Hauteskunde-araudia
Eusko Legebiltzarrerako 2012ko hauteskundeetan lege hauek izango dira aplikagarri:
APLIKA DAITEZKEEN EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO HAUTESKUNDE ARAUAK
Legeria
-
5/1990 Legea, ekainaren 15ekoa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzkoa, (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren uztailaren 6ko 134 zenbakian argitaratuta), ekainaren 19ko 15/1998 Legeak (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren uztailaren 9ko 128 zenbakian argitaratuta), urriaren 4ko 6/2000 Legeak (213 zenbakidun EHAA, azaroaren 7koa), martxoaren 28ko 1/2003 Legeak (72 zenbakidun EHAA, apirilaren 10ekoa) eta otsailaren 18ko 4/2005 Legeak (42 zenbakidun EHAA, martxoaren 2koa) aldatuta.
-
6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa ( 251 zenbakidun EHAA, 2010-12-31koa ).
Garapen-arauak
- Agindua, 2012ko irailaren 17koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena (EHAAren 187. zenbakia, 2012ko irailaren 25a).
- Agindua, 2012ko irailaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2012ko urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan langileek, beren ordainsariak jasota, parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena. (EHAAren 184. zenbakia, 2012ko irailaren 20a).
- Agindua, 2012ko abuztuaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena (EHAAren 172. zenbakia, 2012ko irailaren 4a).
- 12/2012 dekretua, abuztuaren 27koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena. (EHAAren 167. zenbakia, 2012ko abuztuaren 28a).
- 136/2012 Dekretua, uztailaren 17koa , Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko kutxen, kabinen, boto-txartelen, bozketa-kartazalen eta gainerako hauteskunde agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituena. (145 zenbakidun EHAA, 2012ko uztailaren 26koa).
- Herrizaingo Sailaren 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko kutxen, kabinen, boto-txartelen, bozketa-kartazalen eta gainerako hauteskunde agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituena. (2. zk.ko EHAA, 2009ko otsailaren 5ekoa).
APLIKA DAITEZKEEN ESTATUKO HAUTESKUNDE ARAUAK
Legeria
- Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa (HAOLO), 1985eko ekainaren 19koa , 1985eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratuta, eta BOE hauetan argitaratutako aldaketak erantsita: 1986ko urtarrilaren 20koa, 1987ko apirilaren 3koa, 1991eko martxoaren 14koa, 1991eko martxoaren 16koa, 1992ko azaroaren 3koa, 1994ko martxoaren 31koa, 1995eko martxoaren 24koa, 1995eko azaroaren 24koa, 1997ko maiatzaren 31koa, 1998ko ekainaren 16koa, 1999ko apirilaren 22koa, 2002ko ekainaren 28koa, 2003ko martxoaren 11koa, 2003ko azaroaren 29koa, 2007ko martxoaren 23koa 3/2007 Lege Organikoari buruzkoa, 2007ko urriaren 9koa, 2010eko azaroaren 5ekoa, 2011ko urtarrilaren 29koa eta HAOLOren 160. artikulua aldatzeko 2011ko ekainaren 16ko azken erreforma. (HAOLOren testu kontsolidatua).
- Zehazki, hauteskunde hauetan aplika daitezkeen artikuluak I. titulukoak dira, baldin eta oinarrizko izaera badute HAOLOren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren 2. paragrafoan ezarritako arau-zerrendaren arabera.
Garapen-arauak
-
Urriaren 5eko PRE/2119/2012 Agindua, (BOE 241 zk., 2012ko urriaren 6koa), posta zerbitzu unibertsala ematen duenari Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zerbitzu publikoa emateko betebeharrak ezartzen dizkiona. Agindu horri dagozkion akatsen zuzenketa (BOE, 243 zk, 2012ko urriaren 9koa).
- 422/2011 Errege Dekretua, martxoaren 25ekoa, ahalmen-urritasunak dituzten pertsonek bizitza politikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeko oinarrizko baldintzei buruzko erregelamendua onartzen duena. (76. zenbakidun BOE, martxoaren 30ekoa).
- 1621/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, aldi baterako atzerrian egongo diren espainiar herritarrentzako bozketa-prozedura arautzen duena (299 zenbakidun BOE, abenduaren 14koa).
- Barne Ministerioaren 3817/2007 Agindua, abenduaren 21ekoa, ikusteko urritasuna duten pertsonei boto erabilerraza egiteko prozedura garatzen duena. (310. zenbakidun BOE, abenduaren 27koa).
- 1612/2007 Errege Dekretua, abenduaren 7koa, ikusteko urritasuna duten pertsonei boto erabilerraza egiteko prozedura arautzen duena. (294. zenbakidun BOE, abenduaren 8koa).
GAI NAGUSIETAN APLIKA DAITEZKEEN ARAU AIPAMENAK
- Hautesle-elkarteak: Hauteskunde hauetan Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 53. artikulua eta Hauteskunde Araubide Orokorrari (HAOLO) buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 44.4 artikulua daude indarrean.
- Hauteskunde-koalizioak eratzea: Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legearen 49.2 artikulua eta HAOLOren 44.2 eta 3 artikulua daude indarrean, bai eta HBZren 1/2010 jarraibidea, irailaren 9koa xedatutakoa ere, eta hauteskunde-koalizioek eskuratutako botoak zenbatzeko metodoari buruz (2011-09-29ko HBZ akordioa).
- Alderdi politiko bat sortzea: Honako hau hartu behar da kontuan: Alderdi politikoei buruzko ekainaren 27ko 6/2002 Legearen I. eta II. kapituluak (154 zenbakidun BOE, ekainaren 28koa).
- Hauteskunde Araubide Orokorrari buruzko Lege Organikoak (HAOLO) eraldaketa esanguratsuak izan ditu 2010 eta 2011n; horren ondorioz, hauteskundeetan honako aldaketa hauek egongo dira, prozedurari dagokionez:
- Eusko Jaurlaritzaren kanpaina instituzionala: Kanpaina hori herritarrei hauteskunde-prozedurako kontuei, posta bidezko botoari eta bozkatzeko izapideei buruz zuzendutako informazioa baino ezin izango dute izan, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legearen 60.3 artikuluaren arabera, HAOLOren 50.1 oinarrizko artikuluak aldatuta, botoa sustatzeko kanpaina instituzionalak debekatzen dituen lege horren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren 2. paragrafoa betez.
- Publizitate-kanpaina instituzionalak: Esan beharra dago EAEko Publizitate eta Komunikazioari buruzko abenduaren 23ko 6/2010 Lege berriaren 2. artikuluak ezartzen duenez, EAEko Administrazio Orokorrak, Eusko Legebiltzarrak, Foru Administrazioek nahiz Tokiko Administrazioek eta horien mende dauden erakunde eta sozietate publikoek jarraitu beharreko ildoak finkatzen dituela; 11.2. artikuluan, esaterako, debekatu egiten die aginte publikoei hauteskundeen deialdia egin eta hauteskundeak egiten diren arte, publizitate- edo komunikazio-kanpaina instituzionalak egitea, hauteskundeetako legeriak baimentzen dituenak izan ezik, eta interes publikoa babestu edo zerbitzu publikoak modu egokian gauzatzeko ezinbestekoak izan daitezkeenak kenduta; hori guztia HAOLOren 50.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Ildo beretik, 2011n eraldatu den HAOLOren 50.3 artikuluak debekatu egiten die botere publikoei aipatutako hauteskunde-aldi horretan obra edo zerbitzu publikoen inaugurazio-ekitaldiak egitea; horrek ez du esan nahi, ordea, obra edo zerbitzu horiek funtzionatzen hasi ezin direnik. Horren helburua da, hauteskunde-kanpainak dirauen artean Gobernuak erdietsi dituen lorpenak sustatzeko kanpaina instituzionalik ez egitea, praktika egokia ez delako, zergadun guztien diruarekin exekutatu baitira. - Hautesle-errolda: 39.1.artikuluak ezartzen duenez, hauteskunde bakoitzerako indarrean dagoen errolda hauteskunde-deialdia baino 2 hilabete lehenago itxiko da (hauteskunde hauetan 2012-06-01ean itxiko da indarrean dagoen hautesle-errolda). Eta 39.3. artikuluak ezartzen duenez, errolda zuzentzeko epea indarrean dagoen bitartean hautesleek ezingo dute erreklamaziorik egin barruti batetik bestera egoitza aldatzeagatik, baldin eta aldaketa hori deialdia baino 2 hilabete lehenago gertatzen bada. Neurri horien bidez, hauteskundeak direla-eta gertatu ohi diren iruzurrezko erroldatzeak saihestu nahi dira. Horrez gain, irregulartasun horiek gerta ez daitezen, 39.4 artikuluak baliabide berri bat gehitu du; horren bidez, dagokion aurkaratzea aurkeztu ahalko da Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Ordezkaritzan, baldin eta errolda itxi aurreko 6 hilabeteetan justifikatu gabeko hazkunde esanguratsuak gertatu badira hauteskunde-barruti horretako biztanleen artean. Aipatu ordezkaritzek emandako ebazpenen aurrean, 40.1 artikuluak Administrazioarekiko Auzibidean aurkeztu beharreko berariazko errekurtso bat gehitu du, erroldako egintzak berrikusiko dituena.
- Hautagai-zerrendak legez kanpo uztea: 44.4. artikuluak indar politikoetara hedatu du legez kanpo utzitako alderdi politiko baten jardueraren oinordeko diren hautagai-zerrendak aurkezteko debekua. Bestalde, 49.5 c) artikuluaren arabera, ustez legez kanpokoak diren hautagai-zerrendei aurka egin ahal zaie hauteskunde kanpainan; horrela, kanpainako azken egunera arte luzatu da Auzitegi Konstituzionalak babes-errekurtsoa ebazteko epea.
Era berean, 108.4 bis artikuluan aurreikusten denez, bozketa egiten den unetik hautetsiak izendatzen diren arte, Gobernuak kargu horien kautelazko indargabetzea eskatu dezake Auzitegi Goreneko Sala Bereziaren aurrean, baldin eta kargu horiek ordezkatzen dituzten alderdi, federazio edo koalizioen aurka legez kanpo uzteko prozedura edota epaia betearaztearen inguruko gertakari bat abiaraziko bada hurrengo 15 egunetan.
Horren osagarri gisa, gerora sortutako bateraezintasun-arrazoi berri bat ere gehitu da; kasu hori, geroago epai irmo bidez legez kanpo daudela berretsi den alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautagai-zerrendetako hautetsiei aplikatuko zaie, legez kanpo uzteko arrazoiei berariaz eta borondatez uko egiten ez badiete behintzat. - Urritasunen bat duten pertsonen parte hartzea: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, parte-hartze hori aitortzen da ikusmen urritasuna duten pertsonei botoa errazteko moduak egikarituz (Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretua) eta gorrek edota entzuteko ezintasunen bat dutenek hauteskunde-mahaietako kide izateko duten eskubidea aintzatetsiz eta zeinu bidezko hizkuntza dakien interprete bat ahalbideratuz (martxoaren 25eko 422/2011 EDn aurreikusitako Erregelamenduaren 4. art.).
- Hauteskundeetako aurre-kanpaina (abuztuaren 28tik urriaren 4ra): HAOLOren 53. artikulua aldatu da; horren arabera, hautagai-zerrendei debekatu egiten zaie kartelen bidez, merkataritza-euskarrien bidez eta komunikabideetan hauteskunde-propagandako ekitaldiak egitea. Ekitaldi horiek ezin dira justifikatu adierazpen askatasunerako eskubide konstituzionala erabiltzea dela argudiatuz.
- Mahaiko kideen zozketari eta Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak (EHB) ukatutako desenkusei dagokienez: 26.2. artikuluak dioenaren arabera, 70 urtera arte luzatu da mahaiko kide izan ahal izateko adina; zentzu horretan, ukoa aurkeztu ahalko bada ere, uko hori behar bezala arrazoitu beharko da, labur-labur, 27.3. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
- Alde baterako atzerrian izango diren (hauteskunde-garaian) eta bozketa-egunean EAEn izango ez diren espainiar herritarrentzako bozketa: Abenduaren 7ko 1621/2007 Errege Dekretuaren bidez bozkatzeko prozedura espezifikoa arautzen da herritar horientzat (299 zenbakidun BOE, abenduaren 14koa).
- Boto baliogabea: 2011ko HAOLOren 96.2 artikuluaren erreformaren ondorioz, boto baliogabeen kasuak azaltzen dira. Horrela, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kasuan, boto-txartelean ageri diren hautagaien izenak aldatu, gehitu edo ezabatu egiten badira, edota nahitara eta borondatez, txarteletan beste edozein aldaketa egiten bada, boto baliogabea izango da.
Aldiz, ez da baliogabea izango hautagairen baten izena seinalatuta agertzen den txartela (marka, marra, azpimarra, gurutze, puntu edo dena delakoaren bidez). Auzitegi Konstituzionalak uztailaren 14an emandako 124/2011 Epaiak ezartzen duenez (Oinarri Juridikoak, 3, 4 eta 5), boto-txartelean ageri den hautagai baten izenari egindako markak, botoaren zentzua argi eta garbi badago behintzat, ez du baliogabetasunik sortzen, baliotasuna baizik. Aurrekoarekin bat etorriz, Hauteskunde Batzorde Zentralak baliozkotzat jo zituen hautagai jakin baten izena markatuta edo ezabatuta duten boto-txartelak (HBZren 1/2012 Jarraibidea, martxoaren 15ekoa) . - Atzerrian modu egonkorrean bizi diren egoiliarren eskatutako botoa: 75. artikulu berriak boto-prozedura arautzen du; berritasun nagusia da bozkatu ahal izateko botoa aurretik eskatu behar dutela Hauteskunde Erroldako Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzan; halaber, prozedura horri esker, atzerrian bizi diren egoiliarrek kontsuletxean jarritako hautestontzian eman ahal izango dute botoa, edo postaz bidali, hauteskunde-kanpainaren azken hiru egunetan.
Azkenik, Konstituzio Auzitegiaren maiatzaren 11ko 105/2012 Epaia ere aipatu beharra dago (Oinarri Juridikoak, 12, 13 eta 14) (134 zenbakidun BOE, 2012ko ekainaren 5ekoa) ; epai horrek baliogabetzat jotzen ditu atzerrian modu egonkorrean bizi direnek, erregistratuta dauden kontsuletxera bidali beharrean, zuzenean Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordera bidalitakoak, betiere HAOLOren 75. artikuluari jarraiki.
INDARREKO HAUTESKUNDE ARAUDIARI BURUZKO ALDIZKARI OFIZIALETARAKO ESTEKAK ETA EUSKO JAURLARITZARAKO 2012KO HAUTESKUNDEETARAKO INTERESGARRIAK IZAN DAITEZKEEN BESTE INFORMAZIO BATZUK
BOE
Posta Zerbitzuaren Kolaborazioa hauteskunde-prozesuan:
-
Urriaren 5eko PRE/2119/2012 Agindua, (BOE 241 zk., 2012ko urriaren 6koa), posta zerbitzu unibertsala ematen duenari Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zerbitzu publikoa emateko betebeharrak ezartzen dizkiona. Agindu horri dagozkion akatsen zuzenketa (BOE, 243 zk, 2012ko urriaren 9koa).
Hauteskundeetako babes-errekurtsoa
-
Auzitegi Konstituzionalaren akordioa, irailaren 20koa, Erregistro Nagusian hauteskundeetako babes-errekurtsoa aurkezteko datak eta ordutegiak zehazten dituena (BOE 232 zk., irailaren 26koa).
Hauteskunde-erroldari eta boto-eskubidea duten biztanleen zerrenda ofizialari dagokienez
- Abenduaren 16ko 1782/2011 Errege Dekretua. Horren arabera, 2011-01-01eko udal errolda berrikustetik ondorioztatzen diren populazioari buruzko kopuruak ofizialak direla adierazten da (303 zenbakidun BOE, abenduaren 17koa) .
- Martxoaren 25eko EHA/642/2011 Agindua, hauteskundeetako errolda hilero eguneratzeko arau teknikoak jasotzen dituena (73 zenbakidun BOE, martxoaren 26koa).
-
Martxoaren 28ko 423/2011 Errege Dekretua, hauteskunde-errolda hilero eguneratu eta bertan izena emateko beharrezko datuak arautzeari buruzko otsailaren 2ko 157/1996 Errege Dekretua aldatzen duena: (73 zenbakidun BOE, martxoaren 26koa).
- Otsailaren 6ko 102/2009 Dekretua, abenduaren 26ko 1799/2003 Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, hauteskunde-zerrenden eta hauteskunde-erroldaren kopien eredua arautzen da: ( 33 zenbakidun BOE, 2009ko otsailaren 7koa) .
EHAA
- Agindua, 2012ko irailaren 17koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako 2012ko Hauteskundeetako gastuak mugatzeko ezarritako zenbatekoak zehazten dituena (EHAAren 187. zenbakia, 2012ko irailaren 25a).
- Agindua, 2012ko irailaren 14koa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, 2012ko urriaren 21ean egingo diren Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan langileek, beren ordainsariak jasota, parte hartu ahal izateko arauak ematen dituena. (EHAAren 184. zenbakia, 2012ko irailaren 20a).
- Agindua, 2012ko abuztuaren 30ekoa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legean jasotako zenbatekoak eguneratzeko dena (EHAAren 172. zenbakia, irailaren 4a).
- 12/2012 dekretua, abuztuaren 27koa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duena. (EHAAren 167. zenbakia, abuztuaren 28a).
- 136/2012 Dekretua, uztailaren 17koa , Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko kutxen, kabinen, boto-txartelen, bozketa-kartazalen eta gainerako hauteskunde agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituena. (145 zenbakidun EHAA, 2012ko uztailaren 26koa).
- 6/2010 Legea, abenduaren 23koa, Euskadiko Publizitate eta Komunikazio Instituzionalari buruzkoa ( 251 zenbakidun EHAA, 2010-12-31koa ).
- Herrizaingo Sailaren 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabili beharreko kutxen, kabinen, boto-txartelen, bozketa-kartazalen eta gainerako hauteskunde agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori entregatzeko prozedura zehazten dituena (2 zenbakidun EHAA, 2009ko otsailaren 5ekoa).
BOTH
Araba/Álava
Bizkaia
Gipuzkoa