Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko martxoaren 25ekoa, Segurtasuneko sailburuarena, norberaren eginkizunetarako baimen-egunen ordezko sariak iraungo duen ala ez erabakitzeko dena. Ertzaintzako beharginen lan-baldintzak arautzeko Akordioko 52. artikuluan aurreikusten da ordain-sari hura.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 66
  • Hurrenkera-zk.: 1666
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/25
  • Argitaratze-data: 2013/04/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Martxoaren 12ko EHAAren 50. zenbakian argitaratu da martxoaren 5eko 173/2013 Dekretua, zeinaren bitartez ezartzen baita, 2013ko ekitaldiari dagokionez, urteko lanaldia, hain justu ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile eta lan-kontratudunentzakoa.

Aipatu arauan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionario, estatutupeko langile eta lan-kontratudunentzako lanaldi urtekoa 2013. urtekoa 1.614 ordu eta 30 minutukoa izango da; eta beharginek eskubidea izango dute norbere eginkizunetarako hiru egun izateko 22 ordu eta 30 minutu; denbora hori egindako lan gisa zenbatuko dira, eta urterako ezarritako lanaldiari kenduko zaio; beraz, urteko lanaldiko presentzia egiazkoa 1.592 ordukoa izango da. Arau horretako 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, arau hori Ertzaintzako langileei aplikatzekoa da.

Urtarrilaren 17ko 4/2012 Dekretuaren bitartez (urtarrilaren 20ko EHAA, 14. zk.), 2011., 2012. eta 2013. urteei dagokienez, Ertzaintzako beharginen lan-baldintzak arautzeko Akordioa onartu zen. Bada, akordio horren 52. artikuluan aurreikusten denez, norbere eginkizunetarako baimenak arautzen direnean honako posibilitate hau ere jasotzen da: zerbitzuko arrazoiak direla-eta, erabaki ahal izatea ezen, funtzionarioek norbere eginkizunetarako hiru egunen (22 ordu eta 30 minutu) ordezko sariaren aldeko aukera egiten dutela.

Lehen aldiz, 2011ko ekitaldirako ezarri zen posibilitate hori, martxoaren 8ko 33/2011 Dekretuaren bidez; eta 2012ko ekitaldian berriro aplikatu zen.

Aipatu akordioko 52. artikuluan ezartzen denez, Segurtasun Sailak erabakiko du aipatu ordain-sariari eutsi ala ez hurrengo urteetan, betiere zerbitzuko beharrizanak kontuan izanik.

2013ko urtarrilaren 30eko Aginduaren bitartez, aipatu ordain-sariaren aukera eten egin zen; harik EAEko Administrazio Orokorraren milan eta funtzio publiko guztiaren arloan erabaki bat hartu arte, norbere eginkizunetarako egunak baliatzeari dagokionez.

Martxoaren 5eko aipatu 173/2013 Dekretuan honako hau ere ezartzen da: norbere eginkizunetarako hiru egun (22 ordu eta 30 minutu) izateko eskubide izango dute beharginek; denbora hori egindako lan gisa zenbatuko dira, eta urterako ezarritako lanaldiari kenduko zaio; beraz, urteko lanaldiko presentzia egiazkoa 1.592 ordukoa izango da.

Kontuan izanik: batetik, bere jarduera burutzeko, Ertzaintzak dituen baliabideak eta aurreikusitako zerbitzu-beharrizanak, eta, bestetik, jazotako arauzko aldaketak; publikoa den polizia-zerbitzu eragingarria eman nahi bada, hau da, gastu publikoan aurrezteko politikarekin bat datorrena, betiere Ertzaintzak dituen helburu operatiboak gauzatzeari eragin gabe; bada, kontsideratzen da ezen, onargarria dela beharginek «norbere eginkizunetarako baimenaz» baliatzea; martxoaren 5eko 173/2013 Dekretuan ezarritako ordu eta egun kopuruak sartzen dira baimen horretan.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bitartez, Segurtasun Saila sortu zen, zeinak honako organo eta unitateak baititu: Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuan zehaztutakoak, salbu eta Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 4. artikuluak emandako eskumenez baliaturik (irailaren 7ko EHAA, 171. zk.); eta 2011., 2012. eta 2013. urteei dagokienez, Ertzaintzako beharginen lan-baldintzak arautzeko Akordioak, zehazki, urtarrilaren 17ko 4/2012 Dekretuaz onartutakoak xedaturikoa baliatuaz, honako hau,

Lehenengoa. Ertzaintzako beharginen lan-baldintzak arautzeko Akordioaren indarrean dagoenaren 52. artikuluko laugarren paragrafoan aurreikusi ordain-saria izateko aukera indarrik gabe gerazten da, 2013ko urtarrilaren 1etik aitzina. Aukera hori eten egin zen urtarrilaren 30eko Aginduaz.

Erabaki horrek zera dakar Ertzaintzako beharginentzako: norbere eginkizunetarako baimen-egunen ordezko saria jaso ezina; harik eta beharginen lan-baldintzak arautzeko Akordioak dirauela gai honetaz beste agindu bat eman arte, betiere unean uneko zerbitzu-beharrizanak kontuan izanik.

Bigarrena. Agindu hau argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gurenet Intranet korporatiboan eta polizia-instalazioetako iragarki-oholetan, hala Ertzaintzako beharginak jakitun izan daitezen.

Hirugarrena. Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasun sailburuari, hilabeteko epearen barruan; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 25a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.