Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Ekainaren 27ko 145/1983 DEKRETOA, Hezkuntza eta Kultura-Saileko ihardutze-arauak jarriaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza eta Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 111
  • Hurrenkera-zk.: 1465
  • Xedapen-zk.: 145
  • Xedapen-data: 1983/06/27
  • Argitaratze-data: 1983/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren 1980garreneko Jorrailaren 24ko Dekretoz, Hezkuntza eta Kultura-Sailak sortarazi ziren. Irailaren 26ko 3.069/1980 Errege-Dekretoz, Kultura-Erakunde eta Bazkunen, Liburu eta Liburutegien, Zinemagintzaren, Musika eta Antzerkiaren, Gazteriaren eta Gizarte-kulturaren Suztapenaren, Kondaira eta Arte-Ondarearen eta Kirolen alorretango zerbitzuak eskuratzen zaizkio Erresumagandik Euskal Herriko Autonomia-Elkarteari. Epailaren 23ko 44/1981 Dekretoz, zerbitzu hoiek Kultura-Sailari eratxiki zitzaizkion. Urriaren 30eko 2.698/1981 Errege-Dekretoz Atsedenaldirako Gizarte-Institutoaren egiteko, zerbitzu eta eskuarteak Erresumagandik Euskal Herriko AutonomiaElkarteari eskuratu, eta Abenduaren 30eko 140/1981 Dekretoz Kultura-Sailari atxikita gelditu ziren. Epailaren 29ko 50/1983 Dekretoz, Hezkuntza-Saila eta Kultura-Saila kendu, eta Hezkuntza eta Kultura-Saila sortarazten da. Harez gero, Jorrailaren 18ko 70/1983 Dekretoak, kendutako Kultura-Sailak zerabiltzan ihardutze-arauek indarrean iraun dezatela agindu eta, azkenean, 1983garreneko Maiatzaren 16ko Dekretoak Kultura-Sailordetza sortarazten du. Orain, Hezkuntza eta Kultura-Sailaren bateango egitura gauzatu, eta kulturaren eta kirolen alorretako arduralaritza-ekintzak jaurpide izan behar dituen ihardutze-arauak zehaztu ditran erabaki bat ematea dagokio, horretarako Kultura-Sailordetza, horren menpeko Arteztegiak eta Sailaren alor horretango agintepideak behar bezala eta modu eginkorrez egiteratzeko tokian-tokiango erakundetza sortaraziz. Horregatik, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1983garreneko Ekainaren 27an egindako Bilkuran aztertu ondoren Lehendakaritzak ontzat emanda, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala 1. Hezkuntza eta Kultura-Sailak, Sailburuaren goren-artezkaritzapean, honako goreneko ihardutze-sail hauen bidez egiteratuko ditu legez dagozkion egitekoak: - Hezkuntza-Sailordetza. - Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetza. - Kultura-Sailordetza. 2. Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren lehendakaritzapeko Artezte-Batzorde bat izango da, Sailaren politikabideak antolatzeko haren laguntzaile. Saileko Sailburuorde eta Artezkari guztiak izango ditu kide, eta bai Sailburuaren Teknika-Urgazlaritzako arduraduna ere, honek Idazkaritza egiten duela. Azterkizun dagoen arazoak eskatu dezanean, Sailburuak izendatutako beste batzuk ere joan ahal izango dute bilkuretara. 2garren Atala Hezkuntza-Sailordetzak eta Unibertsitate eta Ikerketa-Sailordetzak, legez emanda dauzkaten ahalmen eta eskubideekin, Jorrailaren 6ko 50/81, Otsailaren 15eko 66/82 eta Abenduaren 20eko 228/82 Dekretoz jarritako ihardutzeegituraren bidez egiteratuko dituzte Jorrailaren 18ko 70/83 Dekretoz sendetsitako agintepideak. 3garren Atala l. Bere menpeko Arteztegi hauek izango ditu Kultura-Sailordetzak bere agintepideak egiteratzeko bide: - Ekonomia-Arduralaritzaren Artezkaritza. - Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritza. - Kirol-Artezkaritza. - Euskeraren Suztapenerako Artezkaritza. - Kultura-Hedakuntzaren eta Arte-Ekintzapideen Artezkaritza. - Kondaira-Artezko Ondarearen Artezkaritza. 2. Aholku-Urgazlaritza bat ere izango du, Jorrailaren 6ko 50/1981 Dekretoaren 3garren Atalean esaten den Sailburuaren Teknika-Urgazlaritzarekin behar bezalako elkarlanean ihardunaz Sailburuordeari artezko laguntza emateko. 4garren Atala 1. Honako egiteko hauek ditu bere gain Ekonomia-Arduralaritzaren Artezkaritzak: Agizko diruegitamu-eraentzari eta Sailordetzaren diruegitamu-egitasmotzakoa gertatzeari buruzkoak; Kultura-Sailordetzaren eremuan ikasle-sariekiko egipideei eta hoiek emateari daaezkien arazo guztien eraentza; eraikintzei bere onean eustea eta eraikitze-lanei arta egitea; lanariekiko eta ordainsariekiko arazo guztien eraentza, Jaurlaritzan lanarigoaren alorrerako gaitasuna duten ihardutze-sailen artezpideei atxikiz; Sailordetzako Agintarien erabakien aurka sartutako goradeien biderapena eta hoiekiko erabaki-saloak, eta bai legelaritza-erizpenak eta argipide-txostenak egitea ere; lan eta zuzkiketá-itunen egitasmoen ikerpena eta, orohar, Sailordetzako ekonomia-arduralaritzazko egipide guztiak. Halaber, Kultura-Erakunde eta Bazkunen alorrean Sailordetzari dagokion babeste-iharduna egiteratu, eta Jaurlaritzako bateango eraentza-zerbitzuekingo harreman eta antolakideketa-saila izango da. 2. Ekonomia-Arduralaritzaren Artezkaritzak honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Diruegitamu-Zerbitzua. - Ekonomia-arduralritzarako Jaurpide eta Ikuskaritza-Zerbitzua. - Lege-arazo eta Kultura-Erakundeen.Zerbitzua. - Lanarigoaren Eraentzarako Zerbitzua. 5garren Atala 1. Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak: Gizarte-kulturazko suztapen-egitamuak gertatzeari eta egiteratzeari buruzkoak; gazteriari, familiari, zaharrei eta beste gizarte-sail berezi batzuei buruzko berarizko ekintzaldiak antolatzea eta indartzea; gizarte-bazkun eta erakundeak sortzeari bultz egitea; hoien kideko egitekoak dituzten herri nahiz norbanako-alorreko erakunde edo ihardutze-erakundeekingo harremanak; bere agintepeko arazoei buruzko azterlanak eta ikerketak, eta gizarte-kulturako irakasle eta zuzpertzaileen gaikuntza. Halaber, elkarte-bizitetxe eta ekurategiei ea gazteentzako antolapideei buruzko guztiez arduratuko da. 2. Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak, Kultura-Sailordetzari atsedenaldiei buruzkoetan dagozkion egiteko eta zerbitzu guztiak bere gain hartuko ditu. ógarren Atala Gazteriaren eta Elkar-Ekintzaren Artezkaritzak honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Elkarte-Ondarearen Zerbitzua. - Gizarte-kulturaren Suztapen-Zerbitzua. - Gazteen Arazoen zerbitzua. 7garren Atala Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Kirol-Artezkaritzak: Kirolak eta gorputz-jostaketak biztanle-maila guztietan suztatzeari eta indarrean jartzeari buruzkoak; gazteria, gara-adinekoak, ermaindunak eta zaharrak bezalako sail berezientzako berarizko egitamuak egitea; kirol-bazkunen erakuntza zuzpertu, eta erakunde eta norbanakoei aholkuak ematea; kirol-antolapidetzak egiteko eta hoiei bere onean eusteko egitamuak gertatzea eta egiteratzea Foru-Diputazioekin eta Udalekin elkar hartuta; hezkuntza-agintariekingo elkarlanean eskola eta unibertsitate-kirolei indarra ematea; Kirol-talde, Bazkun eta Baterakundeekin, indarrean dauden araupideek Autonomia-Elkarteko Arduralaritzari ematen dizkioten ahalmenak egiteratzea; kirol-medikuntzari buruzko azterlanak eta ikerketa suztatzea; kirol-irakasle eta teknikarien gaikuntzari bultz egitea; antzinatikako euskal kirolei laguntza eman, eta hoiek AutonomiaElkartearen mugartetik kanpo ezagutaraztea; AutonomiaElkartearen mugartean nahiz horren mugez kanpo ihardun dezaten kirol-erakunde eta ihardutze-sailekin harremanetan jartzea eta harreman hoiei eustea. 8garren Atala Kirol-Artezkaritzak honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Kirol-Hezkuntzaren Zerbitzua. - Kirolen Suztapen eta Hedapen-Zerbitzua. - Kirol-antolapidetzen Egitamuketa eta Euste-Zerbitzua. 9garren AtalaI. Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkaritzak: Kondaira eta artezko eta arkeolojiazko eta etnolojiazko ondarea zaintzeari, birroneratzeari eta ezagutarazteari buruzkoak; erakustetxe eta agiri-gordetegiei eta egiripaper eta liburuzko ogasunei onean eustea eta indar ematea; liburutegiei, liburuaren suztapenari, erakusketei eta horrelako beste ekintzapide batzuei buruzko egitamugintza. 2. 77/1981 Dekretoz sortarazitako Euskadiko Monumentu-Ondarearen Aholku-Batzordea eta Uztailaren 30eko 96/1981 Dekretoz sortutako Euskadiko Arkeolojiako Aholku-Batzordea Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkaritzari eratxikitzen zaizkio. 10garren Atala Honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe Kondaira eta Artezko Ondarearen Artezkaritzak: - Kondaira eta Artezko, Arkeolojiazko eta Etnolojiazko Ondarearen Zerbitzua. - Erakustetxe-Zerbitzua. - Liburutegi-Erakuntzaren Zerbitzua, Urtarrilaren 1 lko 90/1980 Dekretoan zehaztutako egitekoak eta ihardutze-egitura eta liburuaren suztapenari eta hedapenari buruzkoak dituela. - Mikrofilm-Zerbitzua, agiri-gordetegi denezko egitekoaz gainera Uztailaren 26ko 185/1982 Dekretoak ematen dizkionak dituela. 11garren Atala 1. Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Arte-Ekintzaldien eta Kultura-Hedakuntzaren Artezkaritzak: Kulturaren era artearen alorreango sortze-lana indartzea; artea eta kultura suztatzea eta hedatzea; musikaren eta antzerkiaren alorretango sormena, babesa eta zabalkundea; hurulan-jabetzarekiko babespideen eta erroldeketaren legejaurpideak; Foru-Diputazio eta Udalekingo arteekintzapideen eta kultura-hedakuntzaren alorretako elkarlana; arte eta kulturarako Bazkunei eta norbanakoen ekintzei indarra ematea; euskal zinemagintzaren suztapena; euskal folklorea eta esku-langintza indarrean jartzea; Jaialdi, Sariketa eta Lehiaketak egitea. 2. Euskadiko Orkesta, Otsailaren, 15eko 62/1982 Dekretoak dionez, Arte-Ekintzaldien eta Kultura-Hedakuntzaren Artezkaritzaren bidez Kultura-Sailordetzari atxikita gelditzen da. 12garren Atala Honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe Arte-Ekintzapideen eta Kultura-Hedakuntzaren Artezkaritzak: - Zine-Zerbitzua. - Musika, Dantza eta Folklore-Zerbitzua. - Antzerki-Zerbitzua, Epailaren 21eko 49/1983 Dekretoak zehazten dituen egiteko eta ihardutze-egiturarekin. - Ertilan Ikugaien Zerbitzua. 13garren Atala Honako egiteko hauek izango ditu bere gain Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak: Euskera gara-adinekoei irakasteko egitarauak gertatzeari eta egiteratzeari buruzkoak; irakastarauak gertatzea eta ontzat ematea; Sailordetzaren agintepeko irakasleen gaikuntzarako egitarauak egiteratzea; Udalekin elkar hartuta gara-adinekoentzako euskaltegiak eta algabetatze-eskolak jartzea; hizkuntzalaritza-azterlanak eta ikerketak; gara-adinekoak euskalduntzen eta alfabetatzen lan egin dezaten herri nahiz norbanako-jabetzapeko beste Erakundeekiko aholkularitza eta hoiekingo elkarlana. Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak, Hezkuntza-Sailordetzako Euskalduntze-Buruzagitzarekingo lankidetza hertsiz ihardungo du, eta Urtarrilaren 17ko 6/1983 Dekretoz sortarazitako Politikabide-Idazkaritzaren eta Urtarrilaren llko 5/1983 Dekretoz sortutako Euskeraren Aholku-Batzordearen artezpideei atxikiz. 14garren Atala Euskeraren Suztapenerako Artezkaritzak honako Lan-talde hauek izango ditu bere menpe: - Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze-Zerbitzua. ERABAKI GEHIGARRIA Kulturako Lurralde-Ordezkaritzak eta Kirolen Lurralde-Ordezkaritzak sortarazten dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza eta Kultura-Sailburuaren Saloz Jaurlaritzaren Dekretoz izendatutako Lurralde-Ordezkari bana buru dutela. BALI OGABETZE-ERABAKIA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan indarrean jarriko den Dekreto honetan agindutakoaren aurkakoak izan daitezen maila bereko manu guztiak baliogabetuta gelditzen dira. AZKEN ERABAKIA Hezkuntza eta Kultura-Sailburuari Dekreto honetan agindutakoa egiteatzeko eta osabideratzeko behar daitezen erabakiak hartzeko eskua ematen zaio. Gasteizen, 1983eko Ekainaren 28ko. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOET'XEA URRIZA. Hezkuntza eta Kultura-Sailburua, PEDRO MIGEL ETXENIKE LANDIRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.