Zenbat alderdi eta hautagaitza aurkezten dira hauteskundeetara? Nor dira hautagaiak?
Ikus webgune honetako hautagaitzen atala
Zenbat hautagai aukera daitezke hauteskunde-barruti edo lurralde historiko bakoitzean?
25 pertsona lurralde historiko bakoitzeko, hau da, 75 Euskal Autonomia Erkidego osoan (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 10. artikulua).
Zenbat ordezko aurkez daitezke hautagaitza batean?
3 gutxienez eta 5 gehienez (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 52. artikulua).
Noiz emango da hautatutako hautagaien berri, ofizialki?
Hautatuak aldarrikatzen diren egunean.
Zein dira hauteskundeetan parte hartuko duten alderdi politikoen helbideak eta telefono-zenbakiak?
Ikusi alderdi politikoen direktorioa webgune honetako Helbide interesgarriak atalean.
Zer ezberdintasun dago Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako zerrenden eta Senatuko zerrenden artean?
Eusko Legebiltzarrekoak itxita eta blokeatuta daude, eta Senatukoak, berriz, irekiak dira
Zein dira Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan hautagai izateko eskakizunak?
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen arabera (4.1 eta 4.3 artikuluak):
Zer gertatzen da hauteskunde-garaian, bozketa-eguna baino lehen, alderdi politiko bateko hautagai bat hiltzen bada edo hautagaitzari uko egiten badio?
Hurrengo hautagaiak edo ordezkoak hartuko du haren tokia hautagaitzako zerrendan.
Beharrezkoa al da Euskal Autonomia Erkidegoko erroldan izena emanda egotea hautagai izateko?
Ez, nahiko da Euskal Autonomia Erkidegoko herriren batean bizi izatea egiaztatzearekin, hau da, politikoki Euskal Autonomia Erkidegokoa izatearekin (Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 50.2 e) artikulua).
Sestaoko herritar bat naiz eta etxean jaso ditudan boto-txartelen artean ez dut lehendakariaren izena aurkitu; nik horri eman nahi diot botoa, ordea. Zergatik ez da boto-txarteletan ageri? Nola eman diezaioket botoa?
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez da lehendakaria hautatzen, baizik eta euskal legebiltzarkideak, 25 pertsonako zerrenda itxietan.
Dagokion lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak ez badu hautagaitza edo hautagai bat izendatu, zer eskubide ditu?
Izendatua ez izatearen aurkako errekurtsoa aurkez dezake eskumeneko administrazioarekiko auzien epaitegian eta, horren epaiaren aurka, babes-errekurtsoa aurkez dezake Auzitegi Konstituzionalean (Ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 67. artikulua).
Zer ondorio ditu hauteskunde-prozesuan hautagaitzak izendatzearen aurkako errekurtso bat egoteak?
Hautagaitza bat izendatzearen aurkako errekurtso bat jartzearen ondorioz, errekurtso hori ebatzi arte atzeratzen da Hautesle Erroldako Probintzia Ordezkaritzaren Bulegoak boto-txartelak bidaltzea, bai posta arruntez bozkatzea eskatu duten hautesleei, bai egonkorki atzerrian bizi direnei eta bai aldi baterako atzerrian bizi direnei (ikus posta bidezko botoari buruzko atal hauek: 11.A Espainiako egoiliarren posta bidezko botoa; 11.B Egonkorki atzerrian bizi direnak; eta 11.D Aldi baterako atzerrian bizi direnak).
Hautagaitzak gizon eta emakumeen kopuru berdinaz osatuta egon behar al du? Irizpide hori ordezkoei ere aplikatzen al zaie?
Indarrean dagoen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 50.4 artikuluan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak emandako idazkeran, jasota dago hautagaitzak aldarrikatu ahal izateko hautagai-zerrendan % 50 emakumeak izan behar dutela, gutxienez ere, eta 6 izeneko (hautagaiak eta ordezkoak) tarte bakoitzean. Ezarritako legezko epeetan berdintasuna ez bada betetzen, hautagaitza ez da aldarrikatuko. (Ikus Acuerdo aclaratorio de la Junta Electoral de la Comunidad Autónoma).
Hautagaitza aurkeztu al dezakete hauteskunde-taldeek baldin eta legez kanpokotzat jotako eta Alderdi Politikoen Lege Organikoak deuseztatutako alderdi politiko baten jardueraren ondorengoak edo oinordekoak badira?
Hauteskunde-talde horiek ezingo dute hauteskundeetara aurkeztu baldin eta funtsezko antzekotasunak daudela froga badaiteke taldeen egituretan, antolamenduan edo horiek osatzen duten pertsonen funtzionamenduan, edo hautagaitzak zuzentzen, ordezkatzen edo administratzen dituztenen pertsonen funtzionamenduan, edo taldearen finantziazioaren edo bitarteko materialen jatorrian, edo beste edozein inguruabar garrantzitsu dela medio jarraitasuna edo ondorengotasuna dagoela ondoriozta badaiteke, hala nola, indarkeriaren edo terrorismoaren alde egoteagatik (Hauteskunde Erregimen Orokorraren Lege Organikoko 45.4 artikulua, Alderdi Politikoen Lege Organikoak emandako idazkeran).
Zer organoren aurrean aurkez daiteke legez kanpokotzat jotako alderdi politiko baten "oinordekotzat" jotako hauteskunde-talde bat aldarrikatzearen aurkako errekurtsoa? Nork du errekurtso hori aurkezteko zilegitasuna?
Aipatutako hauteskunde-taldeak aldarrikatzearen aurkako errekurtsoak Auzitegi Goreneko areto berezian aurkeztuko dira, Botere Judizialaren Lege Organikoko 61. artikuluan ezarritakoaren arabera. Alderdi Politikoen Legeko 11.1 artikuluan ezarritakoa aintzat hartuta, Gobernuak eta Fiskaltza Ministerioak dute errekurtso hori aurkezteko zilegitasuna.