Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

284/2005 DEKRETUA, urriaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 5295
  • Xedapen-zk.: 284
  • Xedapen-data: 2005/10/11
  • Argitaratze-data: 2005/10/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2005¿2008 legegintzaldi honetarako Jaurlaritzaren programaren arabera, hazkunde iraunkorreko eredu ekonomikoa garatzen jarraitzeari eman behar zaio lehentasuna, horri esker aurrera egin ahal izango baita hainbat gaitan ¿hala nola lehiakortasunean, produktibitatean, elkartasunean eta lurralde arteko orekan¿, garapen teknologikoari eta gizarte-ongizateari dagokionez Europarekin elkarganatzea lortzeko. Berritasun gisa, azpimarratu beharrekoa da, turismo-sektorea garatzeko sustapenaren barruan, Turismoaren Euskal Agentzia sortu izana, Euskadi nazioarteko turismo-erreferentzia gisa bultzatzeko eta gure ekonomia dibertsifikatzen laguntzeko.

Lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren bidez, Administrazioaren sailen egitura eta haietako bakoitzaren eskumenak berrantolatu dira, Jaurlaritzaren programa osatzen duten programa-konpromisoak ahalik eta eraginkortasun handienarekin betetzearren.

Orientazio horretatik abiatuta, antolamendu-egitura berri bat zehaztu behar da, enpresa-lehiakortasuneko eta gizarte-berrikuntzako eredu bat eraginkortasunez kudeatzeko. Honako ardatz hauek izango ditu eredu horrek: enpresetan eta gizartean berrikuntza bultzatzea, gure erakundeetan eta taldeetan dimentsio egokia lortzea maila globalean lehiatzeko, eta balio berriak eta pertsona prestatuak garatzea bigarren eraldaketa sozioekonomiko bati behar bezala ekiteko.

Ondorioz, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko urriaren 11n egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun¿arloak finkatzen dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren 10. artikuluak esleitutako arloetan beteko ditu bere funtzioak, Dekretu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

Aurreko artikuluan adierazitako arloei dagozkien funtzioak betetzeko, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak honako egitura hau hartzen du:

  1. Organo nagusiak:

    1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua.

    1. ¿ Kabinetearen Zuzendaritza.

    2. ¿ Berrikuntza eta Energia Sailburuordetza.

    1. ¿ Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza.

    2. ¿ Energia eta Meategien Zuzendaritza.

    3. ¿ Plangintza eta Estrategia Zuzendaritza.

    4. ¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    1. ¿ Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetza.

    1. ¿ Teknologia Zuzendaritza.

    2. ¿ Nazioartekotze Zuzendaritza.

    3. ¿ Industria Garatzeko Zuzendaritza.

    4. ¿ Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza.

    1. ¿ Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetza.

    1. ¿ Merkataritza Zuzendaritza.

    2. ¿ Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.

    1. ¿ Turismo Sailburuordetza.

    1. ¿ Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza.

    2. ¿ Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza.

  2. Lurralde organoak:

    1. ¿ Lurralde Historiko bakoitzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoak.

  3. Organo kolegiatuak:

    1. ¿ Euskadiko Nazioartekotze Batzordea.

    2. ¿ Euskadiko Prezioen Batzordea.

    3. ¿ Saltoki Handien Batzordea.

    4. ¿ Merkataritzako Aholku Batzordea.

    5. ¿ Kontsumoko Aholku Batzordea.

    6. ¿ Euskadiko Kontsumo Batzorde Koordinatzailea.

    7. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordea.

    8. ¿ Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua.

    9. ¿ Turismoko Aholku Batzordea.

  4. Ondoren zerrendatzen diren Erakunde Administrazioko erakundeak Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitzen zaizkio:

    1. ¿ Energiaren Euskal Erakundea (EEE/EVE) izeneko zuzenbide pribatuko erakunde publikoa.

    2. ¿ Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua (ISEB/SPRI) izeneko sozietate publikoa.

Sailaren Zuzendaritza Kontseiluak laguntza emango dio sailburuari Sailaren politikaren ikuskapena eta jarraipena egiten, haren jardueren plangintza orokorra prestatzen, eta agindutako beste gai guztietan.

Sailburuaren goragoko zuzendaritzapean, Saileko sailburuordeek eta Kabineteko zuzendariak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua.

Era berean, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak beste kide batzuk ere izenda ditzake Zuzendaritza Kontseiluan aritzeko.

Sailburuak izendatzen duenak jardungo du Zuzendaritza Kontseiluko idazkari-lanetan.

  1. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. artikuluetan ezarritako eskumenak eta, horiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta jardun-arloen eremuan indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkion eskumen guztiak betetzea, betiere Dekretu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

  2. ¿ Sailaren organo gorena denez gero, Sailaren organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko ditu.

  3. ¿ Sailburuari dagokio, halaber, informazioaren eta jakintzaren gizartea sustatzeko eta aurrera ateratzeko goi-zuzendaritza, lehendakariaren ekainaren 27ko 8/2005 Dekretuan aurreikusitakoaren arabera.

  4. ¿ Sailburuak merkataritza-arloan zigortzeko ahalmena erabiliko du, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 43. artikuluan aurreikusitako eran.

  5. ¿ Sailburuari dagokio, orobat, izendapen askeko lanpostuak betetzea, deialdi publikoa egin eta gero; berak izendatuko ditu, era berean, aldi baterako langileak.

  6. ¿ Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren mende dago, zuzenean eta hierarkikoki, Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza.

Kabinetearen Zuzendaritzak, 7. artikuluan ezarritako funtzio orokorrez gain, honako funtzio hauek izango ditu:

  1. Sailburuari Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari esleitutako eskumenak betetzeko lanetan laguntzea.

  2. Sailaren komunikazio-politika definitu, zuzendu eta koordinatzea eta, ildo horretan, Sailaren eta gizarte-komunikabideetako profesionalen arteko solaskide izatea, Sailari lotutako jardueren, erabakien eta politiken hedapena eta zabalkundea errazteko.

  3. Sailburuaren lan-programan (Agenda) zuzeneko laguntza ematea eta programa horren plangintza eta jarraipena egitea, erakunde-ordezkaritzako egintzak bereziki kontuan hartuta.

  4. Sailburuaren jarduera publikoak/kanpokoak antolatzea, eta sailburuak Sailaren ordezkari goren gisa parte hartzen duen eta dimentsio publikoa duten ekitaldietan protokolo-arduradunaren funtzioa betetzea.

  5. Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren organo eskudunaren bitartez, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren, eta Eusko Legebiltzarraren eta beste erakunde batzuen arteko harremanak koordinatzea eta zaintzea.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuaren mendeko sailburuorde bat izango da. Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko sailburuordeen egitekoak honako hauek dira:

  1. Sailburuordetzaren, haren zuzendaritzen eta haren mendeko gainerako organoen eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea.

  2. Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea.

  3. Sailburuordetzaren mendeko zerbitzuei zuzendutako zirkularrak, aginduak eta xedapenak ematea, behar bezala jardun dezaten.

  4. Esleitutako funtzioen eremuan, sailburuari laguntza teknikoa ematea.

  5. Ezarritako jardun-politikaren araberako xedapen-proiektuak proposatzea.

  6. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

  7. Sailburuari aldiro ematea esleituta dituzten zerbitzuen bilakaeraren, kostuaren eta errendimenduaren berri. Nolanahi ere, kontuan izango dira arlo honetan Ogasun eta Herri Administrazio Sailari dagozkion ahalmenak.

  8. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta erakundeen jarduteko modua ikuskatu eta kontrolatzea.

  9. Enpresekin, erakundeekin eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokion jardun-arloan izenez esleitutako diru-laguntzak ematea.

  11. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.

  12. Sailaren eskumeneko arloetan, Sailaren eta gainerako sailen zein eremu material horri lotuta eratutako sail arteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa izatea.

  1. Sailburuordetzetako zuzendariek eta lurralde-organoek hartutako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoen berri izatea eta errekurtso horiek ebaztea, sailburuordea mailaz gorago baldin badago.

  2. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien edo Jaurlaritzako sailburuordeei oro har esleitu ondoren komunak diren gainerako funtzioak.

  1. Beren eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea eta indarrean dagoen legeriari jarraiki oso larritzat hartutako zigorrak ezartzea, merkataritza-arloan zigor mota horretarako sailburuari edo, hala badagokio, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokion eskumena izan ezik, Merkataritza Jarduerari buruzko maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen 43. artikuluan aurreikusitakoari jarraiki.

  2. Beren jardun-arloan barne hartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimena beste organo baten eskumena denean izan ezik.

Sailaren zuzendaritza bakoitzaren arduraduna hierarkikoki sailburuordearen mende egongo den zuzendari bat izango da. Oro har, honako hauek dira zuzendariaren funtzioak:

  1. Zuzendaritzaren barne-zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauei jarraiki.

  2. Zuzendaritzaren jarduerak programatu, bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea, dagokion sailburuordeak emandako aginduei jarraiki.

  3. Beren eskumeneko arloetan, gainetik dituzten organoei jarduteko planak edo programak proposatzea.

  4. Dekretu honen bidez esleitzen zaizkien funtzioak betetzeko administrazio-egintzak ematea.

  5. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien edo Jaurlaritzako zuzendariei oro har esleitu ondoren komunak diren gainerako funtzioak.

  6. Beren eskumenaren eremuan zigor-ahalmena erabiltzea eta indarrean dagoen legeriari jarraiki arintzat eta larritzat hartutako zigorrak ezartzea.

  1. ¿ 6. artikuluan oro har ezarritako eskumenez gain, honako jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzari:

    1. Berrikuntza.

    2. Informazioaren eta jakintzaren gizartea.

    3. Energia.

    4. Meategiak.

    5. Plangintza eta estrategia.

    6. Sailaren zerbitzu orokorrak.

  2. ¿ Berrikuntzaren arloan, EAEko industria-sarearen lehiakortasun-mailaren garapena eta hobekuntza sustatzeko jardun guztiak barne hartuko dira. Horiek sustatzeko, produkzio- eta banaketa-prozesuen eraginkortasuna eta malgutasuna sustatuko da, produktu berriak garatuko dira, produktuak merkatura bideratuko dira, markak kudeatuko dira, antolamendu-sistemak eta kudeaketaren kalitatea hobetuko dira, eta pertsonen lanbide-kualifikazioa, teknikoa eta enpresa-arlokoa bultzatuko da.

  3. ¿ Informazioaren eta jakintzaren gizartearen arloan, informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko eta sustatzeko jardunak barne hartzen dira. Nolanahi ere, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzak arlo horretan dituen berariazko koordinazio-eskumenak kontuan hartu behar dira.

  4. ¿ Energiaren arloan, energiaren plangintzarekin zein energiaren eremuan Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren produkzioari, biltegiratzeari, garraioari, banaketari eta merkaturatzeari lotutako jardueren administrazio-kudeaketarekin zerikusia duten Sailaren jardun guztiak barne hartuko dira.

  5. ¿ Meategien arloan, baliabide mineralen bilaketari, ikerketari edo ustiapenari lotutako jarduerekin eta ustiapenen segurtasunaren kontrolarekin zerikusia duten Sailaren jardun guztiak barne hartuko dira.

  6. ¿ Plangintzaren eta estrategiaren arloak planak eta azterketak lantzeari eta horien jarraipena egiteari eta, bereziki, klusterren politika lantzeari eta garatzeari lotutako jardun guztiak barne hartzen ditu.

  7. ¿ Zerbitzu Orokorren arloan, Sailaren barne-kudeaketari lotutako jardun guztiak barne hartuko dira.

  8. ¿ Berrikuntza eta Energia sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuko Administrazioak energiaren, meategien eta berrikuntzaren arloan sustatutako organoetan eta/edo batzordeetan.

  9. ¿ Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritza, Energia eta Meategien Zuzendaritza, Plangintza eta Estrategia Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

  10. ¿ Berrikuntza eta Energia sailburuordeak bere gain hartuko ditu Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordearekin koordinatzeko funtzioak, berrikuntzaren eta teknologiaren arloek bat egiten duten eremuan.

  11. ¿ Berrikuntza eta Energia sailburuordea da Sailaren kontratazio-organoa, eta kontratuen ondoriozko gastua baimentzea dagokio, Dekretu honen 12. artikuluko 4. puntuan ezarritakoaren kasuan izan ezik.

  12. ¿ Berrikuntza eta Energia sailburuordeak erreklamazioak ebatziko ditu eta uraren, energiaren, garraioen eta telekomunikazioen sektoreetan kontratuak egiteko prozedurei buruzko abenduaren 30eko 48/1998 Legearen 51. artikuluan ezarritako gainerako neurriak erabakiko ditu, Lege horren aplikazio-eremuan barne hartu beharreko kontratazioei eta ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legearen testu bateginaren 2. artikuluko 1. idatz-zatian adierazitako kontratuei dagokienez, hots, Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoarenak eta haren mendeko sozietate publikoenak, zein "Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial" (ISEB/SPRI) sozietate publikoarenak eta haren mendeko sozietate publikoenak.

  13. ¿ "Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía" (EEE/EVE) zuzenbide pribatuko erakunde publikoarekiko eta "Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzua / Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial" (ISEB/SPRI) sozietate publikoarekiko harremanak, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako erakundeak direnez gero, Berrikuntza eta Energia Sailburuordetzaren bitartez bideratuko dira. Ildo horretan, Sailburuordetzak indarrean dagoen araudian aurreikusitako koordinazioko, ikuskapeneko eta kontroleko funtzioak beteko ditu, funtzio horiek Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuordeari edo beste organo bati berariaz esleituta daudenean izan ezik.

  1. artikuluan oro har ezarritakoez gain, kalitatearen, berrikuntzaren eta informazio-gizartearen arloko honako funtzio hauek dagozkio Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzari:

    1. Berrikuntzaren, kudeaketaren kalitatearen eta giza baliabideen arloko Sailaren jardun-programak lantzea eta gauzatzea.

    2. Enpresetan eta erakundeetan bikaintasunaren eta erabateko kalitatearen printzipioaren hedapena bultzatzea.

    3. Teknologia Zuzendaritzarekin lankidetzan, Berrikuntzaren Euskal Agentziaren sorkuntza sustatzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema koordinatzeko eta bultzatzeko tresna gisa.

    4. Kudeaketaren kalitate eta berrikuntzaren arloan dagoeneko ezarrita dauden programen jarraipena ebaluatzea eta gauzatzea, Zuzendaritzaren eskumenen eremuan.

    5. Industriako enpresak normalizatzeko eta egiaztatzeko jarduerak sustatzea.

    6. Berrikuntzaren arloan sentsibilizazioko, zabalkundeko eta prestakuntzako planak egitea.

    7. Giza baliabideen eta baliabide horien erabilera zabaltzearen eremuan enpresa-kudeaketa hobetzeko tresna berriak diseinatzera bideratutako jardunetarako azterketak eta proposamenak lantzea.

    8. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean barne hartutako berrikuntza-eragileekiko eta berrikuntzaren arloko erakunde arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organoa izatea.

    9. Lehiakortasun-planak aurrera eramatea, berrikuntzari, kudeaketaren hobekuntzari eta pertsonen prestakuntzari dagokienez.

    10. Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organo eskudunen arteko harremanetarako organoa izatea, etengabeko prestakuntzaren arloko jardunak eta enpresek lanbide-trebakuntzaren inguruan egindako eskariaren eta prestakuntza-eskaintzaren arteko integrazio egokia era koordinatuan bultzatzeko.

    11. Euskal gizartean informazioaren eta jakintzaren gizartea garatzeko neurriak sustatzea. Nolanahi ere, administrazio eta gobernu elektronikoen eremuan Eusko Jaurlaritzaren Lehendakariordetzari dagozkion eskumenak kontuan hartu behar dira.

Dekretu honen 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, energiaren eta meategien arloan beteko diren honako funtzio hauek dagozkio Energia eta Meategien Zuzendaritzari:

  1. ¿ Energiaren arloan:

    1. Energia-iturrien energia-erregimena, produkzioa, prospekzioa, sustapena eta aprobetxamendua.

    2. Energia berrien arloko ikerketa-planak aztertu eta egitea.

    3. Energiaren kontserbazioa eta aurrezpena.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko, Estatuko eta Europar Batasuneko energia-plangintzan parte hartzea eta horri buruzko informazioa biltzea.

    5. Hidrokarburoen arloan indarrean dagoen oinarrizko legerian aurreikusitako parte-hartze funtzioak betetzea.

    6. Energiaren arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

    7. Dekretu honetan edo garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatuta Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei esleitu ez zaizkien energiaren arloko funtzio guztiak.

  2. ¿ Meategien arloan:

    1. Meategien arloan aurretiazko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatu, izapidetu eta ebaztea.

    2. Meategien eta gainerako erreserba geologikoen eta geotermikoen meatze-erregimena, ikerketa eta aprobetxamendua.

    3. Meategietako jarduerek eraginpean hartutako naturguneak zaharberritzea. Nolanahi ere, kontuan izan beharko dira beste sail batzuei arlo horretan esleitutako eskumenak.

    4. Meatze-eremuari lotutako produktuak, ekipoak eta industria-instalazioak legeen arabera bete diren kontrolatzea, eta horren jarraipena egitea.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio eta jardun-arlo hauek dagozkio Plangintza eta Estrategia Zuzendaritzari:

    1. Lehiakortasun-politikaren jarraibideak eta orientazioak proposatzea, eta plangintza-dokumentuak eta horien jarraipen-txostenak lantzea.

    2. Barneko kudeaketa-planak eta haien jarraipen-txostenak prestatzeko koordinazio-lanak egitea.

    3. Klusterren politika (sortzen direnetik), klusterren funtzionamendu-hitzarmenak eta horiekiko harremanak garatzea, eta plan estrategikoak eta Sailaren politiken eta arloen barruko jardunak koordinatzea.

    4. Sailaren berezko arloen inguruko azterlanak, txostenak eta argitalpenak egitea, eta Sailaren barruan eta sozietate publikoetan egiten direnak koordinatzea.

    5. Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean aurreikusitako lurralde-antolamenduko tresnen eta lehiakortasun-politikan eragina duten beste plan sektorial edo orokor batzuen jarraipena egitea eta, hala badagokio, horien osaeran parte hartzea.

    6. Europako Batasuneko politikak eta, bereziki, lehiakortasun-politika lantzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren koordinazio-neurriak gauzatzea, eta Sailaren organoen eta Europako Batasuneko erakundeen arteko harremanak bideratzea. Nolanahi ere, Jaurlaritzaren Lehendakaritzari dagozkion eskumenak kontuan hartu behar dira.

    7. Sailaren berariazko estatistika-organoaren sorkuntza bultzatzea eta organo hori zuzentzea.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio eta jardun-arlo hauek dagozkio Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari:

    1. Sailaren aurrekontuaren aurreproiektua koordinatu eta lantzea, eta aurreproiektu horren eta Sailaren kudeaketa ekonomikoaren jarraipena egitea.

    2. Sailari atxikitako langileak administratzea eta kudeatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 10. artikuluan horretarako zehaztutako eskumenak betez, 4. artikuluan aurreikusitako salbuespenarekin. Nolanahi ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren organo eskudunei dagozkien esleipenak kontuan izango dira.

    3. Sailak langile-premien inguruan egindako aurreikuspenak ebaluatzea, eta Sailaren plantillak eta lanpostuen zerrendak lantzeko proposamenak egitea.

    4. Langileak prestatzeko eta hobetzeko planak eta programak sustatzea. Nolanahi ere, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin beharrezkoa den lankidetza kontuan hartu beharko da.

    5. Sailaren zerbitzuei organo eskudunek langileen inguruan lortutako akordioen eta hartutako ebazpenen berri zuzena ematea, eta horiek guztiak betetzen diren begiratzea.

    6. Sailaren zerbitzuen eta Sailean lan egiteko erabiltzen diren sistemen eta metodoen barne-antolamenduari, arrazionalizazioari eta informatizazioari buruzko proposamenak lantzea, Sailaren gainerako organoekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren organo eskudunekin koordinatuta.

    7. Lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduarekin, eta eraberritze-lanekin zerikusia duten Sailaren unitate guztien jardunak zuzentzea; nolanahi ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailari arlo horretan esleitutako eskumenak errespetatu beharko dira. Halaber, Sailaren bulegoen barne-erregimena zaindu eta babestuko du, bai eta Sailari atxikitako ondarea eta bere ekipamendua administratu eta iraunarazi ere.

    8. Sailaren Erregistro Nagusia, Artxiboa, Liburutegia eta gainerako dokumentazio-zentroak antolatu eta zuzentzea; nolanahi ere, Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren organo eskudunei dagozkien esleipenak errespetatu beharko dira.

    9. Indarrean dagoen legeriari dagokionez, sail guztiei oro har esleitzearen ondorioz komunak izateagatik Euskadiko Ogasun Nagusiaren berezko arloen, antolamenduaren eta informatikaren inguruan Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari dagozkion eskumenak kudeatzea.

    10. Sailaren organoei lege-aholkularitza ematea; nolanahi ere, Jaurlaritzako Lehendakariordetzak arlo horretan dituen eskumenak errespetatu beharko dira.

    11. Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordearen eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren mende jarri beharreko gaiak eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren xedapenak eta administrazio-egintzak bidaltzeko izapideak egitea.

    12. Auzi-prozeduretan sartuta dauden Sailaren interesen jarraipena egitea, Jaurlaritzaren Lehendakariordetzaren organo eskudunaren bitartez.

    1. Sailak Arartekoarekin eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin dituen harremanak koordinatzea eta bideratzea, organo eskudunen bitartez.

    2. Sailaren zuzendaritzak eta arloak eta Sailari atxikitako erakunde autonomoak, erakunde publikoak eta organoak bultzatzea eta koordinatzea, eta horiekin lankidetzan jardutea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onartutako berdintasunerako planean aurreikusitako neurriak gauzatzeko.

    1. Sailak herritarren informaziorako eta laguntzarako dituen zerbitzuen (laguntzaren 2. eta 3. mailak) funtzionamendu egokia ziurtatzea eta Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko Zerbitzuarekiko (Zuzenean) harremanak behar bezala egituratzea. Horretarako, solaskide eragileak ziurtatuko ditu bere eskumen-eremuko arloetan.

  2. ¿ Administrazioa eraberritzearen eta modernizatzearen arloan eskumena duen organoak Jaurlaritzaren programak arlo horretan eta Sailaren eremuan egindako aurreikuspenak garatzeko emandako jarraibideak eta ekimenak aurrera eramateko eta gauzatzeko beharrezkoa den euskarria bermatzeaz arduratutako organoa da Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

  3. ¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari dagokio, halaber, zuzenean eta hierarkikoki bere mende egongo diren lurralde-bulegoak zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea.

  4. ¿ Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzari, azkenik, kontratu txikiei lotutako gastua baimentzea eta onartzea dagokio.

  1. ¿ 6. artikuluan oro har ezarritako eskumenez gain, honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzari:

    1. Teknologia.

    2. Industria Garapena.

    3. Ekintzaileen Jarduera.

    4. Nazioartekotzea.

  2. ¿ Teknologiaren arloan, honako hauek barne hartuko dira: bertako teknologiak sustatzea eta garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan teknologia aurreratuak sartzea, eta erabilera kolektiboko teknologia-azpiegiturak sortzea.

  3. ¿ Industria Garapenaren arloak, berriz, honako hauek barne hartuko ditu: industria-enpresak eta lotutako zerbitzuen enpresak garatzen laguntzearen bidez produkzio-jarduera lehiakorraren sorkuntza sustatzeko Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak egindako jardun guztiak, enpresen lehiakortasunerako bultzada behar bezalako dimentsionamenduaren bidez, eta enpresen arteko taldeen sustapena.

  4. ¿ Ekintzaileen Jardueraren arloak ekimen-jardunaren kultura sustatzea eta ekintzaile berriak enpresa-proiektuak abian jartzean bultzatzea eta babestea izango du helburu.

  5. ¿ Nazioartekotzearen arloak Euskal Autonomia Erkidegoko industria-enpresetan nazioarteko lehiakortasun-kultura sustatzeko jardunak barne hartuko ditu. Kultura horrek industriaren esparruko enpresen eta sektoreen egiturak merkatuaren eskakizunetara eta nazioarteko proiekziora egokitzea sustatuko du.

  6. ¿ Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuaren eremuko birmoldatze-sektoreei lotutako organoetan eta/edo batzordeetan.

  7. ¿ Teknologiako eta Industria Garapeneko Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Teknologia Zuzendaritza, Nazioartekotze Zuzendaritza, Industria Garatzeko Zuzendaritza eta Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritza.

  8. ¿ Teknologiako eta Industria Garapeneko sailburuordeak bere gain hartuko ditu Berrikuntza eta Energia sailburuordearekin koordinatzeko funtzioak, berrikuntzaren eta teknologiaren arloek bat egiten duten eremuan.

  1. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio hauek dagozkio Teknologia Zuzendaritzari:

    1. Ikerketaren eta garapenaren arloan Sailaren jardun-programak lantzea eta gauzatzea.

    2. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Plana kudeatzea eta, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzarekin lankidetzan, plan horretatik ondoriozta daitezkeen Eusko Jaurlaritzaren sailen jarduerak koordinatzea.

    3. Industria-lehiakortasuna hobetzera bideratutako teknologia-azpiegitura eraginkorra sortu eta finkatzeko programak lantzea eta gauzatzea, Sailaren beste zuzendaritza batzuekin lankidetzan.

    4. Ikertzaileak prestatzeko eta erakartzeko jarduna bultzatzea.

    5. Teknologia-ikerketako proiektuen azterketa, ebaluazioa eta jarraipena egitea.

    6. Enpresen eta teknologia eskaintzen duten erakundeen arteko teknologia-transferentzia sustatzea.

    7. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean dauden eragile teknologikoekiko eta teknologiaren arloko erakunde arteko topaketa-foroekiko harremanetarako organoa izatea.

    8. Teknologiaren hobekuntzari dagokionez, lehiakortasun-planak garatzea.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio hauek dagozkio Nazioartekotze Zuzendaritzari, nazioartekotzearen arloan:

    1. Kanpoko merkataritza sustatzea.

    2. Euskal enpresak atzerrian ezartzen laguntzea, bai enpresa mistoak edo proiektu indibidualak sortzen, bai abian dauden proiektuetan parte hartzen.

    3. Euskadiko eta atzerriko enpresen arteko lankidetza-akordioak sustatzea.

    4. Enpresen arteko elkarlana bultzatzea, partzuergoen edo bestelako lankidetzen bitartez.

    5. Nazioartekotzea helburu duten enpresetarako finantzaketa-tresnak eta laguntza-neurriak sustatzea.

    6. Kanpoko merkataritzako adituen prestakuntza bultzatzea eta sustatzea.

    7. Nazioartekotzearen arloan diharduten erakundeen koordinazioa bultzatzea.

    8. Nazioartekotzeari dagokionez, lehiakortasun planak garatzea.

  2. ¿ Euskadiko Nazioartekotze Batzordea Zuzendaritza honi atxikitzen zaio.

  1. artikuluan oro har ezarritakoez gain, sustapen ekonomikoaren arloan beteko diren honako funtzio hauek dagozkio Industria Garatzeko Zuzendaritzari:

    1. Industriaren esparruko garapena, dibertsifikazioa eta lehiakortasuna helburu duten industriaren eremuko sektoreei eta enpresei zuzendutako laguntza-neurriak sustatzea.

    2. Berrindustrializatzeko premia bereziak dituzten EAEko eremuetan industriaren sustapena eta antolamendua bultzatzea, beste erakunde eskudun batzuekin lankidetzan.

    3. Enpresetan, taldeetan edo sektoreetan, zuzenean edo zeharka, lehiakortasun-dimentsionamendu egokiagoa sustatzea, teknologiaren eta merkatuaren esparruko eskakizunen arabera.

    4. Enpresen arteko talde egonkorren sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak garatzea.

    5. Egoeraren araberako zailtasunak dituzten enpresen kasuan jarduteko programak eta proposamenak lantzea eta, enpresa horiek etorkizuna dutenean, horien bultzada sustatzea, lanpostuei eta industria-jarduera lehiakorrari eusteko.

    6. Zuzendaritza honen eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.

  1. artikuluan oro har ezarritakoez gain, sustapen ekonomikoaren arloan beteko diren honako funtzio hauek dagozkio Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzari:

    1. Enpresen ekimen-jardunaren kultura sustatzea.

    2. Ekimen-ekintzarako prestakuntza eta, berariaz, ekintzailearen trebakuntza hobetzeko neurriak garatzea.

    3. Enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta enpresak sortzeko laguntza-programak eta finantzaketa-programak lantzea eta gauzatzea.

    4. Enpresa-ideia berriak osatzeko eta abian jartzeko prozesurako tutoretza-programak lantzea eta koordinatzea, inplikatutako beste erakunde eta eragile batzuekin lankidetzan.

    5. Zuzendaritza honen eskumeneko arloen barruan, erakundeen arteko eremuan jarduteko planak, azterlanak, txostenak eta proposamenak lantzea.

  1. ¿ 6. artikuluan oro har ezarritako eskumenez gain, honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzari:

    1. Merkataritza.

    2. Kontsumoa.

    3. Industria-segurtasuna.

    4. Industria-administrazioa.

    5. Instalazio erradioaktiboak.

  2. ¿ Merkataritzaren arloan, merkataritza-egiturak eraberritzera eta modernizatzera bideratutako jardun guztiak garatuko dira eta, bereziki, merkataritza-sektorea sustatzera eta garatzera, banaketa-enpresen dimentsio ekonomikoa handitzera, merkataritza-enpresen sektorearen lehiakortasuna sustatzera, berrikuntza-prozesuak bultzatzera eta merkataritza-jarduera planifikatzera, antolatzera eta administratzera bideratutakoak, arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan.

  3. ¿ Kontsumoaren arloan, kontsumitzaileen eskubideen aldekojarduna landuko da eta, bereziki, kontsumitzaileen osasunaren eta segurtasunaren babesa eta haien bidezko interes ekonomikoen aldeko jarduna. Kontsumitzaileen laguntzari lehentasuna emango zaio, eta kontsumo-bitartekotza bultzatuko da.

  4. ¿ Arau juridiko batek arautzen dituen edo arautu ditzakeen elementuak, mekanismoak edo teknikak erabiltzen edo barne hartzen dituzten industriako instalazio, ekipo, jarduera eta prozesu guztiak legeztatzeko eta kontrolatzeko prozesuak barne hartuko dira industria-segurtasunaren arloan, industria-administrazioaren arloari berariaz esleituta ez daudenean. Araupetze hori instalazioen edo ekipoen erabilerari, funtzionamenduari edo mantentzeari lotutako fasean gerta liteke, bai eta industria-produktuen produkzioari, erabilerari, biltegiratzeari edo suntsipenari lotutako fasean ere.

  5. ¿ Industria-administrazioaren arloan, berriz, Industria Establezimenduen Erregistroan inskribatu beharreko establezimenduetako jardun guztiak eta industriaren eremuko kalitaterako eta segurtasunerako azpiegitura osatzen duten eragile publikoen edo pribatuen baimena eta kontrola barne hartuko dira. Horrez gain, metrologiari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari lotutako egintza guztiak, eta ibilgailuen segurtasunari eta suteen kontrako babesari lotutako funtzioak barne hartuko dira arlo honetan.

  6. ¿ Instalazio erradioaktiboen arloak 2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako RX aparatuen baimenaren eta kontrolaren esparruko jardun guztiak barne hartuko ditu.

  7. ¿ Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuko Administrazioak merkataritzaren, kontsumoaren eta industria-segurtasunaren arloan sustatutako organoetan eta/edo batzordeetan.

  8. ¿ Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzari dagokio, alde batetik, Merkataritza, Industria eta Nabigazio ganberak babesteko ahalmena, eta, bestetik, merkataritzako erakusketen eta ferien baimena, sustapena eta jarraipena.

  9. ¿ Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Merkataritza Zuzendaritza eta Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritza.

  10. ¿ Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Sailburuordetzak merkataritza-politika eta turismo-politika elkarren artean jarduteko esparrua sustatuko du, jarduera-sektore horien artean dauden sinergiez baliatzeko eta, era horretan, merkataritzaren sustapen ekonomikoa bultzatzeko.

  1. ¿ Dekretu honen 7. artikuluan aurreikusitakoez gain, honako funtzio hauek dagozkio Merkataritza Zuzendaritzari:

    1. Berrikuntzaren, teknologia berriak sartzearen eta merkaturatzeko teknikak eta baliabideak hobetzearen bidez, enpresen eta merkataritza-egituren lehiakortasuna sustatzea, arlo horretan eskumenak dituzten Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan.

    2. Banaketa-prozesuko kostuak arrazionalizatzera eta murriztera zuzendutako programak bultzatzea, eta kalitate-prozesuen eta merkataritzan berrikuntza kudeatzeko prozesuen ezarpena sustatzea, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen Zuzendaritzarekin lankidetzan.

    3. Merkaturatzeko talde edo unitate integratuak sortzearen bidez, enpresen hazkundea, lankidetza eta integrazioa sustatzea.

    4. Merkataritza-asoziazionismoa bultzatzea eta, Merkataritzari Laguntza Teknikoa emateko Kabineteen sarearen bitartez, merkataritza txikiari egokitze-prozesuetan laguntzea.

    5. Merkataritza-proiektu berrien erakartzea sustatzea, hiri-inguruneetan merkataritza-jardueraren suspertzea babestea, eta inguru ahulenetan eta populazio-dentsitate txikiko eremuetan merkataritzaren iraunkortasuna hobetzera bideratutako programen garapena bultzatzea.

    6. Prezioek banaketaren eremuan dituzten gorabeheren jarraipena egitea.

    7. Merkataritzaren eremuan, merkatuaren antolamendua eta kontrola planifikatzea eta zuzentzea.

    8. Banaketaren sektorean profesionalizazioa bultzatzea eta ekimen-jardunaren kultura eta enpresa-kultura sustatzea, Ekintzaileen Jarduerak Sustatzeko Zuzendaritzarekin lankidetzan.

    9. Banaketaren Euskal Behatokia sortzea eta babestea, eta toki-eremuko merkataritza-logistika garatzera eta merkaturatzeko teknikak eta prozesuak hobeto ezagutzera zuzendutako azterlanak egitea eta zabaltzea.

    10. Indarrean dagoen araudiak eta, bereziki, Merkataritza Jarduerari buruzkoak eta hori garatzeko gainerako xedapenek Merkataritza Zuzendaritzari esleitzen dizkiotenak, eta arlo honetan beste organo batzuei berariaz esleitu gabekoak.

  2. ¿ Euskadiko Prezioen Batzordea, Saltoki Handien Batzordea eta Turismoko Aholku Batzordea Merkataritza Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, kontsumoaren arloko honako funtzio hauek dagozkio Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari:

    1. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen babesaren eta defentsaren arloan azterlanak egitea, estrategiak diseinatzea eta arau-proiektuak lantzea, eta pertsona horien eta erakunde profesionalen elkarren arteko arautzea sustatzea.

    2. Kontsumoaren arloan egiten diren kontsulten eta erreklamazioen ebazpena arinduko duten laguntza-baliabideen bitartez kontsumitzaileari laguntzea.

    3. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen erakundeen parte-hartzea bultzatzea, eta kontsumoaren esparruko iruzurren, gehiegikerien, salaketen eta delituen kasuan erakunde horiek herritarren interesen alde egiten duten lana babestea.

    4. Udal mailan Kontsumoko Arreta Puntuen sorkuntza bultzatzea, Kontsumoko Informazio eta Prestakuntza Bulegoak garatzea eta Kontsumo Zerbitzu Integralak sortzea.

    5. Kontsumitzaileen Informaziorako eta Arretarako Zentroen Sarea (KIAZ) eta Europako Kontsumo Zentroa zuzentzea.

    6. "Kontsumo Eskola" Sarea kontsumoko etengabeko prestakuntzako zentro gisa zuzentzea, eta zabalkunde-materialaren eta material didaktikoaren argitalpena zuzentzea eta ikuskatzea.

    7. Kontsumo-bitartekotza bultzatzea.

    8. Kontsumoko Arbitraje Sistema kudeatzea eta sustatzea.

    9. Kontsumitzaileei informazioa, heziketa eta ardura emateko lana hobeto egitea eta, horretarako, kontsumo-eragileen sarearen Informazio Sistema Integratua sendotzea eta enpresentzako eta kontsumitzaileentzako prestakuntza-programak eta sentsibilizazio-kanpainak zuzentzea, kontsumitzaileen osasunaren eta segurtasunaren babesa eta haien bidezko interes ekonomikoen aldeko jarduna bermatzeko.

    10. Azken kontsumitzaileari eskainitako produktuen eta zerbitzuen Ikuskapeneko eta Merkatu Kontroleko Zerbitzuak planifikatzea eta zuzentzea eta, hala badagokio, Europako alerta- eta segurtasun-sarearen arabera seguruak ez diren produktuak geldiaraztea eta kentzea.

    11. Oro har, kontsumoaren arloan agintzen zaizkion beste funtzio guztiak garatzea.

  2. ¿ Industria-administrazioaren, industria-segurtasunaren eta instalazio erradioaktiboen arloetan, honako funtzio hauek dagozkio Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari:

    1. Industriako produktuei, ekipoei eta instalazioei buruzko araudiak betetzen diren jakiteko kontrola eta jarraipena egitea, honako arlo hauetan bereziki:

      • Gas-erregaien biltegiratzeak.

      • Produktu kimikoen biltegiratzeak.

      • Gasaren, berokuntzako, klimatizazioko eta ur bero sanitarioko instalazioak.

      • Hozteko instalazioak.

      • Jasogailuak (igogailuak eta dorre-garabiak).

      • Presio-aparatuak.

      • Istripu larrien prebentzioa.

      • Ibilgailuak.

      • Suteen aurkako babesa.

      • Industria-segurtasunari lotutako araudipean jarritako beste edozein gai.

    2. Industria-establezimenduen erregistroari, metrologiari, industriaren esparruko kalitaterako eta segurtasunerako azpiegiturari, industria-jabetzari eta industria-produktuen eta makinen segurtasunaren kontrolari lotutako jardun guztiak.

      2. eta 3. kategoriako instalazio erradioaktiboen eta medikuntzako X izpien baimena eta kontrola, inguruneko erradiologia-ikuskapena eta arlo horretan esleituta dituen beste funtzio guztiak, bai hala araututa dagoelako, bai Segurtasun Nuklearrerako Batzordeak hala agindu diolako. Nolanahi ere, Osasun Sailak arlo horretan esleituta dituen eskumenak errespetatu behar dira.

    1. Industria-administrazioaren, industria-segurtasunaren eta instalazio erradioaktiboen arloan aldez aurreko administrazio-baimena behar duten espediente guztiak kudeatzea, bideratzea eta ebaztea.

    2. Dekretu honetan edo bera garatzen duten xedapenetan ezarritakoa aplikatu ondoren Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulegoei esleitzen ez zaizkien industria-administrazioaren eta industria-segurtasunaren arloko funtzio guztiak.

  3. ¿ Euskadiko Kontsumo Batzorde Koordinatzailea, Kontsumoko Aholku Batzordea, Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordea eta Industria Segurtasunerako Euskal Kontseilua Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzari atxikitzen zaizkio.

  1. ¿ 6. artikuluan oro har ezarritako eskumenez gain, honako jardun-arlo hauek zuzentzea eta koordinatzea dagokio Turismo Sailburuordetzari:

    1. Turismoa Sustatzea eta Merkaturatzea.

    2. Turismo Administrazioa eta Lehiakortasuna.

  2. ¿ Turismoa sustatzearen eta merkaturatzearen arloan, Euskadi merkatuetan turismo-jomuga gisa sendotzeko Sailak egindako jardun guztiak barne hartuko dira. Horretarako, gero eta neurri handiagoan beste produktu, segmentu eta merkatu batzuetara bideratuta egongo den sustapen- eta merkaturatze-politika bat garatuko da.

  3. ¿ Turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloak turismo-antolamendurako prozeduren lege-garapenari, koordinazioari eta kontrolari lotutako jardun guztiak barne hartuko ditu. Arlo horretan, halaber, Euskadiko turismo-jomugen eta turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko jardunak barne hartuko dira.

  4. ¿ Turismo Sailburuordetzari dagokio, halaber, euskal erakundeen artean eta erakunde horien eta turismo-sektoreko eragileen artean koordinatutako politika bat garatzea.

  5. ¿ Turismo sailburuordeak Industria, Merkataritza eta Turismo Saila ordezkatuko du Estatuko Administrazioak turismoaren arloan sustatutako organoetan eta/edo batzordeetan.

  6. ¿ Turismo sailburuordetzaren mende daude, zuzenean eta hierarkikoki, Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritza eta Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritza.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio hauek dagozkio Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritzari:

    1. Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Plana lantzea eta bultzatzea.

    2. Euskadik atzerrian duen irudi turistikoa bultzatu eta indartuko duten ekintzak sustatzea.

    3. Beste erakunde, organismo eta eragile batzuekin programak eta jardunak koordinatzea, lehentasunezkotzat hartutako merkatuetan sustatzeko.

    4. Sektoreko eragileek sustapen-ekintzetan parte-hartze handiagoa izan dezaten sustatzea, merkaturatzean laguntzeko bide gisa.

    5. Turismo Informazioko Sistema garatzea eta, horretarako, Turismo Bulegoen Euskal Sarea (Itourbask) ezartzea eta garatzea.

    6. Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-eskaintza hedatzeko eta sustatzeko materiala diseinatzea.

    7. Euskadi Sarean (Internet) turismo-jomuga gisa bultzatzea, eta Sarearen bitartez turismo-produktuen merkaturatzea sustatzea.

    8. Turismoa sustatzeko eta merkaturatzeko eremuan profesionalen prestakuntza babestea.

    9. Laguntza sektorialak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.

    10. Oro har, turismoa sustatzearen eta merkaturatzearen arloan agintzen zaizkion beste funtzio guztiak garatzea.

  2. ¿ Turismoko Aholku Kontseilua Turismoa Sustatzeko eta Merkaturatzeko Zuzendaritzari atxikitzen zaio.

  1. ¿ 7. artikuluan oro har ezarritakoez gain, honako funtzio hauek dagozkio Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritzari:

    1. Turismoaren arloko arauak garatzeko proiektuak lantzea.

    2. Turismoa antolatzeko prozedurak koordinatzea eta kontrolatzea: erregistroa, baimenak, erreklamazioak eta ikuskapena. Zuzendaritza honek turismoaren arloko zigor-ahalmena erabiliko du, Turismoa Antolatzen duen martxoaren 16ko 6/1994 Legean aurreikusitakoari jarraiki.

    3. Lurraldearen turismo-kudeaketa iraunkorra sustatzea eta, horretarako, turismoa dinamizatzeko planak eta eskualde mailako lankidetza-erakundeak bultzatzea.

    4. Azterketa sektorialak, balorazio eta analisi estatistikoak, eta merkatu-azterlanak eta merkatu-txostenak sustatzea.

    5. Enpresa eta jomuga turistikoetan, ziurtagiri bidezko kalitatearen garapena bultzatzea.

    6. Prestakuntzaren arloko jardunak sustatzea, jomugako giza baliabideen eskaintza sektoreko premietara hobeto egokitzeko.

    7. Euskal turismorako I+G+b-ko berrikuntza-plan bat lantzea eta garatzea.

    8. Turismo-enpresa eta/edo turismo-produktu berrien sorkuntza sustatuko duten programak, tresnak edo jardunak lantzea eta gauzatzea. Halaber, egungo sarea modernizatzeko jardunak zehaztuko dira.

    9. Azpisektoreetan zein jarduera-arloetan enpresen arteko lankidetza sustatzea, dimentsionamendu lehiakorragoa lortzeko.

    10. Laguntza sektorialak planifikatzea, kudeatzea eta ikuskatzea.

    11. Turismoaren Euskal Agentziaren sorkuntza eta ondorengo garapena eta kontrola bultzatzea.

    12. Oro har, turismo-administrazioaren eta lehiakortasunaren arloan agintzen zaizkion beste funtzio guztiak garatzea.

  2. ¿ e), f), g) eta h) letretan adierazitako funtzioak arlo horietan funtzioak esleituta dituzten Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren zuzendaritzekin lankidetzan beteko dira.

Industria, Merkataritza eta Turismoko lurralde-bulego bat izango da Lurralde Historiko bakoitzean; zuzenean eta hierarkian, Zerbitzu Orokorretako zuzendariaren mende egongo da, baina, funtzioei dagokienez, arloaren arabera dagokion sailburuordetzaren mendekoa izango da. Lurralde Bulegoak Sailaren eskumenekoak diren industria, merkataritza eta turismoaren arloko funtzio betearazleak izango ditu, jarduteko dagokion lurralde-eremuaren barruan.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2005eko urriaren 11.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.