Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

Uztailaren 30eko 93/81 DEKRETOA, Elkartuezinen alorreango Biderapen-moduez.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 56
  • Hurrenkera-zk.: 663
  • Xedapen-zk.: 93
  • Xedapen-data: 1981/07/30
  • Argitaratze-data: 1981/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ekainaren 30eko Jaurlaritzaren 7/1981 Legearen 32garren Atalak, Sailburu edo Arduralaritzako Goren-kargudun izatearen eta horretarako hautapena edo izendapena baino lehen hoiek izan zitzaketen herri nahiz norbanako-alorreko ihardunen arteku elkartuezina ezartzen du. Hori egiteratzeak, esandako karguetarako hautatu edo izendatutakoek hautapen edo izendapen hoiekin elkartuezineko gerta daitezkeenak utzi dituztela egiaztatu ahal dezateneko bideak araupetzea eskatzen du. Hala ere, gaudeneko honetan, eta elkartuezin hori 7/1981 Legea indarrean jartzen denez gero sortzen dela, doakien erakundeei ahalik eta kalterik txikiena eginaz egoera berriari egokitzeko adinako epe bat jartzea beharrezko gertatzen da. Hori dela eta, Zuzentza-Sailburuaren saloz, Jaurlaritzak, 1981garreneko Ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DU Lehengo Atala 1. Lehendakaritarako hautagaiak edo hautagaiek, izendatuta atereaz gero Legebiltzarkide izatea eta beste ezein ihardun uzten duteneko berarizko zinpeko adierazpena egin beharko diote Legebiltzarreko Mahaiari. 2 Adierazpen hori, Jaurlaritza-Legeko 5.2 Atalak dion salo-idazkiarekin batean bidali beharko da. 3. Jaurlaritza-Legearen 3garren Atalak dion ilrarduna besterik gabe uztea, izendapenaren Errege-Dekretoa indarrean jarri dedin egunaz gero zertatuko da. 4. Elkartuezinekiko legebideak ez betetzeak hurrengo atalaren gai diren ondorioak ekarriko ditu. Bigarren Atala Sailburutarako, Sailburuordetarako, Artezkaritarako cdo edozein elkartuezin-legepideren menpeko izan dedin beste ezein kargutarako izendatutakoek edo hautatutakoek, izendapena edo hautapena baino lehen Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 32garren Atalak aipatzen dituen ihardunbideak utziko dituztela hitz ematezko zinpeko adierazpena egin beharko dute. Hirugarren Atala Izendapena Sailburutarakoa edo Lehendakariak artez eta aukeran izendatu beharreko kargutarakoa denean, adierazpen hori Lehendakariari bidali beharko zaio, edo izendapenaren saloa egiteko eskua emanda izan dezan ihardutze-sailburuari; hori eginez gero, zinpeko adierazpen hori saloari erantsi beharko zaio, hori gabe ezingo bait-zaizkio bere bideak eginarazi. Laugarren Atala Izendapenak, elkartuezineko gertatzen den ihardunari berez eta besterik gabe uztea ekarriko du. Bosgarren Atala Elkartuezinekiko legebideak ez betetzeak, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 35, 37 eta 38garren Atalek aipatzen dituzten eskubideak galtzea ekarriko du. BEHIN-BEHINGO ERABAKIA 1. Jaurlaritza-Legea indarrean jarri zeneko unean Sailburutzan, Sailburuordetzan edo Artezkaritzan zihardutenek, 1981-garreneko Urriaren lehenengoa baino lehen kargu hoien eta Jaurlaritza-Legearen 32garren Atalak aipatzen dituen ihardunetan aritzearen arteko aukera egin beharko dute. 2.-Aukera hori adierazten deneko idazkia, Lehendakaritzako Idazkaritza-Sailburuari bidali beharko zaio. 3. Behin-behingo Erabaki honetan agindutakoa ez betetzeak, Ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 35, 37 eta 38garren Atalek aipatzen dituzten eskubideak galtzea ekarriko du. AZKEN ERABAKIA Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Gasteiz, 1981garreneko Uztailak 30. Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA Zuzentza-sailburua, KARMELO RENOBALES VIVANCO

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.