Arautegia
Inprimatu166/2013 DEKRETUA, otsailaren 19koa, Batxilergoko Sari Bereziak arautu eta horiek emateko baldintzak ezartzen dituen dekretua aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 41
- Hurrenkera-zk.: 1094
- Xedapen-zk.: 166
- Xedapen-data: 2013/02/19
- Argitaratze-data: 2013/02/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Instituzional
Testu legala
2011ko martxoaren 25ean, martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua sartu zen indarrean. Dekretu horren bidez, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen ziren, eta horiek emateko baldintzak ezartzen.
Dekretua indarrean jarri zenetik, eperik gabeko erregelamendu batean ezarri zen aurretik urtez urte egiten ziren deialdietan arautzen zen guztia.
Deialdi horien ebaluazio ponderatua egin eta gero, agerian geratu da arau hura aldatu behar dela. Izan ere, horrekin zerikusia duten sektore akademikoek iradoki dute erregelamendu hori antolamenduko egoera batzuetara egokitu behar dela, efikazagoa izan dadin; era berean, adierazi dute komeni dela aurrekontu-egoera aldakorretara egokitzea, eta horrek ere justifikatu egiten du aldaketa hauek sartzea.
Ondorioz, nahitaezko txostenak eman ondoren, Hezkuntza, Hizkuntza Polítika eta Kulturako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko otsailaren 19an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau
Honela aldatzen da martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen eta horiek emateko baldintzak ezartzen zituena:
Lehenengoa. Honela geratzen da idatzita 4. artikuluko lehenengo paragrafoa:
Batxilergoko Sari Bereziak urtero deituko dira, hezkuntza-gaietan eskumena duen saileko agindu baten bidez. Nolanahi ere, agindu horretan jasoko da: zenbat ohorezko sari eman ahal izango diren, betiere 2.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera. Gainera, zehaztu egingo da zein izango den izena emateko prozesua eta zer ariketa egingo diren azterketa-gaiekin; era berean, jaso egingo da zer epetan, modutan eta tokitan aurkeztu behar diren eskabideak eta zer dokumentu erantsi behar zaien eta horrez gainera, eskaerak aurkezteko epea zehaztuko da, bai eta proba non eta noiz egingo den eta zer organok prestatuko duen ere.
Bigarrena. Honela geratzen da idatzita 5. artikulua:
Proba euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal izango da, parte-hartzaile bakoitzak aukeratzen duen hizkuntzan. Ikasgai komunei buruzko zenbait ariketa egongo dira, eta horietako batzuk, berriz, ikasle bakoitzak Batxilergoko bigarren mailan bere modalitatean egindako ikasgaiei Martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua indarrean sartu zen 2011ko martxoaren 25ean. Dekretu horren bidez, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen ziren, eta horiek emateko baldintzak ezartzen.
Probaren urteko deialdiak zehaztuko du zeintzuk diren probako ariketak, eta, horretarako, kontuan hartuko dira honako dekretu honetan azaltzen diren eskumenak: 122/2010 Dekretuz aldatutako 23/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
Hirugarrena. Honela geratzen dira idatzita 7. artikuluko lehenengo eta bigarren paragrafoak:
Probako ariketei 0tik 10era bitarteko nota jarriko zaie, bi zifra hamartarrekin. Saria emango zaio probako ariketa-sortan kalifikaziorik altuena lortzen duenari; horretarako, dena den, 5 puntu edo gehiago lortu beharko dira ariketa guztietan. Epaimahaiak sari-kopuru jakin bat proposatuko du, baina ez urteko deialdian jasotakoa baino handiagoa, eta aurkeztutako pertsona guztiak eta haien kalifikazioak jasoko ditu.
Laugarrena. Honela geratzen da idatzita 8. artikuluko lehenengo paragrafoa:
Batxilergoko Sari Berezia jasotzen dutenek horren egiaztagiria jasoko dute. Gainera, hezkuntza-gaietan eskumena duen Sailak atzerrian hizkuntzak ikasteko antolatzen duen bidaia-programan parte hartu ahalko dute, baldin eta urteko deialdiaren aginduan hori ezartzen bada.
Bosgarrena. Xedapen gehigarri bat eransten da, eta honela geratzen da idatzita:
Ikasleek hezkuntza-gaietan eskumena duen Sailarekin dituzten harremanetan, bermatu egingo da euskaraz zein gaztelaniaz egiteko eskubidea, hala komunikazio idatzian, nola ahozkoan.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean izango du indarra.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko otsailaren 19an.
Lehendakaria,
ÍÑIGO URKULLU RENTERIA.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (7)
- Aldatzen du: 35/2011 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Batxilergoko Ezohiko Sariak arautu eta esleitzeko baldintzak ezartzeari buruzkoa.
- Indargabetutakoa: 8/2024 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Batxilergoko Sari Bereziak arautzen dituen eta horiek emateko baldintzak ezartzen dituen martxoaren 15eko 35/2011 Dekretua indargabetzen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2023ko apirilaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2022-2023 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.
- Ikus: AGINDUA, 2017ko apirilaren 24koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2016-2017 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.
- Ikus: AGINDUA, 2018ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2017-2018 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.
- Ikus: AGINDUA, 2019ko apirilaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2018-2019 ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.
- Ikus: AGINDUA, 2022ko apirilaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez iragartzen baitira 2021-2022ko ikasturteko Batxilergoko Sari Bereziak.