Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

398/2005 DEKRETUA, azaroaren 29koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzuko langileen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmena onartze duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 234
  • Hurrenkera-zk.: 6100
  • Xedapen-zk.: 398
  • Xedapen-data: 2005/11/29
  • Argitaratze-data: 2005/12/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordezkaritza- organoei, lan-baldintzak zehazteari eta langileenparte-hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legean, eta hori aldatzeko emandako uztailaren 19ko 7/1990 Legean eta ekainaren 30eko 18/1994 Legean, talde-negoziazioa eta enplegatu publikoen lan-baldintzakzehazteko partaidetza arautzen dira, sindikatuei ordezkaritzarako onartutako gaitasunari esker eta horretarako eratutako mahaien bidez egin daitezen.

Lege-testu horretan aurreikusitakoarekin bat etorriz, administrazioaren eta sindikatuen ordezkariek hitzarmenak egin ditzakete funtzionarioen lan-baldintzak zehazteko, beti ere beren eskumenetako gai propioetan; baina, akordioak baliozkoak eta eragileak izateko, administrazio bakoitzeko gobernu-organoen onarpen adierazi eta formala behar da.

Aipatutako moduan aurreikusita dagoena betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoetako zerbitzuan dagoen langileen ordezkatze-organoei buruzkoa, hauteskunde prozesua arautzezkoa, lan baldintzak eta partaidetza erabakitzezkoa den urriaren 6ko 304/1987 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, eta gero irailaren 4ko 228/1990 Dekretuarekin eta uztailaren 28ko 328/1994 Dekretuarekin aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen negoziazioko mahai sektoriala eratu zen; eta eremu horretan ekainaren 12ko 9/1987 Legeko 30 eta 31. artikuluetan aipatutako sindikatuekin ekin zitzaion negoziazio- prozesuari. Prozesu horren amaieran lan-baldintzak zehazteko aurre hitzarmena lortu da, CC.OO sindikatuak sinatuta.

Aurre hitzarmen hori baliozkoa eta eraginkorra izateko, aipatutako 9/1987 Legean jasotako aurreikuspenei jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren onarpen adierazi eta formala behar da; horretarako, bada, dekretu hau.

Aurreko horien indarrez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko azaroaren 29 an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Vitoria-Gasteizen, 2005eko azaroaren 29an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hitzarmen honen bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioan lanean diharduten langileen lan-baldintzen aplikazio-eremua arautzen da. Horrekin, lan-harreman egokiak sustatu nahi dira.

  1. – Hitzarmena osotasunean aplikatuko zaie karrerako funtzionarioei, honako kidegoei izan ezik:

    1. Ertzaintzako langileei.

    2. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko irakasleei.

    3. Osakidetzako langileei.

    4. Tokiko osasun kidegoetako langile izanik toki-administrazioko eremuetan titular legez zerbitzuak ematen dituztenei.

    5. Justizia Administrazioan lanean diharduten funtzionarioei.

  2. – Bitarteko funtzionarioei eta praktiketan diharduten funtzionarioei hitzarmen horretan jasotako xedapen hauek aplikatuko zaizkie:

    1. Lansariei eta lanaldiari dagozkionak.

    2. Baimenei eta lizentziei dagozkienak.

    3. Osasen-ikuskapenei eta istripu, bizitza eta erantzukizun zibileko aseguruei dagozkienak.

      14.1 artikuluan araututako soldata-aurrerapenei eta 16. artikuluan aurreikusitako gizarte-funtsetik eratorritako diru-laguntzak.

    1. Euskalduntzeari eta alfabetatzeari dagozkionak, I. tituluan aurreikusi bezala.

    2. Langile horiei zehazki dagozkien bestelako guztiak.

Hitzarmen hau sinatzean sartuko da indarrean, 67., 68. eta 69. artikuluak izan ezik, izan ere, horien indarraldia Laugarren Xedapen Iragankorrean xedatutakoaren arabera hasiko baita. Bestalde, 16. artikuluan araututako gizarte funtsak bere baitan hartuko ditu 2005eko urtarrilaren 1etik 2005eko abenduaren 31ra bitartean izandako gertaerak.

Hitzarmenaren indarraldia berariaz luzatuko da hitzarmen berri bat indarrean sartzen den arte.

Alderdi biek adosten dute hitzarmen hau baliogabe uzteko, indarraldiaren epemuga heldu baino hiru hile lehenago jakinarazi beharko diotela elkarri.

Hitzarmen honek gutxienekoak jasotzen ditu eta zatiezina da ondorio guztietarako, hitzartutako baldintzek multzo oso bakar bat osatzen baitute eta, ondorioetarako, osorik eta elkarturik multzotzat joko dira. Beraz, baldintzak ezingo dira beren ingurunetik kanpo berraztertu, ezta artikulu batzuk besteak baztertuz ezarri nahi izan ere; bere osotasunean ezarri eta bete beharko da beti.

Hitzarmenean jasotako baldintzen zentzua eta norainokoa aztertzerakoan, bere osotasunean hartu beharko dira hitzarmenean jasotako baldintzak, hain zuzen ere, litezkeen ez egite, hutsune, argitasun-falta edo anbiguotasun orok itunaren jatorrizko izpirituari muzin egin ez diezaion.

Hitzarmena sinatu duten alderdiek hitz ematen dute elkarrizketaren bidea agortu arte ez diotela ekingo zehapen neurriak hartzeari edota gatazka kolektiboak sustatzeari.

  1. – Zuzena.– Hitzarmena sinatu duten alderdiek hitz ematen dute hitzarmena zuzenean aplikatzeko, eta testuan adostutako baldintzak aldaraz ditzaketen jarrerak ez bultzatzeko.

  2. – Lehentasuna.– Hitzarmen honetan jasotako artikuluak eta xedapenak beste edozeinen aurretik aplikatuko dira, eta testu honetan aurreikusitakoak barne hartzen ez duen gainerako guztian, indarrean dagoen araudi ordeztailea aplikatu beharko da.

HAEEk lanorduetan euskara-ikastaroetara joateko emandako baimenen lehentasun-irizpideak honako hauek izango dira:

  1. – Derrigorrezkotasun-datako hizkuntz eskakizuna duen lanpostuan aritu eta oraindik egiaztatu ez dutenak.

  2. – Derrigorrezkotasun-datarik gabeko hizkuntz eskakizuna duen lanpostuan aritu eta oraindik egiaztatu ez dutenek.

  3. – Derrigorrezkotasun-datako hizkuntz eskakizuna duen lanpostuan aritu eta dagoeneko egiaztatu dutenak.

  4. – Derrigorrezkotasun-datarik gabeko hizkuntz eskakizuna duen lanpostuan aritu eta dagoeneko egiaztatu dutenak.

    Edonola ere, kontuan izango da langile guztiek, berdin dio karrerako funtzionario edo bitarteko funtzionario izan, lanorduetan hizkuntza-ikasketekin jarraitzeko aukera izan dezatela derrigorrezkotasun-datako hizkuntz eskakizuna duten lanpostuetan.

    Era berean, lanorduetan hizkuntza ikastera doan langile orok, banan banako prestakuntza-plana izan beharko du. Banan banako plana hizkuntza-ikasketen planaren zerbitzura dagoen tresna denez, aurretiazko baldintza da euskara ikasteko ikastaroetara joan ahal izateko baimenak emateko. Beraz, ez da onartuko baimen-eskabiderik, baldin eta banan banako ikasketa planik ez badu aurkezten.

    Hala badagokio, baimena ematerakoan, kontuan izango da eskatzaileak aurretiaz eskatutako hizkuntza-ikasketen aprobetxamendu-maila.

    Banan banako prestakuntza-planaren arabera hizkuntza ikastea bermatuta izango du langileak, lekualdaketagatik edota beste edozein arrazoirengatik bere lanpostuko ezaugarriak aldatzen badira ere.

  1. – Kasu guztietan, HAEEk HABErekin izenpetutako hitzarmenean jasotako bideen barruan, lau prestakuntza-modu eskainiko ditu, aurrekontuak uzten dizkion aukerak kontuan izanda:

    1. Barnetegietako ikastaro trinkoak edo bost orduko ikastaro trinkoak, egunerokoak, astelehenetik ostiralera artekoak. Ikastaro horiek dirauten artean, langileak ez du lanera joan beharrik izango, baina edozer dela ere, egunen batean ez badago ikastarorik, lanera joan beharko du.

    2. Ikastaroak, egunero 2 orduko moduluetan.

    3. Funtzio publikoan euskara gehiago erabil dadila sustatzeko berariazko ikastaroak. Horretarako, lan-tresna eta kontsulta-bide egokiak eskainiko zaizkie langileei lanpostuari atxikitako eginkizunak ele bietan gauza ditzaten. Ikastaro horiek hurrengo gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: administrazioko hizkera errazteko bideak, testuak egin eta zuzentzeko teknikak, idazteko teknikak, ahozko hizkera, etab.

      Hizkuntza norberak bakarrik ikasteko aukera, hau da, irakaslearen presentziarik gabe, soilik ahalbideratuko da idatz-zati honen b) puntuan eskaintzen diren ikasgelako klaseetara joateko ezintasun jarraitua behar bezala frogatzen denean.

  2. – Ikastaroa ematen den tokia, edozein dela ere, lantokitzat hartu beharko da. Hortaz, aurreko lerroaldeetan adierazitako ikastaroetara hutsegiteak edo berandu joateak, langile hori zein sailetakoa den kontuan hartuta sail horretako Zerbitzu zuzendaritzari argitu beharko dizkio.

  3. – Horretara, sail bakoitzak ordezkapenak egiteko beharrezkoak deritzan kontratazioak burutuko ditu, lanorduetan euskara ikasteko ikastaroetara joateko emandako baimenen arabera.

  4. – Euskara ikasteko ikastaroetara joan nahi dutenek, dagokien zerbitzu zuzendaritzari aurkeztu beharko diote eskabidea. Aurkeztutakoan, zuzendaritzak baiezkoa edo ezezkoa emango die aurkeztutako eskabideei, artikulu honetan jasotako irizpideekin bat etorriz eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak deialdi bakoitzean berariaz ezarritako epeetan eta moduan. Langileak dagokien saileko zerbitzu zuzendaritzarekin izango dira harremanetan eta, zuzendaritzak, aldi berean, HAEErekin arituko dira elkarlanean, antolatze-lanetan eta dagokion administrazio-garapenean. Horretarako, sail bakoitzak ordezkari bat izendatuko du HAEErekin harremanetan egoteko.

    Euskara ikasteko ikastaroetan berandu hasiz gero, edota dagoeneko hasita daudenean bertan behera utziz gero, dela gaixotasunarengatik dela behar bezala egiaztatutako bestelako zioengatik, betiere interesdunari egotzi ezinezkoak, interesdunak HAEEri eska diezaioke ikastaroetan onartua izatea Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez. Bi kasu horietan ezinbestekoa izango da ikastaroetan berandu hastearen berri eta gaixotasunagatiko bajaren berri HAEEri jakinarazi izana Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez. Kasu horietan, HAEE saiatuko da interesduna ikastaroetan sartzen, baina, betiere, aukera hori baldin badago.

  5. – Sailek zainduko dute ikastaroetan matrikulatutako langileek beren oporrak eta ikastaroak egokituta izan ditzaten, ikastaroetara ez joateak gerta ez daitezen.

  6. – Administrazioaren ardura izango da ikastaroen berri ahalik eta gehien zabaltzea. Horretarako, HAEEk iragarkiak eta komunikazioak bidaliko dizkie Funtzio Publikoko Zuzendaritzari, sailetako zerbitzu zuzendaritzei eta sindikatuei Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzaren bidez.

  7. – Sindikatuen ordezkaritzarekin negoziatuko dira, hala lanpostuei atxikitako hizkuntz eskakizunak, nola hizkuntz eskakizun horien derrigorrezkotasun-data. Baita euskararen erabilpena arauzkotzeko plana ere.

  1. – Lanalditik kanpo euskarazko ikastaroetan parte hartuko duten langileei, lanpostuak duen hizkuntza-eskakizuna kontuan izan gabe, HAEEk matrikula eta barnetegiari dagokiona —hala behar duenean— ordainduko die. Baimen hori izanaz jarraitzeko, langile horiek probetxu jakin bat atera beharko diote ikastaroari, hain zuzen ere HAEEk jarriko eta neurtuko duena. HAEEk duen aurrekontuak uzten duen mugaren barruan, eskarien artean lehentasunak jartzeko, hitzarmen honetako 8. artikuluan jasotakoak hartuko dira kontuan.

  2. – Era berean, lanalditik kanpo euskarazko ikastaroetan parte hartzen duten lagunek, egunero gutxienez bi ordukoak egiten badituzte, edo lanalditik kanpo barnetegi batean parte hartzen badute, ordaindutako baimena eskuratzeko eskubidea izango dute, gastuen ordainketa aparte, aurreko paragrafoan esaten denez. Hizkuntza Eskola Ofizialeko ikastaroetarako ere aitortuko da baimen hori, baita egunean bi ordu baino gutxiagokoak badira ere. Baimen horren iraupena ikastaroan izandako asistentziako orduen laurdena izango da. Barnetegietara joanez gero, asistentziako egun baliodunen herenekoa izango da baimena. Baimen hori dela-eta, inoiz ere ezin izango dira bost egun baliodun baino gehiago hartu urtean, eta muga hori berori izango da hainbat ikastarotan parte hartzeagatik lortzen diren baimenen kasuan.

    Baimen hori eskuratzeko, langile horiek aprobetxamendu jakin bat atera beharko diote ikastaroari, hain zuzen ere HAEEk jarriko eta neurtuko duena. Hizkuntza Eskola Ofizialean ikasi bada, ikastaroko frogak gainditzea izango da aprobetxamendu hori.

    Ezingo da halako baimenik eman, harik eta, ikastaro bakoitza amaitu eta gero, aprobetxamenduari buruz ezarritako irizpideak lagun bakoitzak nola bete dituen jakinarazteko informazioa HAEEk eman arte.

    Baimen hori euskarako ikastaroa amaitu eta hurrengo seihilekoan erabiliko da. Horretarako, zerbitzu zuzendaritzek Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari bidaliko diote sail bakoitzari atxikita egon eta baimena jasotzeko eskubidea duten langileen zerrenda, baita baimenaz baliatzeko egunak ere.

    Nolanahi ere, zerbitzuaren premien menpe egongo da baimen hortaz baliatzeko araubidea.

  3. – Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko apirilaren 30eko Aginduarekin bat etorriz, ordu-kredituaren saldoa agortu gabe lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatu duten langileek, euskalduntzearekin jarraitzea eska dezakete, egiaztatutakoaren ondorengo hizkuntza-eskakizuna egiaztatu arte, banan banako prestakuntza-plana jarraituz eta ahalegin partekatuaren printzipioaren arabera. Horrela bada, lan orduetan euskara ikasteko izango duten denbora, aurreko atalean zehaztutakoaz gain, lanpostuari dagokion hizkuntza-eskakizuna egiaztatzerakoan zeukaten ordu-kredituaren saldoaren bi halako izango da. Lan-denboraren zati hori hurrengo hizkuntza-eskakizuna arteko ordu-kredituaren saldoa jasotzen duen banan banako plan baten jasotako prestakuntza prozesuan zehar banatuko da. Denbora horretaz baliatzeko langileek aprobetxamendu jakin bat atera beharko dute, HAEEk jarri eta, hala badagokio, neurtu ere egingo duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioetan euskararen erabilpena arauzkotzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuaren 43.1 artikuluan xedatutakoa, derrigorrezkotasun-epeen epemugari dagokiona, honako hauei aplikatuko zaie:

  1. Sindikatuen edo langileen ordezkaritza-eginkizunak egikaritzen aritzegatik lizentzia duten langileei, egoera horretan diharduten bitartean.

  2. Senitartekoak zaintzeko lan-utzialdi egoeran dauden langileei, egoera horretan diharduten bitartean.

  1. – Itzarri BGAEaren Sustatzaile eta Kide Babesle da Eusko Jaurlaritza.

    Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioko langile guztientzat eta Erakunde Autonomo, zuzenbide pribatuko Erakunde Publiko eta Sozietate Publikoentzat izango da Itzarri BGA Erakundea. Aurrezaintza osagarria, enpleguko eta ekarpen mugatuko sistema kudeatuko du.

    Aldeen nahia da aurrezaintza osagarriko sistema hau zabaldu eta finkatzea, bai etorkizunean erosteko ahalmena mantentzeari begira, bai epe luzerako aurrezpenak sortzeari begira, gero inbertsioetan erabili ahal izateko. Horregatik bada, kide babesleen ekarpenak lansaritzat joko direla kontuan hartu gabe, alderdiek komenigarri ikusten dute sustatzea bazkide osoen borondatezko ekarpenak Itzarri BGAEra, horretarako prozedurak ezarriz.

  2. – MUFACEn sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, lan-baldintzak arautzeko 1989ko Hitzarmenaren arabera, MUFACE Elkarkidetzan sartu zen, kotizatutako urte kopuru berarekin Gizarte Segurantzak ematen duen erretiro-prestazioaren baliokidea jaso zezaten. Horrela bada, Elkarkidetzara egindako ekarpenak eta Gizarte Segurantzako kotizazioak balio berekotzat joko dira eta, ondorioz, Jaurlaritzak kide babesle legez Itzarri BGAEari egindako ekarpenak jasotzeko eskubidea dute.

Administrazioak istripu-aseguruaren estaldura bere horretan mantenduko du, honako kapital hauen arabera:

Heriotza: 30.000 euro.

Erabateko elbarritasun iraunkorra: 30.000 euro.

Guztizko elbarritasun iraunkorra: 30.000 euro.

Partezko elbarritasun iraunkorra: 30.000 euro arte, baremoen arabera.

Hitzarmen honen eraginpeko langileak erantzukizun zibilaren polizarekin aseguratuta daude. Poliza hori Autonomia Erkidegoko administrazioak izenpetu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta bere erakunde autonomoen, ordezkarien, langileen eta menpekoen alde, beren eginkizunetan nahiz lanbidezko jardunean ari direnen alde. Aseguru horren zenbatekoa 6 milioira artekoa da hirugarrenei egindako kalteak ordaintzeko, eta administrazioko langileen lanbideko erantzukizunaren ondorioz sortutako kalteak direnean, 600.000 milioira artekoa gehienez.

Administrazioak mantendu egingo du bizitza-aseguruari eta erabateko elbarritasun iraunkorreko aseguruari dagokion poliza, eta poliza horren gehienezko estalduraren guztizkoa 30.000 eurokoa izango da.

  1. – Aurrerakinak.

    Lanean diharduten langileek, aurrekontu-izendapenen barruan, beren hileko soldata garbiaren % 100a arteko ohiko diru-aurrerakinak inongo errediturik gabe hartzeko eskubidea izango dute, beti ere langilearen eta administrazioaren arteko kontratua ez bada hilaren bukaera baino lehen amaitzen. Aipatutako diru-aurrerakina eskatutako hilari dagokion soldatan eman beharko da.

    Era berean, hileko hainbesteko bat kentzen zaienentzako, eskatu dezaketen diru-aurrerakinaren gehienezko kopurua ere hileko soldata garbiaren % 100 izango da, aipaturiko kenketa kendu ondoren.

  2. – Nomina-aurreratzeak.

    Hitzarmen honen eraginpeko langileek nominaren diru-kopuru bat aldez aurretik jasotzeko eskubidea izango dute hitzarmena argitaratzen den egunetik aurrera, beti ere, ondoren azaltzen den araudiaren arabera:

    Nominan aurreratzea egiteko dagoen lan bati dagokion soldata aldez aurretik ordaintzea da.

  1. – Nomina aurreratzea lortzeko, ezinbestekoa izango da bosgarren atalean premia handiko egoeratzat sailkatutako egoeraren baten izatea. Kasu ezberdinen arabera nominan gehienez aurreratu ahal izango diren zenbatekoak Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko ditu, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren. Dena den, aipatutako artikulu horretako e), f), g), h), i), j), k), eta l) egoeretan, jaso beharreko kopurua, gehienezko mugaren barruan, aurkeztu beharreko gastuen egiaztagirien araberakoa izango da. Egiaztagiri horiek diru-eskaerarekin batera aurkeztu behar dira eskaera premiazkoa dela frogatzeko.

  2. – Mailegu horiek itzultzeko epea hogeita lau hilabetekoa izango da gehienez, eta ez dute interesik sortuko. Nahi izanez gero, aipaturiko epea baino lehen ere itzultzerik egongo da.

  3. – Ezin izango da nomina-aurrerapenik eman baldin eta mota horretako lehengo konpromisorik badago kitatu gabe. Halaber, nomina-aurrerapenaren kitapenetik sei hilabete igaroko dira gutxienez beste aurrerapen bat eskatu baino lehen. Dena den, f) idatz zatian azaltzen diren arrazoiek 10 urtetan aurrerapen bakarra eskuratzeko eskubidea emango dute. Arrazoi berberagatik, ezingo da aurrerapenik eman ibilgailua erosteko ere lehen emandakotik 5 urte igaro arte.

    Nomina-aurrerapenen onuradunek, beren administrazio-egoerak sei hilabete baino gehiagoan nominako bajan egotera behartzen baditu, eman zaien nomina-aurrerapena oso-osorik itzuli egin beharko dute.

  4. – Indarrean dauden maileguen zenbatekoa, gehienez ere, lansari guztien % 2 izango da.

  5. – Premiazko beharrak.– Ondorengo kasu hauek izango dira premiazko beharren sortzaileak:

    1. Eskatzailearen ezkontzak edo bikote-bizitza egonkorra, ziurtagiriz erakutsia, hasi izana.

    2. Eskatzailea dibortziatzea, banantzea edo bere ezkontza baliogabekotzat jotzea.

    3. Ezkontidearen edo seme-alaben heriotza.

    4. Seme-alaben jaiotza edo umea hartzea edo adoptatzea.

    5. Gaixotasun larria edo ebakuntza: eskatzailearena, bere ezkontidearena, bizilagunarena, seme-alabena edo hartuta dituen adin txikikoena.

    6. Ohiko etxebizitza erostea eta horrek sortutako maileguak amortizatzea. Horrelakoetan, itzultzeko epea 48 hilabetekoa izango da, gehienez ere.

    7. Etxebizitza zaintzeko beharrezkoak eta nahitaezkoak diren lanak egitea.

    8. Lana egiten den herrira aldatzea bizilekua.

    9. Ohiko etxebizitzarako altzariak erostea.

    10. Ikastetxe ofizialetan ikasketak egiteko eskatzaileak, ezkontideak, bizilagunak, seme-alabek edo bere ardurapeko pertsonek ordaintzen dituzten matrikula-gastuak ordaintzea.

    11. Ibilgailua erostea. Ibilgailua lanerako beharrezkoa bada, Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak aurretik egiaztatuta, itzultzeko epea 36 hilabetekoa izango da, gehienez ere.

    12. Premiazkotzat har daitezkeen horrelako beste kasu batzuk.

  6. – Izapideak.– Nominan aurrerapenak egiteko eskakizuna aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, hori sortarazi duen egintzaren egunetik hasita. Dena den, kasu berezietan, sortarazi duen egintzaren egunaren aurreko hilabetean egindako mailegu-eskakizunak ere onartuko dira, beti ere eskakizunarekin batera aurrerapena jaso eta bi hilabete baino lehen gastuen egiaztapenak aurkeztuko direla hitz ematen bada, behar bezala zuritutako kasuetan izan ezik. Konpromiso hori ez betetzeak aurrerapena kentzea lekarke.

    Nominak aurreratzeko eskabideak Eusko Jaurlaritzako Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzara bidali beharko dira, eskabide-egilearen Saileko Zerbitzu Zuzendaritzaren bitartez. Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzak zein egunetan jaso den adieraziko du eskabidean, aurreko lerro aldian xedatutakoa betetzearren. Zerbitzu Zuzendaritzak, halaber, aurretik eskabideen jatorriari buruzko txostena egin beharko du.

Borondatezko erretiroagatiko kalte-ordaina eskuratzeko eskubidea izango dute langileek, prestazio pasiboei ekarriko dien gutxitzearen konpentsazio gisa. Eskala honen arabera ezarriko da kalte-ordainaren zenbatekoa:

Adina Hilabete-kopurua

60 urte 18 hilabete

61 urte 14 hilabete

62 urte 10 hilabete

63 urte 6 hilabete

64 urte 3 hilabete

Eskatzaileak, kalte-ordain horietarako eskubidea izateko, azken 10 (hamar) urteak jarduneko zerbitzuan emanak izan behar ditu edo lanpostua gordeta eduki bere administrazio-egoeran.

Aipatutako eskalaren arabera kasu bakoitzari dagozkion lansari-hilabeteak zehazteko, borondatezko erretiroa gertatzen den egunean langileak duen adina hartuko da kontuan.

Kalte-ordaina osatzen duten hilabeteetako bakoitza, borondatezko erretiroa gertatzean interesatuak ezarrita duen urteko lansari gordinaren hamabigarren zatiari dagokiona izango da.

Interesatuak erretiroaren eguna baino hiru hilabete lehenago aurkeztu beharko du eskabidea.

Borondatezko erretiroa aitortzen duen Aginduan ezarritako kalte-ordaina interesatuak Gizarte Segurantzako Estatuko Erakundeko Erabakia aurkeztu ondoren gauzatuko da. Erabaki horretan erretiroa hartzera doala eta zein egunetan hartuko duen azalduko dira. Eskabidearekin batera, bestalde, interesatuak elbarritasun-espedienterik ez duela ziurtatzen duen Gizarte Segurantzako Estatuko Erakundeak egindako egiaztagiria aurkeztu beharko da.

Fondo horren helburua titulu honetan azaltzen ez diren gizarte-mailako arreta-motak eta ohikoak ez diren beste zenbait gauza finantzatzea izango da. Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko du fondo horren zenbatekoa, sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren.

Batzorde Tekniko batek barematuko ditu eskabideak eta laguntzak emateko proposamenak egingo ditu. Bitariko Batzordea izango da eta Administrazioak eta EAEko Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahaian ordezkaritza duten sindikatuek osatuko dute. Batzorde Tekniko horrek erabaki beharko du, batetik, egon daitezen eskabideei erantzun ahal izateko, oinarritzat hartu beharreko kalte ekonomikoaren zenbatekoa, eta, bestetik, fondoa banatu eta gero, gerakinik badago, gerakinekin zer egin.

Laguntza-fondoaren finantzaketatik kanpo geldituko dira, sorospenen artean, Gizarte Segurantzak edo aurrezaintzako beste sistema publikoren batek medikuntza eta farmaziako sorospenaren barruan betetzen dituen tratamenduak eta interbentzioak. Baina, biziki larriak eta lehenbailehen bete beharrekoak salbuespen izan daitezke, eta artikulu honetan aurreikusitako batzordeari dagokio horiek erabakitzea.

Hitzarmen honen esparruan sartzen diren langileen urteko ohiko lanaldia 1.592 ordukoa izango da. Lanaldia zatituta egongo da.

Hala eta guztiz ere, behar bezala egiaztatutako zerbitzuen beharrak direla eta, lanaldi jarraitua urte osorako ezarri ahal izango zaie zenbait talderi, eta egoera horrek ez die inolako aldaketarik ekarriko lansarietan.

Ohiko ordutegi arruntaren gehienezko iraupena dela eta, istripuak eta aparteko beste kalte batzuk aurreikusteko edo konpontzeko nahiz sarri gertatzen ez diren edo premiazkoak diren gertakariei aurre egiteko sartutako gehiegizko orduak ez dira kontuan hartuko.

  1. – Urte osoko zatitutako eta ohiko lanaldia goiz eta arratsaldeko lanaldia izango da.

    Udako lanaldi jarraitua alde batera utzita, zatitutako lanaldia, batez beste, 8 ordu eta laurdenekoa izango da eguneko, astelehenetik ostegunera. Asteko zenbaketa egingo da eguneko lanaldia bete dela egiaztatzeko, hau da, 40 ordu, ostiralari dagokion denbora barne hartuta. Eguneko lanaldiaren ordutegia honen araberakoa izango da:

    Lanean derrigorrez egon beharko da: 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etik 16:30ra bitartean.

    Ordutegi malgua: 08:00ak eta 19:00ak bitartean. Jateko hutsartea ordu erdikoa izango da, gutxienez, eta arratsaldeko lanaldia ordu bikoa, gutxienez ere.

    Nolanahi ere, egun jakin bateko benetako lanaldia ezingo da izan, gehienez ere, bederatzi ordu eta erditik gorakoa.

  2. – Ostiraletako ordutegi jarraitua 7 ordukoa izango da, udako lanaldian izan ezik. Hona hemen ordutegia:

    Sarrera: 08:00etan, 08:30 arteko malgutasuna izango delarik.

    Irteera: 14:30etatik aurrera, asteko ordutegia bete ondoren edota 7 orduko lanaldia bete ondoren.

  3. – Udako lanaldi jarraitua sei ordu eta erdikoa izango da, 17 asteko iraupena izango du eta ekaineko lehen edo bigarren astelehenean hasiko da. Hona hemen udako lanaldi jarraituaren ordutegia:

    Sarrera: 08:00etan, 08:30 arteko malgutasuna izango delarik.

    Irteera: 6 ordu eta erdiko lanaldia bukatu ondoren.

  4. – Tokiko jaiegunen banaketaren eta hartutako oporraldien arabera, 1.592 orduko urteko lanaldia bete arteko gainontzeko orduak hartzeko egun oso libreak hartu ahal izango dira, eta, kasuan kasu, arratsalde libreak. Arratsaldeak libre hartuz gero, gutxienez bi ordu hartu beharko dira, eta guztira hamabi arratsalde hartu ahal izango dira, gehienez ere.

    Ordu libre guztien urteko zenbatekoa, eta haiek nola hartu Lan-egutegian arautuko da.

  5. – Lanera ez etortzea, garaiz ez etortzea, ordutegia ez betetzea edo lan-egutegiko edozein arau ez betetzea dagokion saileko langileen arduradunari jakinaraziko zaio berehala, eta egiaztatu egin beharko da ahal den guztietan.

    Zerbitzu zuzendaritzek lanaldiak eta ordutegiak betetzen ote diren ikusiko dute, sailburuordetza, idazkaritza eta zuzendaritza guztien lankidetzarekin. Ez betetzeak eta arau-hausteak zuzentzeko neurriak proposatuko dituzte.

  6. – Hitzarmen hau urte betez indarrean egon eta gero, ordutegi malguaren erabilerari buruzko datuen arabera, Negoziazio Mahaiak aztertuko du 1.592 orduko urteko lanaldi zatitu eta normalizatua banatzeko beste bigarren aukera bat, eguneko lanaldia murriztuagoa, eta ondorioz, aukerako egun gutxiago duena.

  1. – Odolkidetasuna zein ezkontza-ahaidetasuna dela-eta 2. gradura arteko senideak zaindu behar dituen langileak edo, berarekin batera bizitzeagatik urrunagoko garduko senitartekorik zaindu behar duen langileak, dela mugitzeko arazoak izateagatik, dela osasun-txostenaren bitartez egiaztatutako gaixotasun larria eta jarraitua jasateagatik, bi orduko malgutasuna izan dezake lanera sartzeko eta ateratzeko, jateko hutsarteak barne. Malgutasun horretaz baliatuz erabilitako denbora hilero errekuperatu beharko da, egunero ordu eta laurden, gehien jota, salbu eta zerbitzua hobetu beharrez tarte handiagoa uzten bada.

  2. – 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten langileak malgutasuna izango dute lanera sartzerakoan, ikasturteak iraun bitartean. Hori dela eta, lanetik ateratzeko ordua atzeratu beharko dute lanaldi osoa bete artean.

Administrazioak dituen zerbitzu-beharrizanak direla eta, zenbaitetan prestazio hori emateko ardura duen langileak lantokitik bertatik egin behar ditu prestazioak, orokorrean indarrean dauden lan-baldintzetatik at.

Bada, ordutegi horiek bereziak direla esango da, ezaugarri hauetako baten bat gertatzen denean: orokorrean ezarritako ordutegi malgua ezerezean uztea, orokorrean ezarritako ordutegitik ordu laurden baino gehiago luzatzen diren sarrera- eta irteera-ordutegiak izatea, larunbatetan edo jaiegunetan ere lanaldia ohi izatea, lanaldiaren zati bat gauez izatea, lanorduetatik kanpo lan egiteko gertu egon behar izatea, eta ohiko ordutegitik aldentzen den beste edozein inguruabar denean.

Beraz, orduak konpentsatu ahal izateko printzipio orokor bat ezarriko da egoera horretan izan eta, hala ere, 69. artikuluan aurreikusitako lan-osagarriez gozatzerik ez duten langileentzat, hala lantokiko presentzia areagotu izanagatiko osagarriez, nola lanaldia luzatu izanagatiko osagarriez.

Ordutegi bereziaz baliatzeko, ordutegi horretaz baliatzeko asmoa adierazten dutenek izango dute lehentasuna. Horien arteko adostasunik lortzen ez bada, ordea, aldi batean batek eta bestean besteak, txandakatuz egingo da.

Administrazioaren arioz zerbitzu-beharrizanek hala eskatzen badute, kidego zehatz baten lan-ordutegia aldatu ahal izango da, baina, ukitutako kidego horri jakinarazi beharko zaio lan-ordutegi berria, hain zuzen ere, alderdi bien arteko adostasuna lortzeko. Adostasun batera heltzerik ez bada, auzia Bitariko Batzordearen esku geratuko da, eta berak ebatziko du antzeko inguruabarretan aplikatutako irizpideak aintzat hartuz. Horrela ere adostasunik lortzen ez bada, auzia tartekaritza-sistemaren bidez ebatzi beharko da.

Ukitutako langileei ordutegi berria jakinarazi eta handik bi hilera adostasunik lortu ez bada, Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzak ordutegi berria ezarri ahalko du, eta ezarri eta handik sei hilera, Bitariko Batzordeak ordutegi hori berraztertu ahal izango.

Urteko lanaldia 17. artikuluan aipatutakoa baino murritzagoa, 18. artikuluan aipatutakoa ez bezalakoa eta lanaldi jarraitua urte osokoa duten langileei ez zaie egoera aldatuko, lanaldiari buruzko ezaugarri bereziekin jarraituko dute, eta 69. artikuluaren araberako lansaria jasoko dute. Lan-egutegiaren arabera ezarriko da dagokion egokitzapena.

Urteko lanaldi-banaketa lanegunetan eta jaiegunetan berbera izango da langile guztientzat. Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ezarriko du lan-egutegia.

Urtero Administrazioak lan-egutegia sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko du, eta, gero, jendaurrean azalduko du, hitzarmen honen eraginpean dauden Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde guztiek horren berri izan dezaten.

Lan-egutegia egiterakoan ez dira laneguntzat joko:

  1. – Urte osoko igandeak.

  2. – Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegunak.

  3. – Justizia, Ekonomia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak ezarritako tokian tokiko jaiegunak.

  4. – Abenduak 24 eta 31.

  5. – Errekuperatutzat joko dira urte osoko larunbatak.

    Aste Santuan eta Eguberritan ere jaiegun errekuperatuak hartu ahal izango dira.

    Aste Santu eta Eguberritako baimen-txandetan aldi baterako gaixotasun edo amatasuneko egoerarik gertatzen bada, baimen-txanda horietaz gozatzeko eskubidea izango da, eta bakoitzaren zerbitzu zuzendaritzarekin jarri behar da ados egunok hartzeko.

    Urte osoan lan egiten ez duten funtzionarioek lan egindako aldiari dagozkion baimen errekuperatuak hartuko dituzte.

    Urteko lanaldiaren banaketa goian azaldutako irizpideen arabera ezarri ondoren, ezingo da aldaketarik egin, oso kasu berezietan izan ezik eta, aldez aurretik, sindikatuetako ordezkariekin adostu ondoren.

    Jendaurreko zerbitzuetan eta hala behar duten unitateetan lanaldiaren banaketa garatu beharreko eginkizunetara egokituko da eta lan-egutegiak kontuan izango ditu ezaugarri horiek. Agintari eta organo aginpidedunak egingo ditu egokitzapenak, sindikatuetako ordezkariekin aldez aurretik negoziatu ondoren.

Urteko lan-ordutegia benetako lanari dagokiola ulertzen da. Langilea bere lanpostuan egongo da dagokion egutegian ezartzen den lanaldi arrunta hasten denetik amaitzen den arte.

  1. – Beren eginkizunak direla eta txandatan antolatu behar diren zerbitzu, establezimendu edo bulegoetan txandaka egingo da lana.

  2. – Besterik erabakitzearen kaltetan gabe, lan-txanda bakoitza 8 ordukoa izango da.

    Lan-txandak hauexek izango dira:

    Goizean 06:00etatik 14:00etara

    Arratsaldea 14:00etatik 22:00etara

    Gauean 22:00etatik 06:00etara

Lanaren antolaketa edozein dela ere, lanegun arrunta amaitzen denetik hurrengoa hasten den arte gutxienez 12 orduko tartea egongo da.

  1. – Gaueko lanaldia edo txanda gaueko hamarretatik (22:00) goizeko seietara (06:00) bitartekoa izango da.

  2. – Gauean sartutako orduek kasu bakoitzean zehazten diren lansariak izango dituzte.

Hitzarmen honen ezarpen-eremuan sartzen diren langileek gutxienez segidako bi eguneko atsedena hartzeko eskubidea izango dute astero. Eskuarki, atseden-egunak larunbata eta igandea izango dira, txandaka antolatu behar diren bulego, eginkizun edo zerbitzuetan izan ezik. Horietan Administrazioko agintari eta organo aginpidedunak arautuko du atsedenaldiak nola antolatu, sindikatuetako eta langileen ordezkariei galdetu ondoren.

Larunbatetan zabalik egon behar duten lantalde edo zerbitzuetan, gutxienez, 09:00etatik 13:15etara egingo da lan, eta jendaurreko ordutegia orain indarrean dagoen berbera izango da. Larunbatetan lan egiten duten langileei hurrengo asteko lehen hiru egunetako bat jai emango zaie, ahal dela astelehena.

Larunbatetan eskaintzen den zerbitzuaren zabalkuntza langile boluntarioekin egingo da. Osterantzean, zabalkuntza hori sindikatuetako ordezkariekin negoziatu ondoren baino ez da egingo.

  1. – Igandeetan edo jaiegunetan eskuarki lanean aritzen diren langileek aurreko edo ondorengo astean egun bat jai hartzeko aukera izango dute, baina ordu horiek ez dira sartutako ordutzat joko. Eragin horietarako, bezperako 22:00etatik igandeko edo jaieguneko 22:00etara doan tartea jotzen da jaieguntzat.

    Igandean edo jaiegunean lan egitea ohikoa baldin bada, lansariei dagokion tituluan zehazten den osagarria jasotzeko eskubidea izango da.

  2. – Igandez edo jaiegunez salbuespen gisa lan eginez gero, lanordu bakoitzeko astegunez bi ordu jai hartzeko aukera izango da, baina ezingo da inolako lansari osagarririk eskuratu.

Langileek astegunez, larunbat errekuperatuetan eta txanda errekuperatuetan lanalditik kanpo sartutako ordu bakoitzeko ordu eta erdiko ordaina hartzeko eskubidea izango dute. Zerbitzuko beharrak direla eta, buruek atzeratu ezin diren lanak egiteko agintzen dutenean sartuko dira orduak. Astegunez soberan egindako lanordutzat joko dira arratsaldeko bostetatik aurrera sartutakoak, beti ere errekuperatu beharreko orduak ez baditu langileak. Kasu horretan, orduz ordu zenbatuko dira.

Astegunean gaueko txandan sartutako ordu bakoitzak bi orduko ordaina hartzeko eskubidea emango du.

Astero egingo da ordain horren zenbaketa eta ondorengo hiruhilekoan hartu ahal izango dira tokatzen diren orduak. Langileak aukeratuko du sartutako orduak noiz hartu, dagokion administrazio-unitateko Zerbitzu Zuzendaritzari, ordezkariari edo arduradunari jakinaraziko dio eta Zerbitzu Zuzendaritzak, ordezkariak edo arduradunak, halaber, Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari jakinaraziko dio. Zerbitzuaren beharrak direla eta soberan sartutako orduen ordaina hartu ezin bada beste hiru hilabeteko epea irekiko da.

  1. – Lanean emandako urte oso bakoitzeko hilabeteko opor ordainduak hartzeko eskubidea izango dute langile guztiek.

  2. – Lanean urtebete osoa egiten ez dutenek, lanean hasitako egunetik urte bereko abenduaren 31ra doan epeari proportzioz dagozkion oporrak hartuko dituzte.

  3. – Oporren ordez ezingo da dirurik eskuratu, ez osorik ez eta zati batean ere, langilearen kontratua urtea amaitu aurretik bukatzekoa denean edo langilea eginkizunetatik kenduta aitortu eta oporrak osorik edo zati batean oraindik hartzeko dituen kasuetan izan ezik. Salbuespen da, bada, erretiroa, eta horretan ezingo da kalte-ordainik jaso dirutan.

  4. – Aurreko artikuluan adierazten diren aparteko kasuetan, langileak oraindik hartzeko dituen oporrei dagokien zatia kobratzeko eskubidea izango du, urtearen barruan lan egin duen hilabete-kopurua kontuan hartuta. Hilabete bakoitzari 2,5 opor-egun dagozkio eta hilabetearen edonolako zatiketa dagokion proportzioan kontatuko da. Lan-kontratua amaitzeko arrazoia langilearen heriotza izanez gero, oinordekoek jasoko dute dagokion ordainketa.

  5. – a) Ekainaren 1etik irailaren 30era doan tartean hartuko dira oporrak, lau hilabete horietako edozeinetan, zerbitzuko beharrek bestelakorik agintzen dutenean izan ezik. Hala ere, abuztua izango da opor-egutegia egiteko eredutzat hartuko den hilabetea.

    Sail bakoitzak egingo du bere opor-taula eta gero Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari bidaliko dio, zerbitzuko premiei dagozkien arrazoiak azalduz.

    1. Oporrak bi zatitan banatuta hartu ahal izango dira, aipatutako epearen barruan. Oporraldi bakoitza astebetekoa izango da gutxienez.

    2. Arau orokorra aurreko lerroaldeetan azaldutakoa baldin bada ere, zerbitzu zuzendaritzek ekainetik irailerako epetik kanpo aste beteko edo hilabeteko oporrak hartzeko baimena eman ahal izango dute, gorabehera horien berri Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari eman beharko diotelarik.

      Kasu horietan, oporrak hartzea pentsatzen den eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztu behar dira eskabideak eta Zerbitzu Zuzendaritzak gutxienez 15 egun lehenago erantzun behar du.

    3. Zerbitzuaren beharrak direla eta Administrazioak oporrak ekainetik irailera doan epetik kanpo hartzeko agindua ematen badie langileei, bai opor-aldi osoa zein zati bat izan, beste bost astegunez luzatuko zaizkie oporrak langile horiei, edo aipatutako alditik kanpo izandako egunen heinean. Langileek beti ere eskubidea izango dute beren oporretako asteetako bat norberaren aukeran erabiltzeko.

    4. Zerbitzuaren beharrak direla eta Administrazioak ekainetik irailera doan epearen barruan oporrak noiz hartu behar diren agintzen badu ere, langileek astebete behintzat nahi dutenean hartzeko eskubidea izango dute, aipatutako epearen barruan.

      a), b) eta c) artikuluetan adierazitakoa dagokion ordu-errekuperazioa egiteko derrigortasunaren kaltetan gabe egin beharko da, hau da, urteari dagozkion lanordu guztiak bete behar dira.

      Aste beteko opor-aldia eskatzen denean, aste horretan jaiegun bat edo gehiago izanez gero, ezingo da baimenik eman 4 lanegun baino aldi laburragorako.

    1. Oporretako taula urteko lehen hiruhilekoan egingo da.

  6. – Oporraldia eten ahal izango da horren barruan gaixoaldi edo istripuren bat gertatuz gero. Gorabehera horiek pasa ondoren interesatuak oporraldiarekin jarraitzeko aukera izango du. Horretarako, medikuaren alta aurkeztuko dio dagokion zerbitzu zuzendaritzari.

  7. – Zerbitzuaren beharrak direla eta Administrazioak oporrak hartzeko egunak aldatzen baldin baditu, gutxienez hogei egun lehenago emango dio horren berri interesdunari eta interesdunak gorabehera horrek sortarazi dizkion gastuen ordaina jasotzeko eskubidea izango du; horretarako, langileak egiaztagiriak aurkeztu beharko ditu eta ezin du gastu horiek egiteko zabarkeriatan ibili.

  8. – Oporrak hasi ondoren zerbitzuaren beharrak direla eta eten egin behar baldin badira, aurreko artikuluan aipatu diren gastuak kobratzeaz gain, lan egindako ordu bakoitzeko bi ordu jai hartzeko eskubidea izango da.

  1. – Ordaindutako lizentzia hartzeko eskubidea izango dute hitzarmen honen esparruan sartzen diren langileek; ondorengo hauek dira lizentzietarako arrazoiak eta denborak:

    1. Istripu edo gaixotasuna.

    2. Haurdunaldi, erditze, edoskitze, adopzio eta umea hartzea.

    3. Aitatasuna.

    4. Norberaren edo ahaideen ezkontza.

    5. Ahaideen gaixotasun larri edo heriotza.

    6. Derrigorrezko herri-eginbeharrak edo norberaren eginkizunak betetzeko lizentzia.

    7. Ohiko etxebizitzaz aldatzeko lizentzia.

    8. Sindikatuen edo langileen ordezkari-lanak egiteko lizentzia.

  2. – Ondoren adierazten diren baimenak ere eman ahal izango dira, bakoitzean ezartzen diren arauen arabera. Hona:

    1. Adin txikikoak edo gorputz-, adimen- eta zentzumen-elbarriak edo gaixorik dauden senitartekoak zaintzekoak.

    2. Gaixotasun kronikoak edo mugitzeko arazoak dituzten senitartekoak zaintzekoak.

    3. Kontsulta, tratamendu eta mediku-azterketak egitekoa.

    4. Lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten lanbide-hobekuntzako ikasketak egitekoa.

    5. Lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusia ez duten ikasketak egitekoa.

    6. Zientzia, teknika edo lanbideko ekitaldietara joatekoa.

    7. Hautapenezko karguari dagozkion jardunak betetzekoa.

    8. Norberaren eginkizunetarako baimena.

      1. titulu honetan ezkontideari buruz adierazitako guztia dagokio funtzionarioarekin bikote egonkorrean bizi denari ere, horrela bizi direla erakutsita. Bizikidetza egonkorreko bikoteen senitartekoei ere ezkontideen senitartekoena dagokie.

        Titulu honetan araututako lizentzia eta baimenei esker jai emandako lanegunak, nahitaez, jai hartzeko gertaerak suertatzen diren egunetan hartu beharko dira, berariaz beste aukerarik finkatzen ez bada.

        Lurralde Ordezkariari edo horren ordeko agintariari dagokio lizentziak eta baimenak ematea, sailetako egoitza nagusietan izan ezik, horietan zerbitzu zuzendariari dagokio eta. Hori guztia ezarpen, koordinazio eta kontrol irizpideak ezartzeko zerbitzu zuzendaritzek dituzten gaitasunen kaltetan gabe. Zerbitzu zuzendaritzek onartutako lizentzien eta baimenen berri eman behar diote Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari.

        Nolanahi ere, 44. artikuluan aurreikusten den baimena ematea dagokion Zerbitzu Zuzendaritzaren aginpidea izango da beti. Era berean, 46. eta 48. artikuluetan aurreikusten diren baimenak Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren oniritzia beharko dute, baina baimen-eskaera 15 egunekoa baino laburragoa baldin bada, Zerbitzu Zuzendaritzen esku egongo da erabakia, hartu ondoren Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzari jakinarazi beharko zaiolarik.

Ezin izango dira erabili batera aurreko artikuluan aipatutako lizentzia- eta baimen-mota bat baino gehiago. Printzipio orokor honetan salbuespen dira edoskitzea eta lanaldi-murrizketak dakartzaten baimenak; horiek bateragarriak dira besteekin. Arauz tokatzen diren oporraldietan ere ezin dira ordaindutako lizentziak edo baimenak hartu.

  1. – Langileek, gaixotasuna edo istripua dela eta, beren lana behar bezala ezin badute egin, eta hala jasota badago osasun-zerbitzuek emandako bajan, lizentzia izateko eskubidea dute, alta jaso artean, kontratazioaren gehienezko epea ez gainditzearen baldintzapean.

  2. – Aldi baterako ezintasuneko egoeretan Administrazioak osagarriak ordainduko ditu, enplegatuak, gaixotasuna edo istripua izanez gero, lansarien % 100 jaso dezan, bajan dagoen artean, baina 18 hilabeteko muga dagoela.

    Administrazioak, Aurrezaintzako Zerbitzuaren Mediku Arloaren araketaren bitartez, jarraipena egin dezake eta enplegatuaren gaixotasun edo istripu-egoera ere egiazta dezake, hori guztia egoera hobeki ezagutzeko eta albait azkarren sendatzen laguntzeko.

    Enplegatuak horrelako araketak ez baditu pasa nahi, diru-osagarriak gal litzake, doakionari idatzizko entzunaldia eman ondoren.

  3. – 18 hilabeteko gehienezko epea amaitu eta, bitartean, funtzionarioak elbarritasun iraunkorren bat eskatu badu, aurreko lerroaldean adierazitako zenbatekoa jasotzeko eskubidea izango du medikuaren alta jaso arte, elbarritasuna onartuta edo onartu gabe, edo zendu arte. Elbarritasun iraunkorra onartzen bazaio honelako mailetan: guztizko elbarritasun iraunkorra, erabateko elbarritasun iraunkorra edo elbarritasun larria; aipaturiko eskubidea INSSen erabakian adierazitako diru-ondorioen egunaren bezpera arte luzatuko da.

    Hori dela eta, eskubide hori gauzatzeko eskaria luzaezinezko hilabeteko epean aurkeztu behar da, epea altaren egunetik edo elbarritasun-maila onartzen duen erabakia jakinarazten den egunetik edo, sendatzeko aukerak badaude, elbarritasuna ukatzen duen erabakia jakinarazten den egunetik edo heriotzako egunetik hasita.

    Elbarritasuna eskatzen bada 18 hilabeteko epea amaitu ondoren, gorago aipaturiko zenbatekoak jasotzeko eskubidea, eskaria egin duen egunetik aurrera, aitortu ahal izango zaio.

  4. – Elbarritasun edo istripuagatiko lizentzian dagoela, langileak norbere edo beste inoren konturako lanak egiten baditu, aurreko puntuan ezarritako zenbatekoa eskuratzeko eskubidea galduko du, eta, arrazoi horregatik diru-kopururen bat jaso badu ordurako, itzuli egin behar dio Administrazioari hilabeteko epean, ireki dakiokeen diziplinako espedientearen kaltetan gabe.

  5. – Gaixoaldia edo istripu-aldia, borondatez eta arrazoirik gabe, luzatzen duenak zigor bidezko arauekiko erantzukizuna izango du, besteak beste; eta bigarren puntuan ezarritako zenbatekoa eskuratzeko eskubidea galduko du.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko emakume langileek, haurdunaldiagatik eta erditzeagatik, dagokien lizentzia hartzeko eskubidea dute. Hamazazpi asteko iraupena izango du lizentziak eta, erditze anizkoitza izanez gero, bi aste gehiago luza daiteke bigarrenetik aurrerako seme-alaba bakoitzeko. Denboraldi hori aukeran banatuko du interesatuak, baina erdi eta berehala sei aste behintzat hartu beharko ditu. Ama hilez gero, aitak baimen osoa erabili ahal izango du edo, kasua zein, geratzen den baimen-zatia.

    Hala ere, erditu ondorengo asteetan amak nahitaez gorde behar dituen atseden-egunez gain, aitak eta amak lan egiten baldin badute, amak aukera du erditu osteko atsedenaldiaren zati bat etenik gabe aitari lagatzeko, dela amaren baimenarekin batera, dela ondoz ondo, salbu eta eskubide hori egikaritzean ama lanean hastea arriskutsua bada. Atsedenaldiak aldi berean gozatuz gero, bien arteko baturak ezin izango ditu aurreikusitako hamazazpi asteak gainditu edo seme-alaba bat baino gehiago erdituz gero dagozkionak gainditu.

    Lizentziaren iraupen osoa agortutakoan, emakume langileak bere lanera ohiko eran itzultzea eragozten dion osasun-arazorik baldin badu, aldi baterako ezintasun-baxa hartuko du. Horretarako, manuzko izapideak bete beharko ditu.

  2. – Sei urtetik beherako haurren adopzio edo harrera kasuetan, hala adoptatu aurreko harreran nola behin betiko harreran, langileak eskubidea izango du etenik gabeko hamazazpi asteko lizentzia hartzeko. Haur bat baino gehiago adoptatuz gero, adoptatutako haur bakoitzarengatik bi aste gehiago hartzeko aukera izango du, interesdunak nahi duenetik zenbatzen hasita, dela administrazioaren nahiz epaitegiaren harrera-ebazpena ematen denetik aurrera, dela adopzioa eratzen duen epaitegiaren ebazpena ematen denetik aurrera. Halaber, baimenaren iraupen-aldia hamazazpi astekoa izango da adingabea sei urtetik gorako ezindua edo elbarria denean, edo bere inguruabar pertsonalak eta esperientziak direla eta, edota atzerritarra izateagatik, gizarteratzeko eta familiaren baitan toki izateko zailtasunak baldin baditu, gizarte-zerbitzu eskudunak hala egiaztatuta. Aitak eta amak lanean badihardute, baimena interesdunek aukeratutako moduan banatuko da, hau da, aldi berean edo ondoz ondo, betiere etenik gabe. Atsedenaldiak aldi berean gozatuz gero, bien arteko baturak ezin izango ditu aurreikusitako hamazazpi asteak gainditu edo seme-alaba bat baino gehiago adoptatzeagatik edo harreran hartzeagatik dagozkionak gainditu.

    Nazioarteko adopzio-kasuetan, aitak edo amak adoptatutako haurraren sorterrira aldez aurretik joan behar dutenean, kasu bakoitzerako artikulu honetan aurreikusitako baimena adopzioa eratzen deneko ebazpena eman baino lau aste lehenago har daiteke, gehienik jota.

  3. – Aurreko idatz-zatietan araututakoarekin bat etorriz, aitak dagokion baimenetik gutxienez lau aste hartzea erabakitzen badu, eskubide izango du, horrez gain, bi aste gehiagoz gozatzeko.

  4. – Oporraldia eta lizentzia-aldia (haurdunaldi, erditze, edoskitze, adopzio eta umea hartzeagatikoa) batu ahal izango ditu emakume langileak, baita eta oporraldiari dagokion urtea amaitu bada ere.

  5. – Era berean, emakume langileak lanean ordubeteko etenaldia egiteko eskubidea du hamar hilabete baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko; denbora hori zati bitan bana dezake titia edo biberoia emateko. Emakumeak, bere borondatez, eskubide honen ordez ohiko lanaldia ordubetez murritz dezake, helburu bera dela eta. Lanaldia eten edo murrizteko eskubidea, biberoia emateko, aitari ere eman dakioke, honek eskatu eta honako puntu hauek frogatu ondoren: ama langilea dela eta lizentzia hartzeari uko egiten diola edo ezin duela hartu.

    Emakumeak aurreko paragrafoan azaldutako lizentzia erabili edo denbora hori haurdunaldi eta erditzeagatiko lizentziari gehitzeko aukera izango du. Dena dela, horretarako kontuan har daitezkeen orduak benetako lanegunetakoak dira. Hori dela-eta, funtzionarioak, lizentzia eskatzerakoan, hamargarren hilabetea bete artean geratzen den garaian, lizentziak, baimenak, oporrak edo lan-utzialdiak hartzeko asmoa duen adierazi behar du, tarte horiek guztirakotik kendu ahal izateko.

  6. – Administrazioak ordainduko ditu laguntza osagarriak, haurdunaldian dagoen bitartean lansarien % 100 jaso dezan emakume horrek.

  1. – Erditze-kasuan, aitak 5 laneguneko lizentzia da izango du, eta umea jaio eta 15 egun naturaleko epearen barruan hartu beharko ditu, jarraian edo ez.

  2. – Erditzea dela eta, amak edo umeak osasun-arazoren bat izanez gero, edo erditzea aitaren ohiko bizilekutik 150 km baino urrutiago gertatuz gero, aitak bi lanegun gehiago izango lituzke, kasu bietan.

  1. – Langileak 20 egun naturaleko lizentzia izango du bera ezkontzeagatik. Ezkontza ospatu baino lehen edo ospatu ostean hartu ahal izango da, baina edonola ere, ezkontzaren eguna epealdiaren barruan geratuko da.

    Lizentzia hau oporraldiarekin batera har daiteke, aurretik edo atzetik gehitzeko aukera dagoela, 15 egun aurretiaz zerbitzu-zuzendariari adierazita.

  2. – Era berean, bikoteko bizikidetza egonkorrean (ezkontzaz kanpoko elkarketak) hasten den enplegatuak lizentzia horretaz baliatzeko eskubidea izango du, beti ere hori hala dela frogatzen badu, interesdunak bizi diren tokiko udalaren bizikidetza-agiriaz edo, Elkarketa Zibilen Udal Erregistrorik balego, horrek emandako egiaztagiri bidez.

    Hitzarmen honek indarra hartu eta gero bizikidetza egonkorrean hasten diren herri-langileentzat baino ez da izango lizentzia hau.

    Ezkontza edo bizikidetza egonkorra dela eta, ezin izango da beste lizentzia bat hartu 6 urte igaro arte eta inolaz ere ez bikoteko kideak berdinak direnean.

  3. – Ezkontza langilearen guraso, aita-amaginarreba, neba-arreba, suhi-errain, seme-alaba, iloba edo aitona-amonenak direnean, ezkontza-eguna izango du libre, baina ospakizuna langilearen bizilekutik 150 km baino urrutirago egiten bada, hiru egun natural emango dira libre joan-etorria errazteko.

  1. – Langileak arrazoi honegatik har dezakeen lizentziaren iraupen aldiak honako hauek dira: ezkontza edo odol bidezko ahaidetasunaren 2. mailara artekoen heriotzagatik, 3 lanegun eta senar-emazte, bizikide edo seme-alaben egiaztaturiko gaixotasun larriagatik edo heriotzagatik, 5 lanegun. Ezkontza edo odol bidezko ahaidetasunaren 2. mailara artekoen egiaztaturiko gaixotasun larriagatik, bi lanegun.

  2. – Aipaturiko lizentzia-aldiei 2 egun natural gehiago gehituko zaizkie gertakizunak langilearen ohiko bizilekutik 150 km baino urrutirago gertatzen badira.

  3. – Ezkontza edo odol bidezko ahaidetasunaren 2. mailara arteko ahaideen edo, bizikidetzako kasuan, urrunagora artekoen gaixotasun larriaren kasuetan, egiaztatuta, langileak, lehenengo lizentzia amaitu eta 30 egun igaro ostean, epealdi berdineko beste lizentzia bat hartzeko eskubidea izango du, baina bizilekutik urrun gertatzeagatik ez du oraingo honetan egun-gehitzerik izango.

  4. – Bitariko batzordeak jarriko ditu gaixotasun larria zer den erabakitzeko irizpideak. Zalantzarik izanez gero, Aurrezaintza Zerbitzuko Mediku Arloaren iritziari jarraituko zaio.

  5. – Artikulu honetan arauturiko lizentzien arrazoia diren gertakizunak gertatzen diren unean bertan hartu behar dira emandako egunak.

  6. – Lehen atalean aipatutako lizentzia-aldiei hiru egun gehitu ahal izango zaizkie, jasotako egoera guztien kasuan. Egun horiek errekuperatu egin beharko dira hiru hilabeteko epean.

  1. – Ezinbestez bete behar diren herri-eginbeharrak edo norberaren eginkizunak betetzeko behar beste denbora izango dute langileek, baldin eta lanorduetatik kanpo egiterik ez badago.

  2. – Hitzarmenaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira derrigorrezko eginkizun:

    1. Epaitegi, komisaria, gobernu zibil edo militarren deiak, arma-ikuskapenak edo militarrak, nortasun-agiria, pasaportea, ziurtagiriak eta erregistro-izapideak erakunde ofizialetan.

    2. Ezkontza edo odol bidezko ahaidetasuneko 2. mailako gorputzez edo adimenez elbarritutako ahaideei laguntzea, beren egoerari dagozkion izapideak egiten.

    3. Gida-baimena eskuratzeko edo eraberritzeko azterketa.

    4. Eskribauen deiak eta izapideak.

    5. Herri-erakundeetan egin beharreko izapideak.

    6. Zinegotzi, ahaldun, batzar nagusietako kide edo legebiltzarkide izateagatik Jaurlaritzako organoen edo horien menpeko batzordeen bileretara joatea.

Langileak, ohiko etxebizitza aldatzeagatik, 2 lanegun izango ditu horretarako, behar bezala frogatzen badu.

  1. – Sindikatuen edo langileriaren ordezkari-lanak egiten dituzten langileek dagokien lizentzia hartu ahalko dute, hitzarmen honetan jasotako xedapenetan eta indarrean dagoen araubidean ezarritako egoera, epe, baldintza eta aginduen arabera.

  2. – Edonola ere, hitzarmena negoziatzeko mahaian parte hartzen duten langileek lizentzia ordaindua hartzeko eskubidea dute, mahaiko idazkariak dei egindako bileretara joateko, negoziazio kolektiboa burutu bitartean. Hori dela eta, lanera ez doan langileak horren berri eman behar dio aurretiaz hurbileneko buruari.

Langileak bere kontura gorputz-, adimen- edo zentzumen-elbarria, hamabi urte baino gutxiagoko neska edo mutila edo larriki gaixotuta dagoen odol zein ezkontza bidezko ahaidetasunaren 2. mailara edo, bizikidetzako kasuan, urruneragokora artekorik badauka, eta horren legezko zaintzaren arduradun bada, laneguna murrizteko baimena eskatu ahal izango du. Murrizketa hori lanegunaren bostenekoa, herenekoa edo erdikoa izango da eta horrek lansariaren atal guztietan heineko beherapena ekarriko du bere baitan.

Bigarren gradura arteko odolkidetasuneko zein ezkontza-ahaidetasuneko senideak zaindu behar dituen langileak edo, berarekin batera bizitzeagatik urrunagoko graduko senitartekorik zaindu behar duen langileak, dela mugitzeko arazoak izateagatik dela osasun-txostenaren bitartez egiaztatutako gaixotasun larria eta jarraitua jasateagatik, ordaindutako 50 orduko baimena izateko eskubidea izango du urtean. Orokorrean, egunean ordu bi erabili ahal izango dira 50 orduko kreditu horretatik, hain zuzen ere, lanera sartzean edo lanetik irtetean.

  1. – Langileek eskubidea dute lanaldiaren barruan kontsulta, tratamendu eta mediku-araketak egitera joateko, bertaratu direla behar bezala frogatzen bada eta osasun-zentro horietan bestelako kontsulta-ordurik ez badute, langilea lanorduetatik at joateko.

  2. – Iraupena eskuarki lau ordukoa da, behar bezala frogatutako kasu berezietan izan ezik. Baimen hori ordaindutakoa izango da.

  3. – Umea jaio orduko azterketak egin eta erditzea prestatzeko teknikak ikastera joateko beharrezko denbora guztirako baimena izango du haurdunaldian dagoen emakumeak, eta ordaindu egingo zaio. Horretarako, frogatu egin behar dira bai lanaldiaren barruan egin behar direla eta bai benetan bertara joan dela.

  4. – Hala berean, langileek lagundu ahal izango diete medikuen kontsultetara, tratamenduetara eta azterketetara odol edo ezkontza bidezko ahaidetasunaren 2. mailara edo, bizikidetzako kasuan, urrunagokora artekoei, pertsona horiek behar izanez gero, baldin eta joan beharreko mediku-zentroek ez badituzte kontsulta-orduak langilearen lanorduz kanpo. Horretan erabilitako denbora hilabetean sartu beharko da.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoan zein Estatuko gainerako beste lurraldeetan dauden prestakuntzako ikastegi ofizialetan onartzen diren langileei baimena eman ahal izango zaie lanpostuaren eginkizunekin zerikusia duten lanbide-hobekuntzako ikasketak egiteko.

  2. – Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) antolatzen dituen ikastaldi eta ikastaroetarako onartu izana egiaztatu beharko da eta Zerbitzu Zuzendaritzaren baimena lortu. Estatuko beste ikastegi batzuen kasua denean aipatutako erakundeak emango du bere iritzia.

  3. – Baimen honen epealdia ezin izango da ikasturteari dagokiona baino luzeagoa izan.

  4. – Baimen honek araudiz ezarritako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainak eskuratzeko eskubidea emango du.

Langileek lanpostuaren eginkizunekin zuzeneko zerikusirik ez duten ikasketak egiterakoan, behar besteko baimena izango dute ikastetxe ofizial edo homologatuetan azterketak egiteko; horretarako egin behar den azterketa bakoitzeko, zein agizko zein aparteko deialdietan, egun bat emango zaie eta, edozein kasutan, dagokion frogagiria aurkeztuz. Azterketa-tokia egilearen etxebizitzatik 150 km-tara bada, baimena bi egunekoa izango da. Baimen hau ordainduta egongo da.

  1. – Era berean, biltzar, ikastaldi, ikastaro, mintegi, sinposio, topaketa, lehiaketa, elkarrizketa, hitzaldi, bilera, jardunaldi eta beste edozelako zientzia, teknika edo lanbideko ekitalditara joateko baimen ordaindua eman ahal izango zaie langileei, zerbitzuaren beharrizanak kontuan izanik eta dagokion zerbitzu zuzendaritzak aurretiaz baimendu ondoren.

  2. – Langileak berak eskatu beharko du baimen hori, eta ordaindua izango da lehenengo bost egunetan, baina muga horretatik gorakoak ez dira ordainduko. Bestalde, ez dio inolako kalte-ordainik ekarriko, eta bidaia-sariak, gastuak, egonaldiak edo izena ematea doakionaren konturakoak izango dira.

Instituzioetan hauta bidezko kargudun diren langileek beren egoeratik eratorritako funtzioak betetzeko baimena izango dute, 38.f) artikuluko kasuetakoak kanpo, horretarako behar den denboran, beti ere, guztira urteko lanaldiaren ehuneko 10 gainditzen ez bada.

Baimenari esker emandako denborak ez du lansari eskubiderik emango eta dagokion denbora errekuperatu egin beharko da.

Egoera horretan dauden langileek beste aukera moduan, lanaldi arrunta bosten batean, heren batean edo erdian gutxitzeko baimena izango dute lansaria bere kontzeptu guztietan proportzio berean gutxituz.

  1. – Norberaren eginkizunetarako baimena, oso arrazoi biribilagatik ez bada, jardunean hasi edo lanera berriz sartu eta urtebete igaro arte ezin izango da eskatu.

    Norberaren eginkizunetarako baimen-aldietan ez da ezer ordainduko, gainera, baimen-aldia oporrei kenduko zaie hein berean. Iraupena guztira ezin izango da hiru hilabetekoa baino luzeagoa izan urte bitik behin. Bi urteak baimen-aldia hartzen den lehenengo egunetik hasiko dira zenbatzen; hori horrela, elkarren jarraiko hiru hilabeko aldirako ematen bada, ezin izango da beste bat eman bi urte igaro arte, lehenengoaren hasiera-egunetik. Aldi laburragoetan, halaber, hasiera-egunetik hasiko da zenbatzen, baina bi urteko epearen barruan beste baimen batzuk eman ahal izango dira, hiru hilabeteak osatu arte.

    Baimena ikasketa ofizialak egiteko eskatzen bada, urtero eman ahal izango da, behingoz bakarrik, elkarren segidako hiru hilabete gehienez.

    Ikasketa ofizialak egitearren lanaldia bosten batean edo heren batean murriztu daiteke, hala erabakitzen bada; soldatak halaber hein berean murriztuko dira.

    Garatzeko bidean aurkitzen diren herrialdeetan eginkizunen bat egiteko eskatzen bada baimena, beti ere gobernuz kanpoko erakundeen babespean bada, baimenaren iraupena, metatuta hartuta, ezingo da urtebetetik gorakoa izan bost urtetik behin, eta gutxiengo aldia hiru hilabetekoa izango da.

    Hala berean, sei hilabeteko edo urtebeteko baimena, ordaindu gabea, eskatu ahal izango dute karrerako funtzionarioek. Baimen hori ezin izango da bateragarria izan ordaindutako inolako jarduerarekin. Ezin izango da horrelako beste eskaririk egin baimena amaitu eta bost urteko benetako zerbitzuan aritu arte.

  2. – Administrazioen eta erakunde publikoen kidegoetan eta eskaletan sartzeko deialdietan jasotako hautaketa-saioetako ariketak egiteko baimena eman egingo da. Saio horietara joan ahal izateko behar den besteko denborarako emango da baimen hori.

    Askatasuna kentzen dieten penak betetzen ari diren senideei bisita egiteko ere emango da baimena, odolkidetasuneko 2. mailarainoko senideak bisitatzeko, alegia; horretarako behar den beste denborarako izango da, baldin eta laneko ordutik kanpo bisitak egiterik ez badago.

    Idatz zati honetan aipatutako baimenei esker libre hartutako denboragatik ez da inolako ordainketarik jasotzeko eskubiderik izango; eta, Zerbitzu zuzendaritzek hortaz xedatu dezatenarekin bat etorriz, orduak bete beharra ere gerta daiteke, zerbitzuko premiei erantzun behar zaienean.

  3. – Karrerako funtzionarioek, bestalde, lan-orduak heren batean, bosten batean edo erdian gutxitzea eska dezakete, lansari guztiak hein berean gutxituta, hirurtekoak barne. Lan-orduak gutxitu, eta beste edozein jarduera betetzea, biak hala biak bateraezinak dira, gutxitutako ordutegiaren barruan egitekoa bada jarduera hori; berdin da ordaindutakoa, zein ordaindu gabea izatea delako jarduera hori.

    Eskabidea urtebeterako izan behar da gutxienez. Baimen horren gozamena amaitu eta gero, ezingo da beste halako baimenik eskatu, harik eta gozamena amaitzen denetik hiru urte igaro arte. Jarduneko zerbitzuan sartu edo zerbitzura itzuli ondoren bi urte pasa eta gero baino ezingo da eskatu baimen hori.

  4. – Baimen hau ematea, edozein modutakoa dela ere, zerbitzuaren beharrizanen baldintzapean egongo da. Baimena ukatuz gero, horretarako arrazoiak adierazi egin beharko dira.

  1. – Indarrean dagoen araubidean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Eskubide Sindikalei buruzko Abiaburu-Hitzarmenean ezarritakoaren kaltetan joan gabe, eta Administrazioak bere burua antolatzeko duen ahalmena berariaz onartzen delarik, negoziazioa, sindikatuen partaidetza eta, azken finean, elkarrizketan oinarritutako harremanei eustea oinarrizko osagaiak dira Administrazioak eskaintzen dituen zerbitzuak eraginkorragoak eta hobeak izan daitezen.

  2. – Sindikatuen lana errazteko asmoz, lurralde historikoetako sindikatu-sail bakoitzari lokal bat eskaintzeko ardura hartzen du beregain Administrazioak, Negoziaziorako Mahai Orokorrean erabakitzen den moduan.

  3. – Pertsonal Batzordeetako kideek eta sindikatu-ordezkariek, beren eginkizunetarako erabat liberatuta ez badaude edo beren lanetarako dituzten orduak ez badaude egutegi zehatz bati lotuta, dagozkien orduez baliatzeko asmoa 24 ordu aurretik jakinarazi behar diote hurbileneko arduradunari, premiazko edo ezinbesteko arrazoirik ez badago, behar bezala frogaturik.

  4. – Pertsonal Batzordeetako kideei onartzen zaizkien bermeak eta informazio-eskubideak berdin onartzen zaizkie sindikatuetako ordezkariei.

  5. – Sindikatu-sailen eta Administrazioko organoen arteko harremanak estutzearren, eta sindikatuak berak eta beren sailak lotuago egon daitezen, ordezkari diren erakundeetako sindikatu-sailek beren kideen artetik bat izendatu ahal izango dute, lanalditik erabat aske izateko, beste kideek sindikatuen eginkizunetarako dituzten orduak kendu barik. Egoera horretan dagoen bitartean izendatutako lagunak ez du inolako lansaririk jasoko.

  6. – Administrazioa eraberritzeko ezinbesteko tresna, alderdi bien ustetan, langileen partaidetza da, horretantxe datza ahalegin guztien gakoa.

    Hori dela eta, sindikatuekiko harremanak eta partaidetza bideratzeko, Administrazioa Zaharberritzeko Bulegoak (OMA) proposatzen dituen neurriak, langileekin zerikusia dutenak, eztabaidatuko ditu Administrazioak sindikatuekin. Neurri horien berri ematea eta ondorengo negoziazioa Funtzio Publikoaren ardura izango da, horixe baita Administrazioaren eta sindikatuen arteko berezko bitartekoa.

  1. – Aldeen nahia lanpostuak betetzeko prozedura erregularizatzea denez, gaur egun martxan dagoen Enplegu Publikoaren Eskaintza bukatutakoan, eta hurrengoaren deialdia egin aurretik, hutsik dauden lanpostu guztiak hartuko dituen lekualdatze-lehiaketarako deia egingo da.

  2. – Lehiaketa hori amaitutakoan, barne-promoziorako deia egingo da. Oinarriak eta lanpostu kopurua sindikatuen ordezkariekin negoziatuko da.

  3. – Prozesu hori amaitutakoan, Enplegu Publikoaren Eskaintza deituko da eta eskainitako lanpostuen kopurua bitarteko langileek betetzen dituzten plaza hutsen portzentajea % 6a arte gutxitzea lortzeko bestekoa izango da. Deialdi horretako oinarriak sindikatuen ordezkariekin negoziatuko dira.

  4. – Prozesu horiek behin bukatu eta gero, Administrazioak, gutxienez urtean behin, lekualdatze-lehiaketak deituko ditu. Lehiaketa horiek, edo orokorrak izan daitezke, edo kidego bakoitzeko egin daitezke, hutsik dauden lanpostuen arabera.

    Curriculumen erregistro bat egiteko ahaleginak bultzatuko ditu Administrazioak, eta hori ere sindikatuen ordezkariekin negoziatuko da. Erregistroaren helburua, hala lehiaketen izapideak nola denborazko sekuentzia azkartzea da.

    Gorago aipatutako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ondoren bitartekotasun-portzentajeak % 8a gainditzen duenean, beste Enplegu Publikoaren Eskaintza bat deituko da. Era berean, barne-promoziorako prozesuak deituko dira, aldika. Batzuetarako zein besteetarako deiak aldi berean egin daitezke edo aparte.

  5. – Administrazioak hitzarmen honen aplikazio-eremuan existitzen den eta egitura-izaera duen aldi baterako lana finko bihurtzeko neurriak bultzatuko ditu. Egitura-izaerako lanpostutzat hartuko da lanpostu hori kokatu beharko litzatekeen sailkapen-taldearen eginkizunak betetzeko gutxienez hiru urtetan bete den lanpostua, eta beti ere, lanpostuaren behin-behinekotasuna ez bada lanpostuaren berezko izaeraren ondorioa.

  6. – Behin-behineko eginkizunak beteko dituzten langileak hautatzeko erabiliko diren irizpideak Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakiko ditu, aurretik langileen ordezkariekin negoziatu ondoren, eta beti ere, 59/2000 Dekretuaren bidez onartutako Enplegu Publikoaren Eskaintza bukatu eta gero. Bitartean indarrean mantentzen dira 1997ko maiatzaren 6ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren erabakian zehazten diren irizpideak.

  7. – Behin-behineko eginkizunak betetzeko langileen hautaketa-prozesuan, lanpostu horiek betetze-prozesu orokorren ondorioz badaude hutsik (lekualdatze-lehiaketak, barne-promozioko prozesuak eta enplegu publikorako eskaintzak egin eta gero), langileak lanpostuetara esleitzeko, lan-poltsetan dauden pertsonek erakutsitako lehentasuna hartuko da kontuan, lan-poltsetan ezarritako lehentasun-hurrenkerari jarraiki, eta behin langile horiei libre dauden lanpostu guztiak jakinarazi zaizkienean. Prozesuaren neurriak edo zailtasunak hala gomendatuz gero, esleipena egiteko deitutako bileran egingo da esleipena.

  1. – Hutsik dauden lanpostuak aldi baterako betetzea.

  1. – Talde bereko edo justu beheragoko taldeko bestelako kidegoetako bitarteko funtzionarioak eta karrerako funtzionarioak, titulazioaren betekizuna betetzen dutenak, zerbitzu-eginkizunetan lanpostuak betetzeko prozeduran parte hartu ahal izango dute, beti ere, lanpostuaren betekizunak betetzen dituen karrerako funtzionariorik ez baldin badago edota ez badu elkarrizketa edo ezarritako froga gainditzen. Langile horiei lanpostuak zerbitzu-eginkizunetan betetzeko araudia aplikatuko zaie, beren harremanaren izaerarekin bateragarri diren alderdi guztietan.

  2. – Deialdi horietan parte hartuko duten bitarteko funtzionarioek lanpostuaren betekizun guztiak bete beharko dituzte. Era berean, gutxienez urte bete igaro behar izan da egungo lanpostuaz funtzionarioa jabetu zenetik eta deialdia argitaratzen den data bitartean.

  3. – Talde bereko, edo justu beheragoko taldeko, baina beste kidego bateko karrerako funtzionarioek, titulazioaren betekizuna betetzen dutenak, deialdietan parte hartu ahal izango dute kidegoaren betekizuna betetzen duten karrerako funtzionarioentzako ezarritako betekizun eta salbuespen berberekin.

  4. – Hautatutako pertsona lanean diharduen bitarteko funtzionarioa bada, Administrazioarekiko harreman juridikoari uko egin diezaioke eta bitarteko funtzionario izendatuko da, lanpostua aldi baterako betetzeko. Uko egite horrek ez du ondoriorik izango dagokion lan-poltsan jarraitzeko. Lanpostu berritik kentzen badute, bitarteko funtzionarioa aldi baterako lan-poltsetara itzuliko da, dagokion tokira.

  5. – Deialdira ez badira bitarteko funtzionarioak aurkezten, edota aurkeztuta ere elkarrizketa edo ezarritako froga ez badute gainditzen, batzordeak, zerbitzu-eginkizunetarako araudiak ezarritako prozedura jarraituz, hautaketa egingo du lan-poltsetan dauden langileen artean, betekizunak betetzen dituztenen artean, hain zuzen.

  6. – Bitarteko funtzionario bat kargutik kentzen badute lanpostua gordetzeko eskubidea duen langilea jarduneko zerbitzura itzuli delako eta hiru hilabete baino lehen berriz ere hutsik gelditzen bada, zerbitzu-eginkizunetara atera beharko da lanpostua. Deialdia betetzeke deklaratzen bada, lanpostutik kendu den langileari esleitu ahal izango zaio lanpostua, Sailak hala proposatzen badu, interesdunak baiezkoa ematen badu eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzak baimena ematen badu.

  7. – Merituak ebaluatuta berdinketarik badago bitarteko funtzionarioen eta talde bereko, edo justu beheragoko taldeko, baina beste kidego bateko karrerako funtzionarioen artean, meritu bakoitzean lortutako puntuazioaren arabera ebatziko. Horretarako, karrerako funtzionarioentzako ezarritako araudian jasota dagoen baremo ezberdinetako ordena hartuko da kontuan. Berdinketak irauten badu, jarraian adierazitako hurrenkeraz, honako irizpideetara joko da: antzinatasunik handiena egungo lanpostuan, antzinatasunik handiena Administrazioan eta lanean hasitako dataren antzinatasunik handiena.

  1. – Zereginen behin-behineko atxikipena.

    Bitarteko funtzionarioei eta talde bereko, edo justu beheragoko taldeko, baina beste kidego bateko karrerako funtzionarioei denbora-tarte labur batez bete ezin diren zereginak esleitu ahal izango zaizkie, baldin eta horretarako ezarritako araudiak jasotako betekizunak betetzen duen karrerako funtzionariorik ez badago. Langile horiei zereginak esleitzeko araudia aplikatuko zaie, beren harremanaren izaerarekin bateragarri diren alderdi guztietan.

  1. – Prestakuntza deituko diogu planifikatutako ikaskuntzari, ezagutzak, jokabideak, jarrerak eta baloreak eskuratu, gorde eta eskueran jartzeko, zerbitzu publikoa eta langilearen garapena hobetuko dutenak, hain zuzen.

  2. – Langile guztiek jasoko dute prestakuntza berdintasun-printzipioaren arabera. Zenbait irizpide objektiboren arabera arautuko da prestakuntza eta kontuan hartuko da langile bakoitzaren ikaskuntza-ekintzen aprobetxamendua.

  3. – Aldez aurretik planifikatuko dira ikaskuntza-ekintzak, prestakuntza beharrak aztertu eta helburuak eta lehentasunak finkatu ondoren. Nolanahi ere, prestakuntza planek sailkapeneko talde guztiei zuzendutako prestakuntza-ekintzak edukiko dituzte, eta, 2. idatz zatian ezarritakoaren arabera, langile guztiek izango dutela prestakuntza hori jasotzeko aukera berdintasuna bermatu beharko dute.

    Prestakuntza-jarduerak HAEEk antolatu eta homologatuko ditu, indarreko betekizunen eta prozeduraren arabera. Halaber, prestakuntza-jardueren bilakaera ebaluatu egingo da, bai ikasleen asetasun-maila neurtzeko, bai prestakuntza-egitarauen kalitatea aztertzeko eta eskuratutako ezagutzen eta trebetasunen maila zehazteko.

  4. – Administrazio orokorreko langileei zuzendutako prestakuntza-jardueren artean honakoak bereizi daitezke:

    1. Langileek beren lanpostuetan birziklatzeko eta hobetzeko duten beharrekin lotutako prestakuntza, lanpostu horretarako ezarritako zereginekin bat etorriz. Prestakuntzan emandako denbora lanean igarotako denboratzat hartuko da.

    2. Prestakuntzaren helburua da egun betetzen ari den lanpostua ez den beste edozein betetzeko trebatzea. Prestakuntza horren oinarrian egongo da ahalegin partekatua, batetik eskatzaileen interesa, eta, bestetik, Administrazioaren lehentasunak eta baliabideen eskuragarritasuna. Ahalegin partekatuaren printzipioak dakar prestakuntza jasotzen emandako denboraren zati bat lanean igarotako denboratzat hartuko dela.

  5. – Lanpostuen betetze-prozesuetan, prestakuntza arlo funtzionaletan baloratuko da.

  6. – Administrazioak, bederatzi hilabeteko epean, Administrazio Orokorreko Negoziazio Mahaiari aurkeztuko dio Prestakuntzari buruzko Dekretu proposamena. Honako hauek jasoko ditu, besteak beste:

    • Prestakuntzan parte hartzeko baldintzak eta aukera berdintasuna bermatuko duten prozedurak.

    • Prestakuntzari esleitutako gutxieneko denbora eta laneko denbora tartea ahalegin partekatuan.

    • Sindikatuen partehartzea prestakuntza planen planifikazioan eta haien jarraipenean.

  7. – Nolanahi ere, eta Prestakuntzari buruzko Dekretua indarrean ez dagoen bitartean, Administrazioak 2006ko bukaera arteko epean prestakuntza eskaintza egiteko konpromisoa hartzen du. Prestakuntza eskaintza horrek titulazio talde guztiak hartuko ditu eta Hitzarmen honetan sartutako langile guztiek eskuragarri izango dute, gutxienez bere modalitateetako batean.

Administrazioak giza-baliabideen kudeaketa modernizatzeko neurriak bultzatuko ditu. Hona neurri berri horiek jartzeko sindikatuen ordezkariekin negoziatuko diren gaiak: ordainketa-politikak, lanpostuen balorazioa, barne-promoziorako mekanismoak, karrera profesionala, eta orokorrean lan-baldintzei eragiten dieten guztiak.

Lanpostu-zerrendak langile-egiturak arrazoi-bideratzeko oinarrizko tresnak dira, kudeatzeko modu azkarrak eskatzen dituztenak. LZak langileen ordezkariek kontsultatu ahal izango dituzte 78/2005 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Aipatutako Dekretuaren garapena arautzen duen 6. artikuluak, honakoak jasoko ditu:

  1. – Sindikatuek 15 eguneko epea dute alegazioak idatziz aurkezteko, aldeek epea laburtzea erabakitzen ez badute, behintzat.

  2. – Negoziazio Kolektiboko Zuzendaritzak sindikatuen ordezkariei LZen zirriborroen gaineko dokumentazioa eman ostean, horiek ordezkarien gehiengoz erabakitzen badute dokumentazio hori osatu gabe dagoela, aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat, hori arrazoituta jakinarazi behar dute aurreko paragrafoan zehaztutako epeko lehen sei egunetan.

  3. – Sindikatuetako batek hala eskatuz gero, bilera deituko da LZ eraldatzeko proposamenen eta aurkeztutako alegazioen gainean eztabaidatzeko, eta espedientean idatzirik utziko dira aurkeztutako iritziak. Horretarako Administrazioak txosten bat eman behar du, eta hori langileen ordezkariei helaraziko zaie.

  1. – Hitzarmen honen iraunaldi eta aplikazioaren gainean sortutako auzi guztiak aztertzeko, interpretatzeko eta horiei buruz ebazteko, Bitariko batzordea osatzen da. Batzordearen erabakiak lotesleak dira hitzarmena izenpetu duten alde guztientzat.

  2. – Bitariko batzordeak bost kide titular izango ditu: kideok hitzarmena izenpetu duten alde guztiak ordezkatzen dituzte: Administrazioa eta sindikatuak. Alde biek gehienez aholkulari bina izenda ditzakete.

  3. – Goragoko 1. paragrafoan azaldutako auziak aurrez Bitariko batzordeari aurkeztu behar zaizkio.

  4. – Bitariko batzordea biltzeko deia berau osatzen duen edozein aldek eska dezake, idatziz, gutxienez bilera-eguna baino hamabost egun lehenago, eta zehaztu egin behar da zein izango diren eztabaidagaiak. Deialdietan gai-zerrenda, bilera-eguna eta tokia adierazi behar dira, eta beharrezkoa da bilerara alde biak bertaratzea.

    Deialdiaren eta bilera-egunaren arteko epea gutxitu egin daiteke, alde biek hala erabakiz gero.

  5. – Bitariko batzordeak bere funtzionatzeko modua ezarriko du horretarako deitzen den lehenengo bileran.

  6. – Beharrezkotzat jotako adina azpibatzorde eratuko dira batzorde horren menpe, iraunkorrak izateko edo horien indarraldian langileei sor dakizkiokeen lan-arloko egoera-arazoak konpontzeko asmoarekin. Beren osaera eta funtzionamendu-erregelamendua Bitariko Batzordeak zehaztuko ditu, eta beren erabakiek azken horrek hartutakoek bezala lotuko dituzte alderdiak.

    Azpibatzorde horiek, hala ere, ezingo dituzte gai batzuk negoziatu, esate baterako, administrazio publikoek, dagozkien esparru eta aginpideen barruan, eta negoziazio-mahaian egon daitezkeen sindikatuek elkarren artean negoziatu beharreko gaiak. Gai horiek ordezkotza-organoei, eta administrazio publikoetan diharduten langileen lan-baldintzak zehaztu eta horien parte hartzeari buruzko ekainaren 12ko 9/1987 Legearen 32. artikuluan daude zehaztuta, eta hain zuzen ere, uztailaren 19ko 7/1990 Legean emandako erredakzioan. Negoziazio-mahaian egoteko eskubidea duten sindikatuak ere lege bereko 31. artikuluan daude zehaztuta.

  1. – Hitzarmeneko 55.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, bere interpretazio, indarraldi, aplikazio edo hitzarmenaren aplikazio-eremuan sartzen diren langileen lan-arloko arazoen inguruan sortutako desadostasunak Erabakiak hartzeko Bitariko Batzordeari jakinarazi beharko dizkiete aldez aurretik bi alderdiek eta haren erabakiaren menpe jarri.

  2. – Bitariko Batzordeak ez badu erabakirik hartzen, bitartekaritzaren menpe jarriko dira bi alderdiak.

  3. – Hitzarmenaren interpretazio, indarraldi eta aplikaziotik eratorritako gatazkak konpontzeko formula berriak aztertzeko konpromisoa hartzen dute bi alderdiek.

  1. – Administrazioko langileek, lanlekuko segurtasuna eta osasuna dela eta, babes eraginkorra izateko eskubidea daukate. Eskubide hori dutenez, aipatutako babes hori emateko betebeharra dauka EAEko administrazio orokorrak.

  2. – Sindikatuei kontsulta eginda, arriskuei aurrea hartzeko zerbitzu propioa antolatu da Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen eremuan.

    Zerbitzu horrek zainduko Administrazioak duen babesteko ardura benetan eta egoki bete dezan; horretarako aholkuak eta laguntza emango dizkio Administrazioari berari, langileei eta langileen ordezkariei, eta ordezkaritzako erakunde espezializatuei.

  3. – Hauek dira langile publikoek dituzten eskubideetako batzuk, beti ere lanlekuko segurtasunaren eta osasunaren esparruan: aurrezaintzaren eta osasunaren egoera zaintzearen arloan informazioa jaso, kontsultak egin nahiz parte hartzea, prestakuntza jasotzeko eskubidea eta lana geldiarazteko eskubidea arrisku larria eta berehalakoa dagoenean.

  4. – EAEko Administrazio Orokorrak honako araudiotan ezarritako betebeharrak bete beharko ditu: lanbideko arriskuei aurrea hartzeko indarrean dagoen araudian, hitzarmen honetan eta maiatzaren 16ko 78/2000 Dekretuan, Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomoen Aurrezaintzako Zerbitzuaren antolamendu eta funtzionamenduari buruzkoan, ezarritakoak.

Langileen batzarreko kideek eta sindikatuetako ordezkariek aurrezaintzako arloan kontsultak egin eta parte hartuko dute, Segurtasun eta Osasuneko lantaldeak dituen aginpideak ahaztu gabe.

  1. – Honako hauek izan ahal izango dira aurrezaintzako ordezkari: langileen ordezkari edo sindikatuen ordezkari izan gabe ere, Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean ordezkaritza duten sindikatuek izendatutako langile publikoek. Ezartzekoa den legediak finkatutako kide kopurua errespetatu beharko da.

  2. – Aurrezaintzako ordezkariek laneko arriskuak aurrezaintzearen arloan lanean egindako denbora ordezkaritzako eginkizunetan emandako denboratzat hartuko da, hilero erabiltzeko eta ordaindutakoak diren orduez baliatzea dela eta. Ezartzekoa den legedian eta Sindikatuen Eskubideei buruzko Abiaburuko Hitzarmenean dago jasota orduen kreditu hori. Dena den, Segurtasun eta Osasuneko lantaldeak egindako bileretan parte hartzea eta arriskuei aurrea hartzearen arloan administrazioak deitutako beste edozein bileratan parte hartzea lanean emandako denboratzat hartuko da, eta ez da lehen aipatutako orduen kreditutik kenduko.

  3. – Aurrezaintzako ordezkariei aurrezaintzaren arloan beharrezko baliabideak eta prestakuntza eskaini beharko dizkie administrazioak, beren eginkizunak aurrera eramatea izan dezaten. Prestakuntza jasotzen emandako denbora lanean igarotako denboratzat hartuko da, ondorio guztietarako.

  1. – Administrazio Orokorreko sail eta erakunde autonomo bakoitzean segurtasun- eta osasun-unitateak eratuko dira, Prebentzio Zerbitzuko antolamendu eta funtzionamenduari buruzko maiatzaren 16ko 78/2000 Dekretuko 11. artikuluarekin bat etorriz.

  2. – Aurrezaintzako ordezkariek, eratutako segurtasun- eta osasun-unitateetan parte hartu ahal izango dute, 78/2000 Dekretuko 12. artikuluko 3. puntuan ezarritako eran.

  1. – Segurtasun eta osasuneko lantaldea bitariko eta kide anitzeko organoa da, eta erakunde publikoetan arriskuei aurrea hartzeko egingo diren planak eta programak proposatu, kontsultatu eta ebaluaketa ere egingo du, aldian-aldian eta modu erregularrean erakunde autonomoetan.

  2. – Sindikatuetako ordezkariak aukeratzeko, proportzionaltasunaren printzipioa hartuko da kontuan, eta administrazioan behar besteko ordezkaritza duten sindikatu guztiek lekua izatea bermatuko da.

  3. – Segurtasun eta osasunerako zentro arteko lantaldeak erabakiko du lurraldeetan eta lanlekuetan sortuko diren gainontzeko lantaldeak nola antolatu, nola abian jarri eta zeintzuk eginkizun izango dituzten.

  4. – Segurtasun eta osasunerako zentro arteko lantaldeak indarrean dagoen araudiaren arabera dagozkion eginkizunak beteko ditu; halaber, hitzarmen honen eremuko lan-arriskuei aurrea hartzeko kudeaketa integratuaren sistema ezartzetik dagozkionak.

  1. – Ordenadore-pantailaren aurrean lan egin behar dutenek mediku-araketak egiteko eskubidea izango dute. Araketa bat lanean hasi aurretik egingo da, eta hortik aurrera urtean beste bat. Garrantzi berezia emango zaie ikusmenari, mugitzeko gaitasunari eta arazo psikologikoei.

  2. – Aurrezaintzako Zerbitzuaren eta segurtasun eta osasuneko unitateen ardurapean egongo da ordenadore-pantailak dituzten lanpostuen egoera zaintzea. Arreta berezia jarri beharko dute baldintza ergonomikoetan (pantailen kokapena, mahai-motak, aulkiak...) eta giro egokirako baldintzetan (argia, aire-berritzea, zarata...).

  3. – Pantaila aurreko lanak eragiten dituen gaixotasunen sintomaren bat agertuz gero, lanpostua bera aztertuko da, mediku-araketa egiteaz gain.

  4. – Denbora osoan ordenadore-pantaila aurrean lan egin behar dutenen lanpostuak zehatz-mehatz aztertuko dira. Aurrezaintzako Zerbitzuak txostena egin ondoren, egon daitezkeen arazoak konpontzeko neurriak hartuko dira, esate baterako, atsedenaldiei edo beste zerbaitetan jarduteko aukerei buruzkoak.

    Dena dela, Jarraipen Batzordeari dagokio aurreko idatz zatietan adierazitakoak betetzen ote diren jakiteko jarraipena eta kontrola egitea.

Aurrezaintzako Zerbitzuak langileen arrisku psikosozialak antzemateko prozedura jarriko du martxan, eta jarduteko prozedura lan-jazarpeneko salaketak badira. Prozedura horiek, derrigorrez eta aldez aurretik, Segurtasun eta Osasuneko lantaldeari kontsultatu beharko zaizkio. Dena dela, Jarraipen Batzordeari dagokio aurreko idatz zatietan adierazitakoak betetzen ote diren jakiteko jarraipena eta kontrola egitea.

Lanak nekagarriak, pozoigarriak edo arriskutsuak diren ala ez erabakitzeko, gai horren inguruan indarrean den legedia izango da kontuan.

Hitzarmenaren baitan diren langileei mediku-araketak egingo zaizkie aldian behin, honako azpiatal hauetan erabakitakoaren arabera:

  1. – Lanean hasi aurreko araketa: derrigorrez egin beharko da langilea Administrazioaren zerbitzupean onartu baino lehen.

  2. – Urteroko araketa arrunta: Aurrezaintzako Zerbitzuaren Mediku Arloaren iritziz horrelako araketak behar dituzten langileei egingo zaie, osasunerako izan daitezkeen arriskuen arabera.

    Eska dezaten langile guztiei egingo zaie mediku-araketa.

  3. – Hiru urtetik behin egingo den mediku-araketa: Hitzarmenaren baitan diren langile guztiei egin beharko zaie, beren osasuna arriskuan izan ala ez.

    Urteroko eta hiru urteroko araketa arruntak borondatezkoak izango dira, legezko araubide orokorra ezartzearen kaltetan gabe. Araubide hori ezarriz gero, Segurtasun eta Osasunerako Zentro arteko Lantaldeari jakinarazi beharko zaio aurretiaz. Emaitzak langileari jakinaraziko zaizkio beti.

    Hori baino lehenago, hala ere, zer nolako probak egin beharko diren langileei eta Segurtasun eta Osasunerako Zentro arteko Lantaldeari jakinarazi beharko zaie.

    Eginkizun horiek Aurrezaintzako Zerbitzuen Mediku Arloak beteko ditu. Horretarako, lurralde historiko bakoitzeko Lan Istripuetako Mutua Patronalen laguntza eskatu ahal izango dute, horien instalakuntzak eta osasun-zerbitzuak erabili ahal izateko.

Lansariak 18. artikuluan ezartzen den urteko lanaldia, 1.592 ordukoa, ordaintzeko dira, eguneko lanaldia era batekoa edo bestelakoa den kontuan hartu gabe (jarraitua zein zatitua den gogoan hartu gabe).

Araututako lanaldiarekin homologaturik ez dauden langileei lansari horien horrenbesteko bat ordainduko zaie, lan egindako orduen arabera. Beren urteko lanaldia zehazteko, administrazioak eta sindikatuek 1990eko abenduaren 21ean hitzartutako formula erabiliko dugu.

Analisi funtzionalak aplikatzearen ondoriozko lansariak, hirurtekoak, aparteko lansariak, lanpostu-mailako osagarriak, berariazko osagarriak eta ekoizgarritasun-osagarriak bereganatuko dituzte indarreko lansari-erregimenari dagozkion ordainketa guztiak, osagarri pertsonalak eta iragankorrak barne hartuta.

Hitzarmen honetan ezarritako lansari-erregimena aplikatzearen ondorioz kobratzen zen lansari finkoen gutxitzea ekartzen badu, lanpostuaren titularrak horien arteko ezberdintasunaren ondoriozko osagarri pertsonal eta iragankorra hartzeko eskubidea izango du, beste lanpostu bat hartzen ez duen bitartean.

Jabetzapeko lanpostua iraungi egin dela-eta, behin-behingoz lansari txikiagoko beste lanpostu batean jardun behar duen langileari bi lanpostuen arteko aldearen pareko osagarria ordaindu beharko zaio, lansari bereko edo handiagoko beste lanpostu bat bete bitartean edo lansari txikiagoko beste bat aukeratu bitartean.

Era berean, lanpostu bateko lansaria gutxitu egin bada hasierako sailkapena aldatu egin delako edo administrazioak gutxitzea erabaki duelako, lanpostu horren jabeak lansari-murrizpenaren pareko osagarria jasoko du, beste lanpostu bat bete arte.

Aurreko paragrafoetan aurreikusitako osagarri pertsonal eta iragankorrak ez du bereganatze-izaerarik, eta lansari orokorrak Hitzarmena indarrean den bitartean gehituko diren hein berean gehituko da.

Lanpostuak zortzi kokatze-taldetan banatzen dira, eta lanpostu-mailako osagarrien honako mailak dagozkie:

Kokatze-taldea Lanpostu-mailako

osagarria

I 28

II 27

III 25

IV 23

V 20

VI 18

VII 16

VIII 13

Berariazko osagarriaren kopuruak 2005erako II. eranskinean jasotakoak dira.

  1. artikuluak.– Bestelako osagarriak.

    • Araututako eta zatitutako lanaldikoak:

      Hitzarmen honen 19. artikuluan zehaztutako lanaldia ezarrita duten lanpostuak betetzen ari diren langileei ordainduko zaie. Kopuruak III. eranskinean jasotakoak dira.

    • Deskribapen funtzionalekoak:

      Analisi funtzionalak ezartzeko eguneratu egin behar da lanpostu bakoitzaren eginkizunen deskripzioa. Horrela, hobeto zehaztuko dira lanpostuak eta haien betekizunak, beren jardunari buruzko informazioa etengabe eguneratu ahal izango da eta jardun horretan gerta daitezkeen gorabehera azpimarragarriak antzeman. Era berean, lanpostuko edo unitateko zereginak egoki betetzeko beharrezkoak diren prestakuntza eskakizunei, giza baliabideei edo baliabide materialei buruzko informazioa jaso ahal izango da.

      Guzti hori kontuan izanik, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak galde-sorta bat prestatuko du eta lanpostu bakoitza betetzen duen langileari igorriko dio bete dezan. Deskribapen funtzionaleko osagarri hau jasotzea aipatutako galde-sorta betetzearekin lotuta egongo da. Osagarriaren kopurua IV. eranskinean dago zehaztua.

    • Erantzukizun eta jarduera handiagoko osagarria:

      Indarrean dagoen legediaren arabera erantzukizun handiagoa eskatzen duten lanpostuetan aritzen diren langileek jasoko dute.

      Era berean, lanaldi gogaikarriak edo zailtasun nabarmenekoak dituzten lanpostuetan diharduten langileek ere osagarri hau jasotzeko eskubidea izango dute. Osagarriaren diru-kopurua erantzukizun eta jarduera handiagoko osagarriari dagozkion zenbatekoen ehuneko bat izango da. Ehunekoa lanpostuaren ezaugarrien arabera zehaztuko da kasuan kasu.

    • Lanaldi luzeagoa egiteko osagarria:

      Ohiko lanalditik kanpo edonoiz lan egiteko gertu egotea eskatzen duten lanpostuetako langileek jasoko dute. Beti ere, urtean, gutxienez, ohiko lanaldia baino 47 ordu gehiago lan egin beharko dute. Gehienezko lan-ordu horiek, gainera, urteko lanaldiaren herenaren pareko epealdian egin beharko dituzte, ez epe laburragoan.

      Osagarri hau jasotzen dutenek, ezingo dute bestelako ordainik eskatu (ez dirutan eta ez ordutan).

    • Lanaldi luzeagoa egiteko osagarria:

      Lanpostuak 1.704 orduko lanaldi arrunta eskatu beharko du urtean. Osagarri hau jasotzen dutenek, ezingo dute beste edonolako ordainik eskatu.

  • Hirurtekoak.

    Antzinatasuna ordaintzeko lansariak Hitzarmen honetako 2.1 artikuluan aipatutako langileek jasoko dituzte. Artikulu horretako bigarren azpiatalean aipatutako langileek ere jasoko dituzte.

    Hirurtekoak osatzeko, edozein administrazio publikotan lanean egindako denbora guztia hartuko da kontuan, bai karrerako edo bitarteko funtzionario modura eta baita administrazio- nahiz lan-kontratuko kontratatu modura ere.

Jarduera eta erantzukizun bereziengatiko osagarriak, denbora gehiagoan jarduteko prestasunarengatikoa eta lanaldi luzeagoarengatikoa lanpostu-zerrendan adierazi beharko dira eta zerrenda horretan agertzen diren egunetik aurrera ordainduko dira. Era berean, lanpostu-zerrendatik desagertzen direnetik aurrera ez dira berriro ordainduko.

Titulu honetan jasotako lansari-kontzeptuetako urteko igoerak Mahai Orokorrean negoziatu ondoren finkatuko dira orokorrean.

Halaber, Mahai Orokorrean adostu daitezken ordainketa hauek ere aplikagarri izango dira: modernizazioa eta arrazionalizazioa bultzatzeko, ekoizpen-pizgarriak suspertzeko eta zerbitzu publikoen prestazioen kalitatea hobetzeko neurriena.

GEHIGARRIZKO XEDAPENAK

Lana antolatzeko berezitasunengatik baldintza bereziak dituzten taldeei mantendu egingo zaizkie baldintza horiek, Autonomi Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-baldintzen Hitzarmenaren ondorioz indarrean dauden hitzarmenekin bat. Horrek horrela iraungo du egokitzea edo aldatzea erabakitzen ez den artean eta zerbitzuaren ezaugarri bereziek jarraitzen duten artean.

Nominan gehienez aurreratu ahal izango diren zenbatekoak:

a) 10.300 euro ohiko bizitza erosi eta horrek sortutako maileguak amortizatzeko.

b) 6.200 euro ibilgailua erosteko, lanerako beharrezkoa bada.

c) 4.800 euro gainontzeko kasuetarako.

Gizarte-funtsaren zenbatekoa 175.000 euro izango da.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren erreferentziako zenbatekoak, berariazko osagarriei dagokienean:

MAILA Berariazkoa Orokorra Berariazkoa Lanaldi Zatitua

NIVEL Específico General Específico Jornada Partida

30 23.903,32 5.916,22

29 22.522,26 5.298,11

28 20.972,59 4.856,60

27 18.587,09 4.591,69

26 16.601,70 4.194,34

25 14.704,60 3.929,43

24 12.347,69 3.708,68

23 10.209,78 3.532,07

22 8.515,14 3.355,47

21 7.040,77 3.223,02

20 7.798,72 3.090,57

19 6.374,68 2.958,11

18 5.126,96 2.825,66

17 7.482,11 2.693,20

16 6.588,87 2.560,76

15 7.575,27 2.472,45

14 6.770,33 2.384,15

13 6.656,96 2.295,85

12 6.425,90 2.207,54

11 6.283,71 2.119,24

Analisi funtzionalak aplikatu ondorengo berariazko osagarrien zenbateko orokorrak:

I-A 21.120,97

I-B 17.312,91

II-A 18.722,76

II-B 15.333,50

II-C 12.051,59

III-A 14.820,36

III-B 11.901,28

III-C 9.156,08

IV-A 10.309,26

IV-B 8.052,15

IV-C 6.017,94

V-A 11.115,26

V-B 9.316,98

V-C 7.696,46

VI-A 8.432,44

VI-B 7.223,41

VI-C 6.001,70

VII-A 8.379,68

VII-B 7.310,46

VII-C 6.176,08

VIII-A 6.710,15

VIII-B 6.100,77

Analisi funtzionalak aplikatu ondorengo ohiko lanaldiaren eta lanaldi zatitutako osagarriaren zenbatekoak:

I-A 4.866,07

I-B 4.601,97

II-A 4.601,97

II-B 4.202,11

II-C 3.938,31

III-A 3.938,31

III-B 3.715,15

III-C 3.539,54

IV-A 3.539,54

IV-B 3.362,86

IV-C 3.229,05

V-A 3.096,81

V-B 2.964,83

V-C 2.832,21

VI-A 2.832,21

VI-B 2.698,86

VI-C 2.566,04

VII-A 2.566,04

VII-B 2.477,28

VII-C 2.389,91

VIII-A 2.300,99

VIII-B 2.264,25

Deskribapen funtzionaleko osagarrien zenbatekoak:

I-A 1.083,01

I-B 1.001,57

II-A 1.001,57

II-B 925,79

II-C 854,87

III-A 854,87

III-B 792,03

III-C 733,61

IV-A 733,61

IV-B 684,94

IV-C 641,58

V-A 599,32

V-B 560,72

V-C 525,66

VI-A 525,66

VI-B 498,81

VI-C 471,72

VII-A 471,72

VII-B 448,56

VII-C 424,12

VIII-A 400,02

VIII-B 387,10

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.