Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Azaroaren 15eko 207/1982 DEKRETOA, Euskadiko Koperatiben Goren-Kontseilua araupetuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 1900
  • Xedapen-zk.: 208
  • Xedapen-data: 1982/11/15
  • Argitaratze-data: 1982/12/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen Azken Erabakietatik Zazpigarrenak, Koperatiben Goren-Kontseilua lehenengo aldiz osatuko dutenak akuratzeko Araudia eta arauak, gaia dagokion Legebiltzar-taldeari berri eman ondoren, Eusko jaurlaritzako Lan-Sailak onartuko dituela jartzen du, Azken Erabakietatik Bigarrenak, bere aldetik, zera jartzen du: Lege horren 70. Atalean ohartemandako Koperatiben Goren-Kontseilua, hasiera batetan, Koperatibako ordezkariek eta Eusko jaurlaritzak izendatutako Kideek osatuko dutela, beti ere, gehiengo duen ordezkaritza haiena delarik. Lege mailako bi agindu horiei darie aipaturiko Koperatiben Goren-Kontseilua araupetuko duen Dekreto hau. Eusko jaurlaritrakoez bestelako jabetasunesko ihardutze-sail gisa eratzen da hori, herri eta legezko nortasunarekin eta bere helburuak betetzeko beharrezko egitekoak akuratzeko eta egiteratzeko ahalmen osoa duela. Koperatiben Goren-Kontseilua, bere jarraipidea Catalunyako 1934.eko Lankidetza-Legean aurkitzen delarik, Koperatibak suztatzeko eta ordezkatzeko ihardutze-sail nagusi gisa eratzen da, honako agintepide garrantzitsu hauek dituela: ebazpena, Koperatibatasunaren funtsezko erizpideen zabalkuntza, Lankidetzaren legezko zuduen babesa, etar abar, hain zuzen. Hori deia eta, Lan-Sailburuaren saloz eta Eusko jaurlaritzak 1982.eko Azaroaren 15ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Izena "Koperatibei" buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 70. Atalak dioenaz baliatuz, herri eta legezko nortasunarekin sortarazitako Koperatiben Goren-Kontseiluak (aurrerantzean, Kontseilua), esandako izen hori hartuko du eta erakuntzari eta egiturari dagokienetan Dekreto hau izango du araupide. 2. Atala.-Egoitza Kontseilu honek Gasteizen izango du bere egoitza, Osoko Bilkurak egoitza horretatik kanpo egin ditzakeela, bere barne-araudian jarritako betekizunak osa ditzanaren baldintiapean. 3. Atala.-Egitekoak Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 70.2 Atalean zehaztatutakoak ditu Kontseiluak bere egiteko. Kontseiluak, Lan-Sailak orain egipideratzen dituen Koperatiba-hazkundearekiko ekintzapideak ere egiteratu ahal izango ditu. 4. Atala. -Ojaize-modua Ondorengo hauek izango dira Kontseilua osatuko dutenak: a) Lehendakari bat, Dekreto honen 10. Atalean jarrita koaren arauera izenda dadinak kargu hori beteko duela. b) Eusko jaurlaritzak izendatutako hiru aholkulari. c) Bi aholkulari, bata Euskal Herriko Unibertsitateak izendatua, eta Deustuko Unibertsitateak bestea. d) Koperatiben izeneko hamar aholkulari. e) Idazkari bat hitz egiteko eskubidez baina botoa ematekorik gabe; kargu hori Eusko jaurlaritzako Lan-Saileko Koperatiba-Alorreko Lanariburuak hartuko du. C eta D idazatietan esandako kideek izendatuz gero, Lan -Sailari jakinaraziko zaio, izenpena Sail horretako Sailburuak egingo duela. 5. Atala.-Kooperatiben ordezkarien izendapena Kontseilua eratzeko, Eusko jaurlaritzako Lan-Sailburuak Koperatiben ordezakari diren Kontseilu horretako Kideeak behin-behingorako izendatuko ditu, Autonomia- Elkarteango Koperatiba moeta ezberdinak eta hoien eragina kontutan hartuz. Kontseilua eratu ondoren, Koperatibetako ordezkarien aukeratze-modua zehazteko, egoki eritzitako araupideak gertatuko ditu. 6. Atala-Iraupena Kontseilukideen aginte-aldia bi urtetakoa. izango da, berriz aukeratu izanaren kaltetan gabe. Hala ere, aurrelko Ataleko lehenengo idazatiak aipatu eta Lan-Sailburuak izendatutako kideek, esandako agindu horren bigarren idazatian oharternandako arauekin bat etorriz, aukeratutakoek bere kargua hartu dezateneko une horretan utziko diote kide izateari. 7. Atala.-Iharduna 1. Osoko Bilkuretan eta Etengabeko Batzordeetan ihardungo du Kontseiluak. 2. Kontseiluak beretzako izango diren ihardutze-arauak moldatuko ditu. 8. Atala.-Ojoko Bilkura 1. Kontseilukide guztiek osatutako Osoko Bilkurak, Koperatibei buruzko Otsailaren 11ko 1/1982 Legearen 70. Atalak Kontseiluari ematen dizkion aginte guztiekiko ebazpena emango du. Bestalde, Eusko jaurlaritzako Sailen aholkuemaile-batzorde gisa ihardungo du, Euskadiko Koperatiba-Legean sartutako erakundeen ekintzei eta zuduei dagozkien gai guztietan. 2. Bilkurak ez dira agerikoak izango, bilkurari hasiera ematerakoan Osoko Bilkurak hori bereziki gertatzea erabaki dadinean salbu. Gutxienez seihilabetekal izango dira Osoko Bilkurok. 3. Nolanahi ere, Lankidetzari dagokion guztizko erabakiren bat tajutu edo ebatzi nahi den bakoitzean, Kontseiluak berarizko Osoko Bilkura egingo du. 9. Atala. - Elengabeko Batzordea 1. Ondorengo hauek izango dira Etengabeko Batzordea osatuko dutenak: a) Kontseiluko Lehendakaria eta Idazkaria. b) Eusko Jauriaritzako bi ordezkari. c) Koperatibetako bost ordezkari. 2. Kontseilukide guztiek txandaka eskuhartuko dute Etengabeko Batzordean, Kontseiluak berak jarritako moduan. 3. Osoko Bilkukuraren erabakiak egiteratzeaz, agizko arazoei aterapideak emateaz eta aipaturiko Osoko Bilkurako antolapidetzaz arduratuko da Etengabeko Batzordea. Halaber, Lehendakariak ere, berarizko Osoko Bilkuretarako deia egin dezake. 10. Atala.-Lehendakaria 1. Kontseiluak berak erabakitako arauen arauera izenda dadina izango da Kontseiluko Lehendakari, kargu hori LanSaileko Bateango Harremanen Sailburuordeak behinbehingorako hartuz. 2. Honako hauek ditu Lehendakariak bere egiteko: a) Kontseiluaren ohorezko ordezkotza edukitzea. b) Osoko Bilkuretarako deia egitea, hoietako Buru izatea eta eztabaidaketa-ihardunak zentzaraztea. c) Kontseiluaren bilkuretarako, bertako kideek eska ditzaten saloak bertan jarriko direneko GaiZerrenda gertatzea, Kontseiluak berak jarri dezanaren arauera. d) Batzar-Agiriei onerizpena ematea, Kontseiluaren erabakiak argitaratzea eta horiek bete daitezela agintzea. e) Kontseiluak berak, bere esku utzi eta, Lehendakari denez, egoki dakizkion egiteko guztiak. 11. Atala.-Idazkaria 1. Eusko Jaurlaritzako Lan-Saileko Koperatiba-Alorreko Lanariburu izango da Idazkaria. 2. Honako hauek izango ditu Idazkariak bere egiteko: a) Idazkari denez, Osoko bilkuretan izatea, eta bai Etengabeko Batzordearen Bilkuretan ere, kargu horri dagozkion egitekoak betez. b) Kontseiluaren teknika-arduralaritzazko antolakideketa egiteratzea eta hoien eginkortasuna eta iharduna zaintzea. c) Batzar-Agiria onartu eta hartutako erabakiei dagokien biderapena ematea, Lehendakariaren oneritziarekin. d) Kontseiluak egin edo hartutako ekintzak eta erabakiak egiaztatzea. e) Lehendakariarekin batean, agizko arazoak eta berak agindu diezazkionak erabakitzea. f) Kontseiluaren ekintzei eta Euskal Herriko Autonomia-Elkarteango koperatibatasunaren egoerari buruz jakinaraz ditzan txosten bat, urterokoa gutxienez, egitea, Kontseiluaren Osoko Bilkurari aurkenu eta hark ondoren onar dezan. 12. Atala.-Ahalmena Kontseiluak, bere-berea duen legezko nortasuna izan eta, indarrean dauden legeen arauera, bere xedeak betetzeko beharrezko egitekoak akuratu eta egiteratzeko ahalmen osoa izango du. . 13. Atala.-Dirubideketa Ondorengo hauek izango dira Kontseiluaren dirueskuarteak: a) Autonomia-Elkartearen Diruegitamuetan izenda dakizkion diru-zenbatekoak. b) Euskadiko Koperatibei buruzko Legearen Azken Erabakietatik Saigarrenak dioenaren arauera, Koperatibentzako zigortze-bidezko arauak egingo direnean ezar daitezen isunen ondorioz jasotako diru-zenbatekoak c) Euskadiko Koperatibei buruzko Legearen 53.2.0 Atalean zehaztutako diru-zenbatekoen % 10a. d) Beren argitalpenen eta, oroharki, ogasunengatikako irabaziak, eta bai, hala badagokio, Koperatiba-Hezkuntzarekiko Ikastaldiegatikakoa ere. e) Ondare, dirulaguntza eta emari gisa jaso ditzan diruzenbatekoak. f) Euskadiko Koperatiben elkarte-egituregatik sortarazi daitezen diru-ekarketak, egiturok finkatu eta eratu daitezenean. g) Eusko Legebiltzarrak onartutako bestelako dirusarrera. Lehenengo Aldi baterako Erabakia Dekreto hau indarrean jarri eta hurrengo harnabost egunen barruan, jaurlaritzak Kontseiluko Lehendakaria eta Idazkaria izendatuko ditu, eta bai dagozkion kideak ere. Epe berdinean, Lan-Sailburuak, Dekreto honetako 5. Ataleko 1 idazatiak aipatutakoak izendatuko ditu. Bigarren Aldi baterako Erabakia Aurreko erabakian jarritako epe horren barruan, Jaurlaritzak, berari dagoikion ordezkarien izendapena egiteko duen eskubidea jakinaraniko dizkie 4. Ataleko C idazatiak aipatzen dituen erakundeei; jakinarazte hori ondorengo hamabost egunen barruan egin beharko delarik, Lan-Sailburuari jakinaraziz. Lehenengo Erabaki, Gehigarria Kontseilua eratu ondoren, Osoko Bilkurak bere barne araudia gertatu eta onartuko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko delarik. Bigarren Erabaki Gehigarria Esku ematen zaio Lan-Sailburuari Dekreto honen garapen eta egiterapenerako beharrezko diren arauak emateko. Azken Erabakia Dekreto hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunean jarriko da indarrean. Gazteiz, 1982.eko Azaroak 15. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lan-Sailburua, MARIO FERNANDEZ PELAZ.