Arautegia
InprimatuUrriaren 21eko 236/1986 DEKRETUA, Portuko Lanei buruzko Araudia onartuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lurralde-Antolaketa eta Garraioak
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 225
- Hurrenkera-zk.: 2507
- Xedapen-zk.: 236
- Xedapen-data: 1986/10/21
- Argitaratze-data: 1986/11/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Irailaren 30eko 202/86 Dekretoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deia egin denez, nahitaezko da, langilegoak hauteskunde horietan parte hartu ahal izateko, Sail honek, beharrezko diren neurriak hartzea. Horretarako, Langdegoaren Estatutoko 37.3 artikuluak ezartzen duena kontutan hartuz, Euskadiko Lan Harremanetarako Kontseiluari informea aurrez eskatu ondoren, bidezko da indarrean dauden legeek agintzen dutena betetzea Autonomia Estatutoko 12.2 artikuluak dioenaren arabera; horiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Artikulua.- 1986.eko Azaroaren 30eko hauteskundeetan hautesle diren eta Langileagoaren Estatutoari buruzko Martxoaren 10eko 8/80 Legeko 37.1 artikuluak ezartzen duen asteroko atsedenegunaz baliatzerik ez duten langileek, hauteskundeekiko eginbeharrak betetzeko ordainketaren gai izango diren ordu batzutarako eskubidea izango dute, ordu horien iraupena era honetan zehaztuko dela: a) Ohizko, legezko edo itunepeko lanorduak eta hauteskundeetarako kolejioak zabalik dauden orduak oso-osoan berdinak baldin badira, lau orduko eta ordainketaren gai izango den baimenenerako eskubidea izango dute langile horiek. b) Langileen lanorduak hauteskundeetarako kolejioen zabal-orduen barruan zati batetan sartuta baldin badaude eta baterako orduak lau ordu edo gehiago baldin badira, baimena lau ordukoa izango da; baterako orduen iraupena lau ordu baino txikiagoa baldin bada, lanorduak eta hauteskundeetarako kolejioen zabal-orduak batera datozeneko denborakoa izango da baimena. c) Aurrez aipatutako kasuak kontutan hartuz, enpresan finkatutako ohizko, legezko edo itunepeko lanorduak baino ordu gutxiago egiten dituzten langileak izan daitezenean, beren lanorduen eta enpresan ohizkoak direnen heinean gutxituko da ordainketaren gai den baimena. d) Hauteskundeetarako Kolejioek dituzten orduekin, ez osoan eta ez zati batetan ere, bat ez datozen lanorduak izan ditzaten langileek, ez dute izango ordainketaren gai den baimenerako eskubiderik. 2. Artikulua.- Aurreko artikuluan esandakoak gertatzen direnean, lanaren antolakuntza kontutan izanik eta langileen legezko ordezkarien informea entzun ondoren, enpresariari dagokio banatzea aldiak, langileek botatzera joateko izango dituzten baimen aldiak. 3. Artikulua.- Hauteskunde mahaiko kide edo interbentore direla egiazta dezaten langileek, ordainketaren gai den baimenerako eskubidea izango dute hauteskunde egunean, halaber, egun horren bihararnuneko lanorduak bost orduz gutxitzekoa ere. Apoderatuak direla egiazta dezatenek, hauteskunde egunean ordainduak izateko baimen baten eskubidea izango dute. Langile horietakoren batek hauteskunde egunaren bezperako kaueko lantxanda edukiko balu, interesatuak eskatu ondoren, enpresa horrek txanda aldatu egin beharko dio. 4. Artikulua.- Aurrikusitako lanordu-gutxitzea, Langileen Estatutoko 37.3 art.-ak agindutakoaren arauera, langileek zergati guztiagatik hartu ohi duten ordaiketaren beherapenik egin gabe gauzatu beharko da eta, hori frogatzeko, botazioko ziurtagiria aurkeztea nahiko dela edo, hala izanez gero, dagokion hauteskunde-mahaiaren egiaztagiria. Agindu honek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratua izan dadin egun berean hartuko du indarra. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 12. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.Arrantzako lanen eta horien lagungarri diren industria eta zerbitzuen eboluzioaren eraginez portuko egiturak aldatuz joan dira apurka-apurka, portuak, duela gutxi arte ez zeuden eta mugimenduak sortzen dituzten ekonomi-sail desberdinak bateratzen direneko industria tegi batzuetan bihurturik. Guzti honi, portuaren esparruan hateratzen diren arrantzarekin zer ikusirik ez duten beste sail batzuen hazera eta hiriek, hutsuneak bilatzeko saiakuntzan portuarengan egiten duten geroz eta presio handiagoa gehitzeak, portuaren eremu txikietan aurrera eramaten diren lanak arautzea beharrezkoa egiten du, horien funtzionamendua arrazionalizatzeko eta gerorako portu-industria aurrerakoi eta konkurrente baterako oinarrizko parametroak finkatzeko. Portuei buruzko Legeko 31 artikuluan agindutakoari jarraituz idatzitako Araudi honek, portuko aldeetan aurrera eraman daitezen lan desberdinetarako jarraitu behar diren normak ematen ditu eta, portuetako politika zuzentzen duen norberaren onura eta zerbitzu publikoaren ideia arteko oreka gordetzeko beharrezkoak diren neurri ezigarriak jasotzen ditu. Horren arabera eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzako Kontseiluak bere 1986.eko Urriaren 21eko bileran aztertu eta onartu ondoren, zera ERABAKITZEN DUT: I ATALBURUA. EREMUA ETA KONPETENTZIAK 1. Artikulua.- Aplikatze eremua. Araudi hau Euskal Herriko Autonomia Elkartearen menpe dauden portuetan eta portu-instalazioetan aplikagarria da eta, honi lotuta daude aipatutako.portu edo instalazioetan etengabe edo zirkunstantzialki aurkitzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, ibilgailuak, bukeak, makineria, instalazioak, gaiak eta merkatal gaiak. 2. Artikulua.- Helburua. Araudi honen helburua portuko lanak antolatzea, instalazioen eta zerbitzuen erabilpena kontrolatzea eta sortzen diren hausteak zigortzea da. 3. Artikulua.- Portuko agintaritza. Portua arautzea, portuko zerbitzuen arteketa eta kontrola eta, Euskal Herriko Autonomia Elkartearen aginte diren portuetan eta portu-instalazioetan aurrera eramaten diren lanei buruzko guztia Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailari dagokio. 4. Artikulua.- Beste Agintaritza batzuk. Gainerako agintaritza publikoek, beraiei dagokien aginteak egiteratzerakoan, portuko aldean aritzeko ez dute horretarako bereiziki emandako baimenik beharko. 5. Artikulua.- Portuko lanen kontrola. Portuetako aldeen eta horietan egin daitezen lanen kontrola, Portuetako Zerbitzuen Buruzagiek egingo dute zuzenki, beraiek edo portuko langilegoaren bidez. Portuko langilegoaren, bai tinkoaren eta bai noizbehinkakoaren lana da portuko aldean dauden obretan, instalazioetan, gaietan eta merkatal gaietan kalterik sortu ez dadin zaintzea, Araudi honetako erabakiak eta beraien nagusiengandik jasotako aginduak bete eta beteraztea, bai eta egindako lanak kontrolatzea, portuko aldean ordenua mantentzea eta aurki ditzaketen irregulartasunak salatzea.II ATALBURUA. GAINALDEEN ERABILPENA 6. Artikulua.- Erabilpen iraunkorra. Iraunkor izaerako obra edo instalazioekin portuko dome:inu publikoaren erabilpenak, erabilitako aldeaz bera bakarrik baliatzea edo erabilitako espazioaren geroa nabariki baldintzatzen duela suposatuz, administrazioaren aldetikako dagokion kontzesioari lotuta egongo da, indarrean dagoen legediari jarraituz tramitatuko delarik. 7. Artikulua.- Aldibaterako erabilpenak. Aldibaterako izaerako erabilpenak edo bera bakarrik haliatzea suposatzen ez duten erabilhenak, administrazioak aurretik eman bcharko dicn baimenari lotuta egongo dira. 8.- Artikulua.- Herrilanak. Udalek edo portuko agintaritzatik kanpoko Erakunde Publikoek, portuko aldean jende guztiaren erabilpen edo/eta zerbitzurako izango diren eta, ez portuan dauden eta egongo diren aktibitateei eta ez hirugarren batzuei ere kalte larririk sortuko ez dieten obrak egin nahi ditzatenean, aurretik obra horietarako baimena lortu beharko dute Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuarengandik. 9. Arlikulua.- Obren destinua. Aurreko artikuluak aipatzen ditueneko obren emaitza portuari lotuta geldituko da, eta portuko beharrek hala eskatuz gero, portuko agintaritzak, egindako obrak hirrindu edo destinuz aldatu ahal izango ditu. Edozein modutara ere, eraikitakoa mantentzea edo konpontzea obrak egin zituen Erakundearen egitekoa izango da, bestela Portuko Administrazioak egingo duelarik haren knntura. 10. Artikulua.- Hariteriak eta sareak. Elektra edo telefono hariterien bidez edo uraren saneamendu edo horniketarako lurra, airea eta lurrazpia okupatzea, aurretik jaso beharko den administraziozko baimen bat lortu beharrari lotuta egongo da. Beti ere, hariteria eta sare horiek lurrazpikoak izaten ahaleginduko da. 11. Artikulua.- Kontzesioen eta baimenen erregimena. Kontzesioak eta baimenak, horiek ematerakoan ezar tzen diren baldintzen, Araudi honetan agindutakoaren eta aplikagarria den gainerako legediaren arabera zu zenduko dira. Kontzesioak eta baimenak emateak, ez die horien titolarrei legez lortu behar diren baimen edo lizentziak lortu beharra kentzen. 12. Artikulria.- Baimenik gabeko okupazioak. Portuko aldean dagokion administraziozko kontzesio edo baimenik gabeko instalazio, eraikuntza edo beste edozein ezarrera egingo baIitz, Lurralde Ordezkariak obrak gelditzea aginduko du eta interesdunari 15 eguneko epearen barruan dagokion administraziozko kontzesio edo baimena eska eraziko dio. Epe hori igaro ondoren interesdunak ez balu dagokion kontzesioa edo baimena eskatu edo, eskaera egin ondoren hau ukatua izango balitz, Lurralde Ordezkariak, egoki derizkion epe baten barruan, eraikitakoa birrintzea eta aldea deslojatzea aginduko du. Epe hori igaro ondoren interesdunak ez balu egin beharrckoa egin, Lurralde Ordezkariak zuzenki aginduko ditu birrinketa eta desloja horiek interesdunaren kontura. 13. Artikilua.- Kontzesio eta baimenen erabilpena. Kontzesionariak edo baimenaren titularrak ezingo ditu baimenduetatik ezberdinak diren lanak egin; aurkako kasuan, kontzesio edo baimenaren balio-galtzeari edo kontraerabakitzeari ekingo zaio. Hala ere, egin nahi den lan berria lehenengo baimendutakoaren antzekoa izango balitz, Administrazioak, komenigarria dela eta hirugarren batzuren kaltetan joaten ez dela baderizkio, erabilpenaren aldaketari baimena eman ahal izango dio. 14.Artikulua- Obra berria egitea. Kontzesionariek edo baimenen titularrek beren instalazioak egin nahi dituzteneko gainaldeak okupatzea suposatzen ez duen edozein obra berrirentzat, aurretik Lurralde Ordezkariaren baimena lortu beharko da. Aurkakrl kasuan, honek, ekar ditzaken zigorren kaltetan gabe, eraikitakoa haien kontura birrintzea agindu ahal izango du. 15. Artikulua.- Instalazioen iraunarazpena: Kontzezionarien edo baimena titularren jabetzapeko instalazioak edo eraikuntzak iraunarazpen-egoera czin hobean mantendu beharko dira. Horri dagokionez beharrezkoak iruditzen zaizkion iraunarazpen eta mantenimendu obrak egiteko eskea egin diezaieke Administrazioak horiei eta, eskabide horri uko egitea gertatuz gero, horien pentzutan gauzatzea obra horiek. 16. Artikulua.- Kontzesioak eta baimenak uztea. Kontzesio edo baimen baten titularrak, ernanketako baldintza zerrendan adierazten zaizkion eginpeharrak bete eta Administrazioak bere oneritzia eman ondoren, baitartekoei itz diezazkieke heuren eskubideak. Baldintza hauek betetzeke egindako uzketak, kontzesioaren edo baimenaren iraungipena edo indargabetzea dakar. Uzketa egin ondoren, igortzailoaren eskubide eta beharki guztiak ordezkatuko ditu titular berriak. 17. Artikulua.- Mugiezin mugakideak Portu-aldearekin muga egiten duten mugiezinak, kokapen hori dela eta, lege-zorrei atxekiko zaizkie. Migizien horiek portu-aldetik bakarrik sar daitezenean, sarrera hori, portuko polizia-arau eta horren antolaketa orokorrari egokituko zaizkio. 18. Artikulua.- Garbi-ikuzia. Guztiz galerazita dago portu-aldean hondakinak, zakarrak edo, orohar zaborrak lagatzea. Mugiezinetako obretatik bukeen konponketetatik, merkatalgaiak erabiltzetik edo beste edozertatik etorritako hondakinak horiek sor ditzatenek pillatu eta kendu beharko dituzte. Hutsegileek, Araudi honetan agindutakoaren arauera zigortuko dira. 19. Artikulua.- lragarpenak. Publizitatezko nahiz argipideak ematezko iragarkiak jartzea, aldez aurretik Lurralde Ordezkariak bairnen:i ernateari egokituko zaio. Ez da inola ere itsasotik ikus daitekeen etenkako iragarki gorri edo berde argitsurik onartuko, galerazpen hori, hortu-aldearekin muga egiten duten mugiezinen kanpo-ormetan kokatutako iragarkientzat ere lraliagarria delarik. 20. Artikulua.- Xehapenak aurkeztea. Kontzesioen edo baimenen titularrak. bereziki, eta baliatzadeak orohar, portuko agintaritzak eska diezazkien xehapenak aurkeztera behartuta daude, xehahen horiek, portuan egin ditzaten ekintzei buruzkoak izango direla. Horri dagokionez. kontzesionarien edo baimenen titularren lokaletarako sarrera izango du hortuko agintaritzak, lokale horiek eta bertan egiten diren ekintzak ikuskatzeko xedez.III. ATALBURUA. PORTUKO OBKAK ETA ZERBITZUAK EKABILTZEA 21. Artikulua.- Obrez eta zerbitzuez baliatzea. Portuko obrak eta zerbitzuak zerbitzu publikorako destinaturik daude eta Inorietaz baliatzea Araudi honek eta gainontzeko indarrean dauden erabaki erabilgarriek araupetuko dute. Pertsonak, arrainak edo merkatalgaiak ontziratzeko; Iehorreratzeko, ontziz aldatzeko eta eraman-ekartzeko, horiek biltegiratzeko eta beharrezkoak izan daitezen operazio osagarrietarako erabiliko dira hortuko obrak eta instalazioak, obra eta instalazio horietaz ezin daitekeela beste ezcrtarako baliatu Lurralde Ordezkariaren baimena izan ezik. 22. Artikulua.- Aldez aurreko baimena. Portuko obrak edo instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeak, portuko langilegoaren aldez aurreko baimena beharko du, hori doakionak horri eskatu beharko dolarik. Erabilpen hori, horietan kalteak egitea galerazteko xedez beharrezko neurriak hartuz egingo da. Aldez aurreko baimenik egotea gertatuz gero, dagokion tarifaren kontu garbiketa egingo da, horretarako, dagozkion zigorren kaltetan gabe, egon dauden xehapenak erabiliz. 23. Artikulua.- Erabiltzeko lehentasuna. Obrak, instalazioak eta zerbitzuak erabiltzeko txanda, eskabide-txandak jarriko du orohar. Dena dela ere, merkatalgaientzat edo ontzientzat arrisku larria egon edo salbantenduko ekintzak izan daitezenean, aurreko araua ken daiteke. 24. Artikulua.- Lanen arnaiera. Zerbitzuen baliatzea amaitu ondoren,, superfizie erabilgarriak, lokalak eta gainontzeko elementu guztiak, garbi-garbi eta iharduera ezin-hobean utzi beharko dituzte baliatzaileek. Horri dagokionez eta, zerbitzua erabili baino lehen, ohartutako edozcin araugabetasun edo kalteren berri emango zaio, idatziz, hortuko langilegoari. Jakinaraziko ez balitzaio, gerta litezkeen kalteen zenbatekoa, azken baliatzaileari leporatuko litzaioke. 25. Artikulua.- Zerbitzuak ordaitrtzea. Obrak, instalazioak eta zerbitzuak erabiltzea, indarrean dauden legeen arauera, dagozkion tarifak ordaintzeari atxikita egongo da. Baliatzadea, tarifen behar bezalako kontu garbiketa egiteko, beharrezko zehalpenak aurkeztera behartuta dago. Xehapenak aurkeztea ukatzea, xehapen ez-zehatzak aurkeztea, baita tarifak ez ordaintzea edo berandu ordaintzea, Araudi honetan eta erabilgarria diren gainontzeko arauetan ezarritako modu eta zenbatekoan zigortuko da. Eskatutako zerbitzuen aldezaurreko gutxi gorabeherako zenbatekoa jartzea eska dezake Administrazioak, horiek amaitu ondoren, kontu garbiketa eginez eta, bakoitzean dagokionaren arauera, ordainduz edo kargatuz. Tarifa bat ez ordaintzeak, hori ordaindu ez edo berme nahikorik aurkez ez dadin bitartean, obrak, instalazioak edo zerbitzuak erabiltzeko galerazpena dakar berebaitan. Artikulu honetan ezarritakoa portuko tarifa guztientzat da erabilgarria salbuespenik gabe, baita administrazio kontzesioekiko eta baimenekiko kanonentzat ere. 26. Artikulua.- Beste pertsona edo entitate batzuk betetako zerbitzuak. Portuko administrazioarekin zerikusirik ez duten pertsonek edo entitateek bete ditzaten zerbitzuak, aldez aurre baimenduak izan beharko dute eta, Araudi honetan agindutakoari eta dagokion baimenean finka daitezen baldintzei atxikiko zaizkie. IV. ATALBURUA. PORTU ALDEETARAKOSARRERA 27. Artikulua.- Arau Orokorra. Portu aldeetara sartzea, bertan egiten diren lanetan parte har dezaten pertsonei eta ibilgailuei baimentzen zaie. HorreIakoetan, etxeak portu aldetik at kokatuta egonik, horietarako sarrera portutik bakarrik izan dezatenen oinezko sarrera bermatuko da. Modu berherean jokatuko da portu aldean etxeak dituztenekin. Nola nahi ere, presatasun, sorospen, su-itzaltzaile eta polizia zerbitzuek, beren konpetentzien jardunean, sarrera Iibrea izango dute. 28. Artikulua.- Berarizko araupeketa. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak emango ditu portu bakoitzean sartzeko eta hortik ibdtzeko arauak eta eragindako aldeak behar bezala seinalizatuko ditu. Dena dela ere, portuko langilegoaren oharrei jaramon egin beharko zaie. 29. Artikulua.- Ibilgailuen zirkulazioa mugatzea. Kaietatik dabiItzan ibigailuek, portu bakoitzeko berarizko araupeketan ezarritako mugapenei kasu egingo diete, abiadura hori, ez dela inoiz orduko 40 km-koa baino gehiagokoa izango. Metalezko paldako ibilgailuen zirkulazioa ez da baimenduko. Zirkulazioa, bestalde, baimendutako gehiengo zamari dagokionez, mugatu egingo da, hereziki sensihleak diren alde batzuk trafikoarentzat itxi daitezkeelarik. Aurreko parrafoak aipatzen dituen zamen murriztapenak, merkatalgaiak edo beste gai batzuk jartzeari ere aplika dakizkioke. 30. Artikulua.- Ibilgailuak aparkatzea. Portu aldeetan ibilgailuak aparkatzea, horretarako jarritako uneetara eta portuko ekintzekin zerikusirik duten ibilgailuetara mugatuko da. Lurralde Ordezkariak, ihardun-arrazoiak egokitzat eman dezatenean eta, portu aldean aparkatzea edo horra sartzea galerazteko xedez, bidezkoak diren aginduak emango dizkio portuko langilegoari. Era berean, egiaztatutako arrazoiak egon daitezenean eta portuko ihardunak normalki burutzeari kalterik ekar ez diezaionean, portuko ihardunekin zerikusirik ez duten ibilgailuen sarrera edo horiek aparkatzea baimendu dezake. 31. Artikulua.- Erantzunkizuna. Portu aldetik zirkula dezaten pertsonak eta ibiIgailuek, bere erantzunkizun osoaz ibiliko dira, egon dauden seinaleei jaramon eginez eta portuko langileen manueei kasu eginez. Horretarako, derrigorrezkoa izango da Zirkulazio Kodean eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak edo bera organuak emandako arauak betetzea. 32. Artikulua.- Guztientzako galerazketak eta salbuespenak. Kai-ertzetatik bi metrotara baino gutxitara, gruen ekintza-eremuan eta eskaileretarako sarbidean ibilgailuak uztea edo aparkatzea galerazi egiten da. Ibilgailuak horretarako ezarritakoez beste toki batetan jartzeko baimena bereziki etnan dadinean horren konduktoreak, portuko langilegoaren oharrak bete beharko ditu. 33. Artikulua.- Ibilgailuak kentzea. Behar ez bezala aparkatutako ibilgailuak kendu egingo ditu portuko langdegoak eta horretarako gaitutako tokietara eraman. Ibilgailu horiek depositaturik egon daitezen denbora, aparkatzeko tarifari dagokionari gehituko zaio. 34. Artikulua.- Aparkatzeko mugaketak. Beharrezkoa den gutxienezko denborara mugatuko da ibilgailuak aparkatzea, hori igaro ondoren, tokia utzi bcharko dutela. Horretarako, portuko langilegoaren aginduak beteko ditu baliatzaileak. 35. Artikulua.- Lankidetzarako ituneak. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailak lankidetzaituneak egiri ditzake Udalekin, portuko barne-aldeetako lurretikako trafikoa antolatzeko eta kontrolatzeko xedez, Udal horiek, portuko administrazioaren ahalmenak bereganatuko dituztela eta, horren ekinbideei eta Araudi honetan eta indarrean dauden gainontzeko erabaki erabilgarrietan agindutakoari jarraituz ihardungo dutelarik. 36. Artikulua.- Trafiko Agintaritza. Motorra duten ibilgailuak egindako arau-hauspenak, Zirkulazioko Kodea kontutan hartuz zigortzezkoak direnak alegia, Trafikoko Agintaritzaren aurrean salatuko ditu portuko langilegoak, horrek, bideak egin diezazkion horri eta, hala behar izanez gero, zigortu dezan, guzti hori, ekintza horrek Araudi honetako arauren bat haustea ekar lezakeelaren kaltetan gabe, hori gertatuz gero, testu honetako VII Atalburuan ezarritakoaren arauera, zigorgarria izango delarik,V. ATALBURUA. MERKATALGAIAK MANIPULATZEA ETA LEHORRERATZEA 37. Artikulua.- Merkatalgaiak zeinkatzea. Portu aldean itsaso bidez edo lur bidez sar daitezen merkatalgai guztiak, arrainak barne, zeinkatu beharko ditu bere jabeak, dagozkion inprimakiak erabiliz horretarako eta, portuko langilegoak, eskuratutako xehapenak ziurtatzeko xedez, beharrezko ekintzak egin ditzakeelarik. Merkatalgaiak zamatzea, lehorreratzea edo ontziz aldatzea, aipatutako inprimakiak aurkeztu gabe egin daitezke. Aitorpena aurkezteko ukapenak edo zuzenak ez diren xehapenak aurkezteak, portuko obrak edo instalazioak eta zerbitzuak erabiltzea galeraztea dakar. 38. Artikulua.- Arraina. Portixan sar dadin itsasotikako edo lurretikako arrain guztia, lehorreratu, ontziz aldatu edo sartu baino lehen, espezieka eta kiloka ezagutzera eman beharko da. 39. Artikulua.- Operazioak burutzea. Merkatalgaiak zamatzeko, lehorreratzeko, ontziz aldatzeko edo manipulatzeko operazioak portuko langileak emandako manuei jarraituz burutuko dira eta, obra eta instalazioetan kalteak izatea galerazteko helburua duten beharrezko neurriak hartuz. Arau orokor berberau erabiliko da, halaber, arrantzuko produktoz aurreko operazioak gauzatzeaz jardun dadinean. Dena dela ere galerazita dago kaietan arrainik manipulatzea. 40. Artikulua.- Merkatalgai arriskutsuak. Merkatalgai bat 37. artikuluan aurrikusitako moduan zeinkatuz gero, Lurralde Ordezkariari emango dio horren berri portuko langilegoak, horrek, segurantza berme nahikorik ez dagoela uste izango balu, aurreko artikuluak aipatzen dituen operazioak burutzea galeraziko duela. Operazioak baimendu ondoren, portuko langilegoaren oharrei jarraituz eta izan daitezkeen istripuak galerazteko xedez neurriak hartuz burutuko dira horiek. Operazio horiek burutzerakoan bereziki zainduko da eragindako aldea, hortik ibilgailuak eta pertsonak zirkulatzea galeraziz. 41. Artikulua.- Merkatalgaiak edo beste gai batzuk uztea. Merkatalgaiak edo beste gai batzuk uzteak portuko langilegoaren aldez aurreko baimena beharko du eta horrek adierazitako tokietan eta moduan egingo da, eta Araudi honetan eta horri buruzko gainontzeko erabakietan ezarritakoari men egingo dio. Ez da baitetsiko uzketa hori horretarako bereziki izendatutako tokietatik kanpo, ez eta maniobra-aldeetan edo kai-ertzen inguruetan ere, Iarrialdiko edo premiazko beharreko arrazoiek hala eska dezatenean salbu. 42. Artikulua.- Merkatalgaiak edo sustantzia arriskutsuak uztea. Merkatalgai edo sustantzia arriskutsu, kaltegarri edo osasunkaitzak uztea, merkatalgai arriskutsuekin operaizoak egiteari dagokionez, 40. artikuluan ezarritakoari atxikiko zaio. 43. Artikulua.- Gordailuan ezarritakoak jasotzea. Merkatal gaiak, baimendutako denboran, gordailuan ezarrita egongo dira, denbora hau luzatu ahal izango delarik erabiltzaileak aurretik eskatuz gero. Epea igaro ondoren merkatal gaiak ez badira jaso, portuko langile goak jaso ahal izango ditu horien titularraren kontura eta arriskura, sortutako gastuak eta bidezko diren zigorrak azken honek ordaindu beharko dituelarik. Aurretik baimena eduki gabe ezarritako merkatal gaiekin ere berdin jokatuko da. 44.. Artikulua.- Operazioak geraraztea. Portuko langilegoaren ustetan, operazioak aurrera eramaterakoan ez badira behar diren neurriak hartu, honek, horiek behar bezala egitea bermatzen den arte, lanak geraraztea agindu ahal izango du portuko obra eta instalazioetan kalterik sor ez daitezen. 45. Artikulua.- Erretenitutako merkatal gaiak. Portuko gordailuan ezarrita aurkitzen diren eta epailearen kontrolpean edo beste Agintaritzek erretenituta dauden merkatal gaiek edo beste gauzek, erretenitze denborak dirauen artean ere dagokien tarifa ordaindu beharko dute. 46. Artikulua.- Abandonatutako merkatal gaiak eta beste gauzak. Portuko aldean abandonatutako merkatal gaiez eta beste gauzez Administrazioa jabetuko da. Arauzko Ediktoa argitaratuko da dagokion Lurralde Historikoko Buletin Ofizialean, horien jabeak edo bere ordezkariak zorrak eskatu eta ordain ditzan hamabost eguneko epe bat emanez eta, epe hori igaro ondoren ez balu egin, enkante publiko bidez hori saltzeari ekingo zaiu, hamar egun Iehenago Lurraldeko Buletin Ofizialean iragarkia jarriko delarik. Ordainaren zenbatekoa, Hazienda Publikoaren eskubideak, horiek lekualdatzean eta jasotzean edukitako gastuak, enkanteak sortutakoak eta abandonatutako merkatal gaiei eta gauzei atxekigarri gerta daitezen gastuak kendu ondoren, gordailuan ezarrita edukiko da urtebetez, epa horretan Administrazioaren ustez abandonatutako ondasunen gain eskubidea dutela froga dezatenen eskuragarri. Urtebeteko epea igaro ondoren, Administrazioaren aurkako eskaerarik ezingo da egin. Gordailuan ezarrita edukitzeko baimendutako epea bukatu eta erretiratzeko agindua eman zenetik bi hilabete igaro ondoren, horren ardura ez balu inork eduki, modu berdinean jokatuko da. VI ATALBURUA. MUILAKETAK ETA FONDEOAK 47. Artikulua.- Antolaketa. Dagokion Portuei buruzko Plan Bereziak edo hori ezean, Portuen gaiari buruz agintea daukan Zuzendaritzak, zacnakcta-lanetara, horniketetara, konponketetara, e.a. zuzendutako aldeak finkatuko ditu eta lan horiek egin nahi dituzten bukeen muilaketarako puntuak aukeratuko ditu. Aipatutako lan horiek kaietan ezin direnean egin eta muilaketa aldeak beteak daudenean eta hustutzea beharrezkoa denean, horretarako bete behar diren fondeoak ezarriko dira. Aldi berean eta portu bakoitzaren ezaugarriak eta bertan garatzen diren lanak kontutan edukiz, bertara sarrera edukiko duten buke eta untzi motak zehaztuko dira. 48. Artikulua.- Bete beharra. Anrreko artikuluan egiten den antolaketa, guztiek ikusteko moduan agerian jarriko da portuan eta nahitaez bate beharko da, honako kasu hauetan bakarrik eginez salhuespenak: ekaitz-boladatan, salbatze-lanengatik, buke edo untziren baten matxura larriagatik edo eraginkortasun arrazoiek hori eskatzen dutenean, portuko langilegoaren baimena lortu beharko delarik aurretik. 49. Artikulua.- Muilaketen kontzesioa. Portuko domeinu publikoaren kontzesioaren zati bat bezala, Administrazioak muilatzeko lehentasuna edo esklusibotasuna eman ahal izango dio kontzesionariari, aurrera eraman nahi den lana eta portuko beharrak kontutan edukiz. Bai kasu batean eta bai bestean, muilaketen arteketa kontzesioari buruzko klausulei jarraituz egingo da. 50. Artikulua.- Zamaketa lanak. Zamaketa tanak bukatu ondoren, bukeak aukeratuta ko muilaketa utzi eta alde horretatik kanpo dagoen beste bat edo horretarako gauzatutako fondeo batetara pasa beharko du. Muilaketarako txanda portuan sartzeko txandaren arabera egongo da. 51. Artikulua.- Hornimendu, konponketa eta amarrea. Buke bat zamaketa lanetako aldea ez den beste batetan hornimendu edo konponketa lanak egiten ari bada edo lotuta soilki badago eta, bere lanak bukatzen baditu edo/eta alde hori hustutzea beharrezkoa bada, fondeo batetara pasako da, portuko langilegoaren argi bideei jarraituz. Hori dela eta, portuko langilegoak hornimendu edo konponketa lanak egiteko beharrezkoa den gehienezko denbora zehaztu ahal izango du. 52. Artikulua.- Matxuratutako bukeak. Matxuragatik arriskuan egon daitezen hukeek kaietan muilatzeko lehentasuna izango dute, okupatuko duten lekua aukeratzeko arduraduna portuko langilegoa izango delarik. Portuko langilegoaren ustetan arriskuaren arrazoiak desagertu direnean, bukeak muilaketa utzi eta erakutsiko zaion beste leku batetara pasa beharko du. Urperatzeko arriskuan egon daitezen bukeek ezingo dute kaietan mudatuta egon. Kasu horietan, portuko langilegoak izendatuko du fondeoa edo geratzeko lekua, gerta daiteken urperaketa portuko lanen betiko garapenarentzat oztopo bat izango ez den moduan. 53. Artikulua.- Merkatal gai arriskutsuak dituzten bukeak. Buke batek, merkatal gai arriskutsuak eduki ditzanean, edozein istripu egon ez dadin beharrezkoak diren rueurriak hartu beharko ditu. Lurralde Ordezkariaren ustetan hartutako neurriak ez balira nahikoak izango, ez zaio muilaketarik emango eta okupatu behar duen fondeoa erakutsiko zaio edo portua uztera behartuko zaio. Buke horiek, portuan dauden artean, larrialdiko desatrekeak egiteko beharrezkoak diren hornizio eta moduak eduki beharko dituzte beti. 54. Artikulua.- Kiraluntziak. Portuaren antolaketa orrokorraren barruan eta honen baldintzek eta ezaugarrien arabera eginkorra bada, bosgarren edo turismoko zerrendako untziei bakarrik zuzendutako gainalde bat baztertu ahal izango da, bai uretan eta bai kaietan. Kirol-alde honen arteketa erakunde publiko edo pribatu bati gomendatu ahal izango zaio, indarrean dagoen legediari jarraituz. 55. Artikulua.- Neurri orokorrak. Muilatutako edo fondeatutako buke edo untziek, portuko lan, instalazio eta tresnerian kalte edo matxurarik ez sortzeko beharrezko diren neurriak hartuko dituzte. Muilaketako kaiak dituen defentsak untzia edo kaia bera babesteko gutxiegi gertatzen direnean, horretarako beharrezkoak direnak ezarri beharko ditu bukeak. Portuko uretan zaborrak edo beste gauzak isurtzea debekatua dago, arau-hauslea gaiari buruz indarrean dagoen legediak esan dezanari lotuta geratuko delarik. 56. Artikulua.- Agiripaperak. Portu batean muilatu edo fondeatu nahi duen bukeak edo untziak, bere mailari dagozkion agiripaperak eduki beharko ditu, hori portuko langilegoak edo agintaritza altuagoak eskatzean erakutsi beharko duelarik. Agiripaper horiek edukiko ez balitu edo dituenak ez balira nahikoak, portuko obren edo instalazioen eta zerbitzuen erabilpena ez da baimenduko, dagokion agintaritzari horren berri emanez. 57. Artikulua.- Araudiaren onarpena. Atalburu honetan ematen den muilaketa eta fondeoen araudia portuan ikusgai jarriko da, erabiltzaileei honen ezaupidea errazteko. VIII ATALBURUA. ARAU-HAUSTEAK ETA ZIGORRAK 58. Artikulua.- Lege-hauste motak. Araudi honetan agindutakoa hausteak bakunak, larriak edo oso larriak bezala sailkatzen dira eta, Atalburu honetan zehazten diren tnoduan eta zenbatekotan zigortuko dira. 59. Artikulua.- Arau-hauste bakunak. Arau-hauste bakunak bezala, Araudi honetako artikuluekin zer ikusia edukirik, ondorengo koadroan azaltzen direnak sailkatzen dira eta bertan finkatzen diren mugen artean zigortuko dira. TAULA 60 Artikulua.- Arau-hauste larriak. Arau-hauste larriak bezala, Araudi honetako artikuluekin zer ikusia edukirik, ondorengo koadroan azaltzen direnak sailkatzen dira eta bertan finkatzen diren mugen artean zigortuko dira. TAULA 61. Artikulua.- Arau-hauste oso larriak. Arau-hauste oso larriak, Araudi honetako artikuluekin zer ikusia edukirik, ondorengo koadroan azaltzen direnak dira eta bertan finkatzen diren mugen artean zigortuko dira. 62. Artikulua.- Beste arau-hausteak. Arau-hauste oso larrietan berrerortzea 500.000 pezetatik gorako zenbatekoarekin zigortuko da, hori inola ere ez delarik 5.000.000tik gorakoa izango. Arau-hauste horiek, denboraldi jakin batetan edo mugarik gabeko denboraldi batetan portuko aldean sartzea debekatua izatea ekar dezakete. Aurreko idazatian aipatzen diren zigorrak Jaurlaritzaren Kontseiluak ezarriko ditu, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren proposamenez. 63. Artikulua.- Berrerortzea. Araudi honen ondorioetarako, berrerortzea egongo da arau-hauslea, artikulu berberari dagokion hausteren bat egiteagatik, irmoki zigortua izan denean. 64. Arlikulua.- Arau-hauslearen onura. 1. Arau-hausteak inolaz ere ezin du onura ekonorniko bat suposatu arau-hauslearentzat. Ezarritako zigorraren eta ondasunak eta egoerak beren lehengo egoeran birjartzeko ekintzen kostuaren arteko batura aipatutako onura baino txikiagoa bada, zigorraren zenbatekoa lortu den onuraren guztirakora iritxi arte gehituko da. 2. Ondasunak eta egoerak beren lehengo egoeran birjartzeak ekintza materialik eskatuko ez balu, arauhausleari ezarritako zigorrak ezingo du legez kanpoko ekintzarekin lortutako onura baino txikiagoa izan. 65. ArtikuIua- Organu zigor-ezartzaileak. Arau-hauste bakunen zigorrak dagokion Lurralde Ordezkariak ezarriko ditu, arau-hauste larrienak Portuen alorrean dagokion Zuzendariak eta arau-hauste oso larrienak Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak. 66. Artikulua.- Espediente zigor-ezartzaileari hasera ematea. Espediente zigor-ezartzaileei, egintza sortu zenetik hasi eta bi hilabete baino epe motzago batean, ofizioz, aginduz, interesatuaren instantziaz edo salaketaz, Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailaren Lurralde Ordezkariak emango die hasera. Hasera emateari buruzko erabakian espedientearen Instruktorea izendatuko da, honek instalazioak ikertu eta egokitzat jo ditzan eta espedientearekin zer ikusia izan dezaten ekintzak aurrera eraman ahal izango dituelarik. 67. Artikulua.- Zigorren mailaketa. Zigorren zenbatekoarentzat ezarritako gehienezko eta gutxienezko mugen barruan, horiek honako irizpideei jarraituaz mailatuko dira: a) Arau-hausleen asmo ona edo txarra. b) Arau-hausteak berregitea. c) Administrazioaren ikertze-lana oztopatzea. d) Arau-hauslearen gaitasun ekonomikoa. 68. Artikulua.- Zigorren ordainketa. Zigorren zenbatekoa dagokion Portuetako Zerbitzuaren Kutxan sartuko da hamabost eguneko epez, horiek igarotakoan ordainerazpenari ekingo zaiolarik premiamendu bidez. 69. Artikulua.- Errekurtsoak. Araudi honetan oinarriturik Jaurlaritzako Kontseiluak eta Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuak emandako erabaki eta ekintzen aurka, birjarpen errekurtsoa ezar daiteke kontentzioso-administratiboaren aurretik. Gainerako organuen erabaki eta ekintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa ezar daiteke Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuaren aurrean. 70. Artikulua.- Isunen berrikuspena. Araudi honetan jasotzen diren zigorren zenbatekoa Jaurlaritzak berrikusiko du, Lurralde Antolaketa eta Garraio Saileko Sailburuaren proposamenez. ALDIBATERAKO ERABAKIA Dekretu hau indarrean sartzen denetik hasi eta sei hilabeteko epearen barruan, portuetan dauden egoera irregularrak legeztatzeko eskaerak aurkeztu ahal izango dira. Egoera horiek legeztatzea, Araudi honetan eta aplikagarri diren gainerako erabakiei jarraituz, portuko agintaritzak eskatzen dituen baldintzak betetzearen arabera egongo da. Epe hori igaro ondoren legeztatze eskaera ez bada egin, aipatutako egoera horiek deuseztatu egingo dira, Araudi honi jarraituz egon daitezken zigorren kaltetan gabe. AZKEN ERABAKIAK Lehena.- Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburuari Araudi hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak diren erabakiak emateko ahalmena ematen zaio. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. INDARGABETZE ERABAKIA Dekretu honetako zehaztapenen aurka doazen, horiek kontraesaten dituzten edo horiekin bateraezinak diren lerrun berdineko edo txikiagoko erabaki guztiak indargabetuta gelditzen dira. Gasteiz, 1986.eko Urriak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lurralde Antolaketa eta Garraio Sailburua, JOSE RAMON ESTOMBA GOIKOETXEA.