Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco Segurtasun Saila Euskadi.eus

Nola bozkatu

Mahaian bertan bozkatzea

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bozketa goizeko bederatzietan hasi eta arratsaldeko zortzietan amaituko da, etengabeko ordutegian.

Hautesleek errolda-zerrendaren arabera dagokien mahaian baino ezin izango dute zuzenean bozkatu.

Zuzenean bozkatzeko, hautesleak, hala nahi badu, mahaiko kabinan sartzeko aukera izango du; bertan nahi duen hautagai-zerrendaren txartela hartu eta bozketarako gutun-azalean sartuko du, eta ondoren mahaira hurbilduko da botoa ematera.

Hautesleak banan-banan joango dira mahaira. Izen-abizenak adieraziko dituzte, eta mahaiburuari titularraren argazkia duen agiria (NANa, pasaportea edo gidabaimena) eta bozkatzeko gutun-azala emango dizkiote. Mahaiko bokalek hauteslearen nortasuna eta hautesle-erroldan ageri dela egiaztatuta, mahaiburuak nortasunaren egiaztagiria itzuliko du, eta gutun-azala hautestontzian sartuko du.

Bozketarako gutun-azala hautestontzian sartutakoan, mahaiko bokalek eta nahi duten artekariek zerrenda zenbakitu banatan idatziko dituzte boto-emaileen izena eta abizenak, botoa emateko ordenan, mahaiko hautesle-erroldaren zerrendan zer zenbaki duten adierazita.

Nabarmenduak
Erakunde-kanpainak Bilatu zeure erroldako inskripzioa Bilatu zeure hautesleku eta mahaia Zure zalantzetarako testak
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza Azken aldaketa 2013/12/26
» Lege informazioa © 2012 - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
Igo
Menu orokorra

Cookie-ak

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko, erabiltzaileen esperientzia eta errendimendua hobetzeko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. 

Cookie-ak