Zein da Euskal Autonomia Erkidego bateko telefono-zenbakia edo helbidea?
Ikusi udaletako helbideen eta telefono-zenbakien zerrenda webgune honetako Helbide interesgarriak atalean.
Nori dagokio hautesleari jakinaraztea hauteskunde-mahaiko kide izendatu dutela?
Udalari (Hauteskunde Batzorde Nagusiaren 1996ko maiatzaren 26ko eta 1986ko ekainaren 6ko akordioen arabera).
Nork ordaintzen ditu hauteskundeek udaletan sortzen dituzten gastuak (hauteslekuak, hauteskunde-mahaiak jartzea, etab.)?
Eusko Jaurlaritzak, horrek deitzen baititu hauteskundeak.
Udalek lekuak gorde behar al dituzte alderdiek propaganda jar dezaten?
Bai. Hala ere, alderdi politikoek ez badute eskualdeko hauteskunde-batzordeak egindako banaketa errespetatzen, udalak propaganda jartzeko tokietatik kanpora ditzake; gainera, higiezinetan eragindako kalteen ardura zibila hartu beharko dute beren gain (ikus Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.1 b), 75., 77. eta 78. artikuluak eta Hauteskunde Egutegia).
Udalek lokalak gorde behar al dituzte hauteskunde-kanpainan mitinak egiteko?
Bai. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legeko 73.1 a), 76., 77. eta 78. artikuluen arabera eta webgune honetako Egutegiak atalean aurki daitekeen Hauteskunde Egutegi Orokorraren arabera.
Alderdi politikoek jarritako propaganda kentzeko beharra al dute udalek? Nork ordaintzen ditu gastu horiek? Eskubidea al dute udalek baimendu gabeko tokietan propaganda jartzen duten alderdiak zigortzeko?
Hauteskunde-egunean erabiltzeko udaletan gordetzen diren hautestontziei eta kabinei buruzko guztia.
Hautestontziak eta kabinak Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiltzen dira, Estatuko Gobernuaren Ordezkaritzaren lagapen bidez.
Nori dagokio hauteskunde-mahaietan, hautestontzietan eta kabinetan baliatzen diren agiriak jartzea? Eta falta direnak berriz jartzea?
Udal bakoitzak hauteslekurako izendatutako administrazioaren ordezkariari.
Hauteskunde-mahaietan egon behar den agirien mota eta kopuruei buruzko guztia.
Hauteskundeetarako boto-txartelen, gutun-azalen eta inprimakien gutxi gorabeherako kopurua hauteskunde-mahai bakoitzeko hautesle-erroldari dagokion zenbatekoa gehi horren % 25 izaten da.
Zer epe dute udalek hauteskunde-mahaien eta hauteslekuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzeko?
Behin betiko zerrenda hori hauteskunde-egunaren aurreko 10 egunetan plazaratu behar dute.