Arautegia

Inprimatu

22/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa. Honen bitartez, prozedura arautzen da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 868
  • Xedapen-zk.: 22
  • Xedapen-data: 2009/02/03
  • Argitaratze-data: 2009/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen bigarren aldaketari buruzko ekainaren 13ko 3/2008 Legean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako zuzendaria aukeratzeko sistema ezartzen da. Sistema hori berdintasun, publizitate, merezimendu eta gaitasuneko printzipioetan oinarritua dago, profesionalki hautagai egokienak izango diren eta hezkuntza-komunitatearen babes handiena lortuko dutenak aukeratzeko.

Zuzendaria ikastetxean bertan aukeratu behar dute Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko ordezkariek eta ikastetxe horretako ordezkariek osatutako batzorde batek. Zuzendaria aukeratzean, kontuan hartuko dituzte hautagaiek egiaztatutako merezimendu akademiko eta profesionalen balioespen objektiboa eta pertsona bakoitzak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuaren balioespena.

Eusko Jaurlaritzari dagokio Euskal Eskola Publikoari buruzko Legean ezarritakoaren garapen-araua ematea, gero Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko prozesuak deitzeko.

Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak onartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako izapideak eginda, Euskadiko Eskola Kontseiluari entzunda, eta 2009ko otsailaren 3an egindako bileran Jaurlaritzaren Kontseiluak eztabaidatu ondoren, hau

Dekretu honen helburu da prozedurak arautzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendaria aukeratzeko, izendatzeko eta kargua uzteko; era berean, pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurak arautzen dira.

Lanbide Heziketako Ikastegi Bateratuak eta Estatuko Erreferentziako Lanbide Heziketako Ikastegiak salbuetsita, unibertsitatez kanpoko irakaskuntza eskaintzen duten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko ikastetxe publiko guztietan aplikatuko da dekretu hau, Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak eta lege hori garatzen duten eta oinarrizko arau izaera duten arauak aplikatzen diren alderdi espezifikotan.

  1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe bateko zuzendaria izendatzeko agindutako irakaskuntzetako bat ematen duen karrerako irakasle funtzionarioetako bat aukeratuko da merezimendu-lehiaketa bidez. Berdintasun, publizitate, merezimendu eta gaitasuneko printzipioen arabera aukeratuko da.

  2. Merezimendu-lehiaketak bi fase izango ditu. Lehen fasean, ikastetxeko zuzendaritzara hautagaitza aurkeztu duten pertsonek alegatutako merezimenduak hartuko dira kontuan. Bigarren fasean zuzendaritza-proiektua aztertuko da eta, proiektu horretan, ikastetxeko hezkuntza-proiektua zuzentzeko hautagaiak egiten duen proposamena bilduko da.

  1. Merezimendu-lehiaketan parte hartzeko honako baldintza hauek bete beharko dituzte irakasleek:

    1. Gutxienez, bost urteko antzinatasuna izatea irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa.

    2. Epe horretan, hautagaiak karrerako funtzionario gisa zuzenean irakasten egon behar izan du zuzendu nahi duen ikastegiak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean.

    3. Deialdia argitaratutako unean, gutxienez, ikasturte bateko esperientzia izan behar du zuzendu nahi duen ikastegiak eskainitako gaietakoren batean eskolak ematen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxe publikotan.

    4. Zuzendaritza-proiektu bat aurkeztu behar du. Bertan, beste hainbaten artean, honako gai hauek adierazi beharko ditu: helburuak, jardunbideak eta hauen ebaluazioa, eta ikastegiko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak zuzentzeko proposatutako pertsonen izenak. Zuzendaritza-proiektuak gehienez 15 folio izango ditu eta alde batetik eta espazio bikoitza utzita idatziko da.

  2. Haur Hezkuntzako ikastetxe espezifikoetan, Lehen Hezkuntzako osatu gabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzakoetan, zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan, irakaskuntza artistiko profesionalekin, kirolarekin edo hizkuntzekin lotuak daudenetan, merezimendu-lehiaketan parte hartzeko edozein irakaslek aurreko atalean adierazitako baldintzak bete beharko ditu honako aldaketa hauekin:

    1. Orokorrean exijitutako bost urte barik, irakaskuntzako funtzio publikoan karrerako funtzionario gisa urtebeteko antzinatasuna izan behar du, gutxienez, irakaskuntza-lanetan.

    2. Orokorrean exijitutako bost urte beharrean, karrerako funtzionario gisa, irakasle-lanak betetzen, gutxienez, urtebete beteta izan beharko du zuzendari izan nahi duen ikastetxeak eskaintzen dituen gaietakoren batean.

  3. Euskal Eskola Publikoari buruzko Legearen bigarren aldaketari buruzko ekainaren 13ko 3/2008 Legearen lehen xedapen gehigarrian adierazitakoaren arabera, lan-kontratudun irakasleek ikastetxeko irakasle guztien ehuneko berrogeita hamarra, gutxienez, ordezkatzen duten ikastetxetan, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko lan-kontratudun edozein irakasle finkok aurkeztu ahal izango du bere hautagaitza, baldin eta eskatutako ikastetxean destinoa badu eta kasu bakoitzean exijitutako gainerako baldintzak betetzen baditu.

    Lan-kontratudun irakasleek aurkeztutako hautagaitzak kontuan hartuko dira beste hautagaitzarik aurkezten ez denean edo beste hautagaitzarik aukeratzen ez denean.

  4. Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean deialdia argitaratu den egunean kasu bakoitzean eskatutako baldintza guztiak bete beharko ditu pertsona batek hautagai izateko.

  1. Aukeraketa-batzordea eratuko da unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako bakoitzean, baldin eta aukeraketa-prozesua egin beharra badago eta, gutxienez, hautagai bat aurkeztu bada.

  2. Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea honako kide hauek osatuko dute:

    Ikastetxeari dagokion Ikuskaritzako lurraldeburuak proposatutako hezkuntza-ikuskatzaile batek. Batzordeko lehendakari jardungo du.

    Ikastetxeko klaustroko kideek euren artean aukeratutako ikastetxeko irakasleen bi ordezkarik. Irakasle helduenak batzordeko idazkari gisa jardungo du, hitz egiteko eta botoa emateko aukerarekin.

    Ikastetxeko irakasle ez diren ikastetxe bertako ordezkaritza-organo goreneko kideek euren artean aukeratutako bi lagunek. Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeetan, gutxienez horietako batek ikasleen gurasoen sektoreko ordezkaria izan behar du. Ordezkaritza-organo gorenean ikasleen ordezkaritza duten ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren kurtsotik gorako ikasleek baino ez dute izango aukeratzeko eta aukeratuak izateko posibilitatea.

  3. Hautagaien hizkuntza eskubideak eta Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legea errespetatze aldera, aukeraketa-batzordeko kideen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialen ezagutza nahikoa duten kideak egotea bermatuko da.

  4. Aukeraketa-batzordeetako kideak dagokion Hezkuntzako lurralde-ordezkariak izendatuko ditu.

  5. Ikastetxeko zuzendaritzara aurkeztu diren irakasleek ezingo dute aukeraketa-batzordeko kide izan.

  6. Gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikatuagatik batzordeko lehendakariak bilera batera joan ezin badu, ikastetxeari dagokion Ikuskaritzako lurraldeburuak proposatutako beste hezkuntza-ikuskatzaile batek ordezkatuko du.

  7. Gaixotasunagatik edo beste edozein arrazoi justifikatuagatik ordezkaritza-organo goreneko edo klaustroko ordezkariren batek bileretara joan ezin badu, Dekretu honetako 10. artikuluan aipatutako ordezkoen zerrendan agertzen den pertsona batek ordezkatuko du. Zerrenda horretako ordena errespetatuko da. Batzordeko idazkariaren ordezkapena ezinezkoa bada, berari dagozkion funtzioak klaustroaren beste ordezkari batek beteko ditu. Bilera batean klaustroko ordezkaririk ez badago, idazkari-funtzioak ordezkaritza-organo gorena ordezkatzen dutenen artean pertsona helduenak beteko ditu.

  8. Aukeraketa-batzordearen bilera batek balioa izateko, bertan egon behar dute lehendakariak eta batzordeko beste bi lagunek edo horiek ordezkatzen dituztenek.

  9. Aukeraketa-batzordeko kideek ez dute prozeduran esku hartuko eta indarreko araudian aurreikusitako baldintzak bertan adierazitako moduan ematen direnean ezetsiak izan daitezke.

  1. Euren ikastetxeko zuzendaritzarako merezimendu-lehiaketara aurkezten diren eta funtzio hori betetzen ari diren zuzendariek ezingo dute aukeraketa-batzordeko kide izan, eta ezingo dituzte aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete. Funtzio horiek ikastetxeko zuzendariordeak beteko ditu, edo, ondorioz, zuzendariondokoak, ikasketaburuak, ordezko ikasketaburuak edo ikastetxeko idazkariordeak; baldin eta aipatutako pertsona horiek euren hautagaitza aurkeztu ez badute.

  2. Goian aipatutako karguak dituzten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu badute, aukeraketa-prozesuan ikastetxeko zuzendariari esleitutako funtzioak bete behar dituen ikastetxeko irakaslea izendatuko du Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

  3. Ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaitza aurkezten duten irakasleek eskubidea izaten jarraituko dute klaustroaren bileretan egoteko, parte hartzeko eta botoa emateko, eta hala badagokio, aukeraketa-batzordean organo horietako ordezkariak aukeratu behar diren ordezkaritza-organo gorenaren bileretan ere eskubide horiek izango dituzte.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak ikasturte guztietan agindua emango du meritu-lehiaketarako dei egiteko, ikasturte horretan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko, postu hori hutsik geratu den ikastetxeetan.

  1. Merezimendu-lehiaketarako deia egiteko Aginduan ezartzen den epean, Agindu horretan zehaztutako ikastetxeetako zuzendarigaiek eskaera idatziz aurkeztu ahal izango diote dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-buruari. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru ikastetxetako zuzendaritzarako hautagaitza aurkeztu ahal izango du, gehienez ere, pertsona bakoitzak.

  2. Eskaerarekin batera, argudiatutako merezimenduak frogatzeko dokumentazioa erantsi beharko dute, Dekretu honen eranskinean adierazitako baremoarekin lotuta. Halaber, Dekretu honen 4.1. artikuluan zehaztutako d) baldintzari dagokion zuzendaritza-proiektua ere erantsi beharko dute.

  3. Zuzendaritza-proiektua lantzeko, zuzendari izan nahi duten pertsonek dagokion lurralde-ordezkaritzan kontsultatu ahal izango dute zuzendari izateko aurkeztu diren ikastetxeetako dokumentazioa.

  4. Hautagaiek eskaera, honekin aurkeztu beharreko agiriak eta Zuzendaritza Proiektua, beren aukerako hizkuntza ofizialean aurkeztu ahal izango dituzte. Halaber, hautaketa prozesuaren ondoriozko harremanetan eta prozedura guztian ere hautagaiaren aukerako hizkuntza erabiliko da, Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Legeko 5.2.a) eta 6.1. artikuluei jarraiki.

  1. Eskaerak aurkezteko epea amaitu bezain laster, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak dagokien Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuei eskatuko die egiaztatzeko kasu bakoitzari dagokion gaiaren arabera, kasu horietan exijitutako baldintzak hautagai bakoitzak betetzen ote dituen eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak diren ala ez, datu horiek dagokion aukeraketa-batzordeari eskaini ahal izateko.

    Prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztutako epean eskaini beharko dituzte datuak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko lurralde-zerbitzuek.

  2. Prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko den epean, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak erabakiko du aurkeztutako eskaerak onartu edo atzera botatzea, eta horretarako kontuan izango ditu eman dizkioten datuak. Exijitutako baldintzetakoren bat betetzen ez badute eskaera ez da onartuko. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariaren ebazpenak zehaztuko zein arrazoi dagoen onartu ez dituzten pertsonak kanporatzeko. Onartutako pertsonen kasuan, dagokion ikasturtean ikastetxe horretan lekua ote duen ere zehaztuko du zuzendarigaiak.

  3. Ebazpen horiek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Argitaratze horren bitartez pertsona interesatuei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da.

  4. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko.

  5. Ebazpen horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote dagokien lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari.

  1. Ikastetxe horretako zuzendaritzarako hautagai bat edo gehiago onartuta daudela adierazten dietenean eratu beharko da ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordea.

  2. Batzordea eratu behar den ikastetxeetan, Ikuskaritzako lurraldeburuak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari jakinaraziko dio zein den aukeraketa-batzorde bakoitzeko buru izango den ikuskatzailearen izena. Hori egiteko epea prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko da.

  3. Halaber, prozesuaren deialdiko Aginduan zehaztuko den epean, ikastetxeko zuzendariak klaustroa eta ordezkaritza-organo gorena deituko ditu, onartutako eskaerak jakinarazteko eta aukeraketa-batzordean erakunde bakoitzeko ordezkariak aukeratzeko. Zuzendaria bera ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaietako bat bada, abstenitu egin beharko da eta funtzio horiek dagokion pertsonaren esku utziko ditu, Dekretu honetako 6. artikuluan zehaztutakoa jarraituta.

  4. Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko bi ordezkariak organo horietan aukeratuko dituzte bozketa sekretu bidez. Bertan, botoa emateko eskubidea duen pertsona bakoitzak pertsona bakar bati eman ahal izango dio botoa. Boto gehien lortzen duten bi pertsonak aukeratuko dituzte, salbu Hezkuntza Berezia, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeetan. Ikastetxe horietan Ordezkaritza Organo Goreneko kideetako bat nahitaez izango da boto gehien lortzen duen gurasoen sektoreko ordezkaria.

    Berdinketarik badago, bigarren bozketa bat egingo da berdinketa desegiteko, eta, behar izanez gero, hirugarren bat. Bozketa horietan berdindutako pertsonak baino ezingo dira bozkatu. Hirugarren bozketa egin ostean, berdinketarik badago, zozketa publikoa egingo da.

  5. Klaustroko eta ordezkaritza-organo goreneko bi ordezkariak aukeratuta, organo bakoitzean ordezkoen zerrenda osatuko da. Botoren bat jaso duten pertsonek osatuko dute zerrenda bakoitza. Boto gehien lortu dituen pertsona egongo da lehenengoa, eta azkena, berriz, boto gutxien jaso dituena. Ordezkoen zerrendetan berdinketarik badago, zozketa publiko bidez erabakiko dira.

  6. Organo bakoitzaren bilera-aktaren kopia igorriko dio ikastetxeko zuzendariak edo horren ordezkoak dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari.

  7. Hauteskundeak egingo diren ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordeetako kideak izendatuko ditu dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak. Kideak izendatu ondoren, aukeraketa-prozesuaren deialdiko Aginduan finkatutako epearen barne eratu beharko dira aukeraketa-batzordeak.

  8. Ikastetxe bakoitzeko aukeraketa-batzordearen osaketa jendaurrean jarriko da dagokion ikastetxeko iragarki-taulan.

  1. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak batzorde bakoitzeko lehendakaritzari emango dizkio Dekretu honetako 9. artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako datuak. Onartutako hautagai bakoitzaren lehiaketaren lehen faseko merezimenduen egiaztapenei buruzkoak dira datu horiek. Halaber, onartutako hautagai bakoitzak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuari buruzko dokumentazioa emango dio.

  2. Prozesuaren deialdiko Aginduan finkatutako epean, eta aurreko datuak kontuan izanda, aukeraketa-batzordeak prozesuaren lehen faseko hautagai guztien merezimenduak aztertuko ditu, Dekretu honen eranskinean ezarritako baremoa kontuan hartuta.

  3. Aukeraketa-batzordeak lehiaketaren lehen faseko merezimenduak balioetsi eta gero, dagokion ikastetxean argitaratuko du Batzorde horrek hautagai guztiek lortutako puntuaketa. Ebazpen horren aurka, interesatuek erreklamazioa jarri ahal izango diote batzordeari prozesuaren deialdi-aginduan zehaztuko den epean.

  1. Fase honen helburu da zuzendaritza-proiektua balioztatzea, bai eta proiektu hori ikastetxerako egokia den aztertzea ere. Horretarako kontuan hartuko dira Dekretu honetako eranskinean ezarritako bigarren faseko baremoan zehaztutako edukiak eta balorazio-irizpideak.

  2. Bigarren fase honetan, hautagaiek 35 puntu lortu behar dituzte, gutxienez. Gutxieneko puntuaketa hori lortzen ez duten izangaiak aukeraketa-prozesutik kanpo geratuko dira.

  3. Merezimenduen lehiaketaren bigarren fasean, aukeraketa-batzordeak honako hau baloratuko du lehendabizi: dagokion ikasturtean ikastetxe horretan behin betiko edo behin-behineko postua duten hautagaien zuzendaritza-proiektua, Dekretu honetako eranskinean jasotako baremoko bigarren fasean aurreikusitako irizpideak kontuan hartuta.

    Horrelako hautagairik ez badago edo ikastetxeko hautagairik aukeratzen ez badute, aukeraketa-batzordeak kanpoko ikastetxetan postua duten hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

    Azkenik, horrelako hautagairik ez badago edo hautagai horietakoren bat aukeratzen ez badute, Dekretu honetako 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeetako aukeraketa-batzordeak ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasle hautagaien proiektuak aztertuko ditu.

  4. Aukeraketa-batzordeak hautagaiak elkarrizketatu ahal izango ditu -aurretik hitzordua adostuta- zuzendaritza-proiektuan jasotako informazioa osatzeko, eta proiektua ikastetxerako eta eskatutako posturako egokia ote den aztertzeko.

  5. Aukeraketa-batzordeko kide guztiek zuzendaritza-proiektua balioztatuko dute, eta 0 eta 70 arteko puntuazioa emango. Pertsona bakoitzak emandako puntuazioak zenbaki osoa izan beharko du. Kalifikazioa emateko bilduko den aukeraketa-batzordearen bileran bildutako kideek emandako kalifikazioen batez besteko aritmetikoa izango da zuzendaritza-proiektuagatik lehiakide bakoitzak lortutako puntuaketa, eta bi zenbaki hamartarrekin kalkulatuko da. Emandako kalifikazioetan 20 puntu edo gehiagoko aldea dagoenean, automatikoki kenduko dira kalifikazio maximoa eta minimoa, eta gainerako kalifikazioen artean kalkulatuko da batez besteko puntuaketa.

  1. Ikastetxean postua duten irakasle hautagaien artean -halakorik badaude- bi faseetako puntuak batuta puntu gehien lortu duen hautagaia aukeratuko du aukeraketa-batzordeak. Bigarren fasean ezarritako gutxieneko puntuak lortu dituzten hautagaien artean aukeratuko du.

  2. Modu horretan pertsonarik aukeratu ezin bada, irizpide bera jarraituko zaie ikastetxean postua ez duten hautagaiei. Dekretu honen 4. artikuluko 3. idatz-zatian zehaztutako ikastetxeen kasuan, berriz, irizpide hori hautagaitza aurkeztu duten ikastetxe horretako lan-kontratudun irakasleei aplikatuko zaie.

  3. Hautagaien guztizko puntuaketa batuta berdinketarik izanez gero, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan ebazteko:

    Zuzendaritza-proiektuaren puntuaketa altuena.

    Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, lehen faseko merezimenduen baremoaren ataletan puntuaketa altuena.

    Dekretu honen eranskinean agertzen diren ordena jarraituta, lehen faseko merezimenduen baremoaren azpiataletan puntuaketa altuena.

    Aurreko irizpideak aplikatu ondoren oraindik berdinduta daudenen artean pertsona bat aukeratzeko, Batzordeko kideen arteko bozketa egingo da. Bozketan berdinketa gertatzen bada, lehendakariaren kalitateko botoak erabakiko du.

  4. Batzordeko idazkariak akta idatziko du hautagai guztiek fase bakoitzean lortutako puntuaketak egiaztatzeko, eta norbait aukeratzen badute, pertsona horren izena jasoko du, aurreko ataletan ezarritako irizpideak kontuan hartuta. Akta batzordeko kide guztiek sinatuko dute.

  5. Batzordeko lehendakariak jendaurrean jarriko du akta hori ikastetxeko iragarki-taulan, eta dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari igorriko dio.

  6. Lortutako puntuaketak biltzen dituen aktan jasotako erabakien aurka, interesdun guztiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango diote dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari prozesuaren deialdi-aginduan zehaztuko den epean. Era berean, ordezkari horrek aurreko aginduan zehaztutako epean ebatzi beharko ditu.

  7. Aurreko erreklamazioak ebatzi ondoren, aukeratutako hautagaien zerrenda onartutzat aitortzen duen ebazpena egin eta jakitera emango du lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak.

  8. Ebazpen horiek Hezkuntzako dagokion lurralde-ordezkaritzaren egoitzaren iragarki-taulan argitaratuko dira. Argitaratze horren bitartez pertsona interesatuei jakinarazpena egin zaiela ulertuko da.

  9. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ikuskaritzako buruak ebazpenaren berri emango dio eragiten dion ikastetxeko zuzendariari, bertako iragarki-taulan ere argitara emateko.

  10. Ebazpen horien aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote dagokien lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari.

  1. Aukeratutako pertsonek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak antolatutako Hasierako Prestakuntza Programa bat gainditu beharko dute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailean irakasleak prestatzeko eskumena duen zuzendaritza ebazpena emango du programa honen deialdia, antolakuntza, edukiak eta ebaluazio-irizpideak zehazteko. Ahal dela, programa hori ikasturteko hirugarren hiruhilekoan egingo da, hau da, aurreko zuzendaritzaren agintaldia amaitu baino lehen.

  2. Aukeratutako lagunek egiaztatzen badute gutxienez bi urteko esperientzia dutela zuzendaritza-funtziotan, ez dute Hasierako Prestakuntza Programa egin beharrik izango. Dena den, zuzendaritzako edozein karguk obligazioa du bere zuzendaritza-funtzioa bete ahal izateko eguneratu eta hobetzeko hezkuntza-administrazioak antolatuko dituen ikastaroak eta bestelako jarduerak egiteko. Hala eta guztiz ere, Hasierako Prestakuntza Programa hori egin beharrik ez dutenek bere borondatez egin ahal izango dute, arau bidez zehaztuko diren baldintzetan.

  1. Dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak ikastetxeko zuzendari izendatuko du Hasierako Prestakuntza Programa gainditu duen edo egiteaz salbuetsia dagoen pertsona aukeratua. Izendapenaren ondorioak merezimendu-lehiaketaren deialdia ebazteko urteko uztailaren 1etik hasiko dira eta lau urtez luzatuko dira.

  2. Aukeraketa-batzordeak hautatu arren, salbuetsiak egon gabe Hasierako Prestakuntza Programa gainditzen ez duen inor ez da zuzendari izendatuko.

  3. Salbuetsiak egon ez eta Hasierako Prestakuntza Programa dagokion urteko uztailaren 1erako amaitu ez badute aukeratutako pertsonek, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak dagokien ikastetxeetako behin-behineko zuzendari izendatuko ditu pertsona horiek. Izendapena dagokion urteko uztailaren 1ean hasiko da eta Hasierako Prestakuntza Programa amaitu. Programa hori gainditu ondoren, zuzendari izendatuko dituzte artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritako baldintzetan. Programa gainditzen ez badute, euren agintaldia hurrengo ekainaren 30ean amaituko da eta ikastetxe horretako zuzendari-postua betetzeko beste merezimendu-lehiaketa baterako deia egingo dute.

  1. Hautagairik ez dagoenean edo dagokion batzordeak pertsona bakar bat aukeratu ez duenean, edo aukeratutako pertsonak Hasierako Prestakuntza-Programa gainditu gabe amaitu duenean, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko zuzendari du, eta izendatu ere urtebeteko ezohiko eperako izendatuko du.

  2. Hurrengo merezimendu-lehiaketan, hutsik geratutako kargua betetzeko deialdia egingo da berriz. Orduan ere esleitu gabe geratzen bada, dagokion lurralde historikoko lurralde-ordezkariak karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari hurrengo hiru urteetarako.

  3. Artikulu honetako aurreko idatz-zatietan zehaztutako kasu guztietan, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko lan-kontratudun irakasle finkoen taldeko irakasle bat izendatu ahal izango du zuzendari langileek, bertako irakasle guztien ehuneko berrogeita hamar, gutxienez, osatzen duten ikastetxeetan.

  4. Hiru urteko epea amaituta, merezimendu-lehiaketan egingo da postua betetzeko deialdia.

Ikastetxe berrien kasuan, dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariak, Hezkuntzako Ikuskaritzaren txostena ikusi ondoren, karrerako irakasle funtzionario bat izendatuko du zuzendari, gehienez ere, hiru urtetarako. Denbora hori igarota, postu hori betetzeko deia egingo da dagokion merezimendu-lehiaketan.

  1. Ebaluatu egingo dira dekretu honetako 15. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuz izendatutako zuzendariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, beti ere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren dagokion aginduak ezarriko du ebaluazio-prozesu hori arautuko duen oinarrizko arautegia.

  2. Ebaluatzeko garaian ikastetxeko taldeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan, goian aipatutako aginduak ezarriko dituen baldintzetan.

  1. Agintaldian egindako lanagatik ebaluazio positiboa lortzen duen zuzendariak aukera izango dute bere agintaldia lau urtez luzatzeko. Aukera hori pertsona interesatuak adierazi beharko du dagokion araudian zehaztuko den epean, eta horretarako idazki bat bidali beharko dio dagokion lurralde historikoko Hezkuntzako lurralde-ordezkariari. Idazki horri zuzendaritza-proiektuaren eguneratzea erantsi beharko diote interesdunek, eta aurreko agintaldian zuzendari gisa egindako lanaren ebaluazioaren zati bat izango da proiektu hori.

    Hasierako zuzendaritza-proiektuan azaldutako helburuak lortu diren ala ez baloratuko du proiektu berri horrek. Era berean, hobetzeko egindako proposamenak eta, behar izanez gero, helburu berriak planteatuko ditu, ikastetxeko zuzendari gisa hasi nahi duen epe berriari begira.

  2. Ikastetxeko zuzendaritzan bi epe jarraian bete ondoren zuzendariak zuzendari izaten jarraitu nahi badu, berriz aurkeztu beharko du bere hautagaitza dagokion merezimendu-lehiaketan Pertsona hori berriz aukeratu eta izendatzen badute, bere agintaldiak iraupen berbera izango du, dagokion epearen amaieran egindako lanaren ebaluazioa positiboa izan bada. Prozedura hori etengabe errepikatu ahal izango bada ere, pertsona berak bi agintaldi jarraian bete ondoren, beti egin beharko da lehiaketarako deia.

  3. Dekretu honetako 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako kasuetan izendatutako ikastetxeetako zuzendariek ezingo dute agintaldia berritu.

  1. Zuzendariak kargua utziko du kasu hauetan:

    1. Izendapen-epea amaitzean edo, hala badagokio, epe horren luzapenaren amaieran.

    2. Zuzendariak izendatzeko derrigorrezkoak ziren baldintzetakoren bat ez betetzea eragiten duen edozein egoera gertatzen denean.

    3. Arrazoiak emanda zuzendariak karguari uko egin eta dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak uko egitea onartzen duenean. Hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan ez egoteagatik eragindako karguari uko egiteak urte horretako ekainaren 30etik aurrera izango du eragina.

    4. Ezustean etorritako minusbaliotasun fisiko edo psikikoagatik.

    5. Zuzendariaren karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak erabakita edo ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak proposatuta -bertako kideen bi herenaren gehiengo bidez-, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak zuzendari-funtzioak baliogabetzen dituenean. Dena dela, baliogabetze-ebazpena eman baino lehen aldebiko espediente bat egingo da, eta interesatuari eta ordezkaritza-organo gorenari entzungo zaie.

  2. Izendapen-epea amaitu uzten badu kargua zuzendariak, zuzendariaren agintaldiaren azken ikasturtean deialdia egingo da zuzendari berria aukeratzeko lehiaketan leku hori betetzeko. Era horretan, zuzendariak kargua uztera doan unean ikastetxeak zuzendari berria izendatu ahal izango du.

  3. Zuzendariak artikulu honetako 1. idatz-zatian zehaztutako beste edozein arrazoirengatik kargua uzten duenean, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak ikastetxeko zuzendari berria izendatuko du ezohiko moduan. Kargu uztea, merezimendu-lehiaketaren urteko deialdi-agindua argitaratzeko data baino lehen gertatu bada, zuzendari berria izendatu duten unetik ekainaren 30era arte egongo da kargu horretan. Izendatuko den zuzendari berria, bestela, aurreko zuzendariak kargua utzi zuen unetik hasi eta hurrengo ikasturteko ekainaren 30era arte egongo da. Edonola ere, kargu uztearen ondoren deituko den merezimendu-lehiaketako lehen deialdian sartuko da ikastetxe horretako zuzendari-plaza.

  4. Zuzendariari diziplina-espedientea irekitzen bazaio, zuzendari hori bere funtzioetatik zuhurtziaz indargabe uztea erabaki dezake dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak. Horretarako, diziplina-erregimen arloan indarreko araudian aurreikusitako baldintzak beteko dira. Kasu horretan, zuhurtziaz indargabe uzteak irauten duen bitartean, zuzendariaren funtzioak ikastetxeko zuzendariordeak -halakorik badago- hartuko ditu bere gain. Bestela, ikastetxeko Ikasketaburuak beteko ditu.

  1. Dekretu honetan jasotako zuzendaria izendatzeko edozein kasutan, ikastetxeko zuzendari izendatu duten edo izendatuko duten pertsonak ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatzeko proposatuko dio dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari. Dena den, proposatu aurretik bertako klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari jakinaraziko dio. Lanpostua ikastetxean bertan duten irakasleak izan beharko dute proposatutakoek.

  2. Dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak, ikastetxeko pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak betetzeko proposatutako pertsonak izendatuko ditu, hauek proposatu dituen zuzendariaren agintaldi-epe berbererako.

  3. Ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoek (zuzendari ez direnak) kasu hauetan utziko dute kargua:

    1. Izendapen-epea amaitzean.

    2. Ikastetxeko zuzendariak kargua uztean.

    3. Izendatzeko derrigorrezkoak ziren baldintzetakoren bat ez betetzea eragiten duen edozein egoera gertatzen denean. Ikastetxeko destinoa galduz gero, ezingo zaio bertan jarraitzeko zerbitzu-eginkizunik eman, pertsona bakarreko organoa dela kontuan hartuta. Hurrengo ikasturtean ikastetxe horretan ez egoteagatik eragindako karguari uko egiteak, berriz, urte horretako ekainaren 30etik aurrera izango du eragina.

    4. Ikastetxeko zuzendariak proposatuta, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak pertsona hori bere kargutik kentzean.

    5. Arrazoiak emanda zuzendariak karguari uko egin eta dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak uko egitea onartzen duenean.

    6. Ezusteko minusbaliotasun fisikoa edo psikikoa.

    7. Zuzendariaren karguari lotutako funtzioak larriki ez betetzeagatik, dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariak errebokatuta edo arrazoiak eman eta ikastetxeko ordezkaritza-organo gorenak proposatuta. Dena dela, baliogabetze-ebazpena emateko, aldebiko espedientea egingo da eta interesdunari, ikastetxeko zuzendariari eta ordezkaritza-organo gorenari entzungo zaie.

  4. Lehen aipatutako edozein arrazoirengatik, zuzendariaren agintaldian ikastetxeko pertsona bakarreko gobernu-organoren baten kargua hutsik geratzen bada, zuzendariak klaustroari eta ordezkaritza-organo gorenari jakinaraziko die; gero dagokion lurralde historikoko hezkuntza-ordezkariari ikastetxean destinoa duen irakasle bat proposatuko dio.

  1. Ebaluatu egingo dira dekretu honetako 15. artikuluko 1. idatz-zatian ezarritakoa aplikatuta izendatutako zuzendarien zuzendaritza-taldeetako ikasketaburu eta idazkariek betetzen duten kargua eta egiten dituzten jarduerak, beti ere izendapenaren aginte-aldia betetzen badute. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren dagokion aginduak ezarriko du ebaluazio-prozesu hori arautuko duen oinarrizko arautegia.

  2. Ebaluatzeko garaian ikastetxeko taldeko aginte-organoen iritzia hartuko da kontuan, goian aipatutako aginduak ezarriko dituen baldintzetan.

Lehenengoa. Eibarko Bizitegi Zentroko zuzendaria aukeratu, izendatu eta kargutik kentzeko aplikatuko da Dekretu honetan xedatutakoa, bai eta pertsona bakarreko gainerako gobernu-organoak izendatu eta kargutik kentzeko ere.

Bigarrena. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila titularra ez den ikastetxe publikoetan, administrazio titularrak ezarriko ditu ikastetxeko gobernu-organoei dagozkien karguak betetzeko baldintzak eta betebeharrak, beti ere indarrean den lege-esparrua errespetatuta.

Hirugarrena. Dekretu hau indarrean sartu eta, gehienez ere, urtebeteko epean dekretu bidez arautuko da agintaldian balorazio positiboa lortu duten zuzendari, ikasketaburu eta idazkarien aitorpen pertsonala eta profesionala; izan ere, hori ezartzen da Euskal Eskola Publikoaren 33 sexies eta 36.4 artikuluek ekainaren 13ko 3/2008 Legearen bederatzigarren eta hamaikagarren artikuluen idazkeran.

Dekretu hau indarrean sartzean izendapenak eginak dituzten Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako pertsona bakarreko gobernu-organoen kasuan, pertsona horiek karguak betetzen jarraituko dute izendatu zituztenean erabaki zen denborarako.

INDARGABETZEKO XEDAPENA

Maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretua -Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako pertsona bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura erregulatzen duen Dekretua- indargabetuta geratzen da, baita Dekretu honetan xedatutakoaren aurka doan maila bereko edo txikiagoko beste edozein arau ere.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 3an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Lehen fase honetan hautagaiek 30 puntu lortu ahal izango dituzte, gehienez, honako atal hauen arabera banatuta:

  1. Ikastetxe publikoetako zuzendaritza- edo koordinazio-karguak betetzeagatik:

    A1) Ikastetxe publikoetan zuzendari-kargua betetzeagatik: 0,2 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    A2) Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, ikasketaburu, eta idazkari karguak betetzeagatik: 0,1 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    A3) Ikastetxe publikoetan zuzendari alboko, gaueko ikasketaburu, ikasketaburu alboko, idazkari alboko edo idazkariorde kargua betetzeagatik: 0,05 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    A4) Ikastetxe publikoetan mintegiburu, sailburu edo zikloko koordinatzaile kargua betetzeagatik: 0,025 puntu, karguan betetzen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

    A1), A2), A3) eta A4) azpiatalen baturaren ondorioz A) atalean gehienez 10 puntu lortuko dira.

  2. Hezkuntza-ikuskatzaile gisa betetako lanagatik: 0,0625 puntu, ikuskatzaile-kargua betetzen ematen duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Bigarren Hezkuntzako Institutu bateko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako Institutu Espezifiko bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Hizkuntza Eskola Ofizial bateko zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Hizkuntza Eskola Ofizialeko Katedradunen Kidegokoa izateagatik; Diseinuko Goi Eskolako eta Arte Eskolako zuzendari izateko merezimendu-lehiaketetan, Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegokoa izateagatik: 1,5 puntu.

  3. Zuzendu nahi duten ikastetxeak eskaintzen dituen irakaskuntzetakoren batean irakaskuntza zuzenean esperientzia izateagatik: 0,00625 puntu irakasten emandako hilabete oso bakoitzeko, bost urte oso igaro ondoren kontatzen hasita. Hilabetea osatu gabe irakasten egindako gainerako egunek ez dute punturik emango. Irakaskuntzako lehen bost urteengatik ez da punturik lortzen.

  1. atalean gehienez 1,5 puntu lortuko dira.

  2. Zuzendu nahi den ikastetxean izandako esperientziagatik: 0,0125 puntu, karguan bete duen hilabete oso bakoitzeko. Hilabetea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

  2. Unibertsitatez kanpoko edozein ikastetxe publikoetako ordezkaritza-organo gorenean irakasleen ordezkari hautetsi gisa izandako urte bakoitzeko esperientziagatik: 0,05 puntu. Urtea osatu gabe karguan egindako gainerako egunek edo hilabeteek ez dute punturik emango.

  1. atalean gehienez puntu 1 lortuko da.

  2. Hizkuntzak jakitearren:

    G1) Irakaskuntzako HE1 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 1,5 puntu.

    G2) Irakaskuntzako HE2 edo baliokidea egiaztatzeagatik: 5,5 puntu.

    G1 eta G2 idatz-zatietako puntuazioak bateraezinak dira.

    G3) Hizkuntza-eskola ofizialek emandako edozein hizkuntzako -euskara izan ezik- Maila Ertaineko Ziurtagiri bakoitzeko edo ziurtagiri horren baliokidea den Oinarrizko Zikloaren Ziurtagiri bakoitzeko: 0,5 puntu.

    G4) Hizkuntza-eskola ofizialek emandako edozein hizkuntzako -euskara izan ezik- Maila Aurreratuko Ziurtagiri bakoitzeko edo ziurtagiri horren baliokidea den Gaitasun Ziurtagiri bakoitzeko: puntu 1.

    Hizkuntza guztietan bateraezinak dira G3 eta G4 idatz-zatietako puntuazioak.

    G1), G2) G3) eta G4) idatz-zatiak batuta, G) atalean, gehienez ere, 6,5 puntu lortuko dira.

  3. Unibertsitate-titulazioengatik:

    H1) Doktore-titulu bakoitzeko: puntu 1.

    H2) Lizentziaturako, Ingeniaritzako, Arkitekturako edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko: 0,75 puntu.

    H3) Diplomatura bakoitzeko, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo, ondorio guztietako, legez baliokide aitortutako titulu bakoitzeko, eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritzako lehen zikloari dagozkion ikasketa bakoitzeko: 0,5 puntu.

    H4) Urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuak araututako master-titulu ofizial bakoitzeko: 0,25 puntu.

    H1), H2), H3) eta H4) azpiatalen baturaren ondorioz H) atalean gehienez 2 puntu lortuko dira.

  4. Ikastetxeen kudeaketa eta zuzendaritzarekin lotutako prestakuntza-jarduera eta argitalpenengatik:

    I1) Hautagaiak bakarrik egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: Puntu 1.

    I2) Hautagaiak beste hainbat lagunekin batera egindako ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotutako argitalpen bakoitzeko: 0,5 puntu.

    I3) Hautagaiak irakasle, txostengile edo koordinatzaile gisa jardunda, ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 20 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: puntu 1.

    I4) Ikastetxeen kudeaketa, antolakuntza eta zuzendaritzarekin lotuta, herri-administrazioek edo unibertsitateek antolatu edo homologatutako 40 orduko (gutxienez) prestakuntza- edo ikastaro-jarduera bakoitzeko: 0.5 puntu.

    I1), I2), I3) eta I4) azpiatalen baturaren ondorioz I) atalean gehienez 3 puntu lortuko dira.

    ZUZENDARIA AUKERATZEKO

    MEREZIMENDU LEHIAKETAREN

    BIGARREN FASEAREN B

    ALIOESPENA:

    Merezimendu-lehiaketaren bigarren fasean zuzendaritza-proiektua balioetsiko da. Bertan, ikastetxeko hezkuntza-proiektuarekin lotuta hautagaiak proiektu hori zuzentzeko egindako proposamena bilduko da.

    Bigarren fase honetan hautagaiek, gehienez, 70 puntu lortu ahal izango dituzte.

    Aukeraketa-batzordeak, hautagai bakoitzaren zuzendaritza-proiektuaren honako alderdi hauek balioetsi beharko ditu, gutxienez:

  1. Hautagaiak ikastetxearen inguruan eta bertako ingurune sozial, ekonomiko, kultural eta lanekoari buruz duen ezagutza eta ingurune horrek ikastetxean duen eraginaren ezagutza.

  2. Lortu beharreko helburuak adieraztea eta zuzendaritza-proiektua amaitzerako aurreikusi diren ikastetxearen funtzionamendua eta antolakuntza orokorki deskribatzea.

  3. Izangaiak aurkeztutako zuzendaritza-proiektuak zein mailatan erantzuten dion ikastetxeko hezkuntza-proiektuari.

  4. Ikasleen irakaskuntza/ikaskuntzako prozesuarekin zuzenean lotutako helburuen garapena.

  5. Izangaiak bultzatu nahi dituen berritze-proiektuak.

  6. Ikasleen artean sexu-arrazoiengatik edozein motatako jokabide baztertzaile ezabatzera zuzendutako ikastetxeko jarduera guztietan baterako hezkuntza-proiektuak bultzatzea.

  7. Gatazkak konpontzeko indarkeria erabili gabeko metodoak, eta ikasleen artean eskubide- eta aukera-berdintasunaren errespetuan eta dibertsitatean oinarritutako bizikidetza-ereduak bultzatuta, jokabide erasotzaileen prebentzioa bultzatzea.

  8. Aurreko ataletan finkatutako helburuak lortzeko aurreikusitako jardunbide nagusiak deskribatzea eta beharrezko baliabideak aurreikustea.

  9. Hezkuntza-komunitatearen parte-hartzea eta zuzendaritza-proiektua aplikatzean bere inplikazioa lortzeko proposatutako estrategien deskribapena.

  10. Lortu nahi diren helburuen eta planteatutako estrategien artean koherentzia, baliabide eskuragarriak optimizatzeko modua eta aurreikusitako baliabideekin helburuak lortzeko aukerei eta eskuratu beharreko baliabideei buruzko planteamendu errealista.

  11. Gobernu-taldearen proposamena eta taldean lan egiteko aurreikuspenak.

  12. Zuzendaritza-proiektuaren aplikazioaren jarraipen- eta ebaluazio-prozesua, lortutako emaitzetan oinarrituta erabaki-hartzeak eta ikastetxeko gobernu- eta koordinazio-organoei alderdi horien inguruan informatzeko aurreikusitako mekanismoak azaltzea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (16)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.