Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarriluen 10eko 28/1989 DEKRETUA, Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordea eratzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 520
  • Xedapen-zk.: 28
  • Xedapen-data: 1989/01/10
  • Argitaratze-data: 1989/02/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ingurumena

Testu legala

Euskal Herritk Autonomia-Elkartearen eremuan, zenbait dira ingurugiro-alorraz aritzen diren erakundeak, eta sakabanaketa horrek, elkar lana egin beharra dakar ingurugiro-politikan eginkortasun haundiagoa lotzeko. Elkar lan hori, ez da akitu behar eratzen den tresnaren baitan, batzorde hori osatzen duten erakundeen ihardutze-eremuetara zabaldu behar da, horien diruegitamu-ahaleginen zentzapide eta emankortasunaren alde jokatuz eta ihardutze-egitamuak batean taiutzeko aukera emanez. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordea, beraz, ihardutze-erizpideen batuketa bidezkoa egin ahal izateko tresna eratzen da, ingurugiro-politika eginkorra eta benetako egoerari lotuta modu egokiagoaz gauzatzeko bidea eman dezaten oinarrizko azpiegiturak sortuz eta hobetuz, eta bizilagunak gai horretaz jabetzea eta senti araztea suzta ditzaten inguruari buruzko hezkuntza-egitarauen garakuntza bultzatuz. Horiek horrela eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1989.eko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau XEDATZEN DUT: 1. Atala.- Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordea eratzen da, Euskal Herriko Autonomia-Elkartean ingurugiro alorraz aritzen diren Administrazio ezberdinen elkarren arteko harremanetarato eta eurek eskuhartzeko tresna. 2. Atala.- Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordeak Osoko Bilkuraz ihardungo du, eta Batzorde-atalez, gaiak hala eskatu izanez gero. 3. Atala.- Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen egitekoak honako hauek dira: - Batzordean ordezkatutato Erakundeek inguru giro alorrean egin ditzaten iharduketa guztiei dagozkien jarraipen-lanak elkarkidetzeko eta gauzateko suztapena. - lngurugiro-alorreko agintepideak betearazteko ardura duten ihardutu-sail guztiei ihardutze-saloak aurkeztea. - Estatu-mailako ihardutze-egitarauen esparruaren barruan, Autonomia-Elkartean burutu beharreko ingurugiro-iharduketa guztien elkartideketa suztatzea, eta bai Erresumako Administraziotik eta Europako Elkarteetako Erakunde ezberdinetatik igurugiroari buruz jasotako argibideak prestatzea. - Batzordean ordezkatutako Erakundeek igurugiro-alorrean egin ditzaten araupidetze-egitasmogaiez jabetuta egotea. - Igurugiroari buruz bateango hezkuntza-politika gauzatzeko saloak egitea. - Batzordekide guztien adostasunez, barruko ihadutze-arauak finkatzea. 4. Atala.- 1. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen Osoko Bilkuran, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburua izango da Batzordeburua eta beste Batzordekideak, honako hauek izango dira: - Arabako Foru-Aldundiko Herrilan, Garraio eta Ingurugiro-Saileko Foru-Ahalduna. - Bizkaiko Foru-Aldundiko Hirigintza eta Ingurugiro-Saileko Foru-Ahalduna. - Gipuzkoako Foru-Aldundiko Hirigintza, Arkitektura eta Ingurugiro-Saileko Foru-Ahalduna. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Saileko Ingurugiro-Sailordetzako Ingurugiroaren Kalitate-Zuzendaria. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Saileko Ingurugiro-Sailordetzako Ingurugiro-Baliabideen eta Ur-Administrazioaren Zuzendaria. Euskal Udalen Elkarteko odezkari bat. 2. Aztertu beharreko gaiak hobeto ulertzeko bidezko eritzitako Agintariei eta langileei baimena eman ahal izango zaie Osoko Bilkuran egon daitezen. 3. Ingurugiro-Sailordetzako Teknikari batek egingo du Idazkari lana. 5. Atala.- 1. Batzordeburuak egingo du deia Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordeko Osoko Bilkurarako, bi hilabetetik behin gutxienez. Batzordea osatzen duten erakundeetako ordezkariren batek horrela eskatu izanez gero ere deia egin behar izango du Batzordeburuak, eskaria egin dadinetik hasi eta 15 eguneko epearen barruan. 2. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen Osoko Bilkurarako deiekin batera, bilkuran aztertu beharreko gaien zerrenda agertu behar izango da. 6. Atala.- Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen Osoko Bilkuran kide guztien adostasunez hartuko dira erabakiak. 7. Atala.- 1. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordeko Batzorde-atalek honako egiteko hauek izango dituzte: - Osoko Bilkuran eztabaidatzeko eraman daitezen gaiak arakatu eta prestatzea. - Ingurugiro-Batzordeko Osoko Bilkurari saloak aurkeztea, horrek aztertu ditzan. 2. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen Osoko Bilkuran finkatuko dira Batzorde-atalek barne iharduketarako jarraitu beharreko arauak. 8. Atala.- 1. Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordean honako Batzorde-atal hauek egongo dira: - Igurugiroa eta Bertango Eraginari buruzko azterlanak. - Kutsadura eta ondakinak. - Ingurugiro-gaiei buruzko hezkuntza eta zabalkuntza. - Legebideak eta Diruegitamuak. 2. Baimena ematen zaio Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordearen Osoko Bilkurari egon dauden Batzorde-atalak aldatuko edo ezabatzeko bai eta bidezko eritzitakoak sortuko ere. 9. Atala.-Euskal Herriko Ingurugiro Batzordeko Batzorde-ataletan honako hauek egongo dira: - Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro-Sailordetzako Zuzendari bat, Batzorde-atalburu ihardungo duena. - Arabako Foru Aldundiko Ingurugiro-Zuzendari Nagusia. -Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurugiro-Zuzendari Nagusia. -Gipuzkoako Foru-Aldundiko Ingurugiro-Zuzendari Nagusia. - Euskal Udalen Elkarteko ordezkari bat. - Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordea osatzen duten Erakundeen ordezkari bakoitzak hautatutako teknikariak. 2. Batzorde-Atalburuak izendatutako Teknikariak ihardungo gu Idazkari. GElGARRIZKO XEDAPENA Euskal Herriko Ingurugiro-Batzordeak egin beharreko ihardunak, martxoaren 11ko 27/1987 Dekretuak onartutako agintepide-banakaketaren kaltetan gabe burutuko dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburuari esku ematen zaio Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen erabakiak hartzeko. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biaharamonean hartuko du indarra. Gasteizen, 1989.eko urtarrilak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro-Sailburua, JOSE MIGUEL MARTIN HERRERA.