Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Galderak eta erantzunak

Hauteskunde-Administrazioa

Zein da Hauteskunde Administrazioaren xedea?

Hauteskunde-prozesuaren gardentasuna eta objektibotasuna bermatzea, bai eta berdintasun-printzipioa ere, kargu publikoetarako sarbidean.

Zer organok osatzen dute Hauteskunde Administrazioa?

Hauteskunde Batzorde Nagusiak, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek eta eskualdekoek, bai eta hauteskunde-mahaiek ere.

Zein batzorde dira iraunkorrak? Eta zer iraunaldi dute iraunkorrak ez direnek?

Hauteskunde Batzorde Nagusia eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea iraunkorrak dira, gainerakoen agintaldia hauteskundeen egunetik 100 egunera bukatzen da.

Nork ematen dizkie baliabide materialak eta giza baliabideak hauteskunde-batzordeei?

Hauteskunde Batzorde Nagusiari Diputatuen Kongresuak; Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari Eusko Legebiltzarrak eta lurralde historikoetako zein eskualdeko hauteskunde-batzordeei Eusko Jaurlaritzak.

Nolako osaketa dute hauteskunde-batzordeek?

Osaketa mistoa dute, langile judizialez eta hautagaitza aurkezten duten alderdi politikoetako ordezkariez osatzen baitira.

Zein dira hauteskunde-batzordeen eskumenik esanguratsuenak?

  • Hauteskunde Batzorde Nagusiak Autonomia Erkidegoko Batzordearen akordioen aurkako errekurtsoak ebazten ditu.

  • Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordea ri dagokio hauteskunde-propagandarako doako espazioak banatzea irrati eta telebista publikoetan, bai eta hautagaitzek jasotzen dituzten hauteskundeetarako diru-laguntzak finkatzea ere.

  • Lurralde historikoetako hauteskunde-batzorde ek hautagaitzak eta hauteskundeetako emaitzak aldarrikatzen dituzte.

  • Eskualdeko hauteskunde-batzorde ek hauteskunde-mahaietako kideen jakinarazpenak egin eta sinatzen dituzte, bai eta hauteskunde-mahai horietako artekariak izendatu ere.

Zein dira hauteskunde-batzordeetako helbideak eta telefono-zenbakiak?

Ikusi webgune honetako batzordeen direktorioa, Helbide interesgarriak atalean.

Non argitaratzen dira Hauteskunde Batzorde Nagusiaren eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen akordioak eta ebazpenak? Zein dira hauteskunde hauei aplika dakizkiekeen akordiorik garrantzitsuenak?

Batzorde Nagusiarenak Estatuko Aldizkari Ofizialean (EAO) argitaratzen dira, eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Akordiorik garrantzitsuenak webgune honetako Hauteskunde Batzordeen Akordioak izenburuko atalen jasota daude.

Zer eginkizun dute udaletako idazkariek hauteskunde-prozesuan?

Hauteskunde Legearen arabera, eskualdeko hauteskunde-batzordeen ordezkariak dira eta, hortaz, hauteskunde-batzorde horientzat lan egiten dute hauteskunde-prozesuak dirauen bitartean.

Nabarmenduak
Nola bozkatu Erakunde-kanpainak Egutegi orokorra Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko testu kontsolidatua
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak