Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Galderak eta erantzunak

Braille botoa

Nola bozka dezakete ikusmen-ezgaitasuna duten pertsonek?

Bi eratara eman dezakete botoa:

  • posta bidez (ikus "11.A Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa" atala)
  • pertsonalki, hauteskunde-mahaira konfiantzazko pertsona batekin joanez, hark boto-txartela aukeratu eta gutun-azalean sar dezan, edo Braille botoaren bidez bozkatuz.

Zer eskakizun bete behar dituzte Braillez botoa eman nahi duten pertsonek?

% 33 baino gehiagoko ikusmen-ezgaitasuna duten pertsonek bakarrik eman dezakete botoa prozedura horren bidez, edo Espainiako ONCE (Espainiako Itsuen Elkarte Nazionala) elkarteko bazkide direnek, idatzi eta irakurtzeko Braille sistema ezagutzen badute, beti ere.

Zer egin behar dute Braillez botoa emateko eskakizunak betetzen dituzten pertsonek?

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren doaneko 900 840 123 telefonora deitu eta boto mota hori eskatu behar dute. Horretarako epea abuztuaren 28tik irailaren 24rakoa da.

Zer informazio eskatzen zaio Braillez botoa eman nahi duen pertsonari?

Botoa prozedura horren bidez emateko interesa adierazteko telefono horretara deitzen duenean, honako hau adierazi beharko du: bere izen-abizenak, helbidea, NANa, harremanetarako telefono-zenbakia, Braille sistema ezagutzen duela eta aitortu zaion ikusmen-ezgaitasunaren maila edo, azken hori ez badu, ONCE elkarteko bazkide izatea.

Nola jakinaraziko zaio interesdunari zer hautagaitzari eman diezaiokeen bere botoa?

Herrizaingo Saileko webgune honetan kontsultatu ahalko ditu hautagaitzen eta hautagaien zerrendak, "Aitortutako hautagaitzak" izeneko atalean. Atal hori formatu eskuragarrian sortu da eta informazio hori kontsultatzeko prest egongo da bozketaren egunera arte. Horrez gainera, informazio hori bera doaneko 900 840 123 telefonoan ere eskatu ahalko du.

Bozketa-egunean hauteskunde-mahaira doanean zer agiri jasoko ditu Braillez bozkatu ahal izateko?

Hauteskunde-mahaiak agiri hauek emango dizkio:

  • Azalpen-jarraibideak Braille sisteman
  • Bozkatzeko gutun-azala
  • Hautagaitza bakoitzeko gutun-azal bat; horiek, kanpoaldean, tintaz eta Braillez adierazita edukiko dute barruko hautagaitzaren izena. Gutun-azal bakoitzaren barruan bozkatzeko boto-txartela egongo da, baina azken hori ez da Braille sistemaz idatzita egongo.

Non balia ditzaket agiri horiek konfidentzialtasun-berme guztiekin Braillez bozkatzeko?

Hauteslekuan toki irisgarri eta egoki bat egon beharko da hautesleak agiri horiek guztiak pribatutasunez erabili ahal izateko; toki hori hauteskunde-mahaitik ahal bezain gertuen egongo da, gainera.

Nola bozkatzen da prozedura horren bidez?

Hautesleak boto-txartela duen gutun-azalaren kanpoaldean irakurriko du bozkatu nahi duen hautagaitza. Ondoren boto-txartela atera, bozkatzeko gutun-azalean sartu eta hauteskunde-mahaira joko du, lehendakariari emateko.

Prozedura horren bidez bozkatu ondoren zer egin behar du?

Boto-emaileak erabili ez dituen boto-txartel guztiak jaso beharko ditu, ahaztu gabe, emandako botoaren sekretutasuna ziurtatzeko.

Nabarmenduak
Nola bozkatu Erakunde-kanpainak Egutegi orokorra Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko testu kontsolidatua
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak