Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Arautegia

Inprimatu

---

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Akordioa
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila; Kultura Saila; HABE; Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 208
  • Hurrenkera-zk.: 6006
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/29
  • Argitaratze-data: 2008/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Arkaute, 2008ko irailaren 29a.

Alde batetik, Guadalupe Camino García andrea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiaduneko zuzendaria.

Bestetik, Joseba Erkizia Itoitz jauna, HABEko zuzendari nagusia.

ADIERAZTEN DUTE

Lehenengoa. Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legearekin bat etorriz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Herrizaingo Sailari atxikitako administrazio izaeradun erakunde autonomiaduna da, bere nortasun juridikoa du eta bere lanak burutzeko gaitasun osoa bere eskuetan dauka. Aipatutako lanen artean, Ertzaintzaren funtzionarioentzako hizkuntza gaikuntzarako ikastaroak programatzeko, antolatzeko eta burutzeko eskumenak daude, otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuaren arabera.

Bigarrena. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunak ez du Ertzaintzarentzako autoikaskuntza sistema bitartez ikastokietan hizkuntza prestakuntzaren programa bat burutzeko beharrezko diren giza baliabiderik eta materialik. Beraz, lan hori gomendatzen diogu berezitasun horretarako betekizun onenak dituen erakunde bati; hain zuzen, lan hori burutzeko baliabideak dituen erakunde bati.

Hirugarrena. Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortu zeneko azaroaren 25eko 29/1983 Legearekin bat etorriz, HABE Kultura Sailari atxikita dagoen erakunde autonomiaduna da, bere nortasun juridikoa du eta bere lanak burutzeko gaitasun osoa bere eskuetan dauka.

Laugarrena. HABEk lehen esandako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren beharrizanei erantzuteko antolaketa eta beharrezko baliabideak ditu.

Bosgarrena. Arestian esandako guzti horrengatik, bildutakoek, parte hartzen duten aldetik, kudeatzeko gomendioari buruzko Akordio hau legezko egitea hitzartu dute, ondorengo hauen arabera

KLAUSULAK

Lehenengoa. Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunak eta HABEk hitzartu dute Ertzaintzan autoikaskuntza sistema bitartez ikastokietan hizkuntza prestakuntzaren programaren kudeaketa materiala gauzatzea, horretarako baliabide tekniko egokienen artetik lehendabizikoa ere ez baitauka.

Bigarrena. Gomendatzen den kudeaketa materiala ondorengo jardunetan zehazturikoa izango da, kasu bakoitzari dagozkion eginkizunak bete izateraino:

  1. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak izendatutako ikasleei autoikaskuntza sistema bitartez ikastokietan euskara irakaskuntza, ikasturte baten, hau da, 2008ko urritik 2009ko ekaina arte (biak barne).

  2. Programa honetan parte hartzen duten ikasleen aprobetxamendu mailaren ebaluazioa eta asistentzia.

  3. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak programari eta programa horretan sartuta dauden ikasleei buruz eskatzen duen informazioa bidali, batez ere, ikasleen aprobetxamendu mailei eta horien asistentziari buruzko informazioa.

    Hirugarrena. Gomendio horren kudeaketa materialetik sortutako gastuak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko aurrekontuari egotziko zaizkio, HABEk aldez aurretik horren fakturazioa egin ondoren.

    Laugarrena. Kudeatzeko gomendioak idatzi hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratzen denetik bigarren klausulako a) idatz-zatian aipatutako ikasturtea amaitu arte izango du indarra, bildutako bi aldeen bateratasunez luzatu ahal izanik; eta hala denean, aipatutako jardunerako aurrekontuko kontsignak egokia eta nahikoa izan behar du.

    Bosgarrena. Kudeatzeko gomendioak ez dakar Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunari jardun horretarako emandako eskumenen eta funtsezko gaien titulartasuna kentzea.

    Seigarrena. Kudeatzeko gomendio horren xedea ikusirik, zehaztutako jarduera materiala osatuko duten edo oinarrituko duten izaera juridikoko egitate edo ebazpenak ematea Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunari dagokio.

    Hala jasota gera dadin, bildutako bi aldeak agiri honetan zehaztutako edukiarekin bat etorriz, hasieran idatzitako tokian eta datarekin bi aldiz sinatzen dute akordio hau.

    Arkaute, 2008ko irailaren 29a.

    Euskal Herriko Polizia Ikastegiko zuzendaria,

    GUADALUPE CAMINO GARCÍA.

    HABEko zuzendari nagusia,

    JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik