Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Urtarrilaren 5/1982 DEKRETOA, Euskeraren Aholu-Batzordea sortaraziz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 13
  • Hurrenkera-zk.: 110
  • Xedapen-zk.: 5
  • Xedapen-data: 1982/01/11
  • Argitaratze-data: 1982/02/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Autonomia-Estatutoak zera dio: Autonomia-Elkarte osorako Erakundeek, Euskal Herriaren gizarte eta hizkuntzaren aldeetatikako era-batasunik eza kontutan izanik, bi hizkuntza ofizialak erabili ahal izatea bermatuko du, hoien ofizialtasuna araupetuz, eta hoiekiko ezagutza bermatzeko beharrezko izan daitezen neurri eta eskuarteak jarri eta araupetzen dituztela. Estatutoaren agindu hori horretarako erabakien bidez behar bezala osabideratzearen kaltetan gabe, hizkuntzaren alorrean barne-egokitasunezko politika bat egiteratzeko bide izan daitezen baliapideak erabiltzea beharrezko gertatzen da. Euskerak gure gizartean Euskal Herriko hizkuntza ofizial eta berenezkoa denez dagokion tokia iritsi dezan, Jaurlaritzaren euskerari buruzko guztietango ekintzapideak behar bezala egitamutu eta erakidetu behar dira, horretarako ihardutzesailak sortaraziz. Hori dela eta, Lehendakaritzaren IdazkaritzaSailburuaren saloz eta Jaurlaritzak 1982garreneko Urtarrilaren hamaikan egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT Lehenengo Atala.-Euskeraren Aholku-Batzordea sortarazten da, ihardutze egituran Jaurlaritzako Lehendakaritzaren menpeko, Jaurlaritzaren euskerari buruzkoetarako ekintzapideen egitamuketa eta antolakidetarako Aholku-Sail gisa. 2garren Atala.-Honako hauek izango ditu Euskeraren Aholku-Batzordeak bere ihardutze-sail: - Batzorde Osoa - Etengabeango Batzordeatala. - Berarizko Batzordeatalak. 3garren Atala.-Honako hauek izango dira AholkuBatzorde Osoko kideale: a) Lehendakari, Jaurlaritzako Lehendakaria, komenigarri deritzanean bere ordezkotza Jaurlaritzako Sailbururen bati eman diezaiokela. b) Kultura-Sailburuaren saloz izendatutako batzordekide bat. c) Hizkuntza-Sailburuaren saloz izendatutako batzordekide bat. d) Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuaren saloz inzendatutako batzordekide bat. e) Euskaltzaindiaren saloz izendatutako batzordekide bat. f) Euskal Herriko Unibersitateko Erretorearen saloz izendatutako batzordekide bat. g) Deustoko Unibersitateko Erretorearen saloz izendatutako batzordekide bat h) Euskerari buruzkoetan itzala aitortzen zaizkienen artetik izendatutako hamabi batzordekide. Batzorde Osokoen artetik hautatutako batzordekide batek egingo du Batzar-agirietarako Idazkaritza. 4garren Atala.-Aholku-Batzordekideak Lehendakariaren Dekretoz izendatuko dira. 5garren Atala.-1. Hirugarren Atalaren e), f), g) eta h) zatietan aipatzen diren batzordekideek lau urte iraungo dute kargu horretan. 2. Aurreko zatiak dion aldia igaro izanagatik tokia utzitakoak beste kargualdi berritarako izendatu ahal izango dira. 6garren Alala.-1. Bi urtez behin, hirugarren Atalaren h) zatiaren gai diren batzordekideen erdiak aldatuko dira. 2. Batzordekide hoietakoren bat lau urteko aldia bukatu gabeko beste baten ordez izendatutakoa baledi, haren ordezkotza egin zueneko batzordekideari legokiokenean utziko du bere tokia. 7garren Atala.-Arduralaritzabide-Legearen 13garren Atalean ohartemandakoaren kaltetan gabe, Aholku-Batzordeak Idazkari Nagusi bat izango du. 8garren Alala.-Honako hauek izango ditu Aholku-Batzorde Osoak bere egiteko: a) Jaurlaritzari euskerari buruzko ekintzarako orotariko Egitamuaren saloa egitea. b) Aurrera eraman dakizkion Egitamu horren egikerapenaren alderdiei buruz bere erizpena ematea. c) Jaurlaritzari edo dagokien Sailei, euskeraren erabilpenari buruzko aginduak ahalik eta ondoen bete daitezeneko neurri egokiak har dirzatenaren saloak egitea. d) Euskera zuzpertzeko lanean ari diren erakundeen ekintzak erakidetzeko artezpideen saloak egitea. e) 10garren Atalaren e) zatiak dion urteoroko argipidetxostena ontzat ematea. f) Aurrera ekarri dakizkion arazo guztietan Jaurlaritzari bere aholkuak ematea. g) Legeek edo Araudiek eman diezaioten beste ezein egiteko. 9garren Atala.-Honako hauek dagozkie Lehendakariari eta horrek bere ordezkotza emandakoari: a) Batzorde Osoaren bilkuretarako deiak egitea. b) Legeak bete eta azterpen-eztabaidaketak eraz egin daitezeneko arta. c) Jaurlaritzari, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuaren bidez, egin ditzan erizpen edo argipide-txostenak bidaltzea. d) Ezein norbanako edo norbanako nahiz herrijabetzapeko erakunderen aurreango Aholku-Batzordearen ordezkotza. e) Legeek, Araudiek eta Aholku-Batzordearen erabakiek eman diezazkioten gainontzeko agintepideak egiteratzea. 10garren Atala.-Honako hauek dagozkio Idazkari Nagusiari : a) Lehendakaria bertan ez dagoenean Etengabeango Batzordeatalaren eta Berarizko Batzordeatalen bilkuretan buru izatea. b) Batzordeatal berezien ekintzapideak erakidetzea. c) Lehendakaritzaren artezkaritzapean, Aholku-Batzordearen eta Batzordeatalen erabakiak bete daitezenaren ardura. d) Ohizko arazoei bere bideak eginaraztea. e) Legeek, Araudiek edo Aholku-Batzordeak eta Batzordeatalek batzar-agirian eraso ondorengo erabakiz eman diezazkioten gainontzeko egitekoak. 11garren Atala.-1. Honako hauek izango dira Etengabeango Batzordeataleko kideak: a) Idazkari Nagusia. b) Hezkuntza-Sailburuaren saloz izendatutako batzordekidea. c) Kultura-Sailburuaren saloz izendatutako batzordekidea. d) Batzorde Osoak bertakoetatik izendatutako bi batzordekide. e) Batzorde Osoko batzar-agirietarako Idazkaria, aurrean esandako hoietakoren bat ez bada. 2. Batzar-agirietarako Idazkaria Batzorde Osokoa bera izango da, Etengabeango Batzordeatalak besterik erabaki ezik. 12garren Atala.-Honako hauek izango ditu Etengabeango Batzordeatalak bere egiteko: a) Jaurlaritzako Sail bereziek euskerari buruzkoetan izan ditzaten ihardutze-egitamuak aztertu, eta egoki deritzen alda. keten buzipenak egitea. b) Sail berezien Egitamu hoiek gertatzeko aholkuak eman eta hoiek elkarri egokitzea, eta hoien egiterapenarekiko arta c) Jaurlaritzaren Orotariko Ihardutze-Egitamuaren egitasmotzakoa gertatzea, Batzorde Osoari aurkezteko. d) Euskalki bereziak eta baturatutako euskera Arduralaritza-Sail berezietan erabiltzeari buruzkoetan argipideak ematea, hala behar izanez gero Euskaltzaindiari bere iritzia eskatu ondoren. e) Duten garrantzia dela eta Batzorde Osora eraman behar diren arazoak zeintzuk diren erabakitzea. f) Jaurlaritzaren euskerarekiko Orotariko Ihardutze-Egitamuari buruz urteoro argipide-txosten bat egitea, eta bai Batzorde Osoaren, Idazkaritza Nagusiaren eta Aholku-Batzordeko gainontzeko Batzordeatalen ekintzapideei buruzkoa ere. g) Legeek, Araudiek nahiz Aholku-Batzorde Osoak eskuratu diezaion beste ezein arazo. 13garren Atala.-1. Gai bereziei buruzko lanak edo argipide-txostenak egiteko Batzordeatal Bereziak eratu ahal izango dira, Aholku-Batzorde Osoak horretarako hartutako erabakiz. 2. Batzorde Bereziek etengabe ihardutzekoak nahiz bestelakoak izan ahal izango dute eta, bere ihardunean, eratze-erabakian jarritako zernolakoei atxikiko zaizkie. 3. Idazkari Nagusia, nahitaezko arauz, Batzordeatal Berezi guztietako kide izango da. 4. Batzordeatal Bereziei agizko bilkuretarako deia Idazkari Nagusiak egin ahal izango die, eta berarizkoetarako Aholku-Batzordeko Lehendakariak. 14garren Atala.-1. Aholku-Batzorde Osoak bere agizko bilkurak hiru hilabetez behin gutxienez egingo ditu, eta bai Lehendakariak edo Idazkari Nagusiak dei egin diezaionetan ere. 2. Etengabeango Batzordeatala hilean behin bilduko da, gutxienez, eta bai Idazkari Nagusiak dei egin diezaion guztietan ere. 3. Batzordeatal Berezien bilkurak, erapidetzak sórtarazteko erabakiak jarri dezan gutxienezko aldizkotasunez egingo dira. 15garren Atala.-Euskeraren Aholku-Batzordearen barne-ihardunari buruz Dekreto honek araupetu gabe utzitako guztietan, 1958garreneko Uztailaren 17ko Arduralaritzabide-Legearen I Idazpuruko II Atalburuan ohartemandakoa izango da erabilgarri. 16garren Atala.-Euskeraren Aholku-Batzordea eratzeak eta horren ihardunak ekar ditzan nolanahiko gastuak, Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailaren diruegitamuetan sartuko den horretarako diruizendapenaren pentzutangoak izango dira. 17garren Atala.-Euskeraren Aholku-Batzordeko kideek arauz jarri daitezen bidesari eta egunsaritarako eskubidea izango dute. ERABAKI GEHIGARRIAK 1. Jaurlaritzak, berak geroan sortarazi eta euskeraren eta euskal kulturaren suztapena eta babesa xede izan ditzaten Herri-iraskunde edo Erakunde bakoitzaren salozko batzordekide bana izendatu ahal izango du Aholku-Batzorde Osorako. 2. Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuari, Dekreto honetan agindutakoak egiteratzeko behar daitezen manuak egiteko eskua ematen zaio. 3. Euskeraren Aholku-Batzordeak berak onartuko du bere barne-ihardunerako Araudia. Onartu ondoren Lehendakaritzaren Idazkaritza-Sailburuari bidaliko dio, ezagutu dezan. ALDI BATERAKO ERABAKIA 3 h) Atalak aipatzen dituen Euskeraren AholkuBatzordeko kideak lehenengo aldiz izendatu eta bi urtera, hoietako erdiak bere tokia utzi egingo dute, zozketa-bidez. Ordutik aurrera, agizkoetarako agindutakoa egingo da. Une horretan Etengabeango Batzordeataleko izan daitezen kideak ez dira aurreko lerroaldiak dion zozketa horretan sartuko. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau, Euskal Herriko Agintarirzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunean bertan jarriko da indarrean. Gasteiz, mila bederatzirehun eta larogeita bigarreneko Urtarrilak hamaika. Jaurlaritzako Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA. Lehendakaritza-Sailburua, XABIER CAÑO MORENO.