Arautegia
InprimatuAzaroaren 11ko 242/1986 DEKRETUA, Euskal HerrikoErdi eta Goimailako Irakaskuntzan aritu eta, bigarren lanleku gisa, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile-Eskolan (ALAIE) jardutea herri-onuraren arrazoiz, biak batera, ahal daitezeneko kasuak zehazten dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza eta Justizia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 2564
- Xedapen-zk.: 242
- Xedapen-data: 1986/11/11
- Argitaratze-data: 1986/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa; Sailak
Testu legala
Herri-Administrazioetako Langilegoaren Bateraezinari buruzko Abenduaren 26ko 53/1984 Legearen 3.1 atalaren arabera, Gobernu-Batzordeari dagokio Lege honen menpe dagoen langilegoak bere duenaz gainera, beste lantoki edo ekintza batetan zer baldintzapean herri-onurazko zioengatik aritu daitekeen zehaztea. Irailaren 23ko 203/1986 Dekretuaren bitartez HAEEaren baitan antolatutako Administrazio eta Lege -Arloko Itzultzaile-Eskola (ALAIE) oraindik oraingo sortu berria denez alde batetik, eta bestetik Autonomia-Elkartean itzulgintzak duen garrantzia, euskararen ofizialkidetasuna eta Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legea kontutan harturik, aipatutako eskola 86-87 ikasturtean bertan lanean jartzea da egokiena. Halaber, lehenengo ikasturtea nahitaez saiozkoa izango delako, ikastetxe honek haseran behintzat beste edozein irakaskuntza motekin baliokidetasunik ez duelako izango, bai urtebeteko eta bai lauhilabeteko asignaturetako eskola-orduak astean gehienez bi ordubetekoak izango direlako eta dagozkion arloetako irakasle tituludun aritu eta euskaldunak gutxi direlako irakasgai horiek emateko unibertsitateko eta erdimailako irakaskuntzako irakasleen lankidetzaz baliatzea egokientzat jotzen da. Guzti hori dela eta, aipatutako legearen 3 eta 9 atalak kontutan, Gobernu-Batzordeak Azaroaren 11n izandako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren hauxe ERABAKITZEN DUT: Lehenengo atala.- Herri-onurazko arrazoiengatik 53/1984 Legearen 3.1 atalak ezartzen dituen ondorioetarako eta baldintzaz, 1986-1987 ikasturtean honako ekintzok bateratu ahal izango dira: - Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio-Zientzien Fakultateko Ekonomiarako Sarrerako Irakaslea izan eta, bigarren lantokiz, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile Eskolako Ekonomiarako Sarrerakoarena (Lauhilabeteko asignatura) ere izatea. - Euskal Herriko Unibertsitateko Informazio-Zientzien Falkutateko komunikabideen kondairako irakaslea izan eta, bigarren lantokiz, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile-Eskolan Itzulpen-konparaketako irakaslearena (Urtebeteko asignatura) ere izatea. - Erdi-mailako Heziketako Ikastegietan frantses edo ingeles hizkuntzetako Agregadu nahiz Katedradun irakasle izan eta, bigarren lantokiz, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile Eskolan frantses edo ingelesko irakaslea (urtebetekoa) ere izatea. - Lanbide-Hexiketako Berenezko irakaslea izan eta, bigarren lantokiz, Administrazio eta Lege-Arloko Itzultzaile Eskolan Zuzenbiderako sarrerako irakaslea (lauhilabetekoa) ere izatea. AZKEN ERABAKIA Dekretu hau, Euskal Horriko Agintaritzaren Aldizkarian argiraratzetik hurrengo egunean indarrean jarriko da. Gasteiz, 1986.eko Azaroak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburua, JUAN RAMON GUEVARA SALETA. EKONOMIA ETA HERRIOGASUN-SAILA