko dio, aipatutako gaurkotzeak mailegariarengan inolako eraginik izan gabe. Subsidiazioa eten egingo da eguneratutako tasa tasa subsidiatuaren parekoa edo txikiagoa den aldian.

          4. Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean eta mailegu kualifikatuen administrazio-baimenarekin batera, horien interes-tasa administrazio-ebazpenaren bidez onartu den subsidiatutako tasaren parekoa edo txikiagoa bada, aipatutako subsidiazioa eten egingo da eta baimena ematean indarrean dagoen interes-tasan amortizatuko da.

            Zazpigarren klausula. Formalizazioen jakinarazpena.

          1. Hilabeteko bakoitzaren lehen hamar lanegunen barruan, Kreditu Erakundeek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari aurreko hilabetean formalizatutako maileguen berri emango diote.

            Jakinarazpen hori bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo da, Hitzarmen honen III. eranskinean (Maileguak formalizatzeko diskete-formatua) azaldutako betekizunen arabera. Dena dela, jakinarazpena paperean ere egin ahal izango da, aipatutako III. eranskinean agertzen den ereduaren arabera (Maileguen formalizazio-jakinarazpena), baldin eta aurreko hilabetean egindako mailegu-kopurua 25 baino gutxiago izanez gero.

          2. Kreditu Erakundeek maileguaren eskritura publikoetan eta polizetan honako hauek sartuko dituzte: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hitzarmen honen VI. eranskinean agertzen diren zuzeneko laguntza ekonomikoei dagozkien zenbatekoen bermeari buruzko klausulak.

          3. Sustatzaileentzako mailegu kualifikatuen kontratuetan, eta dagozkien eskritura publikoetan eta polizetan, etxebizitza bakoitzari dagokion mailegu-atalaren baldintza suntsitzailetzat hauxe joko da: eroslearen elkarbizitza-unitateak kasu bakoitzeko legezko gehiengoa baino urteko diru-sarrera ponderatu handiagoak izatea. Horrek eskuratutako kopurua eta dagozkion legezko interesak itzultzea eragingo du.

          4. Formalizazioak jakinaraztea beharrezko baldintza izango da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak subsidioa ordain dezan.

            Zortzigarren klausula. Eskuratzeak eta amortizazioak.

          1. Honela eskuratuko dira maileguei dagozkien zenbatekoak:

            1. Sustatzeko maileguetan, obrak egiaztatu ahala eta ziurtatutako obren kopuruaren arabera, aurkeztutako obren egiaztapenen zenbateko osoa ordainduz, kasuan-kasuan aplikagarri den legerian ezarritakoa betez, eta kreditu-erakundearen bermea behin gordez gero.

            2. Erosteko maileguetan, mailegua formalizatu bezain laster eta kreditu-erakundearen bermea behin gordez gero.

            3. Birgaitzeko maileguetan, formalizatzearekin batera, maileguaren % 50 jaso ahal izango da gehienez. Zenbateko gehigarriak eskuratu ahal izango dira obraren % 50 egiaztatu ondoren eta obraren egikaritze erritmora egokituko dira. Horretarako, kreditu-erakundeari aurkeztu behar izango zaizkio obren egiaztagiriak, dagokion Lurralde Ordezkaritzak aldez aurretik onartuta (IV. eranskinean dago eredua) eta kreditu-erakundeen bermea behin gordez gero.

              Obrak burutu ondoren obra-amaierako ziurtagiria aurkeztu beharko da dagokion Lurralde Ordezkaritzan. Ziurtagiri horren edukiaren arabera mailegua aldatu egin ahal izango da edo obrak egin ez direla egiaztatzen bada mailegua kendu egingo da.

              Obrak egiten ez badira, edo laguntzak baliogabetzea eragiten duen betebeharrak ez betetzea gertatzen bada, mailegua onartu zenean hitzarmenaren arabera ezarritako hasierako interes-tasa efektiboa ez da aplikagarria izango eta kreditu-erakundeek tasa hori aldatzeko eskubidea izango dute.

              Maileguak gabealdia izaten badu, epe horretan era jarraituan eskura liteke eta 5 egiaztapenetaraino gehienez ere. Maileguak ez badu gabealdirik, eskuraketa bakarra egingo da, mailegua formalizatu eta berehala, egiaztapen-kopurua kontuan hartu gabe.

            4. Lurzoru- eta urbanizazio-arloko jarduketa babesgarrietarako maileguetan, eskuraketa inbertsioaren garapenaren arabera egingo da, lurzoruaren erosketaren eta egindako obraren ziurtagiriak aurkeztuta.

          2. Hitzarmen honen eraginpean emandako mailegu guztiei dagokienez, kreditu-erakundeek honako konpromiso hau hartu dute: aurretiazko amortizazioak, hala guztizkoak nola partzialak, hau da, amortizazio-epea bukatu baino lehenago egiten direnak, onartzea, mailegariak hala eskatzen badu; aurreko horrengatik ezin izango da inolako komisio edo zigorrik ezarri, legez ezarritakoak salbu.

            Aurretiazko amortizazioak bateraezinak diren honako bi era hauetan bakarrik egin daitezke:

            1. Amortizatzeko zenbatekoak oso-osorik erabiliko dira oraindik geratzen den tronkoa murrizteko, kasu honetan hasiera batean jarritako epe bera gordez eta kuota berria kalkulatuz.

              Kuota berri hau kalkulatzea hurrengo hileko likidazioan gauzatuko da, aurretiazko amortizazioa gertatu den aldiaren amaieran geratu den saldoa kontuan hartuta.

            2. Amortizatzeko zenbatekoak oso-osorik erabiliko dira zorretako amortizazio-epea murrizteko, kasu honetan hasiera batean jarritako kuota bera gordez; murrizketa itundutako hilekoetako azkenetik hasiko da.

            3. Hileko likidazioaldi batean behin baino ezin daiteke egin aurretiazko amortizazioa.

          3. Hilabetearen lehen hamar lanegunen barruan, kreditu erakundeek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari aurreko hilabetean formalizatutako maileguen saldo bizian izandako aldaketen berri emango diote.

            Aldaketa hauen barne hauexek egongo dira:

            1. Kreditu-eskuraketak.

            2. Aurretiazko amortizazioak, saldo bizian zein amortizazio-epean murrizketa eraginez gero.

              Jakinarazpen hori bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo da, Hitzarmen honen V. eranskinean (Sorospenak kitatzeko eta mailegu-mugimenduetarako diskete-formatua) azaldutako betekizunen arabera. Halere, aldaketok paperean ere jakinarazi ahal izango dira, aipatutako V. eranskinean agertzen den ereduaren arabera (Maileguen saldo bizian izandako aldaketak), baldin eta aldaketa horiek eraginik ez duten 25 mailegutan baino gehiagotan.

              Interes-tasak subsidiatzeko likidazioen berri emateko, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzara bidalitako jakinarazpenetan, kreditu-erakundearentzako interes-tasa onuradunarentzako interes-tasa baino txikiagoa denean, bi balioak adierazi beharko dira nahitaez.

              Hitzarmenaren interes-tasa berrikusia subsidiatutako interes-tasa baino txikiagoa denean, sorospenen hileko likidazioa zero zenbatekoa duela bidali beharko da.

              Mailegua ez dagoenean subsidiatuta ez dira hileroko likidazio-mugimenduen komunikazioak bidali beharko, Erabilera eta Kitapenerako mugimenduak salbu, horien berri beti eman behar baita.

              Dena dela, egiaztatu denez, sustatzaileari emandako maileguen kasuan, non erabilerak eta amortizazioak obra-exekuzioaren erritmoaren arabera egiten diren, gabealdian hileroko likidazioak baliozkotu behar direla, aldi bakoitzean iristen diren sustatzailearen erabilerak onartzeko, baita sustatzailearen amortizazioak baliozkotzeko ere, hori guztia, subrogatutako maileguek bere maileguak formalizatu eta erabili ahal izan ditzaten.

              Hori guztia kontuan izanik, azken kasu horietan finantza-erakundeek sustatzaileari emandako maileguen hileroko likidazio guztien berri eman beharko diote Sail honi, baita sustatzaileari emandako subsidiatu gabeko maileguen berri ere (000 amaierako digituak dituzten administrazio-espedienteak), eta horien mugimenduak, subrogatutako maileguak erabili ahal izan daitezen.

              Kreditu-erakundeek hainbat maileguren komunikaziorik ez dute bidaltzen, eta ezin da izan bertan gertatu diren aldaketen berri, mailegu horiek subsidiatuta ez daudelako; kasu horietan, Sail honek aldizka eta kreditu-erakundeak diskrezionalki, Hitzarmenak sinatu dituzten kreditu-erakundeei mailegu jakin batzuek izan dituzten mugimenduen eskaera egingo die, eta mugimendu-eskaera horiek maileguen saldo bizian izandako aldaketa guztiak bilduko dituzte.

              Jakinarazpen hori bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo da, Hitzarmen honen V. eranskinean (Sorospenak kitatzeko eta mailegu-mugimenduetarako diskete-formatua) azaldutako betekizunen arabera. Hala ere, jakinarazpena paperean ere egin ahal izango da, V. eranskinean agertzen den ereduaren arabera (Sorospenen likidazioa), baldin eta kasu horretan dauden maileguen kopurua 25 baino txikiagoa izanez gero.

          4. Maileguen saldo bizian egon daitezkeen aldaketak jakinaraztea ezinbesteko betekizuna izango da Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak subsidiazioa ordain dezan.

            Bederatzigarren klausula. Subrogazioak.

          1. Sustatzaileari emandako maileguan eroslearen subrogazioa egin aurretik, Kreditu Erakundeek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari subrogazio-baimena eskatuko diote, Laugarren Klausulan ezarritakoaren arabera.

          2. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak subrogazioa baimenduko du eraketa berrikoak diren maileguen era eta epe berberetan.

          3. Sustatzaileari emandako maileguetan etxebizitzen erosleen subrogazioa hasierako maileguaren finantza-ezaugarriekin erabat ados etorriko da. Hala ere, etxebizitzaren eroslearen mailegua baimendu denean indarrean dagoen interes-tasa izango da subrogatutako maileguen interes-tasa.

            Hamargarren klausula. Eusko jaurlaritzako enplegu eta gizarte politiketako sailak emandako zuzeneko laguntza ekonomikoen izapideak egitea.

          1. Hitzarmen honen aplikazio-esparruaren barruan jasotzen diren jarduketa babesgarriak laguntzeko titularrei administrazio-ebazpenaren bidez diru-laguntza zuzenak emanez gero, subsidioak baimentzeko eta fondo galdura emandako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren adostasuna behar izango da, aurretik Kreditu Erakundeek eskatuta.

            Diru-laguntzak baimentzeko eskabidea bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo da, II. eranskinean (Diru-laguntzak aurretik onesteko diskete-formatua) azaldutako zehaztapenen arabera. Hala ere, paperean ere eskatu ahal izango da, II. eranskinean azaldutako ereduaren arabera (D-24; Diru-laguntzak baimentzeko oinarrizko agiria), baldin eta diru-laguntzen kopurua 25 baino handiagoa ez bada.

            Diru-laguntzak baimentzeko oinarrizko agiriarekin batera, honako agiri hauek erantsiko dira:

            Higiezinak eta etxebizitzak birgaitzeko diru-laguntzen kasuan, obren egiaztapen partzialaren edo azken egiaztapenaren fotokopia.

            Erabilitako etxebizitza libreak erosteko diru-laguntzen kasuan, etxebizitzaren eskritura publikoaren fotokopia, zeina dagokion lurralde-ordezkaritzan aurkeztu beharko baita.

            • Erosteko edo birgaitzeko zuzeneko laguntza ekonomikoak jaso dituzten etxebizitzak edo merkataritza-lokalak ezin izango dira ez osorik ez partez inter vivos laga inolako tituluren bidez salerosketako eskritura publikoa ematen denetik zenbatzen hasi eta 10 urteko epearen barruan, ez eta obra-amaierako ziurtagiria ematen denetik zenbatzen hasi eta 5 urteko epearen barruan ere, ez bada aldez aurretik jasotako laguntzen itzulketa egiaztatzen, itzultzerakoan eguneratuta eta dagokion legezko interesarekin. Erabiltzeko mugatze horretatik salbu geratzen dira higiezinetako elementu komunak ukitzen dituzten birgaitzeak.

            • Zuzeneko laguntza ekonomikoen onuradunak haiek ematen dituen administrazio-ebazpena aurkeztu beharko du dagokion Jabetzaren Erregistroan, eta bertan, administrazio-dokumentu hori ikusi ondoren, hipoteka-legeriaren arabera bidezkoa den jabariaren erabilera-mugapenaren erregistro-inskribapena praktikatuko da.

            • Laguntza eman duen Administrazioak laguntzak ematearen ebazpena Jabetzaren Erregistroan aurkeztu dela frogatzen duen dokumentua jasotzen duenean, fondo galdurako diru-laguntzaren ordainketa egitea aginduko du.

              Eraikinen osagai pribatuak birgaitzeko, gutxienez 1.500,00 euroko laguntza lortu beharko da erregistroko inskripzioa nahitaezkoa izateko.

          2. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, dokumentazio osoa jasotzen duenetik hamabost laneguneko epearen barruan, honako konpromiso hau hartu du bere gain: Kreditu Erakundeari arrazoiz jakinaraztea zuzeneko laguntza ekonomikoak baimendu edo ukatu dizkion eta fondo galdurako diru-laguntzei dagozkien ordainketa-aginduak egitea. Epe hori bukatuz gero berariazko jakinarazpenik jaso ezik, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak laguntza ekonomikoak ukatu egin dituela joko da.

            Eskabidean adierazitako kontuan ahalik eta lasterren sartuko dituzte jasotako diru-laguntzak kreditu-erakundeek, eskura dituzten baliabide teknikoen arabera.

            Automatizatu egingo da diru-laguntzen ordainketa, baliabide telematiko bidez igorriko baitzaizkie banku-zerbitzu zentralei ordainketen zerrenda. Onuradunen izenen zerrenda, zenbatekoak eta bankuko kontu-zenbakiak zehaztuko dira bidalitako ordainketa orokorrak berehala identifikatu ahal izateko.

            Hamaikagarren klausula. Subsidioaren likidazioa eta ordainketa.

          1. Mailegu berrien onarpenetarako, lehenengo likidazioa mailegua formalizatzen denetik zenbatzen hasi eta hurrengo hilabetean gauzatuko da, erabilerak noiz egiten diren kontutan hartu gabe. Aurreko onarpenak gaiari lotutako araudiari jarraiki egingo dira, eta sehi hilean behin edo hilero egin ahal izango dira.

            Maileguen saldo bizietan izandako aldaketak komunikatzea beharrezkoa izango da interes-puntuen subsidiazioa duten hileko likidazioetan bakarrik, sustatzaileei emandako maileguen kasuan salbu, non obraren exekuzio-erritmoan egiten diren erabilera eta amortizazio guztiak komunikatu beharko diren, gabealdian.

            Aurreko Hitzarmenen barnean hartuta dauden maileguen seihileko likidazioei dagokienez, mailegua subsiadiatuta egon ala ez, horietan egindako aldaketa guztiak komunikatuko dira.

            Hilean-hilean, lehen hamar lanegunen barruan eta saldoen formalizazio eta aldaketen jakinarazpenekin batera, Kreditu Erakundeek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari ondokoa jakinaraziko diote: aurreko hilean mugaeguna izan duten maileguei dagozkien sei hileko edo hilabeteko interesen subsidioen likidazioa.

            Salbuespenez, mailegua ezereztea eragiten duten aurretiazko amortizazioetan, ezereztea egin den hilabetearen hurrengoan jakinaraziko da sorospenen likidazioa.

            Jakinarazpen hori bitarteko elektroniko, informatiko edo telematiko bidez egingo da, Hitzarmen honen V. eranskinean (Sorospenak kitatzeko eta mailegu-mugimenduetarako diskete-formatua) azaldutako betekizunen arabera. Hala ere, jakinarazpena paperean ere egin ahal izango da, V. eranskinean agertzen den ereduaren arabera (Sorospenen likidazioa), baldin eta kasu horretan dauden maileguen kopurua 25 baino txikiagoa izanez gero.

          2. Kreditu Erakundeei honela ordainduko zaizkio likidazioak: interesen obligazioaren mugaegunaren hurrengo hilaren 10eko balio-dataz, baldin eta subsidio horren erreklamazioa Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean egonez gero, klausula honen 1 zenbakian ezarritakoaren arabera.

            Salbuespenez, kreditu-erakundeek eskatutako likidazioak zuzenak ez badira, likidazioak zuzendu diren hilaren hurrengoaren 10eko balio-dataz ordainduko dira, maileguaren sei hilekoa edo hilekoa kontutan hartu gabe.

            Era berean, maileguak aurretiaz ezereztatuz gero, mailegua ezereztatu den aldiari dagokion likidazioa ezereztatu den hilabetearen hurrengoaren 10eko balio-dataz ordainduko da, maileguaren sei hilekoa edo hilekoa kontuan hartu gabe.

          3. Klausula honen lehenengo idatz-zatian adierazten den data berean, Kreditu Erakundeek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari honako hauek jakinaraziko dizkiote: onuradunaren betebeharrak ez betetzetik aurreko hilabetean deuseztatutako maileguak, subsidioen ordainketa etetekotan. Kasu horretan, onuradunak Euskal Autonomia Erkidegoaren Diruzaintza Nagusiari interes-tasaren subsidiazio modura ordura arte jasotako zenbatekoak ordainduko dizkio. Betebehar hori bermatzeko, maileguaren bermeak ezarritako betebeharren artean jasoko da, eta kreditu-erakundeek konpromiso hau hartuko dute bere gain: mailegariaren zorren gaineko bermea egiteagatik jasotako gaindikina sorospena itzultzeko erabiltzea, jasotako sorospenen zenbatekora heldu arte.

          4. Kreditu-erakundeek igorritako likidazioa onetsi ondoren, likidatutako aldian saldo bizian izandako aldaketarik ez da konputatuko, kasu horietan aldaketaren balio-data likidatutako azken mugaeguna izango da.

            Hamabigarren klausula. Banku deskonturako eragiketak.

            Obra esleipena eskuratu duten eraikitzaileei kreditu-erakundeek obra-ziurtagirien beherapenetarako eta jarraian zehaztutako jarduketa babesgarrietarako ematen dizkien banku-beherapenek, etxebizitza alorrean aplikagarria den legediak eta kreditu-erakundeentzat arrisku-irizpideak eta Espainiako Bankuak emandako bestelako araugintza-xedapenek zehaztutakoarekin bat etorri beharko dute.

            Honako hauek izango dira jarduketa babesgarriak:

            1. Salmentarako erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapena, etxebizitza berriaren sustapena zein birgaitzea bidezko sustapena bilduta:

              Banku-beherapeneko eragiketek sortutako interesak sustatzaileak ordainduko ditu.

              Banku-beherapeneko eragiketei, hitzarmen honetan sustatzaileentzako maileguei buruz xedatutako guztia ezar dakieke, honako berezitasun hauek kontuan hartua:

              Sustatzaileari egindako gainerako maileguek dituzten betekizun eta muga berberak bete beharko dituzte obra amaitutakoan formalizatutako hipoteka-maileguek, honakoak salbuetsita:

              Gehieneko epea: 24 urtekoa, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Gehieneko gabealdia: 4 urtekoa, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua aurretiaz baimentzen denean indarrean dagoena, eraikitzailearen eragiketan ezarritako mugaegun eta gainerako aldagaiak mantenduta.

            2. Babestutako errentamendurako etxebizitzen sustapena eta babestutako errentamendurako hirugarren bati besterentzeko etxebizitzen sustapena, 15 edo 50 urtez gutxienez.

              Banku-beherapeneko eragiketek sortutako interesak sustatzaileak ordainduko ditu.

              Banku-beherapaneko eragiketei, hitzarmen honetan sustatzaileentzako maileguei buruz xedatutako guztia ezar dakieke, honako berezitasun hauek kontuan hartua:

              Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak deskonturako eragiketek sortutako interesak besterik ez du subsidiatuko.

              Sustatzaileari egindako gainerako maileguek dituzten betekizun eta muga berberak bete beharko dituzte obra amaitutakoan formalizatutako hipoteka-maileguek, honakoak salbuetsita:

              Gehieneko epea: 20 urte, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik, gutxienez 15 urteko babespeko errentamendurako sustapen-eregiketetan.

              Gehieneko gabealdia: 4 urte gehiago, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua aurretiaz baimentzen denean indarrean dagoena, eraikitzailearen eragiketan ezarritako mugaegun eta gainerako aldagaiak mantenduta.

              Gehieneko epea: 30 urte, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik, gutxienez 50 urteko babespeko errentamendurako sustapen-eregiketetan.

              Hautazko gabealdia: 4 urtekoa, eraikitzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua aurretiaz baimentzen denean indarrean dagoena, eraikitzailearen eragiketan ezarritako mugaegun eta gainerako aldagaiak mantenduta.

            3. Lurzorua erosi eta urbanizatzea, lehentasunez babes publikoko etxebizitzak sustatzeko.

              Banku-beherapeneko eragiketek sortutako interesak sustatzaileak ordainduko ditu.

              Banku-beherapaneko eragiketei, hitzarmen honetan sustatzaileentzako maileguei buruz xedatutako guztia ezar dakieke, honako berezitasun hauek kontuan hartua:

              Sustatzaileari egindako gainerako maileguek dituzten betekizun eta muga berberak bete beharko dituzte obra amaitutakoan formalizatutako hipoteka-maileguek, honakoak salbuetsita:

              Gehieneko epea: 12 urtekoa, sustatzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Gehieneko gabealdia: 6 urtekoa, sustatzaileari egiten zaion lehenengo finantzazio-eragiketa formalizatzen denetik.

              Mailegu kualifikatuaren interes-tasa: mailegua aurretiaz baimentzen denean indarrean dagoena, eraikitzailearen eragiketan ezarritako mugaegun eta gainerako aldagaiak mantenduta.

              Deskonturako eragiketak obrak bukatu arte luzatuko dira eta gehienez ere lau urteko epea izango dute, jarduketa babestuaren arabera, formalizatzen direnetik.

              Eraikitzailearentzako finantzazio-eragiketa eta sustatzailearentzako mailegua denboran bat etorriz gero, bietan eskuratutako zenbatekoen batuketa ken sustatzailearentzako maileguan egindako amortizazioak, ez da legez ezarritako finantzazioaren gehieneko zenbatekoa baino handiagoa izango.

              Sustatzaileak edozein unetan eraikitzaileari finantzatzeko eragiketa bere diruzaintzaren kargura guztiz edo partez amortizatu ahal izango du, inolako komisiorik gabe, betiere finantzaketa-kontratuan aurreikusita badago edo eraikitzaileak formalki onartzen badu.

              Eragiketak aurretiaz onartzeko eskabideak, horien formalizazioen eta saldoen aldaketen jakinarazpenak, sorospenen onarpenak eta likidazioak, baita diru-laguntzen aurretiazko onespenak ere, hitzarmen honen eranskinetan ezarritakoaren arabera gauzatuko dira.

              Hamahirugarren klausula. Enplegu eta gizarte politiketako sailak kaudimengabeziako egoeran dauden etxebizitzak berrerostearen bermea.

              1. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren artean sinatutako Finantza-Lankidetzarako Hitzarmen honen esparruan kreditu-erakundeek emandako hipoteka-maileguaren bermearen barruan bildutako babes publikoko etxebizitzak erostea erabakiko du, etxebizitzaren erosleak maileguari aurre egin ezin dionean, eta hurrengo paragrafoetan aurreikusitako termino eta baldintzen arabera.

              2. Aurreko atalean ezarritako berrerosteko bermea bakarrik geratuko da salbuetsita babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak 27.3 artikuluan aurreikusitako kasuetan.

              3. Sailak ordaindu gabeko egoeran dagoen maileguaren bermea den etxebizitza eskuratzea erabakiko du, etxebizitzaren jabeari zuzenean erosita, guztizko zenbatekoa edo zenbateko partziala mailegua indargabetzera bideratuz, nahiz hipotekaren egikaritze-prozeduran finantza-erakundeari erosita. Edota, finantza-erakunde betearazleak erremate-eskubidea lagata, hipoteka betearazteko prozesuan esleipendun gertatzen baldin bada.

              4. Klausula honen lehenengo atalean aipatzen den babes publikoko etxebizitzen eta horiei atxikitako eranskinen erosketak babes publikoko etxebizitza mota guztiak biltzen ditu, hau da, erregimen orokorrekoak, erregimen berezikoak edo sozialak, eta prezio tasatukoak, betiere horien erabilera- eta edukitze-erregimena erabateko jabetza edo azalera eskubideko jabetza bada.

              5. Kreditu-erakundeek emandako maileguekin guztiz edo partzialki finantzaturiko babes publikoko etxebizitzen erosketa bakarrik erabakiko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, 2015eko finantza-hitzarmena sinatzen den egunetik 2016ko abenduaren 31ra bitarte (edo hitzarmenaren indarraldi-luzapenetan, luzatzen den egunera arte), edo etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzko uztailaren 21eko 146/2015 Dekretuaren babespean sinatzen diren urteko Finantza Hitzarmen berrientzat.

              6. Finantza-erakundeak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean jakinarazi beharko du berandutza-egoera hipoteka-betearazpeneko prozedura hasi aurretik. Jakinarazpen hori izan zenetik 30 eguneko epea igarotakoan Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak ez badio finantzaketa-erakundeari jakinarazten eskuratzeko asmorik, erakundeak hipoteka-betearazpeneko prozedura eskatu ahalko du, eta hori ere sailari jakinarazi beharko dio.

              7. Etxebizitza eta horri atxikitako eranskinak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabakita, jabeari zuzenean erosita eskuratzen direnean, erosketa-prezioa babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona izango da, erosketaren unean behar bezala eguneratua. Etxebizitza eta eranskinak kargarik gabe erosiko dira, eta hori horrela, erosketa-prezioa mailegua kitatzera bideratuko da partzialki edo osorik, eta jabeak ondoriozko zenbatekoa jasoko du, hala badagokio.

              8. Etxebizitza eta atxikitako eranskinak hipoteka-betearazpeneko prozesuan eskuratzen direnean, erremate-eskubidea lagatzearen zenbatekoaren arabera finkatuko da erosketa-prezioa, hipoteka-beterearazpeneko prozeduran erreklamatutako kontzeptu guztiengatiko zorra bestekoa izango dena, gutxienez. Dena den, erosketa-prezioak ezin izango du gainditu babes publikoko etxebizitza izateagatik dagokiona, betiere erosketaren unean behar bezala eguneratuta.

              9. Kreditu-erakundeak ez du kobratuko mailegua aldez aurretik kitatzeagatiko komisiorik ez eta hipoteka-mailegu horri atxikitako atzerapen-interesik ere.

              10. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak erabakitako erosketaren xede den etxebizitza, Alokabide SA sozietate publikoak erosiko du, dagokion babes publikoko etxebizitza baldintzan. Alokabide SA sozietate publikoak errentamendu- edo erosketa-erregimenean esleituko ditu etxebizitza eta eranskinak, indarrean dagoen araudiari jarraiki.

              11. 2011ko Finantza-Hitzarmenaren babesean finantza-erakundeek finantzatutako maileguekin eta ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak soilik eskuratzea adostuko du Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, beti ere erosleek hauetako egoeraren batean baldin badaude:

                1. langabezia.

                2. langabeziagatiko ordaindutakoaren araberako prestazioa agortu.

                3. ezintasun iraunkor osoa.

                4. hobera egin eta ezintasun iraunkor osoaren edo lanpostua gorde gabe erabateko ezintasunaren berrikuspena.

                5. lan autonomoa edo norberaren konturakoa amaitu arrazoi ekonomikoengatik, teknikoengatik edota antolaketa edo ekoizpen arrazoiengatik.

              12. Ez-ordainketako egoeran dauden etxebizitzak maileguaren iraunaldi osoan erosi ahal izango dira.

                Hamalaugarren klausula. Kreditu erakundeekin etxebizitzaren eta lurzoruaren alorrean sinatutako finantza hitzarmenaren jarraipen batzordea.

                Kreditu-erakundeekin etxebizitzaren eta lurzoruaren alorrean sinatutako finantza-lankidetzarako jarraipen-batzordea eratu da, emandako maileguak, horien ezaugarriak eta horiek ematerakoan sor daitezkeen gorabeherak edo erreklamazioak aztertzeko. Hipoteken merkatuko interes-tasen eboluzioari jarraipen berezia egingo dio, eta hala badagokio, beharrezkotzat jotzen diren doikuntzak proposatuko ditu finantzen egoeraren eboluzioa ikusita.

                Honako hauek osatu dute, gutxienez, batzordea: mailegu-emate kuota altuena duten finantza-erakundeen lau ordezkari; Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzako bi ordezkari eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzako bi ordezkari.

                Batzordea behar den guztietan bilduko da, bilera edozein kidek eskatzen duenean.

                Hamabosgarren klausula. Lurralde-esparrua eta iraunaldia.

              1. Hitzarmen honen lurralde-esparrua Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, eta izenpetzen denetik 2016ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean.

              2. Aurreko paragrafoan adierazitako epea amaituta, hitzarmena sinatu duen aldeetako edozeinek berariaz salatu ezean, hitzarmen hau osorik luzatuko da, «Interes-tasak, komisioak eta bermeak» izeneko 5.3 klausula izan ezik. Klausula horri dagokionez, aldeek ados jarri beharko dute eta, horretarako, hitzarmenean «adenda» bat sartuko dute, aldeek adostutakoaren arabera. Luzapena indarrean egongo da beste lankidetza-hitzarmen bat izenpetu arte, baina ezin izango du 2017ko abenduaren 31ko epemuga gainditu.

              3. Hitzarmen hau izenpetu dutenetatik edonork eska dezake hitzarmena -edo haren luzapenak, baldin badaude- berrikusteko testuinguruaren egoeran aldaketa garrantzitsuak egonez gero.

                Hamaseigarren klausula. Informazioa.

              1. Kreditu Erakundeek, Hitzarmen honetan jasotzen diren gainerako informazio-beharkizunak betetzeaz gain, honako konpromiso hau hartu dute: Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari ematea finantzazio-programen garapenaren segimendurako eta kontrolerako sailak eskatzen dion informazioa.

              2. Kreditu Erakundeek honako konpromiso hau ere hartu dute: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari igortzea sailak eska diezazkiekeen formalizazio-eskrituren fotokopiak, baita maileguei buruz eska daitezkeen beste edonolako agiri eta datuak ere.

              3. Kreditu Erakunde sinatzaileek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari pisuen tasazioei buruzko informazioa igortzeko borondatea agertu dute; tasazio horiek Lege Hipotekarioa betez egingo dira, hitzarmenaren alderdiek adostutako baldintzen arabera.

                Aipatutako informazioak (konfidentzialtasuna gordetzeko, ez du inolaz ere datu pertsonalik jasoko), etxebizitzen kokapen geografikoa eta balioespen ekonomikoa jakin ahal izateko behar beste datu izan beharko du beti.

              4. Kreditu Erakunde sinatzaileek euskara eta gaztelaniaren erabilera bermatuko dute jendeari orokorrean egindako ohar eta jakinarazpenetan, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatuz.

              5. Azkenik, hitzarmen hau izenpetu duten Kreditu Erakundeek giza baliabideak eta baliabide teknikoak izango dituzte interesdunei informazioa emateko, bai Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etxebizitza eta lurzoru arloan araututako jarduketa babesgarriei buruz, baita hitzarmen honen esparruan aipatutako jarduketek izan dezaketen finantzazioaren ezaugarriei buruz ere; horretarako sail horrek informazioa zabaltzeko igortzen dizkien materialez balia daitezke.

                Hamazazpigarren klausula. Hitzarmenkideek hartutako beste konpromiso batzuk.

              1. Visesa, Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA sozietate publikoaren eta Alokabide SAren jarduketak finantzatzeko bideak Hitzarmen honek jasotzen duen kopuru orokorraren barne daude.

              2. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak hitzarmen honen babespean guztira emandako maileguen kopurua jakinaraziko die hilero erakunde sinatzaile guztiei.

                Hemezortzigarren klausula. Maileguak sindikatzea.

              1. Hitzarmen honen babespean mailegua sindikatzeko eragiketak egin ahal izango dira, eta horretarako itundutako akordio baten arabera, kreditu-erakunde batzuen artean banatuko da emandako maileguaren zenbateko osoa.

                Kreditu-erakunde eragilea izango da onuradun izan daitekeenaren eskaeraren gordailuzain gertatzen den kreditu-erakundea, eta hitzarmen honen Erakunde sinatzaileen artean maileguaren zatiketa eta Sindikatuari dagozkion partaidetzak negoziatuko ditu. Kreditu-erakunde eragileak mailegariaren agindu-eskutitza jaso behar du, horren bidez sindikatua eratzeko berrespena jasoko baitu. Mailegua eta laguntzak izateko eskubidea onartzeko administrazio-ebazpena, eta onuradunak eskubide hori izateko duen nahia erantsi behar zaizkio eskutitzari.

                Mailegu sindikatuen finantza baldintza eta ezaugarriak hitzarmen honi dagozkionak izango dira.

              2. Zuzentza-komisioak ezarri ahal izango dira, kreditu-erakunde eragileak baino jasoko ez dituenak, baita partaidetza-komisioa ere, kreditu-erakunde mailegu-emaile guztiek jaso ahal izango dutena.

                Hemeretzigarren klausula. Amaiera iragartzea.

                Hitzarmen honen amaiera iragartzeko nahikoa izango da hitzarmenkideetako batek edozein klausula ez betetzea.

                Hogeigarren klausula. Publizitatea.

                Hitzarmen honen sinatzaileek honi behar besteko publizitatea egiteko konpromisoa hartu dute bere gain.

                Hogeita batgarren klausula. Izaera eta jurisdikzioa.

                Hitzarmen honek administrazio-izaera du, eta honetatik sortutako auziak ebazteko eskumena administrazioarekiko auzien jurisdikzioari dagokio.

                Hogeita bigarren klausula. Egindako eragiketak berrestea.

                Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek beren beregi berresten dituzte eskatutako eta aurretiaz baimendutako finantza-eragiketa guztiak, 2015eko urtarrilaren 1etik uztailaren 21eko 146/2015 Dekretua, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, indarrean sartu artekoak, baita epealdi horretan emandako finantzatze-ukatze guztiak ere.

                Eta, adostasunaren adierazgarri, agiri hau izenpetu dut Vitoria-Gasteizen, 2015eko ren (e)an, ale bakarrean, zeina Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren esku geratuko baita. Halaber, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak erkatutako kopia bana eman zaie erakunde sinatzaileei.

                Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Izenean,

                ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.

                Ogasun eta Finantza Sailaren Izenean,

                RICARDO GATZAGAETXEBARRIA.

                (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.