Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

4/2012 DEKRETUA, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzako langileen, 2011., 2012. eta 2013. urteetarako, lan-baldintzak araupetzeko akordioa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 14
  • Hurrenkera-zk.: 306
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 2012/01/17
  • Argitaratze-data: 2012/01/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak arautzen du nola parte hartu behar duten Ertzaintzako funtzionarioek beren lan-baldintzak zehazteko lanean. Legearen 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, Ertzaintza ordezkatzen duten erakunde sindikalen bitartez egingo da parte-hartze hori.

Aipatu aurreikuspena betetzeko, Ertzaintzako Mahai Negoziatzailea eratu zen, eta hala hasi zen, aipatu arloan, erakunde sindikalekin, 103. artikuluan aipatzen den negoziazio-prozesua. Amaitu da prozesua, 2011ko, 2012ko eta 2013ko lan-baldintzak zehazten dituen Akordioa iritsita. Herrizaingo Sailak, eta ERNE eta ESAN erakunde sindikalek sinatu dute hura, 20112ko abuztuaren 12an aipatu Mahai Negoziatzaileak egindako bileran.

Aipatu legearen 104.2 artikuluan jasotako zehaztapenen arabera, iritsitako Akordioak balioa eta eragina izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Gobernu Kontseiluak onartu behar du, eta horixe egiten da Dekretu honen bitartez.

Horren ondorioz, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak gaia 2012ko urtarrilaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren,

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legearen 19. artikuluaren 11. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, bertan behera geratuko da dekretu honen 11. artikuluan araututako erretiroko primak 2012an aplikatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urtarrilaren 17an.

Lehendakaria,

Francisco javier lópez álvarez.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

URTARRILAREN 17KO 4/2102 dekretuaREN ERANSKINA

ERTZAINTZAKO LANGILEEN 2011KO, 2012KO ETA 2013KO LAN BALDINTZAK ARAUTZEN DITUEN AKORDIOA.

Lan-baldintzei buruzko akordio hau Ertzaintzako karrerako funtzionarioei aplikatuko zaie, jarduneko zerbitzuan eta bigarren jardueran daudenei; baita Ertzaintzan sartzeko prozesu batean praktiketan dauden funtzionarioei ere, behin prestakuntza-ikastaroa gainditu dutenean, salbu eta berariaz baztertuta badaude.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen bigarren ataleko hamabigarren xedapen gehigarrian ezarritako aukera erabili ez duten Miñoien Ataleko langileei ez zaizkie aplikatuko lehen tituluan eta laugarren tituluko lehen kapituluan ezarritako aurreikuspenak, ez eta, oro har, akordio honetan ezarritako ordainsarien gaineko neurri guztiak ere.

Akordio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sartuko da indarrean (eragina izango du 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera) eta 2013ko abenduaren 31ra arte izango du indarra, bestelako eperik ezarrita egon ezean. Bestalde, isilean eta aldi baterako luzatuko da, ordezko akordiorik indarrean jarri arte.

Lanera ez joateagatik, produktibitate-osagarriak jasotzeko eskubidea 2011ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da urte horretan ezarritako suposamenduetan eta zenbatekoetan eta arrazoi hauen ondorioz: oporraldiaz gozatzea, ezkontidearen, seme-alaba baten nahiz guraso baten ospitaleratzeko edo heriotzagatiko baimenak, erditzeagatik, aitatasunagatik, gai partikularrengatiko baimenak, antzinatasun-egunak, gehiegizko orduak gozatzea eta funtzionarioen lan-istripuetatik sortutako aldi baterako ezintasunak eragindako bajak; lanerako planifikatutako egunekin bat datozenean eta betiere horiek benetan egiteak konpentsazio hori aurreikusten duenean.

Epaiketetara joateko ordu-zenbatekoak 300 kilometro baino gehiago mugitzea dakar, 18.2.a) eta 47.4.a-1) artikuluetan dago jasota eta 2011ko urtarrilaren 1etik aplikatuko da.

Akordio hau 2013ko urriaren 1ean salatutzat joko da isilean. Beste akordio baterako negoziazioak data horretatik hilabete igaro baino lehen hasiko dira, behin negoziazio-plataforma aurkeztu ondoren.

Akordioaren bidez, normaltasunez moldatu nahi dira Euskal Autonomia Erkidegoko Ertzaintzako langileen lan-harremanak.

Alde sinatzaileek Akordioa zuzenean aplikatzeko konpromisoa hartzen dute. Xedapen hauek beste edozeinekiko lehentasunez aplikatuko dira, eta, aurreikusita ez dagoen guztiari, indarrean dagoen dagokion araudi osagarria aplikatuko zaio.

  1. tituluko (Baimenak) II. eta III. kapituluak, eta I. titulua (Gizarte Arretak) Akordio hau onartzen duen Dekretua indarrean sartzen den egunetik aurrera aplikatu beharko dira, baita indarrean berariaz jarriko diren aurreikuspenak ere.

    Baliogabetzat eta ez egintzat hartuko da akordio honetan ezarritako edozein onurari funtzionarioek uko egitea.

  1. Batzorde Misto Parekideak honako xede hau du: Akordioaren indarralditik, eta hura zaintzetik eta aplikatzetik datozen gai guztiak aztertzea eta interpretatzea, ikuspegi orokor batetik. Batzorde Misto Parekidean hartutako akordioak lotesleak izango dira hura osatzen duten aldeentzat.

  2. Batzorde Misto Parekideak gutxienez lau pertsona eta gehienez 8 kide titular izango ditu, Akordioa sinatzen duten aldeen ordezkaritzat. Herrizaingo Sailaren aldetik, Batzordeko kideen % 50. Sinatzen duten sindikatuen aldetik, Batzordeko kideen % 50. Sinatzen duen sindikatu bakoitzak dagokion ordezkaritza izango du, hauteskunde sindikaletan eskuratutako emaitzen arabera.

    Akordioak hartzeko, gutxienez aldeetako bakoitzaren batzordekide guztien % 50 egongo da ados.

    Batzorde Parekideko Idazkariak haren bileretan jorratutakoa jasoko du eta akta egingo; gainera, fede-emaile gisa jardungo du, hitzarekin baina botorik gabe, hartutako akordioen gainean.

    Halaber, idazkariak funtzio hauek izango ditu:

    Aldeei beharrezko aurrerapenaz eta moduan deitzea, Batzordearen Funtzionamenduaren Araudian ezarritako irizpideen arabera.

    Kontsultak eta eskaerak jasotzea, erregistratzea eta Batzordeko kideen artean banatzea.

    Batzordeko kideen berri ematea polizia-zentroei.

    Onartutako akten erregistro bat eramatea eta hartutako akordioen ziurtagiriak egitea.

    Batzorde Parekideak hobeto funtzionatzeko agintzen zaizkion ekintza guztiak, hala nola akordioen ziurtagiriak lan-zentroetako iragarki-tauletan argitaratzea, baldin eta akordioak zentroei eragiten badie oro har, edo ziurtagiriok intranet korporatiboan argitaratzea.

    Batzorde Parekidea osatzen duten aldeek hitzematen dute elkarrizketaren bidea agortuko dutela, Administrazioarekiko Auzietara jo baino lehen.

    Sinatuko duten aldeek adostuko dute aipatu Batzordearen funtzionamendu-araudia eta araudi hori polizia-zentro guztietan edo intranet korporatiboan argitaratuko da, onartu ondoren.

    Akordio honen sinatzaileek hitzematen dute onartuko dituztela batzorde horretatik datozen irizpideak, Akordio honen testuan jasotako edozein artikuluri buruz aipatu Batzordeak egiten duen interpretazioari dagokionez.

Aurreko artikuluan aurreikusitakoarekin bat, akordio honen sinatzaileek, aldez aurretik, Batzorde Parekideari aurkeztuko dizkiote, ebatz ditzan, Akordioaren indarraldian haren interpretazioaz eta aplikazioaz sortzen diren desadostasun guztiak.

Baldin eta ez bada akordiorik iristen Batzorde Parekidearen barruan, aldeak behartuta daude gatazkak ebazteko borondatezko prozedurei buruzko konfederazio arteko akordioetan (PRECO II) ezarritako bitartekotza-prozedura erabiltzera, Lan Harremanen Kontseiluak kudeatzen baitu aipatu prozedura.

Horrela, Ertzaintzako langileen lan-baldintzak arautzen dituen Akordio honen interpretaziotik datozen talde-gatazkei buruz Batzorde Parekidearen baitan akordiorik iritsi ezean, hura osatzen duten aldeetako edozeinek Lan Harremanen Kontseiluari eska diezaioke, 5 eguneko epean, bitartekotza hasteko. Bitartekotza horretan, gainerako aldeek hartu behar dute parte, konfederazio arteko akordio horien 11. artikuluan dagoen eran.

Jardun behar duen bitartekoa akordioz izendatuko da, eta, hala ez bada, zozketaz. Izendapen hori indarrean atxikiko da, harik eta Batzorde Parekidearen edozein aldek hari beste bitarteko bat izendatzeko eskaera egin arte. Halere, kasu bakoitzean, eta aldeak ados badaude, PRECO-ko bitartekoen zerrendako beste profesional batzuk ere izanda daitezke.

Bi aldeen adostasunez, adiskidetze, bitartekotza edo arbitraje-prozedurak eskatu ahal izango dira bestelako gaien gainean.

Langileen forma fisiko egokia mantentzen lagunduko duen ariketa fisikoa sustatzeko, kirol jarduerak egiteagatik sortutako gastuaren zenbatekoa emango du Herrizaingo Sailak; 100 euro, gehienez.

Honela egiaztatu beharko da gastu hori: dagokion federazioak ezarrita dauzkan tarifei dagozkien egiaztagiriak aurkeztuta, edota ariketa fisikoa egin den kiroldegiko edo gimnasioko tarifen fotokopia baten bitartez, non urteko banako kuota agertuko baita eta, hala badagokio, familia-kuota.

Diru-laguntzaren zenbatekoa inola ere ez da izango benetako gastua baino handiagoa, betiere onuradunak izan ditzakeen bestelako diru-laguntzak deskontatuta. Xede horretarako, familia-kuoten kasuan, ez badago zehaztuta ertzainari dagokion zenbatekoa, banako kuotaren zenbatekoa hartuko da erreferentziatzat.

Diru-laguntza horren xedea kontuan hartuta, helburu hori betetzen duten jarduerak zehatz ditzake Batzorde Parekideak.

  1. Akordio honen aplikazio-eremuan sartuta dauden langileak istripu-poliza batez egongo dira estalita, eta poliza horrek, Akordioa sinatzen den egunetik, honako kapital hauek edukiko ditu:

    (Ikus .PDF)

    Poliza horretan aurreikusitako arriskuak estalita daude, aseguratua zerbitzua ematen edo hartatik kanpo dagoen kontuan izan gabe.

    Poliza horren estalduraren barruan, ezintasun iraunkor partzialaren kontingentzian, estalita daude istripuaren ondoriozko lesioen, mutilazioen, eta behin betikoak eta baliaezintasunik gabekoak diren deformazioen baremo bidezko kalte-ordainak.

  2. Halaber, langile horiek bizitza-poliza batez egongo dira estalita, eta, poliza horrek, Akordioa sinatzen den egunetik, honako zenbateko hauek edukiko ditu:

    (Ikus .PDF)

  3. Baldin eta istripuaren ondoriozko kontingentziaren bat gertatzen bada, kontingentzia beragatik bizitza-polizan aseguratutako kapitala jaso dezakete gainera onuradunek, ezintasun iraunkor partzialari dagokionez izan ezik.

    Ertzaintzako langileak erantzukizun zibileko poliza batez daude estalita. Autonomia Erkidegoko Administrazioak sinatu du poliza hori, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren alde, eta horren Organismo Autonomoen, horren ordezkarien, langileen eta menpekoen alde, horiek beren funtzioak edo jarduera profesionala betetzen ari direnerako. Aseguru horren estaldurak 6.010.124 euroko muga du urtean, hirugarrenei egindako kalteak ordaintzeko, eta 600.000 euroko azpi-muga bat, sortu diren kalteak administrazioko langileen lanbide-erantzukizunaren ondorio direnean.

    Akordio honen indarraldiko urteetan, estaldura horiek gehikuntza bat izango dute, eta gehikuntza hori ordainsarietarako oro har ezartzen denaren berdina izango da, Akordio honen 59. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

  4. Aseguru horien primak kobratzeko xederako, honako hau ulertuko da ezintasun iraunkor absolututzat eta ezintasun iraunkor osotzat: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) halakotzat jotzen duena, baldin eta hori bada funtzionario-harremana iraungitzearen kausa, eta ez da aurreikusten ezintasun-egoera hori berrikusiko denik osasun-egoera hobetu delako, eta langilea Ertzaintzan birsartuko denik bi urte baino lehen. Kasu horietan, dagokion prima jasotzeko eskubidea sortuko da, baldin eta aipatu epea igaro ondoren ez bada osasuna hobetzeagatiko berrikuspena egin eta langilea ez bada Ertzaintzan birsartu.

  5. Administrazioak berri zehatza emango die ertzainei sinatu dituen polizen baldintzen inguruan, lan-zentroetan dagokion publizitatea ezarrita, eta Giza Baliabideetako intraneteko atariaren bitartez.

Akordio honen aplikazio-eremuan sartuta dauden Ertzaintzako kideek eskubidea dute korriturik gabeko aurrerakin arruntak jasotzeko, dauden aurrekontu-gordailuen barruan. Aurrerakinok haien hileko soldata likidoaren % 100ekoak izango dira, gehienez ere. Administrazioarekin duten zerbitzu-harremana hilaren azkena baino lehen ez dela etengo aurreikusten bada bakarrik dute eskubide hori ertzainek. Aurrerakin hori eskatutako hilari dagokion nominan konpentsatuko da. Kopuru horri aparteko ordainsari baten zenbatekoa gehi dakioke. Dagokion seihilekoko zerbitzu-emate denborarekiko proportzionala izango da ordainsari hori.

Halaber, hileko edozein atxikipen egiten zaien pertsonentzat, hileko aurrerakinaren gehieneko zenbatekoa honelakoa izango da: hileko soldata likidoaren % 100 ken atxikipen hori.

Aurrerakina lehenbailehen ordainduko da, EAEko Administrazio Orokorrak ezarritako ordainketa-egunen arabera.

Egiteke dagoen lan bati dagokion soldata aldez aurretik ordaintzea jotzen da nomina-aurrerakina.

Jarduneko zerbitzuko edo bigarren jarduerako langileek, eta trebakuntzako fasea gainditu duten praktiketako funtzionarioek, betiere Akordio honen eremuaren barruan badaude, nominaren aurrerakina jasotzeko eskubidea izango dute, Akordioa ofizialki argitaratu denetik aurrera, jarraian azaltzen den araudiaren arabera:

  1. Karrerako funtzionario ertzainei eman beharreko nomina-aurrerakinen gehienezko zenbatekoa 6.900 eurokoa izango da, artikulu honetako laugarren atalean ezarritako a), b), c), d), e), i), j), k) kasuetako baten ondoriozko eskaera tarteko dela; aurrerakina 24 hileko gehienezko epean itzuli beharko da.

    Karrerako funtzionario ertzainei eman beharreko nomina-aurrerakinen gehienezko zenbatekoa 9.700 eurokoa izango da, artikulu honetako laugarren atalean ezarritako f), g), h), l), m) kasuetako baten ondoriozko eskaera tarteko dela; aurrerakina 48 hileko gehienezko epean itzuli beharko da.

    Praktiketan diren funtzionario ertzainei eman beharreko nomina-aurrerakinen gehienezko zenbatekoa 4.210 eurokoa izan da; praktiken aldia amaitzeko aurreikusitako eguna baino lehen itzuli beharko da aurrerakina.

    Gastua egiteagatik definitutako kontzeptuetan, gastuen frogagirietan agertzen den zenbatekoak ezarritako gehienezko mugaren barruko zenbatekoa eman beharko da; izan ere, frogagiri horiek, premiazko beharra frogatzeko agiriak diren aldetik, eskatzailearen eskaerari erantsi behar zaizkio.

  2. Aurrerakin horiek ez dute inolako interesik sortzen, eta gehienezko epea amaitu baino lehen ere itzuli ahal izango dira.

  3. Ez da beste aurrerakinik eman ahal izango, baldin eta lehenago hartutakoa likidatuta ez badago, nahiz eta lehenagoko hori Akordio hau indarrean sartu aurretik eman bazuten ere. Horrez gain, sei hilabete igaroko dira, gutxienez, nomina-aurrerakin bat kitatzen denetik beste bat eskatu ahal izan arte. Hala ere, f) eta g) idatzi-zatietan aipatzen diren kausak ez dira elkarrekin bateragarri; hamar urteko aldian, aurrerakin bakarra eskuratzeko aukera emango dute. Onuradunen egoera administratiboan borondatezko edozein aldaketa bada, eta aldaketa horrek nominan sei hiletik gora baja ematea badakar, langileak eman zaion aurrerakina itzuli beharko du aldez aurretik.

  1. artikuluan ezarritako bizitza- eta istripu-aseguruen lehen onuradun izendatuko du eskatzaileak Herrizaingo Saila, hain zuzen ere gertaera eragilea gertatzean amortizatzeko dagoen aurrerakinaren kopuruari dagokiona. Laguntza eskatzean egingo da izendapena, eta ezeztaezina izango da.

  1. Premiazko beharrak. Ondoko gertaerak hartuko dira halakotzat:

    1. Eskatzailea ezkontzea edo hark Izatezko Bikoteen Erregistroan izena ematea, edo seme-alaba baten bataioa edo jaunartzea.

    2. Eskatzailearen dibortzioa, banantzea edo ezkontzaren baliogabetasuna.

    3. Ezkontidearen edo Izatezko Bikoteen Erregistroko lagunaren heriotza edo seme-alaben heriotza.

    4. Seme-alabak jaiotzea, adoptatzea edo harreran jasotzea.

    5. Eskatzailearen edo haren ezkontidearen, lagunaren, adin txikiko seme-alaben edo harreran hartutako adin txikoen eritasuna edo ebakuntza larria.

    6. Ohiko etxebizitza erostea.

    7. Banku-kredituak amortizatzea, ohiko etxebizitza erosteagatik.

    8. Etxebizitza zaintzeko beharrezko eta nahitaezko lanak egitea.

    9. Lana egiten den herrira aldatzea bizilekua.

    10. Altzariak erostea.

    11. Ikastetxe ofizialetan ikasketak egiteko eskatzaileak ordaintzen dituen matrikula-gastuak ordaintzea.

    12. Zerbitzuko beharrengatik ibilgailua erostea.

    1. Garajea erostea.

      Kalifikazio hori merezi duten antzeko beste egoera batzuk.

      Ukatu diren eskaerak aldian behin jakinaraziko zaizkio Batzorde Parekideari.

  2. Izapidetzea. Nomina-aurrerakinerako eskaerak aurkezteko gehienezko epea bi hilabetekoa izango da, eskaera eragin duen gertaeraren egunetik hasita. Hala ere, aparteko kasuetan, aurrerakinaren arrazoi den egitatea gertatu aurreko hilean datatutako eskaerak ere baimenduko dira, betiere nomina-aurrerakina eman eta bi hilabeteko epean justifikazio-agiriak aurkeztuko direla hitzematen bada. Konpromiso hori ez betetzeak besterik gabe aurrerakina etetea ekarriko du.

    Nomina-aurrerakina eskarazten duen gastua erakunde finantzario batekin mailegu bat sinatzea baldin bada, ulertuko da badagoela arrazoirik gertaera eragilea gertatu aurreko eskaera onartzeko.

  3. Amortizatzeke dauden kredituon kopuruen guztirako zenbatekoa ez da izango: ukitutako taldearen soldata-masaren % 4koa baino handiagoa. Masa horretan, ez da Gizarte Segurantzako kostua sartuko, Gobernuaren gain baita hori. Aurretiko kitapena gertatuz gero, sei hil igaro beharko dute beste aurrerakin bat eskatzeko, Batzorde Parekideak aztertuko dituen salbuespenezko kasuetan izan ezik.

  1. Polizia-zerbitzua ematen eskainitako urteen aitorpentzat, Ertzaintzako langile funtzionarioek, erretiratutakoan, erretiratu aurreko azken bi urteetan antzinatasunagatik kobratu duten kopuruaren pareko zenbatekoa kobratu ahal izango dute, baldin eta, Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu Bateratuko berrogeita zazpigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, 60 urterekin erretiratzen badira, edo 59rekin, frogatzen badute 35 urte edo gehiago aritu direla eta kotizatu dutela Ertzaintzan edo haren barruan gelditu ziren taldeetan, Akordio honen aplikazio-eremuaren barruan aurkitzen diren neurrian betiere. Aipatu prima jasotzeko eskubidea izateko, beharrezkoa izango da, gainera, langile funtzionarioek idatziz jakinaraztea, Giza Baliabideen Zuzendaritzari, gutxienez hiru hil lehenago erretiratu behar dutela, egiazko erretirorako aurreikusita zeukaten data baino.

  2. Erretiratzeko egunean amortizatu gabeko nomina-aurrerapenari dagokion kopurua egonez gero, lehenengo paragrafoa aplikatzetik jaso beharreko kantitatearen aipatu zenbatekoa ofizioz kenduko zaio.

  3. Prima hori kobratzea ez da bateragarria izango Akordioaren 8. artikuluan aurreikusitako kalte-ordainak jasotzearekin. Edonola ere, ezingo da prima hori eskuratu, erretiratzeko egunean ezintasun-espediente batean sartuta egonez gero.

  4. Artikulu honetan araututako prima jasotzea bateraezina da aldez aurreko erretiroa erabiltzeagatik jasotako beste edozein kopururekin.

Ertzaintzako karrerako funtzionarioak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean ezarri den gizarte-aurreikuspeneko sistema osagarrian daude sartuta. Sistema horrek Itzarri du izena. Hala nahi duten funtzionarioek borondatezko banakako ekarpen osagarriak egin ditzakete funts horretan beren kontura.

000 euroko funts ekonomiko bat eratuko da. Kopuru hori handituko egingo da, akordio honen indarraldiko urteetako ordainsari guztietarako ezarriko den igoeraren neurri berean, Akordioaren 59. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Gizarte Funtseko Batzordea eratuko da, eskaerak aztertzeko eta haien ebazpenerako proposamen loteslea egiteko. Batzorde hori mistoa izango da eta ordezkatuta egongo dira bertan, alde batetik, Herrizaingo Saila eta, bestetik, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 103. artikuluan ezarritako Negoziazio-mahaian dauden sindikatuak.

Aipatu Batzordearen egokituko zaio funtsaren funtzionamendu-araudia onartzea, bai eta laguntzak emateko arrazoiak eta laguntzon zenbatekoak zehaztea ere, betiere ezartzen diren irizpideen eta dauden funts-baliabideen arabera, eta aurkezten diren eskaerak eta helegiteak onartzeko edo baztertzeko proposamen loteslearen arabera.

Gastuak egin diren urtearen hurrengo urteko maiatzean egingo da banaketa, Batzordearen iritziz premia berezia duten kasuetan izan ezik, horietan laguntza lehenago emango baita.

Honako hauek Gizarte Funtsaren kontura finantzatuko diren arretak, besteak beste: haur-garapeneko arazoengatiko tratamenduetatik datozen gastuak, nazioarteko adopzioak, ikasketa akademikoak eta Batzordearen iritziz polizia-jarduerarekin lotuta daudenak egiteko matrikulak, Batzordeak zehaztutako gastu medikoak, honako hauek salbu: osasun sistema publikoan edo beste aurreikuspen-sistema publikoren batean tratatzen edo zuzentzen diren patologia guztiak, salbu eta premia eta larritasun bereziko kasuak, zeinen larritasuna ebaztea Gizarte Funtseko Batzordeari dagokion.

Administrazioak gehienez interesaren % 30eko laguntza emango die jarduneko zerbitzuan edo bigarren jardueran diren karrerako funtzionarioei, 72.120 euroraino gehienez ere. Finantza-erakunderen batek Euskal Autonomia Erkidegoan ohiko etxebizitza erosteko emandako kredituaren printzipalari dagokio kopuru hori, baina kreditu horren bizitzako lehen hamar urteetara mugatuta, betiere honako baldintza hauek betetzen badira:

  1. Ohiko etxebizitza behin bakarrik erostea, eta Akordio hau indarrean dagoen epearen barruan.

  2. Bizitokia aldatzea, edo eskatzailearen lantokia dagoen lurralde-mugapeko herri batera, edo lantokitik gehienez ere 20 km-ko distantziara dagoen herri batera.

    Baldin eta lanpostuaren destinoa Lurralde Historiko bat edo Autonomia Erkidego osoa bada, langileak basetzat daukan lantokia hartuko da erreferentziatzat 20 km-ko distantzia hori kalkulatzeko.

  3. Lekualdatzeak 50 km-tik gorakoa izan behar du.

    Diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, egoera administratiboa aldatzen denean bigarren jardueraren kasuan izan ezik, edo destinoa aldatzen denean, honako kasu hauetan salbu:

    1. Nahitaezko Zerbitzu Eginkizun baten bitartez bada.

    2. Lanpostu baten amortizaziotik datorren behin-behineko atxikipena.

    3. Izendapen askearen bitartez beste destino batera atxikitzea.

    4. Behin-betiko atxikipena, destino-aldaketak 30 km-tik beherako lekualdatzea dakarrenean.

    5. Ohiko etxebizitza beste udalerri batera aldatzea.

      Ohiko etxebizitza erosteko diru-laguntza horrek ezin du gainditu Ertzaintzaren soldata-masa gordinaren % 1.

  1. Herrizaingo Sailak lege- eta abokatu-laguntza emango die ertzainei, prozedura penal baten esparruan, betiere horiek ertzain gisa eta beren funtzioak betetzen ari badira, nahiz eta laguntza juridikoa eskatzea dakarren jarduera markaturiko lanalditik kanpo egin bada ere.

  2. Helburu hori eraginkor egiteko xedez, Herrizaingo Sailak dagoeneko ezarritako barne-arauak aplikatuko dira, eta haien garapenean ezartzen direnak.

  3. Ertzain bat, bere funtzioak betetzen ari dela, ustezko urratze penal bategatik, Ertzaintzako beste funtzionario batek salatzen badu, eta salatuak bere defentsa Herrizaingo Sailaren mendean ez dauden zerbitzu juridiko batzuei agintzen badie, Herrizaingo Sailak 600 eurorainoko diru-laguntza emango du zerbitzu juridiko horiei ordaintzeko, aurrez faktura egiaztatuta. Izan ere, bi pertsona horiek funtzionarioak dira. Diru-laguntza hori ez da aplikagarria izango, salaketa Herrizaingo Sailak edo haren organoetako batek egiten duenean, edota eginbideen jatorria Sail horrek gertaerak Fiskaltzari jakinaraztea izan bada.

  4. Herrizaingo Sailak ertzainaren edo haren familiaren esku jarriko ditu, ertzaina hil bada, Sailaren zerbitzu juridikoak, ertzainaren legezko interesak defendatzeko, funtzionarioari bere ertzain izaeragatik heriotza ekarri dion delitu bat egin dutenean eta prozedura penal bat hasi denean, gertakariak lanalditik kanpo gertatu baziren ere.

  1. kapitulua. Urteko lanaldia eta ordutegietako baldintza orokorrak.

  1. Polizia-lana izaera espezifikoa duen zerbitzu publikoa denez, akordio honek ukitzen dituen langileak zerbitzu iraunkorreko egoeran daude. Haien lan-baldintzak alda egin daitezke, bai ordutegi mailan, bai lanaldi edo egutegi mailan, garatu beharreko funtzioen beharrengatik.

  2. Akordio honen aplikazio-eremuaren barruan dauden langileen urteko lanaldia 1.592 ordu izango da.

  3. Oro har, edozein dela ere Ertzaintzak lana antolatzeko daukan erregimena, lanegun baten azkenetik hurrengoaren hasierara 12 orduko atsedena izango da gutxienez. Halaber, lan-aste batetik hurrengora 48 orduko atsedena izango da gutxienez. Baldintza horiek egokitu egingo dira ordu-erregimen mota bakoitzean, eta ez dira aplikatuko hala aurreikusita dagoen ordu-erregimenetan.

  4. 2011tik, abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean benetan zerbitzu emateak baldintza hauek izango ditu:

    1. abenduaren 24an eta 31n: gaueko txanda planifikatuan zerbitzu emateak ordu erdiko zenbaketa gehigarria ekarriko du benetan lan egindako ordu bakoitzeko.

    2. abenduaren 25ean eta urtarrilaren 31n: goizeko edo arratsaldeko txanda planifikatuan zerbitzu emateak ordu erdiko zenbaketa gehigarria ekarriko du benetan lan egindako ordu bakoitzeko.

    3. abenduaren 24ak eta 31k, larunbat edo igande ez direnean, jaiegun-izaera izango dute, benetako lanagatiko produktibitate-osagarria jasotzeko xederako, hala ezarrita daukaten ordu-erregimenetan, nahiz eta, hura zenbatzeko, soilik txanda planifikatuaren iraupena izango den kontuan.

    4. data horietan ez da planifikatuta egongo entrenamendu-egunik.

      Data horiek larunbatarekin edo igandearekin bat datozenean, goizeko txanda aipatzen denean egunezko txanda ulertuko da, eta gaueko txanda aipatzen denean, arratsaldeko-gaueko txanda.

  5. Ohiko ordutegi arruntaren gehienezko iraupena dela eta, istripuak eta aparteko beste kalte batzuk aurreikusteko edo konpontzeko nahiz sarri gertatzen ez diren edo premiazkoak diren gertakariei aurre egiteko sartutako gehiegizko orduak ez dira kontuan hartuko.

  6. Hurrengo artikuluetan arautzen diren ordutegiak eta ordu-erregimenak egokitu egin ahal izango dira, aurreikusitako behar berrien arabera, aurrez negoziatuta, eta negoziazio hori Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legeko 103. artikuluan ezarritako Mahaian egingo da. Ordu-erregimen berriak sortzea aipatu Mahaian negoziatuko da, urte bakoitzeko azken lauhilekoan, edota antolamendu-aldaketak sartzeko premiak hala eskatzen duenean.

  1. Benetako sarrera-orduaren eta benetako irteera-orduaren artean igaro den denbora joko da benetako lana, salbu eta atseden-denborak, horiek aurreikusita dauden egutegietan.

    Horri kalterik egin gabe, berariaz hala aurreikusita dagoen zirkunstantzietan, lan-denbora gisa zenbatuko dira kasu bakoitzean ezartzen diren orduak.

  2. Konpentsazioaren ondorioetarako, oro har, gaueko lanaldia 22:00etatik edo 23:00etatik 06:00etara edo 07:00etara egindako lana izango da, zerbitzua hasteko eta amaitzeko orduaren arabera hurrenez hurren. «Erreten» gisa izendatutako lanaldi motetan, gaueko lanaldia 00:00etatik 08:00etara bitartekoa izango da.

  3. Oro har, konpentsazioa egitearen ondorioetarako (hala ezarrita dagoenean), larunbateko eguneko txanda hasteko orduaren eta hurrengo asteleheneko goizeko txanda hasteko orduaren artean egindako lanari deritzo asteburuko lana. Halaber, ordu libretzat joko dira jaieguneko goizeko txanda hasten denetik hurrengo eguneko goizeko txanda hasi arte lan egindako orduak.

  4. Lan Sailak urte bakoitzerako jaien egutegi ofizialean onartutakoak izango dira jaiegun ofizialak eta tokiko jaiegunak. Ordu-erregimenean hala ezarrita dutenek izango dituzte jaiegun horiek, betiere bertan ezarritako baldintzen arabera.

  5. Honelaxe zenbatuko dira Unitatearen Kontseiluetara joaten direnen orduak:

    1. Goizeko txandan joatea. Ez dago aldaketarik programatutako txandaren zenbaketan, salbu eta txandaren amaierako ordua gainditzen bada. Hala denean, gehiegizko orduak lanaldiaren luzapen gisa zenbatuko lirateke.

    2. Txanda librean joatea, arratsaldeko txanda programatuta edukita. Unitatearen Kontseiluaren iraupen-orduak lanaldiaren luzapentzat zenbatuko dira.

    3. Txanda librean joatea, bezperan gaueko txanda programatuta edukita. Ez da zerbitzurik eman behar izango aurreko gaueko txandan, eta bertan emandako orduak zenbatuko dira. Unitatearen Kontseilura joateagatik, ez da zenbatuko inongo ordurik. Unitatearen Kontseilura joan den egunean, gaueko txandan eman beharko da zerbitzua.

    4. Txanda librean joatea, egun berean gaueko txanda programatuta edukita eta bezpera egun librea izanda. Unitatearen Kontseiluaren iraupen-orduak lanaldiaren luzapentzat zenbatuko dira.

    5. Txanda librean joatea, bezperan gaueko txanda programatuta edukita. Ez da zerbitzurik eman behar izango aurreko gaueko txandan, eta bertan emandako orduak zenbatuko dira. Unitatearen Kontseilura joateagatik, ez da zenbatuko inongo ordurik.

    6. Egun librean joatea. Bost ordu zenbatuko dira, nahiz eta benetako iraupen-orduen zenbaketa aplikatuko den, iraupen hori handiagoa denean.

  6. Lau lanalditik batean, planifikatutako txandan laneratzen bada, joan-etorriari dagokion autopistako bidesariaren zenbatekoa emango zaio lan-zentrora joateko aipatu bide-mota erabiliko duen langileari. Kalte-ordainaren zenbatekoa behar bezala egiaztatuko da eta ahalik eta baxuena izango da, enpresa kudeatzaileak horretarako aukerarik emanez gero.

Ertzain bati datxezkion eginkizunen ondoriozko zitazio eta tramite judizialetara joan behar denean, hurrena ezartzen diren irizpideak jarraituko dira.

Ez du izango bere ertzain izaeragatik epaiketara joatearen izaera: zerbitzua ematean gertatutako zirkunstantzia batean edukita ere jatorria, epaiketara joateak interes pertsonaleko helburu bat badauka.

  1. Epaiketa batera joan behar den kasuan:

    1. Zerbitzurik gabekotzat planifikatutako egunean, bost ordu zenbatuko dira laneko bezala, baina gehiago ere izan daitezke, behar bezala justifikatuta.

    2. Txanda librean, goizeko edo arratsaldeko laneko txanda planifikatuta badago: laneko denboratzat zenbatuko da txanda hori betetzeko behar den denbora, baina gehienez 5 ordukoa izango da.

  2. Epaiketara joateko 300 kilometro baino gehiago egin behar denean:

    1. Egun berean joatea eta etortzea.

      Egun librea: 16 ordu zenbatuko dira.

    2. Joan eta etorri egun desberdinetan.

      Joan-etorriko eguna:

      Lana eta joan-etorria bateragarritzat programatuta: programatutako lana egin beharra, gehi 4 ordu.

      Egun librea programatuta: 4 ordu zenbatuko dira.

      Epaiketa-eguna:

      Egun librea programatuta: 8 ordu zenbatuko dira.

    3. Epailearen zitazioaren tokian bi egun oso edo gehiago egon behar izanez gero:

      Honela zenbatuko da epaitegia dagoen tokian emandako egun oso bakoitza:

      Egun librea programatuta: 8 ordu zenbatuko dira.

      Bidaiako egunean, b) puntuan ezarritakoa aplikatu beharko da.

  3. Baldin eta ertzain bat epaiketa batera joaten bada bere ertzain izaeragatik, konpentsazio ekonomikoaren aldeko borondatezko aukera egin dezake, aurreko puntuetan ezarritako ordu-zenbaketaren alde egin beharrean, eta 105 euro jasoko du aparteko haborokin gisa, honako baldintza hauekin:

    zerbitzurik gabe gisa planifikatutako egunean, edo zerbitzurik gabekotzat planifikatutako txandan, salbu eta langileek lanik egiten ez dutenean gaueko edo arratsaldeko-gaueko txanda planifikatuan, hurrengo egunean epaile-zitazio batera joan beharra dutelako.

    Ez du betetzen ezarritako baldintza aurrez lanerako planifikatuta dagoen egunak, baldin eta egun horretan ez bada benetako zerbitzu-ematerik egiten, oporrak, baimenak edo gehiegizko orduak gozatu behar direlako.

    Ez da aplikatuko, ezta ere, aukera hori, motibo horregatik langileek lan-txanda osoa lan egiten ez dutenean.

    Ahozko epaiketara joateari aplikatzeko,

    Epaiketara hamar aldiz joatea gehienez ere, zeinek konpentsazio ekonomikoa jaso dezaketen.

  4. Epaitegian izapideak betetzeko diren zitazioen kasuan, laneko txandarekin bat ez badatoz, 1. puntuan aurreikusitako tratamendua edukiko dute, eta 3 ordu zenbatuko dira, salbu eta tramitearen iraupen handiagoa frogatzen denean, gehienezko muga 5 ordu dela.

    Honako hauek dira tramite horiek, besteak beste: testigantzak berrestea, errekerimenduak, ezagutze-saioak taldeka, karakterizazioak, epaiak jakinaraztea, zitazioak jasotzeko zitazioak, deklarazioak, abokatua eta prokuradorea izendatzea, aditu-frogak egitea, eta auzitegiko medikuari laguntzea.

  5. Ertzain bat Herrizaingo Saileko abokatuaren kontsultara joateak (bere polizia-funtzioak egitean ustez egindako ekintzengatik prozedura penal batean inputatu gisa dagoenean eta bere defentsa prestatu behar duenean) 1. puntuan aurreikusitako tratamendua izango du.

  6. Aurreko atalean ezarritako kasuan abokatuarengana joaten bada, eta libreki aukeratutako abokatu hori Administrazioko zerbitzu juridikoetakoa ez bada, 5 ordu jasoko ditu, baldin eta laneko denbora planifikatutik kanpo joan bada abokatu horrengana, behin bakarrik auzi bakoitzeko. Nolanahi ere, abokatuarengana joan izana egiaztatu beharko da, hark sinatutako idazki baten bitartez.

  7. Lekuko gisa Diziplina Unitatearen zitazio batera joaten den kasuan, 1. puntuan aurreikusitako konpentsazio-erregimena aplikatu beharko da.

Honako hauek dira laneko ordu-erregimen motak:

  1. Txandakako ordu-erregimena.

  2. Lanaldi normalizatu zatituko ordu-erregimena eta lanaldi normalizatu jarraituko ordu-erregimena.

  3. Ordutegi malguko erregimena.

  4. Ordutegi espezifikoko erregimenak.

  1. Urte guztiko eguneko 24 orduetan funtzionario kopuru jakin bat behar duten unitateetan egingo da txandakako ordu-erregimena, eta, bereziki, Herritarren Segurtasuneko unitateetan.

  2. Txandakako ordu-erregimeneko urteko lanaldia bost edo hiru asteko lan-ziklotan banatzen da bakoitza, eta ziklook bata bestearen ondotik datoz, etenik gabe, urtean zehar.

    1. eranskinean zehazten diren egunen, eta lan eta atseden-txanden segidek osatzen dituzte bost eta hiru asteko lan-zikloak. Xede horretarako, honela identifikatzen dira txandak: goizez (G), arratsaldez (A), gauez (U), egunez asteburuan (T) eta arratsaldez-gauez asteburuan (AG), edo lanaldi zatitua (Z) Atsedeneko txanda Libre (L) gisa identifikatzen da.

      Kadentzia deitzen zaio aurreko atalean aipatzen diren lanegunen eta txanden segida bakoitzari.

      Urteko lanaldian zehar, III. eranskin horretan agertzen diren kadentziak konbina daitezke.

      Txandakako ordu-erregimenean urteko lanaldia osatzen duen kadentzia multzo horrek ematen du funtzionario bakoitzaren urteko egutegia.

      Polizia-zentroetan finkatuko dira, nahikoa publizitate ematen zaiela, Unitatean urtean zehar erabiliko diren kadentziak.

      Txandakako ordu-erregimenerako izendatutako langileak zikloak dituen asteak adina lan-taldetan banatuko dira.

  3. Aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen finkatuko da txandakako ordu-erregimenari esleitutako funtzionario bakoitzaren urteko egutegia, eta nahikoa publizitate emango zaio. II. eranskinak dakartzan kadentziak aplika eta konbina daitezke.

    Kadentzien aplikazioa, lehenbizi, langile boluntarioei aplikatuko zaie, eta Unitatean denbora luzeena daramatenek izango dute lehentasuna, eta, horien artean, dagokion kategorian ordena-zenbakirik onena daukatenek. Baldin eta langile boluntariorik ez bada, langileen esleipena txandaka eta berdintasunez egingo da esleipen hori aplika dakiokeen atal edo talde bakoitzeko langile guztien artean, baina esleipen hori lehenago azaldutakoaren kontrako ordenan hasiko da. Urte naturala erabiliko da, denbora-erreferentziatzat, azaldutako ondorioetarako.

  4. Lan-taldeetako kideen artean aldaketak egin behar direnean, oro har, ahal dela langile boluntarioekin egingo da, eta lehentasuna izango dute, taldeari eusteko, Unitatean denbora luzeagoa daramatenek, eta, horien artean, dagokion kategorian ordena-zenbakirik onena dutenek.

    Horretarako,Unitatean zerbitzu ematen emandako denboratzat ulertuko da unitatean azkeneko aldiz sartu zenetik langileak jardun aktiboan daraman denbora, edozein izan dela ere unitateko postua betetzeko era.

    Talde-aldaketa egiteko unean, aldaketa hori gertatzen den esparrukoak direnen artean aplikatuko da lehentasun-irizpide hori.

  5. Zerbitzuaren beharren arabera, aldatu egin daitezke kadentzia jakin batean esleitutako txandak, eta aldaketa horren berri emango dio Unitatearen buruak bere hurrengo nagusiari, eta halaxe jakinaraziko dio interesa duenari ere, ahal dela 48 ordu lehenago, horretarako motiboak azaltzen dituela. Zerbitzuaren beharrengatik egindako txanda-aldaketa, ez bada egiten langile boluntarioekin, soilik gaueko txanda planifikatua duten langileei egin dakieke, betiere txandaka taldeko kideen artean, bai boluntarioen artean, halakorik bada, bai nahitaezko langileen artean.

    Baldin eta txanda-aldaketaren ondorioz hurrengo laneguna hasi arteko hamabi orduko atsedenaldia ezin errespeta badaiteke, ertzainak baimen bat goza dezake laneko txanda planifikatu osoagatik, betiere zerbitzuaren beharrek horretarako modua ematen badute, eta hori lanerako bezala zenbatuko da.

    Baldin eta zerbitzuaren beharrengatik planifikatutako txanda osoan egon beharra badago, 27. artikuluko bigarren atalean ezarritako indize zuzentzaile egokia aplikatuko zaie aldatutako laneko txandan benetan lan egindako orduei, baldin eta ordu horiek lan egindako eta planifikatutako txanda amaitu baino lehen edo amaitu ondorengo hamabi orduen barruan badaude. Halaber, ziklo bakoitza hasi baino lehen, aldatu egin daiteke aplikatu beharreko kadentzia, baina, aurretik, goiko hurrengo nagusiaren onespena behar da. Aldaketaren berri astebete lehenago emango zaio interesa duenari, motiboak ere azaltzen zaizkiola.

  6. Txanda bakoitzeko sarrerako eta irteerako orduak izango dira III. eranskinean zehaztutakoak. Akordio honen 17.1. artikuluan xedatutakoaren arabera, salbuespenezkoak izango dira zerbitzuaren beharrak betetzeko sarrerako eta irteerako orduetan egiten diren aldaketa guztiak, eta aldaketok egiteko motiboak azaldu beharko dira. Motibo horiek ohiko bideetatik jakinaraziko zaizkio Giza Baliabideen Zuzendaritzari. T txandan sartzeko ordutegia nahitaez finkatzen bada unitate batean eta egun jakin batzuetarako 08:01 eta 11:00ak bitartean, 14 ordu izango balira bezala zenbatuko dira lan egindako hamabi orduak.

  7. Artikulu honetan arautu den ordu-erregimenean ezarritako kasuetan, gauekotzat planifikatutako eta benetan egindako egun oso bakoitzean (8 ordu egunean), gaueko eta arratsaldeko-gaueko txandetan, zortzi minutu osagarri sortuko dira, 2012tik aurrera, lan egindako ordu bakoitzeko, salbu eta hurrengo paragrafoan aurreikusitako aukera erabili denean. Horrela zenbatutako orduak gaueko txandan gozatuko dira oro har, 29. artikuluan ezarritakoaren arabera.

    2012tik aurrera, langileek 20 euro kobra dezakete gaueko txanda planifikatuan benetan lan egindako lanaldi oso bakoitzeko, dagokion zentroan dagokion idatzizko eskaera aurkeztuta. Urtean behin izango da aukera hori; ezeztaezina izango da urte naturalean zehar, eta aurreko paragrafoan aurreikusitako ordutegi-indizea ez zenbatzea ekarriko du. Baldin eta langileek ez badute benetan lan egiten txanda osoa edota lanaldi murriztu bat eman bazaie, kopuru horri hein bereko zenbatekoa kenduko zaio.

    Aipatu denbora osagarria edo, hala denean, ezarritako zenbatekoa jasotzeko eskubideari eutsiko zaio baldin eta, gaueko txanda planifikatuta edukirik, zerbitzua laneko beste txanda batean ematen bada zerbitzuaren beharrengatik. Gainera, langileek atxiki egingo dute ordu edo diru-konpentsazioa jasotzeko eskubidea, honako hauek (oporrak, ospitaleratzeagatiko edo ezkontidearen, seme edo alaba baten, edo guraso baten heriotzagatiko baimenak, erditzeagatiko baimenak, aitatasunagatiko baimenak, gai partikularrengatiko edo antzinatasun-egunengatiko baimena, gehiegizko orduak gozatzea, eta funtzionarioaren lan-istripu batengatik aldi bateko ezintasunak eragindako bajak) lanerako planifikatutako egunekin bat datozenean, betiere horiek benetan egiteak konpentsazio hori aurreikusten duenean.

    Produktibitate-osagarri hori, 2013an, 22 eurokoa izango da.

    Bi hilabeteko gehieneko epea dago artikulu honetan aurreikusitako kasuetako diru kopuruak ordaintzeko, diru kopuruok sortzen diren egunetik kontatzen hasita.

  8. Baldin eta, arratsaldeko txandakotzat (X-L) planifikatutako astean benetako zerbitzu-ematea egin ondoren, lanik egingo balitz, deialdi baten ondorioz, egun libre batean, asteburuan, ertzainak eskubide osoa du hurrengo asteko egun batean, ahal bada astelehenean edo asteartean, zerbitzurik ez emateko, eta egun horretarako planifikatutako txandaren zenbaketa atxikiko da. Neurri hori ez da aplikatuko hauteskundeetan zerbitzua emateko deia egiten denean, ez eta 16.5. artikuluan ezarritako kasuetan ere.

    Baldin eta, arratsaldeko txandako (X-L) astean benetako zerbitzu-ematea egin ondoren, lanik egin behar balitz, deialdi baten ondorioz, egun libre batean, asteburuan; ertzainari egun librean lan egiteko deialdia jakinarazten zaion unean, jakinarazi beharko zaio, halaber, hurrengo asteko zein egunetan ez duen zerbitzurik eman beharko.

    Baldin eta ertzainak ez badu erabiltzen eskubide hori eta zerbitzu ematen badu esleitu zaion atseden-egunean, horrek ez du ekarriko beste inongo konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik.

  9. Lan-txanden trukea baimen daiteke, kategoria eta funtzio-esparru bereko diren eta Unitate berean zerbitzu ematen duten langileen artean, honako baldintza hauek betetzen direnean:

    Lanaldi berean lana txanda desberdinetan planifikatuta duten langileen artean bakarrik baimenduko da.

    Unitatearen buruari jakinarazi beharko zaio eskaera, gutxienez hamar egun lehenago.

    Unitatearen buruak onartu behar du espresuki, eta erantzun egin behar dio eskaerari, eskatu den data baino gutxienez bost egun lehenago.

    Baldin eta trukeak eraginik badu konpentsazio bat aurreikusita duen lan-txanda planifikatu batean, lan-txanda hori benetan egiten duenak izango du aipatu konpentsazioa jasotzeko eskubidea.

    Trukeek ez daukate eragiterik lan-taldeetako kideen kopuruari, eta, beraz, langileei dagozkien lan-taldeetako planifikazioaren arabera baimenduko eta gozatuko dira, edozein kasutan, oporrak eta baimenak.

    Bere horretan atxikiko da aurrez baimendutako trukea, nahiz eta ukitutako bati baimen bat egokitu lehen mailako senitarteko baten edo ezkontidearen ospitaleratzeagatik edo heriotzagatik, edo aldi bateko ezintasunagatik baja hartu badu.

    Truke horiek egiteak ezin du ondoriotzat izan atseden-bermeak ez betetzea.

  1. Lanaldi normalizatuko ordu-erregimenean, hura astelehenetik ostiralera arteko aste-lanalditan antolatuko da, larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan atsedena egiten dela.

  2. Lanaldi normalizatuko erregimenean, sarrera-ordutegia 07:00etatik 09:00etara izango da goizez, eta 14:30etik 15:30era, arratsaldeko lanaldirako, Unitatearen arabera. Irteera, berriz, egunean gutxienez 7 ordu eta gehienez 8 ordu lan egindakoan izango da. Unitate bakoitzean, aplikatu beharreko ordutegi zehatza finkatuko da urteko 1.592 orduko lanaldian, non hogeita hamar minutuko malgutasuna aurreikusiko baita sartzeko orduetan. Ezarritako ordu kopurua bete ondoren amaituko da lanaldia.

  3. Ordutegia lanaldi zatituko erregimenean garatzen denean, eguneko lanaldiak gutxienez ordu bateko eta gehienez ordu biko etenaldia izango du. Gutxieneko iraupen luzeago bat ere ezar liteke, zerbitzu ematea bermatzeko.

  4. Zerbitzuak lanaldi normalizatu jarraituan ematen dituen unitateak goizeko lanaldiko prestazioaren eta arratsaldeko lanaldikoaren arteko txandakakotasuna antola dezake, lanaldi-erregimen horri atxikitako funtzionarioen artean. Era berean, txandakakotasun bat aurreikus daiteke lanaldi normalizatu jarraituko prestazioen eta lanaldi normalizatu zatitukoen artean, baina erregimen horrek amore emango du eta bermatuko da badela beti pertsona bat lanean lanaldi zatituko ordutegian, baita ukitutako langileak oporrak gozatzen ari direnean edo aldi bateko ezintasunagatiko baimenen kasuan ere. Halaber, lanaldi jarraitua lanaldi zatitu bihur daiteke 24 ordu lehenago, dagokion Unitatean zerbitzu-emate egoki bat ziurtatzeko.

  5. Unitate batzuetan bi funtzionario talde edo gehiago finkatu behar direnean, eta talde horiei txandakako erregimen bat ezarri behar zaienean goizeko eta arratsaldeko lanaldi jarraituen artean, edo lanaldi normalizatu jarraituen eta zatituen artean, unitate horiek urteko abenduaren 31 baino lehen erabakiko dituzte talde kopurua eta langile bakoitzari esleitzen dioten taldea, eta publizitatea emango zaio esleipen horri. Esleipen hori ukitutako funtzionarioaren urteko egutegiaren finkapentzat hartuko da hurrengo ekitaldirako.

  1. Ordutegi malguko erregimenaren arabera, zerbitzuaren beharren arabera Unitatearen buruak antolatzen dituen egunetan eta orduetan emango da zerbitzu, eta lan egindako orduek trataera berdina izango dute, lan-ordu horiek egin diren eguna edo eguneko tartea edozein dela ere, betiere 4. eta 5. ataletan dauden mugak kontuak hartuta.

  2. Ordutegi malgua gutxienez zazpi ordu irauten duten eguneko lanalditan garatuko da, eta iraupen hori luzatu egin daiteke zerbitzuaren beharrengatik.

    Honako hau ulertuko da lanaldiaren luzapentzat: taldean edo atalean normalean egin ohi den lanaldia gainditzen duen zerbitzu-ematea. Ordu-erregimen malgua duten langileei lanaldi-luzapenen arautzea aplikatzea soilik astelehenetik ostiralera egingo da, baldin eta jaiegunekin bat egiten ez badute, zeren, lan-baldintzei buruzko Akordioaren 60. artikuluan aurreikusten denez, lanaldiaren benetako iraupenaren arabera emango baita konpentsazio ekonomikoa.

  3. Ordutegi malgua Sailaren edo Unitatearen buruak planifikatuko du, lanaldia bukatu baino lehen, sarrera-ordua ikerketa bakoitzera egokitzen duela.

    Hil bakoitza hasi aurretik, langileek ezarrita edukiko dute lanaldi bakoitzerako lan-aurreikuspen bat, baina beste batez ordez daiteke hori, zerbitzuaren beharren arabera, eta dagokion buruzagiak ahal den aurrerapenaz jakinaraziko du, behar berria jakin bezain laster.

  4. Ordutegi malguko langileek 114 egun libre dituzte bermatuta, gutxienez, urtean, eta 26 asteburu libre, oporraldikoak alde batera utzita.

    Horiek horrela, ez dira egun libretzat hartuko, lanerako jota egonda ere baimena edo gehiegizko orduak gozatzeagatik zerbitzurik ematen ez den egunak.

    Baldin eta aurreko paragrafoan ezarritako egunetan baino gehiagotan lan egiteko deia egiten bazaie langileei, une horretatik aurrera benetan egindako orduak konpentsatu egingo dira, 27. artikuluan, hirugarren paragrafoan ezarritakoaren arabera.

  5. Zerbitzuaren beharrengatik lan egindako orduak, ezin direnean errespetatu lanaldien arteko hamabi orduko gutxieneko atsedenak edo laneko bi aste arteko berrogeita zortzi ordukoak, 27. artikuluko hirugarren paragrafoan aurreikusitako indize zuzentzailearekin zenbatuko dira.

    Zerbitzuaren beharrengatik, jarraian zazpi egunetan baino gehiagotan zerbitzu eman behar denean, behin operatiboa amaitu denean, langileek berrogeita zortzi ordu izango dituzte libre.

  6. Ordutegi malguko erregimena behar den kide kopuruari ezarriko zaio, ikerketa-unitateetan. Herritarren Segurtasuneko unitateetan, ondoko artikuluan aurreikusitakora egokituko da egutegia.

  7. Baldin eta ordutegi malguko langileek Herritarren Segurtasuneko operatiboetan egin behar badute lana, eta hori atseden-egun batean gertatzen bada, 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera konpentsatuko dira benetan lan egindako orduak.

  8. 2012tik aurrera, ordutegi malguko langileek zortzi minutuko zenbaketa osagarria sortuko dute 23:00 eta 07:00 bitartean benetan lan egindako ordu bakoitzeko, salbu eta hurrengo paragrafoan aurreikusitako aukera erabili badute.

    Langileek 20 euro kobra dezakete aipatu ordutegian benetan lan egindako lanaldi arrunt oso bakoitzeko, dagokion zentroan dagokion idatzizko eskaera aurkeztuta. Urtean behin izango da aukera hori; ezeztaezina izango da urte naturalean zehar, eta aurreko paragrafoan aurreikusitako ordutegi-indizea ez zenbatzea ekarriko du. Baldin eta langileek ez badute benetan lan egiten aipatu ordutegi osoa, baldin eta beren lanaldiko gutxienez bi ordu ordutegi horren barruan egin badituzte, konpentsazio ekonomiko hori jaso dezakete, baina proportzio berean murriztuko zaie aipatu kopurua.

    Produktibitate-osagarri hori, 2013an, 22 eurokoa izango da.

    Langileek atxiki egingo dute ordu- edo diru-konpentsazioa jasotzeko eskubidea, honako hauek (oporrak, ospitaleratzeagatiko edo ezkontidearen, seme edo alaba baten, edo guraso baten heriotzagatiko baimenak, erditzeagatiko baimenak, aitatasunagatiko baimenak, gai partikularrengatiko edo antzinatasun-egunengatiko baimena, gehiegizko orduak gozatzea, eta funtzionarioaren lan-istripu batengatik aldi bateko ezintasunak eragindako bajak) lanerako planifikatutako egunekin bat datozenean, betiere horiek benetan egiteak konpentsazio hori aurreikusten duenean.

  1. Lan-zikloen urteko planifikazioa egiteko unean, langileei honako egutegi hauetako bat ezar diezaiekete hasiera batean:

    1. Txandakako ordu-erregimena. b. Ordutegi malguko erregimena.

  2. Txandako ordu-erregimena eta ordutegi malguko erregimena 20. eta 22. artikuluetan jasotako arauetara egokituko dira.

  3. Baldin eta, inoiz, ordutegi malguko erregimeneko langileek guardia-zerbitzua egiten dutenean lanerako aurreikusitako egun batean, haien eguneko lanaldia 20. artikuluan 5. atalean aurreikusitako iraupen berekoa izango da. Baldin eta ordutegi malguko langileei guardia-funtzioak egiteko deitzen badiete, baldin eta hori atsedeneko egun batean gertatzen bada, egun libre batean egindako deitzat joko da.

  4. Ikerketa arloko langileek, ekitaldiaren hasieran, hasiera batean eta borondatez ordu-erregimenetako bati edo besteari atxikitzeko eska dezakete. Baldin eta ezin bada bermatu polizia-zerbitzuen funtzionamendua funtzionarioen borondatezko atxikipenaren bitartez, Unitatearen buruak nahitaez ezarriko ditu funtzionarioak ordu-erregimen batean edo bestean, eta, gero, taldearen osaera eta taldeko kideen ordutegia finkatuko ditu sortzen diren bost ikerketa-taldeetako bakoitzean.

  5. Zerbitzuaren arrazoiengatik, eta betiere ordu-erregimenari dagokion bosteko zikloaren azken asteko lehenengo hiru egunetan, Unitatearen buruak nahierara alda dezake, hurrengo zikloari begira, egin beharreko ordu-erregimena, motiboak azalduta. Funtzionarioaren eskariz ere egin daiteke aldaketa hori, beti ere zerbitzuaren beharrak errespetatuta gelditzen badira.

  1. Ordutegi espezifikotzat hartzen dira unitate batzuen ordutegiak. Unitate horiek, izan ere, betetzen dituzten funtzio bereziengatik, aurreko artikuluetan ezarritakoak ez bezalako ordu-erregimena behar izaten dute. Ordutegiok artikulu honetan daude zehaztuta, eta Giza Baliabideen zuzendariak ordutegi espezifikoko erregimenez emandako ebazpenean.

  1. 2012tik aurrera, baldin eta, erreten-lanaldia planifikatuta duten langileek, dagokien ordu-erregimenarekin bat, benetako zerbitzuak ematen badituzte 00:00 eta 08:00ak bitartean, zortzi minutuko zenbaketa gehigarria sortuko dute benetan lan egindako ordubete bakoitzeko, salbu eta hurrengo paragrafoan aurreikusitako aukera erabili badute.

    Langileek 20 euro kobra dezakete aipatu ordutegian benetan lan egindako lanaldi arrunt oso bakoitzeko, dagokion zentroan dagokion idatzizko eskaera aurkeztuta. Urtean behin izango da aukera hori; ezeztaezina izango da urte naturalean zehar, eta aurreko paragrafoan aurreikusitako ordutegi-indizea ez zenbatzea ekarriko du. Baldin eta langileek ez badute benetan lan egiten aipatu ordutegi osoa, baldin eta beren lanaldiko gutxienez bi ordu ordutegi horren barruan egin badituzte, konpentsazio ekonomiko hori jaso dezakete, baina proportzio berean murriztuko zaie aipatu kopurua.

    Produktibitate-osagarria, 2013an, 22 eurokoa izango da.

  2. Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean, ez da planifikatuta egongo entrenamendu-egunik.

  1. Brigada Mugikorreko ordu-erregimena:

  1. Zikloak hamasei astekoak izango dira, IV. eranskinean garatzen den hurrengo kadentziaren arabera:

  1. astea: R-L 9. astea: R-LE.

  2. astea: L-L 10. astea: L-L.

  3. astea: LE-R 11. astea: LE-R.

  4. astea: L-L 12. astea: L-L.

  5. astea: R-LE 13. astea: R-LE.

  6. astea: L-L 14. astea: L-L.

  7. astea: L-LE-R 15. astea: L-LE-R.

  8. astea: L-L 16. astea: L-L.

  1. Lanaldi motak:

    1. Erretena:

      Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan, ordutegia 08:00etatik 24:00etara izango da, lantokian bertan eman behar da gaua, eta mantenu osorako eskubidea izango da lantokian bertan.

    1. L asteko osteguneko lanaldietan, ordutegia 08:00etatik 18:00etara izango da; R-LE asteetako ostegunetako lanaldietan, berriz, ordutegia 08:00etatik 22:00etara izango da. Bi kasuetan ere, gaua ez da lantokian emango.

      Baldin eta atsedenerako aurreikusitako denboran (00:00 eta 08:00 bitartean) zerbitzuak eman beharra gertatuko balitz, lanean emandako benetako denbora lanaldiaren luzapentzat zenbatuko da, posible bada atsedena jarraitzea harik eta 8 orduak osatu arte gaueko zerbitzua amaitu ondoren. Hori ezinezkoa balitz, atsedeneko 8 orduak osatzeko geratzen diren lan egindako orduak egun libreko deitzat zenbatuko dira.

      (L-E) Lana-Entrenamendua:

      Oro har, ondokoak izango dira ordutegiak:

      Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan, ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan, 08:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 22:00etara.

      Ostegunetan, 18:00etatik 24:00etara, gaua lantokian emateko betebeharrarekin. Baldin eta atsedenerako aurreikusitako denboran (00:00 eta 08:00 bitartean), zerbitzuak eman beharra balitz, erreteneko lanaldian kasu horretarako aurreikusitako izaera bera edukiko lukete.

      (L): Librea:

      Zerbitzurik gabeko eguna.

  2. LIUko ordu-erregimena.

    Erreten-lanaldiak izango dira, 16 ordu.

  3. Operazioetako taldeak:

    Urteko lanaldia lan-ziklotan banatuko da; ziklook bata bestearen ondoren etorriko dira urtean zehar, eta eten egin ahal izango dira udan.

    Baliabide Operatiboetako Unitateetako zikloen egitura. Unitate horietan gaur egun aplikatzen diren aste motak uztartuz zehaztuko da egitura. Honako hauek dira aste motak:

    «LA» astea: lan-astea,

    «E» astea: entrenamendu-astea,

    «S» astea: standby-astea, non bietarako moduan egon behar den, bai behar besteko aurrerapenaz aurreikusitako zerbitzuak emateko, bai zerbitzura sartzeko:

    «L» astea: libre-astea,

    «O» astea: opor-astea,

    «R» astea: Erreten-astea, non 24 orduko presentzia 16 orduko benetako lantzat jotzen den eta hala zenbatuko den. Lan-erregimen horretan, mantenu osorako eskubidea edukiko da, langilea beharturik egongo da eskatzen zaionean zerbitzu ematera, eta, kasu horretan, benetako lan-orduak zenbatuko dira.

    Errutina.

    Errutina bat aplikatuko da lan-ziklo bakoitzean: aste motaz osatutako segida bat da. Errutinen bitartez egutegia garatzeak banatu gabeko orduen poltsa bat sor dezake.

  4. Baliabide Operatiboen Segurtasun Unitateko egutegian, standby-ko lanegunak talde bakoitzaren % 50i esleituko zaizkio une oro.

  5. Babes Unitateko langileen (eskolta-funtzioa egiten dute) ordu-erregimen espezifikoak ondoko oinarrizko eduki hau izango du:

    Lanaldi motak:

    (LA) Lana:

    Oro har, lanaldiaren zenbaketa ibilgailu ofiziala hartzean hasiko da, eta ibilgailu hori izendatutako tokian utzitakoan amaituko. Zerbitzua egiteko ibilgailua erabili beharrik ez denean, babes-funtzioa egiten ematen den denbora zenbatuko da lanalditzat.

    Lanaldia hasteko eta amaitzeko ordua babestutako pertsonaren ordutegien arabera izango da. Haietako bakoitzaren zenbaketa haien benetako iraupenaren arabera egingo da. Horri kalterik egin gabe, erreferentziako lanaldiaren batez besteko iraupena hamabi ordutan ezartzen da, baimenak gozatzeko xederako.

    Astelehenetik iganderako astea, non eskoltak babes-zerbitzua eman behar duen. Lan-txanda astebetekoa baino luzeagoa izan daiteke, babestutako pertsona EAEtik kanpo dagoelako, eta lan-orduak ezarritako planifikazioaren arabera zenbatuko dira. Zerbitzuaren beharrengatik EAEtik kanpo emandako gauen kasuan, ordutegi espezifikoko erregimenen ebazpenean erabakitzen dena izango da zenbaketa.

    (E) Entrenamendua:

    Entrenamendu-egun bakoitzaren iraupena: 8 ordu, salbu eta gaueko entrenamendua planifikatu denean, non, lanaldi horren iraupen luzeagoagatik, berregokitu egingo baita asteko lanaldien iraupena. Oro har, ordutegia 08:00etatik 13:30era eta 14:30etik 17:30era izango da, salbu eta, aurreko puntuetan aurreikusitako kasuetako batzuengatik, dagokion berregokitzea egin behar zaionean. Aurreikusitako aldaketak langileei jakinarazi behar zaizkie, gutxienez astebeteko aurrerapenarekin.

    (S) Standby:

    Soil-soilik laneko benetako orduak zenbatuko dira, egun libreko deirako aurreikusitako indize zuzentzaileekin. Standby-n zerbitzuak emateko deietan, kontuan edukiko dira txandakatze-irizpideak eta orduen urteko aurreikuspena.

    (O) Oporrak:

    Langileek oporretako lau aste jarraituak edukiko dituzte planifikatuta egutegian, kokatuta dauden taldearen arabera. Oporrak udan gozatuko dira. Baldin eta, aldi bateko ezintasunagatik edo amatasunagatik bajan egoteagatik, ezin badira gozatu opor osoak edo haien zati bat, aurreikusitako egutegiaren arabera, urtea amaitzeko gelditzen den aldia eskatu beharko da alta hartutakoan. Opor-egun horiek, gainera, beroriek gozatzerik izan ez zen lanaldi mota bera planifikatuta dagoen egunetan gozatu beharko dira.

    (R) Erretena:

    Lana ezarri ahal izango da, Erreten-sisteman, zenbait zerbitzu estaltzeko.

    (L) Librea:

    Libre programatutako astea astelehenetik igandera eta entrenamendu-astean, aurreikusi gabeko entrenamendu-egunetan.

Urteko lanaldian, egun eta aste-lanaldi guztiak sartzen dira, betiere aplikatu behar diren ordu-erregimenak eta funtzionario bakoitzari dagozkion egutegiak kontuan hartuta. Urteko lanaldi hori honela osatuko da gero: zerbitzua luzatzearen ondorioz sortutako orduak zenbatuta, egun librean egindako lanagatik orduak zenbatuta, gaueko txandakotzat planifikatutako lanaldiko orduak zenbatuta, eta 18. artikuluan jasotako aurreikuspenen aplikaziotik etorritako orduak zenbatuta. Horrela zenbatutako orduak ordu-poltsa batean metatuko dira.

Herrizaingo Sailak orduen kontrolaren berri emango dio ertzain bakoitzari, lan-ziklo bakoitza amaitutakoan, bai intranet korporatiboaren bitartez, bai idatziz.

  1. Honako hau joko da lanaldia luzatzea: planifikatutako lanaldiaz gainera egiten den benetako lan-denbora; zerbitzuak berezkoak dituen edo hartatik datozen kausengatik luza daiteke lanaldia, bai lanaldia lehenago hasita, bai lanaldia amaitutakoan lanean jarraituta.

    Konpentsazio hori aplikatzeko, ordu-erregimen bakoitzaren espezifikotasunak hartu beharko dira kontuan.

  2. Ezarritako lanaldia hamasei minututik aurrera luzatzen bada, ordu erdia zenbatuko da. Lanaldiaren luzapenean benetan ordu erdi bat lan egiten bada, ordubete zenbatuko da. Ez dira aplikatuko konpentsazio horiek txanda-aldaketagatik berriak eskualdatu behar direnean, non benetako denbora zenbatuko baita, hamabost minutuko iraupena gainditzen duenean.

    Lanaldi arrunt batean lanaldiaren luzapenean benetan lan egindako ordubete bakoitzeko, ordu eta erdi zenbatuko da.

    Lanaldia larunbatean, igandean edo jaiegun batean luzatzen bada, ordubete eta berrogeita bost minutu zenbatuko da ordubete bakoitzeko.

  3. Zerbitzuaren beharrengatik lanaldia luzatzeak ezin du ondoriotzat eduki bi lanaldiren arteko hamabi orduko atsedena ez betetzea, salbu eta luzatzea ohiz kanpoko ekintzengatik edo gertakariengatik izan denean. Ez dira halakotzat joko unitate bateko esparru funtzionaleko (gutxienez lau ertzain) kideen % 25 baino gutxiagoren luzapena eragin duten beharrak.

    Eskubide hori betetzearen ondorioz lanerako planifikatutako lanaldi baten zati batean zerbitzurik ematen ez denean, denbora hori ere lan egindakotzat zenbatuko da. Era berean, presentzia txikiago horrek ez du ekarriko planifikatutako lanaldi osoan (hala aurreikusita dagoenean) lan egiteagatik langileek produktibitateagatik jaso lezaketen zenbatekoa inola ere murrizterik.

    Erreten motako lanaldiak aurreikusita dauzkaten ordu-erregimenen kasuan, bi lanaldiren artean ezarritako zortzi orduko atsedenaren iraupenari dagokionez egingo da neurri horien aplikazioa.

    Hamabi orduko atsedenaren errespetua bermatzeko aurreikusitako neurria kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren arabera egingo da, lanaldiaren luzapenerako aurreikusitako tratamendua gorabehera.

    Puntu horretan aurreikusitako neurriak aplikatu ahal izateko, hamabi ordu dirauten lanaldien kasuan, joko da ez dela bete bi lanaldiren arteko atsedenerako bermea, ez-betetze hori gutxienez ordubeteko lanaldi-luzapen baten kausaz izan denean.

  1. Zerbitzuari datxezkion edo zerbitzuaren ondoriozkoak diren beharrengatik zerbitzurik gabeko egunetan funtzionarioak lanera deitzea erabakitzen denean, funtzionario bakoitzak beharra gertatu deneko astearen hasieran (astelehena) duen orduen urteko aurreikuspenarekin bat etorriz egin beharko da deialdia. Gainera, kontuan hartu beharko da astean egin beharreko deialdien aurreikusitako iraupena, deialdi bat baino gehiago eginez gero.

    Prestakuntza-jardueretara, bileretara eta beste jarduera batzuetara joateak kasu bakoitzerako aurreikusita dagoen zenbaketarako eskubidea bakarrik emango du, eta ez da joko egun libreko deialdi bat.

    Xede horretarako, inola ere ez da lanaldi arruntetik kanpo emandako zerbitzutzat joko egun libre batean egindakoa, zerbitzuaren premietara baldintzatutako egun librean edo stand-by egoeran egiten den deialdia, akordio honen 55. artikuluan aurreikusitakoa baimen-egunak gozatzea berreskuratzeko. Halako kasuetan, lan egindako orduak, benetako zenbaketan, halakotzat hartutako egun libreen berreskuratzeari egotziko zaizkio zuzenean.

  2. Zerbitzuaren behartzat hartuko dira behar besteko aurrerapenaz planifika daitezkeen baina salbuespenezko izaera duten egoerak (esate baterako, hauteskundeak, ekitaldiak, bisita ofizialak, tokiko jaiak, manifestazioak, ...), eta, kasu horretan, gutxienez 72 ordu lehenago jakinaraziko zaie hori langileei; zerbitzuaren behartzat hartuko dira, halaber, 3 egunetik beherako aurrerapenaz ezagututako bat-bateko eta ustekabeko gertaerak, plangintzatik kanpokoak eta polizia-zerbitzu publikoaren funtzionamendu onerako lanaldiaren banaketa aldatzea eskatzen dutenak (adibidez: presentzia-atalaseak murriztea eta azaldutako tarte laburrarekin ezagutzen diren ohiz kanpoko egoerak), eta, kasu horietan, ahal den neurrian, deialdia 24 ordu lehenago egingo da. Ildo horretan, zerbitzuaren beharren aurreikuspenen aurrean planifikatuta dagoen benetako presentzia urritzen denean, gutxieneko presentzia-atalasearekiko, zerbitzurik gabe dauden funtzionarioei dei dakieke lanera. Ondorio horietarako, ez dira joko presentzia txikiagotzat unitatean, arauz emandako orduen metaketarengatik datozen oporrak eta konpentsazioak.

  3. Zerbitzurik gabekotzat planifikatutako edo atsedenerako aurreikusitako egunean egindako deialdi bategatik benetan lan egindako orduak jarraian azaltzen diren indize zuzentzaileak aplikatuta konpentsatuko dira, salbu eta hurrengo atalean aurreikusitako aukera erabili denean:

    1. Egun libre batean (larunbatak, igandeak eta jaiegunak alde batera utzita) egindako ordu bakoitza ordubete eta hamabost minutu bezala zenbatuko da.

    2. Aurreko puntuan aurreikusitako kasuetan gaueko aldian egindako ordu bakoitza ordubete eta hogeita hamar minutu bezala zenbatuko da.

    3. Larunbatean, igandean edo jaiegun batean egindako ordu bakoitza ordubete eta berrogeita bost minutu bezala zenbatuko da.

      Lan egindako denbora zenbatzeko ondorioetarako, lanerako deia egun librean edo standby egunean egiten bada, denbora hori zortzi ordukoa izango da gutxienez, dagokion indize zuzentzailearen aplikazioa barne dela.

  4. Hori aplika dakiokeen langile funtzionarioak bi hauek aukera ditzake: berak nahita aparteko haborokinen bidezko konpentsazioaren alde egin, edo aurreko atalean aurreikusitako ordukako konpentsazio-erregimenaren pean jarraitu, betiere eta agiri honetan ezarritakoaren arabera haiek jasotzea posible den kasuetan, eta jaiek jasotzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen direnean. Aparteko haborokinak jasotzeak baztertu egingo du egindako lanagatiko ordu-zenbaketa, bai eta zerbitzu horiengatik berengatik osagarrizko beste edozein sari ordaintzea.

    Fakultatiboen eta Teknikarien eskalako langileak baztertuta geldituko dira aukera hori erabiltzeko aukeratik, salbu eta 4. ataleko 1. puntuko b) letrak aipatzen duen kasuan.

    Ez da onartuko laneko ohiko planifikaziotik kanpo egindako eta saritzen den zerbitzu baten aldi bereko ordu-zenbaketa; salbuespen bakar batekin: urteko 1.592 orduko lanaldia benetan iristen eta gainditzen uzten duen deialdia, eta, kasu horretan, aipatu urteko lanaldia iristeko geratzen diren orduen ordu-zenbaketa egitea dagokio, gainerakoaren konpentsazio ekonomiko bat ere posible dela.

  1. Honako hauek joko dira ohiko planifikaziotik kanpo emandako eta aparteko haborokinen bitartez konpentsatzeko moduko aparteko zerbitzuak:

    1. Zerbitzurik gabeko egunean emandakoak, zerbitzuaren beharren mendeko edo stand-by egoerako egun librean emandakoak, baldin eta txandakako ordu-erregimeneko eta Herritarren Segurtasuneko esparruko ordutegi espezifikoko eta Trafikoko esparruko langileek ematen badituzte, edota Babes eta Baliabide Operatiboetako esparruko ordutegi espezifikoko langileek ematen badituzte, zerbitzura hark berezkoak dituen edo hartatik datozen beharrengatik deitu dituztenean, eta behar horien helburua funtzionario horiei dagozkien polizia-zeregin operatiboak egitea denean. Deialdi horiek sei orduko iraupena izango dute gutxienez. Gutxieneko iraupen hori ez da aplikagarri izango zerbitzuaren beharren mendeko edo stand-by egoerako egun libreetako deialdietan.

    2. Ordutegi malguko araubidean edo ordutegi normalizatuko araubidean dauden langileek atseden hartzeko duten egunean lan egiten dutenean, baldin eta Herritarren Segurtasuneko eremuko berezko polizia-lan operatiboak egiteko dei egiten bazaie, eta gainera, horretarako txandakako ordutegian dauden langileei egun librean dei egin behar bazaie, operatiboek irauten duten denbora osoan.

    3. Ordutegi malguarekin ari diren langileek atsedenekoak behar luketen egunetan egiten dituzten zerbitzuak, hain zuzen ere ustekabeko gertakarietako polizi ekintzetarako deitzen zaienean egiten dituztenak. Gertakariak ustekabekoak izan direla AKZ-Ardatz Unitateak egiaztatuko du ziurtagiri baten bidez eta gertakariek irauten duten denbora guztia hartuko zaie kontuan.

    4. Ordutegi malguko erregimeneko langileek emandakoak, ordu-erregimen mota horretarako lan-baldintzak arautzen dituen indarreko akordioaren 22. artikuluko 4. atalean ezarritako bermeen balizko ez-betetzea suposa dezakeen denboragatik.

  2. Hona aparteko haborokinen bidezko konpentsazioa jasotzeko eskubidea izateko bete behar diren baldintzak, aukera hori erabiltzen den kasuan:

    Egun librean zerbitzura deitu dituztelako benetako zerbitzuak ematen dituzten langileek, lanerako zenbatutako denboraren eta urtearen azkenera arte beren taldearen planifikazioan falta denaren artean, urteko 1.592 orduko lanaldia gainditzen dutenean, berariaz aukera dezakete, ezarrita dagoen inprimakia beteta, artikulu honetan zehazten diren kopuruak kobratzea, eta, kasu horretan, lan-denboraren zenbaketa oro baztertzen da.

    Salbuespen gisa, aukeratu ahal izango da konpentsazio ekonomikoa aurreko paragrafoan aurreikusitako urteko lanaldia betetzeko baldintza bete gabe ere, Ertzaintzaren Zuzendaritzak proposatuta, baldin eta lanik egin bada hauteskundeengatik edo beste gertaera mota batengatik deialdi bat jasota, eta gertaera horiei erantzuteak horiek gertatzen diren mugapeko zentroetako baino gehiagotako langileei egun librean deitzea eskatzen duenean.

    Ez dute konpentsazio ekonomikorik jasoko egun librean (zerbitzuaren beharren peko edo standby-egoerako egun librea) emandako zerbitzuek, langile boluntarioek edo ez-boluntarioek emandakoek, baldin eta zerbitzua emateko dataren aurreko laneko bi asteetan ez badira lanera joan eritasun arrunt bat zutelako.

  3. Zenbatzea.

    2011n, lanaren ohiko planifikaziotik kanpo emandako zerbitzuengatiko aparteko haborokinen zenbatekoa honako balio/ordu hauen arabera kalkulatuko da:

    (Ikus .PDF)

    Lan-baldintzei buruzko Akordio honen indarraldian, zenbateko horiek gehitu egingo dira 2012tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorrean ezarritako ordainsarien gehikuntza orokorraren ehuneko berean.

    Honako hau ulertuko da jaiegun-ordutzat: larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 06:00etatik 07:00etara eta 22:00etatik 23:00etara lan egindako ordua. Hauxe ulertuko da jaiegun/gaueko ordutzat: larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 22:00etatik 23:00etara eta 06:00etatik 07:00etara lan egindako ordua. Honako hau ulertuko da gaueko ordutzat: astelehenetik ostiralera (jaiegunetan izan ezik) 22:00etatik 23:00etara eta 06:00etatik 07:00etara lan egindako ordua; eta ordu arruntzat, gainerakoa.

    Ordainketa ordu osoengatik edo ordu erdiko zatikiengatik egingo da, eta lanaldiaren luzapeneko eta zerbitzurik gabeko eguneko lanaren kasuei egiten zaien ordu-kontrolaren aplikazio-arau orokorraren arabera zenbatuko dira.

  4. Deialdien ordena.

    Bai zerbitzura sartzeko deituko den langile mota, bai haren kategoria, bai haren jatorrizko Unitatea, zerbitzuaren beharrek une oro eskatzen dituzten zereginek markatuko dituzte.

    1. Herritarren Segurtasun alorreko Unitateetan, egun librean dauden langileei dei egin behar zaienean eta horiek herritarren segurtasuneko ataleko langileak izan behar badira eta zerbitzuaren premiak asetzeko, gainera, eremu funtzional ezberdineko unitate bateko langileei ere dei egin behar zaienean, ordena hau jarraituko da:

  1. 2. Oro har, eta lan-baldintzak arautzen dituen akordioan ezarritako arauez gain, lehenengo deituko zaie egun librea planifikatuta zuten lan-taldeko langileei, zenbatutako denboraren eta urte amaiera arte ezarritako urteko lanaldia beteta ez bazuten ere eta ordu gehien falta dituenaren arabera ordenatuko dira. Irizpide hori ez da aplikatuko langile horiei deitzeak ezarritako atseden-bermeetakoren bat ez betetzea lekarkeen kasuetan. Deialdiak ez du ekarriko, ezein kasutan, zerbitzuan zortzi egun jarraian baino denbora luzeagoan egon beharra.

    Behin aurreko paragrafoan aurreikusitako baldintzak betetakoan, langile boluntarioak deituko dira, horiei lehentasuna ematen zaiela gainerakoen gainean, beti ere egun librean benetan lan egindako ordu kopuruen ordena jarraitzen dela txikienetik handienera. Egun librean lan egindako orduetan berdinketa gertatuz gero, urteko lanaldia betetzeko hutsik handiena daukana deituko da, edo, lanaldi hori gainditu bada, berarekiko soberakin txikiena daukana.

    Standby erako edo zerbitzuaren beharren mendeko egun libreko lanaldia aurreikusita duten ordu-erregimenetan, lanaldi mota horiek planifikatuta dauzkaten langileei lehentasunez deituko zaie zerbitzurik gabeko eguna planifikatuta dutenekiko, eta, haien artean, aurreko paragrafoetan ezarritakoa izango da deialdien ordena.

    3. Honako hauek izango dute langile boluntarioen izaera: zerbitzuaren beharrengatik egun librean lanerako deia jasotzeko prest direla beren Unitatean espresuki adierazten dutenek. Behin aukera hori egindakoan, ezin zaio berari uko egin aukera egin den urte osoan.

    4. Boluntario ez diren langileak ordenatuta egongo dira, zerbitzurik gabeko egunean, standby egoeran edo zerbitzuaren beharren menpeko egunean lanera deituak izateko, egoera horietako deialdiengatik lanean eman duten ordu kopuruaren alderantzizko ordenan.

    5. Azaroaren 1etik aurrera, aurreko ataletan ezarritako ordena horren aurretik beste hau izango da: norberaren beharrengatik gozatutako egun libreak lan egin gabe dauzkaten langileena, eta langile horiei orduz ordu zebatuko zaie lan egindako denbora.

    6. Baldin eta aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera egin beharreko deialdiak balekar lanaldien arteko atsedenerako bermea ez betetzea edota zortzi egun jarraian baino gehiagoan lan egitea, eta baldin eta egoera horietan ez leudekeen funtzionarioak balira, horiexei deituko litzaieke, ezarritako ordenaren arabera.

    Lan-baldintzei buruzko Akordioaren 20. artikuluan araututako herritarren segurtasuneko txandakako ordu-erregimenean, baldin eta asteburuko deialdiak balekar bi lan-asteren arteko berrogeita zortzi orduko atsedenerako bermea ez betetzea, arratsaldeko asteko taldeko langileak izango lirateke deia jasotzen azkenak, eta, talde horren barruko hurrenkera-ordena, behar izanez gero, izaera orokorrarekin ezarritakoa izango da. Irizpide hori ez da aplikatuko baldin eta errefortzu-beharra igandeko arratsaldeko-gaueko orduetan sortzen bada, non langile horiek beteko baitute lehentasunez hura.

  1. Zerbitzuaren beharrengatik egun librean egindako deialdiagatik zerbitzuak emateak ez du ekarriko, ondoriotzat, bi lanaldiren arteko hamabi orduko atsedena ez betetzea, salbu eta ezbeharrak edo ohiz kanpo beste kalte batzuk prebenitzeko edo konpontzeko zerbitzuak ematen direnean, edota ekintza edo gertakari ohiz kanpoko edo larri batzuei aurre egin behar zaienean.

    Eskubide hori betetzearen ondorioz lanerako planifikatutako lanaldi baten zati batean zerbitzurik ematen ez denean, denbora hori ere lan egindakotzat zenbatuko da.

    Erreten motako lanaldiak aurreikusita dauzkaten ordu-erregimenen kasuan, bi lanaldiren artean ezarritako zortzi orduko atsedenaren iraupenari dagokionez egingo da neurri horien aplikazioa.

    Hamabi orduko atsedenaren errespetua bermatzeko aurreikusitako neurria kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiaren arabera egingo da, egun libreko lanerako aurreikusitako tratamendua gorabehera.

  2. Baldin eta egun libreko deialdiagatik egindako zerbitzu-emateak ez balu errespetatzen utziko 48 orduko atsedena, lanean zazpi egun jarraian aritu eta gero, aldi horretan lan egindako orduei ordu-modalitateko konpentsazioa aplikatuko litzaieke, hala dagokionean, artikulu honen bigarren atalean aurreikusitako indizeen ordez, hau da, ordubete eta erdiko zenbaketa ordu bakoitzeko, astelehenetik ostiralera denean, eta ordubete eta berrogeita bost minutuko zenbaketa, ordu bakoitzeko, larunbata, igandea edo jaieguna denean.

    Konpentsazio hori ez zaie aplikatuko lan-baldintzei buruzko Akordio honen 20. artikuluko 9. atalean sartuta dauden kasuei.

Gaia hala ezarrita dagoen ordu-erregimen bat duten Ertzaintzako kideak, zerbitzuari datxezkion edo hartatik datozen kausengatik inor aurkitzeko sistemen bitartez baliagarritasun-egoeran (standby) egon behar dutenak, edozein unetan dei ditzakete zerbitzu emateko. Egiten diren deiek kontuak izango dituzte txandakatze-irizpideak eta urteko ordu-aurreikuspena, hori aplikagarri zaien langile guztien artean.

Egoera horretan benetan lan egindako orduak akordio honen 27. artikuluan xedatutakoaren arabera konpentsatuko dira.

Bazterturik gelditzen dira aurreko paragrafoaren aplikaziotik Lanpostuen Balorazioan III. irizpidean (Gehieneko mailako dedikazioa) baloratu ziren Ertzaintzako kideak.

  1. Urtearen amaiera arte planifikatutako lan-orduak zenbatutako laneko orduei gehitzean gehiegizko ordu kopurua gertatzen bada ezarritako 1.592 orduko urteko lanaldiarekiko, ordu horiek gozatzera jo beharko da, betiere horien kopuruak, gutxienez, lanegun oso bat gozatzeko era ematen badu. Ordu horiek gozatzea orduz ordu egingo da, eta gehiegizko orduak gertatzen diren hila amaitu baino lehen eskatuko da hori, salbu eta egoera hori hil horren azken astean gertatzen denean, eta, kasu horretan, aste horren hurrengo lan-astera arte luzatuko da epea.

  2. Gehiegizko orduak gozatzea bi hilabeteko gehienezko epean egin beharko da, eskaera egin behar den hiletik kontatzen hasita.

    20. artikuluan araututako ordu-erregimenean hiletan adierazten diren epe horiek zikloekin bat etorriko dira. Soil-soilik kasu batean, hau da, zerbitzuaren beharrengatik ez bada posible langileak eskatutako datetan ematea ordu horiek gozatzeko baimena, beste ziklo bat irekiko da, eta hor gozatuko beharko dira orduak, epea ezingo da gehiago luzatu eta 20. artikuluan araututako ordu-erregimenean, zikloa arratsaldeko txandako astearekin (X-L) hasten da.

    Brigada Mugikorraren ordu-erregimenean, xede horietarako, ulertuko da ziklo bakoitza zortzi astekoa izango dela.

  1. Gehiegizko orduak gozatzeko datak aukeratzea, aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ertzainari dagokio; gehiegizko orduak egin ziren zikloa amaitu baino lehen egin behar du haiek gozatzeko eskaera, eta hurrengo zikloa hasi baino lehen gozatu behar dira orduok. Zerbitzuaren beharren balorazioa, gehiegizko orduak gozatzeko eskaeren aurrean, eskatzaileak bere zerbitzuak ematen dituen arlo funtzionalaren barruan egin beharko da.

  2. Ezinezkoa denean eskatu diren datak ematea, interesatuak beste data batzuk eska ditzake aldi beraren barruan, eta, xede horretarako, egun baliodunei buruzko informazioa emango da ezezkoa jakinarazten denean.

  3. Baldin eta eskaera egiteko dagokion epea igarotakoan eskaera hori egin ez bada, unitatearen buruak orduak gozatzeko datak ezarriko ditu erabakitze-epea amaitzen denean, eta interesatuari jakinaraziko zaio data horietan goza ditzan, epea ezin baita gehiago luzatu.

  4. Data batzuk gozatzea baimendu denean, eta interesatuak gehiegizko ordu gehiago dauzkanean, baimena emango zaio horiek aurreko orduen egunen aurretik eta ondoren gozatzeko, eskaera-epea igarotzeko beharrik gabe, betiere zerbitzuaren beharrek uzten badute.

  5. Lehentasun-ordena orduak gozatzea baimentzeko:

    Baldin eta, eskatutako datetan bat-etortze osoak edo partzialak gertatzen direlako, ez bada posible baimena ematea, gehiegizko ehuneko bategatik, eskatzaile guztiei, lehentasuna emango zaie iraupenik luzeeneko aldi jarraitu bat eskatu dutenei, data horiei dagokienez.

    Bestela ezin ezean, zozketaz erabakiko da.

  1. Ertzaintzako kideek gutxienez hilabeteko opor ordainduak goza ditzakete jarduneko zerbitzuan emandako urte oso bakoitzeko, edo proportzioz dagozkien egunak, lan egindako denbora laburragoa denean. Lan-zikloak bat ez datozenean hilabete naturalarekin, gozatu beharreko oporraldia benetako laneko 172 ordu izango da, salbu eta beste iraupen bat ezartzen den ordu-erregimenen kasuan. Edonola ere, oporrak egun osoz gozatu beharko dira.

  1. artikuluan aurreikusitako txandakako ordu-erregimenean ari diren langileen oporrak 176 ordukoak izango dira.

  2. artikuluan aurreikusitako lanaldi normalizatuan ari diren langileen oporrak 23 lanegunekoak izango dira.

  3. artikuluan aurreikusitako ordutegi malguko erregimenean ari diren langileen oporrak 31 egunekoak izango dira, larunbatak eta igandeak barne direla, eta jaiegunak baztertuta.

    Ordutegi malguko erregimeneko langileen lanaldien iraupen-aurreikuspen desberdinen aurrean, 172 ordu ezartzen da oporren iraupenaren erreferentziatzat. Oporren gozatzetzat bezala zenbatzen ez diren jaiegunak lanerako bezala planifikatuta ez zeudenak bakarrik dira.

    Brigada Mugikorraren ordu-erregimenean (24. artikuluan aurreikusia) ari diren langileen oporrak 218 ordukoak izango dira.

    LIUko ordu-erregimenean (24. artikuluan aurreikusia) ari diren langileen oporrak hamaika egunekoak izango dira. LIUko ordu-erregimenean oporretarako eskatutako daten eta aurreko urteetan gozatutakoen artean bat-etortzerik baden ikusteko, oporretako lehen egunaren eta oporraldi bereko azken egunaren artean diren data guztiak hartu behar dira kontuan.

  1. Oro har, irizpide hauen arabera gozatuko dira oporrak:

  1. Oporrak gozatzea onartzea, ematea edo baimentzea mugatu egin daiteke batzuetan, Ertzaintzako unitateetako atal eta/edo talde bakoitzean une jakin batean oporrak gozatzen ari direnek esparru funtzional bakoitzeko langileen % 25 gaindi ez dezaten. Halere, atal eta/edo talde bakoitzaren beharrean arabera, Unitatearen buruak handitu egin dezake ehuneko hori.

    Opor horiek gozatzeko eskaera Unitatean aurkeztu beharko da ezarritako epe orokorrean.

    Baldin eta behin aipatu epea igarotakoan jakinez gero ikastaroan parte hartu behar dela, oporren datak aldatzeko era eskainiko da, haiek abuztuan gozatzeko, eta ertzainak bere Unitatean egin behar du eskaera hori, ikastaroan sartu baino lehen. Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Akademiak antolatutako ikastaro bat egiten duten langileek, ikastaroaren iraupenean uda sartzen denean eta abuztuan eskolarik ez denean, aipatu hilean goza ditzakete oporrak, beren lan-taldearen planifikazioaren arabera, baina taldeko opor-ehunekoaren parte ez direla.

  2. Oporrak eskatzeko epeak.

    Oporrak gozatzeko eskaera egiteko epe orokorra: Eskaera apirilaren 16a baino lehen egin beharko da nahitaez.

    Halere, oporrak maiatzaren 15ean baino lehenago gozatu nahi dituenak aurreko urteko urriaren 1etik aurrera egin dezake eskaera, eta, edozein kasutan ere, gutxienez hilabete lehenago, eskatu behar dituen datekiko.

    Behin oporretarako datak baimendu direnean, irekita gelditzen da oporrok gozatzeko datak aldatzeko aukera, eta, horretarako, ongi zehaztu beharko da eskaeran zein datatan gozatu nahi diren haiek, eta eskaera hori hilabete lehenago egin behar da gutxienez.

    Arrazoi justifikatu bategatik oporretarako eskaera aipatu epearen barruan egin ez duenak hamabost eguneko epean egin beharko du eskaerari hori, aurreko epea amaitzen denetik kontatzen hasita. Unitateak emandako informazioaren arabera libre dauden datak bakarrik eskatu ahal izango dira.

    Baldin eta bajan zegoelako ezin izan baditu gozatu oporrak, ertzainak hamabost eguneko epearen barruan eskatu beharko ditu berriro, berriz lanean hasten denetik kontatzen hasita.

    Baldin eta ez bada aurkezten inongo eskaerarik aurreikusitako epeetan, Unitatearen buruak zehaztuko ditu oporrak libre dauden datetan, baina datok aldatu ahal izango dira gero, puntu honen hirugarren paragrafoan aurreikusitakoaren arabera.

  3. Oporrak idatziz eskatuko, emango eta ukatuko dira. Baldin eta ez bada erantzunik jasotzen maiatzaren 15aren aurretik, epe orokorraren barruan egindako eskaerei dagokienez, ulertuko da eskatutako datetan onartu direla oporrak. Eskaerari uko egin zaionean, motiboak azalduko dira, eta, gainera, berriz eskatzeko zein data baliodun dituen adieraziko zaio ertzainari.

    Aurreko puntuan aurreikusitako gainerako kasuetan egindako opor-eskaerei, hamar eguneko epean erantzun beharko zaie. Baldin eta ez bada erantzunik ematen aipatu epean, ulertuko da onartu direla.

  4. Lantoki bakoitzean, ertzain bakoitzak gozatutako daten kontrol bat eramango da. Edonola ere, lantoki eta/edo unitate bakoitzeko langile guztiei bermatuko zaie udako oporrak gozatzea.

  5. Oporrak gutxienez astebeteka gozatu beharko dira, oro har.

    Halere, onar daitezke oporraldi laburragoak, beti egun osoak hartzen badira.

    Soilik kasu batean onartuko da oporrak orduka gozatzea: ia opor osoak onartu eta/edo gozatu ondoren, aplikatu beharreko ordu-erregimeneko lanaldi baten iraupena baino ordu gutxiago gelditzen direnean, betiere ordu horiek gozatzeak partzialki beste arrazoi bategatik gozatu behar den egun bat osatzea badute helburu.

  6. Hurrenkera-ordena.

    Jarraian jasotzen diren irizpideen aplikazioa dagokion esparru funtzionalaren barruan egin beharko da, eta modu preklusiboan ezartzen den ordenan. Horren ondorioz, soilik kasu batean aplikatu beharko da irizpide bat, aurrekoak ikusita ezinezkoa izan bada aurkeztutako eskaerak konpontzea.

    1. Irizpide nagusiak. Laneko bi aste jarraituko eskaerei emango zaie lehentasuna (horrelakotzat joko dira erdian astebeteko bermea dutenak ere), egutegiaren arabera gainerakoen gainean, eta astebeteko eskaerei, aldi laburragoko eskaeren gainean, eta, azken horien artean, egun kopuru handienekoek izango dute lehentasuna.

    Astebeteko oporrak emateko eta hurrenkera-ordena aplikatzeko erabakirako, ez dira kontuan hartuko eskatu izan diren aurreko edo ondorengo asteetako egunak, salbu eta bi astebete jarraitu diren kasuan.

    Baldin eta urteko azken astea gozatzea eskatu bada eta aste horretako egun batzuk hurrengo urtearen barruan badaude, gainerako asteetako irizpide berak aplikatu beharko dira, berezitasun bakar honekin: opor-ordu kopurua dagokion ekitaldiari egotzi beharko zaio.

    2. Irizpide subsidiarioak. Baldin eta aurreko puntuan aurreikusitako aurreko hiru estadioetakoren batean ezin bazaizkie oporrak eman egoera horretan aurkitzen diren eskatzaile guztiei, hurrengo irizpideak aplikatu beharko dira, eta jarraian jasotzen diren ordena preklusiboan, gainera; kontuan edukiko da beti, xede horretarako, daten bat-etortze bat gertatzen dela, bat-etortze horrek gutxienez bost eguni eragiten dienean. Aste Santuko aldiari dagokionez, berdin da urteko zein datetan egokitzen diren.

  1. Lehenengo, honako hauek izango dute lehentasuna: aurreko bi urteetan data berak eskatu zituztenek baina eman ez zitzaizkienek.

  2. Bigarren, hauek izango dute lehentasuna: aurreko urtean ere oraingoan eskatu dituzten data beretan eskatu zituztenek baina eman ez zitzaizkienek.

  3. Baldin eta ziur ez egonez gero aurreko urtean eskatutako eta ez baimendutako oporrez, honako hauek izango dute lehentasuna: aurreko urtean gozatutako oporrekin bat ez datozen datak eskatzen dituztenek.

  4. Baldin eta, aurreko irizpideak aplikatu ondoren ere eskaeren kopuru handiago bat balitz data berberetarako ezarritako ehunekoa baino, zozketara joko da.

  1. Oporrak gozatzeko eskaerek, onartuak izateko, lehentasuna izango dute beti, gai partikularrengatiko edo antzinatasun-egunengatik, edo gehiegizko egunengatik egun libreak gozatzeko baimena eskatzeko egindako eskaeren aurrean.

    Hurrenkera-ordena hori une zehatz batean aplikatu behar da: indarreko araudiaren arabera, ezarritako epeen barruan aurkeztutako eskaeren gainean erabaki behar denean. Ez da onartuko, beraz, epe barruan aurkeztutako eskaerak, ezarritako erabaki-epearen barruan onartu direnak, gero baliogabetuak izatea epe horretaz kanpo aurkeztu diren beste eskaera batzuengatik.

    Baimen horien kudeaketan arazoak saihesteko, talde bakoitzeko kideei jakinaraziko zaie arazo horiek badirela, aurkeztu diren eskaeren gainean erabaki behar den data baino nahikoa lehenago. Horrela jokatuta, data beretan interesa duten gainerako lankideek dagokion eskaera egin dezakete epe hura amaitu baino lehen, eta, hala, erabakitzeko unean, eskaera guztiak hartuko dira kontuan, ezarritako lehentasun-irizpideak aplikatzeko, beharrezkoa denean.

  2. Baldin eta, baturik udako oporrak eta neguko oporrak, gehiegizko orduak aterako balira oporretarako ezarritako orduekiko, berreskuratu egin beharko dira, eta Unitatearen buruak finkatuko du horiek noiz sartu, oporretarako eskaeraren gainean erabakitzen duen unean. Ordu horiei ezin zaizkie aplikatu 27. artikuluan aurreikusitako konpentsazioak.

    Baldin eta, aitzitik, ordu gutxiago aterako balira gozatzeko, ertzainak eskatu beharko du data, ordu horiek gainerako oporrekin batera gozatzeko.

  3. Udako aldia ekaineko lehen astelehenean hasiko da, eta irailaren 30ean, amaituko.

  4. Oporraldia eten egingo da, horren barruan eritasunik edo istripurik gertatuz gero, eta, egoera hori igaro denean, interesatuak oporrak jarraitzeko aukera izango du. Horretarako, medikuaren alta aurkeztuko du bere lantokian.

  5. Baldin eta, zerbitzuaren beharrengatik, ertzain bati oporrak gozatzeko data aldatzen bazaio hamabost eguneko baino gutxiagoko aurrerapenarekin, motibo horregatik sortu zaizkion gastuen ordaina jasotzeko eskubidea du ertzainak, aurrez gastu horiek zuritzeko agiriak aurkezten baditu, eta Bidaia Agentzien Araudian xedatutakoaren arabera.

    Era berean, baldin eta oporraldia eten beharra bada Herrizaingo Sailaren aginduz, aipatu etenagatik sortzen diren gastu guztiak haren gain izango dira.

  6. Baldin eta, oporrak gozatzen ari dela, 18. artikuluan araututako zitazio judizial batera badoa ertzaina, bost ordu zenbatuko dira laneko bezala; zenbaketa handiago baten kalterik gabe, haatik, aipatu izapidearen iraupena zuritzen duen agiria aurkezten bada.

  1. Txandako ordu-erregimenean, udako aldian, XL-X eta X-X motatako bi opor-aste goza daitezke, eta udaz kanpoko aldian gozatuko da udako aldian gozatu ez den aste mota.

    Oporraldi gisa izendatutako asteen aurreko erdiko edo ondoko aste libreetako bitan, ertzainei ezingo zaie deitu zerbitzura, oso salbuespenezko arrazoiengatik ez bada. Baldin eta aste jarraituak XL-X badira, berme hori haietako lehenengoaren asteburura luzatuko da. Baldin eta bi (2) lan-aste ez-kontsekutibo eskatzen badira, haietako baten aurreko eta ondoko astea bakarrik bermatuko da libre, eta adierazi egin beharko dira oporrak eskatzeko unean.

    Txandakako ordu-erregimeneko langileei Udako aldian hirugarren aste bat gozatzea baimentzeko (20. artikulua), beharrezkoa izango da, gainera, estalita geldi daitezen zerbitzuaren beharrak; horregatik, hirugarren aste bat baimentzeak inolaz ere ez dezake ekar berekin libreko beste ertzain bati deitzea.

  2. Lanaldi normalizatuko erregimenean, oporrak gehienez bi alditan gozatu ahal izango dira, eta gutxienez astebetekoa izango da aldi horietako bakoitza.

  3. Brigada Mugikorreko Unitatean, langileek 218 opor-ordu edukiko dituzte zerbitzuko urte bakoitzeko, eta opor-ordu horiek jarraiko puntuetan adierazten diren aste moten eta baldintzen arabera gozatuko dira:

  1. Bi opor-aste R-LE edo LE-R motako asteetan gozatuko dira, eta hirugarren bat, R-L edo L-LE-R motako asteetan; gainera, LE motako gehienez ere bi egun solte gozatzea baimen daiteke urteko, ezarritako ordu kopuruaren barruan.

    Brigada Mugikorreko ordu-eregimeneko langileek, udako aldian L-LE-R eta R-L motako bi lan-aste jarraitu egokitzen bazaizkie, aste horiek eska ditzakete opor gisa gozatzeko, eta R-LE edo LE-R motako opor-aste bat edukiko dute urtearen gainerakoan gozatzeko.

    218 orduak osatzeko gelditzen diren opor-orduak beren iraupenagatik dagozkion bi lanegunetan gozatuko dira. L-LE-R edo R-L motako batez gainera R-LE edo LE-R motako aste bat barne duten oporrak gozatzeko eskariek lehentasuna izango dute, baimena jasotzeko, L-LE-R eta R-L asteetarako eskatutako oporren gainean.

  2. Oporrak bezala gozatzen direnean lanerako planifikatutako bi aste jarraian, honako hau bermatzen da: oporralditzat izendatutako asteen aurreko, erdiko eta ondoko zerbitzurik gabeko asteetan, Unitateko langileei ez zaie deituko zerbitzura, oso salbuespenezko arrazoiengatik ez bada. Opor horiek gozatzeko eskaerek lehentasuna izango dute, iraupen laburragoko aldiekiko.

  3. Baldin eta, oporrak gozatzeko eragatik, ezein alditan ez badira gertatzen lanerako planifikatutako bi aste jarraitu, aurreko puntuan ezarritako bermea zerbitzurik gabekotzat planifikatutako hiru asteri aplikatuko zaie, eta asteok opor-asteetako baten aurrekoak edo ondokoak izango dira nahitaez. Oporren eskaeran, bermedun asteak adierazi beharko dira.

  4. Bermatzen da, halaber, hala eskatzen duten langileek lanerako planifikatutako bi aste jarraitu goza ditzaketela, opor egiteko, udako aldian.

  5. Aste osoak gozatzeko eskaerek lehentasuna izango dute egun solteak gozatzeko eskaerekiko.

  6. Udako aldian gozatu beharreko oporren eskaerak apirilaren 1a baino lehen egin behar dira, eta hil bera amaitu baino lehen erabakiko.

  7. Hiru opor-asteak udako aldian gozatzea eskatzen denean eta ezinezkoa denean horietako bat baimentzea, beste eskaera bat egin beharko da hurrengo lan-astean, aste hori aipatu alditik kanpo gozatzeko; Unitateak eskainitako informazioaren arabera eskuragarri dauden daten artean aukeratu beharko da aste hori gozatzeko data, eta eskaera horri ere epe berean erantzungo zaio.

  1. Herritarren Segurtasunaren esparruan, atala eta/edo taldea aipatzean, egutegietan egiten diren taldekako banaketak esan nahi dira, eta, esparru funtzionala kontzeptua aipatzen denean, ulertu behar da homogeneotasun bat dela talde taldeko kideek egiten dituzten funtzioetan, eta horiek ordeztu beharra dagoela zerbitzuaren beharrak estaltzeko.

    Esparru funtzionalak:

    1. Herritarren Segurtasunean:

      1. Agintariak.

        Bost agintariko edo gehiagoko taldeetan, banaketa eskala bakoitzeko kide izateagatik egingo da, jardunean badira ere: ofizialak eta ofizialordeak, alde batetik, eta 1. agenteak, bestetik.

        Lau agintarirainoko taldeetan, haiek guztiak esparru funtzional beraren barrukotzat joko dira.

      2. Zonako AKZ.

      3. Agenteak. Aldi bakoitzean oporrak zenbat agenteri eman dakizkiekeen erabakitzeko, oso kontuan hartuko dira, artikulu honen 2.1 atalean ezarritako ehunekoaz gainera, 1. eta 2. esparruetako langileei oporrak emanda ez dauden aldiak; eta ongi baloratuko dira, halaber, aurreikusitako zerbitzu-beharrak eta taldean benetan den presentzia, ehunekoa handitzeko.

    2. Ikerketa.

      1. Agintariak.

      2. Agenteak. Aldi bakoitzean oporrak zenbat agenteri eman dakizkiekeen erabakitzeko, oso kontuan hartuko dira, artikulu honen 2.1 atalean ezarritako ehunekoaz gainera, 1. esparruko langileei oporrak emanda ez dauden aldiak; eta ongi baloratuko dira, halaber, aurreikusitako zerbitzu-beharrak eta taldean benetan den presentzia, ehunekoa handitzeko.

  1. Baimen hauek dira izaera horretakoak:

    1. Erditzeagatiko baimena.

    2. Haurdunaldiko arriskuagatiko baimena.

    3. 12 hilabete baino gutxiagoko semea edo alaba zaintzeagatiko baimena.

    4. Aitatasun-baimena.

    5. Adopzioagatiko edo harreragatiko baimena.

    6. Ahaideen heriotzagatiko edo ospitaleratzeagatiko baimena.

    7. Minbizia edo beste eritasun larri bat duen haur adingabea zaintzeagatiko baimena.

    8. Eritasun larria duen senitartekoa zaintzeko baimena.

    9. Eritasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzeko baimena.

    10. 12 urtez beheko edo menpeko pertsona kontsultetara laguntzeko baimena, mediku-tratamenduak edo -esplorazioak egitera.

  2. Lan-neurri hauek dira izaera horretakoak:

    1. Emakume funtzionarioen zerbitzu-ematea, haurdunaldian.

    2. Emakumezko funtzionarioen zerbitzu-ematea, hamabi hilabete baino gutxiagoko haurra zaintzeko baimena gozatzen den aldian, haurrari bularra ematen ari zaion artean.

  3. a, b, c, d, e, f, g, eta h idatz-zatietan adierazitako baimenak gozatzea ezin da, ez atzeratu, ez ukatu, nahiz eta beharrezkoa izango den beti Unitatearen buruari jakinaraztea, salbuespenezko kausak direnean izan ezik, non geroago justifikatuko den baimena.

  4. i eta j idatz-zatietan aurreikusitako baimenak gozatzea ere baimenduko da, zerbitzuaren beharrek utziz gero. Horiek emateagatik langile kopurua urritzea ez da joko zerbitzuaren beharra, eta, beraz, ezingo da izan egun librean diren langileak deitzeko kausa.

  5. Ordaindutako baimenak gozatzeak ondorio hau izango du: lanerako planifikatutako denborarekin bat datorren haren iraupeneko denbora ez dela berreskuratu beharko. Soil-soilik baimenak gozatzeko xederako, urteko egun guztiak laneguntzat joko dira, oporretako aldia izan ezik.

  6. Izatezko bikoteek, bikote ezkonduek dituzten eskubide berak edukiko dituzte. Akordio honetan jasotako aurreikuspenak aplikatzeko xederako, hauxe jotzen da izatezko bikote: bi pertsonen batze libretik sortutakoa, baldin eta pertsonok adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak badira, jarduteko gaitasuna badute, ez badira ahaideak odolkidetasunez edo zuzeneko adopzioz, edo alboko bigarren mailako odolkidetasunez, eta maitasunezko eta sexuzko harreman batez loturik badaude, eta sexu berekoak edo desberdinekoak izanda ere. Halaber, bikoteko bi kideek baldintza hau bete behar dute: ezin dira beste inorekin batuta egon ezkontzaz edo izatezko bikote gisa.

    Baldin eta bikote kideetako batek Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean badu bere administrazio-bizitokia, izatezko bikote izaera egiaztatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako izen-ematearen ziurtagiria aurkeztu beharko da. Gainerako kasuetan, atal honen lehen paragrafoan adierazitako kontzeptuan jasota dauden baldintzak egiaztatu beharko dira.

  7. Lan-baldintzei buruzko Akordio honetan aurreikusita dauden baimenak aplikatzeko xederako, hauek ere joko dira seme-alabatzat edo bilobatzat: juridikoki hala ez izanik ere, Ertzaintzako kidearekin ezkonduta dagoen edo izatezko bikote harremana duen pertsonaren seme-alabak edo bilobak.

    Bikoteko beste kidearen ahaidetasun-harremana familia-liburua aurkeztuta egiaztatu beharko da.

18 aste jarraituko iraupena izango du. Baimen hori bi aste luzatuko da semeak edo alabak ezintasunen bat badauka, edo bigarrenetik aurrera jaiotzen den seme-alaba bakoitzeko, erditze anizkuna den kasuan. Baimen-denbora amak berak erabakiko du nola banatu, betiere sei aste erditu eta jarraian baldin badira. Ama hiltzen bada, beste gurasoak hartu ahal izango ditu baimeneko egun guztiak edo, baimena hasita badago, gelditzen diren egunak. Langilea baimen hori gozatzen ari dela, Administrazioak osagarri bat ordainduko dio, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) aitortzen duen prestazio ekonomikoaz gainera, langileak bere ordainsariaren % 100 jaso dezan.

Arestian aipatutakoa gorabehera, eta amak erditu ondoren nahitaez hartu beharreko nahitaezko atsedenaldiari dagozkion sei asteei kalterik egin gabe, bi gurasoek lan egiten badute, amatasunagatiko atsedenaldia hastean, amak aukera dezake beste gurasoak ere erditzearen ondoren dagokion aldiaren zati zehatz eta jarraitu bat gozatzea, edo aldi berean, edo amaren jarraian. Hasieran utzi zaion amatasun-baimena baliatzen jarrai dezake beste gurasoak, nahiz eta ama, berriz lanpostura itzultzeko aurreikusita dagoen unean, aldi bateko ezintasun-egoeran egon.

Bi gurasoek aldi berean gozatuz gero atseden-aldiak, horien batura ezin daiteke izan hamazortzi aste baino gehiagokoa, edo seme-alabaren ezintasunagatik edo erditze anizkunagatik dagozkion asteak baino gehiagokoa.

Baimen hori egun osoz edo egun zatika goza daiteke. Azken modalitate hori zerbitzuaren beharrek uzten dutenean aplikatuko da. Hori benetan izateko, nahitaezkoa izango da aurrez akordia egitea funtzionarioaren eta Sailaren artean.

Denbora gabeko erditzea gertatzen denean eta, beste edozein arrazoi dela eta, jaioberriak ohiko denboran baino gehiagoan ospitalean jarraitu behar duenean, baimena luzatu egingo da, jaioberriak ospitalean eman behar duen beste denboran; gehienez ere, hamahiru aste gehiago izango dira.

Baimen hori gozatu bitartean ere, parte har daiteke Administrazioak deitzen dituen prestakuntza-ikastaroetan.

  1. Haurdun dauden Ertzaintzako funtzionarioak salbuetsita egongo dira arauzko armak eramatetik eta dauden lantokian egiten diren administrazio-lanetako edozein egingo dute. Dagokion buruzagitzak esleituko ditu lan horiek. Honako hauek jotzen dira egoera horretan dauden emakumezko funtzionarioek egiteko moduko funtzioak, orientagarri gisa: beren administrazio-izaeragatik ahalegin fisikorik edo gorputzaren osotasunerako arriskurik ez dakarten lanak; adibidez, polizia-etxean salaketak jasotzea, bulego teknikoetako lanak, sarreren kontrola, irratia, etab.

    Halaber, eta era boluntarioan, haurdun dagoen funtzionarioa salbuetsita egongo da gaueko txandak egitetik eta, beraz, goizeko txandan arituko da hala dagoen bitartean.

    Haurdunaldiko hirugarren hiletik aurrera, funtzionario horiek borondatezko zerbitzu-eginkizuna eska dezakete, etxetik hurbilen duten lantokira alda ditzaten, joan-etorriak saihesteko edo horien iraupena murrizteko, garai horretan, ahal den heinean.

    Aldi hori mailegatutzat joko da jatorrizko Unitatean, 20. artikuluaren laugarren atalean xedatutakoa nahiz unitate barruko zerbitzu-eginkizunen mailan aplikatzeko, funtzionarioa unitatera itzultzen denean.

    Atal honetan aurreikusitako aldaketetako batzuk aplikatzearen ondorioz, postu berrian dagoen taldeko langileek estalita badituzte postuko funtzio nagusiak, Unitatearen Buruzagitzak aginduko du zer funtzio esleitu funtzionarioari, betiere haren egoerari kasu eginda, eta saiatuko da lanok haren kategoriarako egokiak izan daitezen.

  2. Baldin eta, arestian aipatutako neurrien aplikazioa gorabehera, egin beharreko funtzioak ez badira bateragarriak haurdun dagoen funtzionarioaren egoerarekin, haurdunaldi garaiko arriskuagatiko baimena eman daiteke, baimen hori jasotzeko eskubidea izateko ezarrita dauden legezko baldintzen arabera.

    Baimen hori gozatzen den bitartean, osagarria jaso daiteke, une horretan jasotzen ari den prestazio ekonomikoaz gainera, ordainsariaren % 100 osatzeko.

  1. Funtzionarioak lanetik ordubetez joateko eskubidea izango du, hamabi hilabete baina gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko. Denbora hori bi zatitan bana daiteke edo, bestela, lanegunaren ordu erdiko murrizketaz ordeztu. Aitak eta amak, biek lan egiten dutenean, bietako bat baizik ezin izango da eskubide horretaz baliatu.

    Funtzionarioak bi hauetako bat aukera dezake, edo aurreko paragrafoak aipatzen duen modalitatean erabiltzea baimena, edo hor sortzen den denbora osoa haurdunaldiagatiko eta erditzeagatiko baimenari gehitzea, egun osoz, beti ere hori haurdunaldi-baimeneko denboran eskatzen baldin bada. Horretarako, semeak edo alabak hamabi hilabete bete arte lanerako planifikatuta dauden egunak izango dira zenbatzeko modukoak, eta 140 ordutan geldituko da kuantifikatuta, edo zati proportzionalean, erditzeagatiko baimena gozatzea eteten denean edo etete horren ondoren aldi bateko ezintasuneko baja gertatzen denean, etenik gabe.

    Baimena egun osoko modalitate horretan gozatzea aukeratzen duten langileek, baldin eta eskaera erditzeagatiko baimena edo aitatasunagatiko baimena amaitutakoan egin badute, baimen hori goza dezakete, modalitate horretan, une horretatik aurrera; hau da, erditzeagatiko baimena edo aitatasunagatiko baimena amaitzen denetik kontatuta 140 ordu kalkulatu ondoren, dagokion datara arte gelditzen diren egunak goza ditzakete, hala badagokio.

    Egun osoz metatuta gozatuz gero, erditzeagatiko baimenaren amaieratik edo aitatasunagatiko baimena gozatzetik benetan gozatzera arte igarotako egunei dagokien baimena, nahiz eta egun horiek kontuan hartuko diren 140 orduak zenbatzeko, ezingo da gozatu gero.

    Artikulu honetan araututako baimenen iraunaldian aurreikusita dauden oporren gozatzea horiek amaitzean egingo da, nahiz eta beroriei dagokien urte naturala iraungita egon.

  2. Emakumezko funtzionarioen zerbitzu-ematea, hamabi hilabete baino gutxiagoko haurra zaintzeko baimena gozatzen den aldian, haurrari bularra ematen ari zaion artean.

    Baimen hori gozatzen ari diren bitartean, emakume funtzionarioek borondatezko zerbitzu-eginkizuna eska dezakete, etxetik hurbilen duten lantokira alda ditzaten, joan-etorriak saihesteko edo horien iraupena murrizteko, haurrari bularra ematen ari zaion artean.

    Aldi hori mailegatutzat joko da jatorrizko Unitatean, 20. artikuluaren laugarren paragrafoan xedatutakoa nahiz unitate barruko zerbitzu-eginkizunen mailan aplikatzeko, funtzionarioa unitatera itzultzen denean.

    Paragrafo honetan aurreikusitako aldaketetako batzuk aplikatzearen ondorioz, postu berrian dagoen taldeko langileek estalita badituzte postuko funtzio nagusiak, Unitatearen Buruzagitzak aginduko du zer funtzio esleitu funtzionarioari, betiere haren egoerari kasu eginda, eta saiatuko da lanok haren kategoriarako egokiak izan daitezen.

    Halaber, eta era boluntarioan, haurdun dagoen funtzionarioa salbuetsita egongo da gaueko txandak egitetik eta, beraz, goizeko txandan arituko da, hala dagoen bitartean.

Aitak edo beste gurasoak hogeita bat (21) egun natural jarraituko baimena hartzeko eskubidea izango du seme edo alaba baten jaiotzagatik, adopzioagatik edo harreragatik. Baimen hori hasiko da, nolanahi ere, haurra jaiotzen denetik edo harrera egiteko administrazio edo epai-erabakia edo lanaldi osoan adopzioan hartzeko ebazpen judiziala ematen denetik.

Administrazioak Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak aitortzen duen prestazio ekonomikoaz gaineko osagarria ordainduko dio funtzionarioari, horrek ordainsari finko eta aldizkakoen % 100 jaso dezan.

Adopzioagatiko edo harreragatiko baimenak, adopzio aurrekoak nahiz iraunkorrak edo sinpleak, etenik gabeko 18 asteko iraupena izango du. Baimen hori bi aste luzatuko da semeak edo alabak ezintasunen bat badauka, edo bigarrenetik aurrera jaiotzen den seme-alaba bakoitzeko, haurren adopzio edo harrera anizkuna den kasuetan.

Funtzionarioak erabakiko du baimen-denbora hori noiztik hasita zenbatu behar den; adingabea harreran hartzeko erabaki administratiboa edo judiziala hartzen denetik hasita, edo adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala ematen denetik hasita; dena dela, adingabe beragatik baimen hori aldi batean baino gehiagotan erabiltzeko eskubiderik ez da izango, inola ere.

Baldin eta bi gurasoek lan egiten badute, haiek nahi duten eran banatuko da baimena, eta aldi berean edo elkarren segidan hartu ahal izango dute, beti etenik gabeko aldietan.

Baldin eta bi gurasoek atsedenaldiak aldi berean gozatzen badituzte, atsedenaldion batura ezingo da izan 18 aste baino luzeagoa edo adopzio nahiz harrera anizkunagatik, edo adoptatutako edo harreran hartutako adingabearen ezintasunagatik dagokiona baino luzeagoa.

Baimen hori egun osoz edo egun zatika goza daiteke. Azken modalitate hori zerbitzuaren beharrek uzten dutenean aplikatuko da. Hori benetan izateko, nahitaezkoa izango da aurrez akordioa egitea funtzionarioaren eta Sailaren artean.

Baldin eta, nazioarteko adopzioen edo harreren kasuan, beharrezkoa balitz gurasoak, aurretik, adoptatu beharreko umearen jatorrizko herrira joan daitezen, gurasook eskubidea izango dute, gainera, bi hilabeteko baimena hartzeko. Aldi horretan, oinarrizko ordainsaria baino ez dute jasoko.

Alde batera utzita aurreko paragrafoan aurreikusitako bi hilabete arteko baimen hori, eta paragrafo berean jasotzen den kasurako, adopzioagatiko edo harreragatiko baimena, adopzio aurrekoa nahiz iraunkorra edo sinplea, lehenago has daiteke: zehazki, adopzioa eratzen duen ebazpen judiziala, edo harreraren erabaki administratiboa edo judiziala baino lau (4) aste lehenago.

Baimen hori gozatu bitartean ere, parte har daiteke Administrazioak deitzen dituen prestakuntza-ikastaroetan.

Langilea baimen hori gozatzen ari dela, Administrazioak osagarria ordainduko dio, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (GSIN) aitortzen duen prestazio ekonomikoaz gainera, langileak bere ordainsariaren % 100 jaso dezan.

Artikulu honetan aurreikusten diren adopzio- edo harrera-egoerak, adopzio aurrekoak nahiz iraunkorrak edo sinpleak, hauek izango dira zehazki: Kode Zibilean ezartzen direnak edo egoerok arautzeko autonomia erkidegoetako Lege zibiletan ezartzen direnak; horri dagokionez, harrera sinpleak gutxienez urtebeteko iraupena izan behar du.

Ertzaintzako funtzionarioek, egoera horri erantzuteko, eskubide hauek izango dituzte:

  1. Ezkontza-ahaidetasuneko edo odolkidetasuneko bigarren mailarainoko ahaideak hilez gero, 3 eguneko baimena eta 5 egunekoa, hildakoa ezkontidea edo seme-alaba bada. Baimena heriotzaren hurrengo egunean hasiko da, salbu eta heriotzaren egun berean hasi denean baimen hori gozatzen.

    Baldin eta hileta elizkizunak egin behar badituzte baimena gozatzeko egunetan ez den datan, egun hori erreferentziatzat hartuta langileek baimena eska dezakete eta hori baimen horren barruan izan behar du nahitaez.

  2. Ezkontza-ahaidetasuneko edo odolkidetasuneko bigarren mailaraino ahaideak ospitaleratuz gero, bi eguneko baimena, edo bost egunekoa, ospitaleratzeak ezkontideari edo seme-alaba bati eragiten dionean, eta hori, beti, dagokion ospitaleak emandako egiaztagiri baten bitartez justifikatu beharko da.

    Aurreko paragrafoan aipatutako ospitaleratze-kasuetan, iraupen bereko beste bigarren baimena jasotzeko eskubidea izango da, baldin eta lehen ospitaleratzetik hogeita hamar egun natural kontsekutibo igaro ondoren, ospitaleratzeak badirau.

    Eritasun terminal baten kasuan, ez da beharrezko izango aurreko paragrafoan aipatutako denbora igarotzea.

    Ez da sortuko baimen horretarako eskubiderik ahaide bat erditzeagatik ospitaleratzean. Soilik honek ekarriko du baimen horretarako eskubidea: seme-alaba baten jaiotzagatik ospitaleratutako ahaide batek, ospitalean gutxienez bost egun daramanetik aurrera.

    Honako kasu honetan ere emango da baimen hori: ebaketa bat edo proba mediko bat egin ondoren, pazientea ospitaleratuta gelditzen ez denean, haren egoera eritasun larri izaeratzat jotzeko beste denboran, eta, aldiz, bere etxean geldi egon behar duenean, hirugarren baten arretak behar dituela, gutxienez bi egunez (etxeko ospitaleratzea). Zirkunstantzia hori txosten mediko baten bitartez justifikatu beharko da.

    Izaera horren barruan ulertzen da amniozentesia egitea eta baimena bikotekideak bakarrik goza dezake; haren iraupena bi egunekoa izango da (aipatu proba egiten den eguna barne), salbu eta iraupen handiago bat justifikatzen denean txosten mediko baten bitartez, gehienez ere bost egunekoa.

  3. Artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan aurreikusitako kasuetan, baimena bi lanegunez luzatzeko eskubidea izango da, baldin eta heriotza edo ospitaleratzea ertzainaren ohiko bizitokitik 150 km-ra baino gehiagora gertatzen denean.

  4. Egun bateko (1) baimena ezartzen da, seme-alaba bati, ezkontideari edo lagunari ospitaleratzerik, edo 2. ataleko azken paragrafoan aurreikusitako atseden-denborarik, behar ez duen ebaketa batera laguntzeko.

  5. Artikulu honetan araututako baimenetarako ezarritako lanegunak horiek emateko arrazoi diren kasuak gertatzen diren egunetan hartu beharko dira, nahitaez.

  1. Funtzionarioak eskubidea izango du lanaldia erdira murrizteko gutxienez, baldin eta guraso biek, adoptatzaile biek edo adopzio aurreko zein iraunkorreko hartzaile biek lan egiten badute; horretaz gain, ordainsariak osorik jasoko dituzte, zerbitzuak emateko organo edo entitatearen aurrekontuen kontura, adingabeko semea edo alaba zaintzeko, minbizia edo iraupen luzeko ospitaleratzea eragiten duen beste eritasun larriren bat badu, eta beharrezkoa bada funtzionarioak berak zaintzea, modu jarraitu eta etengabean, ospitaleratzeak eta tratamendu jarraituak irauten duten bitartean, eta, gehienez ere, adingabeak 18 urte bete arte. Horrelakoetan, Osasunaren zerbitzu publikoaren edo Autonomia Erkidegoko osasuneko administrazio-organoaren edo, hala badagokio, dagokion itundutako osasun-entitatearen txostenak egiaztatu beharko du.

    Guraso biek, adoptatzaile biek edo adopzio aurreko zein iraunkorreko hartzaile biek baldin badute baimen hori hartzeko eskubidea, pertsona eta gertaera berberagatik, edo, hala badagokio, aplikatzekoa zaien Gizarte Segurantzako Erregimenean helburu horretarako ezarritako prestazioaren onuradun izateko baldintzak biek betetzen badituzte, funtzionarioak eskubidea izango du ordainsariak osorik jasotzeko lanaldiaren murrizketa iraun bitartean, betiere besteak, adopzioaren aurreko zein iraunkorreko adoptatzaileak edo hartzaileak, dagokion lanaldia murrizteko duen eskubidea galdu gabe, ez badu ordainsaria osorik jasotzen, baimen horri esker edo aplikatuko zaien Gizarte Segurantzako Erregimenean helburu horretarako ezarritako prestazioaren onuradun gisa. Bestelako kasuetan, lanaldia murrizteko eskubide soila izango du, dagokion ordainsarien murrizketak lagunduta.

    Era berean, biek lan egiten badute organo edo entitate berean, horrek mugatu dezake biak batera eskubideaz baliatzea, zerbitzuaren funtzionamendu zuzenean oinarritutako arrazoiak direla eta.

  2. Funtzionarioak, baimena eskatzen duenean, adierazi behar du lanaldiaren zer zatiri aplikatu behar zaion murrizketa, eta ezingo da ukatu aplikazio hori, salbu eta zerbitzuaren beharrak badira tartean. Funtzionarioak txandakako ordutegian lan egiten duenean eta baimen hori eskatzen duenean, hortik aurrera goizeko edo arratsaldeko txandetan egingo du lan, berak noiz aukeratzen duen, nahiz eta dagokion txandakako egutegiko zikloko egituran iraungo duen.

  3. Lan-orduak zehazteari dagokionez, eskatzailearen eta Unitatearen buruaren arteko akordioa bilatuko da beti. Akordiorik ez bada, bigarrenak ezarriko ditu lan-orduak, beti ere oso kontuan hartzen direla baimen hori gozatzen ari diren gainerako langileek egindako ordutegiak, hala badagokio, lana antolatzeko helburuarekin. Lan-txanda berean baimen hori gozatzeko izan diren eskaeren kopuru handiagatik aldaketa larriak gerta litezkeenean Unitate bateko zerbitzu-ematean, Batzorde Parekideak aztertuko du gozatze hori eskatutakoaz besteko txanda batean esleitzea.

Eritasun oso larria daukan lehen mailako senidea zaintzeko, Ertzaintzako langileak lanaldia % 50 murrizteko eskubidea izango du, murriztutako denbora ere ordaintzen zaiola, hilabeterako gehienez ere. Lan-orduak zehazteari dagokionez, eskatzailearen eta Unitatearen buruaren arteko akordioa bilatuko da beti.

  1. Legezko zaintzagatik zuzeneko zaintzapean hauetakoren bat (hamabi urtez beheko adingabea, bigarren mailako edo handiagoko mendetasun aitortua duen eta ordaindutako jarduerarik egiten ez duen pertsona, edo eritasun larri jarraitua duen eta odolkidetasunagatik 2. mailaraino ahaide den pertsona) daukan funtzionarioak baimena eska dezake, ohiko lanaldia heren bat eta erdi bat bitartean murriztea zehazki, eta, kasu horretan, ordainsaria ere hein berean murriztuko liokete, haren kontzeptu guztietan.

    Zaintzaile izaera izan behar duen funtzionarioak, baimena eskatzen duenean, adierazi behar du lanaldiaren zer zatiri aplikatu behar zaion murrizketa, eta ezingo da ukatu aplikazio hori, salbu eta zerbitzuaren beharrak badira tartean.

    Funtzionarioak txandakako ordutegian lan egiten duenean eta baimen hori eskatzen duenean, hortik aurrera goizeko edo arratsaldeko txandetan egingo du lan, berak noiz aukeratzen duen, nahiz eta dagokion txandakako egutegiko zikloko egituran iraungo duen.

    Lan-orduak zehazteari dagokionez, eskatzailearen eta Unitatearen buruaren arteko akordioa bilatuko da beti. Akordiorik ez bada, bigarrenak ezarriko ditu lan-orduak, beti ere oso kontuan hartzen direla baimen hori gozatzen ari diren gainerako langileek egindako ordutegiak, hala badagokio, lana antolatzeko helburuarekin. Lan-txanda berean baimen hori gozatzeko izan diren eskaeren kopuru handiagatik aldaketa larriak gerta litezkeenean Unitate bateko zerbitzu-ematean, Batzorde Parekideak aztertuko du gozatze hori eskatutakoaz besteko txanda batean esleitzea.

    Zazpi laneguneko asteetan, arratsaldeko txanda aukeratu duten ertzainek 18:00-19:00etatik aurrera lan egingo dute asteburuetan.

    Ordutegi malguko lana duten langileen kasuetan lanaldi-murrizketaren kalkulua egiteko, erreferentziako lanaldia zazpi ordukoa izango da.

  2. Baldin eta, legezko zaintzagatik, ertzainak hamabi urtez beheko bat badu zuzeneko zaintzapean, funtzionario horrek bere lana txandakako erregimenean egiten duenean, baimen hori gozatzea onar daiteke, lan egin beharreko egunak murrizten direla, ezarritako planifikazioaren arabera, baina lanaldi osoan egin beharko da lan, proportzioz egokitzen diren egunetan. Xede horretarako, baimena emateko erabakian, berariaz adierazi behar dira Unitatearen buruak ezarritako benetako lanegunak. Baimen hori indarrean dagoen bitartean, urte bakoitzaren hasieran, honako hau jakinaraziko du Unitatearen buruak: benetako zenbat lanegun egin behar diren bere taldearen planifikazioaren barruan. Baldin eta langile bat, baimen hori gozatzen ari dela, beste lantoki, kategoria, espezialitate edo funtzio batera aldatuko balitz, beste eskaera bat egin beharko luke, eta aipatu aldaketa gertatzean amaituko litzateke aurrekoaren aplikazioa.

    Modalitate horretan baimena gozatzea onartzeak Unitatearen buruaren adostasuna beharko du, edonola ere.

  3. Baimen modalitate hori gozatzeak ez du ekarriko berekin oporrak emateko lehentasunei buruzko irizpideak aplikatzeko kalterik.

Legezko zaintzagatik zuzeneko zaintzapean hauetakoren bat (hamabi urtez beheko adingabea, ordaindutako jarduerarik egiten ez duen eta menpekotzat jota dagoen pertsona, 2. mailako ezkontza-ahaidetasunerainoko edo odolkidetasunerainoko ahaidea, edo maila urrunagokoa, bizikidetza dagoen kasuetan) daukan funtzionarioak kontsulta batera lagun dezake hura, mediku-tratamenduak edo azterketak egitera, baldin eta beharrekoa balitz lagundua den pertsonaren egoeragatik.

Baimen hori eman dadin, funtzionarioak aurrez justifikatu behar du kontsulta hori egiten den zentroak ez dauzkala ezarrita kontsulta-egun eta -ordu egoki batzuk aipatu kontsultara laneko planifikaziotik kanpo joateko; bestalde, eskaera gutxienez lau egun lehenago egin behar da, salbu eta justifikatzen bada atzerapenak kalte egin diezaiokeela lagunduaren osasunari; halere, kontsultara joan izanaren egiaztagiria aurkeztu behar da gero.

Baimen hori gozatzeak berreskuratu beharreko baimenaren izaera izango du, 55. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  1. Hurrena deskribatzen diren baimenak ere eman daitezke, horietan ezartzen diren arauen arabera. Hauek dira:

    1. Istripuagatiko edo eritasunagatiko baimena.

    2. Norberaren edo ahaideen ezkontzarako baimena.

    3. Bataioagatiko edo jaunartzeagatiko baimena.

    4. Ohiko etxebizitzaz aldatzeko baimena.

    5. Ertzain gisa zitazio eta tramite judizialetara joateko baimena.

    6. Nahitaezko betebehar publiko edo pribatuak egiteko baimena.

    7. Lanpostuarekin edo laneko funtzioekin zuzenean lotutako lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko baimena.

    8. Lanpostuarekin edo laneko funtzioekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko baimena.

    9. Medikuko kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara joateko baimena.

    10. Gai partikularrengatiko baimena.

    11. Antzinatasunagatiko baimena.

    12. Norberaren eginkizunetarako baimena.

    1. Berreskuratu beharreko baimena.

    2. Gizarte-zerbitzu ofizialei laguntzeagatiko baimena.

    3. Gobernuz Kanpoko Erakundeekin (GKE) lankidetzarako baimena.

  2. a, b, c, d, e eta f idatz-zatietan adierazitako baimenak gozatzea ezin da, ez atzeratu, ez ukatu, nahiz eta beharrezkoa izango den beti Unitatearen buruari jakinaraztea, salbuespenezko kausak direnean izan ezik, geroago justifikatuko baita.

  3. Onartuko da g, h, i, j, k, l, m, n, ñ idatz-zatietan aurreikusitako baimenak gozatzea, zerbitzuaren beharrek uzten dutenean. Horiek emateagatik langile kopurua urritzea ez da joko zerbitzuaren beharra, eta, beraz, ezingo da izan egun librean diren langileak deitzeko kausa.

  1. Eritasunagatik edo istripuagatik beren funtzioak normal betetzeko gai ez diren Ertzaintzako funtzionarioek, osasun-arretako zerbitzuen baja batekin justifikatzen dutenean egoera hori, baimen baterako eskubidea izango dute dagokion alta medikua eskuratu arte, betiere indarrean jarraitzen badu Administrazioarekin lotzen dituen zerbitzu-zerrendak.

  2. Administrazioak berak egoki ikusitako eran kontrola ditzake aipatu baimenak. Administrazioak, Enpresako Osasun Zerbitzuak egindako mediku-azterketaren bidez, langilearen eritasunaren edota istripuaren jarraipena egin eta haren osasun-egoera egiazta dezake, egoeraren berri jakiteko, behar den laguntza emateko eta langilea lehenbailehen erabat sendatu dadin lortzeko. Ertzainak behartuta egongo dira Enpresako Osasun Zerbitzuak ezartzen dizkien zitazioetara joatera, aldi bateko ezintasun-egoeran dauden lehen egunetik bertatik, joan-etorri horregatik sortzen den gastuagatik dagokion konpentsazioa jasotzeko eskubidearekiko kalterik gabe. Kontsulta horietara justifikatu gabe ez agertzeak laguntza ekonomiko osagarriak galtzea ekar dezake berekin, interesatuari aurrez bere arrazoiak idatziz adierazteko aukera eman eta gero.

  3. Eritasunagatik edo istripuagatik datorren aldi bateko ezintasunaren kasuan, jardun aktiboko edo bigarren jarduerako egoera administratiboan dauden bitartean, funtzionarioek, dagokion baja-agiria edo baja-berrespena aurkeztu ondoren, jadanik jasotzen ari diren prestazio ekonomikoez gainera beste osagarri bat jasoko dute, ezarritako legezko epean, beren ordainsarien % 100 osatzeraino, gehienez ere 18 hilabetez.

    Osagarri hori jaso daiteke 18 hilabeteak igarotakoan, GSINren ebazpenean adierazitako ezintasun iraunkorraren ondorio ekonomikoen dataren aurreko egunera arte. Deklarazio horrek atzeraeraginezko ondorioak dauzkanean, aldi horretan ordaindutako zenbatekoek soldata-aurrerakin izaera izango dute, eta, beraz, Saila izango da 8. artikuluan aurreikusitako polizaren lehen onuraduna, zenbateko horretan berean. Horretarako, Sailak ezarritako eskaera bete beharko du interesatuak. Baldin eta ebazpenak ez badu deklaratzen nahitaezko erretiroa dakarren ezintasuna, aipatu osagarria Ebazpenaren egunera arte atxikiko da.

    Osagarri hori jasotzeko eskubidea izateko, baldintza hau bete beharko da: aipatu eskaerarekin batera, egiaztagiria aurkeztu beharko da; horretan frogatuko da 18 hilabeteak igaro aurretik eskatu dela ezintasun iraunkorraren deklarazioa, edo espedientea irekita dagoela xede berarekin.

  4. Eritasunagatiko edo istripuagatiko baimena gozatzen ari den bitartean langileak norbere edo inoren konturako lanak egiten baditu, aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa eskuratzeko eskubidea galduko du, eta Administrazioari itzuli beharko dizkio, hilabeteko epean, arrazoi horregatik bidegabeki jasotako diru kopuruak, ireki dakiokeen diziplina-espedientearen kalterik gabe.

  5. Nahita eta inongo justifikaziorik gabe eritasun- edo istripu-egoera luzatzen duen funtzionarioak, beste erantzukizun batzuk gorabehera, diziplina-erantzukizuna edukiko du, eta hirugarren paragrafoan ezarritako zenbatekoa jasotzeko eskubidea galduko; gainera, prozesuaren barruan data horretara arte jaso duen guztia itzuli beharko du.

  6. Alta medikuaren aurka ertzain batek jarritako helegitea aintzat hartu ez duten kasuetan, GSINren ebazpenaren zain ertzainak lanera huts egin dituen egunei dagokienez, oztopatzerik edo asmo txarrik izan ez bada haren aldetik, Sailak aintzat hartuko du interesatuak benetan lanera itzuli eta gero 15 eguneko epearen barruan aurkezten duen eskaera, hark oporrengatik edo gai partikularretarako, antzinatasun-egunengatik eta berreskuratu beharreko baimenengatik goza ditzakeen egunei egozteko huts egindako egunak.

  7. Ezintasun iraunkor osoa ohiko lanbiderako, ezintasun absolutua edozein lanetarako, edo baliaezintasun handia deklaratzen duen GSINren ebazpenak ezartzen duenean, espresuki, lanpostua gorde behar dela, hala egingo da, zeren ertzainaren ezintasun-egoera segur aski berrikusi egingo baita, hobetze bategatik, eta ertzaina berriro lanpostura itzul baitaiteke. Funtzionarioak bi urtez atxikiko du eskubide hori, ezintasun iraunkorra deklaratzen duen ebazpena ematen den datatik kontatzen hasita.

  1. Langileak 20 egun naturaleko baimena izango du bera ezkontzeagatik. Ezkontza ospatu baino lehen edo ospatu ostean hartu ahal izango da, baina edonola ere, ezkontzaren eguna epealdiaren barruan geratuko da.

    Baimen hori oporraldiari meta dakioke, hura gozatu aurretik edo ondoren. Horretarako, ertzainak 15 eguneko aurrerapenarekin jakinaraziko dio erabakia bere Unitatearen buruari, eta horrek bere onespena emango du, iruditzen bazaio ez dela kalterik zerbitzuarentzat, eta betetzen dela oporrei buruzko araudia.

  2. Baimen hori hartzeko eskubidea izango dute, era berean, izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean jasotako baldintzetan izatezko bikotea eratzen duten langileek, baldin eta EAEko Izatezko Bikoteen Erregistroak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatzen bada.

    Ezkontza ez diren batzeen bidez eratzen direnean izatezko bikoteen kasuan, dagokion ziurtagirian ageri den datak nahitaez egon behar du baimena gozatzeko aldiaren barruan.

  3. Ezkontzen direnak edo izatezko bikotea eratzen dutenak ertzain baten gurasoak, aitaginarreba edo amaginarreba, anai-arrebak, ezkonanaia-arrebak, seme-alabak, bilobak edo aitona-amonak direnean eta ezkontza-eguna bat badator lanerako planifikatutako txanda batekin edo haren bezperarekin, edo ertzainak gaueko txanda planifikatuta duenean, ertzain horrek egun natural bateko baimena goza dezake; baimen hori 3 egun naturalera luzatuko da, baldin eta ospakizuna ertzainaren bizitokitik 150 km-ra baino gehiagora egiten bada, ospakizunaren eguna egun horietako bigarrenarekin bat etor dadin.

Seme-alaba baten edo biloba baten bataioaren edo jaunartzearen kasuan, aitak, amak eta aitona-amonek baimena goza dezakete gertaera horren egunean, baldin eta gertaera lanerako planifikatutako edo aurreikusitako egunean bada, edo bezperan, gaueko txanda planifikatuta dagoenean.

Ohiko bizilekua aldatu behar duenean, funtzionarioak 2 laneguneko baimena har dezake, errolda-ziurtagiri baten bidez justifikatzen duela aldaketa. Baimena erroldatze-datatik hasi eta 15 eguneko epean gozatuko da. Ez da onartuko baimen hori gozatzea hauteskunde-egunetan, abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an.

Ertzain bati datxezkion eginkizunen ondoriozko zitazio eta tramite judizialetara joan behar denean, hurrena ezartzen diren irizpideak jarraituko dira.

Ez du izango bere ertzain izaeragatik epaiketara joatearen izaera: zerbitzua ematean gertatutako zirkunstantzia batean edukita ere jatorria, epaiketara joateak interes pertsonaleko helburu bat badauka.

  1. Lanerako planifikatutako txandan, langileek baimen ordaindua har dezakete, dagokion tokira joateko behar den denborarako.

  2. Epaiketara joatearen ondorioz txandaren hasierako ordua baino beranduago sartuz gero lanera edo txanda amaitu baino lehen irtenez gero lanetik, ulertuko da denbora hori 18. artikuluan jasotako ordu-konpentsazioaren barruan sartuta dagoela.

  3. Bezperan gaueko txanda programatuta dagoenean eta epaiketa hurrengo goizerako ezarrita dagoenean, langileek ez dute lanik egin beharko bezperan, eta 8 orduko baimena zenbatuko da txanda horretan, epaiketara joatea konpentsatzeko.

    Txanda osoan lanik ez egiteko posibilitatea aukera-eskubidetzat ulertu beharko du ertzainak, hala adierazten badu, ez baita izango uko egiterik.

    Bezperan lanik ez egiteko erabakia aurretik egin den azkeneko benetako lanaldian jakinarazi beharko du ertzainak.

  4. Epaiketara joateko 300 kilometro baino gehiago egin behar denean:

    1. Egun berean joatea eta etortzea.

      Lanerako programatutako eguna: baimena (16 ordu).

      Aurreko eguna gaueko txanda programatuta: baimena (8 ordu).

    2. Joan eta etorri egun desberdinetan.

      Joan-etorriko eguna:

      Lana eta joan-etorria bateragarritzat programatuta: programatutako lana egin beharra: 4 ordu.

      Joan-etorriarekin bateragarria ez den lana programatuta: baimena (8 ordu).

      Epaiketa-eguna:

      Lanerako programatuta: baimena (8 ordu).

    3. Epailearen zitazioaren tokian bi egun oso edo gehiago egon behar izanez gero:

      Honela zenbatuko da epaitegia dagoen tokian emandako egun oso bakoitza:

      Lanerako programatuta: baimena (8 ordu).

      Bidaiako egunean, b) puntuan ezarritakoa aplikatu beharko da.

  5. Egoitza judizialean tramiteak betetzea helburutzat duten zitazioen kasuan, baimen ordaindua emango da behar den denborarako, zitazio horiek lanerako planifikatutako txandarekin bat datozenean. 3. paragrafoan aurreikusitako kasua gertatzen denean, baimenaren zenbaketa 5 ordukoa izango da.

    Honako hauek dira tramite horiek, besteak beste: testigantzak berrestea, errekerimenduak, ezagutze-saioak taldeka, karakterizazioak, epaiak jakinaraztea, zitazioak jasotzeko zitazioak, deklarazioak, abokatua eta prokuradorea izendatzea, aditu-frogak egitea, eta auzitegiko medikuari laguntzea.

  6. Ertzaina joateak Herrizaingo Saileko abokatuaren kontsultara (bere polizia-funtzioak egitean ustez egindako ekintzengatik prozedura penal batean inputatu gisa dagoenean eta bere defentsa prestatu behar duenean) 1. eta 3. paragrafoetan aurreikusitako tratamendua izango du.

  7. Diziplina Unitatearen zitaziora joan behar duenean diziplina-espediente batean sartuta dagoelako, ertzainari baimen ordaindua emango zaio behar den denborarako, zitazio hori lanerako planifikatutako txandarekin bat datorrenean. Ertzaina lekuko gisa joanez gero, 1. puntuan eta 3. puntuan aurreikusitako tratamendua izango du.

  1. Izaera publikoko edo pertsonaleko nahitaezko betebeharrak betetzeko, funtzionarioek baimena edukiko dute haiek betetzeko behar den denborarako, baldin eta haiek lanerako planifikatutako denboratik kanpo egiterik ez badago.

  2. Hitzarmenari dagokionez, hurrengoak hartuko dira nahitaezko betebehar publikotzat eta norberaren betebehartzat:

  1. Epaitegietatik, polizia-etxeetatik, gobernu zibiletatik edo militarretatik jasotako zitazioak, ikuskapen militarrak edo arma-ikuskapenak, nortasun-agiria, pasaportea, ziurtagiriak eta erregistro-izapideak erakunde ofizialetan. Notario-eginbideak eta tramiteak izaera publikoko edo pertsonaleko nahitaezko betebehartzat joko dira, artikulu honetan aurreikusitako xedeetarako, betiere notarioak ezartzen dituenean ezbairik gabe zitaziora agertzeko eguna eta ordua.

  2. Seme-alaba adingabeei, eta ezkontza-ahaidetasuneko edo odolkidetasuneko 2. mailarainoko ahaide minusbaliatu psikikoei edo fisikoei beren egoeragatik egin behar dituzten tramiteak egitera laguntzea.

  3. LGB edo C1 gidabaimenak berritzea.

    Langileek baimen ez berreskuragarria izango dute, behar den denborakoa, LGB edo C1 gidabaimenak berritzeko, eta baimen horrek ez du iraungo 3 ordu baino gehiago.

  1. Laneko funtzioekin edo lanpostuarekin zuzenean lotutako lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko, baimena emango zaie Euskal Autonomia Erkidegoan zein Estatuko gainerako beste lurraldeetan dauden prestakuntza-zentro ofizialetan ikasketa horiek egiteko onartzen dituzten ertzain guztiei.

    Ikastaro horietara joateko, ikasketa-zentroan onartuak izanaren agiria aurkeztu beharko dute ertzainek eta Giza Baliabideen Zuzendaritzaren nahitaezko baimena eskuratu.

    Baimen horren iraupena ezingo da izan ikasturte bati dagokiona baino luzeagoa.

  2. Ikasketak Polizia Akademiak programatutako jardueren barruan edo harekin hitzartuta egiten direnean, ondoko ordu-zenbaketa eta kalte-ordainketa erregimena aplikatuko da.

    Arautze hori ez zaie aplikatuko etengabeko prestakuntzako jarduerei, jarduerok dagozkien lan-egutegietan egingo baitira, eta horietara joaten direnei aipatu egutegietan aurreikusitako lan-baldintzak ezarriko zaizkie.

  1. Ikastaro guztiei aplikatzeko arau komunak:

    Ikastaroa hasten den egunaren bezperan, gaueko lan-txanda dagoenean planifikatuta, ez da benetan lan egin beharrik izango; 2 motako ikastaroetan, aldiz, txanda libre izaera izatera pasatuko da.

    Baldin eta ikastaroa astelehen batean hasten bada eta aurreko asteburua lanerako badago planifikatuta, txanda hori librera alda daiteke, interesatuak hala eskatuta, baldin eta hala onartzen bada zerbitzuaren beharren arabera, aurreko paragrafoan xedatutakoaren kalterik gabe.

    Astebete jarraitu bat baino gehiago dirauten ikastaroetan, ikastaroko bi asteren artean dauden asteburuak haren barruan daudela joko da, eta ez da zerbitzurik eman beharrik izango nahiz eta hala planifikatuta egon, salbu eta hauteskundeak edo kontsultak egitea aurreikusita dagoenean.

    Ikastaroa amaitu ondoren aste naturala bukatzeko gelditzen diren egunetan, langileak beren Unitatearen esanetara egongo dira, eta hala planifikatuta dutenek zerbitzu eman beharko dute benetan, salbu eta baimenen bat gozatzea onartu zaienean, edo, ikastaroa ostiralean amaitzen delako, Unitateak interesatuaren eskaera onartu duenean, hark zerbitzurik ez emateko asteburuan, eta, kasu horretan, hori txanda libre izaera izatera pasatuko da.

    1. motako ikastaroak:

    Derrigortasun-datarekin hizkuntza-eskakizuna esleituta duten behin betiko postuetan dauden funtzionarioentzako hizkuntza-trebakuntzako ikastaroak, eta lan-ordutegiaren barruan egindako ikastaroak, zeinak lan-baldintzak arautzen dituen Akordioaren 69. artikuluan dauden aurreikusita.

    Ordu-zenbaketa:

    Ikastaro-egunetako orduen zenbaketa zazpi ordukoa izango da eskola-egunetan. Baldin eta, ikastaroaren amaieran, zenbaketa horrek ez badu gainditzen funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia, azken horren arabera jardungo da.

    Hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko probak egitera joatea:

    Bai hizkuntza-eskakizuna egiaztatzeko proba egiteko egunean, bai Atariko Proba egiteko egunean:

    Langileak lan-txanda badu programatuta, zazpi ordu zenbatuko dira, salbu eta planifikatutako lanaldiaren iraupena handiagoa denean.

    Langileak zerbitzutik libre badu programatuta, zazpi ordu zenbatuko dira.

    2. motako ikastaroak:

    Langileei zuzendutako ikastaroak, oro har, edo kategoria nahiz eskala jakin batekoak izanik joan nahi dutenei, ikastaroon deialdian aurreikusita dagoenean langileak aurrez eskatuta joango direla horietara, eta 2.4 puntuan aipatutakoen izaera ez dutenean:

    Igoera-ikastaroak.

    Trebakuntzan gaitzeko ikastaroak.

    Espezializazio-ikastaroak.

    Ordu-zenbaketa:

    Astebete baino gehiago ez dirauten ikastaroak. Interesatuak mota horretako ikastaroetara joateko dagokion baimena izango du, ikastaro horiek lan-txanda programatuarekin bat datozenean.

    Aste natural bat baino gehiago dirauten ikastaroak. Ikastaro-egunetako orduen zenbaketa zazpi ordukoa izango da eskola-egunetan. Baldin eta zenbaketa hori funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia baino txikiagoa bada, azken horren arabera jardungo da.

    Lan-txanda programatuko orduetan joatea:

    Behar den denborarako baimena eduki beharko da. Programatutako txanda zenbatuko da, salbu eta probaren edo azterketaren benetako iraupena aurreikusitako lanaldiaren erdia baino laburragoa izan den kasuetan, eta, kasu horretan, gainerakoa, ez bada lan egin, ez da zenbatuko.

    Egun librean eta lan-txanda librean joatea:

    Ez da beharrezkoa izango baimenik ematea. Baldin eta proba goizeko ordutegian egiten bada, bezperan gaueko txanda programatuta edukita, txanda hori librera aldatu ahal izango da, interesatuak hala eskatuta.

    3. motako ikastaroak:

    Ikastaro horiek gainditzea lanpostuan irauteko baldintza denean.

    Eguneratze-, birziklatze- eta hobekuntza-ikastaroak. Lanpostu jakin batzuk dauzkaten edo funtzio zehatz batzuk egiten dituzten langileek joan behar dute horietara. Ahal bada, eta zerbitzuaren beharrek uzten duten heinean, ikastaro horietara joatea lanerako planifikatutako aste batekin etorriko da bat, erreferentziatzat planifikatutako egutegia hartuta gerta dadin joate hori.

    Ordu-zenbaketa:

    Astebete naturala baino gehiago ez dirauten ikastaroak:

    Lan-txandako lanaldiekin bat etorriz gero, ikastaroetara joaten den egunetan ikastaro-orduak zenbatuko dira, dagokion ordu kopurua gehitzen dela, planifikatutako lanaldiek horren iraupena gainditzen dutenean.

    Baldin eta lanik gabeko egunetan ikastaroetara joanez gero, egun horietan ikastaroko eskola-orduak zenbatuko dira, zazpi ordu.

    Astebete naturala baino luzeagoko ikastaroak:

    Ikastaro-egunetako orduen zenbaketa, gutxienez, zazpi ordukoa izango da, eskola-egunetan. Baldin eta, ikastaroaren amaieran, zenbaketa horrek ez badu gainditzen funtzionario bakoitzaren oinarrizko egutegia, azken horren arabera jardungo da.

  1. Lanpostu batzuk hornitzeko deialdi baten esparruan egindako azterketak.

    Herritarren segurtasuneko txandakako ordu-erregimena.

    Azterketen ordutegia bat datorrenean lanerako planifikatutako txandarekin, langileek baimen ordaindua edukiko dute haietara joateko.

    Lanaldi normalizatuko ordu-erregimena.

    Baimen ordaindua izango du haietara joateko behar den denborakoa.

    Ordu-erregimen espezifikoa.

    Lan-txandaren ordutegia bat datorrenean azterketak egiteko ordutegiarekin, baimen ordaindua edukiko dute haietara joateko behar den denborarako.

    Mota horretako azterketetara joatean sortzen diren gastuak ez dira konpentsatuko.

Norberaren lan-funtzioekin edo lanpostuarekin zuzenean lotuta ez dauden ikasketak egiteko, funtzionarioek baimena edukiko dute ikastetxe ofizial edo homologatuetan azterketak egiteko; egun natural batekoa, egin behar den azterketa bakoitzeko, deialdi arruntetan nahiz ezohikoetan, betiere dagokion frogagiria aurkezten dela. Baldin eta azterketarenaren aurreko eguna eta interesatuaren gaueko txandako lana bat badatoz, txanda horretan lantokira ez joanda gozatuko da baimena. Azterketa-tokia egilearen bizilekutik 150 km-ra baino gehiagora bada, baimena bi egun naturalera luzatuko da. Baimen hau ordaindua izango da.

  1. Funtzionarioek baimena jasotzeko eskubidea dute, lanaldi-orduetan kontsulta, tratamendu eta azterketa medikuetara joateko, haietara joatea behar bezala justifikatuta dagoenean, eta egiaztatzen bada kontsultok, tratamenduok eta azterketok egiten dituen zentroak ez daukala ezarrita beste ordurik edo egunik, funtzionarioak haietara planifikatutako lan-orduetatik kanpo joateko.

    Baimen horrek gehienez ere 4 ordu iraungo du oro har, behar bezala egiaztatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik. Baimena behar besteko aurrerapenaz eskatzen bada, lanaldi osoan ez etortzea onartuko zaio funtzionarioari, kasu horretan 4 ordu zenbatzen zaizkiola, eta lanaldiko gainerako 4 orduak berreskuratu beharreko baimentzat joko dira.

    Kontsulta, tratamendua edo azterketa goizeko 12:00etan baino lehenago badago ezarrita eta funtzionarioa aste horretan gaueko txanda egiten ari bada, aurreko gauean lanera ez etortzea ametituko da, kasu horretan 4 ordu zenbatzen direla, eta lanaldiko gainerako 4 orduak berreskuratu beharreko baimentzat joko dira.

    Baimen hori ordaindua izango da.

  2. Umea jaio orduko azterketak egin eta erditzea prestatzeko teknikak ikastera joateko beharrezko denbora guztirako baimena izango du haurdunaldian dagoen funtzionarioak, eta ordaindu egingo zaio. Horretarako, frogatu beharko da azterketok eta teknikok lanaldiaren barruan egin behar direla eta behar bezala egiaztatu beharko da haietara joan dela.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorreko 2009ko azaroaren 18ko Akordioan ezarritakoaren arabera, gai partikularrengatiko baimena aitortzen da. Baimena urteko lanaldiari ken dakioke eta egun libreen moduan gozatuko da.

  2. Urte natural bakoitzean, sei egun osoko baimena gozatzeko eskubidea aitortzen da, 45 ordukoa, edo urteko lanaldia 45 ordu murrizteko eskubidea.

  3. Urteko lanaldia murriztea aukeratzen duten langileek urtarrilean erabiliko dute aukera hori, dagokion Unitatean Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako eskaera-eredua aurkeztuta.

    Aipatu epean, aldi bateko ezintasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikaturengatik, bajan dauden langileek, lanera itzuli ondorengo hamabost egunen barruan egin dezakete eskaera hori.

  4. Langileek beste aukera hau ere badute: egun horietako hiru (22 ordu eta 30 minutu, guztira) benetan gozatu ordez, jarraian ezarritako konpentsazio ekonomikoa aukera dezakete, urtarrilaren batean bakoitzak daukan kategoriaren arabera:

    Agentea: 540 euro.

    Agente lehena: 558 euro.

    Ofizialordea: 609 euro.

    Ofiziala: 671 euro.

    Komisariordea: 761 euro.

    Komisarioa: 818 euro.

    Intendentea: 872 euro.

    Superintendentea: 983 euro.

    Langileek urtarrilean erabili beharko dute aukera hori, dagokion Unitatean Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako eskaera-eredua aurkeztuta.

    Aipatu epean, aldi bateko ezintasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikaturengatik, bajan dauden langileek lanera itzuli ondorengo hamabost egunen barruan egin beharko dute eskaera hori, aukera hori erabili nahi izanez gero.

    Aukera hori erabiltzeak hau ekarriko du berekin: gai partikularrengatiko baimena gozatzeak ezingo da hiru egun baino gehiago iraun.

    Ordu-erregimen batean mota desberdinetako lanaldiak daudenean ezarririk, emango da baimen hori, egun kopuru bera sartzen dela lanaldi mota guztietan, goza daitezkeen egunen kopuruak uzten duen heinean bederen, salbu eta planifikatutako lanaldi txikiagoko egun kopuru handiagoa gozatzea eskatu denean, nahiz eta horrek baimen horregatik ordu gehiago gozatzea ekarri, artikulu honen 2. paragrafoan aurreikusita baino.

    Neurri horrek inoiz ez dio eragingo urteko lanaldia murrizteko aukerari, 45 ordukoa iraungo baitu aukera horrek, ez eta konpentsazio ekonomikoaren aldeko aukerari ere; izan ere, funtzionarioaren kategoriaren arabera ezarritako zenbaketaren arabera egiten jarraituko baita.

  5. Baimen-egun horiek gozatzeko eskubidea eta zerbitzuaren beharrei behar bezala erantzutea bateragarri egiteko xedez, oporren eskaerarako ezarritako epeen barruan egin beharko dira eskaera eta haren ebazpena, dagokion Unitatean Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezarritako eskaera-eredua aurkeztuta. Baimena maiatzaren 15a baino lehenago eskatuz gero, eskabideak gutxienez hamabost egun lehenago aurkeztu beharko dira eta horren ebazpena astebeteko epean eman beharko da.

    Aipatu epean, aldi bateko ezintasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikaturengatik, bajan dauden langileek, lanera itzuli ondorengo hamabost egunen barruan egin dezakete eskaera hori.

  6. Baimen hori oporrak baimendu ondoren eta antzinatasun-egunen gozatzea onartu aurretik emango da, betiere aurreko puntuko lehen paragrafoan ezarritako epe orokorraren barruan.

    Eskaerez erabakitzeko, Dekretu honetako 30. artikuluan, 2.6 eta 2.7 paragrafoetan ezarritako irizpideak aplikatuko dira. Halere, gai partikular larri eta luzaezinak motibatutako eskaerek izango dute lehentasuna.

    Xede horretarako, hauek joko dira gai partikular larri eta luzaezin:

    1. Egitatezko kasuak jarraitzea, lan-baldintzei buruzko Akordio honen 34. artikulutik 41.era jasotako baimenetako batzuk gozatzen amaitutakoan.

    2. Lan-baldintzei buruzko Akordioaren 48. artikuluan aurreikusitako kasuak, baldin eta horrek suposatzen badu funtzionarioa ez dela lanera joango lanaldi osoan.

    3. Odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko hirugarren edo laugarren mailako ahaidearen eritasun larria edo heriotza.

    4. Ikasketa-zentro ofizialetako azterketetara joatea.

    5. Administrazio Publikoetan sartzeko hautaketa-prozesuetako azterketetara joatea.

      Gorabehera horiek ez direla gertatzen ulertuko da, baldin eta gozatzea abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren 1ean eta 6an eskatzen denean; ez eta gertaera berezi batzuk direnean eta, haiei erantzuteko, deialdi horiek eragindako lantokietako langileei ez ezik, beste lantoki batzuetako langileei ere deitu behar zaienean egun librean.

      Adierazitako epealdi orokorretik kanpo egindako eskabideetan bakarrik jarri ahalko dira hartu gabe dauden egunak, betiere Unitateak emandako informazioaren arabera, eta, ehuneko erabilgarria kontuan harturik, zenbait kontzepturengatik lehenago ebatzi diren baimenen ondoren ebatziko dira.

      Baimen hori ematea ezingo da jo, inolaz ere, langileak egun librean lanera deitzeko justifikagarritzat.

  7. Behin baimena eman denean, ezingo dira hura gozatzeko datak aldatu. Halere, onartuko da hura aldatzea, ertzainaren eskariz, baldin eta eskaera hori, aurreko paragrafoan aipatutako irizpideen arabera, gai partikular larri eta luzaezin batengatik egin bada.

    Hauexek zehaztu beharko ditu baimena gozatzeko datak aldatzeko eskaerak: ordeztu nahi den data, ematea eskatzen den data berria, eta aldaketa ekarri duen arrazoiaren justifikazio sendoa. Eskaera hori gutxienez lau egun aurretik aurkeztu beharko da; epe laburragoan egindako eskaerak ere onartuko dira, haiek eragin dituen kausaren izaeragatik denean. Hona kausa horietako batzuk: ahaide baten heriotza, bat-bateko ospitaleratzea, ospitaleratzea ustekabean luzatzea, etab.

  8. Baimen-egun horiek gozatzea ezingo zaie metatu aurreko urteei dagozkienei.

  9. Baldin eta, behin urtea amaiturik, egiaztatuko balitz langile batzuek, benetan zerbitzuan egon izanik ere, ez dituztela gozatu baimen horren egun guztiak, Sailak, berehala, dagokion konpentsazio ekonomikoa ordainduko die; hiru eguni dagokiona (22 ordu eta 30 minutu), gehienez ere.

    Inolaz ere ezingo zaie eman konpentsazio ekonomiko hori hirugarren paragrafoan aurreikusitako aukera erabili duten langileei.

    Gozatu gabeko baimen-egunak hiru baino gehiago direnean, gainerako horiengatik urteko lanaldia murriztuko zaio langileari proportzio berean, salbu eta urtea amaitu baino lehen ertzainak egun horiek hurrengo urteko lehen hilean gozatzea eskatu duenean.

  10. Baldin eta ertzain batek, baimen hori aurrez onarturik edukita ere, data heltzen denean ezin badu benetan gozatu, ordu kopuru bera kenduko diote urteko lanalditik, salbu eta urtea amaitu baino lehen funtzionarioak baimen hori hurrengo urteko lehen hilean gozatzea eskatu badu.

  11. Araudi honetan ezarritako baldintza eta guzti baimen hori aitortzeak helburu hau du: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Negoziazio Mahai Orokorraren 2009ko azaroaren 18ko Akordioaren zortzigarren puntuan ezarritakoa eta Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak 2010eko urtarrilaren 19an onartutakoa betetzea.

  12. Baldin eta, hurrengo urteetan, zerbitzuaren beharrak ikusirik, Sailak erabakiko balu langileek konpentsazio ekonomikoa aukera lezaketela baimen horretako egunetako batzuk benetan gozatu ordez, konpentsazioa jasotzeko baldintzak araudi honetan ezarritakoak izango dira.

    Konpentsazio ekonomiko horren zenbatekoak urtez urte negoziatuko dira eta, baldin eta ez bada akordiorik, une horretara arte indarrean dauden zenbatekoak aplikatuko dira.

Seigarren hirurtekoa bete dutenek ordaindutako bi egun hartzeko eskubidea izango dute, eta, zortzigarren hirurtekotik aurrera, beste egun bat gehituko zaio baimenari hirurteko bakoitzeko.

Egun horiek gertaera hori izaten den urtean zehar gozatuko dira.

Ordu-erregimen batean mota desberdinetako lanaldiak daudenean, emango da baimen hori, egun kopuru bera sartzen dela lanaldi mota guztietan, goza daitezkeen egunen kopuruak uzten duen heinean bederen, salbu eta planifikatutako lanaldi txikiagoko egun kopuru handiagoa gozatzea eskatu denean.

Egun horiek gozatzeko eskaera eta horri buruzko erabakia oporrak gozatzeko ezarritako epeen barruan egin beharko dira. Baimen-egun horiek onartzea zerbitzuaren beharren mendean dago, beti ere oporretarako eta norberaren gai partikularretarako egunen ehunekoaren barruan, eta bi horiek emandakoan erabakiko dira.

Poliziako kideek norberaren eginkizunetarako baimena eska eta eskura dezakete. Hura emateak ez du ekarriko berekin inongo ordainsaririk, eta norberaren eginkizunetarako baimenen iraupena lau hilabete izango da, gehienez ere, bi urte bakoitzeko.

Baldin eta baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, hiru hilabete jarraitu eman ahal izango dira, behin bakarrik, urtero.

Baimen hori ematea zerbitzuaren beharren mendean dago.

Baimen hori ez zaie emango praktiketako ertzainei.

Baimen horren iraupenak hein berean urrituko ditu oporrak.

Funtzionarioa baimen hori gozatzen ari den bitartean, altan iraungo du Gizarte Segurantzan, eta kontingentzia arrunten ondorioz enpresa-kuotari dagokion zatiaren kotizazioa ordainduko du Sailak. Funtzionarioak zerbitzu ematen jarraitu izan balu legokiokeena izango da kotizazio-oinarria.

  1. Baldin eta ezarritako baimenen esparruan aurreikusita ez dauden behar pertsonalengatik, ertzain batek egun libreren bat behar badu, eta ez badauka lan eginda gehiegizko behar besteko denborarik, ezarritako urteko lanaldiarekiko, Unitatearen buruak onartu egingo du baimen hori, betiere zerbitzuaren beharrak estalita gelditzen badira. Hori eragin duen egitatearekiko 60 egun naturaleko aurrerapen batekin onartu den baimen-eskaera ezingo da ezeztatu, salbu eta zerbitzuan oso ezohiko beharrak sortzen direnean. Baimen mota hori onartzeak lehentasuna izango du gehiegizko orduak gozatzeko eskaerekiko eta hurrengo atalean aurreikusitako motarekiko.

  2. Tartean ez badira aurreko atalean aurreikusitako kausak eta interesatuak ez badauzka gehiegizko behar beste ordu zenbatuta, onartuko da egun libre bat gozatzea, betiere zerbitzuaren beharrak estalita badaude, eta egun hori berreskuratu beharrekotzat joko da.

  3. Artikulu honetan araututako bi baimen motetan, baimen hori ematen den unean bertan geldituko da zehaztuta hura berreskuratuko den eguna; edonola ere, lanaldi mota berean benetako lana eginda berreskuratuko da hura. Berreskuratzeko lan egindako egunak hark ordezten duenaren izaera bera izango du eta, beraz, ez du ekarriko berekin, ez ordu-konpentsaziorik, ez konpentsazio ekonomikorik, ez eta joan-etorriko gastuen konpentsaziorik.

    Honela berreskuratuko da baimen hori: edo bera gozatuko den data baino lehenago, edo bera gozatu den dataren ondoren; kasu horretan, ez da izango data horretatik bi hilabetera baino gehiagora, betiere urte natural beraren barruan.

  4. Artikulu honetan araututako baimenak gutxienez 15 egun lehenago aurkeztuko dira eta horien gaineko erabakia hamar egunen barruan hartuko da, eskaera aurkeztu zen egunetik kontatzen hasita. Aipatu epea igarorik inongo erabakirik hartu ez bada, ulertuko da onartu dela baimena.

    Baimen horiek ezingo dira eman gozatzeko urtarrilaren 1ean eta 6an, eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n, ez ezta hauteskundeak egiten diren egunetan ere, ez eta opor-egunak gozatzen diren asteak osatzeko ere.

    Ezingo da onartu urtean hiru lanegun baino gehiago gozatzea artikulu honetan araututako baimenengatik.

Funtzionario guztiek baimen ez ordaindua goza dezakete, beren borondatez gizarte zerbitzu ofizialei laguntzen ari direla zerbitzu horien jasotzaileei lagundu behar dietenean, akordio honek baimena jasotzeko eskubidea aitortzen duen kasuetan, betiere aurrez eta agiri bidez justifikatzen bada betetzen direla ezarritako baldintzak.

Hauek jaso dezakete baimen ez ordaindua: Gobernuz Kanpoko Laguntza Erakunderen (GKE) bati laguntzen ari diren ertzainek, baldin eta, aurrez justifikatuta eta dagokion GKEak hala ziurtatuta, hilabete eta hiru hilabete bitarte eduki nahi badute, erakundeak dauzkan helburu humanitarioetan laguntzeko.

Baldin eta norberaren eginkizunetarako baimena garatzeko bidean dauden herrialdeetan eginkizunen bat egiteko eskatzen bada, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeen babespean, baimen horren iraupen metatua ez da 2 urtetik gorakoa izango bost urte bakoitzeko, eta gutxieneko baimena hiru hilabetekoa izango da.

Funtzionarioa baimen hori gozatzen ari den bitartean, altan iraungo du Gizarte Segurantzan, eta kontingentzia arrunten ondorioz enpresa-kuotari dagokion zatiaren kotizazioa ordainduko du Sailak. Funtzionarioak zerbitzu ematen jarraitu izan balu legokiokeena izango da kotizazio-oinarria.

Honela garatuko da jarduera sindikala: Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Legeko hirugarren Tituluko zortzigarren Kapituluan ezarritakoaren arabera, eta jarraian adierazita gelditzen diren baldintzetan.

  1. Ordu-kreditu sindikala.

    Erakunde sindikalek Euskal Herriko Poliziaren Legean ezarritako eta beren ordezkari hautatuei nahiz testu bereko 100. artikuluan aurreikusitako ordezkariei dagokien ordu-kreditu sindikala meta dezakete, baldin eta horietakoren batek jarduera sindikalean aritu behar badu egun osoz gutxienez urtebetez, betiere asmo hori hilabete lehenago jakinarazten bada. Horretarako, beharrezkoa da urtean 1.260 ordu metatzea (105 ordu, hilean).

    Liberazio osoa ez duten ordezkari hautatuek eta aipatu 100. artikuluan aurreikusitako ordezkariek ordu-kreditu sindikala erabili nahi badute, dagokion erakunde sindikalak Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, oro har, gutxienez hiru eguneko lehenago (ez dira zenbatzen, epe hori kontrolatzeko, larunbatak, igandeak eta jaiegunak); hala eta guztiz ere, interesatuak bere Unitateari jakinaraziko dio, zerbitzua antolatzeko nahikoa denbora emanez.

    Negoziazio-mahaiko kideek, hala nola hartatik nahiz lan-baldintzei buruzko Akordiokotik sortutako batzordeek, bileretara joateko behar diren orduak edukiko dituzte, zenbatzen ez direla, bakoitzaren ordu-kreditu sindikalei dagokienez.

  2. Prestakuntza Sindikala.

    Erakunde sindikalek bi ordu izango dituzte, hileko, ordezkari hautatu eta Euskal Herriko Poliziaren Legearen 100. artikuluan aurreikusitako ordezkari bakoitzeko, prestakuntza sindikaleko ikastaroetara joateko; gehienez ere, bost lanegun, pertsonako eta urteko. Ikastaro horietara joateko jakinarazpena aurreko ataleko bigarren paragrafoan ezarritako epe berean egin beharko da.

  3. Erakunde sindikalaren batzarretara joatea.

    Salbuespenez, eta hileko ordu-kredituaren barruan, baimena eman daiteke, urtean behin, Unitateko gehienez ere bi pertsona joan daitezen dagokion erakunde sindikalak egiten duen batzarrera, ordezkari hautatu edo Euskal Herriko Poliziaren Legearen 100. artikuluan aurreikusitako ordezkari izan gabe, beti ere erakunde sindikal horrek ordezkari hautatuak baditu Ertzaintzan.

    Erakunde sindikalek baimen horretarako eskaera egin behar diote Harreman Sindikalen Arloari, gutxienez, hamar egun lehenago.

  4. Hautatutako ordezkari sindikalek eta Euskal Herriko Poliziaren Legearen 100. artikuluan aurreikusitako ordezkariek ordu-konpentsazioa edo konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea atxikiko dute, bakoitzak zein aukeratu duen, ordu-kreditu sindikala gozatzea bat datorrenean lanerako planifikatutako egunekin, zeinak benetan egiteak konpentsazioa aurreikusita duen.

    Xede horretarako, denbora osoko baimen sindikala gozatzen ari diren langileek beren lan-taldera atxikita iraungo dute beren Unitatean.

  1. Hau izango da lan-baldintzei buruzko Akordio arautzaile honen esparruan dauden langileei aplikatu beharreko ordainsarien gehikuntza orokorra: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Negoziazio Mahai Orokorrean ezartzen dena.

    Akordio honetan ezarritako produktibitate-osagarrien zenbatekoek, zeinek aurreikusita baitituzte 2013ri dagozkien gehikuntzak, ez dute aldaketarik jasango aipatu urtean, onar litezkeen ordainsarien gehikuntza orokorren ondorioz.

  2. Baldin eta funtzionario bat goragoko eskala batera igarotzen bada, barne-promozioko dagokion prozedura gaindituta, une horretara arte aitortutako hirurteko guztiak eskala berriari dagozkion zenbatekoen arabera jasoko dira.

  1. Aplikazio orokorreko produktibitate-osagarria ezartzen da Ertzaintzako kide guztientzat, haiek edozein eskalatakoak edo kategoriatakoak direla ere, zerbitzua benetan emateak baldintzatzen duela hura jasotzea, eta jarraian zehazten den eran sortuko da:

    1. Akordio honen 20. artikuluan aurreikusitako txandakako ordu-erregimenean diharduten ertzainak (Laguntze Zerbitzuko kideak izan ezik) eta, halaber, Brigada Mugikorreko Unitateetan, LIUn, pertsonak identifikatzeko Polizia Zientifikoko Unitateko Atalean, Txakurren Unitateko lehergailuen Atalean eta Baliabide Operatiboetako Segurtasunean dihardutenak, larunbatean, igandean, edo larunbatarekin edo igandearekin bat ez datorren jaiegunean, lanerako planifikatutako txanda osoan, lanera joaten direnean, honako zenbateko hauetako bat jasoko dute:

      Hauek izango dira 2012ri dagozkion kopuruak:

      Igandean eta jaiegunean:

      16 ordu: 34 euro/egun.

      12 ordu: 29 euro/egun.

      8 ordu: 24 euro/egun.

      6 ordu: 16 euro/egun.

      Larunbatean:

      16 ordu: 31 euro/egun.

      12 ordu: 26 euro/egun.

      8 ordu: 21 euro/egun.

      6 ordu: 13 euro/egun.

      Honako hauek izango dira 2013ri dagozkion kopuruak:

      Igandean eta jaiegunean:

      16 ordu: 37 euro/egun.

      12 ordu: 32 euro/egun.

      8 ordu: 27 euro/egun.

      6 ordu: 19 euro/egun.

      Larunbatean:

      16 ordu: 34 euro/egun.

      12 ordu: 29 euro/egun.

      8 ordu: 24 euro/egun.

      6 ordu: 16 euro/egun.

      Xede horretarako, soil-soilik lanerako planifikatutako txandaren iraupena izango da kontuan, eta zerbitzuaren luzapenek ez dute eraginik izango.

      Era berean, langileek zati proportzionala jasotzeko eskubidea izango dute, lana egiten hasi eta, arrazoi medikoengatik, txanda osoa osatzen ez dutenean, betiere hori gero aldi bateko ezintasunagatiko baja mediko batez egiaztatzen denean.

    2. Ertzaintzaren langileen lan-egutegi planifikatua dela-eta, gaua lantokian eman beharra badute, ertzainei benetan lan egindako erreten-egun bakoitzagatik saria emango zaie. Baldin eta, lanerako planifikatutako egunetan, Eskolten Ataleko langileek gaua pertsona babestuaren instalazio berean eman behar badute, erreten-egunetarako aurreikusitako produktibitate-osagarria aplikatuko zaie.

      2012an, erreten-eguneko benetako lanagatiko produktibitate-osagarria 10 euro izango da eguneko.

      2013an, erreten-eguneko benetako lanagatiko produktibitate-osagarria 22 euro izango da eguneko.

    3. Akordio honetako 22. artikuluan aurreikusitako ordutegi malguko erregimenean lan egiten duten Ertzaintzako langileek, beren zerbitzuko beharrei erantzun beharragatik beren lanaldia jaiegunean, larunbatean edo igandean egin behar dutenean, betiere aipatu artikuluko laugarren paragrafoan ezarritako bermeen eta Babes Unitatean lan egiten duten langileen barruan, dagokien zenbaketakoa jaso dezakete, lanaldiak iraundakoagatik, jarraian aurreikusitakoaren arabera:

      Hauek izango dira 2012ri dagozkion zenbatekoa:

      Igandeetan eta jaiegunetan:

      16 ordu edo gehiago: 34 euro/egun.

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 29 euro/egun.

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 24 euro/egun.

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 16 euro/egun.

      Larunbatetan:

      16 ordu edo gehiago: 31 euro/egun.

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 26 euro/egun.

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 21 euro/egun.

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 13 euro/egun.

      Honako hauek izango dira 2013ri dagozkion kopuruak:

      Igandeetan eta jaiegunetan:

      16 ordu edo gehiago: 37 euro/egun.

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 32 euro/egun.

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 27 euro/egun.

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 19 euro/egun.

      Larunbatetan:

      16 ordu edo gehiago: 34 euro/egun.

      12 ordu edo gehiago eta 16 baino gutxiago: 29 euro/egun.

      8 ordu edo gehiago eta 12 baino gutxiago: 24 euro/egun.

      6 ordu edo gehiago eta 8 baino gutxiago: 16 euro/egun.

  2. Goi mailako eskalako eta eskala exekutiboko langileek erabateko erabilgarritasun-egoeran egon behar dute, aginduta dituzten funtzioen izaeragatik; bada, horiek, Indartze Brigadan ezarritako ordu-erregimen espezifikoan diharduten langileek eta, Akordio honen 22. artikuluan aurreikusitako ordu-erregimen malgua esleituta edukita, ikerketa-lanak egiten dituzten langileek produktibitate-osagarria jasotzeko eskubidea izango dute; osagarri hori banakakoa eta bihilekoa da; eta haren zenbatekoa absentismo-tasa hauek ez gainditzeari egongo da lotuta:

    • 0 eta % 2,5 bitarteko absentismoa 132,5 euro, bihilekoko.

    • 2,5 baino gehiagoko eta % 5 baino gutxiagoko absentismoa 66 euro, bihilekoko.

      Paragrafo horren xederako, honen emaitza izango da absentismo-tasa: absentismotzat jotzen den absentzia-ordu kopuruaren (zenbakitzailea) zatidura bider ehun eta, gero, zenbakitzailean agertzen den ordu kopuruarekin zatitu, gehi absentismotzat jotzen ez diren absentzia-ordu kopurua gehi benetan egindako lan-orduak.

      Osagarri hori jasotzeko eskubidea sortzeko, azaldutako baldintza betetzeaz gainera, langileek aipatu ordutegi-erregimena betetzeari lotuta egon behar dute erreferentziatzat hartzen den bi hileko aldi bakoitzaren iraupen osoan.

      Absentismoa zehazteko absentziak zenbatzeko xederako, lanera egindako edozein huts izango da kontuan, edozein dela ere hura eragin duen kausa, salbu eta hurrengo paragrafoan aurreikusitakoa.

  3. Lan-baldintzei buruzko Akordioaren 21. artikuluan aurreikusitako ordu-erregimen normalizatuan diharduten langileek, paragrafo honetako aurreko inongo puntutan sartuta ez badaude, eta, halaber, Polizia Zientifikoko Unitatean pertsonen Identifikazioko Atalean, egun ezarrita duten ordu-erregimenaren arabera, lan egiten dutenek, Babes Unitatean, Esku Hartze Unitatean eta Txakurren Ataletan (Lehergailuen Atalean izan ezik) lan egiten duten langileek, zeinek beren ordutegian standby motako lanaldiak dituzten, zirkunstantzia horrek berekin dakarren loturagatik, guztiek produktibitate-osagarria jasotzeko eskubidea izango dute; osagarri hori banakakoa izango da, eta lauhilekokoa; ekainean, urrian eta otsailean ordainduko da, eta haren zenbatekoa absentismo-tasa hauek ez gainditzeari egongo da lotuta:

    • 0 eta % 2,5 bitarteko absentismoa 80 euro, lauhilekoko.

    • 2,5 baino gehiagoko eta % 5 baino gutxiagoko absentismoa 50 euro, lauhilekoko.

  4. Langileek atxiki egingo dute ordu edo diru-konpentsazioa jasotzeko eskubidea, hauek bat datozenean lanerako planifikatutako egunekin: oporrak gozatzeko, ospitaleratzeagatiko edo ezkontidearen, seme edo alaba baten, edo guraso baten heriotzagatiko baimenak, erditzeagatiko baimenak, aitatasunagatiko baimenak, gai partikularrengatiko edo antzinatasun-egunengatiko baimena, gehiegizko orduak gozatzea eta funtzionarioaren lan-istripu batengatik aldi bateko ezintasunak eragindako bajaldiak; betiere horiek benetan egiteagatik konpentsazio hori aurreikusten bada.

    Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako arrazoiengatik lanera huts egitea ez da joko absentismotzat, artikulu honetan aurreikusitako produktibitate-osagarria jasotzeari begirako zenbaketaren xederako.

  5. Artikulu honetan aurreikusitako kopuruen ordainketa bi hilabeteko epean egingo da, kopuruok sortzen diren egunetik kontatzen hasita. Baldin eta langileei lanaldiaren murrizketa eman bazaie, kopuru horiek proportzio berean murriztuko dira.

  6. Baldin eta, lan-baldintzei buruzko Akordioaren 40. artikuluko bigarren atalean araututako baimenaren gozatze-modalitatearen babespean, langileek lanaldi osotan lan egitea planifikatuta balute, artikulu honetan aurreikusitako lanaldietan benetako zerbitzu-ematea egiten denean, langileek bertan ezarritako dagokion kopurua jasotzeko eskubidea izango dute.

Produktibitate-osagarria esleitzeko salbuespenezko erregimena eratzen da, norberarena baino handiagoko maila edo eskala bateko lanpostuetan zerbitzu-eginkizunean aritzeak dakarren aparteko jarduera ordaintzeko, Ertzaintzako funtzionarioen ordainsariei buruzko abenduaren 16ko 298/1997 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hau izango da norberarena baino handiagoko maila edo eskala bateko lanpostuetan zerbitzu-eginkizunean aritzeari dagokion produktibitate-osagarria: benetan bete den postuari dagokion destino-osagarriaren eta funtzionarioaren kategoriari dagokion destino-osagarriaren, edo kontzeptu horregatik hura jasotzen ari den zenbatekoaren (hori handiagoa denean), arteko aldea.

Zerbitzu-eginkizunean betetzen den lanpostua eskalara erreserbatuta dagoenean, kasu honetan bakarrik jasoko da produktibitate-osagarri hori: eskala hori funtzionarioaren kategoriaren goiko hurrengoa denean, eta, kasu horretan, honako hau izango da produktibitate-osagarria: aipatu eskalaren beheko kategoriari dagokion destino-osagarriaren eta funtzionarioak daukan kategoriari dagokionaren arteko aldea. Baldin eta funtzionarioak daukan kategoria eskala horren barnean balego, ez da sortuko egoera horregatik ezer jasotzeko eskubiderik.

Herrizaingo Sailak lan-arriskuen prebentzioko politika garatzen jarraituko du, ertzainen lan-baldintzak hobetzeko jarduera guztien multzoa zuzentzen, prebentzioa egiteko daukan betebehar orokorra aitortuta. Politika hori (zeina Laneko Arriskuen Prebentzioko Kudeaketa Integraleko sistema ezarrita gauzatuko den) eraginkortasunean, koordinazioan eta partaidetzan oinarrituko da.

Eraginkortasun Printzipioa.

Beharrezko tresnak ezartzen ditu, batetik, ertzainen informazio, kontsulta eta partaidetza-premiak asetzeko, prebentzio-alorreko prestakuntza laguntzeko eta osasun-egoera zaintzeko, eta, bestetik, Sailaren konpromisoa adierazten du, beren lanpostuan ari diren funtzionarioen Segurtasunean eta Osasunean eragina duten egoerek izan ditzaketen aldaketei egokitutako ekintza iraunkorra garatzeko.

Koordinazio Printzipioa.

Horren bidez, aitortzen da ertzain guztiek eta Saileko maila hierarkiko guztiek Segurtasuna eta Osasuna babestu behar dituztela, beti, egiten duten edozein jardueratan eta hartzen dituzten erabakietan.

Partaidetza Printzipioa.

Arriskuei aurrea hartzeko jardueraren diseinuan eta plangintzan ertzain guztien lankidetza bermatzeko behar diren bideak sortzen dira. Partaidetza zuzena zein prebentzio-ordezkarien bidez izan daiteke.

Hartara, Herrizaingo Saileko prebenitzeko politika bat dator herri administrazioko langileen ongizatea bermatzeko diseinatu diren baliabideen beste politika batzuekin, eta lanean segurtasun eta osasun maila handiak iristeko nahia adierazten du, indarreko legediaren arabera eta prebenitzeko jarduera etengabe hobetzeko printzipioan oinarrituz. Politika horrek helburu hauek ditu: ertzainen lan-jarduerak berezkoak dituen arriskuei aurre egitea edo arriskuok minimizatzea, segurtasuna Administrazioan txertatzea, ertzain guztiak inplikaraztea, laneko arriskuen kudeaketaren ardura administrazio-antolamendu osoari dagokiola ezartzea, egiazko prebentzio-kultura bultzatzea, eta norbere burua babesteko betebeharra dutela ertzain guztiek onartzea.

Herrizaingo Sailak prebentziorako berezko zerbitzua aukeratu du prebentzio-antolamendu eredutzat, Prebentzio Zerbitzuen Araudia onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoak arautuko du eta Osalanek aitortu du.

Prebentzio Zerbitzuak jarduera arlo hauek ditu: medikoa, teknikoa eta juridiko-administratiboa, eta haren funtzioak hauek dira:

Prebentzio-planen eta programen diseinuan, aplikazioan eta koordinazioan laguntzea, eta prebentzio-neurrien eraginkortasuna zaintzea.

Ertzainei eragin diezaieketen arrisku-faktoreen ebaluazioa egitea.

Prebentzio-neurri egokiak hartzeko orduan diren lehentasunak zehaztea, egindako arrisku-ebaluazioen arabera, eta neurrion eraginkortasuna zaintzea.

Informazioa eta prestakuntza ematea ertzainei segurtasunaren eta lan-osasunaren alorretan.

Antolamenduaren eskakizunen aurrean sistemak dituen aurreikuspenen egokitasuna erakusten duten prozedurak ezartzea eta eguneratuta atxikitzea.

Prebentzio-helburuen betetze maila egiaztatzea, eta hauek kodetzea eta artxibatzea: arriskuen prebentzio-erregistroak, auditorien eta berrikuspenen emaitzak, eta prestakuntza-erregistroak.

Larrialdietako eta lehen laguntzetarako planak egitea, zeinak lantokika ezarriko baitira.

Ertzainen osasuna zaintzea, lanetik datozkien arriskuen aurrean.

Ertzainak intimitaterako eta duintasunerako daukan eskubidea errespetatzen dela hartuko dira, beti, haren osasuna zaintzeko neurriak. Osasun-langileek eta osasun-agintariek bakarrik eskuratu ahal izango dute ertzainei buruzko banakako informazio medikua.

Istripuak ikertzea, kexuak eta iradokizunak bideratzea, eta prebentzio-alorreko arazoak aztertzea eta konpontzea.

Prebentzio Zerbitzuak segurtasunaren eta osasunaren alorretan egiten dituen jardueren gainean laguntza, aholkua eta informazioa ematea Segurtasun eta Osasun Batzordeari.

Ertzainarentzat nahitaezkoa den azterketa egitea, haren jokabidean nahasmenduak detektatzen direnean, eta hori egin ondoren txosten loteslea emango da.

  1. Beren lan-baldintzen hobekuntzan ertzainek parte har dezaten errazteko, eta Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak (LAPL) informaziorako, kontsultarako eta partaidetzarako ezartzen dituen eskubideak betetzeko, Ertzaintzako Segurtasun eta Lan Osasun Batzordea eratzen da. Kide ugariko organo parekidea da, Herrizaingo Sailak lan-arriskuen prebentzioaren alorrean, eta Segurtasun eta Osasun politika hartzeko, atxikitzeko eta hobetzeko alorrean dauzkan planak, programak eta ebaluazioak erregulartasunez eta aldika kontsultatzeko. Hauek daude ordezkatuta Batzordean: ertzainak, Prebentzioko Ordezkarien bitartez, eta Herrizaingo Saila, bere ordezkarien bitartez.

  2. Ertzaintzako Segurtasun eta Osasun Batzordean hamasei kide izango dira: 8, Administrazioak izendatuta (haietako bat presidente gisa arituko da, eta beste bat, idazkari gisa), eta Prebentzioko 8 ordezkari.

  3. Ertzaintzako Segurtasun eta Osasun Batzordea hiru hilez behin bilduko da, eta bertako ordezkarietako batek eskatzen duenean, eta bere funtzionamendu-arauak onartuko ditu.

    Era berean, Ertzaintzako Segurtasun eta Osasun Batzordeak baterako bilera egin ahal izango du Segurtasunaren Administrazioko Laguntza Zerbitzuetako langileen Segurtasun eta Osasun Batzordearekin, eztabaidatu beharreko gaiek hala eskatzen dutenean.

  4. Ertzaintzako Segurtasun eta Osasun Batzordeak Lan Arriskuen Prebentziorako Legearen 49. artikuluak aitortzen dizkion eskumenak izango ditu.

  5. Edonola ere, bigarren jarduerako Auzitegi Medikuaren jardueren berri emango zaio Ertzaintzako Segurtasun eta Osasun Batzordeari.

  6. Beren zereginetan Batzordeko kideek darabilten denbora lanaldi arruntaren barrukotzat joko da xede guztietarako, aipatu jarduera garatzeko hitzartutako sistemaren arabera, eta kontuan hartuko da jarduera hori aipatu denbora erabiltzeko; Unitatearen buruari aurrez jakinarazita, betiere.

Laneko arriskuen prebentzio-alorrean funtzio zehatzak dituzten ertzainen ordezkariak dira prebentzioko ordezkariak. Hauek izan daitezke prebentzioko ordezkari: langileen ordezkari edo ordezkari sindikal izaera ez edukita ere, erakunde sindikalek izendatutako funtzionarioak. Ertzaintzaren esparruko prebentzioko ordezkariak zortzi izango dira, eta Ertzaintza ordezkatzen duten Erakunde Sindikalek izendatuko dituzte, Euskal Herriko Poliziaren Legearen 103.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, sindikatuok hauteskunde sindikaletan jaso duten ordezkaritzaren proportzioan.

  1. Hauek dira prebentzioko ordezkarien eskumenak:

    1. Prebentzioa hobetzen lagundu beharko dute.

    2. Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzeko, ertzainen arteko elkarlana sustatzea eta bultzatzea.

    3. Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia betetzen den edo ez jakiteko zaintza eta kontrol-lana egitea.

  2. Prebentzioko ordezkariei atxikitako eskumenei dagokienez, hona hemen:

  1. Teknikariei laguntzea lan-ingurunearen izaera prebentiboko ebaluazioetan; halaber, Laneko Arriskuen Prebentzio Legearen 40. artikuluan ezarritako baldintzetan, Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatzaileei laguntzea, lantokietan egiten dituzten bisitetan eta egiaztapenetan, laneko arriskuen prebentzioari buruzko araudia betetzen dela egiaztatzeko, eta nahi dituzten oharrak egin ditzakete haien aurrean.

  2. Laneko Arriskuen Prebentzio Legearen 22. artikuluko 4. paragrafoan aurreikusitako mugekin, funtzioak betetzeko behar diren lan-baldintzei buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratzeko eskubidea izango da. Batez ere, lege honetako 18. eta 23. artikuluetan adierazitako informazioa jasotzeko eskubidea. Informazioa adierazitako mugen pean dagoenean, konfidentzialtasunari errespetua bermatzeko moduan bakarrik eman ahalko da.

  3. Langileen osasunean eragindako kalteei buruzko informazioa jasotzea Sailaren aldetik, horrek horien berri izan duenean, eta kasuan kasuko tokira joan ahal izatea, are beren lanalditik kanpoko ere, jazotakoaren inguruabarrak jakiteko.

  4. Enpresan babes eta prebentzio-jardueretan ari diren pertsonengandik eta organoetatik, eta ertzainen segurtasunean eta osasunean eskumenak dituzten organismoetatik Sailak eskuratutako informazioak jasotzea harengandik, Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekiko lankidetza alorrean Laneko Arriskuen Prebentzio Legearen 40. artikuluan xedatuta dagoenaren kalterik gabe.

  5. Lantokietara bisitak egitea, lan-baldintzen egoeraren gaineko ikuskapen eta kontrol-lana garatzeko. Xede horretarako, lantokiko edozein gunetara iritsi ahal izango da, langileekin lanaldian bertan komunikatzen dela, zerbitzuaren martxa normala inola ere ez aldatzeko.

  6. Prebenitzeko eta ertzainen segurtasuna eta osasuna babesteko mailak hobetzeko neurriak jasotzea Sailarengandik; horretarako, Sailari baita Segurtasun eta Osasun Batzordeari ere proposamenak egingo zaizkio, bertan eztabaidatzeko.

  7. Oro har, 3/1995 Legearen 36. artikuluan prebentzio ordezkariei aitortutako gainerako eskumenak garatzeko, kanpo geratu behar diren jarduerei dagozkien mugak kontuan hartuz Lege horren 3.2 artikuluaren arabera.

  1. Sailak aurrezaintzako ordezkariei aurrezaintzaren arloan beharrezko baliabideak eta prestakuntza eskaini beharko dizkie, beren eginkizunak aurrera eraman dezaten.

    Prestakuntzan emandako denbora lanean igarotako denboratzat hartuko da, ondorio guztietarako.

  1. Herrizaingo Sailak osasun-azterketak egingo dizkie funtzionarioei, Laneko Arriskuen Prebentzioko Legean eta Prebentzio Zerbitzuetako Araudian ezarritakoaren arabera; honako azterketa medikuak egingo dira, zehazki:

    1. Aldizkako osasun-azterketak: Herrizaingo Sailak Ertzaintzako funtzionarioen osasun-egoera aldizka zaintzea bermatzen du, haien lanak berezkoak dituen arriskuen arabera. Osasuna zaintzeko azterketek borondatezko izaera izango dute.

      Azterketa medikua igaro nahi duten langileek dagokion eskaera egin beharko diote Prebentzio Zerbitzuko Alor Medikuari, horretarako ezarritako aplikazio informatikoaren bitartez.

      Osasun-azterketa lanerako planifikatutako ordutegiarekin bat datorrela egingo da, eta hartarako eguna, berriz, zerbitzuaren beharren arabera zehaztuko; beharrezko denbora izango da azterketa egiteko, baina denbora horrek ez du 4 ordu gainditu behar.

      Azterketa medikuak egitea errazteko, Sailak era deszentralizatuan antolatuko du haien kudeaketa.

      Hori, jarraian datorrenaren kalterik gabe. Izan ere, nahitaezko beste azterketa mediku batzuk egingo zaizkie funtzionarioei, baldin eta, Prebentzio Zerbitzuaren iritzian, eta Prebentzioko Ordezkarien aurretiazko txostenaren arabera, azterketok egitea nahitaezkoa bada: lan-baldintzek funtzionarioen osasunean dituzten ondorioak ebaluatzeko, edo egiaztatzeko ea funtzionarioaren osasun-egoera arriskutsua izan daitekeen berarentzat, beste funtzionarioentzat edo zerbitzuarekin lotutako beste pertsona batzuentzat, edo horrela ezarrita badago lege-xedapen batean, arrisku espezifikoen aurkako babesari edo arrisku bereziko jarduerei dagokienez.

    2. Zerbitzura itzultzeko osasun-azterketak: Aurretiazko nahitaezko osasun-azterketa egingo da, beti, jarduneko zerbitzuaz besteko egoera administratibo batean egon bada 6 hilabete baino gehiago eta zerbitzu horretara itzultzea eskatzen denean.

    3. Osasun-azterketak, hala aurreikusita daudenean, Ertzaintzan sartzeko, espezializatze-ikastaroetan sartzeko eta lanpostuak betetzeko deialdietan.

      Salbuespen mediko espezifikoetako tauletako edukien arabera egingo dira osasun-azterketa horiek.

      Era berean, nahitaezko osasun-azterketak egingo zaizkie, eta Prebentzio Zerbitzuak erabakitzen duen maiztasunaz, aurreko paragrafoan aipatutako deialdietan parte hartuz betetako lanpostuetan diharduten langileei.

  2. Nahitaezko azterketa medikuetara joateko funtzionarioei sortzen zaizkien eta Prebentzio Zerbitzuak egiaztatzen dituen gastuak Herrizaingo Sailak konpentsatuko ditu.

  3. Edonola ere, osasun-jarduera horrekin lotuta jasotzen den informazioak errespetatuko ditu beti pertsonaren intimitate eta duintasun-eskubideak eta haren osasun-egoerarekin lotutako informazioaren konfidentzialtasuna.

  4. Funtzionario guztiek jakingo dituzte beren osasun-azterketaren emaitzak, eta, hura egin aurretik, haren edukiak, bai analitikan, bai egin beharreko beste proba batzuetan.

  5. Saileko Prebentzio Zerbitzuak Segurtasun eta Lan Osasun Batzordeari jakinaraziko dizkio egin beharreko osasun-azterketa guztien edukiak, haiek ezarri aurretik. Halaber, haiei buruzko datu orokorrak emango zaizkio Batzordeari, dagozkion azterketa estatistikoak egiteko.

  6. Osasun-azterketak laneko ordutegian eta txandetan egingo dira, ahal den heinean.

  7. Herrizaingo Saileko Prebentzio Zerbitzuak ertzainen osasun-baldintzak hobetzeko behar diren neurriak antolatuko ditu, kasu hauetan: osasun-sistema publikoak behar zehatz batzuk betetzen ez dituenean edo, beteta ere, aipatu neurrien bidez zerbitzu hobea eskain daitekeenean, bai diagnostiko-zerbitzuetan, bai ebaketa, arreta, errehabilitazio, terapia eta/edo aditu-zerbitzuetan. Prebentzio Zerbitzuak enpresa batzuekin hitzartuko du osasun-arreta hori eskaintzea, eta, horretarako, 1.100.000 euroko aurrekontua izango du.

Ertzaintzan euskara normalizatzeko prozesuari dagokionez, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretua (1998-03-06ko EHAA) aplikatuko da. Horrek du helburu hau: ertzain guztiek euskararen alorrean dagokien hizkuntza-gaitasuna iristeko jarduera-plana arautzea, ertzainek beren funtzioak Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztien hizkuntza-eskubideak betez egin ahal izateko.

Herrizaingo Sailak prozesuaren martxaren berri emango du, aldizka, eta euskalduntze-planen berri, bai eta aipatu Dekretuan aurreikusitako gainerako gaien berri ere, Euskara Batzordearen barruan. Batzorde hori mistoa izango da, eta bertan hauek egongo dira ordezkatuta: alde batetik, Herrizaingo Saila, eta, bestetik, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 103. artikuluan ezarritako Negoziazio-mahaian dauden sindikatuak.

Hauek izango dira aipatu Dekretuko seigarren kapituluan aurreikusitako hizkuntza-gaikuntza ikastaroetan parte hartzeko baldintzak: 1999ko martxoaren 9ko Akordioan aurreikusitakoak. ERNEko eta ELAko ordezkari sindikalek, eta Herrizaingo Sailak sinatu zuten akordio hori.

Akordio hori indarrean dagoen urte bakoitzean, Herrizaingo Sailak bi deialdi egingo ditu, hizkuntza-profila egiaztatzeko.

  1. Herrizaingo Sailak matrikularen dirua ordainduko die, hala eskatzen duten ertzainei, haiek lanalditik kanpo HABEk homologatutako euskaltegi batera joaten badira, betiere dagokion frogagiria aurkezten badute aurrez Giza Baliabideen Zuzendaritzan.

  2. EGAko, Hizkuntza Eskola Ofizialeko eta Labayru Ikastegiko azterketetarako matrikulak ordaintzeak dakarren gastua konpentsatuko du Herrizaingo Sailak.

  3. Era berean, teleikaskuntza-sistemen bitartez euskara-ikastaroak gainditu dituztela frogatzen duten ertzainek beren diru-laguntza jaso dezakete, Euskara Batzordeak ezarritako baldintzak egiaztatzen dituztenean. Diru-laguntza 450 eurokoa izango da, gehienez ere, urtean.

  4. Aurreko paragrafoetan aipatutako gastuak behin bakarrik konpentsatuko dira, ikastaroko eta euskalduntze mailako. Errendimendu egokia egiaztatu denean bakarrik konpentsatuko da ikastaro baten matrikula-gastua, ikastaro horretarako aurretik diru-laguntza eman bada.

Honela ulertuko da laneko orduetan euskara-ikastaroetara joatea: lan-orduetatik kanpo euskara-eskoletara joateko ikasleak izan duen motibazioaren eta egin duen ahaleginaren aitorpena bezala; laneko orduetan euskara-ikastaroetara joateak, gainera, lanpostuak esleituta daukan hizkuntza-profila egiaztatzeko helburua ere izan dezake. Edonola ere, era honetan arautuko da gaia:

  1. Liberazio-programetan parte hartu ahal izateko, HABEko seigarren maila egiaztatu behar da gutxienez, eta HABEko hiru maila gaindituta eduki behar dira aurrez, azken bi urteetan, lan-orduetatik kanpo. Kasu horietan, liberazioak sekula ez dira izango hiruhilekotik gorakoak.

  2. Alfabetatzen-eko eta HABEko 8. mailatik gorako ikasleek euskarako maila bat ikasi beharko dute gutxienez, azken urtean, lan-orduetatik kanpo, liberazioetara pasatzeko, eta liberazio horiek ez dira izango hilabetetik gorakoak.

  3. Liberazioek dagokion nagusiaren oniritzia izango dute eta nagusiak hiru hilabeteraino atzera dezake ikaslea ikastarora joatea, zerbitzuaren beharrek hala eskatzen dutenean, betiere geroratze horren arrazoiak azaltzen direla. Espresuki adierazi beharko da zein datatatik aurrera egin daitekeen liberazio hori, ezarritako epearen barruan.

  4. Giza Baliabideen Zuzendaritzak ezartzen duena izango da liberazio mota horietara sartzeko prozedura.

  5. Mailaren eskakizuna betetzeko xederako, Arkauteko Polizia Akademiak egindako sartze-probetan egiaztatutakoa izango da maila hori.

Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezko ertzainek eskubide hauek izango dituzte beren babesa ziurtatzeko:

  1. Epaileak emandako babes-aginduak irauten duen bitartean, lanaldia murrizteko eskubidea, ordainsaria ere dagokion proportzioan murriztuta; betiere, ezarriko diren irizpideen arabera.

  2. Ordutegia egokituz, ordutegi-malgutasuna aplikatuz edo beste sistema alternatibo batzuk erabiliz lanaldia berrantolatzeko eskubidea; betiere, ezarriko diren irizpideen arabera gauzatuko da eskubide hau.

  3. Genero-bortizkeriaren biktima diren emakumezko ertzainek, indarkeria hori dela eta, lanera huts egin beharra baldin badute, hutsegite horiek, osoak edo partzialak, justifikatutzat joko dira, eta arreta-zerbitzu sozialek edo osasun-zerbitzu sozialek, zeini dagokion, zehaztuko dute hutsegite justifikatu horiei dagozkien denbora eta baldintzak.

  4. Eszedentziarako eskubidea, aldez aurretik zerbitzuak ematen gutxieneko epe batean egon beharrik gabe eta eszedentzian egoteko epeak aplikatu gabe. Eszedentziaren lehenbiziko sei hilabeteetan, eskubidea izango dute betetzen duten lanpostua erreserba dakien, eta epe hori kontuan hartuko da mailaz igotzeko, hirurtekoetarako eta eskubide pasiboetarako.

    Nolanahi ere, biktimaren babeserako eskubideari dagozkion babes judizialeko ekintzek eskatzen badute, eszedentzian egonik lanpostua gorde dakion eskubidea izateko epea hiru hilabetez luzatu ahal izango da, hurrenez hurren, gehienez ere hemezortzi hilabetera arte, betiere aurreko paragrafoan zehaztutako ondorio berberekin.

    AKORDIO ARAUTZAILEAREN ERANSKINAK (I-V)

Akordio hau sinatzen duten aldeek hitzartzen dute eskaria egingo diotela Administrazio eskudunari, horrek, ahal den eperik laburrenean, egin behar diren urratsak egin ditzan, beharrezko araudi-aldaketa guztiak onar daitezen, eta aldaketon helburua hauxe izango da: Ertzaintzako oinarrizko eskalako Agente eta Lehenengo Agente kategoriak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako Erdi Mailako Teknikari eta Goi Mailako Teknikari tituluekin berdintzea.

Uniforme-jantziak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legeko 103. artikuluan aurreikusitako negoziazio-mahaiaren bileran sinatutako akordioaren arabera, Segurtasun eta Lan Osasun Batzordetik sortutako Batzorde Tekniko batek egingo du uniforme-jantzien materialei buruzko ikerketa.

Erakunde sindikalek bina ordezkari izango dituzte 103 Mahaian, aipatu Batzorde Teknikoan, eta bi horietako bat aholkulari teknikoa izan daiteke. Baldin eta aholkularia ertzaina bada eta Batzorde Teknikoak deitutako bileretara joateak lanerako planifikatutako denborari eragiten badio, ertzain horrek dagokion baimena izango du, laneko denboratzat zenbatuta.

Batzorde Teknikoak funtzio zehatza izango du, dagozkion proposamenak egitea Segurtasun eta Osasun Batzordeari, aurrez dagozkion azterketak eginda, eta horiek gero 103 Mahaira eramango dira, dagozkion akordioak onartzeko.

  1. Inongo mugarik gabe birjarriko dira jantziak, artikulu kopuruari dagokionez, kasu hauetan:

  1. Jantzia ustekabean urratu edo tarratatu denean, polizia-zerbitzuak berezkoak dituen jarduerengatik, eta betiere jostura-askatze hutsak ez direnean.

  2. Jantziak zikinak daudenean, eragile hauetako bategatik: koipea, odola, azidoak edo beste batzuk, horien orbanak etxeko jantziak garbitzeko ohiko bitartekoez garbitu ezin direnean.

  3. Jantzia bat ez datorrenean ertzainaren egungo neurriarekin.

  4. Nabarmenki maiztu direnean, ohiko erabilerarengatik.

  5. Modeloa edo jantzia aldatu denean, edo beste berri bat ezarri dutenean.

  6. Fabrikazio-akatsak dituztenean.

  7. Banakoaren hornidurako puskaren bat galdu denean, aurrez horren berri emanda eta polizia-agintariaren oniritzia jasota.

  8. Eskaera egiten duen ertzaina haurdun denean.

  9. Galoien edo sorbaldakoen kasuan, graduazio-aldaketak izan direnean, edo izendapenak, praktiketan, funtzioetan edo gaituetan.

  10. Zerbitzura itzultzen denean.

  11. Beste kausa batzuk direnean, zeinak Batzorde Parekideak baloratu eta erabaki behar dituen.

    Eta 6. puntuetan, biak barne, jasotako kasuetan, beharrezkoa izango da aurreko jantzia edo puska entregatzea, hura ordeztu aurretik.

  1. Prozedura.

    Herrizaingo Sailak banako hornidura osatzen duten jantziak eta puskak emango dizkio Ertzaintzako kide berri bakoitzari, ofizioz, haren destinoaren arabera.

    Era berean, hornidura horri jantzi gehiago gehitzen zaizkionean, edota egungo jantzietakoren baten ezaugarriak aldatzen direnean, entrega ofizioz egingo da, halaber.

    Gainerako kasuetan, ertzain eskatzaileak eskaera beteko du, eta Segurtasunaren Administrazioko Laguntza Zerbitzuen (SALZ) Zentroko buruari emango dio, eta horrek, aurrez hura azterturik, eta neurriak egiaztatu ondoren, eskaera egingo du Biltegi Nagusira, haiek, barne-postaren bitartez, eskatutako jantzia eskaera sortu den lantokira bidal dezaten.

    SALZ Zentroko buruak interesatuari emango dio jantzia, aurrez horrek hura aztertu eta jasotze-akta sinatu ondoren, eta itzuli beharreko jantziak edo puskak eman dituenean, horrela ezarrita dagoen kasuetan.

    Ertzainen eskuetan dauden eta erabiltzen ez diren jantziei edo puskei irteera emateko, eta antzinatasunagatik, neurrien aldaketagatik edo gordetze-arazoengatik itzuli nahi badituzte, prozedura bat antolatuko da haiek jasotzeko eta birziklatzeko.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.