Posta bidezko botoa eskatu dut, eta bozkatzeko agiriak bidaltzeko epea amaituta, ez zaizkit oraindik iritsi. Hauteskunde-egunean nire hauteskunde-mahaian bozkatu al dezaket?
a. Bai. b. Bai, betiere mahaiak posta bidezko botoa ez duela jaso egiaztatzen badu. c. Ez, Hauteskunde Legeak espresuki debekatzen baitu. Nire hauteskunde-mahaian NANa iraungita dudala bozka al dezaket?
a. Ez. Indarreko NANarekin bakarrik. b. Bai, iraungitako NANarekin batera NANa berritzeko frogagiria aurkeztuz gero. c. Bai, betiere jatorrizkoa bada. Nire hauteskunde-mahaian NANaren koloretako fotokopia batekin bozkatu al dezaket?
a. Ez. Jatorrizko NANarekin bakarrik, iraungita egon arren. b. Bai. c. Bai, betiere fotokopiaren argazkiak hauteslea identifikatzen badu. Nire hauteskunde-mahaian NANaren frogagiriarekin bozka al dezaket?
a. Bai. b. Ez. c. Bai, betiere frogagiria poliziak sinatuta eta zigilatuta badago. Zer egin behar dut beti bozkatzen dudan mahaiko erroldan agertzen ez banaiz eta bozkatzea eragozten badidate?
a. Ertzainekin joan bozkatzen utz diezadaten. b. Ezin dut bozkatu mahaiko erroldan ageri ez naizelako. c. Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzara deitu dezaket (ikus telefonoa webgune honetako helbide interesgarrien atalean) eta galdetu erroldaturik nagoen mahaiaz. Bozketa-eguna baino astebete lehenago NANean izen-abizenak aldatu ditut (gaztelaniatik euskarara). Mahaira bozkatzera joatean arazorik izango al dut?
a. Ez dut bozkatzerik izango izen-abizenak ez datozelako bat mahaiko erroldan ageri direnekin. b. Bozkatu ahal izango dut; izan ere, mahaiko erroldako eta NANeko izen-abizenak bat etorri ez arren, mahaiak nortasuna egiaztatuko du beti. c. Bozkatu ahal izango dut, betiere mahaiaren aurrean nortasunari buruzko datuen gaineko zinpeko adierazpena eginez gero. Boto zuria eman nahi dut, eta horrelako boto-txartelik ez dagoenez, nola egin dezaket?
a. Gutun-azalean orri zuria sartuta. b. Gutun-azalean «boto zuria» dioen orri zuria sartuta. c. Bozkatzeko gutun-azalean ezer ez sartuta. Bozkatzera 20:08an iritsi naiz eta bozkatzeko zain dagoen pertsona bat topatu dut, bozkatzeko ordutegitik kanpo bozkatzeko eskubiderik ba al dut?
a. Ez. Bozketa beti 20:00etan amaitzen da. b. Bai, bozkatzeko zain dauden pertsonak egonez gero. c. Ez, bost minutu berandu iristen diren pertsonei baino ez zaie bozkatzen uzten. Nola dakit nora jo behar dudan bozkatzera?
a. Hautesle Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzak bozketa-eguna baino lehen etxera igorritako errolda-txartelean ageri diren lokalaren eta mahaiaren arabera. b. Lurralde Historikoan ale gehien saltzen dituzten egunkarietan ageri den informazioaren arabera, horietan bozkatu beharreko lokala eta mahaia agertzen baitirar. c. Eskualdeko Hauteskunde Batzordera deituta. Santanderren erroldatuta nago baina Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak deitu baino hiru hilabete lehenago Bilbora joan naiz bizitzera; hala, bertan erroldatu eta Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzari erroldan erregistratzeko eskatu diot. Bozkatzeko eskubiderik ba al dut?
a. Ez, Santanderko hautesle-erroldan nagoelako. b. Bai, betiere EAEko udalerriren batean erroldatzen eta hauteskundeak deitzen direnetik hautesle-erroldan jasotzeko eskatzen badut. c. Bai, hauteskunde hauetarako hautesle-errolda deialdiaren aurretiko bigarren hilaren lehen egunean ixten baita, eta ondorioz, Bilbon agertzen naiz hautesle gisa. .- Logroñon erroldatuta nago baina hauteskundeak deitu baino bi hilabete lehenago bizilekua Gasteiza aldatu dut eta hiri horretan erroldatu naiz, Erroldaren Bulegoaren Ordezkaritzako erroldan izena ematea eskatuta. Bozkatzeko eskubiderik ba al dut?
a. Bai, hauteskundeak deitu aurretik erroldatu naizelako Gasteizen. b. Bai, betiere udaletxeetan hautesle-errolda erakusgai jartzean, hauteskundeak deitutakoan, Gasteizko erroldan sartzeko eskatu badut. c. Ez, hauteskunde hauetan bozkatzeko hautesle-errolda deialdiaren aurretiko bigarren hilaren lehen egunean ixten baita; horrenbestez, oraindik Logroñoko erroldan nago erregistraturik.