Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

1982garreneko Abuztuaren 16ko 177/1982 DEKRETOA, Eusko Jaurlaritzako Industria-Sailaren Birrantolaketa eta Ihardutze-egiturari buruzko Uztailaren 30eko 95/81 Dekretoaren alderdi batzuk aldatuz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Enerjia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 1413
  • Xedapen-zk.: 177
  • Xedapen-data: 1982/08/16
  • Argitaratze-data: 1982/09/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Sail honen iharduna ikusita, ihardun horren eginkortasunaren onetan 95/81 Dekretoa aldatzea beharrezkoa gertatzen da. . Aldakuntza hori, une honetan, esandako Dekreto horretan ematen ziren ahalmen batzuk areagotu, eta hoien izenak aldatzera mugatzen da. Hori guzti hori, Industria eta Enerjia-Sailaren ihardutze- egitura indartzeko beharrezko izan dedin birregituraketa gero egitearen kaltetan gabe. Hori dela eta, Industria eta Enerjia-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzako Lehendakariaren onirizpenarekin eta Jaurlaritzak 1982garreneko Abuztuaren hamaseian egindako bilkuran aztertu eta ontzat eman ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: Lehenengo Atala.-Industria-Sailordetzari, aurrerantzean Industria eta Enerjia-Sailordetza deituko zaio, eta 95/81 Dekretoan ematen zaizkion egiteko eta ahalmenez gainera Industria eta Enerjia-Sailak enerjiaren alorrean darabiltzan ekintzapideak ikuskatzekoa eta antolakidetzekoa izango ditu. Bigarren Atala.-Industriaren egitamuketarako Aholkularitzari, amrerantzean, Industria-Xedeen Sailordetza deituko zaio, 95/81 Dekretoak hari ematen zizkion egiteko eta ahalmenak egiteratzen dituela. Halaber, eta behin-behingorako, Industriaren Birregituraketa-Artezkaritzak dituen egiteko eta ahalmenak egiteratuko ditu. Azken Erabakia Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean jarriko da indarrean. Gasteizen, 1982garreneko Abuztuak 16. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRlZA. Industria eta Enerjia-Sailburua, XABIER GARClA EGOTXEAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.