Arautegia
InprimatuUrtarrilaren 24ko 7/1983 DEKRETOA, Industria eta Meatze-Artezkaritza Birrantolatuz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Industria eta Enerjia
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 15
- Hurrenkera-zk.: 236
- Xedapen-zk.: 7
- Xedapen-data: 1983/01/24
- Argitaratze-data: 1983/02/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Industria eta Meatze-Azterkaritzak jasotako egiteko etazerbitzuen gehiagotzeak eta Euskal Herriko lurretikako baliapideen nahitaezko egitamugintzak, aipatutako Artezkaritza hori birrantolatzea beharrezko egiten dute; burutubeharreko egitekoak, Industriako berarizkoetan eta meatzekoetan bikoiztuz, eta Autonomia-Elkartearen mugarteak osatzen duen Euskadiko Meatze-Barrutia sortuz. Guzti hori herri-xahupenaren arrazoibideratze eta gutxiagotzearen ikuspegitik hartuz eta Sailaren Arduralaritza-lansailak egokiro antolatzearren, eta horrela, berak bete behar dituen egiteko eta zerbitzuak arduralaritza-ihardutze egoki batek eskatzen duen emankortasunez osatuak izan daitezela. Hori dela eta, Industria eta Enerjiako Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Lehendakaritzak onartuz eta Eusko Jaurlaritzak bere 1983.eko Urtarrilaren 24ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Euskadiko Meatze-Barrutia sortzen da, honek Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Kondaira-Lurraldeetako Meatze-Ordezkaritzak bere menpeko dituelarik. Bigarren Atala.-Euskadiko Meatze-Barrutiaren buru, Buruzagitza bat sortzen da, ondoren esaten diren eginkizun hauek dituelarik: - Lurretikako baliapideen eta meatokien ikerketa eta baliapiderako Sailaren egitamuak egiteratzea, eta hala berean, erabilpidezko jeolojia eta Autonomia-Elkarteko meagintzaren hobekuntza, eta indarrean dagoen legediarekin bat etorriz mea-lehengaien zuzkiketa. - Nahiz ikerketa eta azterketarako, nahiz ustiaketa eta baliapidetzarako, baimenak eta eskubidedun-izateak ematea. - Baliapide-eginkortasunari begiratuz, meatoki eta lurretikako baliapideen azterketa, ikerketa, ustiaketa, biltze-maila eta irabaziari buruzko Urtarrilaren 21ko 22/1973 Legean eta agindu osagarrietan ohartemandakoaren arauera teknika eta ekonomi ihardupenak betetzea. Ingurugiroa babestearekin zerikusia daukaten gaietan Lurralde-Antolaketa eta GarraioSaileko Ingurugiroko Sailburuordearen aintzin-erizpena eskatuko da. - Meatze-ekintzen suztaketa. - Bere arduralaritza-lansailarekiko gai diren arazo guztiak haseera batetan erabakitzea. - Kondaira-Lurraldeetako Meatze-Ordezkaritzak erakidetzea. - Arduralaritza-lansailaren iharduketak EMAHA eta beste herri-erakundeekin erakidetzea. - Saileko Sailburuak horretarako ordezkotza gisa emandako guztiak. Hirugarren Atala.-Uztailaren 30eko 95/81 Dekretoan erakundetutako Industria eta Meatze-Azterkaritza, Industria Arduralaritzaren Artezkaritza izango da bere izenez, eta ondorengo egiteko hauek eskuratuko zaizkio. - Bere ihardupenaren hobekuntzari begiratuz, industria arautegiari egokitzen zaiona egiteratzea eta Saileko Lurralde-Ordezkaritzak antolatu eta elkarkidetzea. - Legez dagozkion agintepideen alorrean, Sailaren arduralaritza-sailekin bat eginez, industria-ekintzei lotzen zaizkien erabakien gaurkotzea, Sailburuari, onar ditzan, gertatu, idatzi eta aurkeztuko dio. - Sailari doazkion erabaki eta arauak jakinaraztea. - Bere arduralaritza-sailaren berarizko arazoak direnean, haseera batetan aterapidea ematea. - Sailburuak berariz ematen dizkion guztiak. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.-Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako egun berean sartuko da indarrean. Gasteiz, 1983.eko Urtarrilak 24. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Industria eta Enerjiako Sailburua, JAVIER GARCIA-EGOCHEAGA.