Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

95/2005 DEKRETUA, apirilaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Erregelamendua onesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2447
  • Xedapen-zk.: 95
  • Xedapen-data: 2005/04/19
  • Argitaratze-data: 2005/05/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Egungo gizarte moderno guztietan, aisiako jarduerak izugarri garatu eta zabaldu dira eta asko dibertsifikatu dira, eta arlo honek geroago eta garrantzi handiagoa du ekonomian. Hori dela-eta, Administrazioak arreta berezia jarri behar du jarduera horietan, eta ekonomian eta gizartean duten eraginaren heineko arautzea ezarri behar die.

Beste alde batetik, komunikazioaren arloko teknologia berriak gizartearen eremu guztietara zabaltzeak eragin handia du aisian; izan ere, hainbat jende dago aisialdiko jarduerak urruneko konexioen bidez egiteko nahia adierazi duena.

Ekonomiaren, teknologien eta gizartearen inguruabar horien guztien poderioz, ohiko jokoei beste era bateko joko berriak batu zaizkie, besteak beste apustu-jokoak.

Joko modalitate asko badaude ere, Europako hainbat herrialdetan tradizio handia du kirolaren edo beste gertaera batzuen gaineko apustu-jokoak. Herrialde horietan jokoaren ardatz dira kirol jardueren inguruko apustuak.

Euskadin, nahiz eta apusturako zaletasun handia izan betidanik eta herri kiroletan ohikoa izan, orain arte ez da berariazko araudi egokirik prestatu. Hori dela-eta, bidezkoa eta egokia da apustuei buruzko arauak ezartzea, hain zuzen ere jokoaren arloan indarrean ditugun arauetako berme guztiak bildu eta apustuak Erkidegoan baimendutako jokoen egituraren barruan sartzen dituen araudia, helburua orain dauden jokoen eta joko modalitate berriaren arteko oreka lortzea dela.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuak proposatuta, Jokoaren Euskal Kontseiluak txostena emanda, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2005eko apirilaren 19ko bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Apustuak:

    1. ¿ Kirol-apustuak: kirol edo norgehiagoka jardueretan oinarritutako apustuak.

    2. ¿ Kiroletakoak ez diren apustuak.

    1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onetsi zuen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretuaren eranskineko 5. artikulua aldatu da eta honela geratu da:

      ¿5. artikulua.¿ Apustuak.

    1. ¿ Apustua da diru-kopuru bat jokatzea aurrez zehaztutako baina amaiera ezezaguneko eta apustulariek zerikusirik ez duten gertaera baten emaitzen gainean.

    2. ¿ Apustuak debekatuta egongo dira apustuok, berez edo oinarrian dituzten gertaeren erruz, pertsonen duintasunaren, pertsonek intimitatea, ohorea eta nork bere irudia izateko duten eskubidearen eta oinarrizko beste eskubide batzuen aurkakoak badira, bai eta delitu, hoben eta administrazioko arau-hausteak egitean edo gertaera politiko edo erlijiosoetan oinarritutako apustuak badira ere.

    3. ¿ Barneko apustuak dira kirol-esparruen barruan egiten direnak, berariaz prestatutako instalazioetan eta bertako kirol-jardueretan oinarrituta.

    4. ¿ Kanpoko apustuak dira kirol-esparruez kanpoko lokal baimendunetan egiten direnak, zeinahi kirol-esparrutako jardueretan oinarrituta.

      Halaber, kirol-esparru batean egiten diren apustuetako batzuk ere kanpokotzat hartuko dira, hain zuzen ere, zenbait kirol-esparrutan edo apustua egiten den esparrua ez den beste batean egiten diren kirol-jardueretan oinarrituta egiten direnak.

    5. ¿ Zehaztuko diren baldintzetan eta ezarriko den plangintzaren eremuan, artikulu honek aztergai dituen jokoetarako apustuak egiteko lokal bereziak baimendu ahal izango dira¿.

Vitoria-Gasteizen, 2005eko apirilaren 19an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

  1. ¿ Erregelamendu honen xedea da arautzea eranskinean adierazitako gertaeretan oinarrituta Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan egiten diren apustuak.

  2. ¿ Erregelamendu honen eremuan sartzen dira apustuak kudeatuko dituzten enpresek horretarako baimena lortzeko bete beharko dituzten betekizunak, apustuen oinarri diren gertaerak eta horien motak, apustu-lokalak, apustuetarako makinak eta sistemak, bai eta apustu-jokorako beharrezkoak diren elementu teknikoak eta instalazioak ere.

  3. ¿ Arautegi honetatik kanpo utzi dira kirol eta ongintzako elkarrekiko apustuak.

  4. ¿ Apustuak debekatuta egongo dira apustuok, berez edo oinarrian dituzten gertaeren erruz, pertsonen duintasunaren, pertsonek intimitatea, ohorea eta nork bere irudia izateko duten eskubidearen aurkakoak badira, bai eta delitua edo hobena egitean, gertakari politiko edo erlijiosoetan eta indarreko legeriaren arabera debekatutako gertaeretan oinarritutako apustuak badira ere.

Jarraian, erregelamendu honen eta berau garatuko duen araudiaren ondorioetarako kontuan hartu beharreko definizioak emango ditugu:

  1. Apustua: diru kopuru bat jokatzea aurrez zehaztutako baina amaiera ezezaguneko eta apustulariek zerikusirik ez duten kirol-gertaera baten emaitzaren gainean.

  2. Apustuen Unitate Nagusia: apustuak erregistratzeko, zenbatzeko eta kudeatzeko behar diren elementu teknikoen multzoa.

  3. Apustuak egiteko makinak: apustuak egiteko berariaz homologatutako makinak.

  4. Apustua balidatzea: enpresa baimendun batek apustua erregistratzea eta onartzea, eta apustulariei apustua egin dela frogatzen duen gordekina edo, hala badagokio, egindako apustua justifikatzen duten datuen egiaztagiria ematea.

  5. Apustuaren koefizientea: elkarrekikoak ez diren apustuetan, asmatzen dutenentzako sariaren zenbatekoa zehazten duen zenbakia: jokatutako diruaren biderkatzailea.

  6. Apustu-txartela: apustua gauzatzeko erabiliko den formularioa.

  7. Apustuaren gordekina edo egiaztagiria: apustua egin dela frogatzen duen euskarria; apustuaren datuak agertzen ditu eta enpresa baimendunak erregistratu eta onartu duela egiaztatzen du, apustua irabaziz gero dirua kobratzeko aurkez daiteke eta apustuaren gaineko erreklamazioak egiteko ere bai.

  8. Gutxieneko eta gehieneko apustuak: apustu mota bakoitzean gutxienez eta gehienez joka daitezkeen kopuruak.

  9. Apustu-lokala: Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak apustuak formalizatzeko baimendutako lokalak.

  10. Hasierako fondoa: elkarrekiko apustuetan apustulariek egindako apustu guztien batura.

  11. Banatzeko fondoa: elkarrekiko apustuetan, irabazten duten apustularien artean sariak banatzeko erabiliko den diru-kopurua.

  12. Dibidendua: elkarrekiko apustuetan, irabazle bakoitzari apustu-unitateko dagokion kopurua.

Hauexek dira, beste batzuen artean, Herrizaingo Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak apustuen arloan dituen eskumenak:

  1. Enpresei baimenak ematea apustuak ustiatzeko, lokalen, makinen eta sistema informatikoen ¿interaktibo zein telefonikoak¿ edo bestelako komunikazio- edo konexio-sistemaren baten bidez.

  2. Apustuetarako berariazko lokalak baimentzea.

  3. Apustu-makinak homologatzea, bai eta apustuak egiteko era guztietako sistemak, elementu teknikoak eta joko-materialak ere, eta horiek guztiak instalatzeko eta erabiltzeko baimenak ematea.

  4. Apustuak ikuskatzea eta kontrolatzea, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

  5. Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legean, erregelamendu honetan eta garapen-arauetan ezarritako gainerako guztiak.

  6. Erregelamendu honetako 1.4. artikuluan aipatutako inguruabarretako bat gertatuz gero, apustuak eteteko edo debekatzeko zuhurtasunezko neurriak aplikatzea.

  7. Apustuen Batzordeak, erregelamendu honetan emandako eskumenak aplikatuta, proposatzen dizkion gaiak ebaztea.

  1. ¿ Ondoren, erregelamendu honetan arautzen diren apustuak ezin egin dituztenak zehaztuko dira:

    1. Adingabekoak, legez ezgaituta daudenak eta jokoaren ordena, lasaitasuna eta burutzapena eragozten dituztenak.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 23.1. artikuluan aipatutako gainerako guztiak.

    3. Apustuak ustiatzen dituzten enpresen titularrak, akziodunak, kapital-ordezkariak eta partaideak, bai eta enpresa horietako langileak, zuzendariak eta enplegatuak, eta horien ezkontideak eta lehen graduko aurrekoak eta ondorengoak ere. Hori guztia bat dator Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 23.3. artikuluarekin.

    4. Apustuen oinarri diren kirol edo norgehiagoka jardueretan edo bestelako jardueretan aritzen diren epaileak, epaileon erabakien aurkako errekurtsoak ebazten dituzten pertsonak eta erregelamendu honen bidez araututako Apustuen Batzordeko kideak.

    5. Apustuak kontrolatzen eta ikuskatzen dituzten funtzionarioak.

  2. ¿ Erregelamendu honen ondorioetarako, artikulu honetako aurreko paragrafoan aipatutako pertsonek egiten dituzten apustuak ez dira izango baliozkoak.

  3. ¿ Artikulu honetan aipatutako inguruabarretako bat gertatzen bada, apustua ezeztatu egingo da eta apustuak ustiatzen dituen enpresak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, zehapenik ezarri beharko balitz ere.

  1. ¿ Apustuen baimenetan, antolamenduan eta garapenean ondokoak izango dira aginduzko: Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoen Katalogoa onetsi duen azaroaren 26ko 277/1996 Dekretua, erregelamendu hau eta berau garatzen duten arauak eta, bidezko den kasuetan, berariazko arautegia.

  2. ¿ Debekatuta dago erregelamendu honetan ezarritako baimenak lortu gabe eta betekizunak bete gabe apustuak egitea, bai eta erregelamendu honetan ageri ez diren gertaeretan oinarritzen direnak ere.

  3. ¿ Apustuen oinarri diren gertaera edo jardueren egitarauek ez dute baimenik behar.

  4. ¿ Erregelamendu honen xede diren apustuen oinarritzat hartzen diren kirol edo norgehiagoka jarduerak berariazko kirol arautegiari lotuta egingo dira, edo, hala badagokio, Lasterketa Kodearen arabera.

  1. ¿ Antolamenduaren eta jokatzen den diruaren banaketaren arabera, erregelamendu honetako apustuak elkarrekikoak, kontraordainekoak edo trabesak izan daitezke.

    1. Elkarrekiko apustuetan, gertaera jakin bat dela-eta egindako apustu guztien kopurua emaitza asmatzen dutenen artean banatzen da, enpresa baimendunak erregelamendu honetan ezarritako portzentajea atxiki ondoren.

    2. Kontra-ordaineko apustuetan, apustulariek enpresa baimendunen aurka jokatzen dute eta asmatzen dutenen saria kalkulatzeko apustuaren zenbatekoari enpresa baimendunak aldez aurretik balidatutako koefiziente biderkatzailea aplikatzen zaio.

    3. Trabesetan, enpresa edo pertsona baimendunek bitartekari-lanak egiten dituzte eta beste batzuek jokatzen dituzten kopuruak bermatzen dituzte, eta lan horren trukean erregelamendu honetan ezarritako portzentajea atxikitzen dute.

  2. ¿ Egiten diren tokiaren arabera apustuak barnekoak edo kanpokoak izan daitezke.

    1. Apustuak haien oinarri diren gertaerak egiten diren esparruan bertan egiten badira, barnekoak dira.

    2. Aldiz, apustuak beraien oinarri diren jardueretarako esparrutik kanpo egiten badira, kanpokoak dira.

      Halaber, apustu-esparruetan egiten diren apustuetako batzuk ere kanpokotzat hartuko dira, hain zuzen ere, esparru batean baino gehiagotan edo beste esparru batean egiten diren jardueretan oinarritutako apustuak.

  3. ¿ Edukiaren arabera, baimendutako apustuak honelakoak izan daitezke:

    1. Apustu soila: Apustulariak gertaera baten emaitza bakar baten alde egiten du.

    2. Apustu konbinatua edo anizkoitza: Apustulariak gertaera baten edo batzuen emaitza biren edo gehiagoren alde egiten du.

  4. ¿ Apustuen oinarri izan daitezkeen gertaerak erregelamendu honetako eranskinean finkatu dira.

  1. ¿ Apustuak ustiatzeko baimenak lehiaketa publikoaren bidez esleituko dira.

  2. ¿ Lehiaketa publikoa Herrizaingo Sailaren aginduaren bidez deituko da; deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta bertan, lehiaketaren esleipenerako oinarriak ezarriko dira.

  3. ¿ Lehiaketa publikoa Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpenaren bidez ebatziko da, deialdiari buruzko aginduan ezarritako irizpideen arabera.

  4. ¿ Deialdia ebazteko, eskatzaileei buruzko ondoko irizpideak baloratuko dira:

    1. Lanbide-gaitasuna eta finantza-kaudimena.

    2. Negozio-plana; plan horretan ondokoak agertu behar dira, gutxienez: proiektuaren bideragarritasuna; inbertsio-programa; proiektua gauzatzeko faseak; sortuko diren lanpostuak; langileak hautatzeko eta trebatzeko plana.

    3. Erabiliko diren joko-elementuen eta -sistemen teknologia eta segurtasuna.

    4. Legez baimendutako apustuen ustiaketan duen esperientzia.

    5. Euskal Autonomia Erkidegoan legez baimendutako jokoen ustiaketan duen esperientzia.

    6. Lokaletan ezarriko diren segurtasun- eta kalitate-neurriak.

  5. ¿ Irizpideok lehiaketa publikoaren deialdiari buruzko aginduan landuko dira.

  1. ¿ Apustuak ustiatzeko esleipena eskuratu nahi duten pertsona juridikoek ondokoak bete behar dituzte:

    1. Zuzenbidean onartutako sozietate motetako bat eratu behar dute, indarreko legeriarekin bat etorriz; sozietatearen kapitala 1.000.000 euro izan behar da gutxienez eta kopuru hori, akzio edo partaidetza izendun gisa, oso-osorik harpidetu eta ordaindu behar da baimena eman aurretik, eta ezin da txikitu baimenaren indarraldi osoan.

    2. Europar Batasuneko herrialde bateko naziotasuna izan behar dute. Atzerriko kapitalak sozietatean partaidetza izateko, arlo horretan indarrean dagoen araudia aplikatu behar da.

    3. Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar da.

    4. Sozietatearen xedea apustuen ustiapen-jarduerak eta horiekin zerikusia duten jarduerak egitea izan behar da.

    5. Bazkide edo partaideetako bat bera ere ezin da egon ezgaituta Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 19. artikuluko 4. eta 5. zenbakietan ezarritakoaren arabera.

  2. ¿ Esleipendun diren pertsona fisikoek aurreko paragrafoko b) eta e) idatz-zatietan ezarritako betekizunak bete behar dituzte.

  3. ¿ Artikulu honetako lehenengo paragrafoan aipatutako merkataritzako sozietateak edo kooperatiba-sozietateak baimenaren ebazpena jakinarazten denetik hogeita hamar egun pasatu baino lehen eratu behar dira.

  4. ¿ Apustu-enpresa baten akzioak edo partaidetzak eskualdatu nahi izanez gero, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimena eman behar du.

  1. ¿ Apustuak ustiatzeko baimenaren eskabidea, deialdia eginez gero, Joko eta Ikuskizun zuzendariari aurkeztu behar zaio Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38. artikuluan ezarritako moduetako batean.

  2. ¿ Deialdiari buruzko aginduan zehaztuko dira eskatzaileek, erregelamendu honetan ezarritako betekizunen arabera, aurkeztu beharreko agiriak, eskabideak aurkezteko epea, bai eta ebazpena emateko eta jakinarazteko epea ere (6 hilabete, gehienez, deialdia argitaratzen denetik).

  1. ¿ Nahitaezko txostenak eman eta espedientea ebazteko behar diren agiri guztiak jaso ondoren, Joko eta Ikuskizun zuzendariak ebazpena emango du lehiaketa esleitzeko, edo, baldintza guztiak betetzen dituen eskatzailerik edo deialdiaren oinarrietan ezarritako bermeak ematen dituen proposamenik egon ezean, esleitu gabe uzteko.

  2. ¿ Baimenaren ebazpenean ondokoak zehaztuko dira, besteak beste:

    1. Enpresa baimenduneko bazkideen akzioak edo partaidetzak eta sozietatearen kapitala.

    2. Enpresa baimendunaren administrazio- eta zuzendaritza-organoak.

    3. Apustu motak.

    4. Apustuen oinarri izango diren gertaerak.

    5. Apustu modalitate edo gertaera bakoitzeko gutxieneko eta gehieneko zenbatekoak.

    6. Apustu-lokalen, edo gaituko diren joko-aretoen, zerrenda eta haien kokapenak, eta ezartzeko faseak.

    7. Apustu-makinen zerrenda eta haien kokapenak, eta instalatzeko faseak.

    8. Apustuak urruneko komunikazio- edo konexio-sistemen bidez egingo badira, erabiliko diren sistemak eta, beharrezkoa bada, domeinua edo identifikatzeko eta sartzeko elementuak.

  1. ¿ Baimenaren ebazpenean ezarritako zerbait aldatzeko Joko eta Ikuskizun zuzendariaren baimena beharko da, artikulu honetako 4. paragrafoan xedatutako kasuetan izan ezik.

  2. ¿ Baimenaren ebazpenean zehaztapenak ¿erregelamendu honetako 10.2. artikuluko a) idatz-zatian jasotzen dira¿ ezin aldatu izango dira ebazpena eman eta bi urte pasatu baino lehen, baldin eta, aldaketa horren ondorioz, banaka zein denak bat eginda, enpresa baimendunaren akzioen %10 baino aldatuko bada edo sozietatearen kapitala murriztuko bada.

  3. ¿ Aurreko paragrafoan xedatutakotik salbuetsita daude ¿mortis causa¿ eskualdaketak.

  4. ¿ Baimenaren ebazpenean zehaztutakoetatik erregelamendu honetako 10. artikuluko b) eta d) idatz-zatietan aipatutakoak aldatu nahi izanez gero, aldez aurretik jakinarazi egin beharko da.

  1. ¿ Apustuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimenak 10 urterako emango dira.

  2. ¿ Baimenak beste hamar urterako luzatu ahal izango dira, behin eta berriro, baldin eta luzapena eskatzen denean indarreko araudian ezarritako betekizunak betetzen badira.

  1. ¿ Jarraian zehaztuko diren kasuetan, jokoaren arloan eskumena duen organoak apustu-baimena errebokatu ahal izango du, interesdunari entzun ondoren:

    1. Baimenaren titularrak beharreko baldintzetako edo legezko edo arauzko betekizunetako bat betetzeari uzten dionean.

    2. Baimena errebokatzea dakarren jokoaren arloko zehapen-espedientea irekiz gero.

  2. ¿ Baimenaren indarraldian esleipendunak berritzeko eskatzen ez badu, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak iraungitzat jo ahal izango du, interesdunari entzun ondoren.

  1. ¿ Erregelamendu honetan araututako apustuen ustiapenaren esleipendun diren sozietateek ezin dute eduki, ez eta haien akziodun direnek ere, Euskadin kokatutako beste apustu-enpresa batzuen akzioen edo partaidetzen %5 baino gehiago.

  2. ¿ Aurreko muga hori bera aplikatuko zaie norberaren izenean baina beste baten onurarako ari diren tarteko pertsonei ere; horrelako kasuetan, akzioak edo partaidetzak tartekaritza-lanaren onura jasotzen duenarenak direla pentsatuko da.

  1. ¿ Apustuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko baimenaren titularrek 500.000 euroko fidantza jarri beharko dute.

  2. ¿ Lehiaketara aurkezten direnean, lizitatzaileek behin-behineko fidantza jarri behar dute, aurreko paragrafoan adierazitakoari lotuta. Baimena emandakoan aurreko fidantza itzuliko da eta gero, hilabete igaro aurretik, fidantza formalizatu beharko da Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren alde. Epealdi horretan fidantza formalizatu ezean, baimena eten egingo da, eta hiru hilabeteko epealdian formalizatu ezean iraungi egingo da.

  3. ¿ Fidantza eskudirutan edo bankuen, aurrezki kutxen, aseguru-erakundeen, kreditu-kooperatiben edo elkarren bermerako sozietateen abalaren bidez eratu daiteke; fidantzaren zenbateko osoa baimenaren indarraldi guztian mantendu beharko da. Fidantza Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen 4/1991 Legean eta erregelamendu honetan ezarritako betebeharrak ez betetzearen ondoriozko diru-zehapenak nahitaez ordainarazteko eta bidezko sariak eta administrazio-tasak ordaintzeko erabiliko da.

  4. ¿ Fidantzaren zenbatekoa gutxitzen bada, baimenaren titularrak bi hileko epea izango du nahitaezko zenbatekora heltzeko falta dena jartzeko. Fidantzaren zenbateko osoa ez mantentzeak baimena errebokatzea ekarriko du.

Ondokoak, aurretik, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak homologatu behar ditu:

  1. Apustuen Unitate Nagusia.

  2. Apustu-makinak.

  3. Apustuak urruneko komunikazio- edo konexio-baliabideen bidez egingo badira, erabiliko diren domeinuaren eta sistemen formatua eta edukia.

  4. Apustuak egiteko eta balidatzeko erabiliko diren txartelak eta gordekinak.

  5. Apustuak ustiatzeko berariazkoak eta beharrezkoak diren elementu tekniko, programa, sistema eta instalazio guztiak.

Euskadin apustuak ustiatzeko esleipena jasotzen duten enpresek erabiltzen dituzten elementu teknikoek apustuen arloko indarreko araudia bete behar dute; horrez gainera, elementu horiek ezin dute eragotzi administrazio eskudunak apustuak eta haien emaitzak ikuskatzea, kontrolatzea eta jarraitzea.

  1. ¿ Apustuen unitate nagusia bertara konektatutako ekipo eta erabiltzaile guztiak kudeatzeko gauza izan behar da, eta apustuak ondo egiten direla bermatu behar du. Halaber, apustuak, sariak eta diru-sarrerak kontrolatzeko eta jarraitzeko modua eman behar dio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari.

  2. ¿ Apustuen unitate nagusiak apustu-eragiketak eta haien emaitzak noiznahi egiaztatu ahal izatea ahalbidetu behar du. Halaber, Unitate Nagusia ezin du utzi erregistratutako eragiketak aldatzen.

  3. ¿ Enpresa esleipendun bakoitzak bere apustuen unitate nagusiaren kopia bat eduki behar du, eta eduki ere gertu eduki behar du bestea ezusteko batean matxuratuz gero apustuekin berdin-berdin jarraitu ahal izateko.

  4. ¿ Apustuen unitate nagusia eta beraren kopia Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, enpresa esleipendunaren kontrolpeko eta zaintzapeko lokalean.

  1. ¿ Apustu-makinak apustuen unitate nagusiarekin konektatu behar dira, apustulariei baimendutako gertaeren gaineko apustuak egiteko behar diren prozesu guztiak burutzea ahalbidetu behar diete eta apustuak balidatzeko gordekinak eman behar dituzte.

  2. ¿ Apustu-makinek identifikazio-elementu hauek eduki behar dituzte:

  1. ¿ Merkatuan jarri aurretik, enpresa fabrikatzaileak edo inportatzaileak ondoko datu hauek grabatu behar ditu makinaren aurrealdean, argi eta ezabaezin:

    1. Fabrikatzailearen edo inportatzailearen izena eta erregistro-zenbakia, Enpresa Fabrikatzaile, Inportatzaile eta Merkaturatzaileen Atalean ageri direnak.

    2. Modeloak Modeloen Atalean duen erregistro-zenbakia.

    3. Makinaren fabrikazio-seriea eta -zenbakia; zenbakiak korrelatiboak izan behar dira.

      Gainera, aurrekoen osagarri, Herrizaingo Sailak beste fabrika-marka batzuk ezarri ahal izango ditu makinak identifikatzeko, esaterako barra-kodeak edo antzeko baliabide teknologikoak, bai eta makinaren funtzionamendurako memorien, mikroprozesagailuen edo bestelako osagaien datuak ere.

  2. ¿ Makinak ezabatu beharra suertatuz gero, erregelamendu honetan legezko ustiapenerako beharrezkotzat jotako identifikazio-elementuak ere ezabatu beharko dira.

  3. ¿ Indarreko araudian joko-makinetarako ezarritako betekizunen eta kontrol-elementuen ordez apustuen unitate nagusirako aipatutako datu eta elementuak eurak erabil daitezke, homologatuz gero (joko-makina bakoitzak bereak izan behar ditu).

  1. ¿ Apustu-txarteletan eta gordekinetan datu hauek agertu behar dira gutxienez:

    1. Enpresa ustiatzailearen izena eta zenbakia, Jokoaren Erregistro Nagusian ageri direnak.

    2. Behar denean, apustu-makinak Jokoaren Erregistro Nagusian duen zenbakia.

    3. Apustuen oinarri diren gertaerak.

    4. Apustua egin den data: urtea, hila, eguna eta ordua.

    5. Jokatutako kopurua.

    6. Apustuaren koefizientea.

  2. ¿ Apustuak apustu-makinen bidez egin beharrean urruneko konexio- edo komunikazio-sistema baten bidez eginez gero, enpresa ustiatzaileak apustuak erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera balidatzea bermatzen duen sistema aurkeztu beharko du, homologatzeko.

  1. ¿ Kontra-ordaineko apustuetan eta elkarrekikoetan, apustu bakoitzaren zenbatekoa 100 euro izango da gehienez.

  2. ¿ Trabesetan, apustulari bakoitzak 600 euro joka ditzake gehienez apustuko.

  3. ¿ Elkarrekiko apustuetan, jokatzen den diruaren %65, gutxienez, sarietarako izango da.

  4. ¿ Trabesetan, enpresa esleipendunak irabazlearen zenbatekoaren %5 atxiki dezake gehienez komisio gisa. Nolanahi ere, portzentajea berariaz baimendu behar da. Portzentaje hori ez da aplikatuko erregelamendu honetako laugarren xedapen gehigarrian arautzen diren barneko apustuak egiterakoan.

  5. ¿ Apustua ustiatzen duen enpresaren eginkizunak dira:

    1. Apustuak erregistratzea eta balidatzea, eta apustu mota bakoitzean jokoan jartzen den dirua zenbatzea.

    2. Trabesetan, komisioaren portzentajea edo zenbatekoa atxikitzea.

    3. Elkarrekiko apustuetan, sarietarako portzentajea edo kopurua aplikatzea.

    4. Kontra-ordaineko apustuetan, apustuaren ordainketa-koefizientea edo kuota ezartzea, eta apustu saridun bakoitzeko ordaindu beharreko kopurua kalkulatzea.

    5. Apustu saridunak ordaintzea.

    6. Oro har, eragiketa guztiak arauei lotuta egiten diren kontrolatzea eta indarreko legeria betetzen den zaintzea.

  1. ¿ Apustua, modalitate guztietan, egintzat hartzeko ezinbestekoa da apustulariak gordekina jasotzea edo apustua balidatu dela ziurtatzea baliabide egiaztagarrien bidez, erregelamendu honetan eta homologazioan ezarritakoari lotuta.

  2. ¿ Elkarrekiko apustuak oinarrizko gertaera hasi aurretik egin eta balidatu behar dira. Gainerako apustu motetan, gertaera amaitu baino lehen egin eta balidatu behar dira.

  3. ¿ Ongi frogatutako ezinbesteko kasuren bat dela-eta apustu bat ezin bada balidatu, egin gabekotzat joko da.

  4. ¿ Apustuaren oinarri den gertaera atzeratuz gero, apustua baliozkotzat joko da, gertaera 30 egun pasatu baino lehen egiten bada. Epealdi horretan egiten ez bada, apustua deuseztatutzat joko da eta apustulariak jokatutako dirua itzultzeko eskatu ahal izango du.

  5. ¿ Gertaera enpresa ustiatzaileari ezin egotz dakiokeen arrazoi bategatik utzi bada bertan behera, apustuen zenbateko osoa itzuliko die apustulariei gertaera bertan behera geratu dela jakinarazten duenetik 7 egun pasatu baino lehen.

  6. ¿ Kontra-ordaineko apustuetan, apustu mota bakoitzeko sariak enpresa ustiatzaileak zehaztuko ditu aldez aurretik gertaeraren kotizazioaren edo koefizientearen arabera.

    Pertsona batek mota honetako apustu zehatz bat egin eta balidatu ondoren, ezin izango zaio aldatu ez kotizazioa, ez kuota.

  7. ¿ Apustu anizkoitzetan gertaeretako bat egiten ez bada, apustuak deuseztatu egingo dira eta dirua itzuliko zaie apustulariei aurreko paragrafoan adierazitako epeetan eta bertan ezarri bezala.

  8. ¿ Apustuak direla bide apustularien datu pertsonalak tratatzeari eta erregistratzeari dagokienez, datu pertsonalen tratamendu automatizatuaren arloan indarrean dagoen araudia beteko da.

  1. ¿ Kirol gertaera ofizialetan, baliozko emaitza epaileak edo arbitroak arauzko denbora agortutakoan (luzapena barne) edo, hala bada, gertaera etendakoan zehazten duena izango da.

  2. ¿ Kiroletakoak ez diren gertaeretan eta ofizialak ez diren kirol gertaeretan, apustu-enpresak apustuak egin aurretik finkatu behar du zein kasutan joko diren emaitzak baliozkotzat.

  3. ¿ Baliozkotzat jo ondoren gertaera baten emaitza aldatzen bada, horrek ez du inolako eraginik izango apustuaren saria kobratzeko eskubidean.

  1. ¿ Enpresa baimendunak emaitzak baliozkotzat jo ondoren ordainduko ditu apustuen sariak.

  2. ¿ Apustuen sariak kobratzeko eskubidea saria kobratzeko jarri eta hiru hilabete igarotakoan iraungiko da.

  3. ¿ 300 euro baino gehiagokoak ez diren sariak eskudirutan eskatu ahal izango dira. Kopuru horretatik gorako sariak eskudirutan zein ordainketa bermatzeko legezko zeinahi bide erabilita ordaindu ahal izango dira, erabiltzaileari inolako kosturik edo betebeharrik sortu gabe.

Apustuak kudeatzen dituen sozietateak apustularien eskura jarri behar ditu apustuen berariazko baldintzak, arautegi honen testu ofizial osoa eta erreklamazioak aurkezteko behar diren agiri guztiak, edo aipatu datuak aztertzeko askiesten diren laburpena eta aipamenak, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimenduak; horiek guztiak apustuak egiten diren aparatuetan eta tokietan (fisiko zein birtualetan) jarri behar dira.

  1. ¿ Apustu-lokaletan gehienez ere 10 apustu-makina egon daitezke.

  2. ¿ Gainera, honelako lokaletan gehienez ere B motako 2 joko-makina egon daitezke. Makina horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatutako enpresek soilik ustia ditzakete. Nolanahi ere, indarrean jarraituko du B motako joko-makinak Euskadin eskaintzeko plangintza egiten duen uztailaren 22ko 176/2003 Dekretuan ezarritako antolamenduak.

  3. ¿ Apustu-lokalen betekizunak.

    1. Apustu-lokalek 50 metro koadro izan behar dituzte gutxienez.

    2. Lokal hauetan lokal publikoetarako ezarritako segurtasun-neurriak bete behar dira.

    3. Batetik bestera gutxienez 150 metro, erradioan neurtuta, edo 200 metro, linealki neurtuta, utzi behar dira.

    4. Nolanahi ere, apustu-lokalen eta sariak banatzen dituzten bestelako joko-aretoen artean gutxienez 50 metro, erradioan neurtuta, edo 70 metro, linealki neurtuta, egon behar dira. Halaber, euren artean mantendu beharreko distantziak errespetatzeaz gainera, sariak banatzen dituzten bestelako joko-aretoen eta bestelako joko-aretoen artean ere gutxieneko distantzia horiek egon behar dira.

    5. Distantzia erradioan neurtzeko, zirkunferentzia bat irudikatu behar da, erdigunetzat instalatu nahi den lokalaren sarrera-atea hartuta. Distantzia lineala, aldiz, instalatu nahi den lokalaren sarrera-atetik abiatu eta oinez ibilita neurtzen da. Neurketa horiek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloko teknikari eskudunak edo Eusko Jaurlaritzak homologatutako erakundeak ziurtatu behar ditu.

    6. Lokal hauetan, nornahik ikusteko moduko lekuan jarri behar da Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako baimena. Horrez gainera, apustulariek erreklamazio-liburua edo erreklamazio-orriak izan behar dituzte eskura, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak behar bezala bideratuta.

    7. Adingabekoak ezin izango dira sartu lokal horietara, ez eta mozkor-zantzuak dituztenak eta sustantzia sorgorgarrien eraginpean ematen dutenak ere.

    8. Lokalaren sarreran, erraz ikusteko lekuan jarri behar da adingabekoak ez sartzeko debeku-abisua, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan.

    9. Honelako lokaletan ostalaritza-zerbitzua ere egon daiteke, lizentzia lortuz gero, baina lokalaren erabiltzaileentzat soilik. Zerbitzu hori jartzen bada, beraren eremuak ezin du hartu lokalaren azalera erabilgarriaren %30 baino gehiago. Ostalaritza-zerbitzua lokaleko sarreretatik ahalik urrunen egon behar da.

    10. Fatxadan kartela, errotulua edo antzeko zerbait jarri behar da lokalean apustuak egiten direla adierazteko, bai eta lokalaren izena ere, edukiz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan. Debekatuta dago lokalaren kanpoaldean ostalaritza-zerbitzua aipatzen duen seinalerik edo idazkunik jartzea.

    11. Apustu-makinak lokaleko pasabideak eta ebakuazio-bideak ez eragozteko moduan jarri behar dira. Makina bakoitzean apustularientzako eremua 0,60 metroko izan behar da, gutxienez.

    12. Ilaran jarritako makinen artean 0,50 m utzi behar dira gutxienez.

  4. ¿ Erregelamendu honetan ezarritako antolaketaren ondorioetarako, apustu-lokaltzat hartuko dira ondoko baldintzak betetzen dituzten joko-aretoak:

    1. Apustu-esleipena duen enpresa batek eskatu behar du.

    2. Joko-aretoa izateko eskatzen den gutxieneko azalera erabilgarriaz gainera, lokalean apustuak egiteko behar diren elementuak jartzeko berariazko eremua egon behar da eta gutxienez 35 m2 erabilgarri izan behar ditu.

    3. Joko-aretoak artikulu honetako 3. paragrafoan apustu-lokaletarako ezarritako betekizun guztiak bete behar ditu, a) idatz-zatikoa izan ezik.

    4. Lokal horren eta beste apustu-aretoen edo joko-aretoen arteko distantzia ezin da izan erregelamendu honetan ezarritakoa baino txikiagoa.

    5. Gaitutako joko-areto bakoitzean apustu-enpresa batekin soilik itundu daitezke apustuak, eta gehienez ere 5 apustu-makina jar daitezke.

    6. Fatxadan kartela, errotulua edo antzeko zerbait jarri behar da aretoan apustuak egiten direla adierazteko; nolanahi ere, horren tamaina joko-aretoaren seinalizazioa baino txikiagoa izan behar da.

  5. ¿ Apustu-lokalen baimenaren indarraldia apustuen ustiapenerako baimenarena bera izango da.

  6. ¿ Apustu-lokalen jardun-ordutegia joko-aretoena bera izango da, hau da, haiei buruzko araudian ezarritakoa.

  7. ¿ Orobat, kasinoak ere apustu-lokal gisa gaitu daitezke, jarduera horretarako 35 metro koadro gutxienez edukiz gero; hori gorabehera, baimendutako jardueretarako beharrezko diren gutxieneko azalera erabilgarriak ere izan behar dituzte eta, gainera, artikulu honetako 4. paragrafoko a), b) eta e) idatz-zatietan ezarritakoa bete behar dute.

  1. ¿ Apustuak ustiatzeko baimena duten enpresetan kudeatzaile, analista edo antzeko gisa lan egiteko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako berariazko lanbide-agiria eduki behar da. Eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu behar dira:

    1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo agiri baliokide baten fotokopia.

    2. Zigor-aurrekarien ziurtagiria, Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 19. artikuluko 4. paragrafoko a) idatz-zatian ezarritako kasuetan ez daudela frogatzeko.

    3. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak emandako agiri normalizatu batean eginiko adierazpena. Bertan adierazi behar da aurreko bi urteetan eskatzailea ez dela ebazpen irmoz zehatua izan jokoa arautzen duten araudien arabera (Euskal Autonomia Erkidegoan nahiz estatuko gainerako lekuetan indarrean dagoena) hoben larria edo oso larria egiteagatik.

    4. Apustuak ustiatzen dituen enpresaren adostasun-ziurtagiria.

  2. ¿ Eskaera eta aurreko paragrafoan aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak egoki deritzen egiaztapenak egingo ditu eta gero lanbide-agiria emango du. Agiriak 3 urteko balioa izango du eta 3 urtean behin berriztatu beharko da.

  3. ¿ Erregelamendu honetan tipifikatutako arau-hausteren bat eginez gero edo emate-baldintzetako bat betetzeari utziz gero, lanbide-agiria eten edo errebokatu daiteke, zehapen-espedientea instruitu ondoren, Joko eta Ikuskizun zuzendariaren ebazpen arrazoituaren bidez.

Ostalaritzako lokaletan gehienez hiru joko-makina egon daitezke.

  1. ¿ Apustuen inguruko promozioak egin daitezke, baina soilik apustulariei apustuoi buruzko informazioa emateko. Promozio horiek ezin ager daitezke, ez irratian, ez telebistan, goizeko 7:00etatik 9:00etara bitartean eta arratsaldeko 17:00etatik iluntzeko 21:30era bitartean.

    Promozio-jarduerak baimentzeko eskaeretan zabaldu nahi den informazioaren edukia, formatua eta iraupena adierazi behar dira.

  2. ¿ Apustuak ustiatzen dituzten enpresak kirol jardueren babesle izan daitezke, bai eta erakundeek antolatutako edo aldeztutako jarduerena ere, baina adingabekoentzako jarduerena ez.

  3. ¿ Apustuak egiten diren esparruaren barruan eta apustu-lokaletan merkataritzako publizitatea egin daiteke, jokoa eragotzi ezean.

  4. ¿ Oro har, promozio-jarduera hauek baimenduta daude:

    1. Arloko aldizkari espezializatuetan apustuen berri zabaltzea.

    2. Apustuen oinarri diren gertaeren egitarauei eta haien emaitzei buruzko liburuxka informatiboak prestatzea eta argitaratzea; liburuxka hauek apustu-jokoa baimenduta dagoen toki fisiko zein birtualetan utzi ahal dira, ostalaritzako establezimenduetan izan ezik.

  1. ¿ Kirol gertaerak izaten diren esparruetan barneko apustuak egiteko baimena eman daiteke ondoko baldintza hauek betez gero:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko apustu-enpresa batek egin behar ditu, gertaeraren antolatzailearekin akordioa lortu ondoren; enpresak apustuen erantzukizuna bereganatu behar du erregelamendu honetan ezarrita dagoen bezala.

    2. Apustu-makina homologatuak jar daitezke, bai eta apustuak norberak erregistratzeko zerbitzuak ere, hain zuzen ere bi unitate esparruaren edukierako 5.000 pertsonako edo zatikiko.

    3. Apustu-makinak eta apustuak norberak erregistratzeko zerbitzuak Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak baimendu behar ditu berariaz; aldi baterako eta behin-behinekoak direnez gero, ez dira kontabilizatuko erregelamendu honetan ezarritako antolaketarako.

  2. ¿ Artikulu honetan zehaztutako kirol esparruetan egiten diren barneko apustuei erregelamendu honetan apustu motez, apustuen zenbatekoen mugez, apustuen balidazioaz, koefizienteez eta sarien ordainketaz ezarritakoa aplikatuko zaie. Horrez gainera apustularientzako informazioaz eta joko-langileez ezarritakoa ere aplikatuko zaie.

  3. ¿ Artikulu honetan aipatutako gertaeretarako instalazioak eta apustu-makinak gertaera baino bi ordu lehenago has daitezke funtzionamenduan eta hura amaitu eta ordubete geroago gelditu behar dira.

  1. ¿ Erregelamendu honetan araututako apustu-enpresak apustu-makinen enpresa izango dira euren makinei dagokienez. Halaber, apustu-makinen enpresa izango dira B eta C motetako makinekin ari diren enpresak ere, Jokoaren Erregistro Nagusiko atal egokian inskribatutakoak.

  2. ¿ B motako makinak eta apustu-makinak kontuan hartuta, enpresa batek ezin ditu eduki 1.000 baimen baino gehiago.

  1. ¿ Ostalaritzako lokaletan, dantza-aretoetan, diskoteketan eta hoteletako eremu publikoetan apustu-makina bat jar daiteke, erregelamendu honetako lehenengo xedapen gehigarrian ezarritako antolaketaren arabera.

  2. ¿ Ostalaritzako lokaletan salbuespen hauek hartu behar dira kontuan:

    1. garraio publikoaren geltokietan, aireportuetan edo merkataritza-zentroetan edo guneetan edo ikuskizun publikoak eta jolas jarduerak egiten diren tokietan egotea eta lokala itxita ez egotea eta nornahi sartu ahal izatea.

    2. terrazetan edo herri bideko eremuetan egotea.

    3. instalazio desmuntagarria izatea (era guztietakoak).

    4. adingabekoentzako lokala izatea edo ohiko erabiltzaile gehienak adingabekoak izatea.

  3. ¿ Apustu-makinak garraio publikoaren geltokietan, aireportuetan edo merkataritza-zentroetan edo guneetan edo ikuskizun publikoak eta jolas jarduerak egiten diren tokietan instalatu ahal izateko, ezinbestekoa da berariaz salmenta-toki gisa gaitutako lokaletan jartzea.

  4. ¿ Ustiapenerako baimena Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak apustu-makina bakoitza legepean izateko ematen duen administrazio-agiria da; baimenak makinaren modeloa eta titulartasuna egiaztatzen ditu.

  5. ¿ Apustu-makinak ustiatzeko baimenak apustu-enpresei baizik ezin zaizkie eman. Horrez gainera, B eta C motetako joko-makinekin aritzen diren enpresek ere ustia ditzakete baimen horiek, apustu-enpresa batekin akordioa ezarriz gero.

  6. ¿ Apustu-makina ustiatzeko baimenaren indarraldia apustu-enpresaren baimenarena bera da.

  7. ¿ Apustu-makina ustiatzeko baimenak eskualdatzeko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren baimena behar da.

  8. ¿ Instalazio-baimena Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak apustu-makina bakoitza aldi baterako aurreko paragrafoko lokaletako bati atxikitzeko baliatzen duen administrazio-agiria da.

  9. ¿ Erregelamendu honetan ezarritakoa eragotzi gabe, B motako makinei buruzko araudian haiek instalatzeko baimenaz ezarritako araubidea aplikatuko da.

  10. ¿ Instalazio-baimena Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eman behar du eta establezimenduaren titularrak eta apustu-enpresak, edo apustu-makinaren ustiapenaren lagapena hartu duen enpresak, sinatu behar dute.

  11. ¿ Apustu-lokaletako apustu-makinek ez dute behar instalazio-baimenik.

  1. ¿ Apustuak ustiatzen dituzten enpresek apustu-eragiketak eta sari-ordainketak erregistratu behar dituzte; erregistroaren edukia eta formatua Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak zehaztuko ditu.

  2. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak eskatuta, apustu-enpresek egindako apustuei eta jokatutako kopuruei buruzko informazioa eman beharko diote hark nahi duen euskarrian, Administrazioak ikuskatu eta kontrolatzeko.

  1. ¿ Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak behar bezala egiaztatutako funtzionarioen bidez ikuskatu, zaindu eta kontrolatuko ditu apustuen ustiapenaren administrazioa eta alderdi teknikoa.

  2. ¿ Apustu-lokaletako eta apustuak erregistratzen diren gainerako joko-lokaletako langileek joko-jardueren kontrolerako informazioa eta agiriak eman behar dizkiete Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako ikuskatzaileei, behar bezala egiaztatuta egonez gero.

  3. ¿ Apustuak ustiatzeko aurreikusitako sistemek Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak ikuskapenerako eta kontrolerako eskatzen dituen konexio tekniko guztiak izan behar dituzte.

  1. ¿ Euskadiko Apustuen Batzordea apustu-jokoetan ondo jarduteaz arduratuko den organoa da. Besteak beste, horrelako jokoetan gertatzen diren gatazkak aztertuko ditu, haiei buruzko eztabaidak bideratuko ditu eta konpontzeko proposamenak egingo ditu.

  2. ¿ Apustuen Batzordean ondoko kideak izango dira:

    • Batzordeburua: Joko eta Ikuskizun zuzendaria edo berak eskuordetzen duen pertsona; bilkurak eta deliberazioak zuzenduko ditu.

    • Herrizaingo Sailak izendatutako hiru kide.

    • Eusko Jaurlaritzako Ogasun Sailak izendatutako kide bat.

    • Euskadiko apustu-enpresen kide bana.

    • Euskadiko kontsumitzaileen elkarteek izendatutako kide bat.

    • Batzordeko idazkari-lanak Joko eta Ikuskizun zuzendaritzako funtzionario batek egingo ditu; honek hitza izango du baina botorik ez.

  3. ¿ Batzordea batzordeburuak deituta bilduko da eta sei hilean behin bildu behar da gutxienez.

  4. ¿ Batzordeak beharrezkotzat jotzen dituen laguntzaile eta aditu guztiei eskatu ahal izango die laguntza bere erabakiak hartzeko.

  5. ¿ Erabakiak bildutako kideen gehiengo soilez hartuko dira, edo Batzordeak onesten dituen jardun-arauetan ezarritakoaren arabera.

Hauexek dira Apustuen Batzordearen eginkizunak:

  1. Apustuen baliozkotasuna, gertaeren emaitzak edo sarien ordainketak direla-eta erreklamazioa edo eztabaida sortzen bada, kasua aztertzea eta Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari ebazpena proposatzea.

  2. Apustuen legezkotasunari buruzko irizpideak finkatzea, erregelamendu honetako 1. artikuluko 4. paragrafoan agindutakoaren arabera.

  3. Aurreko epigrafean aipatutako apustuen legezkotasuna dela-eta sortzen diren eztabaidak aztertzea eta, behar denean, ebazpena proposatzea Joko eta Ikuskizun zuzendariari, Herrizaingo Sailak bere eskumenak baliatuta hartzen dituen zuhurtasunezko neurriak eragotzi gabe.

  4. Euskal administrazio publikoek apustuez egiten dituzten kontsultei buruzko txostenak egitea.

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 24. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz, erregelamendu honetan xedatutakoaren aurkako arau-hausteak oso larriak, larriak edo arinak izan daitezke.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 25. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hauexek dira arau-hauste oso larriak:

    1. Apustuak administrazio-baimenik gabe antolatzea, egitea edo ustiatzea, eta apustuak baimendutako lokaletatik kanpo edo baimendu gabeko pertsonen bitartez egitea.

    2. Apustu-enpresen sozietate-kapitala arauz ezarritako mugetatik behera murriztea.

    3. Akzio edo partaidetzak eskualdatzea Administrazioaren baimenik gabe.

    4. Baimendutakoak ez beste joko-makina edo elementu batzuk banatzea edo merkaturatzea, eta homologatu gabeko joko-elementuak edo osagaiak erabiltzea eta material horiek iruzur egiteko asmoarekin aldatzea edo manipulatzea.

    5. Jokoa kudeatu, antolatu eta ustiatzen duten enpresetako langileek eta zuzendariek, akzionistek, partaideek edo titularrek, bai eta haien ezkontideek eta lehen graduko aurreko zein ondorengo ahaideek ere, enpresa horiek kudeatzen edo ustiatzen dituzten apustuetan parte hartzea, zuzenean zein beste batzuen bidez.

    6. Apustuak edo haien oinarrian dauden lehiaketak manipulatzea apustuen sarien banaketa eta portzentajeak aldatzeko asmoarekin.

    7. Apustu-lekuetan maileguak ematea paragrafo honetako d) idatz-zatian aipatutako pertsonek.

    8. Barneko zein kanpoko apustuak ustiatzeko baimenak datu faltsuak edo manipulatutako agiriak aurkeztuta lortzea eta baimena emateko oinarri izan diren arauak haustea.

    9. Baimena emateko ezarritako baldintzak ez betetzea.

    10. Apustulariei irabazitako kopuruak, osorik zein zati bat, ez ordaintzea, arau-hauste larritzat jotzen ez bada.

    11. Baimenik gabeko lokaletan apustuak egiten uztea.

    12. Adingabekoei apustuak egiten uztea.

    1. Jokoen publizitateari buruzko arauak haustea.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen arabera arau-hauste oso larritzat hartu behar diren gainerako ekintza eta omisio guztiak.

  3. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 26. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hauexek dira arau-hauste larriak:

    1. Debekatuta dutenei joko-lokaletan sartzen uztea.

    2. Organo eskudunei apustuak ongi kontrolatzeko behar duten informazioa ukatzea eta apustulariek eskuko ez izatea Lasterketa Kodea, apustuen arautegia edo erreklamazio-liburua.

    3. Agintaritzako agenteek eta, zehazki, horretan diharduten funtzionarioek garatzen duten kontrol eta zaintzako ikuskatzailetza-ekintzari uko egitea edo oztopoak jartzea.

    4. Zaldiak aritzen diren kirol edo norgehiagoka jardueretan oinarritutako apustuetarako lokaletan eta makinetan baimenaren egiaztagiria ez agertzea.

    5. Lokaletan segurtasun-neurriak ez egotea edo kaxkarrak izatea.

    6. Apustulariei irabazitako kopuruak, osorik edo zati bat, ez ordaintzea, kopurua 3.005,06 euro edo gutxiago denean.

    7. Lokalaren gehieneko edukieraren arabera, baimentzen direnak baino pertsona gehiago onartzea.

    8. Jokalariak adeitasunik gabe tratatzea, bai apustu egitean, bai kexak edo erreklamazioak aurkeztean.

    9. Joko-establezimenduetarako ezarritako ordutegi-mugak gainditzea.

    10. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen arabera arau-hauste oso larritzat hartu behar diren gainerako ekintza eta omisio guztiak.

  4. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 27. artikuluan xedatutakoari jarraiki, hauexek dira arau-hauste arinak:

    1. Apustu-lokaletako sarrera-ateetan adingabekoak ezin direla sartu dioen idazkunik edo kartelik ez egotea.

    2. Apustu-lokalean erregelamendu honetan xedatutakoaren aurkako idazkunak, errotuluak edo antzekoak jartzea.

    3. Urtebetean hiru arau-hauste arin egitea.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legearen arabera arau-hauste arintzat hartu behar diren gainerako ekintza eta omisio guztiak.

  5. ¿ Erregelamendu honetan bildutako arau-hausteen zehapenen zenbatekoak Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legean eta ezarri dira eta zehapenok ezartzeko prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioen Zigortzeko Ahalmenari buruzko otsailaren 20ko 2/1998 Legean.

Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzen duen azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondoren apustuen antolamendua finkatuko da:

  1. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan apustuak antolatu, ustiatu eta kudeatzeko hiru baimen emango dira gehienez.

  2. ¿ Euskal Autonomia Erkidegoan gehienez ere 75 lokalek izango dute apustu-txartelak jaso, erregistratu edo balidatzeko baimena. Apustu-lokal gisa gaitzen diren joko-aretoak kontuan hartuko dira aurreko kopuru horretan.

  3. ¿ Joko-kasino, bingo eta joko-aretoetan hiru apustu-makina jar daitezke gehienez, hain zuzen ere, apustu-makina bat B edo C motetako 12 makinako, edo zatikiko, apustu-lokal gisa gaitzen diren joko-aretoez xedatutakoa eragotzi gabe.

  4. ¿ Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko ostalaritzako establezimendu, dantza-areto, dantzaleku, diskoteka eta hoteletan 1.500 apustu-makina instala daitezke.

  5. ¿ Ostalaritzako establezimendu batean apustu-makina bat instalatu nahi bada, erregelamendu honetako 28. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta lehengo instalazio-baimena indarrean badago, lehenbizi baimen horren indarraldia iraungi behar da, titularrak instalazioarekin ados dagoela berariaz adierazi eta adostasuna Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren aurrean formalizatu ezean.

  6. ¿ Xedapen gehigarri honetako 4. paragrafoan adierazitako lokaletan apustu-makina automatikoak baizik ezin dira jarri; lokaleko langileek ezin dute hauetan esku hartu.

Apustuen ustiapena esleitzen zaien enpresek ondokoak egin ahal izango dituzte:

  1. ¿ Apustu-lokalak instalatu; gutxienez 8 eta gehienez 25 funtzionamenduan izan behar dituzte etengabe.

    Gehieneko eta gutxieneko kopuru horietan apustu-lokal gisa gaitutako joko-aretoak ere zenbatuko dira, erregelamendu honetan ezarritako baldintzen arabera.

  2. ¿ Ostalaritzako establezimendu, kasino, bingo eta joko-aretoetan apustu-makinak instalatu, erregelamendu honetan ezarritako mugekin, hain zuzen ere, 100 makina gutxienez eta 500 gehienez.

    Apustu-lokal gisa gaitutako joko-aretoetako makinak betekizun horretatik salbu daude.

  3. ¿ Apustuak sistema informatiko interaktibo edo telefonikoen bidez edo bestelako komunikazio- edo konexio-sistemaren baten bidez ustiatu, erregelamendu honetan eta berariazko arauetan ezarritakoari lotuta.

  1. ¿ Zaldiak aritzen diren kirol edo norgehiagoka jardueretan oinarritutako apustuak berariazko araudian baimentzen direnak eragotzi gabe egingo dira.

  2. ¿ Zaldiak aritzen diren kirol edo norgehiagoka jardueretan oinarritutako elkarrekiko apustuetan, erregelamendu honetan xedatuta ez dagoen guztian, zaldiak aritzen diren kirol edo norgehiagoka jardueretan oinarritutako apustuei buruzko berariazko araudian xedatutakoa izango da aginduzko.

  1. ¿ Erregelamendu hau indarrean jartzen denean Euskal Autonomia Erkidegoko frontoietako pilota partidetan egiten diren apustuek bere hartan jarraitu ahal izango dute, ondokoak betez gero:

    1. Partida bakoitzean ezin da egon artekari bat bainogehiago edukierako 100 pertsonako edo zatikiko, eta, guztira, 18 gehienez. Sari-finaletan eta txapelketetako partidetan, artekarien kopurua edukieraren araberakoa baino %30 handiagoa izan daiteke, baina gehienez ere 18 egon daitezke.

    2. Xedapen honen ondorioetarako, artekariak dira gertaera antolatzen duen enpresak ikusleen artean egiten diren trabesetan bitartekari gisa aritzeko baimentzen dituen pertsonak.

    3. Trabes horiek gertaerara bildutakoek soilik egin ditzakete, zuzenean eta lokalean bertan.

    4. Apustuaren gehieneko zenbatekoa 600 euro izango da.

    5. Gertaera antolatzen duen enpresak apustuen gordekinak edo egiaztagiriak emango dizkie apustulariei, erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera.

    6. Enpresa antolatzaileak irabazleen zenbatekoen %16 atxiki dezake gehienez komisio gisa.

    7. Gertaeraren antolatzailearekin ados jarriz gero, apustu-enpresak apustu-makina homologatuak jarri ahal izango ditu, bai eta apustuak norberak erregistratzeko zerbitzuak ere, hain zuzen ere bi unitate esparruaren edukierako 5.000 pertsonako edo zatikiko.

    8. Apustu-enpresek instalatutako joko-elementuen gaineko erantzukizuna izango dute, erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera.

    9. Aldi baterako eta behin-behinekoak direnez gero, apustu-makina hauek ez dira kontabilizatuko erregelamendu honetan ezarritako antolamenduaren ondorioetarako.

  2. ¿ Gainera, erregelamendu honetako eranskineko (apustuak baimenduta dauden gertaerak) herri kirolen ataleko gertaeretan xedapen honetako 1. paragrafoan aipatutako betekizunei lotuta egin daitezke apustuak, esparru itxietan eginez gero.

  3. ¿ Halaber, herri kirolak ataleko aire zabaleko gertaeretan ere egin daitezke apustuak, bai eta traineru-estropadetan ere, xedapen honetako b), c), d) eta e) betekizunei lotuta.

  4. ¿ Artikulu honetako aurreko paragrafoetan aipatutako gainerako gertaeretan eta bestelako zeinahi gertaeratan (honelako lokal, esparru eta barrunbeetan egiten direnetan) oinarrituta zeinahi bitarteko edo sistema erabiliz egiten diren barneko zein kanpoko apustuak Euskal Autonomia Erkidegoko apustu-enpresek antolatu behar dituzte. Enpresok apustu horien gaineko erantzukizuna berenganatuko dute erregelamendu honetan ezarritakoaren arabera eta bertako baldintzei lotuta.

  5. ¿ Xedapen gehigarri honetako 4. paragrafoan zehazten diren kirol esparruetan egiten diren barneko apustuei erregelamendu honetan apustu motez, apustuen zenbatekoen mugez, apustuen balidazioaz, koefizienteez eta sarien ordainketaz ezarritakoa aplikatuko zaie. Horrez gainera apustularientzako informazioaz eta joko-langileez ezarritakoa ere aplikatuko zaie.

  6. ¿ Xedapen gehigarri honetan aipatutako gertaeretarako instalazioak eta apustu-makinak gertaera baino bi ordu lehenago has daitezke funtzionamenduan eta hura amaitu eta ordubete geroago gelditu behar dira.

  1. ¿ Urpeko jarduerak

    Urpeko arrantza

    Kirol urpekaritza

    Igeriketa hegalekin

    Apnea

    Sorospena

  2. ¿ Xakea

  3. ¿ atletismoa

    Aire zabaleko pista

    Krosa

    Errepideko lasterketa

    Pista estalia

  4. ¿ Badmintona

  5. ¿ Saskibaloia

  6. ¿ Eskubaloia

    Eskubaloia

    Hondartzako eskubaloia

  7. ¿ Beisbola eta softballa

    Beisbola

    Softballa

  8. ¿ Billarra

  9. ¿ Bola-jokoa

    Petanka

    Bowlinga

    Palmako bola-jokoa

    Palentziako bola-jokoa

    Leongo bola-jokoa

    Bolatokia

    Arabako bola-jokoa

    Hiru olako bola-jokoa

    Toka

    Pasaboloa

    Hiru txirlo

    Calva

  10. ¿ Boxeoa

    Boxeoa

    Kickboxinga

    Full-Contacta

    Thaiboxinga

    Aiki-Wudoa

  11. ¿ Ehiza eta arrantza

    Ehiza

    Erakustxakurrak

    Ibilbidea

    Ehiza xehea txakurrarekin

    Oilagor-ehiza

    San Hunberto

    Ehiza arkuarekin

    Arrantza

    Kontinentala

    Itsasokoa

  12. ¿ Txirrindularitza

    Ziklo-krosa

    Trialsina

    Mendiko bizikleta

    Pista

    Errepideko lasterketa

    BMX

    Gimnasioko txirrindularitza

    Castinga

  13. ¿ Aireko kirolak

    Parapentea

    Delta hegala-hegaldi askea

    Paraxutismoa

    Motordun hegaldia

    Beladun hegaldia

    Hegaldi akrobatikoa

    Aerostatika

  14. ¿ Neguko kirolak

    Eski alpetarra

    Iraupen-eskia

    Eski-jauziak

    Eski artistikoa eta akrobatikoa

    Snowboarda

    Telemarka

    Mushinga-lera txakurrarekin

    Curlinga

    Izotz gaineko lasterketak

    Skyboba

  15. ¿ Motor-kirolak

    Automobilismoa

    Mendia

    Rallyak

    Zirkuitua

    Autokrosa

    Krosa

    Kartinga

    Slaloma

    Klasikoak

    Quadak

    Motoziklismoa

    Triala

    Moto txikiak

    Motokrosa

    Enduroa

    Abiadura

    Stadium motokrosa

    Turismoa

    Motonautika

    Uretako motorrak

  16. ¿ Esgrima

  17. ¿ Uretako eskia

  18. ¿ Futbola

    Futbola

    Areto-futbola

    Hondartzako futbola

  19. ¿ Gimnasia

    Artistikoa

    Erritmikoa

    Ohol-jauziak

    Minitramp bikoitza

    Kirol aerobica

  20. ¿ Golfa

  21. ¿ Halterofilia

  22. ¿ Herri kirolak

    Soka tira

    Harri-jasotzea

    Trontza

    Aizkora

    Idi probak

    Zaldi probak

    Asto probak

    Sega

    Lokotx apustua

    Txinga eroatea

    Ingude altxatzea

    Orga jokoa

    Zaku lasterketa

    Lasto jasotzea

    Ontzi eroatea

    Lasto botatzea

    Harri-zulatzaileak

  23. ¿ Hipika

    Oztopo-jauziak

    Lehiaketa osoa

    Heziera

    Raida

    Martxa

  24. ¿ Hockeya

    Aretokoa

    Belarretakoa

  25. ¿ Judoa

    Judoa

    Kendoa

    Aikidoa

    Wu-Shua

    Jiu-Jitsua

    Borroka

    Sanboa

  26. ¿ Karatea eta taekwondoa

    Karatea-Kumitea

    Karatea-Katak

    Kenpoa

    Kung-Fua

    Tai-Jitsua

    Taekwondoa

    Pencak-silata

  27. ¿ Mendia

    Orientazioa

    Mendiko eskia

    Mendi-lasterketak

    Eskalada haitzetan

    Kirol eskalada

    Alpinismoa

    Mendiko ibilaldiak

    Martxak

    Amildegi-jaitsiera

    Espeleologia

  28. ¿ Igeriketa

    Igeriketa igerilekuan

    Waterpoloa

    Sinkronizatua

    Distantzia handikoa

    Jauziak

    Aquagima

  29. ¿ Padela

  30. ¿ Patinajea

    Hockeya

    Lasterketak

    Artistikoa

    Lerroan

    Skate boarda

    Izotz gaineko hockeya

    Izotz gaineko patinaje artistikoa

  31. ¿ Pilota

    Plaza librea

    Trinketea

    Ezkerreko hormako frontoia

    Frontenisa

  32. ¿ Piraguismoa

    Ur lasaietakoa

    Ur-amiletakoa

    Kayak surfa

    Kayak poloa

  33. ¿ Arraunketa

    Eserleku finkoa

    Eserleku mugikorra

    Arraunergometroa

  34. ¿ Errugbia

    Errugbia

    7ko errugbia

  35. ¿ Squasha

  36. ¿ Surfa

    Body boarda

    Surf boarda

  37. ¿ Mahai-tenisa

  38. ¿ Tenisa eta berari lotutakoak

  39. ¿ Tiroa

    Zehaztasuneko tiro olinpikoa

    Plater-tiro olinpikoa

    Uso-tiroa

    Helize-tiroa

    Arku-tiroa aire zabalean

    Arku-tiroa aretoan

  40. ¿ Triatloia

    Triatloia

    Neguko triatloia

    Duatloia

  41. ¿ Bela

    Olinpikoak

    Olinpiko ez direnak

    Kruzeroak

    Windsurfa

  42. ¿ Boleibola

    Aretokoa

    Hondartzakoa

  43. ¿ Eranskin honetako aurreko epigrafeetan ageri ez diren beste kirol edo norgehiagoka modalitate batzuk.

  44. ¿ Erregelamendu honetan xedatutakoaren arabera apustuen oinarri izan daitezke kirolaz besteko gertaerak.