Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Irailaren 23ko 203/1986 DEKRETUA, «Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile-Eskola», sortu, antolatu eta araupetzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 188
  • Hurrenkera-zk.: 2158
  • Xedapen-zk.: 203
  • Xedapen-data: 1986/09/23
  • Argitaratze-data: 1986/10/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legeak, Azaroaren 24eko 10/1982 Legeak, alegia, bere lehen idazpuruan herritarren hizkuntza-eskubideak eta herri-agintaritza eta administrazioaren betebeharrak finkatzen ditu. Betebehar horiei aurre egiteko, hain zuzen, sortzen da oraingo honetan Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile-Eskola, Euskal Herriko Itzultzaile ofizialak prestatzeko eta hobetzeko xedez. Euskal Herriak euskararen alde egin duen apustua ez da, argi da, itzultzaileak ugaritze soilaz beteko, baina ezinbesteko eritzi dio Jaurlaritzak alor hori ere araupetzeari bi hizkuntza ofizialen baliokidetasuna bermatu eta maila guztietan euskararen erabilera bultzatu nahi bada. Horiek horrela, Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1986.eko Irailaren 23an egindako bileran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. atala.-«Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile-Eskola», aurrerantzean ALAIE, sortzen da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen baitan eta horren Artezkaritzari atxikita. 2. atala.- Dekretu hau eta bere Barne-Araudia izango ditu ALAIEk araubide. 3. atala.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Gasteizko etxea izango du egoitza ALAIEk 4. atala.- Honako hauek ditu helburu ALAIEk: a) Legearen eta administrazioaren alor berezirako itzultzaileak eta interpretariak prestatzea, gaitzea eta hobetzea. b) Administrazio eta lege-alorreko itzulpenak hobetzera bideratzen diren ezagupen, bitarteko eta baliabideak zabaltzea. c) Euskal Herriko Herri-Erakundeetan itzulpengintzan ari diren langileek etengabeko gaikuntza eta hobekuntzarako biderik izan dezaten, administrazio eta lege-alorreko itzulpengintzaren eta interpretaritzaren eremuetan bereziki gaitzeko ikasketa-egitarauak lantzea eta burutzea. d) Administrazio eta Lege-alorreko itzulpengintzarako interesgarri diren gaiei buruzko irakaskuntza berezia eskaintzea eta bere ikerketa egitea. e) Administrazio eta lege-alorreko itzulpengintza eta interpretaritzaren arloan Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak eman diezaion beste edozein irakaskuntza nahiz zabalkunde-eginkizun burutzea. 5 atala.- Helburu hauek betetzeko honako hauek izango ditu ALAIEk eginkizun: a) Administrario eta lege-alorreko itzulpen eta interpretaritzari buruzko ikastaldi orokorrak antolatu eta ematea, Iuzenbidea, Ekonomia, Administrazio-Zientziak, Soziolinguistika, Hizkuntzalaritza Orokor eta Egokitua eta Itzulpen-Zientziari buruzkoak, eta baita itzulpengintza eta interpretaritzarekin zerikusirik duten gainerako jakintzagaiei buruzkoak ere. b) Aurreko puntuan zehaztutako eremuei dagozkien gaiak hartuta, ikastaldi eta alorkako saio bereziak antolatu eta ematea. c) Administrazio eta lege-alorreko itzulpengitza eta interpretaritzarekin zerikusirik duten gaiei buruzko jardunaldi eta hitzaldiak antolatzea. d) Administrazio eta lege-alorreko itzulpen eta interpretaritzaren inguruko gaiak lantzeko bekatarako deiak egin eta ematea. e) Administrazio eta lege-alorreko itzulpen eta interpretaritzaren inguruan interesgarritzat jotzen diren lan eta ikerketak argitaratu eta zabaltzea. f) Aurreko atalean aipatutako helburuekin lotura edo zerikusirik duten duten gai eta ezagupenak garatzeko eta hedatzeko edozen eratako ekintza eta inardunak gauzatzea. 6. atala.- Honako baliabide hauek izango ditu ALAIEK bere ihardun eta ekintzetarako: 1.- Euskal Herriko Elkarte Autonomiaduneko Aurrekontu Nagusietan izendatutako diru-kopuruak. 2.- Indarrean dagoen legeriak ezarritakoaren arauera eman dakizkiokeen beste edozein eratako baliabideak. 7. atala.- Honako hauek izango dira ALAIEren zuzendaritzarako atalak: a) Zuzendaritza-Batzordea. b) Aholku-Batzordea. c) Koordinatzailea (Arduraduna). 8. atala.- Eskolaren zuzendaritza-atal gorena Zuzendaritza-Batzordea da. Honako hauek izango dira Zuzendaritza-Batzordea osatuko dutenak: Lehendakaria: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria edo honek ordezkotza eman diezaiona. Lehendakariordea: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze-Zerbitzuburua. Batzordekideak: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze-Zerbitzuko Normalkuntza, Itzulpen eta Terminologia-ataletako bi ordezkari. Hizkuntza-Politikarako Idazkaritzaren ordezkari bat. Idazkaria: Eskolako Arduraduna. Zuzendaritza-Batzordeko Idazkariak Batzordekide gisa ihardungo du hizpidea izanez eta botua duela. 9. atala.- Honako hauek dira Zuzendaritza-Batzordearen ahalmenak: a) Diru-sarrera eta gastuen, Eskolaren baliabide eta diru-izendapenen, eta urteko kontu-garbiketari buruzko proposamenak egitea Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariari. b) Eskolaren politika orokorra, ikasketa-egitarauak eta eman behar diren irakasgaien egitarauak lantzea eta Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariaren onarpenera jartzea. Hainbat Erakunde eta Elkarterekin hitzarmenak egiteko, nahiz horiek aldatzeko edo indargabetzeko proposamenak egitea Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariari. d) Eskolako Barne-Araudiaren proposamena egitea bere onarpenerako Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariari. e) Irakasleak eta irakaskuntza eta zabalkunde-lanetarako gainontzeko langileak kontratatzeko proposamena egitea Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariari. f) Eskolaren politika orokorraren baitan bere ihardunaren eraginkortasuna indartzeko ongarri diren ekintzei buruzko erabakiak hartzea. g) Aurrekontuetan izendatutako diru-kopuruen arabera ikasketa-bekatarako deialdiak egitea eta nori eman erabakitzea. h) Eskolaren iharduera orokorra eta kudeaketaren emaitzak zaintzea, bere Arduradunak aurkeztuko dizkion txostenen onarpenaren bidez. i) Eskolaren urtealdiko txostena onartzea. j) EskoIaren ihardunerako beharrezko izan daitezen gainerako egiteko guztiak. 10. atala.- 1. Gutxienez hiru hilabetetan behin bilduko da Zuzendaritza-Batzordea eta Lehendakariak, berez nahiz gutxienez hiru batzordekideren eskariz, biltzeko deia egin dezan guztietan. 2.- Zuzendaritza-Batzorderako deia, honen iharduna, eztabaidak eta erabakiak hartzeko era, Barne-Araudiak ozarritakoaren arabera izango dira, eta horren ezean, Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeak dionaren arabera. 3.- Administrazio-Ihardunbideari buruzko Legeak ezartzen duenari atxikiko zaio bere ekintzen araubidea. 11. atala.- 1. Aholkutarako eta Euskal Herriko Herri-Administrazioekin eta gainerako irakaskuntza eta kultura-erakundeekin loturarako atala da Aholku-Batzordea. 2.- Honako hauek dira Aholku-Batzordearen kideak: Lehendakaria: Herri-ArduraIaritzaren Euskal Erakundeko Artezkaria edo honek ordezkotza eman diezaiona. Lehendakariordea: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze-Zerbitzuburua. Batzordekideak: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Euskalduntze-Zerbitzuko Normalkuntza, Itzulpen eta Terminologia-ataletako bi ordezkari. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariko Itzultzaile bat. Eusko Legebiltzarreko Itzulpen-Zerbitzuburua. Hizkuntza-Politikarako Idazkaritzaren ordezkari bat. Ondoren aipatzen diren Erakunde eta Elkarteek izendatutako 9 lagun: Hiru Foru-Aldundietako ordezkari bana. Euskal Herriko Udalen Elkartearen ordezkari bat. Euskal Herriko Unibertsitatearen ordezkari bat. Deustuko Unibertsitatearen ordezkari bat. Euskaltzaindiaren ordezkari bat. Euskararen Aholku-Batzordearen ordezkari bat. HUISeko Unibertsitate-Sailordetzaren ordezkari bat. Idazkaria: Eskolaren Arduraduna, hitz egiteko eskubidez eta boturik gabe. 12. atala.- 1. Honako hauek dira Aholku-Batzordearen egitekoak: a) Ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak eta prestakuntzarako beste edozein ekintza antolatzeko proposamenak egitea Zuzendaritza-Batzordeari. b) Eskolako beharretarako ikerketa, argitalpen eta beketarako gaien proposamenak egitea. c) Bere baitan biltzen dituen Erakunde eta Elkarteekin koordinatzea Eskolaren ekintzak. 2.- Ikasturtean zehar gutxienez bitan bilduko da aginduz Aholku-Batzordea eta Lehendakariak, berez nahiz gutxienez 6 kideren eskariz, biltzeko deia egin dezan guztietan. 3.- Dekretu honen bederatzigarren ataleko bigarren eta hirugarren idazatietan Zuzendaritza-Batzordearentzat esan dena, Aholku-Batzordeari ere ezartzen zaio. 13. atala.- 1. Eusko Jaurlaritzako herri-langileen artean merezimendu-lehiaketaz edo esperientzia haundiko itzultzaileen arteko lehiaketaz izendatutako Arduradunaren zeregina da Zuzendaritza-Batzordeak jarritako norabideak betetzea eta koordinatzea. 2.- Horrez gain, honako egiteko hauek ditu ALAIEko Koordinatzaileak: a) Diru-sarrera eta gastuen, baliabide eta diru-izendapenen proposamenak egitea Zuzendaritza-Batzordeari. b) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariak izenpetu ditzan hitzarmenak bete daitezen zaintzea. c) Eskolaren politika orokorraren baitan, bere ihardunean eraginkortasun eta emankortasun hobea lortzeko bide izan daitezkeen ekintzak proposatzea Zuzendaritza-Batzordeari. d) Eskolako zerbitzuen iharduna koordinatzea. e) Eskolaren ihardun orokorraren eta kudeaketaren emaitzen berri ematea Zuzendaritza-Batzordeari, aldian-aldian edo honek eska dezanean. Eskolaren ekintzei buruzko urtealdiko txostena aurkeztea Zuzendaritza-Batzordeari. g) Ikasketetarako Eskolak eman ditzan beken jarraipena egiteaz arduratzea. h) Zuzendaritza-Batzordearen erabakiak betetzea. i) Dekretu hau garatzen duten erabakiek eta, bereziki, Barne-Araudiak izenda diezazkiokeen egiteko guztiak, eta EskoIaren beste atalei espreski gaineratzen ez zaizkienak. 14. atala.- Zerbitzu-akurapen bidez edo legeek onartu eta Eskolarentzat komenigarri izan dadin edozein eraz baliatuz bideratuko dira ALAIE eta irakaskuntzan esku-hartuko duten irakasleen arteko harremanak. 15. atala.- Eskolak antolatutako ikastaroak gainditzen dituztenei, ofizialtasuna duten ikastagiri eta egiaztagiriak eman ahal izango zaizkie. Honako ikastagiri hauek eskuratu dakizkieke ikasketa-egitaraua gainditu dutenei: ltzultzaile-teknikariarena. Itzultzaile eta interpretari-teknikariarena. Hizkuntza-normalkuntzako teknikariarena. Kasu bakoitzean ikastaroaren deialdiari dagokion izena eramango dute ikastarora bertaratzearen eta probetxamenduaren ikastagiriek. ALDIBATERAKO ERABAKIA Zuzendaritza-Batzordea eta Eskolako Arduraduna izendatu eta bildu daitezen arte, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariak edo ordezkotza eman diezaionak bere esku izango ditu horiei dagozkien ahalmenak. AZKEN ERABAKIAK Lehengoa: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariak, Zuzendaritza-Batzordearen proposamenez, Administrazio eta lege-alorreko Itzultzaile-Eskolaren Barne-Araudia jarri eta argitara arazi du. Bigarren: Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Artezkariak, zuzenean Administrazio eta Lege-arloko Itzultzaile-Eskolaren esku jarri ahal izango ditu honen ihardun egokirako beharrezko deritzon HAEE-ko lankide eta materialak. Hirugarrena: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean jarriko da indarrean Dekretu hau. Gaizteizen, 1986.eko Irailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA.