Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

230/2012 DEKRETUA, urriaren 30ekoa, kardiologiakako eta onkologiako kontsultetara eta proba osagarri ez urgenteetako sarbidea izateko epe gehienekoak ezartzen dizkiona Euskadiko Osasun Sistemari.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4877
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 2012/10/30
  • Argitaratze-data: 2012/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskadiko Osasun Sistemari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin bat etorriaz, kalitate eta segurtasun mailak handiak direla, euskal herritarren osasun arazoei erantzutea da gidari, noiz-eta antolaketa- eta teknologia-berrikuntzak hartzerakoan, zeintzuen helburuak honako hauek baitira: Euskadiko Osasun Sisteman, zerbitzuak erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea, eta eraginkortasuna hobetzea.

Euskadiko Osasun Sistemak zentro profesionalez eta zentro sanitarioz osatutako sare publiko modernoa du; eta horren bitartez, patologia edozein delarik ere, urgentziazko kasuetan berehalako erantzuna ematea bermatzen da, eta, orobat, herritarren arazo ez-urgenteei erantzuteko epeei dagokienez atentzio sanitario onargarri bat ematea.

Eta helburu horiek lortzeko eragingarria izan da honako dekretu hau: Euskadiko Osasun Sistemaren konturako prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezarri zituen martxoaren 21eko 65/2006 Dekretua.

Dekretu horren bitartez, zenbait patologiari dagokionez Euskadiko Osasun Sistemak ematen diruen erantzun-epeak hobetzeko prozesuan aurrera egin nahi da; eta nahiz eta patologia horietan ez agertu bizi-arrisku berehalakorik, erantzuna emateko behar den denbora egokitu egin behar da gaixo bakoitzaren larritasunera eta pronostikora. Eta hala, erantzun kirurgikoa emateko denbora martxoaren 21eko 65/2006 Dekretuan ezarritakoa bermatzeaz gain, honako hauetara sarbidea izateko bermea gehitzen da: onkologiako eta kardiologiako lehen kontsultak, eta aipatu patologiei lotutako eta urgenteak ez diren diagnosi-proba osagarriak.

Mekanismo bat planteatzen da, honako helburu hauekin: 30 egun naturaleko epearen barruan asistentziazko erantzuna ematea; baliabide propio eta itunduen erabilera optimizatzea; eta azken urrats legez eta aipatu epe gehienekoa bermatzeko, kalte-ordain bat erabiliko da, hain justu ere itundu gabeko baliabide sanitario pribatuak erabiltzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Dekretu hau egokitu egiten da uztailaren 15eko 1030/2011 Errege Dekretuko aurreikuspenetara; izan ere, dekretu horren bitartez, irizpide batzuk ezartzen dira, hain justu ere Osasun Sistema Nazionalaren prestazio sanitarioetara sarbidea izateko gehieneko denbora bermatzeko direnak.

Horrenbestez, Osasun eta Kontsumoko sailburuak halaxe proposatuta, Euskadiko Aholkularitza Batzorde Juridikoa ados dela, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012 urriaren 30ean egindako bilkuran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Euskadiko Osasun Sisteman, ondorengoak bermatzeko helburu du dekretu honek: onkologiako eta kardiologiako lehen kontsultak egiteko erantzun-epe gehienekoa, eta, orobat, aipatu patologiei lotutako eta urgenteak ez diren diagnosi-proba osagarriei dagokienez.

Dekretu honetan ezarritakoaren onuradun izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren erabiltzaileak, baldin eta asistentzia sanitario publikorako eskubidea badute Euskadiko Osasun Sistemaren kontura.

  1. Dekretu honetan bermatzen diren gehieneko epeak honako prozedura hauetarako dira:

    1. Honako hauetako lehen kontsultak:

      Onkologia.

      Kardiologia.

    2. Prozesu kardiologiko eta onkologikoei lotutako diagnosi-proba osagarriak:

      Esfortzuko diagnosi-probak.

      Hemodinamikako diagnosi-probak.

      Mamografia diagnostikoak.

      Kolonoskopia diagnostikoak.

  2. Dekretu honetan arautu erantzun-epea bermatzetik kanpo gerazten dira honako hauek: urgentetzat sailkatutako kasuak, artikulu honetako 1. paragrafoan jaso gabeko diagnosi-programa osagarriak, eta jada diagnostikatutako prozesu kardiologiko edo onkologikoetako kontrol edota azterketa osagarriak.

  1. Aurreko artikuluan aipatu prozedurak eta kontsultak egiteko gehieneko epea 30 egun naturalekoa izango da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko pertsonal fakultatiboak (prozesuaren ardura duenak) haietarako preskripzioa egiten duen egunetik hara.

  2. Prozesuaren ardura duen pertsonak fakultatiboaren irizpideekin bat epearen zenbaketa bertan behera utzi daiteke, bidezko den denboran; betiere, kasu hauetarikoren bat jazotzen bada:

    1. Gaixoaren osasunari lotutako inguruabarrak; bestek beste, gaixotan interkurrenteren bat izatea, komenigarria izatea bigarren iritzi mediko bat.

    2. Justifikatuta kausa pertsonalak alegatzea, esate baterako: umeren bat jaiotzea edo adoptatzea, familiakoaren bat gaixo larri egotea edo hiltzea, edo baitezpadako eginkizun bat bete behar izatea.

      Epea eten duten kausak desagertu ostean berriro ekingo zaio epea zenbatzeari.

  3. Egoki bada, prozesuaren ardura duen pertsonak hartutako erabakia etetekoa zein berriro ekitekoa, hartarako arrazoiekin batera jaso beharko da.

  1. Dekretu honetan aurreikusi epeak betetzen direla bermatzeko, Osasun eta Kontsumo Sailak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak mekanismo batzuk ezarriko dituzte, hain justu ere epe haiek betetzeko beharreko jarduerak koordinatzeko direnak.

  2. Bermeak betetzeko prestatzen diten jarduera-protokoloetan, eraginpeko gaixoei ezin eskatu ahal izango zaie inolako jarduerarik edo izapiderik egitea.

  3. Protokoloak era jakin baten diseinatu beharko dira, hain justu ere gaixoaren kontsultako edo diagnosi-probatako preskripzio medikoaren egunetik harako 5 egun balioduneko epearen barruan, delako gaixoari zita finkatuko zaio, zeina preskripzioaren egunetik harako 30 egunen barrukoa izango baita.

    Aipatu kontsulta edo diagnosi-proba Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko osasun-antolakunderen baten egin beharko da edo, beharrezkoa bada, Osasun Barrutiaren zentro itunduren batean.

  4. Aurreko puntuan aipatu gestioen arduradun den osasun-zerbitzuetako erakundeak ez badu lortzen zita aurreko paragrafoan aurreikusi baldintzetakoa, lurralde zuzendaritzako ikuskaritzari helaraziko kontsulta edo diagnosi-probarako eskabidea, hain zuzen ere EAEko zentro itunduetan zita gestioan dezan ikuskaritza horrek, erreferentziako osasun barrutiaz kanpo gestionatu ere.

  5. Deskribatu prozesura aplikaturik, zita gestionatzeko ardura duen ikuskaritza medikoak ez badu lortzen hura 30 egun naturaleko epearen barruan, itundu bako zentro pribatu baten asistentzia sanitariorako baimena izapidetu beharko du EAAren barruan edo kanpoan; betiere, besteak beste, honako arrazoi hauek kontuan hartuaz: eskaintzaren erabilgarritasuna, kostu ekonomikoa eta gaixoaren lehentasunak.

Aurreko artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako kasuetan, gaixoa itundu bako zentro pribatu batera bideratu behar bada, osasun arloan eskumendun sailak bere egin beharko ditu asistentziaren ondoriozko gastuak; betiere, aldez aurretik, lurralde zuzendaritza egokiak baimendu badu delako asistentzia.

Dekretu honetan ezarritako epearen barruan asistentzia sanitarioa jasotzeko bermea indar barik geratuko da, honako kasu hauetan:

  1. Programatutako zitara joatera ukatzea edo diagnosi-proba egitera ukatzea.

  2. Programatutako kontsultara edo probara ez joatea gaixoa.

  3. Berak halaxe adierazita, beste profesional batek atenditzea lehenestea gaixoak.

  4. Beste osasun-zentro batera bideratzea ez onartzea gaixoak, salbu eta justifikatutako kausak eduki.

  5. Ohiko bideetatik ezinezkoa bada zita jakinaraztea.

    8. artikuluan ezarritako obligazioak ez betetzea.

Dekretu honetan arautu atentzioa sanitarioa izateko bermea baliatu ahal izateko, onuradunek honako obligazio hauek bete beharko dituzte:

  1. Eguneraturik izatea honako hauei buruzko datuak: telefonoa, helbidea edo helbide elektronikoa; betiere, hala, zita programatzeko ardura duten zerbitzuek deiak, jakinarazpenak eta lokalizazioak egiteko.

  2. Beharrezkoa bada, dekretu honetako 4.2.b) artikuluak aipatu justifikazioak aurkeztea.

  3. Posible bada, behar besteko aurrerapenarekin komunikatzea zitara ez joateko erabakia.

  4. Inguruabarrei ondoen egokitutako alternatiba ematearren, eskatutako informazioa ematea ikuskaritza medikoari.

  5. Dekretu honetan arautu bermea izateko eskubideaz baliatzerakoan ikusitako irregulartasunen berri ematea erakunde sanitarioei.

Osasun sistemaren funtzionamendua eragotziaz, halabeharrezko jazoerak edo larrialdi sanitarioak diren egoerak badira, aldi baterako indarrik gabe utzi ahal izango da: dekretu honetan ezarri epearen barruan asistentzia sanitarioa izateko bermea.

Dekretu hau indarrean sartu baino lehen, 3.1 artikuluan deskribatu prozeduretakoren bat preskribitu zainentzako honelaxe zenbatuko da 4.1 artikuluan aipatu epea: dekretu honek indarra hartzen duenetik hara.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hiru hilabete barru jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.