Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Epailaren 21eko 49/1983 DEKRETOA, Euskadiko Antzerti-Zerbitzua sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 43
  • Hurrenkera-zk.: 571
  • Xedapen-zk.: 49
  • Xedapen-data: 1983/03/21
  • Argitaratze-data: 1983/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kultura-Sailaren antzertiari buruzko ekintzapideek alor bereziak hartzen dituzte hoien artean, eta garrantzitsuenak baino ez aipatzearren, antzerki-irakaskuntzarena eta ikerketarena nabari-arazi daitezkeela, eta baita antzerki-taldeekiko babesa eta suztapena ere. Ekintzapide hoiek izan duten hazkundea eta dituzten adarren ugaria dela eta, ekintza horiek guztiak orain sortarazten den hau bezelako zerbitzu baten biltzea egokia gertatzen da. Hoiek horrela, Kultura-Sailburuaren saloz eta Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.c Atalean agertzen diren agintepideen arauera, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala-Antzerti-Zerbitzua sortarazten da, Kultura-Saileko Kulturaren Zabalkunderako Artezkaritzaren menpeko, Antzertirako Aholkularitza-Batzorde bat eta Antzerki-alorrerako Baliotze eta Ikeztaketa-Mahai bat bertako direla. 2garren Atala-Honako hauek ditu helburu Antzerti-Zerbitzuak: a) Antzerki-adar berezietako oinarrizko gaikuntzarako ikastaroak eratzea; Euskal Herriko Autonomia-EIkartean bizi eta honetarako jarri daitezen Baliotze-Epaimahaien aurrean gutxienezko antze-maila bat dezatenek sartu ahal izango dute horietan. b) Jarri aukeratze-modutan hautatutako aurreko zatian esandako ikastarotako ikasleek horietan eskuhartu dezateneko antzerki-talde iraunkorrak eratzea; ikasle horiei zehaztu dedin zenbatekoko ikasaldi-dirutza bat emango zaie, bere gaikuntza osatu eta antzerkia Euskadin zabaltzen lagundu dezaten. c) Liburutegi bat eta Euskadin sortu daitezen antzerkilanak argitaratzeko zerbitzu bat eratzea, eta bai beste hizkuntzetan idatzietakoak euskerara itzultzeko zerbitzu bat ere. d) Euskadin gerta daitezen antzerki-ekintzaldiak eratzea eta hala egokituz gero horien erakuntzan eskuhartzea. e) Euskadin herri-antzokiak sortu daitezeneko suztapena. f) Laguntza eta aholkularitza-politika egoki baten bidez ogibidezkoaz bestelako antzerki-taldeen ekintza-pideei laguntza ematea. g) Bere egoitza Euskadin duten ogibidezko antzerkitaldeen ekintzapideei laguntza ematea. h) Eta, orohar, Euskadin antzerkiaren onerako izan daitezen ekintza guztiak. 3garren Atala-Sortarazten den Zerbitzua osatuko duten lanariak, orain Kulturaren Zabalkunderako Zerbitzuari atxikita daudenak izango dira. 4garren Atala-Kulturaren Zabalkunderako Artezkariaren saloz, Kultura-Sailburuak, Zerbitzuari eratxikitako lanarietatik, Zerbitzuaren ardura bere gain izango duten IrakaskuntzaArtezkari bat eta Arduralaritza-Artezkari bat izendatuko ditu. ANTZERTIRAKO AHOLKULARITZA-BATZORDEAZ 5garren Atala-Kulturaren alorrean eta batipat antzertiarenean itzala aitortzen zaienen artetik aukeratutako gehienerako bederatzi kidek osatuko dute Antzertirako AholkularitzaBatzordea. Batzordekide guztiak Kultura-Sailburuak izendatuko ditu, Kulturaren Zabalkunderako Artezkariaren saloz, nahi hainbat aldiz berritu daitezkeen urtebeteko aldi baterako. Batzordeko Lehendakariaren izendapena KulturaSailburuaren Aginduz egingo da. Idazkari AntzertiIrakaskuntzarako Artezkaria izango da, bilkuretan hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe dagoela.Atal honen gai diren Batzordekide-karguak ohorezkoak izango dira, eta ez dute karguagatikako egun-saria besterik eskuratuko. 6garren Atala.-Honako hauek ditu Batzordeak bere egiteko: a) Antzerti-alorrean gertatu daitezen orotariko egitasmo eta erabakiei buruz Kultura-Sailak eskatu diezazkion erizpenak ematea. b) Dekreto hau ahalik eta ondoen egiteratu dedin egoki izan daitezen neurrien saloa egitea. c) Antzertia Euskadin errotzeko eta garatzeko bidean aurrera egiteko izan daitezen irizpideak gertatzea. d) Kultura-Sailak Antzertiaren alorrerako urteko aurkeztu behar duen diruegitamuaren saloa egitea. e) Kultura-Sailak bigarren Atalean esandako helburuak hobeki lortzeko izendatu diezazkion beste guztiak. 7garren Atala.-Batzordeak, bateango ihardutzeErakundeen ihardunerako Arduralaritzabide-Legean jartzen diran arauak izango ditu jaurpide. Gai-zerrenda Lehendakariak egingo du. Idazkariak agertu diezazkion beharrak ikusi ondoren. 8garren Atala.-Batzordeak seigarren Atalaren a) zatian ohartemandakoaren aruaera eskatu eta Autonomia-Arduralaritzako ez diren norbanakoek eman ditzaten erizpen eta argipide-txostenak Kultura-Sailarentzako agizko diruizendapenen pentzutan ordainduko dira. 9garren A tala.-Batzordeak izendatu zitzaion iraunaldia bukatzean, Euskadiko Antzerki-politikari buruzko argipidetxosten bat eta bere lanari buruzko beste bat aurkeztuko ditu. ANTZERKI-ALORRERAKO BALIOTZE ETA IKEZTAKETA-MAHAIAZ 10garren Atala.-Kultura-giroari atxikitako bost kidek osatuko dute Antzerti-alorrerako Baliotze eta Ikeztaketa-Mahaia; Kultura-Sailburuak izendatuko ditu, beste horrenbeste luzatu daitekeen lau urteko aldi baterako. Kultura-Zabalkunderako Artezkaria izango da Mahaiko Lehendakari eta, Idazkari, zerbitzu horretako lanarietatik Kultura-Sailburuak izendatu dezana. Aurreko lerroaldiaren gai diren karguak ohorezkoak izango dira, eta ez dute karg agatikako egun-sariez besteko dirueskuraketarik ekarriko. 11garren Atala--Antzerti-alorra edo bere zuduen eta bere egitekoen arteko auzia sortarazi dezakeen ezein ekintzapide artezko nahiz zeharkako irabazpide izan dezatenek ezingo dute Mahai horretako kide izan. 12garren Atala.-Honako hauek izango ditu Mahaiak bere egiteko: a) Antzerki-lanen antolaketa-saloak aztertzea eta baliotzea, eta bai horretarako egin daitezen dirulaguntza-eskeak ere, hala egokituz gero dagokien diruegitamutarako eta sorozte-bidezko lagutzaren saloa eginaz. b) Euskal Antzerki Taldeei Jaialditara eta horrelakoetara joaterik izan dezaten eman beharreko diruegitamu-laguntzen saloak egitea. 13garren Atala.-Mahaia, Lehendakariak bere arioz nahiz Kultura-Sailhuruak eskatuta dei egin diezaion guztietan bilduko da. Nolanahi ere, Mahaiak urtean bi aldiz gutxienez bildu beharko du. 14garren Atala-Mahaiak, 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritza-Legeak bateango ihardutze-erakundeentzat agintzen dituenak izango ditu jaurpide: a) Gai-zerrenda, Lege honen 10.2 Atalean ohartemandakoaren arauera eta Arduralaritza-Idazkaritzak aurkeztutako beharrak ikusita egingo da. Azken Erabakia-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunean bertan, jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita hirugarreneko Epailak hogeita bat. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZAKultura-Sailburua, RAMON LABAIEN SANSINENEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.